Euskara

Page 1

EH BILDU: GETXO PUNTUZ PUNTU. EGITARAUA ERATZEN. 2015-2019 Euskara


HIZKUNTZA EH Bildu hizkuntza politika berria aurrera eraman nahi du, euskara herritar guztien hizkuntza normalizatua izan dadin. Horretarako ezinbestekoa da hizkuntza politika independente eta lehenetsia izatea eta euskarari estatus juridiko egokia ematea. Euskara lehentasunezko hizkuntza izan behar da Getxon, bere erabilera arrunta eguneroko jardueretan eta Euskal Herria osoan gaztelera zein frantsesak duten estatusa eta parekidetasuna lortu behar ditu esparru guztietan. 1. Familiak euskararen transmisioan duen garrantziaz jabetuta, berauen euskalduntzea erazteko estrategiak garatu. 2. Udalerrian den hezkuntza eskaintza aztertu eta euskaraz erabat murgiltzeko baliagarria den eredua sustatzeko kanpainak egin. 3. 0-3 urte arteko euskarazko eskola orokortzeko baliabidea eskaini eta sustapena egin; haurreskola euskaldunak egin Areeta-Romo eta Getxon. 4. Eskoletako gurasoen elkarteen inplikazioa bilatu, antolatzen dituzten ekintza ezberdinak famili transmisioan koka daitezen; Euskal ereduetara egokitzeko programak bultzatuko dira, Getxora etorri berri diren ikasleei zuzenduta 5. Aurrera egin euskara ikasteko doakotasunean. Arreta berezia jarriko dugu etorri berriengan berauen euskalduntzea errazten duten ondoko bitartekoak jarriz: a) Udalak matrikularen dirua aurreratuko die b) Baldintzak betetzen ez dutenei kontutik dirua aterako zaie (kendu!)d) Eskaria diru-laguntza eskaintza baino handiagoa da, banaketa ponderatua egingo da. 6. Ahozkotasuna eta komunikazio gaitasuna sakontzeko programak ezarriko dira. Programa horien azken helburua izango da ikaslea trebatzea bizimodu arruntean aritu dadin euskaraz. 7. Gazteek berezko dituzten esparruetan erabilera areagotzeko ekintza pizgarriak antolatu. 8. Euskaldun izatearen kontzientzia, euskaraz bizitzeko nahia eta herri gogoa elikatu, sentsibilizazio ekintzen bitartez. 9. Euskaraz biri diren eta euskaraz bizi nahi duten herritarrenganako enpatia eragiteko herritar erdaldunei zuzendutako sentsibilizazio ekintzak egin. 10. Udaleko organo instituzionalak (udalbatzak, batzordeak, e.a) euskaraz egiteko behar diren neurriak hartu. Itzultzaileak. 11. Udal hautetsiek agerraldi publikoetan euskaraz aritzea lehenetsiko dute. 12. Udalarekin lan egiten duten enpresa eta erakundeek udalarentzat ezarritako hizkuntza baldintza berdinak bete beharko dituzte.


13. Udalak zerbitzu guztiak euskaraz eskaintzeko bideak jarri. Era berean, Udalak bere sail ezberdinetan erabiliko den lan hizkuntza euskara izan dadin bideak jarriko ditu. 14. Udal administrazioarekin euskara hutsez jardun nahi duten herritarren datu-basea osatu edota Udalerrian diren datu-baseetan (Udalgest, ...) txertatu irizpide hori 15. Udala eta bere organismo autonomoek euren publizitatea argitaratzerakoan euskarazko komunikabideei lehentasuna eman, eta komunikabide elebidunen artean, %33tik gora euskaraz argitaratzen dutenei. 16. Harrera protokoloetan euskaraz egin eta euskal kultura txertatu eta lehenetsi. 17. Euskalgintzaren eta euskaltzaleen konpromisoa, inplikazioa eta borondatezko lana indartu. 18. Aisialdia eta kirola euskalduntzea bultzatuko dugu, horretarako, entrenatzaileei eta begiraleei zuzendutako hizkuntzan eragiteko formazio ikastaroak bultzatuko ditugu, helburua taldeak euskaraz kudeatzea izanik. 19. Gazteriari begira egingo den eskaintza euskaraz izatea bermatuko da; gazte tailerren %100a gutxienez euskaraz eskaintzea. 20. Diruz lagunduko diren elkarteek (taldeak, klubak‌) bermatuko dute euskararen erabilera euren jardueretan. 21. Getxoko lan munduan euskalduntzeko bideak aztertuko dira, bai zuzenki zein ziurtagiriak edota euskara planak sustatuz. 22. Udaleko edozein kontratu egiterakoan hizkuntza irizpideak ezarriko dira. 23. Zerbitzu publikoak ematen dituzten enpresek herritarren hizkuntza eskubideak bermatuko dituzte, Udalak egiten duen maila berdinean. 24. Udalak euskaldunak diren hedabideen mapa egingo du. Daudenak babesteaz gainera, daudekeen gabeziak betetzen saiatuko da. 25. Lehentasunez tratatuko ditugu hedabide euskaldunak, eta Udaletik inola ere ez dugu informaziorik emango erdara hutsean hedabideen aurrean. 26. Euskarazko IKT tresna keta aplikazioen ekoizpena eta kontsumoa bultzatuko dira. 27. Udalak euskarazko kultur sorkuntza, bere kontsumoa eta kanpo proiekzioa sustatuko du. 28. Udalak arreta berezia jarriko dio bere eremuan diren euskarazko kulturgileen proiekzioa handitzeari. 29. Udalak euskarazko liburugintza lagunduko du eta euskal literatura zabaltzeko ahalegina egingo du. 30. Udalak euskaren etxea edo Kafe Antzokia sortzeko erraztasunak jartzea eta lokalak eta finantzaketa erraztea. 31. Euskara Aholku Batzordea estatutuak zein osaera aldatzea. 32. Udalak euskara lehen lan hizkuntza izateko plangintza egingo du, zinegotzien lehen lan hizkuntza euskara izango da eta itzulpenak


beharrezkoak izatekotan euskaratik erdarara egingo dira eta ez alderantziz


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.