Hizkuntza kontuak, hizkuntz kontuak, hizkuntza-kontuak, hizkuntz-kontuak?
HELBURUAK OROKORRA: euskaraz idaztean nahiz hitz egitean dauden hizkuntz zalantzak bistaratu eta argitzea. OPERATIBOAK: • Hitz berriak sortzeko baliabideak errepasatu ortografia aldetik. • Azalpen gramatikalak emateko metahizkuntza erabiltzen ohitzen hasi. • Puntuazio markaren baten erabilera modu integratuan landu. • Irakasleen idazketa-mailan segurtasuna eta autonomia (erabaki-ahalmena) handiagotzeko hastapen batzuk jarri. • Hiztegiak, banku terminologiak, corpus arakatzaileak (Hiztegi Batua, Zehazki, Euskalterm…) erabiltzeko irizpideak landu. • Zenbait hizkuntza-zalantza argitu: ortografia, morfologia, sintaxia, ortotipografia, eta abar.
Hitz bakoitzari bere esanahia ematen. Baztertu beharreko hitzak: zenbait/hainbat; pauso/pausu; kamera/ganbera/ganbara; froga/proba; bularrezur/ esternoi Hiztegi Batua. Laburtzapenak. Siglak eta akronimoak, lexikalizazioa, laburdurak, eta ikurrak. Laburtzapenen hiztegia. Morfologia. Hitz berriak sortzeko baliabideak: eratorpena: -tzaile/le; ari/lari. Sareko Euskal Gramatika (SEG). Gailu Ariketa. Morfologia. Hitz berriak sortzeko baliabideak: hitzelkarketa. Idaztarauak eta gomendioak. 25 araua. Ariketa. Lexikoa: laburtzapenak Sintaxi kontuak: besterik; kalko okerrak (baldintza); bi orduro*, iraun. Kalkoen Behatokia (SEG). Ariketa. Puntuazio-marka baten birpasa: bi puntuen erabilera. Euskal Irakasmaterialen Estilo liburua (EIMA). Ariketa. Ortografi kontuak: -tzat prolatiboa, dardarkariak, aurrezkiak: bir/ber, super. Maileguzko hitzen idazketa. Uztaritzeko Adierazpena. Anafora eta katafora: erakusleen erabilera egokia testuetan. Kontu gehiago.
1
PAUSO ≠PAUSU HITZA
SINONIMOA
pauso
urrats
pausu
pausa/geldialdia
Euskaltzaindiak berak adierazi zuen forma-adieren gurutzamendua sor zezakeela pauso hitzak pausu hitzarekin: Pauso: urratsa. cf. pausu ('atsedena, geldialdia').
IĂąaki Villoslada. Hizkuntza-kontuak, HABE 2018
2
Ariketa: egin esaldi bana hauetako bakoitza erabiliz: pauso, urrats, pausu eta pausa. 1 ________________________________________________________________
2 ________________________________________________________________ 3 ________________________________________________________________ 4 _________________________________________________________________ IĂąaki Villoslada. Hizkuntza-kontuak, HABE 2018
3
KAMARA*, KAMERA HITZA
ERABILERA
Kamara*
Hiztegi Batuak gomendatzen du ez erabiltzea.
Kamera
Zinema-, fotografia- edo telebistairudiak hartzeko tresna.
Ariketa: ____________________________ 4
GANBERA ≠GANBARA HITZA
Ganbera
Ganbara
ERABILERA Admin. Jarduera jakin bat arautzen duen erakunde ofiziala. Merkataritza-ganbera. 2 iz. Admin. Biltzar legegilea. Diputatuen ganbera. 3 iz. Ipar. Gela; bereziki, logela. 4 Esparrua: gas-ganbera. 5 Barrunbea, gorputzaren edo organo baten barneko barrunbe itxia: bihotzeko ganberak.
Baserri batean, teilatupeko solairua, aletegi gisa-edo erabiltzen dena; etxeetan, goieneko solairuan dagoen gela, gauza zaharren gordelekutzat erabiltzen dena. Heg. Lgart. Burua.
5
Ariketa. Esapidea: __________________________
Ariketa. O1 IĂąaki Villoslada. Hizkuntza-kontuak, HABE 2018
6
PROBA ≠FROGA HITZA
Proba
ERABILERA Norbait edo zerbait zerbaitetarako gai dela ikusteko egiten den saioa. Unibertsitatera sartzeko probak. 2 iz. Dema, norgehiagoka. Idi probak. 3 iz. Inprimatze lanaren kopia, hutsak zuzentzeko ateratzen dena. Liburuaren lehen probak. 4 iz. Testa (analisia). Hiesaren proba egitera behartu dute. proba egin: saioa egin, probatu.
Froga
froga iz. Zerbait egia dela finkatzeko edo egiaztatzeko balio duen gauza.
Gomendioa:
Bereiz daitezela proba eta froga: frogabide; frogaldi (Zuz.); probaldi (Adm.).
7
Ariketa. Argazki-oina jarri: ____________________________
IĂąaki Villoslada. Hizkuntza-kontuak, HABE 2018
8
ARIKETA: HAUTATU ZUZENA
“GIBaren kontrako
antigorputzak detektatzeko __________ (proba/froga).”
“Teoria batzuek iragarri zuten tratamendu batzuk eraginkorrak izango zirela, baina _________ (proba/froga) inpartzialek _______ (frogatu/probatu) dute ezetz”. “Emaitzak, ordea, ez dira guztiz gogobetegarriak izan, eta horrek ________ (probatu/frogatu) ditu zailtasunak.” “Horiek guztiak ikertzaileen arteko eztabaidagai dira, __________ (probak/ frogak) ez baitira inola ere erabatekoak. Halaber, beste arrazoi edo motibazio batzuk seinalatu dira emigrazioaren akuilu gisa (…)”. Pello Jauregi: "Erabilera ohiturak mugitu daitezkeela _________ (frogatu/probatu) dugu“. Iñaki Villoslada. Hizkuntza-kontuak, HABE 2018
9
ELEANITZ*, ELEANIZTUN HITZA
Eleanitz
Eleaniztun
GOMENDIOA Multilingüe adjektiboaren adiera emateko, ez erabili, Ele anitz ele askoren parekoa baita.
“Eleaniztunaren konpetentziaren arkitektura eta konplexutasuna”. “Gaitasun komunikatiboa eta hizkuntzen arteko elkar eragina EAEko hezkuntza eleaniztunean”. “Curriculumean hainbat hizkuntza lantzen direnez, eta Batxilergoko ikasleak eleaniztunak izanik”.
Multilingüe adiera emateko erabili
Ildo beretik: aldeanitz*, e. aldeaniztun; balioanitz*, e. balioaniztun, zelulaniztun edo plurizelular; koloreaniztun; enpleguaniztun (pluriempleado), alderdi anitzeko (multipartidista).
Iñaki Villoslada. Hizkuntza-kontuak, HABE 2018
10
Ariketa: bilatu akatsa argazkietan
Patxi Saezen blogeko argazkia
IĂąaki Villoslada. Hizkuntza-kontuak, HABE 2018
11
ARIKETA: BULARREZUR HITZA
Esternoi*
Ez erabili.
Bularrezur
articulación esternoclavicular
bularrezur-lepauztai giltzadura giltzadura esternoklabikular
Músculo esternocleiodomastoideo Iñaki Villoslada. Hizkuntza-kontuak, HABE 2018
12
IKERTZAILE HITZA
Ikerlari Ikerketari
ERABILERA -Ari/-lari atzizkia izen kategoriako oinarriei jartzen zaie (ez aditzoin kategoriako oinarriei): hizkuntzalari, gramatikari, azterketari, teknikari. Hiztegi Batuan ikerlarik sarrera duen arren, ez da aholkatzekoa. Zenbait aditzoini ezarrita gorde da: pentsalari, administrari, gidari.
Ikerle
-Le -n sudurkariz– edo partizipioa i-z (aurretik r- dardarkariz edo s, z edo tz, ts txistukariz) bukaturiko aditzoinei eransten zaie: edale, egile, ikusle, irakasle, ikasle, erantzule.
Ikertzaile
-Tzaile atzizkia –tu-z edo –du-z bukaturikoei jartzen zaie, baita –le jartzea ez dagokienei ere: hiltzaile, erretzaile, itzultzaile, zuzentzaile, asmatzaile, erabiltzaile.
Gomendioa
Ariketa. O2
Investigador, resercher, chercheur terminoaren adiera emateko testu tekniko edo espezializatuetan erabil bedi batez ere honako hau: ikertzaile
Iñaki Villoslada. Hizkuntza-kontuak, HABE 2018
13
IKERTZAILEA
Iñaki Villoslada. Hizkuntza-kontuak, HABE 2018
14
ZENBAIT AURRIZKI HITZA
ERABILERA
ADIBEAK
Erdal re- ‘errepikapena’ adierazten duenaren ordain zuzen-zuzena da. Partizipioari eransten zaio gehienbat (emankorra). Euskal jatorrizko izen askori ere ezarri zaie (ez emankorra). Bir- kontsonantez bukaturikoei eta berbokalez (berpiztu salbuespena) jartzen zaie orain. Aurrezki mailakatzailetzat jotzen dira.
berrahoratze (Med.), berraztertze (Adm.), berregokitu, berrikusi, berrinfekzio, berriztagarri, berreuskalduntze, berrelkarketa birramona, berrehun, birranaia (anaiaerdia), birritan, berretsi Baina: errepasatu (ez birpasatu)
•
Euskarak bereganatuentzat jo bide daitezke.
monoasegabe, monogeruza
•
Haren ordez gain erabil daiteke:
•
Bir-, Ber-
• • •
•
Super-, Hiper-, Mono-
•
superastuna (boxeoa), supereroale, Superrek (ez hiperrek) ez dute dardarkaria superasetasun, supermerkatu bikoizten aurrizkitzat funtzionatzen hiperaktibitate, hiperesteka, dutenean). hipersentikortasun, hipertentsio
gaingaratua, gaindohatua
Nabarmena da euskal aurrizkien urritasuna. Euskal aurrizki deitzen ditugun horietatik batzuk latinetik edo erromantzetik hartuak dira 15
ARIKETA: BER- BIRMatematika eta Estatistika
______________________
reagrupamiento
Informatika
______________________
reenviar
Merkataritza
______________________
rebobinador
Garraioa, posta, telekomunikazioak
______________________
rellamada
Hizkuntzalaritza. Literatura
birformulazio
_______________________
Ingurumena
_________________________
rehabilitaciĂłn
Medikuntza
birgaixotze (4)
_______________________
Zuzenbidea
birgaldera
_______________________
IĂąaki Villoslada. Hizkuntza-kontuak, HABE 2018
16
ARIKETA: SUPER, HIPER, MONO Industria
altzairu superlaster
____________________
Informatika
______________________
superíndice
Biologia
superpoblación
____________________
Medikuntza
______________________
retinopatía hipertensiva
Hizkuntzalaritza.
hiperzuzenketa
____________________
Ingurumena
_____________________
monocultivo
Garraioak
_____________________
monocarril
Zuzenbidea
______________________
monoparental
Iñaki Villoslada. Hizkuntza-kontuak, HABE 2018
17
• •
Hitzen hasierako letrekin osatzen den izena, unitate lexikal oso bat osatzen duena
•
•
Letra larriz idazten dira. Punturik gabe hizki bakoitzaren ondoren. Marratxorik gabe deklinatzen dira eta ahoskatzen diren moduan ezartzen zaie deklinabide atzizkia: LABek, HABEk. Batzuk lexikalizatuak daude, adib.: laser, hies, radar.
Sailkapena nekeza da; hartuz gero arloa, adibide moduan: ekonomiakoak, kultura eta hezkuntzakoak, politikakoak, bibliografikoak, kiroletakoak, zientifikoak, medikuntzakoak, erakundeak, erlijiosoak. 18
Hitzaren edo sintagmaren idatzizko laburtzapena, hura osatzen duten letrak murriztuz eratzen dena
•
Puntuarekin bereizten dira.
•
Ez dira deklinatzen.
Ariketa. 03 Iñaki Villoslada. Hizkuntza-kontuak, HABE 2018
19
Hitzaren edo sintagmaren idatzizko laburtzapen nazioartekoa, letrak edo/eta zeinu grafikoak erabiliz eratzen dena. Batez ere zientzia-unitateak, monetak, estatuak eta halakoak nazioarteko mailan berdin izendatzeko erabiltzen da.
•
Sinboloaren atzean ez da punturik jartzen.
•
Izen arrunta duten sinboloak letra xehez idazten dira: m, s, g.
•
Zientzialarien ohorez jarritako izena dutenak letra larri bakarraz edo letra larri batez eta letra xehe batez adierazten dira: anperio (André-Marie Ampère): A; voltio (Alessandro Volta): V; watt (Tomas Watt): W; weber (Wilhelm Weber): Wb.
•
Kimika Fosforoa. P letraz adierazia, grekoko phosphoros hitzetik baitator. Taula periodikoko asko o-z bukatzen dira, grekotik hartuak: As artseniko; Br bromo; Ca kaltzio
Deklinabide-atzizkia sinboloaren ondoren idazten da, unitate-sinboloari marratxoz erantsita.
Iñaki Villoslada. Hizkuntza-kontuak, HABE 2018
Zientzia-unitateak °C Celsius gradu; cal kaloria; dB dezibel; dL; dl dezilitro; min minutu; mL, ml mililitro; mm milimetro; rad radian; s Segundo; W watt
20
Ariketa.
Orotariko Euskal Hiztegia
OEH
EHE
Îź IKT og. uzt.
Euskal Herrian Euskaraz SEG
Hamarreko Taldea
urr. ots.
ostiral EIMA
mikro G-10
NBE IZO
itzultzaile-zerbitzu ofizial 21
HITZ ELKARTUEN IDAZKERA BATERA IDAZTEN DIRA o Jarleku eta odolustu motakoak (aditz-oina + izena edo alderantziz)
o Aldagaitz modukoak o bigarren osagaia -aldi, buru, -gizon, -(g)une, (k)ide, -(k)ume, -orde dutenak o Lehen osagaia aurre-, azpi- eta gain- dutenak
mintzapraktika, irakasmaila, emanaldi, galdegai, irakurgai, osagai, idazlan, ikerlan, ikasgela, borragoma, ikastetxe; biziberritu, indargabetu, azpimarratu, aurreikusi
pairagaitz, asmaezin, nekaezin, bateraezin, pentsaezin; ulerterraz, moldaerraz belaunaldi; batzordeburu, sailburu; legegizon, elizgizon; argiune, zerbitzugune; baliokide, solaskide; kalekume, bulegokume; izenorde
aurrelan, aurreproiektu; azpimarra, azpimultzo; gainazal
o Lauburu moduko elkarteak (zenbatzailea+ bostortz, zelulabakar izena)
22
BEREIZ IDAZTEN DIRA Aposizioak Arga ibaia, Aralar mendia, Bidasoa ibaia, Bartolo taberna Egin, eman, hartu eta eragin aditzekin osatukoak lo egin, hitz eman, parte hartu, negar eragin Etxez etxe moduko bikoiztapenak bidez bide, erdiz erdi, eskuz esku Bigarren osagaia bila, eske edo falta duten elkarteak ur bila, barkamen eske, lo falta Lehen osagaia erdal, euskal, giza eta itsas duten elkarteak, ihartuak ez diren neurrian erdal itzulpena, euskal gramatika, giza zientziak, itsas garraioa Lehen osagaiaren amaierako -a galdu dutenak (-ia-z bukaturikoak edo eliz, hizkuntz, burdin, kultur, literatur, natur hasitako mugatzailea dutenak) Biologi azterketa, Pedagogi berrikuntza, ortografi arauak, Filosofi Fakultatea, hizkuntz eskakizuna, 23
IDAZKERA
MARRAREKIN EDO BEREIZ
ELKARKETA MOTA
ADIBIDEAK
Eguzki-lore moduko izen-elkarte arruntak. Hemen sartzen dira, bereziki, hiztunak edo idazleak unean-unean eratzen dituen izen-elkarte berri, bizi, ugariak:
batzorde-atal edo batzorde atal, arau-proposamen edo arau proposamen, gizarte-bizitza edo gizarte bizitza, arazo-iturri edo arazo iturri, sakontze-ikastaro edo sakontze ikastaro, osasunegoera edo osasun egoera, elebitasun-formula edo elebitasun formula, garapen-maila edo garapen maila, ikastetxe-mota edo ikastetxe mota
Kale-garbitzaile, adar jotze edo ate-joka moduko elkarte sintetiko arruntak, bigarren osagaia aditz-izenkia dute, eta lehena bigarrenaren osagarri zuzen:
kale-garbitzaile edo kale garbitzaile, bide-urratzaile edo bide urratzaile, harri-jasotzaile edo harri jasotzaile; odol-emaile edo odol emaile adar-jotze edo adar jotze, odol-isurtze edo odol isurtze, denbora-galtze edo denbora galtze; diru-bilketa edo diru bilketa, adimen-azterketa edo adimen azterketa; txosten-prestaera edo txosten prestaera, hitz-osaera edo hitz osaera
IĂąaki Villoslada. Hizkuntza-kontuak, HABE 2018
24
Iñaki Villoslada. Hizkuntza-kontuak, HABE 2018
25
Iñaki Villoslada. Hizkuntza-kontuak, HABE 2018
26
HITZ ELKARTUEN IDAZKERA MARRAREKIN IDAZTEN DIRA
gorri-gorri(a), adi-adi, erne-erne, ozta-ozta; (hitzaldi) luze-luzea, argi-argia, (euskaldun) garbi-garbia, arinBikoiztapen indargarriak arina; alfer-alferrik, gaur-gaurkoz, zuzen-zuzenean, asper-asper egin
Seme-alabak, zuri-gorri senar-emazteak, zeru-lurrak, galde-erantzunak, maisumaistrak, izen-deiturak; txuri-urdin, gazi-geza, luzemoduko elkarteak zabal
IĂąaki Villoslada. Hizkuntza-kontuak, HABE 2018
27
HITZ ELKARTUEN IDAZKERA
MARRAREKIN EDO BEREIZ IDAZTEN DIRA
Eguzki-lore moduko izen-elkarte arruntak
Kale-garbitzaile, adar jotze edo ate-joka moduko elkarte sintetiko arruntak, (bigarren osagaia aditzizenkia dute)
batzorde-atal edo batzorde atal, arau-proposamen edo arau proposamen, gizarte-bizitza edo gizarte bizitza, arazo-iturri edo arazo iturri, sakontze-ikastaro edo sakontze ikastaro, osasun-egoera edo osasun egoera, garapen-maila edo garapen maila, ikastetxe-mota edo ikastetxe mota
bide-urratzaile edo bide urratzaile, harri-jasotzaile edo harri jasotzaile; odol-emaile edo odol emaile adar-jotze edo adar jotze, odol-isurtze edo odol isurtze, denbora-galtze edo denbora galtze; diru-bilketa edo diru bilketa, hitz-osaera edo hitz osaera
28
Ariketa. _______________________
Ariketa. __________________
IĂąaki Villoslada. Hizkuntza-kontuak, HABE 2018
29
HITZ ELKARTUEN IDAZKERA
MARRAREKIN EDO LOTURIK IDAZTEN DIRA
Sudur-luze moduko elkarte (zezen) adar-motz edo adarmotz, (agure) buru-soil arruntak
edo burusoil, (mutiko) musu-gorri edo musugorri, (marinel) odol-bero edo odolbero, (adiskide) eskuzabal edo eskuzabal, angelu-zuzen edo angeluzuzen
Euskal irainak: mutur-zikin, burugogor, buruhandi, kaxka-motz, kaxkazuri, sudurluze, ahobero, gibel-handia, mutur-fina, ipurterrea, ahozikina Ariketa. 04
https://youtu.be/O9-udIJTBYI
IĂąaki Villoslada. Hizkuntza-kontuak, HABE 2018
30
Ariketa. Ariketa.
_______________________
_______________________ IĂąaki Villoslada. Hizkuntza-kontuak, HABE 2018
31
Iñaki Villoslada. Hizkuntza-kontuak, HABE 2018
32
MAILEGUZKO HITZ BERRIEI BURUZKO ERABAKIAK
BOKAL EPENTETIKOA BAI
ADIBIDEAK
erreuma, irrati, erradio (matematikakoa, hezurra
Euskaltzaindiak mailegu zaharretan protesibokala bere horretan erabiltzeko agindu zuen aspaldi. Orobat, berrigoetan, bokal epentetikoa erabiltzearen aldeko da Akademia.
eta bizikletakoa), arrazional, errekor, errekete, errifle, erritu, erruleta, errugbi, errealismo, arrazoi, errenta, erreakzio, erregela, errekurtso, erritmo, erribonukleiko, erregistro, arratoi, arraza, arrisku, errege, erretorika, errezeta
Ez dute bokal epentetikoa hartzen konposatuetan.
neurorradiodiagnostiko, autorretratu, hiperrealismoa
IĂąaki Villoslada. Hizkuntza-kontuak, HABE 2018
33
MAILEGUZKO HITZ BERRIEI BURUZKO ERABAKIAK
BOKAL EPENTETIKOA EZ
ADIBIDEAK
radio (RA), roentgenioa(Rg) eta rubidio (Rb), radar Euskaltzaindiak bakarrik “berriki” hartutakoentzat (akronomo lexikalizatua), radian, radon, raja, ematen du bokale hori ez erabiltzearen aholkua ralenti, rally, ramadan, rand, rangundar, rani, (edo baimena) “irentsi gabeko” maileguetan, ranking, rap, rappel, rapsoda, rapsodia, rasta, alegia. Beraz, hainbat hitz berri egokitu gabe rastafari, , ratio, rau, ravioli, razzia, re, referendum, mailegatu dira , haien artean batzuk elementu reflex, rem, renio, retiar, reykjavikar, riadar, rial, kimikoak, hizkuntzak, gentilizioak, monetak eta ribaforadar, riebeckita, rigatar, ring, riyal, ro, robot, abar dira (silaba bakarreko hitzak eta latinetik edo robotika, rock, rodastar, rodeo, rodio, roentgen, grekotik jaso ditugun kultur hitzak) rokoko, rol, ron, roseautar, rotabatore, rotrin, rottweiler, rousseautiar, royalty, ruandar, rubidio, rufiya,, runba, ruteniera, rutenio, rapsodia, requiem.
Dardarkari xamurrez bukaturiko hitzak ez dira asko euskaraz: paper, anbar, weber, plazer, ur, zur, nor, zerbait… 34
MAILEGUZKO HITZ BERRIEI BURUZKO ERABAKIAK Iturri zaharra latina delarik mailegu berriak hartzen direnean, orain arteko hitzek izan duten ohiko bideari jarrai dakioke, hona hemen bide hori: Latinez -ulus, bukaera euskaraz u: kalkulu, orakulu, artikulu, azpititulu, mirakulu; latinez -atus, bukaera euskaraz u: bekatu, aparatu; latinez -cretum, bukaera euskaraz u: diskretu, dekretu konkretu, sekretu; latinez -itum, bukaera euskaraz u: kreditu, meritu, pulpitu, erritu, espiritu; latinez -utum, bukaera euskaraz u: estatutu, institutu; latinez -entum, bukaera euskaraz u: dokumentu, departamentu (baina memento), destakamentu; elementu, monumentu, esperimentu, fundamentu, instrumentu, kanpamentu; latinez -idus, bukaera euskaraz u: partidu (baina likido, solido, araua aldatzeko eskaria eginda); Grekotiko hitzak latinaren bidez bukaera euskaraz o: dialekto, filologo, antidoto, paralelo, zentro, anatomiko. Grekoz s bukaera dutenek hizki hori galtzen dute, salbu itis bukaeradunak eta silaba bateko edo bikoak direnak: analisi, katekesi, neurosi, psikosi, meningitis, otitis, flebitis, iris, atlas, kosmos, bronkitis, dermatitis, laringitis, otitis, dialisi.
latinez -anum, bukaera euskaraz o: ozeano, plano, meridiano; latinez -arius, bukaera euskaraz ario, ari: primario, solidario baina atzizki gisa, bibliotekari; latinez -tio, –onis, bukaera euskaraz zio: integrazio, administrazio, manifestazio; latinez –ivus, bukaera euskaraz o: datibo; konpletibo, begetatibo; latinez –ernus, bukaera euskaraz o: moderno, alterno (baina, gobernu, infernu); latinez –imum, bukaera euskaraz o: minimo, legitimo, sinonimo, timo (gorputz atala), maximo, minimo, toponimo; latinez –versum, bukaera euskaraz o: unibertso, bertso; latinez –ter,-tra, -trum:, bukaera euskaraz o: neutro, espektro, litro, astro, zentro, ministro; latinez –alis, bukaera euskaraz al: plural; bokal, horizontal, partikular; latinez –tor, -toris, bukaera euskaraz ore: : eskultore, tutore, autore, doktore; latinez –aris bukaera euskaraz ar: militar; singular; latinez –itas, -atis bukaera euskaraz tate: unibertsitate, solemnitate, sozietate, homosexualitate, immunitate.
35
Zenbait buru hainbat aburu HITZA
Zenbait
ERABILERA
Bat baino gehiago, batzuk. Zenbaitetan = batzuetan. Pluraltasuna areagotzeko edo –tzuk atzizkia eransten zaio zenbaitzuk aldaera emanez (beti pluralean).
Hainbat
Batzuk baino gehiago, asko.
IĂąaki Villoslada. Hizkuntza-kontuak, HABE 2018
36
ZENBAIT ≠ HAINBAT
Iñaki Villoslada. Hizkuntza-kontuak, HABE 2018
37
BALDINTZA DESEGOKI
ONDO
Goiz iritsiko balitz, ikusiko du*
Goiz iristen (baldin) bada, ikusiko du. • Goiz iritsiko (baldin) balitz, ikusiko luke.
Iradokizunen bat baduzu, gustura jasoko genuke
Iradokizunen bat baduzu, bidal iezaguzu, arren; edo beste gabe: bidali zure iradokizunak, gustura jasoko ditugu.
Aspektu burutua erabilirik, alegialdiko baldintza iraganean kokaturik, ondore perpausean aipatzen den gertakaria edo egoera orainean edo geroan gertatzen bada, aukera desberdinak daude aspektu edota tempus komunztadurari dagokionez: protasiarekiko komunztadura errespetatuz, iraganean gertatu izan balitz bezala jokatzen ahal da ondore perpauseko aditza (iraganaldia eta geroko aspektua baliatuz), edo, bestela, alegialdian ematen ahal da, baina bukatu gabeko egoera edo hasigabeko prozesu gisa aurkeztuz.
Ariketa. 05 IĂąaki Villoslada. Hizkuntza-kontuak, HABE 2018
38
Balitz bezala Erabilera okerra: Hori gutxi balitz, txartel gehiago atera zituen epaileak. Erabilera zuzena: Hori gutxi balitz bezala , txartel gehiago atera zituen epaileak.
Gomendioak Testu teknikoetan BALITZ BEZALA/LEGEZ
gisako egiturak erabili, eta BAILITZAN eta BAILUEN tankerakoak saihestu “Guzurrak egiaren itxurea eukan, da egia balitz legez ebillen aotik ahora “.
Iñaki Villoslada. Hizkuntza-kontuak, HABE 2018
39
BALDIN lokailu eta IZAN burutu indargarriaK Zenbaitetan, baldintza perpauseko adizkerak aspektu burutua izanik, aditz laguntzailearen partizipio burutua (izan) erabiliz indartzen da burututasun hori.
BALDIN indargarriaren kokalekua, oro har libre dela esan daiteke baldintza bakar batekin: aditz jokatuaren aurrean izatea; honi kontra edo honetarik bereiz, baina beti ezker aldean, perpaus hastapenean ere bai. Balin forma soila, ekialdeko euskalkietan (eta Baztanen ere) baliatzen dena, beti adizkera jokatuaren ezkerreko lehen posizioan agertzen da, BA– aurrizkiaren ezkerrean. Halere, Batuan kontuan izan honako hau: balin [Oharra: Euskaltzaindiak, balin-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. baldin].
IĂąaki Villoslada. Hizkuntza-kontuak, HABE 2018
40
• • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • •
Baldin buruari eusten badiozu, zure inguruan beraiena galtzen ari direnean, errua zuri leporatuz Baldin, zeure buruan konfiantza baduzu, orok zutaz duda egitean baina, haien duda hori kontuan hartuz; Baldin itxaron badezakezu eta ez nekatu itxaroteaz, edo ez bazara gezurretan aritzen, inork gezurra esaten badizu ere edo gorrotoz harturik ez badiozu gorrotoari bide ematen eta ez on-itxurak erakutsi, ez eta hitz egin jakintsu bazina lez; Baldin amets egin badezakezu, egin barik ametsak zeure buruaren jabe; Baldin pentsa badezakezu, pentsamenduak zure gidari izan gabe; Baldin pairatu badezakezu garaipena zein desastrea eta bi inpostore horiekberdin tratatu Baldin eraman badezakezu, esan duzun egia alproja batzuek bihurtzea ergelentzako jukutria edo bizia eskaini diozun gauza ikusi hautsia eta makurtu eta tresna kamutsez zeuk berreraikia Baldin egin badezakezu zeure irabazi guztiez pila eta partida bakar batean dena jokatu eta galdu eta berriro hasieratik abiatu eta zure galeraz inori hitzik ez ahoskatu Baldin behartu baditzakezu zure bihotza, zainak eta tendoiak zuretzat lan egitera, sasoia bukatu zaien ondoren luzez eta eutsi horrela zuregan ezer ere ez dagoenean ia borondatea ezik haiei esateko: segi! Mintzatu bazaitezke jendetzarekin eta gorde bertutea edo erregeen artean ibili eta herriaren sena galdu ez; Baldin ez etsaiek ez lagun maitatuek ezin badizute minik egin, Baldin gizon-emakume guztiek zurekin kontatzen badute, baina inork ez larregi Baldin halabeharrezko minutuaren denbora ibilbide zuzeneko hirurogei segundoz ahal baduzu bete, Zurea da Lurra eta bere barruan dagoen guztia eta -hori baino gehiago- pertsona bat izango zara, seme/alaba! Rudyard Kipling (egokitua)
BALDIN BA
https://youtu.be/EEFMVIfl2UY
Iñaki Villoslada. Hizkuntza-kontuak, HABE 2018
41
-TZAT atzizkia ERABILERA hartu, jo, ukan, eduki, eman, eskaini aditzen predikatu osagarria
(286) Erregetzat hartu ninduten gizon haiek perpausak honako bi balio hauek dituela dirudi: Errege izateko hartu ninduten (errege egin ninduten alegia) Errege nintzela pentsatu zuten.
Honako era honetan batu dakioke –tzat atzizkia afrikatuz bukaturiko Nola lotzen zaie hitzei: prolatiboa bukaera afrikatua (-ts, -tx, -tz) Estepa basamortu hoztzat hartu da batzuetan. duten hitzei? Erlatiboaren zenbait erabilera trakestzat dauzkagu
Ariketa. 06 42
MAIZTASUNA ETA IRAUPENA IRAUN
MAIZTASUNA
Komunztadura singularrean egiten du, nahiz eta predikatua zenbatzailez determinatua egon: bi ordu iraun du saioak, bi egun iraun du jardunaldiak, kargu horretan iraun zuen zenbait urtean, zortzi urtez iraun zion oinazeak. Gaitzestekoa da: -ERO atzizkiaren bidez osatua den [zenbatzailea + izena + -ero] sintagma: *Bi urtero egiten dute batzordekoek bilera. Hamabostero, ordea, onartzekoa da, hamabostean behin-en parean. Zenbaki osorik ez daramaten adierazpideetan, noski zuzena da: ordulaurdenero, orduerdiro eta orduro. Egunoro adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, egunoro-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. egunero eta egun oroz, egun sarreran]. Villasante, 1974: “el originario –oro de estas expresiones se ha alterado en algunas zonas en -ero, -aro (egunero, egunaro). Parece obvio que en la lengua literaria común se restituya la prioridad a la forma original, viva aún hoy y que otrora fue universal en todo el idioma”.
Iñaki Villoslada. Hizkuntza-kontuak, HABE 2018
43
BESTERIK Besterik absolutibo baten ondoan bakarrik erabiltzen da, singularrean eta hirugarren pertsonan komunztatuz, atributuarekin joan ezik; izan ere, badirudi besterik-ek joera erakusten duela objektu posizioan dagoen sintagma absolutibo bat laguntzen duenean komunztadura bere egiteko (besterik bihurtu baita objektu).
Harridurazko esaldietan oso normala da singularreko komunztadura aditzea: Tontakeriak besterik ez du esaten. Txoriak besterik ez du buruan. Harridurazkoak ez direnetan ere joera bera dago: Letxugak eta tomateak besterik ez dut erosi. Mirenek hogei urte besterik ez du. Ez zegoen bakar batzuk besterik. Literaturatik jasotakoak ere hainbat: “eta barre zantzoak, besterik ez eben entzun”. “An bedarra, arria, aizea, ura ta Jaungoikoaren grazia, besterik eztago”. “Joan ziranean etzuten buru-ezurra, oñak eta eskuko beatzak besterik arkitu”.
Horrez gain, besterik-ek hirugarren pertsonako komunztadura arrastatzen du pertsonari dagokionez. Zu besterik ez dut maite (zutaz besterik ez dut maite lapurteraz); zu ez, besterik nuen maite. Baina besterik-ek atributua laguntzen duenean –haren ezkerrean dagoenean– subjektuarekin egiten du komunztadura aditzak, beraz, plurala erabili beharra dago dagokionetan eta pertsonako komunztadura dagokiona izango da. Iñaki Villoslada. Hizkuntza-kontuak, HABE 2018
44
Bi puntuak enumerazioak, ondorioak, adibideak edo esandakoa zehazteko erabiltzen dira
BI PUNTUAK
•
Enumerazioen aurrean: Hiru ikasle etorri ziren: Idoia, Marta eta Mikel. Euskal Herriko herrialdeak zazpi dira: Nafarroa Garaia, Nafarroa Beherea, Lapurdi, Zuberoa, Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba
•
Kataforen ondoren erabiltzen dira (bereziki paragrafo bukaeretan, eta laguntza handikoak dira testu tekniko eta akademikoetan: Besteak beste, honako printzipio hauek proposatuko ditu: euskara berezko hizkuntza izendatzea, lehentasuna izatea, hizkuntza eskubideak bermatzeko neurriak hartzea, eta euskaraz jakiteko eskubidea eta betebeharra jasotzea estatutuan. kongresuko hizkuntza ofizialak hauek izango dira : gaztelania, ingelesa, frantsesa, errusiera eta arabiarra
• Azalpen, zehaztasun edo froga bat sartzeko: (…) adiera bera adierazteko atzizki bat baino gehiago dagoenean baten edo bestearen aldeko aukerak hizkera mailakoak izan dira batzuetan (edo hiztegigileen kasuan, irizpide sortzaileak erabili dituzte batzuetan): Larramendik joera handia erakutsi zuen esate baterako –tzaile atzizkiz neologismoak asmatzeko.
•
Esaldi alboratu biren artean kausa-ondorioa edo ondorio-kausa erlazioa dagoela adierazteko erabiltzen dira: Euria ari zuen: etxean geratu ginen. Etxean geratu ginen: euria ari zuen.
45
BI PUNTUAK
•
Gutun hasierako diosal eta deikien ondoren erabiltzen dira: Agur, irakurle maitea: Zuri eskerrak eman beharrean gara, berriro ere, gure liburuak erostegatik.
• Norbaiten hitzak aipatzen direnean erabiltzen dira: Famatua da Sokrates-en harako hura: Ezagut ezazu zeure burua. Galdera hau egin zidan gizonak: Non dago hondartza?
•
Aparteko paragrafo batean zerrendak osatzeko erabiltzen dira: Datorren astearteko bileran egitekoak: - Aurreko bileraren agiria irakurri eta onartu. - Hurrengo jardunaldiko programaren xehetasunak aztertu. Hauek dira alorrez alorreko euskalgintzako profesionalak: - irakasleak - kazetariak - itzultzaileak - administrazioko langileak
•
Artikulu eta txosten baten tituluaren ondoren hura zehazteko idatzi ohi dena azaltzeko: “Joannes Etxeberriren "euskal gazteriari diskurtsoa"ren analisia: kultura klasikoaren transmisioa Euskal Herrian”. “Tradizio klasikoaren transmisioa XVIII. mendeko euskal sermoigintzan: Aita Mendibururen adibidea” “Gainbegirada bat HABEren egiaztatze-probei: prozeduran eta emaitzak” “Gaitasun komunikatiboa ebaluatzen: mintzamena eta idazmena”.
- ... Iñaki Villoslada. Hizkuntza-kontuak, HABE 2018
46
ANAFORA ETA KATAFORA Anaforak berriro ekartzen du diskurtsoaren erreferente bat, hots, jada diskurtsoan aurkezturik dagoen erreferente bat ordezkatzen du. Anaforak ordezkatzen duena erreferente abstraktu bat bada, hala nola perpaus baten edukia (enuntziatu bat anaforaren erreferentea), erreferente hori hor (testuan) dela irudikatu ohi da, eta, beraz, bigarren gradura jotzen da gehienetan (erreferentea aurreko esaldi osoa denean), eta erreferentea edonolakoa (erreferente solte bat) bada hirugarren gradua erabiltzen da.
Katafora: ondotik adieraziko den erreferente bat ordezkatzen du, hari aurreraturik, LEHEN GRADUKO ERAKUSLEA erabiltzen da.
Ez erabili honelakorik katafora-eginkizunean: ondoren(go), jarraian, ondoko, hurrengo... Kalko gordinak dira: gaztelaniazko ‘el/lo(s) siguiente(s)’ esapidearen ordaina emateko erabili ohi dira. “Ikustaldia egitea ez denez beharrezkotzat jotzen, ondorengo data finkatzen da errekurtso honen gainean bozketa egiteko eta epaitza emateko:…”
47
Iñaki Villoslada. Hizkuntza-kontuak, HABE 2018
48
LEGELARIAK VS LEGEGIZONAK
Iñaki Villoslada. Hizkuntza-kontuak, HABE 2018
49
ESKERRIK ASKO EGONARRIARENGATIK
Iñaki Villoslada. Hizkuntza-kontuak, HABE 2018
50