POWTOOM

Page 1


Spot motion Edukiak irakurri ondoren, ​ PowToon programa erabiliz aurkezpen bat egingo duzue eta denon aurrean azalduko duzue. Aurkezpen horretan honako edukiek agertu behar dute: ​ gidoia, sinopsia edo argumentua, literatur gidoia, gidoi teknikoa, planoak, ikuspegia Nahi baduzue informazio gehiago bilatu eta gehitu ahal izango duzue. Hemen, PowToon programaren https://youtu.be/NzCaniInTho

tutoretza

bideo

bat

duzue,

GIDOIA Gidoiek erakutsi nahi duguna eta esan nahi duguna azaltzen dute. Gidoia behar bezain argi idaztea ziurtatu behar da. Ezin dira azaldu ezinezkoak diren eszenak, berez ezinezkoak direnak edo sekulako bitartekoak beharko liratekeelako. Gidoiak idazteko hizkuntzak argia eta zehatza izan behar du. Gidoia idazteko prozesua Gidoia idazteko prozesuak hainbat fase ditu. Ez da beharrezkoa guztiak jarraitzea, baina kontuan izan behar dira. Honako hauek dira garrantzitsuenak:

1.​ Gaia Lehenengo pausoa gaia aukeratzea da. Bideoa egiteko jatorrizko ideia dena delakoa, lerro batean adieraziko dugu.

2. Sinopsia edo argumentua Gaiaren laburpena da (lerro gutxikoa). 3. Literatur gidoia Pertsonaien elkarrizketak eta ekintzak azaltzen ditu. Eszenetan banatuta dago, eta non gertatuko diren zehazten dute; barruan edo kanpoan grabatuko den, edo eguna ala gaua den, adibidez. Idazteko bi zutabe erabiliko ditugu bata irudiarena eta bestea soinuarena. Txantiloi bana izango duzue egiteko. Hemendik aurrera, xehetasun-maila gidoilari bakoitzaren eskuetan egongo da: batzuek eszenaren elementu guztiak zehazten dituzte, besteek, ordea, zuzendariaren eskuetan uzten dute hori.

4. Gidoi teknikoa Grabatuko den behin betiko gidoia da, eta literatur gidoia da, planoz plano zehaztuta.


Gidoi teknikoan erabiliko diren planoak, kamara mugimenduak, edota efektu bereziak zehaztuko ditugu. Txantiloi bana izango duzue.

Story board baten bidezko gidoi teknikoa . Marrazki hauek plano bakoitzaren konposizioa zehazteko erabiliko ditugu.

PLANOAK Planoa

Toki eta ikus­angelu jakin batetik egindako enkoadraketa. Plano Orokor Nagusia

Ikuspegi orokorra ematen du, lekuaren aurkezpena edo informazio orokorra ematen digu (paisaia zabala, hiri bat, kale batzuk…) edo eszena bat hasi zein amaitzeko erabil daiteke.

Plano Orokorra

Pertsonaiak kokatzen diren inguru zabala erakusten digu. Eszenan agertuko den lekuari buruzko informazio zehatzagoa ematen digu (plaza bat, kalea edo gela bat…) Inguruak pertsonaiek baino garrantzi handiago du. Oso deskribatzailea da.

Plano Osoa Pertsonaia bat edo bi enkoadratzeko erabiltzen da. Enkoadratze honetan oinak eta burua dira beheko eta goiko mugak. Hurbileko eszenatokia agertzen da. Pertsonaiek inguruak duen garrantzia bera dute. Akzio eszenetan erabiltzen da.


Plano Amerikarra

Pertsonaia belauna baino pixka bat goragotik bururaino hartuta geratzen da. Bi pertsonaia ere ager daitezke. Pertsonaiak garatzen duen akzioan oinarritzen da.

Plano Ertaina Pertsonaia bat edo biren gorputz erdia enkoadratzen da, gerritik bururaino. Elkarrizketetan sarritan erabiltzen da, eta pertsonen arteko harremanak adierazteko aproposa da. Balio adierazgarri eta dramatikoa du, narratiboa ere bai. Telebistan maiz erabiltzen da.

Ertain Laburra

Bularretik gora hartzen du pertsonaia. Plano adierazkorra da, emozioak, begiradak…adierazteko erabiltzen da. Lehen Planoa

Aurpegiak pantaila osoa hartuko du. Mugimendu gutxi dauka eta akzioa mantsotu dezake. adierazpide, ezaugarri fisiko eta emozioak nabarmentzeko erabiltzen da.

Lehen Plano Handia

Aurpegiaren zati bat agertzen da: Begiak, ahoa ...


Xehetasun Planoa (Plano Zehatza)

Pertsonaien gorputzeko atal zehatzen bat (eskuak, ezpaina…) edota ikusteko zaila izango litzatekeen edozein gauza agertzeko erabiltzen da (txanpon bat, giltza, zenbaki bat...).

IKUSPEGIA ​ Angelu Normala

Lurrarekiko paralelo jartzen da kamera, pertsonaien parean, begien altueran, edo objektuen kasuan objektuen altuera erdian.

Pikatua

Kamera pertsonaiaren gainetik jartzen da, okertuta, ikuslea eszena goitik ikusten ari bailitzan. Pantailan agertzen den pertsonaiari gutxiagotasun, mehatxu eta txikitasun kutsua ematen dio. Ikuspuntu honetatik gorputzaren goiko aldea behekoa baino handiago ikusten da.


Kontrapikatua

Aurrekoaren alderantzizko angelua, kamera pertsonaiaren azpitiko aldetik jartzen da. Hemen ematen du dena lurretik edo beheragotik ikusten ari garela. Pertsonaiei nagusitasun kutsua eman eta beldurgarri egiten ditu. Pertsonaia indartsu, dominatzaile edo botetsu agertzen da.

KAMARA MUGIMENDUAK KAMERA FINKOA Ez dago kamera-mugimendurik, pertsonaiak berak kameraren aurrean handik hona mugitzen dira. ​

KAMERAREN MUGIMENDUAK Mugimenduak narrazioa azkartzeko, pertsonaiekin batera mugitzeko, efektu subjektiboak sortzeko erabiltzen dira. Hiru mugimendu nagusi daude: Panoramika Kamera ez da kokalekuz aldatzen; ardatza , tripodea, alegia, finko mantentzen da. Kamera ardatz baten gainean jiratzen da, ezkerretara edo eskuinetara mugitzen da, edo gora eta behera. Panoramikak deskripzioa egiteko, leku edo pertsonaia bat erakusteko, mugimendua adierazteko (jarraipena egiten delako) edota pertsonaien arteko lotura egiteko erabiltzen dira. http://www.youtube.com/watch?v=7f2IDsrA3Qk&feature=player_embedded#at=


Travellinga Kamera eta ardatza mugitu egiten dira, ez daude finko. Kamera eskuetan, gurpil edo errail gainetan ere mugi daiteke. Akzioa, mugimendua edo gertatzen dena jarraitzeko erabiltzen da, edo ingurua erakusteko. Zoom-a Benetan ez da kamara mugimendu bat, alegia, kamera ez da mugitzen; kamerak daraman optikaren mugimendua da. Pertsonaiak edo objektuak gerturatzeko edo urruntzeko erabiltzen da. Zooma erabiltzen denean irudia distortsionatu egiten da. Ahal den gutxien erabili behar da.Â


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.