Euskal jaiaren argazki lehiaketa eusk

Page 1

EUSKAL JAIAREN ARGAZKI LEHIAKETA 1. Helburua: Lehiaketaren helburua da Euskal jaiaren egunean lan guztiekin argazki erakusketa egitea. Egun berean, 2014ko apirilaren 26an, argazki saritua hautatuko da eta egileari saria emanen zaio. Geroago, aurkezturiko argazki guztiekin erakusketa bat eginen da Jakue Hotelean. 2. Saria: Irabazleak lortuko ditu 100 euro, bi lagunentzako afaria Jakue Hotelean eta ALBERTO argazki dendak irabazitako argazkiaren anpliazio bat FOAM(60x100) oparitzen du. Jakue Hoteleko arduradunak emanen du saria. 3. Gaia: “Ibarreko jendeaâ€? (Izarbe, MaĂąeru) 4. Argazkiaren ezaugarriak: a. Argazkiak zuri beltzean izan behar dira, hala ere, kolore ukitu txiki batzuk egiten ahal dira. b. Argazkiak jatorrizkoak izan behar dira eta aurretik inon argitaratu gabe. c. Argazkiak ezin dira birmoldatu modu elektronikoz ezta beste modu batez ere. Foto-muntaiak ere ez dira onartuko. Kolore eta argitasun gutxieneko zuzenketak egiten ahal dira. d. Argazkiak A4 (gutxi gora-behera) tamainan aurkeztu behar dira eta beti argazki-paperean. Atzeko partean jarri behar da lanaren izenburua. Argazkiekin batera gutunazal itxi bat aurkeztu behar da lanaren izenarekin kanpoan. Gutunazalaren barnean ondoko datuak agertu behar dira: izena, abizenak, telefonoa eta helbide elektronikoa. 5. Aurkezteko modua eta epeak: parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, 3 argazki aurkeztu ahal izanen ditu, apirilaren 19 a baino lehen. Garesko Udalean eman beharko dira. 6. Lehiaketaren oinarriak: parte-hartzaileak oinarri hauek onartu behar ditu lehiaketan sartzeko. 7. Patxi Uriz argazki epailea izanen da.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.