Eugenio Etxebeste Arizkuren, Antton
HITZAURREA
Edozein gairen inguruan aritzeko orduan, beti da inportantea definizioen edo kontzeptuen esparru bat izatea. Kasu honetan, esango nuke funtsezkoa eta jakingarria dela. Titulu horretako bi hitz kategorikoek lurrikara dialektikoa eragiten dute. Terrorismo hitzari dagokionez, definizio erreka ugari isuri izan dira, eta eztabaidak eragin ditu mundu osoan. Gaur egun, oraindik, kontraesanak sortzen dira horrelako ekintza eta egoera izendatzeko orduan. Arazoa lehengo bera da: nork eta zein botererekin hartzen duen hura interpretatzeko Salomonen erabakia. Hitzaren aurrekari historikoak, eta haren eraginik garaikideenak, Inkisizioan eta Frantziako Iraultzaren garaiko izualdian aurki ditzakegu.
Inkisizioak (santua, Elizaren hizkuntzan) bere atzaparra ezarri zuen Europako eta Ameriketako lurralde askotan. Erdi Aroan hasi zen Frantziako Languedocen, eta bertsio modernoa zabaldu zen Espainiako lurraldeetan (Aragoiko eta Gaztelako erreinuetan eta Herbeheretan), Alemanian, Portugalen, erromatar lurraldeetan (Pablo III.a aita santua) eta Espainiako kolonietan (Peru, Mexiko, Cartagena). Hartaz hitz egite hutsarekin, hotzikara sartzen zaigu oraindik gorputzean, hura hilkintza eta sufrimendu indiskriminatua. Helburua herritar guztiengan beldurra eragitea zen, kritikak edo kultura menderatzaile ezarritik aparteko jarduerak uxatzeko. Tortura erabiltzen zuten, batez ere, jendea beldurrarazteko; tortura sistematikoa eta makurretan makurrena, nola fisikoa eta nola psikologikoa, indibiduala eta kolektiboa.
E S TAT U - T E R R O R I S M O A E U S K A L H E R R I A N
19
•
H itzaurrea
Frantziako Iraultzako eta haren ondoko garaiari Izualdi Handia esaten zaio (La Grande Terreur - Régime de Terreur), bi alditan gertatutako errepresio eta exekuzio prozesuengatik –izu gorria (jakobinoak) eta izu zuria (berolisak)–. Helburua zen etsaiarengan –baita lagunengan ere– beldurra eragitea, agintea ezartzea eta aurrekoa errotik erauztea, beste ordena bat ezartzeko. Gillotina izan zen aldi haren sinbolorik beltzena, dozenaka mila buru erauzi baitzituzten harekin. Azkena 1977an agindu zuten horrela hiltzeko Frantziako Estatuan. Izu eredu haren ordezkaririk esanguratsuena, Estatu arrazoiak direla medio, Maximilien Robespierre izan zen, Frantziako Konbentzio Nazionalean, Tuilerien jauregian, honako esaldi makur hau egotzi zuenean: “La Terreur n’est pas autre chose que la justice prompte, sévère, inflexible!” (Izua ez da justizia lasterra, zorrotza eta zurruna besterik!). Estatu hitzari dagokionez, berriz –tituluko bigarren termino generikoa–, gauza jakina da zenbait autorek zer ekarpen egin zuten. Nabarmentzekoa da Max Weberrena, esaten baitu biolentziarekin lagunduta jendea menderatzeko balio duela: “Estatua indarkeria legezkoa eta espezifikoa da. Ultima ratio delakoaren izenean erabiltzen du indarkeria gordina, harena baita biolentziaren monopolioa”. Biolentziarako gaitasun hori, gainera, Estatuaren zilegitasun osoaren eta haren nahitaezko eta berezko legeen babespean egiten da. Ez dezagun ahaztu biolentzia estatu gehienen egiturari atxikia doala eta Estatuak armen erabilera maltzurraren eta gerren ondorioz sortu direla. Beraz, sorrarazi dituen egiturazko biolentziaren esklabo dira. Dudarik ez dago: Estatua eta biolentzia batera doaz, eta lotura zatiezina dute, hasi batasun politikoaren sorreratik eta segi arrazoiaren eta ordena ezarriaren zaintzan. Estatu kontzeptuaren izaeran dago indarkeriaren kontrola eta biolentzia sistematikoa, eta, legearen barnean, harena da monopolio bakarra eta eskumen osoa; hala, gaitzetsi eta deslegitimatu egiten du harena ez den beste edozein biolentzia klase, bidezkoa izanik ere.
20
D EKLARATU GABEK O GE RRA
Terrorismoaren izendatzaile komuna osatzen duten bi terminoak, Estatua eta terrorismoa, elkartzen direnean, Estatu-terrorismoa sortzen da. Boterearen eta indarkeriaren zilegitasunean bermatuta, Estatu kontzeptuak berekin dakar biolentzia, eta, baldintzak zein diren, biolentzia terrorista bihurtzeko joera izan dezake. Ernamuin hori egonean egoten da edo ernatu egiten da, behar politiko edota ekonomikoak zein diren eta boterean nor den. Estatuaren terrorismoa da disidentzia eta subertsioa borrokatzeko modurik eraginkorrena; horrela, Estatuaren izatea bera arriskutik kanpo gelditzen da. Galdera da ea noiz eta zergatik egiten duten bat bi terminoek, noiz eta zergatik bihurtzen den estatu bat terrorista, noiz eta zergatik hartzen duen biolentzia maila hori eta zein aterki erabiltzen duen baldintza hori ezkutatzeko, justifikatzeko edo defendatzeko. Noiz gertatzen den erraz erantzun dezakegu, onartuta dagoen lege esparrua gainditzen denean –erregimen demokratikoen kasuan– edo salbuespenezko legeak zilegi balira bezala inposatzen direnean –diktadurazko erregimenen kasuan–. Zergatiari dagokionez, berriz, esan daiteke Estatuaren beraren ahultasunek eta kontraesanek markatzen dutela, baita menderatzeko edo botere ezarriari eusteko komenigarritasunek eta beharrek ere. Babesten duen aterkiaz edo zuribideaz denaz bezainbatean, Estatu-terrorismoak beti darabil filosofia maltzur bera: “Helburuak justifikatzen du azpijokoa”. Erdietsi beharrekoa “ordena” eta “bakea” badira, nola edo hala estaltzen da “egiazko gizarte demokratiko” baten pean. Eta horrek dakartzan “ondorioak” edo zehar kalteak –hau da, tortura, bahiketak, lekualdatzeak eta bortxazko desagertzeak, epaiz kanpoko exekuzioen bidez pertsonak eliminatzea...– makur txikitzat hartzen dira, “efektu bikoitzaren printzipioaren” barrenekotzat. Zaila da estatu batek –ia ezinezkoa– Estatu-terrorismoa aitortzea eta, are, hura onartzea “terrorismo” orokorretik kanpo. Onartuko balu, bere buruaren aurka egin behar luke, bere erraietatik ateratako
H it z aurrea
“Boterearen eta indarkeriaren zilegitasunean bermatuta, Estatu kontzeptuak berekin dakar biolentzia, eta, baldintzak zein diren, biolentzia terrorista bihurtzeko joera izan dezake. Ernamuin hori egonean egoten da edo ernatu egiten da, behar politiko edota ekonomikoak zein diren eta boterean nor den. Estatuaren terrorismoa da disidentzia eta subertsioa borrokatzeko modurik eraginkorrena”
•
legez kanpoko jarduna borrokatu. Kontraesan hori ezingo luke jasan, eta dudarik gabe, goitik behera eraitsiko lirateke kudeaketa egitura eta botere aparatua. Alabaina, hasierako gogoetetan esan dugun bezala, terrorismoa gizartea eta politika kontrolatzeko arma edo hura erregulatzeko mekanismoa da, “metodo ez-konbentzionalak erabilita”; iraupena ziurtatzeko sortzen dute erakundeko egiturek eta botere aparatuek, Estatuko funtzionarioen baliabideak eta inbestidura erabilita. Zehazki esan, haren jatorrian beti egon dira Estatu deritzoguna sozialki, ekonomikoki, politikoki eta hertsiki antolatzen aritu direnak. Honela dio William Schulz soziologia ikerlariak: “Estatu-terrorismoa klaseen gizartea bezain zaharra da”. Beraz, ez da gaur egungo topiko bat, “borroka politikoari eta Estatuari bere sorreratik lagundu dion egitura historiko bat baizik”. Baieztapen hori oso inportantea da. Beste batzuek era berean nabarmendu dute Estatu-terrorismoa ez dela diktaduren edo erregimen autoritarioen esklusiba, askok uste duten bezala, baizik eta demokrazia finko eta sendoen kontua ere badela. Estatu-terrorismoa, diktadura eta erregimen militarretan izan ezik, ez da beti ankerretan ankerrena eta errukigabea. Erregimen demokratikoak, oro har, saiatzen dira beren estrategia eta ekintzak ongi ezkutatzen, salbuespenaren atzean, hau da, “momentuko larritasunak” eragin balie bezala jokatzen, edo hirugarren pertsonak, hau da, agente mertzenarioak erabiltzen beren planak gauzatzeko. Horretaz gainera, eragina eta denbora dosifikatzen saiatzen dira, momentu puntualeko eta iraupen laburreko ekintzak gauzatuta. Horrelakoa izan zen, esaterako, 1985ean Frantziako Estatuak Zeelanda Berriko uretan ezkutuan egin zuen sabotajea operazioa –Kanpo Segurtasunerako Zuzendaritza Nagusiko agenteen bidez–, Greenpeace ONGaren Rainbow Warrior itsasontzia hondoratuta. Antzeko adibide eta kasu zerrenda amaigabeak aipa genitzake, erakunde ezagunek
E S TAT U - T E R R O R I S M O A E U S K A L H E R R I A N
21
•
H itzaurrea
eginak: CIAk (AEB), Mosadek (Israel), M15-M16k (Britainia Handia), BNDk (Alemania), SISek (Portugal) eta abar. Diktadura erregimenei dagokienez, esperientziarik esanguratsuenak eta ikaragarrienak Latinoamerika osokoak dira, Txile, Argentina, Peru, Uruguai, Nikaragua... Han, Segurtasun Nazionalaren doktrina ezarri zuten, AEBetatik bultzatuta, 1960eko eta 1970eko hamarkadetan, eta Hegoaldeko Konoan aplikatu, Kondor Plana delako inteligentzia planarekin. Zentzugabekeria eta zigorgabetasuna muturreraino eraman, eta Estatu-terrorismoa erabili zuten Estatu politika modura urte haietan. Estatu-terrorismoaren kontzeptua laburbiltzeko, nabarmena da herritarrek zerekin identifikatzen duten hura: beldurtzeko ekintzekin, jazarpen fisikoarekin eta pertsonen eta jabetzen aurkako erasoekin. Hala ere, izozmendiekin gertatzen den bezala, mendiaren tontorra baino ez da biolentzia hori, bistan gelditzen den alderdia, beldur aparatuaren alderdirik lazgarriena, nahi bada. Baina ageri ez den alderdian, sekretuen ur azpian dagoen masa handi eta babestu horretan, ezkutaturik daude faktore ekonomikoak, politikoak, judizialak, sozialak, kulturalak, elizkoiak eta mediatikoak. Zerrenda horrek eusten dio “arrazoiaren” oinarriari. Bestela esan, botere faktikoak “zuzenbidearen” botereei lotuta daudela eta, denek elkar hartzen dutela interes komunak eta “legediaren” izaera babesteko horiek eraitsi nahi dituzten ustezko edo egiazko mehatxuetatik. Estatu buruzagitza bat Estatuaren barnean, baina itzalean, bankari, funtzionario publiko, politikari eta komunikatzaileek osatuak, Estatuaren interesen eta arrazoien alde. Horretarako, konplizitate ehun bat osatu dute, hasi finantzabideetatik (diru bereiziak, narkotrafikoa) eta komunikabideen babesera, tartean direla babes judiziala eta instituzionala, elkar aditze politikak eta gizarte mendekuak. Paradoxa handia da segurtasuna, ongizatea eta zuzenbide estatua babestu behar dutenak izuaren makinaren agente aktibo, kolaborazionista eta estalgile bihurtzea. Babesle izan beharrean, borrero bihurtzen dira; lege
22
D EKLARATU GABEK O GE RRA
“Izozmendiekin gertatzen den bezala, mendiaren tontorra baino ez da biolentzia hori, bistan gelditzen den alderdia, beldur aparatuaren alderdirik lazgarriena, nahi bada. Baina ageri ez den alderdian, sekretuen ur azpian dagoen masa handi eta babestu horretan, ezkutaturik daude faktore ekonomikoak, politikoak, judizialak, sozialak, kulturalak, elizkoiak eta mediatikoak”
H it z aurrea
propioak gainditzea ametitzen dute, eta gizateriaren aurkako krimenengatik zigorrik jaso gabe gelditzen dira. Ondorio inportante bat atera beharra dago, Estatuaren kontzeptu teorikoarekin eta bizirik irauteko muturreko biolentziara jotzearekin zerikusia duena: egiazko demokrazia zuzenerako mekanismo bat prestatu beharra dago, herritarrek esku hartu eta kontrolatuko dutena, Europan eta mundu osoan haren funtzioetan eta funtzionariotzan izaten diren gehiegikeriak eragozteko.
Euskal Herriko Estatu-terrorismoa Euskal Herriak ezagutu ditu arestian aipatu ditudan errealitate gehienak. Horren lekuko, erregimen eta gobernu askotarikoetan berak sufritu dituen estatuen terrorismo jarduerak, aurkari politikoen erasoak, jazarpen kulturalak eta sozialak, Inkisizioaren sorgin ehiza eta, are okerragoak, gerra erasoak eta inbasioak. Orain berriro, hor izan dira Francoren diktadura, monarkia parlamentarioarena eta haren demokrazia formaleko sistema. Hain zuzen, liburu honen helburua da Estatu-terrorismoaren alderdirik ikusgarriena azaltzea, hau da, herri hizkeran, gerra zikina. Ikusten ez dena, Estatua den izozmendiaren ur azpiko zatia, geroagoko ikerketetan azalarazi beharko du zigorgabetasunari aurre egiteko modua edo ausardia duenak –ausartuko ahal da norbait egunen batean–, axolagabekeriazko jarrera koldarrei gogor eginda eta isiltasun ofizialaren eta ez-ofizialaren kodea hautsita. Hasteko modu ona litzateke Estatuko erakundeen eta aparatuen dokumentu sekretuak desklasifikatzea, inondik ere borondate zibiko oneko keinua eta koherentzia demokratikoa. Euskal Herriko Estatu-terrorismoak hartu duen dimentsio espezifikoa, munduko beste hainbat le-
•
kutan bezala, gatazka historiko-politikoaren testuinguruaren araberakoa izan da. Lehen aipatu bezala, baldintzak gertatzen badira, Estatuaren biolentzia “legezkoa eta zilegia” kualitatiboki eraldatu egiten da, eta izaera terroristadun egiturazko ekintzetan edo estrategia planifikatuetan erortzen da azkenean. Bere burua defendatzeko joera hartzen du, kosta ahala kosta eta ororen gainetik, eta, bere beldurren eta arrazoien ahuldadeen ordez, muturreko elementu hertsagarriak erabiltzen ditu. Estatu batek beldurra erabiltzeko baldintzak edo, nahi bada, justifikazioak askotarikoak izaten dira, baina beti dute izendatzaile komun bera. Ondorioen laburbidea topatzea, ondorioak nondik etorri diren ezkutatuta edo haiek kontuan izan gabe. Euskal Herriko kasura etorrita, nabarmena da Estatuak zapaldu egiten gaituela, gatazka politiko batean gaudela eta historian zehar borroka egoera erregularrak eta irregularrak eragin dituela. Okupatzeari eta menderatzeari aurre egiteko, defentsa erreakzioak gertatu dira; erantzuteko mugimenduak eta matxinadarako eta askapenerako borroka antolatu. Horrek guztiak borroka espiral esponentziala eragin du, eta horretatik etorri dira gerrak (19361939koa), frankismoaren aurkako erresistentzia eta azken hamarkadetako gatazka politiko-militarra. Adibide garbiak dira ikusteko Espainiako Estatuak nola hartzen dituen biolentzia ezaugarriak, beldurraren atzaparrak botata, bere ordena ezarriari eusteko. 1936ko kolpe militar faxistatik honako aldia ikuspegi orokor batetik aztertuz gero, argigarria da ohartzea orduan hasi zela –ekimenak huts egin zuela kontuan izanik– gerra ez deklaratua eta, batzuetan indar handiagoz besteetan gutxiagoz, gaur egun arte iraun duela. Kolpe faxistak huts egin zuen garaipen lasterraren helburua, eta martxan jarri zuen operazio militarra, Alemaniako nazien eta Italiako faxisten laguntzarekin. Hala, behintzat, hiru urte iraun zuen gerrak, baina harrigarria da bi bandoek ez ziotela gerrarik deklaratu elkarri eta frankistek irabazi zutenean ez zutela armis-
E S TAT U - T E R R O R I S M O A E U S K A L H E R R I A N
23
•
H itzaurrea
tizioa deklaratu. Porrota aitortu, eta horretan amaitu zen. “Gaurko egunez, Armada Gorria preso eta armarik gabe dagoen honetan, erdietsi dituzte tropa nazionalek beren azken helburuak. Gerra amaitu da. Franco Jenerala. Burgos, 1939ko apirilaren 1a”. Baina gerra aldebakarrekoa egiten jarraitu zuten, bide irregularrak erabilita. Francoren diktadura-estatuak beldurra hedatu zuen, eta berdin segitu zuten jendeari jazartzen, bazterretan bala tiroz epai guztiz sumarioak egiten, Francoren Guardia zeritzan itzaleko talde klandestinoa mendekuak egiten, isilmandatari sareak hedatzen, zentsuraren bidez mintzoa eta kale adierazpena isilarazten, salbuespen egoerak agintzen, Brigada Politiko Soziala, 1959ko Ordena Publikoaren Legea (Kodeari eta jurisdikzio militarrari men egiteko), Ordena Publikoaren Auzitegia (1963)... Errepresioa egoeraz jabetu zen, eta, edozein motatako jardueratarako, zegokion handi-mandi frankistaren –zibil zein militarren– baimen sinadura behar zen. Hala eta guztiz ere, etorri zen erantzuna. Euskal Herriak, gerra azpijoko horren guztiaren biktima handiak, ikusi zuen ordua zela haren aurkako genozidio kulturala eta politikoa geldiarazteko, eta erresistentzia antolatu zuen borroka fronte guztietan. Hori dela medio, Espainiako Estatuak guztiz laster erreakzionatu zuen, eta bere makinaria hertsi eta errepresibo guztia azkartu zuen, Espainia bakar, handi eta libre delakoaren hatsarre guztiz santua desafiatzeko gogoa geldiarazteko. Alabaina, erraldoiak euskal herritar boluntario mordo bat aurkitu zuen, armen indarrez lapurtutako subiranotasuna eta askatasuna berreskuratzeko prest. 1960an, legezkotasun lapurtua hesitzen saiatu zen Estatua, Matxinada militarraren, bidelapurreriaren eta terrorismoaren dekretuarekin. Dekretu hura ez zen besterik 1947an izen bertsuarekin atera zuen legearen antzeratze berritu txar bat baizik. Gero, 1968an, artikulu bakarreko dekretua prestatu zuen Franco diktadoreak berak, Bidelapurreriaren eta terrorismoaren errepresioaren gainean. Horre-
24
D EKLARATU GABEK O GE RRA
la, jurisdikzio militarraren eskumenak ezarri zituen, prozedura guztiz sumarioa erabilita. Ikusten denez, Estatua da, aldiz aldi, hizkuntzaz eta batez ere egintzez, bere biolentziazko izatea proiektatzen duena. Ez dago horren kausa-ondoriorik bilatu beharrik, bidegabeki erdietsitako armen boterearen berezko izaeragatik baitago behartuta bere burua babestera; izan ere, bere burua islatu baino ez du egiten militar eta terrorista hitzak erabiltzen dituenean. Negargarria da, erresistentzia eta oposizioa terrorismoarekin lotuta, nola indartzen dituen bere aparatu hertsagarri guztiak; bereziki, inteligentzia, polizia eta militar aparatuak. Bestela esan, behar diren tresnak jartzen dituela intentsitate txikiko gerra bat izan dadin. Ahaleginak eta bi eginda ere, ordea, ez du helburua erdiesten. Ez du lortu langileen eta herritarren borroka eta gero indartsuagoa den Euskal Nazio Askapenerako Mugimendua (ENAM) hondatzea. Errepresioa izugarria bada ere eta atxiloketak bata bestearen atzetik, torturak, kartzelatzeak eta hilketak egiten badituzte ere, euskal erresistentzia ez da kikiltzen, eta gero eta sendoago erantzuten du borroka fronte guztietan. Horren erakusgarri izan zen ETAk Carrero Blanco almirantea eta gobernu frankistako presidentea hil zuenekoa. Hala, errepresioa-ekintza espiralak tamaina izugarria hartu zuen, eta Estatuaren makina erregularrak, salbuespen egoerak ezarrita ere, ezin izan zuen kontrola ezarri. Orduan erabaki zuten estatu nagusiko instantziek lo zegoen zomorroa esnaraztea, biolentzia irregular neurrigabearen makina, hau da, Estatu-terrorismoa piztea, bere alderdirik makiavelikoena erabilita, gerra zikina. Hain zuzen, Franco hilzorian zenean eta diktadorearenak egina zuenean. Erregimena lanean ari zen, nola emango jarraipena gerra ez deklaratuari eta aldi berean hori bera nola egokituko Europako erreforma demokratikoak zekartzan baldintzetara. Nola edo hala jarraipena eman nahi zion diktaduraren gerra gupidagabeari baina agente berriekin; hala, botere polizial eta judizial ofizialeko buruzagiak eskurik
H it z aurrea
“Orduan erabaki zuten estatu nagusiko instantziek lo zegoen zomorroa esnaraztea, biolentzia irregular neurrigabearen makina, hau da, Estatu-terrorismoa piztea, bere alderdirik makiavelikoena erabilita, gerra zikina. Hain zuzen, Franco hilzorian zenean eta diktadorearenak egina zuenean”
•
zikindu gabe egon ahalko ziren, eta borroka politikoa geldiaraziko zuten, gizartean izua zabalduta. Ezerezetik ateratako perretxikoen gisan, sigla gaiztoak atera ziren, eta beren gain hartzen hasi ziren euskal gizarteko askotariko pentsaera kultural, sozial, sindikal eta politikoko pertsonen eta beren jabegoen aurkako ekintzak. BVE, AAA, ATE, ANE eta abar izua zabaltzen hasi ziren, eta, bitxia bada ere, aldi berean gertatu ziren Poliziako, Guardia Zibileko eta Armadako kide kamuflatuen beldur ekintza basati haiek (egunez uniforme azpian, eta gauez sasian). “Estatuaren zerbitzuak” kontrolatzen ez zuen baina haren babespean ari zen adarrekoak ziren, aberriaren aldeko legezko biolentzia zilegiaren osagarri. Estatua den gune zapaltzaile zabalaren alderdi mozorrotua ziren, ekintzak askatasunez egiteko abantailarekin. Errepresioak bere garroak zabaldu zituen, eta funtzionarioak eta mertzenarioak babestu, aldi berean epaile eta borrero izan zitezen. Edonola ere, aktore mozorrotuak identifikatzea zaila izanik ere –are estatuz gaindiko egiturak erakunde publikoetako agenteekin aliantzan ari baldin badira–, horrek ez luke salbuetsiko Estatua egin ezaren erantzukizunetik. Baina espiralean gehiago dabil. Estatu-terrorismoak, bere behe-erdi mailako intentsitateko lehen gerra zikin belaunaldian, izua eta sufrimendua sorrarazi zuen euskal gizartean, baina, aldi berean, izuaz bestelako eragina izan zuen: Euskal Herriak, bere erresistentzia antolatuan amore eman beharrean, basakeriari aurre egin, eta indar handiagoa hartu zuen borroka fronte guztietan. Egunez egun, gero eta gordinagoa egin zen gatazka politiko-militarra bai Espainiako Estatuarena (Frantziakoak lagunduta) eta bai ENAMena eta langile eta herri sektoreena. Gatazka politikoa gero eta agerikoagoa egin zen, baita euskal herritarren zati handi baten subiranotasun eta independentzia egarriak ere. Horren ondorioz, Estatuko jarrerak aldatu ziren, eta beste lege tresna batzuk atera zituzten bo-
E S TAT U - T E R R O R I S M O A E U S K A L H E R R I A N
25
•
H itzaurrea
rroka antiterrorista izendatu zituztenak. 1975eko abuztuko Lege-Dekretu antiterrorista (1959ko Ordena Publikoaren Legearen ordezkoa) atera zuten; MULA-MULC sortu zuten (Mando Unificado de la Lucha Antiterrorista-Contraterrorista); CESID eratu zuten (gaurko CNI), Carrero Blancoren SECEDen ordezko inteligentzia zerbitzua zena; “etengabeko salbuespen egoerarako” plan bereziak asmatu zituzten, ZEN zeritzenak (ZEN: Iparraldeko Zona Berezia); eliteko polizia taldeak sortu (GEO) –GC (GAR) eta halakoak–; eta abar. Legeak aldatzeaz batera, Estatu-terrorismoak beste tresna batzuk eratu zituen, eta orduan etorri zen gerra zikineko bigarren belaunaldia, GAL izenarekin (Askapenerako Talde Antiterroristak). Horrela, gerra zikinak intentsitate handia hartu zuen –biktima asko eragin baitzituen–, eta atzaparrak Frantziako Estatuko lurraldeetara hedatu zituen, zigorgabetasun eta guzti, baita zenbaitetan Mitterranden gobernuaren konplizitate eta guzti ere. Inkisioan eta Izualdi Handian tortura eta gillotina izan ziren bezala, esan daiteke aldi honetan Donostiako Gailurreko Atxilotze Zentro Klandestinoa izan zela herritarrak izutzeko sinbolo. Jauregi hori Kanpo Arazoetarako Ministerioaren egoitza izan zen Francoren garaian, eta Barne Ministerioaren egoitza gero. Azkenik, Gipuzkoako Gobernu Zibilari utzi zioten, Julen Elgorriaga buru. Hantxe torturatu zituzten, zitalki, Joxean Lasa eta Joxi Zabala abertzaleak, Baionan bahitu eta gero. Estatuarteko tramara itzulita, inportantea da nabarmentzea –susmoa baino gehiago da ziurtasuna– Frantzian bi bilera egin zituztela Felipe Gonzalez Espainiako Gobernuko presidenteak eta François Mitterrand Frantziako Errepublikakoak. Lehena 1983an, GAL hasiberritan, eta bigarrena 1987an, Latchen (Landetan), GALen azken ekintzaren ondoren. Juan Carlos Garcia Goenaren aurkakoa izan zen azken ekintza ez-ofizial hura. Halabeharra? Luxuzko aitabitxia eta ehorzketa? “Frantziako loturaren” emaitzek berek erakusten dute. Egia esan, Latcheko goi bileraz geroztik, bi gobernuen politika antiterroristatik erre-
26
D EKLARATU GABEK O GE RRA
presio modu berriak sortu ziren: atxilotze ugariagoak, entregatzeak, deportazioak eta kartzelatutako euskal errepresaliatu taldeak Frantziako Estatuan. Estrategia aldaketa emaitzen kontu anbibalenteak bultzatua izan zen, inbertsio klandestino arriskutsua izan baitzen, eta erabaki politiko bateratua hartu zuten euskal disidentziaren kontrako gerran, “armakideek” elkarren laguntza izaten jarraitzeko. Horregatik, GALekin zerikusia duten kontuetan, hastapenaz gainera –antzinagoko gerra zikineko erakundeen jarraipen modura–, oso inportantea da haren amaiera, estatuek adostutako arrazoiak eta erabaki politikoak agertzen dituelako. Lan honetan, xehetasunez kontatzen dira GALen denborako Estatu-terrorismoaren atzaparraren gorabeherak eta ondorioak; beraz, ez naiz horretan luzatuko. Baina aipatu gabe ez nituzke utzi nahi, interesekoak direlakoan, neronen bi gertaera. Lehena, ni Santo Domingora deportatu eta aste gutxira gertatu zen, 1984ko abuztuan, DNIko zuzendari Ceferino Diaz Bonilla amiralordearen bulegora eraman nindutenean –DNI: Departamento Nacional de Investigaciones–, errepublikako presidentearen agindu zuzenetara zegoen inteligentzia zerbitzura. Bulegoaren atzealdean nengoela, Espainiako ezaugarriak zituen gizon bat zegoen; berehala ohartu nintzen, prentsako argazkiez gogoratuta, Cassinello jenerala zela, Guardia Zibileko buruzagia Informazio sailean. Amiralordeak itaundu ninduenean, guardia militarrarekin arazorik baldin bazen lehen tiroa niri tirako zidatela ohartarazi ondoan, galdera bat egin zidan segurtasunarekin zerikusia zuena, ea nor uste nuen nik izan zitezkeela nire kanpo etsaiak. Berehala erantzun nuen GAL zela hori, bete-betean ari baitzen orduan. Nire ezusterako, bizkarretik entzun nuen Cassinello lotsagabeki galdetuz zer zen GAL hori. Horrelakoxe kontuak! Bigarren gertaera, geroago izan zen, 1987an, Aljeriako elkarrizketa politikoen atarian, Espainiako ordezkaritza batekin izandako protokolozko lehen harremanean. Hor zen Manuel Ballesteros komisarioa, Rafael Veraren operazio berezietako buruzagia eta
H it z aurrea
MULCeko zuzendari ohia. Ikusi orduko, zintzurretik atera zitzaion, harrokeriaz: “Gutxigatik egin zenigun ihes, e!”, 1981eko martxoaren 21ean Donibane Lohizunen tirokatu nindutenekoaz ari zen. BVEk aldarrikatu zuen atentatu hura. Besterik zer esan! Gerra hitzak esageratua irudi lezake, gatazka politikoa izendatzeko, baina gogoraraztekoa da, hain justu, zuzenean inplikatuta egon diren Estatuaren aparatuko agente kualifikatuek berek erabili izan dutela horrela. Aipatu dudan Cassinello jeneralak, 1985. urtean, Latinoamerikako Soziologia Militarraren Lehen Biltzarrean –eranskinean dator osorik–, honelako harribitxiak bota zituen: “Terrorismoa ez da gerra militarra. Gerra eskizofrenikoa, ideologikoa eta barnekoa da. Baina gerra, edonola ere”. “Euskal Herrian gerra dago bakerik ez dagoelako”. “nik ere nahiago baitut gerra KAS alternatiba eta Euskadiren independentzia baino”. “ETAren garairik ahulena 1984ko udan izan zen. GALek haren santutegia jo zuen; [...] desertzioak izan ziren, [...] Frantziak eta Belgikak onartu zuten kanporatzea eta estraditatzea; azkenean, komando sare inportante bat desegin zen, [...] beste asko tiroz hil edo atxilo hartu zituzten. Kanpaina irudimentsua izan zen, arrakastatsua”. Esaldi horietako bat bera ere ez dago sobran. Lehenbizikoek erakusten dute gatazka politikorik badenik onartu ere egin nahi ez duen estatu baten bitxikeria. Tramite antiterrorista hutsean gelditzea nahi du, eta, hala ere, behartuta dago gerra pitzarazten duten teoriak eta mekanismoak aplikatzera. Errematea azken esaldian ematen dio, erakusten baitu zer-nola dauden lotuta borroka antiterroristaren estrategia ofiziala eta GALen aktibazioa, “kanpaina irudimentsua” eta “arrakastatsua” izan zela esanda. Saenz de Santamaria jeneralarena da epistola militar espainoleko beste harribitxietako bat, 1998an “gerra zikina Espainiako gobernu guztietan” izan dela aitortu baitzion elkarrizketa batean El País egunkariari. Bista den gauza da Estatu-terrorismoa, bere izen, eufemismo edo zeharkako izendapen ugariekin,
•
beti egon dela hor, nola aktiboki nola pasiboki. Eta berdin-berdin da bistakoa biolentzia agerraldi hori sistematikoa denean –esaterako, gerrillen aurrez aurrekoetan edo emantzipazio nazionalen borroketan– gatazka izaera aitortzen zaiola, gerra gehi zikin, irregular, asimetriko eta horrelako izendapenak hartzen dituela, baina gerra, edonola ere. Gauza bertsua gertatzen da hura babesten duten inteligentzia metodoekin eta organismoekin; Juan Jose Roson Barne ministro espainolak esaten duen bezala, “zerbitzu bereziekin”. Felipe Gonzalezek onartu zuen ETAren “buruzagitza” leherrarazteko aukera izan zuela, informazio zerbitzuek egindako ikerketari esker, baina ezetz esan zuela. Badirudi baita “borondate demokratiko” onekoa ere izan zela. Alabaina, kontua ez da zer erabaki hartu zuen, baizik eta zein zen ekintza kriminala proposatu zutenen tankera, zein Estatuaren botere faktikoak zituztenena, itzalean aritzen zirenena eta hura gauzatzeko gai zirenena, legeez eta justiziaz gaindi unean uneko agintariek beste aldera begiratzerekin aski zutenena. Zoritxarrez, Estatu-terrorismoa ez dago tipifikatuta, ez lege kodeetan ez epai judizialetan. Ez da sekula egongo, aurretik aipatu dugunagatik. Esperantza dago atea erdi irekita utziko dutela Latinoamerikan, hasiak baitira hura lantzen eta irudikatzen giza eskubideen alorrean. Espero dugu laster ikustea ikerketa horien emaitzak eta jarraipena izatea beste alor batzuetan eta Euskal Herrian. Azken ondorio bat esperientzia politiko-historiko baten ikuspegia hartuta: esango nuke borrokak jarraitzen duen bitartean, emantzipazio nazionala eta soziala eskuratzekoa daukagun artean, Estatu-terrorismoa, bere agerpen eta aurpegi ugarietan, hortxe egongo dela beti. Deklaratu gabeko gerrak bakea deklaratu behar du behin betiko itxi dadin estatuen zapalkuntzaren liburu luzea eta Euskal Herria berriz has dadin askatasunez ibiltzen independentzia politikoaren eta emantzipazio sozialaren bidean.
E S TAT U - T E R R O R I S M O A E U S K A L H E R R I A N
27