Hitzaurrea eu franquismo

Page 1

HITZAURREA

Lazkaoko beneditarren artxibategian balio ordainezina duen dokumentua aurkitzen da. Artikulu honek daraman titulu berarekin argitaratu eta zabaldu zen XX. mendeko 60eko hamarkadan, modu anonimoan. Egilea ezezaguna da, garaiko beste testu askorekin gertatzen zen bezala. Ez etsitzeko eskaintzen dituen arrazoi zerrenda zehatzak ematen dio interesa; hain zuzen ere, erregimen frankistak euskal disidentziaren kontrako borroka politikoa behin betiko irabazi zuela zirudien garaikoa baita. Dokumentu hau berreskuratu dugu, eta hitzaurre honetara ekarri, garai baten paradigma delako. Bere esakuneetako batzuk, mende erdia geroago, “politikoki desegokiak” iduri dezakete, eta, berez, izan izango dira. Baina horrek ez dio idatziaren osotasunari garrantziarik kentzen; ez eta gerra zibila eta mundu gerra ezagutu ez zituen gazte belaunaldi hura markatu eta batzea lortu zuten ideia nagusienei ere. Zergatik borrokatzen gara euskaldunak? Euzko Gaztedikoek Aberri zanpatuan borrokatzearen arrazoia galdetu didate; eta nik, aldi berean, azalpena ematea beharrezkoa den galdetu dut. Zergatik borrokatzen gara? Zentzurik ba ote du hori galdetzeak? Gorila baten azpian zanpatuta dagoen gizona indarka zergatik dabilen galdetzen duen pertsonari buruz zer pentsatuko genuke? Ez al litzateke inozoa galdera hori egitea? Zergatik borrokatzen gara? Euskadin ba ote da inor hori ez jakiteko bezain ezjakina? Euskadi euskaldunen aberria dela oroitarazi beharko al diogu? Duintasuna duten herriak eta bizirautea lortzen dutenak

inbaditzaileari kontra egiten diotenak bakarrik direla esan beharko al diogu? - Gainbeheratutako herria ez garelako borrokatzen gara –jakin dezala jakinmina duen ezjakinak, edo menperatu txepelak . Hemen ez dago ez “gachó” ez “gachí”-rik, ez eta markes edo jaunxkilarik, eta ezta ipuinetako iraultzaile edo erdipurdiko libertariorik ere; hemen burua tente bizi nahi duen herri bat dago, eta hartua dauka hori lortzeko erabakia. - Europan gaudelako borrokatzen gara. Ez gaude jeneral ahogaizto batek Donostia halako hiru den hiria menperatzeko lau oihu nahikoa izan zituen herri batean. - Onesimo Cuadrado, eta Ebrotik behera profetarena egitea atsegin duten guztiak, ondo zehaztutako eta hobeto gordetako mugaren bestaldean ikusi nahi ditugulako borrokatzen gara. - Filosofoak “enkailatu” deitu zituen horiekin nahas ez gaitzaten borrokatzen gara. - Guk geuk hautatutako gizonek goberna gaitzaten nahi dugulako, gehien atsegin dugun alderdi politikoko edo sindikatuko kide izan nahi dugulako, eta Espainiako betiko diktadoreari beharrean Legeari obeditu nahi diogulako borrokatzen gara. - Odola bor-bor dugulako borrokatzen gara. - Gorila gainetik kendu nahi dugulako borrokatzen gara. - Euskaldunak garelako borrokatzen gara. - Haiekin kutsatzeak hondatu eta suntsitu egiten gaituelako borrokatzen gara.


- Eguratsetik miasma afrikarrak garbitu nahi ditugulako borrokatzen gara. - Askatasun giroan itxuraz eta duintasunez bizi ahal izateko borrokatzen gara. - Aberri aske batean gizon askeak izateko borrokatzen gara. - Gure seme-alabei ama-hizkuntza emateko borrokatzen gara. - Gure arbasoen ondarearen arima seme-alabei helarazteko borrokatzen gara. - Euskal jatorria duena historian betikotu dadin borrokatzen gara. - Ahula laidotzen ez duen eta indartsua azpiratzen ez duen jendea garelako borrokatzen gara. - Buru osasunarengatik borrokatzen gara. - Erregimen frankistaren gezur, iruzur, hipokrisia, engainu eta basakeriaren aurrean nazka gaindiezina sentitzen dugulako borrokatzen gara. - “Zaintzarik” eta aholku onik onartzen ez dugulako borrokatzen gara. - Gure aberriaren ateak eta leihoak irekiz Europako haize bizigarriak sar daitezen borrokatzen gara. - Herri askeen itunarekin bat egiteko borrokatzen gara. - Herri afrikar beltzek autodeterminaziorako duten eskubidea baino gutxiago ez daukagula ulertzen dugulako borrokatzen gara. - Demokrazia sano bat garatzeari begira, nazio beltz horiek eta gure zanpatzaileak eurak baino hobeto prestatuta egotearen kontzientzia osoa daukagulako borrokatzen gara. - Geure bizitzak, itzaletan gelditu beharran, eredu emankor izan daitezen borrokatzen gara. - Gure Aberrian terroreak eguneroko ogia izateari utz diezazion borrokatzen gara. - Gure artean Goethen “Argia! Argi gehiago!” esae-

ra bete dadin, eta heriotzaren itzalek irents ez gaitzaten borrokatzen gara. - Afrika Ebrotik hegoaldera has dadin borrokatzen gara. - “C´est au Nord que nopus vient la lumiére”. Horregatik borrokatzen gara. - “Esaidazu norekin zabiltzan eta nor zaren esango dizut”. Horregatik borrokatzen gara. - Ohitura onak ohitura txarren ondoan kutsa ez daitezen borrokatzen gara. - Gu ez garen inorengandik ezer espero ez dugulako borrokatzen gara. - Gehiago ikusi eta hobeto errealiza gaitezen borrokatzen gara. - Borrokatzen ez denaren kontzientzi zama larria delako borrokatzen gara. - Bere handitasunean aldagaitza den bakarra Jainkoa delako borrokatzen gara. - Indarraren aurrean zuzenbideak inoiz amore eman behar ez duelako borrokatzen gara. - Nirea niregatik eta niretzako egin behar delako borrokatzen gara. - Ez borrokatzea, akatsa baino gehiago, krimena delako borrokatzen gara. - Herri oro bere patuaren egile delako borrokatzen gara. - Justizia maite eta bidegabekeria gorroto dugulako borrokatzen gara. - Gure herriaren osasuna gure legeen gailentasunean oinarritzen delako borrokatzen gara. - Gure herrian “vae victis” esaera bete ez dadin borrokatzen gara. - Inbaditzailearekiko gorrotoa gure gauzekiko maitasun bilaka dadin borrokatzen gara. - Negar egitea emakumeen gauza, eta etsipena txepel eta koldarrena delako borrokatzen gara. - Gure ahalegina alferrikakoa izango ez dela dakigulako borrokatzen gara.


- Gure Aberriko polizia-etxeetan tortura metodo eta sistema izan ez dadin borrokatzen gara.

- Adin nagusiak garelako eta eskutik eraman gaitzaten atsegin ez dugulako borrokatzen gara.

- Gure Aberrian gurea edota ekintza eta jai zehatzetarako guk onartutako besteren bat ez den beste banderarik dantza ez dadin borrokatzen gara.

- Banantzeagatik borrokatzen gara

- Txapeloker, eskuturretako izartxo, jeneralaren gerriko eta gurutze eta dominaz betetako paparren zorigaiztoko irudia betirako gure begien bistatik kendu nahi dugulako borrokatzen gara. - Gure seme-alabek herrien historia sortzailea ikastea nahi dugulako borrokatzen gara; ez dugulako harrapakeriz, konkistaz, traizioz eta lotsaz beteriko Espainiaren historia ikasterik nahi. - Gure Aberrian gurtutako irudi sakratuei edozein egunetan kapitain jeneralaren banda jartzea saihesteko borrokatzen gara. - Herriak Eliza eta Elizak kalea errespeta dezan borrokatzen gara. - Aste Santuetako ihauteriak amai daitezen borrokatzen gara. - Gure artzainak, Elizaren egiazko interesetatik at dauden beste interes batzuen zerbitzura jarritako funtzionarioak izan beharrean, geure artzain izan daitezen borrokatzen gara. - Gure kleroa, funtzionario korporazio hutsa izan beharrean, egiazko klero izan dadin borrokatzen gara. - Gure alkateak, “jabearen lagunak� izan beharrean, herriaren erabakiz hautatuak izan daitezen borrokaten gara. - Gezurra gorroto dugulako eta frankismoa faltsua delako borrokatzen gara. - Garbitasuna maite dugulako eta frankismoak usteldu egiten duelako borrokatzen gara. - Ohoreagatik borrokatzen gara. - Zintzotasunagatik borrokatzen gara. - Geure burua maite dugulako borrokatzen gara.

- Gu garbitzeagatik borrokatzen gara. - Hitzak garai batean gure artean zuen balioa berreskura dezan borrokatzen gara. - Francoren izenak –eta hark ordezkatzen duen guztiak goragalea ematen digulako borrokatzen gara. - Gure Aberriaren dirua monumento faraonikoak eraikitzen xahutu ez dadin borrokatzen gara. - Euren buruzagien guardia pertsonal ikusgarriei espainiarrek eurek eutsi diezaieten borrokatzen gara. - Iruzurrera egokitutakoei, moldaerrazei, bizizaleei, esplotatzaileei eta geure ingurua kutsatzen duten mota guztietako hipokritei darien kiratsa betiko amai dadin borrokatzen gara. - Futbolak ikuskizun publiko hutsaren rola izan dezan borrokatzen gara. - Langileari duintasuna itzultzeko borrokatzen gara. - Langileak botere ekonomikoa lor dezan borrokatzen gara. - Gure Aberrian guztiek eskubideak izan ditzaten eta guztiak sar gaitezen borrokatzen gara. - Gure eskoletan gure ama hizkuntza irakatsi dadin borrokatzen gara. - Gure Aberria maite dugulako borrokatzen gara. - Borrokatu behar dugulako, horrexegatik borrokatzen gara. Gora Euskadi Askatuta! Erresistentziako euskaldun bat.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.