Hitzaurrea Gernikako seme-alabak

Page 1

V7_01_00-03eu_em.qxp:EUSKERAZ

29/10/10

09:21

PĂĄgina 9

Gureen memoria

Azken garaian ez ezik, aspalditik lapurtu diguten memoriaren zati bat berreskuratzeko asmo handiko prozesu bat zabaldu dugu liburu honekin. Memoria da gure herriak ondorengo belaunaldiei helarazten dien oinarrietako bat, eta bide horretan lan beharrezkoa da. Nahi gabe, memoria metaketa guda-toki bihurtu da, eta etsai klasikoek era guztietako amarruak erabili dituzte. Baina memoria gure ondarea da. Aurkeztu aurretik, argitu nahi dugu ez dugula inolako grina biktimistarik, inork ez baitu gogoko biktima izatea. Biktima hitza modan dagoen honetan, batzuk eta besteak bereizi egin dituzte, interes politikoen arabera sailkatu dituzte, nabarmen. Dena dela, gakoa aitorpen soziala da, besteen aurka jotzeko arma bihurtu dena. Gure herriko biktimek aitorpen sozial hori izan dute, gaur egun beste batzuek falta dutena. Baina estatuek sortutako biktimek, baita

frankismo garaikoek ere, ez dituzte biktimei ordaintzeko nazioartean erabilitako oinarriak izan; alegia, ez egia, ez justizia, ez ordaina. Guda horretan historialaria agente aktiboa da memoria berreskuratzeko eta, hedaduraz, irudi kolektiboa osatzeko. Aldez eta moldez. Nahita edo nahi gabe. Ez dago xalotasunerako tarterik. Gainera, hala ulertu dute historia maila politikora igo dutenek. Kasu horretan ere, aipatzeagatik edo aipatu gabe uzteagatik. Horregatik, memoriaren azalpena eta eraikitzea oinarrizkoa da gure herriaren etorkizunarentzat. Eric Hobsbawn historialari britainiarrak esan zuen: “Nazio bat iraganak egiten du, nazio bat besteen aurrean iraganak justifikatzen du, eta historialariek produzitzen dute�. Beste muturrean, klasikoen artean klasikoena aipatuko nuke, Ernest Renan frantziarra: “Historia ahaztea, baita akats


V7_01_00-03eu_em.qxp:EUSKERAZ

29/10/10

09:21

PĂĄgina 10

historikoa ere, funtsezko faktorea da nazio bat sortzeko orduan, horregatik, ikerketa historikoak garatzea, askotan, kaltegarria da nazionalitate batentzat�. Renanek duela ehun urte baino gehiago Sorbonan eskainiko hitzaldiak oraindik ere historialarien arreta bereganatzea lortzen du, bertan garaikideei ahanzturaren alde egitea gomendatu baitzien. Renanen tesiak gogoeta laburra merezi du, mugaren bi aldeetan. Espainiaren historia kontinente ezezagun bat hil eta herio konkistatzearena da, gerra monarkikoena, talde ekonomiko txiki eta kontzentratu bat asetzeko mundu erdiaren espoliazioarena. Renanek esango lukeen bezala, ahaztu beharreko historia. Dena dela, Espainiako Gobernua partekatzen duten taldeek eta, beraz, baita haien jarraitzaile intelektualek ere, herentzia hori modu positiboan aldarrikatu dute beti, “Espainiako nazioaren� ezinbesteko elementu gisa. Erreakzioaren espazioan bai ezkertiarrak bai eskuindarrak elkartu dituen akats historikoa, zeinak lerro ikusezina ezarri duen, nik pertsonalki sumatu ere ezin dezakedan lerroa. XXI. mendeko Espainiako eskuindarren erreferenteak Canovas del Castillo du izena. Canovas ez zen Europa erdialdeko nazismoaren mailara iritsi, baina mende erdi lehenago jaio zelako baino ez zen hala gertatu. Izan ere, ideologikoki talde berekoa zen. Muga iparraldean, aldiz, Renanen tesiek balio izan dute historiaren lerro batzuk ezartzeko. Nabarmen denez, Frantziako Iraultza bihurtu da ikur historiko nagusi. Ezkutatu egin dituzte naziei emandako laguntza, kolonietako gerrak, Hirugarren Mundu deitutakoaren espoliazioa, eta

inperioen garaia. Azken aldian, Lehenengo Mundu Gerraren garaiak indarra galdu du, beste garai zehatz baten mesedetan: okupazio naziaren aurkako erresistentzia puxika handi bihurtu dute, eta hura puzten Sarkozy presidenteak berak lagundu zuen, presidente izendatu eta biharamunetik. Ildo horretan, gaur egun arte iritsi den eredua esportatu zuen Parisek. Harrigarria da ikustea nola, teorikoki, aurreko eredu politikoarekin apurtzea ekarri zuen Frantziako Iraultzaren nazionalismo liberalak arlo nazionalean monarkiaren aspaldiko urratsak jarraitu zituen: erabateko zentralismoa eta batasun kulturala eta linguistikoa. Borboiak, hain zuzen, Frantziako landazabalean sortu ziren. Parisko auzo pobreenetako iraultzaileak, ehun urte geroago Komuna delakoan kaleak sutan ikusi zituzten berberak, burua moztu berri zioten nazionalismo monarkikoaren gonapean ibili ziren. Napoleon Iraultzaren semea izan zen. Ziurrenik horregatik, garai batean kolonia izandakoetan sortutako askapen mugimenduek ez zuten metropolian sortutako ideologia liberalen kutsua izan. Liberalak ez beste premisa batzuk izan zituzten, hark separatismoa baztertu baitzuen 1789tik aurrera. Lehenago, Espainiako kolonia izandakoek bertako elite ekonomikoek bultzatutako beste prozesu bat izan zuten eta, askotan, independentzia lortutakoan metropoliak ezarritako kodeak erabili zituzten. Gure artean, askapenaren eta aldaketa sozialaren inguruko teoriek hainbat prozesu pasatu dituzte. Jauzi egin eta gaur egunera iristeko saioa eginez, azkeneko teoriara


V7_01_00-03eu_em.qxp:EUSKERAZ

29/10/10

09:21

iritsiko ginateke. Hala, gogoan dugu 1968ko ekainean Txabi Etxebarrieta tiroz josita hil zutela Guardia Zibilaren kontrol batean, Tolosa eta Bidania arteko errepidean, Gipuzkoan. 23 urte besterik ez zituen arren, diktadurari aurre egiteko konpromisoaren eredu zen gazte horren heriotza astinaldia izan zen, ez soilik ezagutu zutenentzat, baita ezertaz ezagutzen ez zutenentzat ere. Ikuspegi ideologikotik berak diseinatutako erakunde armatuak haren desagerpen fisikoa gaitzetsi zuen, eta gaineratu zuen askapen borrokako epe berriko lehenengo hildakoa zela, zeinak, kronologia tragiko horretan, 36ko gerran, 49 urte zituela, atxilotu eta torturatu zuten Txomin Letamendi erresistentziako kide zaharraren lekukoa hartu zuen. Ehunka eredu hautatzeko aukera izan zuten, baina, kasualitatez, hura aukeratu zuten. Letamendi 1950ean hil zen, torturen ondorioz. Frankismo garaian ohikoa zenez, torturatuak aske uzten zituzten, eta egun edo aste batzuk geroago hiltzen zirenean “heriotza naturala” izan zela esan ohi zuten. Txomin Letamendi hil eta hainbat urtera, haren semea, izen berekoa eta Caracasen jaioa —familia bertan erbesteratu baitzen gerra zibilaren ostean—, Bilbon atxilotu zuten ETAko kide izatea leporatuta, Jokin Gorostidi, Mario Onaindia eta Teo Uriarterekin batera, besteak beste. 1969. urtea zen. Aske utzi zuten, eta 1975ean espetxeratu zuten berriro. Aitak ezagututako ziega berak ezagutu zituen. Baina zorte hobea izan zuen. Aita bezala, torturatu egin zuten, baina bizirautea lortu zuen. Urte batzuk geroago, 1992an, Txomin Letamendiren iloba errefuxiatua atxilotu

Página 11

zuen Frantziako Poliziak, eta Parisen espetxeratu zuten. Aipatutako kasuaren antzekoak izan dira askotan, erresistentziako kide zaharren, baita karlisten ere, sema-alabek eta ilobek hartu zuten arbasoen lekukoa, egoera eta agertoki ezberdinetan, baina denek nahi berarekin: kolonizazioaren aurrean haien lurraren defentsa, justizia iparrorratz eta bizitza duina helburu. Dena dela, gure euskal nazioaren bilakaeran konpromiso horren transmisioa garrantzitsua izan da, baina ez erabakigarria. Era guztietako adibideak ditugu, etxeko giroak bide bat edo beste aukeratzeko orduan eragina duela argi dagoen arren. Bilakaera politikoa eta ideologikoa etengabea izan da, eta belaunaldi gazteen iraultza zaharragoen aurka ia betebeharra. Nioen bezala, bizitzea tokatu zaigun eta gure arbasoek bizi izan zituzten garaien paradigma ez da transmisio hori, aitzitik, zapaltzen gaituzten estatu auzokideen apustu errepresibo ikaragarriak baldintzatu du historia, eta horretan funtsezkoak izan dira baldintza klasikoak, esaterako, produkzio tresnen kontrola, goseteak edo epidemiak. Baina baita, eta kasu batzuetan are indartsuagoa, eraso militarrak, exekuzioak, espetxea eta, orokorrean, disidentziaren aurkako errepresioa ere. Zalantzarik gabe, egoera hori argien espetxeak erakutsi du. Duela urte asko, ia betiereko mendeak, Leringo kondeak Nafarroako koroarekiko fidel zirenek defendatutako herri batzuei eraso zienean, Mendabiako apaiza kezka azaldu zuen kondeak Tuterako gazteluko ziega baten


V7_01_00-03eu_em.qxp:EUSKERAZ

29/10/10

09:21

Página 12

giltzaperatutako herrikide batzuengatik. Apaizak kontatutakoa espetxealdiaren gogortasunaren adierazle da: “Lauk elizakoak emateko eskatu zidaten. Besteren bat, haiekin hizketan ari nintzela, besteen gainera erori zen eta zorabiatuta geratu zen”. Ziega lurpeko zulo modukoa zen, izugarria, harresi latzekoa, zirrikitu gabekoa. Dostoievskyk “iluna eta hotza” esango luke. Infernua. Focaultek, zeinaren gogoetak miresten ditudan, eskola, kuartela eta umezurtz-etxea espetxearekin alderatu zituen, eta proposamena baztertu besterik ezin dut egin, oroitzapen artean, Zornotzako Joxe Mari Sagarduiren hats iheskorra iristen zaidanean. Zer da espetxea baino okerragoa? 1980ko uztailean atxilotua, euskal preso horrek 30 urte eman ditu espetxean. Dena dela, nazioarteko agertokian, preso nagusia Nelson Mandela izan zen: 1990ean atera zen espetxetik, 27 urte kartzelan eman ondoren, eta lau urte geroago Pretoriako presidente izendatu zuten. “Ez, ez isildu, lotsa isiltasuna litzateke eta”, idatzi zion Bartolome Vanzettik aitari; Vanzettiri heriotza-zigorra ezarri zioten, eta aurpegia estalita zuen borrero batek exekutatu zuen. Esateko beharra sentitzen dut: gaur egungo 800 preso inguruk sufritzen duten tamainako zigorra sekula ez du pairatu euskaldun talde batek. Sagardui izan da, bere eta ingurukoen zoritxarrerako, amaitu gabeko borroka horretan beteranoena. Imajinatzen al duzue zer den 11.000 gau ziega “hotz eta ilun” batean? Preso zegoela Mandelak honakoa idatzi zuen: ”Espetxean denboraren joana du batek aurrez aurre. Ez dago gauza beldurgarriagorik”. Ulergaitza zait, eta

horregatik egiten dut historiaren kaxa txiki hori mugitzeko saioa, hain deserosoa ez den baliabide bat topatu nahian. Izan ere, batzuetan, airea ezin arnastuzkoa bihurtzen da. Diotenez, beharbada, 1512an Albako dukearen tropek setiatutako eta garaitutako Iruñeko Ziudadelan tronpeta hotsak entzun zirenean hasi zen guztia. Herritar askok Nafarroa Beherera ihes egin zuten, eta atxilotuak geroxeago askatu zituen inposatutako erregeordeak, Comares kodeak, izan ere, espainiarren artean noblezia da nagusi. Baina noblezia hitzez, ez ekintzaz. 1521ean, beste erregeorde baten urtean, kasu horretan Mirandako kondearen urtean, Noaingo hautsa gorriz tindatu zen. Handik gutxira Gaztelako erregeak barkamena eman zien atxilotuei, 400 atxiloturi izan ezik. Urtebete geroago, Nafarroari leial ziren 154 pertsona baino ez zituzten preso. Milaka nafar hil zituzten, baina bizirautea lortu zutenek ez zuten ia espetxea pairatu. XIX. mendean karlistadak izan ziren; ehunka hildako izan ziren gure herrian, baina ez izurriak edo kolerak eragindakoak bezain beste. Karlistadek herria husteko balio izan zuen, migrazio-inbasio handia baino lehen. Diotenez, erbestea, Sarriren hitzen arabera izoztu egiten duen gaitza, guda-tokia baino hilgarriagoa izan zen eta, ziurrenik, egia da. 1936ko gerran bi gerra karlistetan batuta baino euskaldun gehiago, askoz ere gehiago, hil ziren. Erbesteko bidea hartu zuten bizirik atera zirenek. Lehenengo gerran, esaterako, 20.000 edo 25.000 garaituk gurutzatu zuten muga, eta Frantziako agintariek irekitako 16 errefuxiatu gunetan sartu zituzten. Ez zuten


V7_01_00-03eu_em.qxp:EUSKERAZ

29/10/10

09:21

ia inor espetxeratu. Bigarren gerran euskaldunak mugatik urrun zeuden Frantziako departamentuetara eraman zituzten. Antonio Canovasek, 1897an Arrasaten Angiolillok atentatuan hila, ireki zituen espetxeak eta erbesteratuei Espainia garailera, liberalera, itzultzeko gonbitea egin zien. Hariari segika, Lehenengo Mundu Gerrara iritsiko ginateke, Ipar Euskal Herriko herri, auzo eta herrixketan drama kalkulaezina eta sekula behar bezala ulertu gabekoa. Milaka herrikide hil ziren ezergatik. Deszifratzen hasi berri zuten bizitza ukatu zieten. Ez zuten ia inor espetxeratu. Bihozgabetasuna. “Mort pour la patrie” abestu zuen Gorka Knorrek abesti mitikoan. 1934ko Urriko Iraultzan hegoaldean atxilotutako ehunka lagunak espetxeko ate handitik atera ziren 1936ko otsailean, gure herriko orkestrek jotako Marsellakoa eta Internazionalaren soinuak lagunduta. Fronte Popularrak irabazi zituen hauteskundeak. Kontaketaren atal honetan, gogoetak, hain zuzen, Iruñeko gobernadore militarrak zuzendutako estatu kolpearen ostean 1936ko uztailean hasitako gerrara garamatza. 60.000 euskal herritar epaitu zituzten eskuindarrei aurre egiteagatik, baina erdia baino gutxiago espetxeratu zituzten modu nabarian. Esklabo batailoiak behin behineko giltzaperatze metodo izan ziren eta heriotzak, “baña oraintxe ederrago yat heriotz horren itzala” idatzi zuen Lauaxetak, 20.000 euskal herritar eraman zituen, bi taldeetakoak. Espetxea ikusgarria izan zen, baina ez gaur egungo administratzaileek ezartzen dutena bezainbestekoa. 1938. eta 1958. artean, hau da, espetxe sistema frankista sistematizatu

Página 13

eta ETA jaio arte, 12.500 euskal herritarrek ezagutu zuten espetxea. Jacinto Ochoa Marticorena (Uxue, 19171999) izan zen denbora gehien espetxean pasatu zuen euskal presoa. Burgosko espetxetik atera zen 1963an, Juan XXIIIa aita santuaren heriotza eta gero Francok indultatuta. 26 urte zeramatzan giltzaperatuta. Hain luze espetxean egon ziren gainerakoak erresistentziako kideak ziren; 20 urte preso eman zituen Marcelo Usabiaga maki komunista bezala. Kolore eta ideologia askotako jendea kartzelatu zuten. Pertsona mota jakinentzako espetxeak izan ziren, esaterako, euskal apaizak Sevillako Carmona kartzelan sartu zituzten preso. Bigarren Mundu Gerra garaian deportazioak eta sarraski-esparruek ehunka gazte eta heldu eraman zituzten. Hitlerren aldekoentzat espetxea ez zen oso gogorra izan, eta batzuek denbora gehiegi zeramatela sentitu zutenean, De Gaullek amnistia eman zuen. Miarritzeko, Baionako edo Hendaiako euskal familia osoak Auschwitzera deportatu zituzten eta bertan gasaren bidez hil, esaterako, Mizhari, Smili, Perez edo Ojeda. Leon Lannpouquet Hendaiako alkatea Dachauko sarraskiesparruan exekutatu zuten. ETAren sorrerak eta baita belaunaldi politiko eta sindikal berrien sorrerak ere, CCOOrekin hasi eta LABeraino, IASE, LAIA, EMK, LKI edo beste edozein talde klasiko tarteko, kartzela ekarri zuten. Ezin dut idatzi saihestezina zela, deterministegia bailitzateke, baina egoera politikoa ikusita, hala zela dirudi. Franco hil zenean (1975eko azaroaren 20a), 731 euskal preso politiko zeuden, haietatik 104 emakumeak. Espetxea


V7_01_00-03eu_em.qxp:EUSKERAZ

29/10/10

09:21

Página 14

ezagutu zuten Amparo Arangoa, ORTko militanteak eta hark jasandako tortura arrastoak erakusten zituen argazki bat kaleratzeagatik aldizkari bat itxi zuten, edo Joseba Elosegik, Gernikako bonbardaketan bizirik ateratzea lortu zuen eta 1970eko irailean diktadorearen aurrean inmolatzeko saioa egin zuen Munduko Pilota Txapelketan. Espetxeak bete egin ziren 1977tik aurrera. 2007 bukaera arte, hau da, 30 urtetan, 4.700 euskal herritar espetxeratu dituzte arrazoi politikoengatik. Data berean, Etxerat preso politikoen senitartekoen elkartearen datuen arabera, 728 preso zeuden. Hilabete batzuk geroago, elkarte berak jakinarazi zuen 44 presok 20 urte baino gehiago zeramatzatela espetxean, eta 22 kartzelan mantentzen zituztela ezarritako zigor osoa beteta izan arren. “Ez, ez isildu”, Vanzetti dut gogoan. Eta iraganeko kutxak berriro gogorarazi dit sekula ez dela horrelako egoerarik izan gure herriko historian. Oraingoan, Foucaultekin bat egingo dut, esaten baitzuen, denboraren poderioz, zigorrak finagoak eta luzeagoak direla. Baina ez nau lasaitzen. Errusia estalinista salbu, XX. mendean Europak horrelako proportzioak ez dituela ezagutu pentsatzen dudanean ere ez naiz lasaitzen. Euskaldunak, zoritxarrez, salbuespena gara. “Leiho irekiak gauaren hatsari sartzen utzi dio burdinen artetik”, idatzi zuen Josetxo Etxeberria presoak Malagako espetxetik. Zein gizaki da halako zigorra antolatzeko gai? 2010eko urtarrilean, Espainiak onartu zuen ofizialki 76.579 preso zituela eta, aurreko urtearekin alderatuta, euskal herritarrak %13 gehiago zirela. Garai berean, Etxerat

erakundeak jakinarazi zuen euskal preso politikoak 750 zirela, presoen %1. Portzentajea ez da zehatza, euskal preso politiko batzuk Frantzian baitaude. Baina datuak beste salbuespen bat erakusten digu. Disidentzia politikoarekin lotuta Europako inongo lekutan ez dago halako preso portzentajerik. Espainiako Gobernuak dio ez direla preso politikoak, baina preso politiko gisa tratatzen ditu. Konparaketa bat egiteagatik, Mexikon garaia berean 139.707 preso zeuden eta haietatik 395 ziren politikoak. Euskaldunok 25 preso politiko genituen 100.000 biztanleko; mexikarrek 0,4. 3.500 euskal herritarretik bat espetxean zegoen arrazoi politikoengatik, eta 1.300etik bat erbestean arrazoi beragatik. Mendebaldeko demokrazietan zifra ezezagunak, baita ekialdeko demokrazietan ere. Edo euskaldunak Luziferren haragitzea gara eta horregatik Gaizkiaren Indarrek aukeratutako herria, edo Espainiako defizit demokratikoa ikaragarria da. 750 presoak Espainia eta Frantziako hainbat espetxetan zeuden sakabanatuta. Etxeraten arabera, preso horien familiek urtero, guztira, 47 milioi kilometro baino gehiago egiten zituzten. Phileas Foggen munduko biraren halako 120. Urteroko kostua 14.700.450,96 euro. Sakabanaketa diseinatu zutenetik 20 urte pasatu direnez, preso kopurua, prezioen igoera eta abar kalkulatuta, epe horretan preso politikoen senitartekoek eta lagunek 300 milioi euro gastatu dituzte, isun galaktikoa inondik ere. Aurreko adibidearen jarraituta, Mexikok 2011. urtean trenbide azpiegituran inbertituko duen dirua. 2007an EAEk Madrili Kontzertu Ekonomikoaren bidez 1.565 milioi


V7_01_00-03eu_em.qxp:EUSKERAZ

29/10/10

09:21

euro ordaindu zizkiola kontuan izanda, zigorraren tamaina ulertzera hurbiltzeko gai izango ginateke. Kantitatea garrantzitsua da. Oso garrantzitsua. Baina benetako makro zifrak Espainiako iruzur fiskalarenak (241.000 milioi euro urtero, Guiness errekorra, BPGdren %23, Europako handiena) eta lapurreta politikoarenak dira. Espainiako Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltzaren arabera, azken hamar urteotan politikariek 4.158 milioi lapurtu dituzte. Huskeria. Badakigu, ziur gaude, kantitate hori milaka milioiren icebergaren punta baino ez dela. Erruz lapurtzea, balore demokratikoen izenean. Azken 50 urteotan, 474 euskal herritar hil dira exekuzio estrajudizialetan, kontroletan metrailatuta, sakabanaketaren ondoriozko auto istripuetan edo indar parapolizialen jarduerengatik. Heriotzak berdindu egiten gaitu, behar den bezala, baina urteurrena denez, Santiago Bouarden hilketa hartuko dut ardatz, euskal alderdi politiko independentista bateko lehendakaria baitzen. Brouard hil zuen sikarioak adierazi zuen Estatuko Segurtasunerako zuzendari nagusiak ordaindu ziola krimenagatik. Magnizidioa. Ezer berririk ez. Gerra amaitu zenetik, Estatuak sistematikoki ezabatu zituen bai disidente politikoak, bai haien buruzagiak. Frankismo garaian exekutatu zituzten Julian Zugazagoitia eta Ricardo Zabala, PSOEko eta UGTko buruak; Jesus Larrañaga eta Imanol Asarta, PCEkoak; Jesus Zabala, ELAkoa; eta Ramon Azcue, EAJkoa. 1975ean Txiki eta Otaegirekin egin bezala, hain zuzen, diktadorea bizi zen artean azken fusilatuak.

Página 15

Azken garaietan torturatuak ere ehunka izan dira. Ezer berririk ez. Frankismo garaian, Pablo Velasco anarkista auto batetik bota zuten Bilboko Santo Domingo aldapan. Gorpuari oinetako azazkalak falta zitzaizkion eta erredura elektrikoen zantzuak zituen. Paradigma izan zen, baina beste gertaera batzuk ere leku izan zuten izuaren historia horretan. 50eko hamarkadan, esaterako, Julian Gonzalez eta Manuel Raso gazte sozialistak atxilotu zituzten, Sestaon kartel batzuk itsasten ari zirela. Muñoz Mariako komisariara eraman zituzten, eta biek ospitalean bukatu zuten. Gonzalezen garuneko kommozioa zuen, eta Rasok hesteak zulatuta, kartelak itsasteko erabilitako brotxa janarazi baitzioten poliziek. Halaber, beste hainbestek milaka pezeta, libera edo euro utzi behar izan dituzte Espainiako banketxeetan, behin behinekoz askatasuna berreskuratzeko. Mehatxatuak, irainduak... zerrenda, ikerketa, amaiezina da. Horregatik, espero eta desio dut eskuartean duzun liburuak, Euskal Memoria Fundazioak bultzatuta martxan jarritako gainerako proiektuek bezala, balio izatea salaketa egiteko, gureak berreskuratzeko eta, batez ere, ezagutu dugun guztia jakinarazteko etortzear diren belaunaldiei. Espetxea, presoak, erbestea, tortura... eta baita konpromisoa ere. Euskal Herri askea lortzeko konpromisoa, lortu beharreko beste gauza askoren artean, memoriak dagokion lekua izango duen Euskal Herri askea.

Iñaki Egaña Euskal Memoria Fundazioko lehendakaria


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.