1. AURRETIKO GOGOETAK: Hasteko aipatu egin behar dugu haur hezkuntzako umeak ez direla egun osoan mahai baten aurrean jesarrita egon behar, idazten eta irakurtzen. Adin honek badu berezko ezaugarriak: jolasa, ahozko eta gorputz adierazpena, harremanak, lan eta ongi izate edozaintza ohiturak … Neska-mutil bakoitzak errespetatu behar den heldutasun garapena izango du. Eta idazketa-irakurketarako erabiliko dugun metodoarekin banakako garapen erritmo ezberdinak errespetatu nahi dugu. Hezkuntza prozesu honetan, abiapuntutzat hartuko dugu ikasleek hasieratik euren hipotesiak dituztela irakurketa idazketari buruz eta badakitela irakurtzen/idazten nahiz eta nagusiek euren ekoizpenak ez ulertu. Proposamen honetan, hizkuntza idatzia hasieratik landuko dugu (2 urte). Ikasleak oso motibatuta egoten dira modu ludikoan eta hurbilean egiten baita, egoera esanguratsuetan. Ikasleak motibatu behar ditugu eta hiskuntza idatzira hurbiltzeko aukera eta materialak eskaini behar diegu baina exijitu, epaitu edo behartu gabe eta guztiei maila bera eskatu gabe. Honela, hizkuntza idatzia komunikatzeko tresna bat dela ikusiko dute, gozatzeko tresna bat. Behartu eta epaitzen baditugu, berriz, ez dute onartuko ez eta aurrera egingo. 2. GURASOEN JARRERA: BAI
Idatzizko material ugari eta ezberdinak erabili eta eskaini: aldizkariak, propagandak, egunkariak, errezetak, ipuinak, liburuak ... Idazteko, marrazteko, irakurtzeko ... tresnak erabil dezaten egoerak bultzatu. Seme alaben ekoizpen idatziak eurekin irakurri egindako lana modu positiboan baloratu. Argi eta zuzen hitz egin. Ekoizpenak dauden idazketa-irakurketa fasean kontuan izanik onartu eta ez egindako akatsak aipatuz. Aurrera egiteko tresnak eman. Beraiekin irakurtzen jarraitu irakurketa menperatzen dutenean ere.
EZ
Balorazio negatiboak egin, nagusiaren idatzizko sistemaren ikuspegitik. Seme alaben ekoizpenak besteen ekoipenekin alderatu. Banakako prozesu naturala errespetatu behar da beti. Prozesuarekin gehiegi arduratu eta seme alabak arduratzea edo berriz berriz kontutan ez izan.
3. IRAKURKETA-IDAZKETARAKO ETAPAK: Heldutasun etapak ondorengoak izan ohi dira: a) Desberdindu gabeko idazketa: Zirrimarrak, jarraiak edo moztuta Oraindik ez du bereizten idazketa/marrazkia b) Desberdindutako idazketa: Marrazkia/idazketa desberdintzen hasten dira Idazten duten hizki, zenbaki, sasi hizkien kopurua ez dato bat ahozkatuarekin. Saiakerak egiten dituzte ahozko eta idatzizkoaren arteko lotura aurkitzeko Grafiak aldatzen dituzte hipotesien arabera Grafien kopurua aldatzen dute ( Hitz luzeak-laburrak) Grafia kopuru bera erabiltzen dute Grafien ordena aldatzen dute c) Idazketa silabikoa: Ahozkoa-idazketaren artean ezartzen duten lehenengo korrespondentzia silaba da. Zatitu dezaketen ahozko lehenego unitatea silaba da. Silaba bakoitzeko grafia bat idazten dute. Korrespondentzia silabiko motak:
Entzuneko balio konbentzionalik gabekoa: silaba bakoitzeko edozein grafia erabiltzen dute ( SEM PATATA idazteko) Entzunezko balio konbentzionalarekin: silaba bakoitzeko silaban dagoen grafia bat idazten dute. Izan daiteke: Bokaletan: IUA – PINTURA Kontsonanteetan: SLM – SOLOMO Bietan: PAT – PATATA
4. Idazketa silabiko – alfabetikoa: Silabak hizki bat baino gehiago duela konturatzen dira Hipotesiak idazketa konbentzionalarekin alderatzen dutenean zati gehiago daudela ikusten dute, idazketa silaba baino gehiago dela.
5. Idazketa alfabetikoa Soinu bakoitzari bere hizki edo grafia dagokio Testu osoak idazten dute nagusiek erabiltzen dugun idazketa konbentzionala erabiliz.
DEKRETUA ERDARAZ Según el Ministerio de Educación y Cultura... Real Decreto 1.331/1991, de 6 de Septiembre, por el que se establece el currículo de Educación Infantil: “La iniciación a los códigos de la lectura y escritura cobra un valor distinto al que se le ha atribuido tradicionalmente, ya que deja de ser el eje alrededor del cual giran las actividades de enseñanza/aprendizaje, convirtiéndose en una meta supeditada a otras ahora más importantes: la motivación por adquirir los nuevos códigos, el acceso a sus características diferenciales, la comprensión y valoración de su utilidad funcional, etc... De este modo, y durante este proceso los niños aprenden las propiedades de significación, información y comunicación inherentes al texto escrito, descubren algunas de sus características de convención y sobre todo, si ello se propicia adecuadamente, se interesan por la lengua escrita y su utilización. Por todo ello, la enseñanza sistemática de la lengua escrita no constituye un objetivo de la Educación Infantil, pero esto no debe impedir el tratamiento de ese sistema, ni la respuesta a los interrogantes que sin duda plantearán los niños, siempre desde un enfoque significativo. La familia desempeña un papel crucial en el desarrollo del niño. En este sentido, el Centro de Educación Infantil comparte con la familia la labor educativa, completando y ampliando sus experiencias formativas.”
OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA Sakontzeko erabilgarria izan daiteke: Escribir y leer. Vol I: De cómo los niños aprenden a leer y escribir. Ed Edelvives. Escribir y leer. Vol II. De cómo enseñar a leer y escribir. Ed Edelvives. Escribir y leer. Vol III. Materiales y recursos para el aula. Ed Edelvives. En estos tres volúmenes ha participado un amplio equipo de redactores (Lluís Maruny Curto, Maribel Ministral Morillo y Manuel Miralles Teixidó), asesoras (Ana Teberosky, Teresa Maurí, Inés Miret y Adela Moyano) y un grupo de trabajo (Joseph Calm Masó, Dolors Corominas Causa, Lluís Espuña Danés,