Ilusio optikoak Errealitateak hiru dimentsio ditu: Zeintzuk dira? altuera, zabalera eta sakonera. Baina orriek bi baino ez dituzte, zabalera eta altuera. Orduan marraztean arazo batekin topatzen gara, bi dimentsio horietan hirugarrena ere, sakonera, marraztu behar dugun arazoarekin. Horrexegatik ilusio optikoak sortzen dira
Zenbat hanka ikusten dituzue?
Nahiz eta lerro horizontalak paraleloak izan , ez dirudite.
Nahiz eta irudia marraztu ahal izan, ezin da eraiki
Zenbat aurpegi ikusten dituzue?
Nahiz eta zirkulu gorriak neurri berekoak izan, ez dirudite.
Bi irudi agertzen dira. Bata buru hezurra, eta bestea bikote bat.
Nahiz eta marraztu ahal izan, ezin da eraiki.
Bi irudi agertzen dira. Bata untxi bat, eta bestea ahate bat.
Nahiz eta maila ezberdinetan daudela iruditu, ez da horrela. Irudi hori ilusio optiko bat da. Honelako eskailerak ezin dira eraiki.
Nahiz eta irudi honetan emakume baten silueta ikusi, ez dago emakumerik. Silueta hori irudian agertzen diren elementuek osatzen dute: galtzerdiek, hankak; katuak, gorputza eta besoa; apalak, besoa; lorontziak, burua‌
Irudi honetan bi gauza ezberdin ikus ditzakegu. Emakume baten aurpegia eta gizon bat saxoa jotzen.
Azalpena zuek eman behar duzue:
Marrazki honetan irudi batzuk ikus ditzakegu: gizon bat eskua bularrean duela, emakume bat haurra besoetan duela eta bere ondoan gizon bat, txakur bat lurrean etzanda‌
Nahiz eta arkuak neurri berekoak izan, ez dirudite.
Argazki honetan bi irudi agertzen dira. Batetik bikote bat, eta bestetik umeki bat.
Emakumezkoen siluetak ikus ditzakezue?
Marrazki honetan bi irudi agerten dira. Bata aurpegiaren perfila, eta bestea liar hitza, ingelesez “gezurra�
Marrazki bera da, Buelta emanda. Igela eta zaldia.
Nahiz eta kuboa marraztuta ez egon, ikusten da.
Nahiz eta irudia geldi egon, badirudi mugitzen dela.
Marrazki honetan bi irudi ikusten dira. Bata emakume bat ispiluari begira eta bestea buru hezur bat.
Marrazki honetan bi irudi ikusten dira. Bata pitxer bat eta bestea bi aurpegiren perfila.
Hasi baino lehen
Kirola egin baino lehen ariketa batzuk egitea komenigarria da, lesiorik ez izateko, marrraztean gauza bera egingo dugu, marrazkiak ahalik eta ondoen egin ahal izateko. Marrazten ikasteko gure adimena era jakin batean jarri behar dugu, eta hori lortzeko ariketa batzuk egingo ditugu. Lehena hauxe da: Perfil bat marraztuko dugu. (Bekokia, sudurra, ahoa, kokotxa).
Eta orain aurpegiaren simetrikoa egingo dugu. Aurpegiaren simetrikoa egitean beste era batean marraztu dugu, marrak, norabideak, distantziak kontuan hartuz. Eta horrela marraztu behar dugu. Zuek horretaz konturatzeko perfil bat marraztuko duzue, nik egin dudan bezala, arkatza orritik altxatu gabe. Hementxe perfila marraztu behar duzue:
Espero dut aurpegiaren simetrikoa egitean marrazteko modu berri horretaz konturatu zaretela. Orain, beste perfil bat marraztuko dugu, baina apur bat zailagoa, eta horrexegatik sorgin baten perfila marraztuko dugu. Adibidez, garau bat, mukia, letagina, garotxa. Eta gero berriro bere simetrikoa. Hemen sorgin baten perfila marraztu behar duzue:
Berriro espero dut aurpegiaren simetrikoa egitean marrazteko modu berri horretaz konturatu zaretela.
Gure lehen marrazkia Azpian dagoen irudian gizon bat marraztuta dago. Marrazki hori Picassok egin zuen. Guk era jakin batean kopiatuko dugu. Hasteko, marrrazkiari buelta eman diot, marrazkia alderantziz egin behar dugulako. Puntu honetatik hasiz, eta beherantz marraztuz, emandako laukian marrazkiaren formaren silueta marraztu behar duzue. Amaitu ondoren, berriz lehen puntura itzuli behar duzue, marrazkia poliki-poliki betetzeko.
Baina kontuan izan: 1. Picassoren marrazkiari zuenari baino gehiago begiratu behar diozue. 2. Begiradarekin Pikassoren marrazkiko lerroak, lerroen norabideak, distantziak, poliki-poliki begiratu behar ditugu, paperera pasatzeko. 3. Berebiziko garrantzia du ahalik eta konzentratuen egoteak.
Emandako laukian Picassoren marrazkia egin ezazue.