Prentsa txostena 2017ko ekaina
Merkatuan dira Euskal Sagardoa jatorri deitura duten lehenengo botilak - Jatorri deitura berriaren bi ezaugarri nagusiak %100 bertako sagarra eta kalitate-bermea dira. - “Egitasmoaren helburua sektorea elkartu, sagardoaren kultura sustatu eta sagargile eta sagardogileei bultzada eman eta kontsumitzaileari tokiko eta goi-mailako produktua ziurtatzea da� - adierazi du Tapia Sailburuak.
Euskal Sagardoa jatorri deitura berriaren merkaturatzea aurkezteko ekitaldia egin da gaur, ekainak 5, Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktorian. Jatorri deitura berria duten sagardo botilak gaurtik aurrera eskuratu ahal izango dira saltoki eta salmenta-puntuetan. Merkaturatzea aurkezteko ekitaldian, Euskal Sagardoa jatorri deituraren koordinatzaile Unai Agirrerekin batera, honakoek parte hartu dute: Arantxa Tapia Otaegi (Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburua.), Xabier Arruti (Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritzako eta Landa Garapeneko zuzendari nagusia), Lucia Isla (Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza zuzendaria), Asun Quintana (Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza zuzendaria), Hur Astarbe (Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko ordezkaria), Aitor Intxaurraga (Bizkaiko Sagardogileen Elkarteko presidentea), Oihana Gaincerain (Sagardo Mahaia Elkarteko presidentea) eta Antxon Mendia (Fruitel Sagarzale elkarteko presidentea). Aurkezpenean azaldu den moduan, kontsumitzaileek Euskal Sagardoa jatorri deitura duten botilak izango dituzte eskura aurrerantzean. 36 sagardogile elkartu dira jatorri deituraren baitan: botila bakoitzak bere sagardotegiaren etiketa eramango du, baina Euskal Sagardoaren irudia ​izango du botilaren goikaldean. Euskal Sagardoak, zenbakidun berme-zigilua edukiko du botilan, eta markaren identifikagarria den sagar gorri bat kapsulan edota botilaren lepoan. %100 tokikoa eta kalitatezkoa Jatorri deitura duten sagardo-botila guztiek bi ezaugarri nagusi izango dituzte. Alde batetik, Euskal Sagardoa ​%100 bertako sagarrez egindakoa izango da. Hori da, hain zuzen ere, jatorri deituraren helburu estrategikoetako bat: bertako sagarraren aldeko apustua sendotzea eta bultzatzea. Horretarako Euskal Herriko 115 sagar mota desberdin onartu dira, jatorri deiturako araudian, izaera desberdinetako sagarrak. Aurten 1.320.000 litro bideratu dira jatorri deiturara, eta hurrengo urteetan kopuru hau handitzea da asmoa. Halaber, 200 hektareatik gora sagasti erabili dira jatorri deitura duen sagardoa egiteko.
Bestetik, bigarren ezaugarria kalitatearekin lotuta dago. Euskal Sagardoa jatorri deitura duten botila guztiek kalitate-bermea izango dute. Fraisoro Laborategi espezializatua arduratuko da kalitatea neurtzeaz, eta HAZIk egiaztatuko du prozesua. Botila-lote guzti-guztiek pasa beharko dituzte kalitate-kontrolak, laborategiek eta dastatzaile trebatuek kalifikatuko dituzte, eta erakunde ofizialek bermatuko dute jatorria, sagastitik hasi eta botilara arte. “Kontsumitzaileak, beraz, Euskal Sagardoaren jatorri deitura duen botila bat erosten duenean, ezaugarri horiek biak bermatuak izango ditu: tokikoa eta kalitatezkoa. Horrela, jatorri izendapenak bereizgarritasuna emango dio sagardoari merkaturatzeko orduan balio erantsia emanez”, berretsi du Arantxa Tapiak, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak. Egitasmo honetan parte hartu duten eragile guztiek nabarmendu dutenez, sektorea batu izana da Euskal Sagardoa jatorri deiturak lortu duen helburu nagusietako bat, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sagar eta sagardogileen elkarte guztiak, hiru herrialdeetako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritza batu baitira jatorri deiturari bultzada emateko. Euskal Sagardoa jatorri deiturak Eusko Label sagardoaren lekukoa hartuko du. Kontseilu Arautzaileak kudeatuko du marka eta bertan sagargile eta sagardogileen sektoreak eta administrazioek izango dute ordezkaritza. 36 sagardotegi elkartu dira jatorri deituraren sorreran: Arabako bi sagardogile, Bizkaiko bost sagardogile eta Gipuzkoako 29 sagardogile. Ekitaldia amaitzeko, Mikel Garaizabal enologoak kata egin du jatorri deitura duten sagardo botilekin, eta bertaratu diren ordezkari guztiek bertatik bertara Euskal Sagardoaren zaporeaz gozatzeko aukera izan dute.
Informazio osagarria Proiektuaren eragileak ● Euskal Sagardoa jatorri deitura landu duten elkarteak Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako sagar eta sagardo elkarte guztiak ari dira parte hartzen jatorri deitura berriaren lanketan, sektorea %100 ordezkatuz: Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea, Sagardo Mahaia Elkartea, Bizkaiko Sagardogileen Elkartea, Sagar Uzta Elkartea, Arabako Sagarzale eta Sagardogileen Elkartea, Fruitel Sagarzale Elkartea eta Bialka Sagarzaleen Elkartea.
●
Jatorri deiturara atxikitako sagastiak eta sagardotegiak
Hiru herrialdetako 200 hektareatik gora sagasti daude izen emanda eta 36 sagardotegik egin dute jatorri-deiturako zigilua eraman ahal izango duen sagardoa 2016ko uztarekin:
●
Araba: Iturrieta (Aramaio) / Kuartango (Kuartango).
●
Bizkaia: Axpe (Markina-Xemein) / Eguskiza (Gatika) / Etxebarria (Gatika) / Laneko (Gizaburuaga) / Uxarte (Zornotza)
●
Gipuzkoa: Aburuza (Aduna)/ Aialde Berri (Usurbil) / Alorrenea (Astigarraga) / Altzueta (Hernani) / Añota (Azpeitia) / Astarbe (Astigarraga) / Barkaiztegi (Donostia) / Begiristain (Ikaztegieta) / Bereziartua (Astigarraga) / Eula (Urnieta) / Gartziategi (Astigarraga) / Gurutzeta (Astigarraga) / Iparragirre (Hernani) / Iruretxiki (Zestoa) / Isastegi (Tolosa)/ Itxasburu (Hernani) / Izeta (Aia) / Lizeaga (Astigarraga) / Oiharte (Zerain) / Ola (Irun) / Olagi (Altzaga) / Otatza (Zerain) / Petritegi (Astigarraga) / Saizar (Usurbil) / Satxota (Aia) / Tximista (Ordizia) / Txindurriturri (Deba) / Zapiain (Astigarraga) / Zelaia (Hernani)
Guztira, Euskal Sagardoa jatorri-deiturara bideratuta 1.320.000 litro sagardo egin dira lehen urte honetan, Euskadiko produkzioaren %12 inguru.
Bertako sagarra
● Konpromisoa eta helburua Jatorri deiturara atxikitako sagargile eta sagardogileek konpromisoa hartu dute geroz eta bertako sagar gehiago erabiltzeko. Azken helburua, urte batzuen buruan, Euskadin beharrezko den sagar guztia bertan sortzea litzateke.
● Jatorri izendapenera atxikitako lehengaia: bertako sagar barietateak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 115 sagar mota dira guztira izendapenean onartutako bertako sagar barietateak. Hauetan 25 dira gehien erabiltzen direnak, baina tokian tokiko barietate jakinei ere lekua egin nahi izan zaie, sagardogile eta zonalde bakoitzak bere sagardo mota egin ahal izateko. Hauek dira Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak onartutako sagar motak: Aia, Altza, Ama Birjiña, Ami Sagarra, Anarregui, Andoain, Añarre, Aranguren, Arantzate, Areso, Arimasagasti, Astarbe, Aizpuru Garratza, Aizpuru Sagarra, Begi Zabala, Berandu Erreineta, Berrondo, Billafrankie, Bizkai Sagarra, Bostkantoi, Burgo, Burgo Sagarra, Burni, Buztin, Dominixe, Enpan, Enpan Sagarra, Errege, Errezil Sagarra, Errezila, Gazi Zuri, Gazi Gorri, Gazi Zuria, Gazia, Gaziloka, Gezamina Beltza, Gezamina, Goikoetxe, Goikoetxea, Goozti, Gorri Txikia, Greñas, Haritza, Ibarra, Illunbe, Intxausti, Limoi, Manttoni, Manzana de Quesillo, Manzana-Pera (Udare-Sagarra), Martiku, Maximela, Mendiola, Merabi, Merkalina, Mikatza, Milasagarra, Mocetas, Moko, Mokote, Moliua, Mozoloa, Muxugorri, Muzuzabal, Odixa, Orkola, Orri Zarraute, Oru Sagarra, Ostro Beltza, Palacio, Palancaya, Patzulo Gorria, Patzuloa, Perran Sagarra, Piko Sagarra, Potrokilo, Sagar Beltza, Sagar Gorria, Sagar Txuria, Saltxipi, Saluetia, Santa Ana, Sulei, Txalaka, Txarba, Txitu, Txistu Sagarra, Txori Haundia, Txori Sagarra, Txotixe Sagarra, Txurten Luze, Udare, Udare Marroi, Udare, Txuri, Udare Zuria, Ugarte, Urdan Iturri, Urdin, Urdin Sagarra, Urkola, Urtebeta, Urtebete, Urtebi Haundi, Urtebi Txiki, Verde Agria, Zubieta, Zuri Txikixe, Pelestrina, Kapandoja, Telleri Sagarra, Azpeiti Sagarra, Bizi, Zuzen, Legor, San Francisco. Aurrerantzean bertako sagar mota berriren bat erantsi nahiko balitz, horretarako aukera zabalik da, sagar mota bertakoa eta interesekoa dela ikusiz gero.
Marka â—? Irudiaren esanahia Txalapartak kirikoketan du jatorria, adituen ustez; hau da, sagarra jotzen ari zirela, egurrarekin ateratzen zuten soinuan. Ideia hori du oinarrian, marka irudian sagarra, egurra, lurra eta kirikoketa presente egoteak; txalaparta osagaiak uztartu eta iradokitzea. Aurkeztutako marka-irudia izango da jatorri deituraren identifikatzailea eta berau izango da jatorri deitura lortu duten botilen identifikagarria.
â—?
Identifikazioa
Euskal Sagardoa ​bada, sagarra duen kapsula edo lepoko sagarra izango du zenbakidun berme-zigiluarekin; izan ere, horrek bermatzen du indarrean dagoen araudian zehaztutakoa betetzen duela.
Sagardoa, Euskal Herriko edaria â—?
Sagardoaren historia eta bilakaera
Sagardoa Euskal Herriko edaria izan da ehundaka urteetan. Idatzi eta erreferentzia zaharrenek, bertako edari garrantzitsua izan dela adierazten dute, baita oraindik ere bertan dauden 1.800 sagar mota desberdinek. XV-XVI. mendeetan izugarrizko gorakada izan zuen gainera sagardoaren kontsumoak, Euskal Herria herri industriala zelako eta jende multzo horrek sagardoa edaten zuelako. Hortik sortu ziren Tolare Baserriak, sagardoa egiteko industria erraldoiak zirenak garai hartarako. Zenbaitek diotenez, 1.000tik gora zeuden Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Iparralde eta Nafarroan. Gaur egun, adibide bat geratzen da: Ezkio-Itxasoko Igartubeiti baserria. Besteak beste, marinelen edaria izan da sagardoa itsasaldi luzeetan, eta sagardoa eramateko ohitura zutenez, eskorbutorik ez zuten izaten euskal marinelek. Sagardoak beherakada izugarria izan zuen gerra ostean eta 50-60 hamarkadatan, jendea baserriak uzten joan zelako. Ondoren, zenbait sagardogilek berriz lanari heldu eta oraindik indarrean dagoen susperraldia eragin zuten. Euskal Sagardoa jatorri-deiturak badu helburu bat: garai batean gertatzen zen moduan, berriz ere bertako sagarra izatea euskal sagardogintzaren ardatza.
â—? Euskal sagardoaren aro berria 2011. urtean Euskadiko sagardoaren sektorean bi marka sortu ziren: Eusko Label eta Gorenak. Orain, sektorea batu, parametroak guztien artean adostu, eta, kontsumitzaileri kalitate handiena eskaintzeko asmoz, proiektu berean elkartu dira eta publikoak eta ofizialak izango dira marka biak. HAZIk ziurtatuko du prozesua eta Fraisoro Laborategiko dastaketa akreditatuak pasata iritsiko dira kontsumitzailearengana bi markak: Euskal Sagardoa eta Gorenak. Proiektu berean batuta, sagardoa prestigiatu eta produktuari duintasuna emateko lanean jarraituko dute erakundeek zein sektoreak elkarrekin.
â—? Erakundeen babesa Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundien eta tokiko erakundeen babesa ezinbestekoa izan da sagargileen eta sagardogileen elkarteekin batera, sagardoaren panorama berri hau sustatu, sektorea indartu eta kalitatezko produktua eskaintzeko.
Kontaktua Informazio gehiago izateko edota elkarrizketak hitzartzeko deitu 687 069 509 telefonora edota idatzi info@euskalsagardoa.eus helbidera. Mila esker informazio hau gizarteratzen laguntzeagatik. www.euskalsagardoa.eus