GEMMA SANGINESek TELP TAILER BAT EMANEN DU ANTSOAINEN AZAROAREN 15ean ETA 16an
Azaroaren 15ean eta 16an, TELP tailerra emanen du Gemma Sangines psikologoak, Antsoaingo udal liburutegian, Antsoaingo Udalaren Euskara Zerbitzuak antolatuta. Ostiral arratsaldean eta larunbata goizean izanen da, 17:00-20:00etara eta 09:3013:30era. TELPek Taller del Espai LingĂźistic Personal esan nahi du, eta, izenak berak adierazten duen moduan, hizkuntza eta norberaren espazioari buruz dihardu. Tailer honetan, tresnak ematen edota garatzen dira, hiztunari hizkuntza erabiltzean sortzen zaizkion zalantzei, deserosotasunei, kezkei eta, oro har, hizkuntza-gatazkei aurre egiteko. Esate baterako, askotan, hiztunoi euskaraz hitz egiteak lotsa ematen digu hainbat arrazoirengatik, eta, azkenerako, gaztelaniara jotzen dugu; edo arraro begiratuko digutela iruditzen zaigu, eta euskara alboratu egiten dugu; edukazio txarrekoa ote den ere galdetu izan diogu geure buruari; eta, kasu horietan edo beste zenbaitetan, ez dugu oso garbi izaten nola jokatu. Tailer honetan, hizkuntzaren erabilera eta psikologia bateratzen dira, egoera horiei aurre egiten laguntzeko. Euskaldun eta euskaltzale askori gertatzen zaizkien egoerei buruz hitz egiten da, irtenbideak emateko eta deserosotasun horiek arintzeko. Hizkuntzaren psikologiaren ikuspegi berri batetik planteatuta dago tailerra, eta baliabideak eskaintzen dira egunero izaten diren egoera horietan zer pentsatu, nola esan eta zer egin jakiteko, eta sentimenduak bideratzen ikasteko. Horrek guztiak hiztunei laguntzeaz gain, hizkuntza-erabilerari mesede egiten dio, norberak ikusten duelako, hiztun bezala, zein leku hartu nahi duen besteen aurrean. Horregatik, hain zuzen, egokia da mota askotako hiztunentzat: euskara ikasleentzat, irakasleentzat, gurasoentzat, aisialdiko begiraleentzat edo beste hiztunei erabilerarekin lagundu nahi dietenentzat; eta, oro har, era horretako kezkak dituen edonorentzat. Gemma Sangines izanen da saioaren gidaria, adierazi bezala. Gemma Sangines eta FerrĂĄn Suay i Lerma Valentziako bi psikologo dira, eta TELP tailerrak sortu zituzten duela urte batzuk katalanez gehiago egiten laguntzeko, hiztunak erosoago sentitzeko eta egitearen poderioz gerta litezkeen eragin kaltegarriak gutxitzen laguntzeko. Horrez gain, Psikologia Klinikoan eta Kirol Psikologian espezializatu zen Sangines eta Valentziako Psikologia Erakundearen sortzaileetako bat da.
TELP tailerrak Katalunian, Galizian, Euskal Herrian, Valentzian eta Europako beste zenbait tokitan eman izan dituzte. Tailer horiek berdin balio dute gehiago hitz egiteko edota lasaiago aritzeko. «Izan ere, euskal hiztunok ikasi egin behar dugu egoera desberdin bakoitzean portaera egokiena gauzatzen, ahalik eta energia gutxien gastatuz (gure barruak lasai edukiz) eta ahalik eta probetxu linguistiko handiena ateraz». “ Terapia eta kirol-psikologiako hainbat baliabide eta teknika ekartzen dizkiegu hiztunei. (…) hobeto sentitzeko baliabide horiek erabiltzen saiatzen gara. Hiztun asertiboak sortzea edota hiztunak hobeto sentitzea izango lirateke gure helburuak”. Gehienez, 25 ikaslek parte hartu ahal izanen dute tailerrean, eta Antsoainen erroldatutakoek lehentasuna izanen dute (tailerraren hizkuntza, euskara).
o
EGUNA eta ORDUTEGIA
Azaroaren 15ean eta 16an. 15ean, 17:00-20:00etara eta, 16an, 09:30-13:30era. o
LEKUA
Antsoaingo udal liburutegia, Udaletxeko Plaza 3 o
IZEN-EMATEA
- Azaroaren 4an, 5ean eta 6an euskera@ansoain.es helbidean - Azaroaren 4an eta 6an Antsoaingo Udalaren Euskara Zerbitzuan, 08:3014:30era. - Matrikula: 15 €. Ordainagirian parte-hartzailearen izen-abizenak eta TELP jarri mesedez (kontua: 3035 0162 79 1620900004). Ordainagiria, datu pertsonalak (izen-abizenak, jaiotze-data, lanbidea) eta kontakturako datuak helarazi mail bidezko izen-emateetan. o
INFORMAZIO GEHIAGO
Antsoaingo Udalaren Euskara Zerbitzuan edo euskera@ansoain.es
Antsoaingo Udala