MUSKIZEKO DUNAK BABESTEA ETABALIOAN JARTZEA

Page 1

Ekintzei buruzko txostena

MUSKIZEKO DUNAK BABESTEA ETA BALIOAN JARTZEA


EDUKIAK

1. Sarrera

2

2. Proiektuaren helburuak

5

3. Gauzatutako ekintzak

6

o Baztertze hesia jartzea o Espezie aloktono inbaditzaileak kentzea o Enklabea /gunea balioan jartzea 4. Ondorioak eta esker ona

Muskizeko dunak babestea eta balioan jartzea

8 12 16 22

1


1- SARRERA

Komunikabide gehienetan, gaurkotasun handiko gaia dugu natura babestea. Azken urteotan, halaber, gizarteak gero eta kezka handiagoa du ingurumenaren gainbeheraren aurrean. Izan ere, gainbehera horren ondorioz, biodibertsitatea galtzen ari gara. Animalia eta landare asko desager dadin galarazteko eta mehatxupeko espezieak babesteko hainbat itun, hitzarmen eta lege argitaratu dira orain arte:

-

− Mehatxupeko basa-fauna eta basa-landaretza espezieen nazioarteko merkataritzari buruzko hitzarmena

-

− Bernako hitzarmena

-

− Hegaztiei buruzko Zuzentaraua − Habitatei buruzko Zuzentaraua − Euskal Herriko Natura Babesteko 16/94 Legea

La Arena hondartza Bizkaiko Lurralde Historikoaren mendebaldean dago, Muskiz eta Zierbena udalerrien artean, Mercadillo edo Barbadun ibiaren bokalean hain zuzen. Eta gune txiki honetako ekosistemak garrantzi ekologiko handikoak dira. Europa mailan, interes ekologikotzat hartzen da halako guneetan izaten den landaretza, eta habitat naturalak eta basa-landaredia eta fauna zaintzeari buruz Kontseiluak 1992ko maiatzaren 21ean emandako 92/43/EEE Zuzentarauan xedatzen da Zaindu Beharreko Gune izena eman behar zaiela hau bezalako guneei. Hori dela eta, Muskizeko dunak sartuta daude “Barbadun ibaia” izeneko Komunitate mailan Garrantzi handiko Guneen (LIC) barruan.

Muskizeko dunak babestea eta balioan jartzea

2


Biodibertsitatea kontserbatzeak duen garrantzia antzinako testuetan ere islatzen zen. Halatan, Hezeguneen Lurraldearen Arloko Planaren Aurrerakinean balio nabarmeneko ibaitzat hartu zen. Gainera, EAEn natura aldetik interesekoak diren Espazio eta Guneen Katalogoan ere jaso zen. Katalogo horretan Erreserba Naturala eta Erabilera Anitzeko Guneak babestu beharreko kategorien barruan jasota daude. MOPUren “Espainia penintsularreko hezeguneen inbentarioa eta tipifikazioa” dokumentuan (1990) ere sartu ziren. Eta Lurralde Antolamenduko Aztertarauetan (DOT) kontserbazio gune aktibotzat hartu ziren.

“Euskal Herriko ibaien balioespen ekologikoa eta kontserbazioa” izeneko txostenean (Madrileko Unibertsitate Autonomoko Ekologia Saila, 1993) Euskal Herriko laugarren ibai garrantzitsuentzat hartu zen; lehenengo hirurak Urdaibai, Plentzia eta Txingudi izan ziren. Urdaibairekin batera, landare balio handikotzat jo izan zen.

Gune honen garrantzia Sestaoko Natur Zientzien Elkarteko Botanika Sailaren azterlan botaniko batean ere islatu egin zen, La Arena hondartzako landaretza eta floraren azterlanean hain zuzen ere. Azterlan horretan paraje honetako dunak eta padurak kartografiatzeaz gain, flora espezien azterketa ere egin zuten. Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoan Arriskuan dauden Landareen Espezieen Katalogoko hainbat espezie ere aurkitu zituzten.

Muskizeko dunak babestea eta balioan jartzea

3


Kaltebera Limonium ovalifolium Ononis natrix ramosissima Suaeda albescens Festuca vasconcensis Koeleria albescens

Arraroa Juncus acutus

Interes berezikoa Frankenia laevis

Nolanahi ere, badira inbaditzailetzat hartutako landare taxonak, Oenothera spp. eta Carpobrotus edulis, besteak beste. .

Oenothera spp.

Carpobrotus edulis

Gaur egun, duna hauek giza presio handia jasaten ari dira; izan ere, Bilbo Handiko herritar ugari, bati bat ezker aldekoak, hurbiltzen da bertara aisialdian. Erabilera intentsibo horrek pixkanaka-pixkanaka degradazioa ekarri du, eta murriztu egin du ingurumenaren balioa. Hori dela eta, “Muskizeko dunak babestea eta balioan jartzea� egitasmoa proposatu zuen Urdaibai Fundazioak. Eta egitasmoa Muskizeko Udalaren laguntzari eta finantzazioari esker gauzatu ahal izan zen.

Muskizeko dunak babestea eta balioan jartzea

4


2- PROIEKTUAREN HELBURUAK Gauzatu diren ekintzen helburu nagusia honako hau izan da: La Arena hondartzako dunen degradazioa murriztea. Horretarako bi ekintza eraman ditugu aurrera nagusiki: batetik, gune kalteberenak babeste aldera, guneok itxi egin dira jendea sar ez dadin; eta, bestetik, kendu egin dira espezie inbaditzaile arriskutsuenak. Gainera, gunearen balio handiagoa eskaini nahi izan diegu Muskizeko herritarrei zein hondartza erabiltzen dutenei espazio natural baliotsu honi esker. Gune hauen kudeaketa egokia egiteko, ezinbestekoak izan dira natura balioei eta mehatxupeko espeziak babesteko arazoei buruzko hezkuntza eta informazioa zabaltzea. Halatan, guneak “balio esanguratsua� hartuko du inguruko udalerrietako herritarren eta bisitarien artean. Hala ere, balioan jartze hori gauzatu ahal izateko, beharrezkoa izango da herritarren parte hartzea sustatzea; eta, horretarako, ingurumen arloko boluntarioak ezinbestekoak izango dira. .

Muskizeko dunak babestea eta balioan jartzea 5


skizek


3- GAUZATUTAKO EKINTZAK

Lehenik, gunearen azterlana egin zen eremu kalteberenak zein ziren jakiteko. Eremu horiei lehentasuna eman zitzaien ekintza gunea zehaztean. Eta mehatxupeko landare espezieak zeuden lekuak kontuan izanik, proposatutako kontserbazio ekintzak egiteko guneak zehaztu ziren.

Irudian ikus daitekeen bezala, mugatutako gunea, gutxi gorabehera, 3 ha-koa da. Hiru gune txikiei dagokienez, goialdeko landaredia kontuan izanik, erabaki zen goiko gunea ez hesitzea eta itxitura txikiak egitea sarbidea ekiditeko. Urdaibai Fundazioak data egokiena zehaztu zuen egitasmoa gauzatzeko (bera izan baitzen egitasmoaren koordinatzailea eta antolatzailea), eta Muskizeko Udalarekin batera aritu zen elkarlanean. Aipatutako egunak hurrengo hauek izan ziren: uztailaren 12a eta 13a hain zuzen ere.

Muskizeko dunak babestea eta balioan jartzea

6


Une horretatik aurrera (ia hilabete lehenago), publizitate kanpaina bat jarri genuen abian. Kanpaina horren bidez gonbitea egin genien Muskizeko dunen kontserbazioan ingurumen boluntario gisa lanean aritu nahi izango zuten guztiei. Herritarren erantzuna oso ona izan zen; izan ere, 100 lagun baino gehiago aritu ziren bi egunez egitasmoa aurrera eramaten.

Asteburua ondo antolatu beharra genuen ekintzak egoki gauzatzeko. Horretarako, garatu beharreko ekintzen azalpena eman, lan taldeak zehaztu eta beharrezko materiala banatu egin genuen. Halaber, inguruko jatetxe batean bi egunetarako lekua hartu genuen, eta atseden gunea egokitu genuen jan-edan eta guzti.

Muskizeko dunak babestea eta balioan jartzea

7


o Baztertze hesia jartzea Duna horien ekosistemak kontserbatzeko arazo nagusietako bat honako hau izan zen: gune hori gehiegi zapaltzen da eta jende gehiegi igarotzen da bertatik. Horrek lurra trinkoarazi egiten du, eta baldintza ekologiko berriak sorrarazi egiten ditu. Baldintza horiek espezie aloktono inbaditzaileak ernarazi egiten ditu, espezie autoktonoen kalterako betiere. Hori dela eta, arazo hori ekiditeko ekintzak garatzea ezinbestekoa zela antzeman genuen, eta, besteak beste, balio handieneko dunen inguruan baztertze hesi “iragazkorrak� jartzea erabaki genuen.

Muskizeko dunak babestea eta balioan jartzea

8


Horretarako, 400 hesola (110 mm diametro eta 150 cm altu) eta 1.200 metro (16 mm diametro) soka erabili genituen.

Hasteko, hesola bakoitza jarri beharreko lekuan, hiru metrotik hiru metrora, hagak jarri genituen. Gero, hesolak leku horietara eraman egin genituen, zegokion lan taldeak iltzatu eta ziurtatzeko.

Muskizeko dunak babestea eta balioan jartzea

9


Muskizeko dunak babestea eta balioan jartzea

10


Behin hesolak iltzatuta, soka banatu eta jarri egin genuen. Soka hesola bakoitzari iltzatu genion segurtasun maila handiagoa emate aldera. Gainera, soka hainbat metrotik hainbat metrora moztu egin genuen berorren lapurreta ekiditeko, soka lapurrentzat hain erakargarria izan ez dadin.

Muskizeko dunak babestea eta balioan jartzea

11


o Espezie aloktono inbaditzaileak kentzea

Kontuan izanik ekintza gunean espezie aloktono inbaditzaile ugari zegoela, batik bat Oenothera spp. eta Carpobrotus edulis, ezinbestekoa izan zen bi espezie horiek eskuz kentzea. Lan

horretarako, taldeari beharrezko azalpenak eman genizkion, bai eta espezie horiek identifikatzen irakatsi ere. Boluntarioak ekintza gunean banatu ziren, espezie horiek errotik kentzeko. Landare hondakinak gaztainazko otarretan bildu, eta inguruko edukiontzietan bota ziren. Oenothera spp espezieari dagokionez, ekintza gune osoan sakabanatuta zegoenez, bi egunak behar izan genituen guzti-guztiak kendu ahal izateko. Espezie hori antzematen erraza da; izan ere, tamaina handiko lore horiak ditu.

Muskizeko dunak babestea eta balioan jartzea

12


Carpobrotus edulis espezieari dagokionez, kimu txiki batez gain, gune jakin batean baino ez genuen aurkitu; beraz, bigarren egunean aritu ginen horiek kentzen.

Muskizeko dunak babestea eta balioan jartzea

13


Muskizeko dunak babestea eta balioan jartzea

14


Bi espezieak kentzean hainbat tona hondakin bildu genituen, eta inguruko edukiontzietara eraman, Muskizeko Udaleko garbiketarako udal zerbitzuek garraiatu eta suntsitu zitzaten.

Muskizeko dunak babestea eta balioan jartzea

15


•

Gunea balioan jartzea

Ekintzak 2008ko bainu denboraldiaren hasierako asteburuan egitea erabaki genuen hondartzara hurbiltzen ziren guztien arreta erakartzeko, eta ekintzaren helburua eta gune natural honen ingurumen balioak ezagutarazteko. Gainera, beharrezkoa izan zen 100X120 cm-ko bi kartel jartzea gune honen balioa eta egindako jarduerak ezagutarazteko. Bi kartelak hondartzarako bi sarbide nagusietan jarri genituen.

Muskizeko dunak babestea eta balioan jartzea

16


Halaber, kartelen helburua izan zen ekiditea gune horietara sartzea; eta horretarako, ezinbestekoa izan zen DINA4 tamainako kartelak ere egitea eta jartzea. Kartel horiek egiteko, guneko eguraldi baldintzak jasan beharko lituzketela kontuan hartuta, materiak egokiak erabili behar izan genituen. Azkenik, 20 kartel jarri genituen bai hesian, bai eta pasabide nagusietan ere.

Muskizeko dunak babestea eta balioan jartzea

17


Ekintza horien osagarri gisa, 5.000 triptiko kaleratu genituen hori guztia ezagutarazteko: gune honen balio naturalak, garrantzia, espezie inbaditzaileen arazoa eta aurrera eramango genituen ekintzak.

Muskizeko Udalak, publizitatea egiteaz gain, triptikoa ere igorri zien herritarrei e-postaz, astebete lehenago, dunetan egingo ziren ekintzen berri emateko eta parte hartzera animatzeko.

Muskizeko dunak babestea eta balioan jartzea

18


Muskizeko dunak babestea eta balioan jartzea

19


Muskizeko dunak babestea eta balioan jartzea

20


Muskizeko dunak babestea eta balioan jartzea

21


4- ONDORIOAK ETA ESKER ONA Duna sistemen kontserbazioa helburu duten honelako egitasmoak gauzatu izan dira Bizkaiko Lurralde Historikoan zehar, besteak beste Urdaibaiko Biosfera Erreserban, Laidako hondartzan eta Lagako hondartzan. Horiek guztiak kontuan izan beharreko adibideak dira guretzat.

Aipatutako bi hondartza horietan egindako ekintzen emaitzak oso ezberdinak izan ziren. Lagako hondartzan ia ez zen mantentze lanik egin; izan ere, ez zen gertatu bandalismo ekintzarik eta erabilitako materiala konpondu baino ez genuen egin behar izan. Laidako hondartzan, ordea, dunak aisialdia igarotzeko lekua dela kontuan izanik, baztertze hesia jarri eta lehenengo urtean bandalismo ekintza ugari gertatu ziren. Horrenbestez, erabilitako material gehiena berritu egin behar izan genuen. Gainera, jendeak dunetara joaten jarraitu zuen. Horregatik, bigarren urtean, hainbat langile kontratatu behar izan ziren informazioaz, hezkuntzaz eta hesitutako guneetara sarbidea kontrolatzeaz arduratzeko. Ondorioz, bandalismo ekintzak asko murriztu ziren eta bertara sartzea ekidin egin zen.

La Arena hondartzan bi baldintzak eragiten zioten bereziki zuzenean kontserbazio egitasmoari. Batetik, hondartza hau udan jende gehien biltzen dutenetako bat izatea; eta bestetik, zabalera handia hartzen duten eta hondartzara iristeko guneetan dauden dunak maiz erabiltzea jolasgune gisa.

Muskizeko dunak babestea eta balioan jartzea

22


Baldintza horiek kontuan izanik, emaitzak hurrengo hauek izan ziren. Hasteko, hesia jarri eta ondorengo lehenengo astean, hainbat hesola lurrean aurkitu genituen; eta hondartza hori maiz erabiltzen dutenek jarraitu egin zuten hesitutako guneetara sartzen. Bigarren astean, hesola gehiago aurkitu genituen lurrean; eta hilabetean 60 hesola izan ziren lurrean edo askatuta. Soka zati batzuk ere lapurtu egin zituzten, nahiz eta nahita moztu genituen horixe ekiditeko. Horrez gain, hainbat kartel desagertu egin ziren. Horregatik, Urdaibai Fundazioko kideek, Muskizeko alkateak eta Ingurumen Saileko zinegotziak boluntario talde bat gidatu zuten eta goiz oso batean aritu ziren kalteak konpontzen.

Muskizeko dunak babestea eta balioan jartzea

23


Muskizeko dunak babestea eta balioan jartzea

24


Horrek guztiak zer pentsatua eman zigun. Izan ere, hesitutako guneak kontrolatu ezean, eta hondartza gehien erabiltzen den hilabeteetan erabiltzaileei informazio egokia eta etengabea eman ezean, bandalismo ekintza gehiago gertatuko ziren eta jendeak hesitutako guneetan sartzen jarraituko zuen. Laidako hondartzan zer gertatu zen ikusita, bi irtenbide horiekin hasierako arazoa konpon daitekeela uste dugu.

Halaber, hondatutako materiala albait azkarren konpontzea ezinbestekoa litzateke proiektuari behar bezala ekiteko. Kontrolik egon ezik, bandalismo ekintzak ugaritu egingo lirateke eta.

Muskizeko dunak babestea eta balioan jartzea

25


Espezie exotiko inbaditzaileei dagokienez, etengabe kendu beharko lirateke espezie horiek ahuldu eta erabat desagerrarazteko. Hori dela eta, gomendatu nahi dugu langile espezializatuek edo boluntarioek landare horiek etengabe kentzea. Halaber, ahal den neurrian, egokia litzateke Oenothera spp. eta Carpobrotus edulis espezieez gain, beste espezie exotiko inbaditzaileak ere kentzea, besteak beste kanabera arrunta (Arundo donax), Stenotaphrum secundatum, Sporobolus indicus eta Conyza sp.

Muskizeko dunak babestea eta balioan jartzea

26


Fundazioko kideok uste dugu oso garrantzitsua dela, ahal den neurrian, espezie inbaditzaileak erabat kentzea hazien sakabanatzea murrizteko. Horretarako, Zierbenako Udalarekin jarriko gara harremanetan antzeko ekintzak gauzatu daitezen udalerri honi dagokion gunean. Halaber, prest gaude Muskizeko Udalarekin batera lanean jarraitzeko, espezie aloktonoak kentze aldera.

Urdaibai Fundazioak eskerrak eman nahi dizkie boluntario guztiei egindako lanagatik eta ahaleginengatik, horiek gabe ezinezkoa izango baitzen egitasmoa gauzatzea. Muskizeko Udalari ere eskerrak eman nahi dizkio hasieratik egitasmoarekin bat egiteagatik eta material guztia gure eskura jartzeagatik.

Muskizeko dunak babestea eta balioan jartzea

27


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.