Mariam Bilbatua Diego Egizabal
Asimilazioa- Gatazka kognitiboa- Akomodazioa
“Hizkuntza idatzia ezagupen-objektua da haurrentzat eskolaratu aurretik. Bere inguruko beste ezagupen-objektuekin bezala, ingurunea arakatzean topo egiten du hizkuntza idatziarekin, eta horrekin harremanetan jartzerakoan –behatuz, manipulatuz, esperimentatuz- horri buruzko ezagutza eraikitzen du. Eskolan hasi aurretik, beraz, ikasleek hainbat eta hainbat gauza dakizkite hizkuntza idatziari buruz. (Oihartzabal, 1992:33)
“Hizkuntza idatziarekin (objetuarekin) haurrak aurrez izan duen harremanak baldintzatzen du idatzizko hizkuntzaren arau berrien aurkikuntza edo moldakuntza. Harreman horietatik abiatuta haurrak bere ezagupen-eskemak berregiten ditu, eta ezagutza-eskema horien bidez interpretatuko du aurrerantzean idazketarekin izango dituen harreman berriak. Harreman berri horien arabera, aurretik idazketari buruz zituen ezagupen-eskemak aldatu edo birmoldatuko ditu, berriagoak eta osatuagoak eraikiz” (Dehn, 1986:98 in Oihartzabal, 1992:35) (neronek moldatua)
ď‚Ą
Erroreek haurrak idazketari buruz dituen usteen eta errepresentazioen (ezagupen-eskemen) berri ematen digute. Ezinbestean ikusiko ditugu haurren ekoizpen idatzietan erroreak.
ď‚Ą
Erroreek haurraren bilakaeraren berri ematen digute. Errore motaren arabera igerri daiteke haurrak zer dakien idazketari buruz, eta irakurketa eta idazketaren garapenaren zein aldian dagoen.
ď‚Ą
Haurra erroreaz jabetzen denean bere ezagupen-eskemak berregiten ditu. Errorea pentsabide aktiboaren eta ezagupenerako akuilua da.
ď‚Ą
Erroreek, hainbat haurrek hizkuntza idatziarekin duten harreman mugatuaren berri ere eman diezagukete. Izan ere, mugapen horrek ez diolako haurrari behar beste aukerarik eskaini bere ezagupeneskemak egokitzen joateko.
1.Idazketa aurresilabikoak 1.1. Idazketa bereiztuezinak (irakurleak ezin du jakin haurrak marraztu ala idatzi ote duen) 1.1.1.Haurrak EZ du bereizten marrazkia eta testua 1.1.2.Haurrak bereizten du marrazkia eta testua 1.2. Idazketa bereiztuak (irakurleak jakin dezake haurra marrazten ala idazten ari ote den)
2.Idazketa silabikoak
3.Idazketa silabiko-alfabetikoak
4.Idazketa alfabetikoak
ď‚Ą
1.1.1 Idazketa aurresilabikoa/ bereiztuezina/ haurrak ez du adierazten marrazten ala idazten ari ote den Aldi honetan, haurra ez da gai izango adierazteko marrazten ala idazten ari ote den, berarentzat gauza bera dira

1.1.2 Idazketa aurresilabikoa/ bereiztuezina/ haurrak adierazten du marrazten ala idazten ari ote den
Etapa honetan badakite idatzita dagoenak gauzen izenak adierazten dituela. Badakite idaztea ez dela marraztea, eta idazterakoan grafismoak erabiltzen badituzte ere, argi dute testu bat errepresentatu nahi dutela eta ez marrazki bat.
ď‚Ą
1.1.2 Idazketa aurresilabikoa/ bereiztuezina/ haurrak adierazten du idazten ala marrazten ari ote den
Erreparatu irakasleak idatzi duenari, haurrak ahoz esan baitio zer esan nahi duen “idatzitakoa�
ď‚Ą
1.1.2 Idazketa aurresilabikoa/ bereiztuezina/ haurrak adierazten du idazten ala irakurtzen ari ote den
*Haurra bere grafismoetan asko hurbiltzen da testu idatziaren ezaugarri tipografikoetara. Lerroak, sugandilak eta sasihitzak idazten ditu noiz edo noiz.
1.2 Idazketa aurresilabikoa/ bereiztua
•Hainbat hipotesi egingo du: “hitza” izango bada, hitzak izan behar du grafia (sasihizki) kopuru bat. Hitzak gutxienez hizki kopuru jakin bat izan behar duela. Idazten dituen hitzen luzera, ordea, zorizkoa da. Beranduago, hitzaren luzera lotuko du izendatzen duen objektuaren tamaina edo garrantziarekin. “hitza” izango bada, ezin dira bi grafia berdin jarri bata bestearen ondoren. Sasihizki eta sasihitzak agertzen dira, luzera askotarikoak
2. Idazketa silabikoak
Soinua eta grafien arteko korrespondentzia hasten da, silaba bakoitzeko grafia bat. ◘ Hasieran korrespondentziarik gabe, silaba eta idatzitako grafia-grafemaren artean ◘ Ondoren korrespondentziarekin, silaba eta idatzitako grafia-grafemaren artean

3. Idazketa silabiko-alfabetikoak •Etapa honetan korrespondentzia alfabetikoa egiten hasten da, hau da, grafema bat fonema bakoitzeko. •Ekoizpenak mistoak izaten dira, alegia, korrespondentzia silabikoak eta alfabetikoak nahastu egiten dira. Gehienetan, korrespondentzia silabikoa dago eta batzuetan alfabetikoa ere agertzen da.

4. Idazketa alfabetikoak
Hitz gehienetan korrespondentzia alfabetikoa ematen da.
ď‚Ą
Testua eta irudia ez dituzte bereizten  Hasten dira testua irakurtzen eta irudia
irakurtzen bukatzen dute.
Esanahia kontestutik dator Hitz berak esanahi asko eduki ditzake, beti ere, testuinguruaren arabera
b] El texto es considerado como una etiqueta del dibujo.En este nivel la conducta típica consiste en "borrar" explícitamente el artículo que acompaña al nombre que identifica la imagen. Veamos los ejemplos: *Romina (4a CM) ¿Qué dice aquí? (higuera) Un árbol, dice árbol. *María Paula (4a CM) ¿Qué dice aquí? (juguete) Esto es un oso. oso, acá dice oso (señala el texto). ¿Y acá? (pipa)
Un hombre con pipa, dice pipa
Kopuruan erreparatzen dute “ Kontestuaren arabera irakurtzen dute, baina kontestuaren arabera egiten duten predikzio testuaren berezitasun grafikoekin ( letren kopurua) kontrastatzen da” c) Las propiedades del texto proveen indicadores que permiten sostener la anticipación hechar a partir de la imagen. *Mariano (5a CM) ¿Qué dice? (higuera) ¿Podrá decir “árbol” o dirá “el árbol tiene hojas”? ¿Por qué?
No sé Árbol Porque es cortito y hay árbol solamente
*Laura (5a CM) ¿Qué dice? ¿Podrá decir “papá está fumando”?
Papá No, porque es muy chiquito y no alcanza
Hizkiei erreparatzen diote
“ Kontestuaren arabera irakurtzen dute, baina kontestuaren arabera egiten dituzten predikzioak letren arabera zuzentzen dituzte”
Dekodifikazioa---- irakurketa Integraziorik gabeko deszifraketa
“ Dekodifikatzen dute baina ez dute esanahia integratzen. Dekodifikazioa zuzena edo ia zuzena da baina esanahiaz ez dira jabetzen”
Dekodifikazioa integrazioarekin “ Dekodifikazioa ez da erabat zuzena, baina umea esanahia aurkitzen ahalegintzen da, esanahaia eraikitzen du.
Irakurketa “ Dekodifikazioa zuzena da eta gainera esanahiaren integrazioa dago”.
Izen eta hitz ezberdinetan osagai berdinak aurkitzen ditu haurrak. Analogiak: izen ezberdinetan hizki bat baino gehiago duten zati-osagaiak aurkitzen ditu. Analogien ezberdintasuna: aurreko puntuan adierazitakoan bezala antzekotasuna du oinarri aurkikuntza honek; baina antzekotasunean desberdintasuna. Orokorpenak: izen ezagunetatik hainbat bereizgarri hartuz izen berriak osatzeko moldatzen da haurra. Bestelako arrazoiketa moduak