ZUEN ABERASTASUNA, GURE MISERIA!

Page 1

Zuen aberastasuna GURE MISERIA!



Zuen aberastasuna

SARRERA Sarrera

GURE MISERIA!

L

iburuxka honek hiru helburu ditu. Batetik, bizi dugun krisiaren benetako dimentsioa ikus araztea, ez baita krisi ekonomiko soila. Krisi ekonomikoan sakondu eta ulertzen saiatzea da bigarren helburua, gazteoi krisiak nola eragiten digun azaltzearekin batera. Hirugarren helburua sistemak hartu duen norabide autokonplazientetik at bestelako biderik badela ikus araztea da. Ahalik eta modu sinpleenean, ulerterrazenean eta laburrenean azaltzen saiatu gara.


3 ideia nagusi

3 IDEIA NAGUSI

1

Ez gaude (soilik) krisi ekonomikoan. Zibilizazio krisia da bizi duguna, krisi sistemikoa; krisien krisia da hau. Azken hamarkadetako bizi eta garapen ereduaren (neoliberalismoaren) kontraesanak agerian utzi dituzte krisi horiek. Argatik gaude zibilizazio krisian.

2

Kapitalismoaren berfundazioa egiten ari dira. Krisiei aurre egitetik urrun, gutxi batzuen interesei men eginez dekadentzian sakonduko duen berfundazioa. Interes horiek gauzatzeko, demokrazia pikutara bidali dute. Merkatuen diktaduran bizi gara. Norabide honetan jarraitu ezkero epe motzean miseria eta pobrezia pairatuko ditugu gazteok.

3

Alternatiba badago: independentzia. Bizi eredu orekatua, goitik beherako iraultza ekonomiko, politiko eta soziala. Klaseen arteko interesak bateraezinak dira.


Zuen aberastasuna

KRISIEZ Krisiez

GURE MISERIA! Bolo bolo dabil azken urteetan krisi hitza. Krisi ekonomikoaz edo finantza krisiaz hitz egiten da. Hiruko erregela horren arabera, krisi ekonomikoa gainditu ezkero akabo gure problemak. Kontua zera da ordea, hau ez dela krisi ekonomikoa. Edo ez soilik krisi ekonomikoa. Zorrean oinarritutako sistema izan da neoliberalismoa. Bi zor mota: Finantza zorra: kreditua izan da jaun eta jabe azken hamarkadetan. Soldaten merkealdian bankuei kreditua eskatzea izan da kontsumoa mantentzeko errezeta. Instituzioek eta enpresek inbertsioak egiteko hartu duten bidea ere zorpetzea izan da. Zor hauek bizi osorakoak dira zenbait kasutan (hipoteka esate baterako). Zor ekologikoa: txanponaren beste aldea produkzioa da. Lurrari erauzten dizkiogun lehengaiak beharrezkoak dira produkziorako. Hego Euskal Herrian egungo produkzio eta kontsumo beharrak asetzeko Lurra bezalako hiru planeta behar ditugu. Hau da, planetaren biogaitasunaren langa aspaldi pasa genuen. Gaur gizakiok xahutzen ditugun baliabide ekologikoak erritmo berean birsortzeko gaitasunik ez dauka Lurrak. Hala, zor ekologiko hori gure ondorengoek ordaindu beharko dute. Zor horiek kontuan hartuta argi dago krisi ekonomikoa baino gehiago dela gaur bizi


Zuen aberastasuna

GURE MISERIA! duguna. Hau da, orain arteko hazkunde ereduarekin jarraitu ezkero izadiak ez dauka etorkizunik. Zein dira beraz krisiak? Zerrenda luzea da baina hona hemen batzuk: Finantza krisia: Gizaki guztiok nahi genuen guztia muga gabe lortzeko (erosteko) gai ginela saldu digute, gizarte klaseak desagertzear zirela esateraino. Guztion interesak babestuko zituen sistema ekonomiko eta politikoa saldu nahi izan dute baina azken urteetan argi geratu da gutxi batzuk aberasten ari ziren bitartean gainerako guztiok (langile klasea) zorraren lokatzetan hondoratzen ari ginela. Zorraren burbuilak leher egin duenean diru publikoarekin erreskatatu dira finantza erakundeak, finantza krisia krisi ekonomiko bilakatuz. Krisi energetikoa, klimatikoa eta bioaniztasun krisia: sistemak ez dauka mugarik baina produkziorako bitarteko diren lehengaiek bai. Lehengai fosilak agortzen ari dira. Egun produzitzen diren merkantzien %95ak petrolioa dauka. Kontua ez da izango petrolio gabe geratuko garela, petrolio ugari eta merke gabe geratuko garela baizik. Honek jada piztu du munduan beste krisi bat, krisi ekonomikoa areagotzearekin batera: hegemonia krisia. Lehengai fosil gehienen jabe dena izango da jaun eta jabe etorkizun laburrean. Aldaketa klimatikoa ere hor dago. Gizakiok sortzen ditugun modu orotako zaborren eta

atmosferara bidaltzen ditugun gas toxikoen ondorioz sortu den negutegi efektuaren ondorioz, planetako klima uste baino azkarrago ari da aldatzen. Honen ondorioak ekonomikoak, politikoak eta sozialak izango dira. Eta era berean planetako bioaniztasuna abiadura beldurgarrian suntsitzen gabiltza. Ozeanoak husten, planetaren birika diren basoak mugarik gabe mozten, espezieak desagerrarazten... 200 urtetan gizakiok, 65 milioi urteko bizitzaren iraungitze handiena eragin dugu. Badira ordea krisi gehiago ere. Osasun krisia -minbizien gorakada kutsaduraren ondorioz, esaterako-, krisi psikologikoa -depresioak, estresa, suizidioak...-, krisi demografikoa -200 urtetan zazpikoiztu egin da gizaki kopurua. Arazoa ez da soilik kopurua. Mendebaldeko bizi eredua eta kontsumo ohituren gorakada da arazoa, bizi itxaropena ere gora doa...-, elikadura krisia -gizaki guztiak asetzeko beste elikagai dago, banaketan dago arazoa. Bestalde, gero eta gehiago dira elikadura desorekatua dela eta sortzen diren gaixotasunak, elikagaien kutsadura...-, krisi kulturala -bioaniztasuna planetaren iraupenerako garrantzitsua den bezala, kultur aniztasuna ere bada. Inperialismoaren ondorioz abiadura ikaragarrian ari gara desagerrarazten eta uniformatzen munduko


Zuen aberastasuna

GURE MISERIA! hizkuntzak eta kulturak. Desorekaren munduan bizi gara beraz. Krisi ekonomikotik irteteak ez du berez krisi guzti hauen konponbidea ekarriko, ez bada hauetan gehiago sakontzea. Elite ekonomikoaren apustua garbia da: epe motzeko etekin ekonomikoen mesedetan izadiaren etorkizuna hipotekatzeko prest daude. Bada aipatu gabe utzi ezin den beste krisi bat.

Legitimitate krisia: krisi ekonomikoaren ondorioz argi geratu da egungo egitura instituzionalek eta politikariek ez dutela sinesgarritasunik herritarren aurrean. Merkatuen diktaduran bizi garela agerian geratu da. Galdera orain honakoa da: Egoera honek sortu duen haserre orokortuak eztanda egingo du gatazka soziala berpiztuz, ala otzan jarraituko dugu?


Zuen aberastasuna

Neoliberalismoaz

NEOLIBERALISMOAZ

GURE MISERIA! Sistema kapitalista bi hankaren gainean dabil: Produkzioa Kontsumoa Bi elementu horien arteko harremanean dirua sortzen da. Produkzioa diru kopuru zehatza kostatzen da. Produktua garestiago saltzen zaio kontsumitzaileari eta beraz diru irabazia izango du produktoreak. Ekonomiaren produkzio ikaragarria bideragarri egiteko kontsumoaren gizartea sortzen da. Kontsumoa izango da bizieraren muina, asebetetze espirituala bertan aurkituz. Hiru oinarri ditu kontsumoaren gizarteak: publizitatea: beste zerbait izan beharra sentiarazten digu kreditua: behar hori asetzeko, dena erosgarri bilakatzen du nahi beste diru emanez iraungitze programatua: kontsumoa etengabea izan dadin, produktu guztiak epe jakin batean izorratzeko programatuta daude. Kontsumoaren gizarte horren biktima nagusienetakoak (xede taldea) gazteok izan gara. Gazte izatea ahalik eta azkarren igaro beharreko trantsizio epe izatetik, merkatuaren


Zuen aberastasuna

GURE MISERIA! produktu bilakatu dute. Gazteok bilakatu gara publizitatearen helburu nagusietakoak. Sistemak eskaintza paregabeak egin dizkigu bizitza eroso eta aberatsa aginduz. “Norberak bonbon eta besteei hor konpon.” Zintzo ikasi ezkero, lan gogor egin ezkero, zintzoa izan ezkero dauden fortuna guztiak eskuragarri izango genituela saldu nahi izan digute. Eta era berean gazte izatea produktu bilakatu dute, gaztetasuna idealizatuz eta betikotuz. Ospea, dirua, arrakasta, edertasuna. Hau izan da Bigarren Mundu Gerraz geroztik mendebaldeko gizartean nagusitu den eredua. 70. hamarkadan, ordea, bigarren buelta bat eman zioten horri. Orduan ere krisia iritsi zen. Kapitalismoa berfundatu beharra zegoela iritzita programa bat abiatu zuten: neoliberalismoa. Hiru ardatz: Desregularizazioa: zerbitzu publikoen pribatizazioa bideratzeko eta merkatuak liberalizatzea kapitalaren nazioarteko joan etorriek inolako mugarik ez izateko bere balioa handitzeko bideak aurkitzeko orduan. Finantza sistema sistema produktiboari gailendu zaio. Espekulazioa nagusitu da: “produkzioak dirua sortzen du” eredutik “diruak dirua sortzen du” eredura igaro da. Hala helburua ahalik eta diru gehien

metatzea izan da gero espekulazioaren bidez irabaziak areagotzeko. Zorpetze masiboa (publikoa zein pribatua): irabaziak handitzeko soldatak etengabe erasotu dituzte. Soldatak jaisteak, ordea, kontsumo ahalmena jaistea dakar. Sistema publikoan rekaudazioa jaitsi dute zergak gutxituz eta ekonomia suspertzeko estatua zorpetuz. Horretarako irtenbidea kreditua izan da. Zein da guzti honen arazoa? Zerbitzu publikoa pribatizatzeak ez du bermatzen herritar guztion aukera berdintasuna hauetaz gozatzeko. Merkatuen liberalizatzeak lehiakortasunaren izenean (gastuak merkatzea) deslokalizazioak eragiten ditu. Espekulazioaren bidez dirua haziz doa etengabe modu fiktizioan, diru hori berez ez baita existitzen esku artean. Sistema produktiboa (edo ekonomia erreala) eta finantza sistema bereiziz doaz, sistema produktiboak sortzen duen diru erreala eta finantza sisteman haziz doan fikziozko dirua ez baitira erritmo berean hazten. Ekonomia erreala haztea beharrezkoa da maileguak eta horien interesak bueltatzeko. Baina ezinezkoa denez biak erritmo berean haztea bere burua suntsitzen du ziklikoki, krisiak eraginez.


Zuen aberastasuna

GURE MISERIA! Hauek izan dira azken hamarkadetako hazkundearen oinarri hutsalak, herritarron eskubideen lepo gainera. Ondorioz prekarietatea izan da gazteon eguneroko ogia, kredituaz olioztatzen saiatu diren arren. 2007an guztiak eztanda egin zuen. Zabor finantzarioak (itzuli ezin ziren kredituak) sistema osoa kutsatu duenean eta burbuila espekulatiboak eztanda egin duenean kolapsoa nagusitu da. Alta, aurreikus genezake are krisi larriagoa datorkigula, energiaren krisiak eraginda besteak beste.


Zuen aberastasuna

Azken urteetako politikak

AZKEN URTEETAKO POLITIKAK

GURE MISERIA! Hasteko bi ideia nagusi. Batetik kapitalismoa berfundatzeko shock-aren dotrina aplikatu dute. Badakite jendartean beldurra hedatuta erreformak errazago onartuko direla. Amildegiaren ertzean gaudela eta neurriok hartu ezean amildegian behera eroriko garela saldu digute, beste irtenbiderik ez balego lez. Bestetik, merkatuen diktaduran bizi garela argi geratu da. Demokrazian jaio eta bizi garen gazteria omen gara baina GEZURRA da. Gure gurasoek frankismoa jasan zuten eta gu merkatuen menpe dagoen klase politikoak gobernatzen gaitu. Azken urteetako krisiak bi gauza utzi ditu argi: Krisi finantzarioaren atzean herritarron bizkar aberasten ari diren espekulatzaileak daude. Banku eta enpresa handiek (Goldman Sahs, BBVA, Santander, Iberdrola...) zor pribatuarekin (hipotekak zein bestelako maileguak) eta zor publikoarekin (estatuen bonoak, estatuei ematen zaizkien maileguak...) espekulatuz irabaziak dituzte helburu. Estatuek soberania politikoa galdu dute merkatuen aurrean. Politikoak eta gobernuak merkatuen txotxongilo bilakatu dira, eurekin lerrokatuz. Euskal Herriaren kasuan zera gehitu behar da: burujabetza politiko eta ekonomikoaren ukazioa. Gure herriak ukatuak ditu krisia gure nahi erara


Zuen aberastasuna

GURE MISERIA! kudeatzeko baliabide politiko, instituzional eta ekonomikoak. Krisitik ateratzearen aitzakipean gobernuek murrizketa programak abiatu dituzte bankuek sortutako krisia herritarron bizkar gainditzeko, sektore publikoa suntsitzeko -pribatizatzeko- eta funtsean Ongizate estatua deitua suntsitzeko. Honakoa da sekuentzia: Krisi finantzarioak leher egin zuenean, instituzioek herritarrak babestu beharrean diru publikoz bankuak finantzatu zituzten. Irabaziak bankuen esku geratu ziren baina zuloak herritarron bizkar erori ziren. Ondoren aurrekontuak murrizten hasi ziren zerbitzuak murriztuz (laguntza sozialak, hezkuntza, osasuna...) Erreformen bideari heldu zioten. Lehena pentsioen erreforma, pentsio sistema pribatizatzeko eta bigarrena lan erreforma, lan kostuak murrizteko. Baina arazoak bere horretan dirau hiru arrazoigatik: Banketxeek ez dute dirurik ematen. Jasotako dirua ekonomia erreala suspertzeko erabili beharrean (hau da, enpresetan lana sustatzeko, inbertsioak egiteko...) espekulatzeko erabiltzen

dute euren irabaziak handituz. Herritarrok diru sarrerak galtzen ditugun heinean kontsumitzeko ahalmena galtzen dugu. Beraz, ez dago produkzio eskaririk, beraz ekonomia ez da mugitzen. Instituzioek ez dute dirurik beraz ezin dituzte ekonomia mugitzeko inbertsioak egin. Eta zorretan itota daudenez murrizketak areagotzen dituzte herritarrok gero eta gehiago ito araziz. Guzti honek argi uzten du, beraz, herritarrontzat honek ez duela irtenbiderik. Gutxi batzuk aberasten ari diren bitartean, beste guztiok miseria dugu etorkizun. Arazoa politikoa da, gobernuek boterea merkatuen esku utzi baitute. Baina bada bestelako biderik. Lehenago esan bezala, sistemaren kontraesanak agerian geratu dira. Azken urteetan guztiontzat onuragarria zen sistema saldu nahi izan digute. Kontua da gezur handi batean bizi izan garela: gutxi batzuk espekulazioaren bidez aberasten ari ziren bitartean, beste guztiok zorretan gero eta gehiago murgiltzen ari ginen. Baina elite ekonomikoaren eta herritarron interesak bateraezinak dira jada. Interesen talka handia dago hemen eta irtenbidea ezinbestean bortitza izango da.


Zuen aberastasuna

Nola eragiten digute gazteoi

ERREFORMAK ETA MURRIZKETAK

GURE MISERIA! Azken bi urteetan bi erreforma nagusi burutu ditu Espainiako Gobernuak: pentsioen erreforma eta lan erreforma. Pentsioen erreforma: Erreforma honekin jubilazio adina bi urte luzatu dute eta kotizazio urteak luzatu dituzte, pentsioa osorik kobratu ahal izateko. Erreforma hau gauzatzeko aitzakia pentsio sistema publikoa ez dela bideragarria izan da. Banketxeek eskatutako erreforma izan da pentsio sistema pribatua sustatzeko. Honek bi ondorio ditu gazteon artean: Gazteok sinatzen ditugun kontratuen %95 baino gehiago dira ebentualak beraz, 30 urte kotizatu behar badira pentsio eskubidea bere osotasunean jasotzeko, 35 urterekin lan merkatuan sartu eta inoiz kaleratu gabe lan egiten duenak jasoko du. EZ dago hori ziurtatua duen gazterik. Kontuan izan behar da gainera gazteok ditugun kontratu askok ez dutela kotizatzen. Jubilazio adina atzeratzeak, zuzenean gazteoi lan aukera berriak ukatzea dakar. Gainera, murrizketen zurrunbiloan murgilduta, aurre jubilazioak debekatu dituzte orain. Era berean GEZURRA da pentsio sistema publikoa ez dela bideragarria eta hala balitz ere, eztabaida ezin da ikuspegi finantzario hutsetik egin. Kontua da nola bermatzen dugun pentsio sistema publikoa, gure


Zuen aberastasuna

GURE MISERIA! eskubidea baita. Beraz, enplegu duin eta egonkorrerako eskubidea ukatua dugunez, ukatu egiten zaigu pentsio eskubidea ere. Lan erreforma: Patronalaren aldarrikapen guztiak goitik behera bete ditu lan erreforma honek. Funtsean, lehiakortasunaren izenean malgutasuna eskatzen zuten. Zer da malgutasuna? Nahi bezala kontratatu eta kaleratzeko aukera, indemnizazio miserableekin (kasurik onenetan) langileon eskubide guztiak pikutara bidaliz. 1984an eta 1994an PSOEk onartutako erreformetan sakontzen du honek. Lehenengoan kontratu tenporala -zabor kontratu gisa ezagutzen dena- onartu zuten. Bigarrenean ETTak legalizatu eta formazio kontratua luzatu zuten. Erreforma guztiek bi modutan kaltetu gaituzte gazteok. Belaunaldi berrien lan eta bizi baldintzak okertu dira erreforma bakoitzean. Bestetik beti jaso dituzte gazteriari begirako neurri espezifikoak, aipatutako formakuntza kontratu prekarioak.

Orain 30 urtera luzatu dute. Hiru urte egon zaitezke kontratu honekin (lehen bi urte ziren). Ondoren enpresa berean lanbidea aldatu eta formakuntza berria eskatzen duelakoan berriz ere formakuntza kontratua egin diezazukete. Soldata gutxienekoa izango da: 500 euroko soldatarekin ego zaitezke 33 urte bete arte. Pobrezia soldata da, muga 460 euroan baitago. Kotizazioari dagokionean, enpresariei ematen zaizkien murriztapenak ia %100ekoak dira, hau da, kontratu honek ez du kotizatzen. Ekintzaileen kontratua: kontratu mota berria da. Negozio bat abian jartzen duten gazteentzat bideratua da. Urtebeteko proba epea ezartzen du, nahikoa denean bi edo hiru hilabeteko proba epea, sei hilabetekoa gehienez. Proba epean zaudenean ez duzu indemnizaziorik jasoko kaleratu ezkero. Kaleratze librea ahalbidetzen duen kontratua da beraz.

Lan erreforma berriaren aldaketak:

Gainera langileari bere soldataren zati bat ordaintzeko proposamena egiten zaio. Hau da, soldata erabat prekarioa denez, aukera ematen dizute etorkizunean izango zenukeen langabezia sariaren %25a erabiliz zure soldata osatzeko.

Formakuntza kontratua: orain arte 25 urte arteko gazteoi zuzendutako kontratua zen.

Erreforma honek ondorio gehiago ere izango ditu ordea:


Zuen aberastasuna

GURE MISERIA! Gazteok eta gure ondorengoek ez dugu enplegu egonkorrik ezagutuko. Kontratuak indefinitu bezala salduko dituzte (hau da, behin behinekotasunaren arazoa konponduta dagoela esango dute) baina edozein momentutan kaleratuko gaituzte. Lehenengo urtean kalte ordainik gabe, ondoren kalte ordain miserableekin. Enpresariak erabakiko du lanordua nola antolatu. Lanaldi partzialetan ordu estrak sartzera behartu gaitzakete. Hau da, lanaldi partzialaren soldatarekin ia lanaldi osoa egitera behartu gaitzakete. Gure aisialdia erabat baldintzatuko du honek. Ez du enplegurik sortuko. Enplegu egonkorra suntsituko du eta horrek familia eta gazte askoren egoera aldatuko du, gurasoen egoera aldatzea ekar dezakeelako. Kide guztiak langabezian dauden familien kopuruak gora egin du. Ohiko bilakatuko da adineko jendea lan prekarioetan ikustea. Erreformak gainera langabezia prestamoa jasotzen ari direnak kontratatzeko laguntzak ematen ditu eta ez da hori gazte gehienon egoera. Negoziazio kolektiborako eskubiderik izango ez dugunez, gazteon arteko lehiakortasuna areagotu daiteke lana edozein baldintzatan mantentzeagatik, lanik ez izatea baino hobea izango delakoan. Murrizketak Krisia hasi zenetik instituzioen politika

bakarra murrizketak izan dira. Murrizketa hauek laguntza sozialetan, hezkuntzan, osasunean eta kulturan izan dute eragina. Laguntza sozialetan Diru Sarrerak Bermatzeko Errentan (IMI gisa ezagutzen dena) murrizketak egin dituzte Hego Euskal Herrian. Gazteak, emakumeak eta etorkinak izango gara sektore kaltetuenak. Emantzipaziorako laguntzan ere murrizketak egin ditu Espainiako Gobernuak. Alokairua sustatzeko gazteoi ematen diguten 210 euroko laguntza orain jasotzen dutenek mantenduko dute oraingoz. Baina izoztu egin dutenez ez diote inori gehiago emango laguntza hau. Hezkuntzan eta osasunean ere murrizketen ondorioz kalitatean beherakada nabaritzen hasiak gara. Hezkuntzan aurreikustekoa da orain arte eman izan dituzten laguntza bekak kendu egingo dituztela edo berau lortzeko baldintzak gogortuko dituztela diru kopurua gutxituz. Osasungintzan, hasiak dira anbulatorio batzuk isten edo hauetako zerbitzu kopurua txikitzen. Kontua da murrizketak murrizketa oinarrizko beharrizan horiek hor jarraituko dutela. Ikastea beharrezkoa izango dela lan munduan sartu ahal izateko, gaixotu egingo garela berdin berdin... eta zerbitzu publikoak gutxitu ahala zerbitzu pribatuetara


Zuen aberastasuna

GURE MISERIA! jo beharko dugula. Horretara bultzatu nahi gaituzte. Interes pribatuei negozioa egitea da helburua eta ez da arazo ekonomikoa. Hautu politikoa da.

Lan baldintza hauekin ezinezkoa da bizi proiektu duinik proiektatzea. Pobreziaren mugan dauden soldatak izateaz gain edozein unetan kaleratuak izan gaitezke.

Kultura gure bizitzako eta aisialdiko elementu garrantzitsua da. Pertsonon jakinduria aberasten laguntzen du, harremanak garatzeko tresna garrantzitsua da. Eskubidea da kultura. Esan gabe doa murrizketetan erasoa joko dioten lehen eremua izango dela.

Instituzioen prestazio publikoak desagertzen doazen heinean, ez dugu laguntzarik izango bizi proiektu duinik garatu ahal izateko. Gure eskubideak banan banan erauzten ari dira.

Murrizketak egiteko aitzakia dirurik ez dagoela da. Baina hautu politikoa da. Nahikoa litzateke politika fiskala aldatzea (gehien duenari zerga gehiago kobratuz) eta iruzur fiskalari aurre egitea oinarrizko zerbitzuak mantendu ahal izateko. Eta gainera bitartean behar ez ditugun proiektu faraonikoak egiteko aurrekontuak puztu dituzte. AHTren aurrekontua bikoiztu egin du Eusko Jaurlaritzak. Nafarroakoak 200.000 milioi xahutuko ditu obrak hasteko. Ondorioz... Sistemak hartu duen norabidea ikusita garbi dago gazteok lur hauetan geratuta dugun etorkizuna zein den: pobrezia eta miseria. Erreformek eta gobernuaren murrizketek etorkizun beltza dakarkigute. Epe laburrean ezegonkortasuna eta segurtasun eza ekarriko dute.

Osasun eta hezkuntza publikoaren okertzearekin pribatuak gora egingo du. Oinarrizko beharrizanak izanda gure soldata hauetan gastatu beharko dugu. Pobreziaren areagotzea dakar honek. Etxebizitzak luxua izaten jarraituko du, eskubidea bada ere. Laguntza sozialak kenduta, gaur gaurkoz duten prezioa ikusita, ezinezkoa izango da emantzipazioa. Finean bizi proiektu duin eta independentea garatzeko eskubidea lapurtzen digute. Dependentzia egoeran bazaude, sistema publikoak ez badizkizu beharrak asetzen pribatura joko duzu. Familia edo lagun artera jo beharko duzu. Gurasoak langabezian, soldata miserableekin edo pentsio prestazio miserableekin aurki ditzakezu. Lagun artera jo eta zure egoera berdinean egongo dira. Behartuta egongo zara enplegu miserable bat onartzera eta behartuta egongo zara ateratzen duzuna oinarrizko beharrizanak bideratzera sistema publikoak ez


Zuen aberastasuna

GURE MISERIA! dizkizulako ziurtatuko. Gaur arte errealitate hau etxebizitzarekin ematen zen. Orain inposatzen ari zaigun ereduan osasunarekin, hezkuntzarekin... gertatu daiteke. Ikaslea bazara etorkizuna ez da hobea. Orain arteko laguntzak murriztuta ezinbestekoa izango da matrikula tasak, garraioa, materiala... zuk ordaintzea. Baina gurasoak ere langabezian egon daitezke, edo lan sari miserablearekin. Gainera, Bologna Prozesuak inposatu duen full time ikasle ereduarekin ezinezkoa izango zaizu gastuak arintzeko lan egitea. Hezkuntza elitizatu egiten da beraz, oinarrizko eskubidea dena gutxi batzuen eskuetara jarriz. Horrez gain, Derrigorrezko bigarren hezkuntza 4 urtetatik 3 urtetara murriztuz; lanbide heziketak eta batxilergoa urtebete luzatu nahi dituzte. Egungo lanbide heziketen eredua merkatuaren mesedetara egokitzen ari diren honetan, aldaketa honek norbere garapenerako hezkuntzari eskaintzen zitzaion denbora merkatuari oparitzea ekarriko du.

Gaur egun gazteria aktiboaren (lan egin dezaketen gazteak) ia erdia langabezian dago. 2011ko abenduko datuen arabera EAEn Lanbideko zerrendetan zeudenen %24,2 25 urtez azpiko gazteak gara. Nafarroan langabeen %21,8 29 urtez azpiko gazteak gara. Hego Euskal Herrian guztira langabeen %28 gara 25 urtez azpiko gazteak. Lana aurkituz gero, badakigu zer dugun zain: formakuntza kontratua edo ekintzaileen kontratua. Zein baino zein miserableagoak. Aldiz, lanik ez baduzu aurkitzen langabezia prestazioa amaituko zaizu egoera are gehiago okertuz. Gertatzen ari denaren benetako dimentsioa ikusteko, ez diogu beraz soilik oraingo egoerari begiratu behar, bazik eta azaldutako errealitatea egikaritzeko arriskua zenbatekoa den jabetu behar gara. Jada milioika dira krisi honek lanik gabe utzi dituenak. Etxeen husteak ere gora doaz; zortzi familia botatzen dituzte euren etxetik egunero Hego Euskal Herrian. Etxetik botatzen badituzte hipoteka bat zutelako da eta hipotekak ez zizkieten ematen lanik ez zutenei. Beraz, arriskua hor dago.


Zuen aberastasuna

ALTERNATIBA BADAGOAlternatiba badago

GURE MISERIA! Handitik txikira egin dugun errepaso honetan ikusi dugu desorekaren sistema dela kapitalismoa. Ez dago aitzakiarik. “Guztiontzako kafea� formulak huts egin du, ez du balio. Elite ekonomikoaren eta herritarron interesak ez dira bateragarriak. Egoera larria da, jauntxoek egin dute euren interesen aldeko apustua. Irtenbidea ezinbestean bortitza izango da, ez da erdibiderik izango. Eurek edo gu. Alternatiba badago. Independentzia: Independentzia gure etorkizun politiko, ekonomiko eta soziala guk erabaki ahal izateko. Independentzia da kapitalari boterea borrokatzeko dugun bitartekoa. Independentzia gure eskubideak bermatu ahal izateko. Alternatiba eredu ekonomiko eta sozial berri bat eraikitzea da. Gazteok bizi proiektu duin eta independentea garatu ahal izateko ezinbestekoa da sektore publiko indartsua izatea: hezkuntza, osasun, etxebizitza, kultur, enplegu eskubidea bermatuko dizkiguna. Aberastasunaren banaketa da alternatiba, gazte guztiok aukera berdinetan bizi ahal izateko. Bizi eredu orekatuaren bidean lana banatu eta lan orduak murriztea da alternatiba, enplegua sortuz eta aisialdirako


Zuen aberastasuna

GURE MISERIA! denbora bermatuz, gure proiektuak garatu ahal izateko. Aisialdirako denbora gehiago izateak elikadura orekatua izaten lagun lezake, baita bizitza osasuntsuagoa izaten ere. Garapen iraunkorra, Ekonomia berdea GEZUR HUTSA dira. Hazten jarraitzeak heriotzaren luzapena besterik ez du ekarriko. Alternatiba gutxiagorekin hobeto bizitzen ikastea da. Alternatiba konpartitzea da. Argi dago goitik beherako eredu aldaketa behar dugula ezinbestean eta urgentziaz,

eta hau aldaketarako oinarrizko eskema bat baino ez da. Aldaketa indibiduala eta kolektiboa izan beharko da. Hau da, gure bizi ohituretatik aldatzen hasi beharko gara baina aldaketa horrek kolektiboa izan beharko du eraginkorra izango bada. Eta kolektiboa izan behar da baita eraldaketa sozialerako borroka. Borrokaz soilik lortuko baitugu balantzari buelta ematea. Gazteona izango da borroka, sektore kaltetuenetakoa izango baikara. Baina beti ere gainerako kolektibo eta gizarte sektoreekin harremanetan, guztion artean osatzen baitugu langile klasea.


Zuen aberastasuna

Bibliografia

BIBLIOGRAFIA

GURE MISERIA! - Clein, Naomi (2007). La doctrina del shock. El auge del capitalismo del desastre. Editorial Paidos - Medialdea García, Bibiana; Sanabria Martín, Antonio; Buendía García, Luis; Álvarez Peralta, Nacho; Molero Simarro Ricardo. (2011) Quiénes son los mercados y cómo nos gobiernan. Once respuestas para entender la crisis.* Icaria Asaco - Duch Guillot, Gustavo; Piñero, Giselda, Chantry, Olivier. (2011) Vivir en deudocracia. Iban un portugués, un irlandés, un griego y un español…*. Icaria Asaco - Navarro, Vicenç; Torres López, Juan; Garzón Espinosa, Alberto. (2011). Hay alternativas. Propuestas para crear empleo y bienestar social en España.* Sequitur - Azkarraga Etxagibel, Joseba. (2011) Euskal Harriak. Alberdania. - Jurado, Nekane (2010). Independencia. De reivindicación histórica a necesidad económica. Txalaparta


Zuen aberastasuna

GURE MISERIA!

Oharrak


Zuen aberastasuna

GURE MISERIA!

Oharrak

ZUuRenEab naIA! G na tSaEsuR s a r e b a staEsuRI eraIS ZUuRenE MI Zuen abM G URE ZuRen a G n u ! s a A t s I U a a r R G n e staEsuRIA! stasu eraIS ZuRenEabMISEZuen abM eraISE U G E ZUuRenEabM GUR Z naIA! G na GU tSaEsuR s a r e b u ! s a a st ERIA s eraIS ZuenE MI Zuen abM eraIS GUR E ZUuRenEabM GUR naIA! G na G staEsuR aIS r e b a n staEsuRIA! e eraIS ZUuRE M Zuen abM G E ZUuRenEabM GUR naIA! G na taEsuR s a r e b a S staEsuRIA eraIS ZuRenE MI Zuen abM U G E ZuRenE GUR U naIA! G n staEsuR aIS r e b a n staEsuR e eraIS ZUuRE M Zuen abM G E Z GUR U a G n u ! s a A t s ERI sta eraIS eraIS ZUuRenEabM ZUuRenEabM G G naIA! G staEsuR raIS e b a n e u er Z E M Zuen abM GUR E R GU naIA staEsuR a r e b a S n I Zue E M uen a Z E GUR GUR n staEsuR a r e b a S n I Zue E M Zu GUR GUR staE raIS e b a n e u Z M URE G

G

era ZUuRenEabM

G

a

ZuenE GUR

ue

Z GUR


s ER staEs RIA! stasunaIA! GU eraIS ZuRe E M Zuen abM eraIS ZUuRenEabMIS Zuen abM U a a r R G n E e naIA! G na GURE staEsuRIA! stasunaIA! GUR eraIS staEsuR ZuRenEabMISEZuen abM eraIS u bM ! s a A t naIA! eraISER erastasuR s U I naIA! G na GURE eraISER erastasuR nEabM e u Z b E a S ZUuRenEabM u n staE ! b I s E e R staERIA stasunaIA! GU eraIS ZuRE M Zuen abM eraIS ZUuRenEa MIS Zuen abM aIA! G a U a a n IA! G na GURE er ISER erastasuR R n IA! G na GURE enEabM u tSaEsuR s Z b E a a r e S u n staEsuRIA! stasunaIA! b I ! s e R a a u raIS A t ERI tasuna A! GU M e s Z nE MI b a a r E e n b R e a u S eraISER era s ERI Z RE M Zuen abM R naIA! GU na GU eraIS ZuRenE MI Zuen abM u s a t s a r R E e U una ! G na ! GURE staEsuRIA! stasunaIA! GUR ZuRenEabMI uRenEabMISEuen aberaIS Z U ERIA erastasuR naIA! G na eraISER erastasuR Z RE M Zuen abM IA naIA! GU na GU staEsuR b E a E eraIS S ZUuRenEabMISEZuen abM staEsuRIA! n u I ! s R e aIS u r a A t e M U s Z I b a a a r G E n R e u n ! b s E e R a staERIA stasunaIA! GU Zu M Zuen ab eraIS ZuRenE MIS Zuen abM naIA! GURnEa GU URE a a r R G n e sIStaEsuR u b ! s E a a E st ERIA stasunaIA! GURE uRenE MIS uen aberaIS taEsuRIA! stasuna A! GUR s Z a r e b a naI S M eraISER erastasuR Z RE abM naIA! GU na GU eraISERI erastasuR ZuRenE MI Zuen abM n e u Z b E a E S U u n G E staEs RIA! stasunaIA! GUR ZuRe E MI Zuen eraIS ZuRenEabMISEZuen abM a GUR n U u ! s a a a r R G A n t e s I U u b ! s E a naIA! G na GURE er ISER erastasuR staERIA stasunaIA! GUR bM eraIS ZuRenEa MIS Zuen abM u b ! s E a a A t S eraISER erastas s U n I I e a a abM n IA! G na GURE er ISER erastasuR ZUuRE M Zuen abM n e u Z staEsuRIA! stasunaIA! GURE ZUuRenEabMISEZ eRnEabMISE en aberaIS u A! G suna ! GURE Z naIA! G na GU eraISER erastasuR staERIA stasunaIA! GU ZuRE M Zuen abM eraIS U nEabM b E a a a r G R E n e S staEsuRIA! eraIS staEsuRIA! stasunaIA! GUR ZuRenE MI Zuen abM R eraIS ZUuRenEabMISEZuen abM eraI U naIA! G na GURE eraISER erastasuR nEabM e abM u nRaIA! G na GURE Z n e u Z u b ! E s R staERIA stasunaIA! GU REZuen Zaberastasuna uRenEa MIS uen aberaIS staEsuRIA! stasunaIA! GUGURE raIS e b a eraISER astasunaIA! M MISERIA! U n Z e a a abM u n IA! G na GURE er ISER erastasuR ZURE M Zuen abM n e u Z er ISER E abMISE aberastaEsuRIA! asuna ! GUR nEabM e n u e RE u Z U Z a G E n A t enEabM R s ERI u eRnE MIS en aberaIS aEsuRIA! tasuna A! GUR U Z u a Z G n u ! s R staERIA stasunaIA! GU S s ERI stasunaIA! GU ZuRE M uen aberaIS eraIS U a naIA eraISER erastasuR a M Z r G R n e ZUuRenEabM abM u b ! E s RIA a n e SE aberastaE R n I u e U Z u b E M a Z a G E n IA! G staEsuR ZuRenE MIS Zuen ZuRenE MIS uen aberaIS naIA! GURna GU u naIA! GUREna GU s a t s a staEsuR r R ar IS e M Z RE staEsuRIA! stasunaIA! GUR staEsuRIA! suna ! GU eraIS ZuRenEabMISEZuen abM raIS e M b a n a e A t n eraISER erastasuR U u s I Z RE M uen aberaISER rastasunaIA! G a nEabM e RE u U Z b E U a G R n e M S Z G u n b I ! E s R e staERIA stasunaIA! GU ZuRE M Z A! eraIS ZuRenEa MIS Zuen abM aIA! GUREa n u U s a a r a R G t n e s U b u ! E s a a r n IA! G na GURE staERIA stasunaIA! GU abe SER erastaEsuR eraIS ZuRenE MIS Zuen abM u ! s a E MI Zuen abM S A t eraISER erast U s I I a a abM r G R E n e u n b ! s E e R a a u E A t S s U Z n I I R e a a u r R G E n e M Z E na GU staEsuRIA! stasunaIA! GUR ZuRenEabMIS eraIS ZUuRenEabMISEZuen abM RIA! stasunaIA! GUR U naIA! G na G eraISER erastasuR naIA! G na GURE eraISER erastasuR nEabM e u Z b E a uRenEabM S staEsuRIA! n b u I ! E s R eraIS staERIA stasunaIA! GU ZUuRe E M Zuen abM eraIS ZUuRenEa MIS Zuen abM er naIA! G na GURE eraISER erastasuR enEabM abM u naIA! G na GURE n Z e aEsuR u Z u ! b s E R a a st ERIA stasunaIA! GU S eraIS staEsuRIA! stasunaIA! GURE U ZuRenE MIS Zuen abM raIS e b a naIA eraISER erastasuR n e a a abM u r R E G n e ZURE M Zuen abMISE berastasuRIA! n R e u U Z b E a a G E n S G staEsuRIA! stasunaIA! GUR ZuRenE MI Zuen a eraIS ZuRenEa MISEZuen abM naIA! GURnEa GU U a a r G n R e saIStaEsuR u ! b staEs RIA stasunaIA! GURE nEa MISE en aberaIS suRIA! suna ! GURE e a u t s Z a r M e b E R n eraISER erastasuR staERIA stasunaIA! GU ZuRE M Zuen abM eraIS ZuRenEa MIS Zuen abM U b E a a a r G R E n S e U n u I b ! s E e R a G staERIA stasunaIA! GU Zu M Zu eraIS ZuRenE MIS Zuen abM naIA! GURnEa GU URE u s a a a r G n R t e s u ! b s a E a r a R E A t e s ERI stasunaIA! GUR ab SE erastaEsuRIA! asuna ! GUR uRenE MIS uen aberaIS Z E MI Zuen abM A t S M eraISER erasta s Z RE abM naIA! GU na GU eraISERI erastasuR n e u E I Zuen abM Z R E U u b G staEs RIA! stasunaIA! GUR ZuRenEabMIS RE eRnEa MISE en aberaIS u U Z a G n u U ! s naIA! G na G staERIA stasunaIA! GU eraISER erastasuR ZuRE M Zuen abM eraIS U b eRnEabM E a a a r R G n E e S u n staEsuRIA! b I ! s E e R a eraIS staERIA stasunaIA! GU ZUuRE M Zuen abM ZuRenE MIS uen aberaIS a G abera ra R E



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.