Euskara eta euskal kultura zikloa Euskara y cultura
“Euskal mitologia� Ixabel Millet Martxoak 20, osteguna 19,30etan. Garesko liburutegian Sarritan, euskal mitologiaz hitz egiten dugunean gauza asko pilatzen zaizkigu buruan, dena batera eta nahasia: Mari, Basajaun, Urtzi, Sorginak, Ilargi, Galtzagorriak, Amalur, Lauburua, Gernikako arbola etb. Baina nortzuk dira? Zein dira haien arteko harremanak? Nolako izanen zen garai hartako mundua? Pertsonaiez eta mitologiaren antolamenduaz hitz eginen dugu gure arbasoen mundura hurbilduz.