ALTAREN TXOSTEN KLINIKOA
DIGESTIO-APARATUA OSPITALERATZEKO ARRAZOIA. Anemia duen 55 urteko gizonezkoa. AURREKARIAK. Ez du alergiarik. Ez du ohiko tratamendurik. EGUNGO HISTORIA. Duela 3 hilabetetik ahultasuna sentitzen du. Egun batzuetatik hona gorotzak beltzak direla iruditu zaio. Oheburuko medikuari kontsultatu ostean, odol-analisia egin diote, eta anemia duela ikusi da. Ez du sabeleko minik sentitzen, eta ez du izan eginkarien erritmo-aldaketarik. AZTERKETA FISIKOA. Tentsio arteriala (TA), 130/80 mmHg; tenperatura, 36,7 ºC; bihotz-maiztasuna (BM), 70 tau/min. Kontziente eta orientatua dago. Hidratazioa eta perfusioa egokiak dira. Eupneiko. Larruazal eta mukosen zurbiltasuna nabaritzen zaio. Burua eta lepoa. Ez dago aurkikuntza patologikorik. Biriken auskultazioa. Biriketako murmurio normala. Sabela. Biguna eta zanpagarria. Haztapenean ez du minik sentitzen, eta ez dago masa edo megaliarik. Heste-soinu normalak. Gorputz-adarrak. Ez du edemarik. Pultsu periferiko normalak. Ondeste-ukipena. Ez da masarik ukitzen. Eskularruaren hatza melenaz zikindu da. PROBA OSAGARRIEN LABURPENA Analitika (anbulatorioan). Hb, 9,6 g/dl; batez besteko bolumen korpuskularra (BBK), 69; burdina, 15 ug/dl. Elektrokardiograma (EKG). Erritmo sinusal normala. Bularreko erradiografia. Normala. Gastroskopia. Anestesia topikoa jarri ostean, gastroskopioa ahotik barrena sartuta: hestegorriak kalibre eta mukosa normala du; urdailaren zabalgarritasuna eta uzkurtasuna normalak dira; ez da odol-aztarnarik ikusten, ez eta lesiorik ere; piloro normala. Duodeno-erraboila eta duodenoaren bigarren zatia normalak dira. Kolonoskopia. Uzkiaren ikuskapena, normala; ondeste-ukipena, normala; ondeste normala; sigma: dibertikuluak; beheranzko kolon normala; zeharkako kolon normala; goranzko kolon normala; itsua: neoplasia ultzeratua. Biopsia egin zaio. Abdomeneko OTA. Gibela, barea, pankrea, behazuna, behazunbidea, giltzurrun-gaineko guruina eta giltzurrunak normalak. Itsuaren paretaren gizentze bat ikusten da, neoplasia itxurakoa. Ez da adenopatiarik ikusten. Anatomia patologikoa. Adenokartzinoma. EBOLUZIOA ETA IRUZKINAK. Pazientea ospitalera iritsi bezain pronto, erabateko dieta ezarri zaio. Ez da melena gehiagorik azaldu eta aho bidezko dieta pixkanaka hasteko agindu zaio. Benabarneko burdina injektatuz tratatu da, eta ahultasuna hobetu egin zaio. Itsuko neoplasia diagnostikatu eta Kirurgia Orokorrarekin harremanetan jarri gara. Pazienteari alta eman diogu, tratamendu kirurgikoaren zain. DIAGNOSTIKO NAGUSIA(K).
Heste itsuko neoplasia. Anemia ferropenikoa. TRATAMENDUA . • Dieta normala • Telefonoz abisatuko diote Kirurgia Orokorreko kontsultara joan dadin. BESTE GOMENDIO BATZUK. Idorreria ekidin, ur eta zuntz ugari hartuz. Sinaduradata1/1 orrialdea