Getxoko gazteentzako etxebizitza kolaboratiboen proposamena

Page 1

GETXOKO GAZTEENTZAKO ETXEBIZITZA KOLABORATIBOEN PROPOSAMENA

getxo.ehbildu.eus ehbildu@getxo.eus Telefono zenbakia: 94.466.02.80 @GetxokoEHBildu facebook-GetxokoEHBildu

1


0. Sarrera. Zein da helburua. Gazteek Getxon bizi duten etxebizitza arazoaren aurrean etxebizitza alternatiba erreal bat eskaintzea Udaladministraziotik. Datuek aditzera ematen dutenez, argi eta garbi Getxoko jendartea zahartzen ari da. 2017ko datuei so eginez gero, getxoztarren %23,19k 65 urte baino gehiago dauka. Gainera, adin tarte handienean dagoen herritar kopurua galtzen joan da azken urteotan. Hurrengo taulan ikusten den bezala, 2012tik 20-64 urte bitarteko herritar kopurua galdu da.

Horrez gainera, jaiotze-tasaren deshazkundea errealitatea da, era berean, errealitatea da ere bai, Getxoko gazteek ez daukatela etxebizitzarako sarbiderik. Ez dagoela udalerri honetan eraikitzetik haragoko etxebizitza politika integralik, zeinek etxebizitza eskubidea bermatuko duen. Gabezi horrek eta sarbiderik ez egoteak eragin zuzena dauka gazteek herritik alde egitera edo geratzeko hautuan. Etxebizitza politika integralik ez egoteak baldintzatzen du erabat euren bizilekua, euren bizitzaproiektua garatzeko leku-aukeraketan. Hala, Getxoko jendartearen oreka egon dadin getxo.ehbildu.eus ehbildu@getxo.eus Telefono zenbakia: 94.466.02.80 @GetxokoEHBildu facebook-GetxokoEHBildu

2


eta jendarte zaharkituaren aurrean aurki ez gaitezen, berebiziko garrantzia izango du, oro har, etxebizitza politikaren garapena, eta zehazki, gazteei begirako etxebizitza politikaren ezarpena. Politika osoaren neurri interesgarri eta eraginkorra, cohousing-ean oinarritutako proiektua izan daiteke. Datozen lerrootan gehiago garatuko duguna. 1. Cohousing zertan datza? Esperientziak. Marko teorikoa etxebizitza alternatiboen inguruan.

Cohousing edo Etxebizitza Kolaboratiboaren eredua 1935ean jarri zen martxan Suedian, Sven Markelius arkitektoak sortu zuen honako lehenengo ereduetako bat, Alva Myrdal heziketa metodo modernoei erantzuteko asmoz. Egun, Suedian etxebizitzen % 35a

honako eredua kolaboratiboan oinarritzen da;

Danimarkan, aldiz, etxebizitzen %10 etxebizitza kolaboratiboa da. Etxebizitza eredu horrek zenbait berme eskaintzen dizkigu; izan ere, etxebizitza sarrera bermatzen die norbanakoei, gazteei bereziki, hura kudeatzeko modua eskaintzen du; gainera, bizitzan zehar etxebizitza horri erabilpen iraunkorra emateko aukera ere eskaintzen du. Etxebizitza kolaboratiboetan bizilagunek espazioak partekatzen dituzte, espazio batzuk komunak diren bitartean, beste batzuk norbanakoarenak dira. Esan dezakegu, Cohousing edota Etxebizitza Kolaboratiboak auzo edo komunitate txiki baten antzekoak direla, komunitate atsegina baina; izan ere, erabiltzaileen erabakiaren ondorioz,

bizitza kolaboratiboa eta lagunkoi baten parte dira.

Komunitate horren parte hartzea ezinbestekoa da, eta kontzeptu horrek indar handiagoa hartzen du bazterrean geratzeko kolektiboen inguruan ari garenean; izan ere, eredu horrek sortu duten komunitatearen parte izatea ahalbidetuko du. getxo.ehbildu.eus ehbildu@getxo.eus Telefono zenbakia: 94.466.02.80 @GetxokoEHBildu facebook-GetxokoEHBildu

3


Baina goazen bada, urratsez urrats Etxebizitza Kolaboratiboen kontzeptuan gehiago sakontzera. a. Norentzako? Etxebizitza kolaboratiboetan interesatuta egon daitezkeenak modu askotakoak izan daitezke. Are gehiago, edozeinek interesa izan dezake etxebizitza eredu honetan. Egia da baina, eredu hau oso egokia dela, bereziki hiru erabiltzaileentzat: -Gazteak. Ekonomikoki gaitasun handia ez daukaten gazteak. Izan ere, aurrerago ikusiko dugun bezala, etxebizitza eredu honek ez du hainbeste kostu suposatzen. -Guraso bakarreko familiak. Kasu honetan, etxebizitza kolaboratiboek guraso bakarreko familiei kontziliazioan laguntzen diete. Espazio komunetan lan egiteko espazioak egokitu daitezke, ludotekak edo umeentzako jolas- espazioak ere bai. -Adineko jendea. Egoitza batera joan nahi ez duten nagusiak edota etxean bakarrik geratu nahi ez direnek zaintza lanak parteka ditzakete.

b. Ezaugarriak/Abantailak Ingurugiro abantailak. Etxea partekatzean espazioak eta baliabideak erabat probesten dira. Gaur egun, energiaren gastua gero eta handiagoa da, eta eraikinak dira energia horren kontsumitzaile nagusienak. Etxebizitza mota honek energiaren erabilera optimizatzen du; izan ere, ostean ikusiko dugun bezala, badira erabiltzaileek partekatzen dituzten hainbat energia-kontsumo espazio zein ondasun; garbigailua, internetera sarrera, auto erabilpena‌ Gainera, etxebizitza eredu horren sustatzaileek erabaki dezakete nola eraiki etxea, etxebizitzak jasangarriagoa izan daitezke, ekologikoagoak, osasuntsuagoak: barruko getxo.ehbildu.eus ehbildu@getxo.eus Telefono zenbakia: 94.466.02.80 @GetxokoEHBildu facebook-GetxokoEHBildu

4


beroa gordetzeko material isolatzaileen erabilera, esaterako; energia berriztagarriak etxeak energia propioa sortzeko; hondakinen erabilpena konposta egiteko‌ Abantail ekonomikoak. Egun jendartean etxea erosteko gailentzen den bidea hipotekarena da. Horrek diru xahuketa handia dakar. Aitzitik, etxe kolaboratiboen kasuan, alokairu prezioaren bidez, jabetzarako aukera zabaltzen dugu. Elektrizitate, ur, gas eta teknologiaren fakturak partekatzen baitira, baita etxea eta haurrena ere. Beraz, gastuak txikiagoak dira. Abantail sozialak. Biztanleek hobeto kontziliatu dezakete euren bizitza pertsonala, familiarra eta profesionala; zenbait kolektiboren bakardadea saihesten da, eta bizikidetzaren eredurako jauzia egiten da, non pertsonek elkar ezagutu eta elkar laguntzen duten gatazkak konpontzeko.

2. Getxorako proposamen zehatza. Proposamen

zehatz

honek

gazteek

bereziki

bizi

duten

etxebizitza

problematikari erantzun nahi dio; hala, proposamenak eredu kolaboratiboa izango du oinarri. Jakin badakigu baina eredu honek gure udalerrian daukan ezagutza eskasa, bai herritarren artean bai gazteen artean ere. Hala, uste dugu etxebizitza kolaboratiboak bezalako proiektua martxan jarri ahal izateko, prozesu soziala gailendu behar dela. Gazteen kolektiboa horrelako proiektu aurrerakoian parte hartzeko publiko potentziala

da; aldaketarako eta esperientzia berrientzako daukaten jarrera eta

gogoa ezinbestekoak izango dira ere horrelako proiektu batean.

getxo.ehbildu.eus ehbildu@getxo.eus Telefono zenbakia: 94.466.02.80 @GetxokoEHBildu facebook-GetxokoEHBildu

5


Gazteentzako etxebizitza kolaboratiboak gazteen etxebizitza arazoari aurre egiteko neurri sozial bezala azaltzen dugunean; erreferentzia egin diezaiokegu 2015ean Eusko Legebiltzarrean onartutako Etxebizitza Legean jasotzen den zuzkidura bizitokien elementua jasotzen duen 23. artikuluari. Bertan jasotzen baita zuzkidura bizitokien izaera eta funtzioak zeintzuk izan behar diren. Eta horiek hain zuzen, erantzuten diote gazteentzako etxebizitza kolaboratiboek beteko luketen funtzio sozialari. Horrela esaten baitu 3/2015 Legearen 23.artikuluak. “Zuzkidura bizitoki bezala ulertzen da bizitegi- eraikuntza erabilia izateko, zuzkidura edota ekipamendu bezala egituratuta dagoena, aldi baterako eta errenta edota kanon ordainketa bitartez pertsonen edota bizikidetza unitateen beharrei erantzutera zuzenduta dagoena” Gainera, 23.artikuluaren 3. puntuan azaltzen den legez; zuzkidura bizitokiak zailtasunak dituzten pertsonei aldi baterako bizitokia eskaintzera zuzenduta daude: “Etxebizitza sarbiderako zailtasunak dituzten norbanakoei zuzenduta daude, gazteak, migranteak, pertsona bananduta edota dibortziotatuta daudenak (…).” Hala, legeak azaltzen duen puntu hau oinarri hartuta, Getxoko gazteen etxebizitza problematikari aurre egingo dio etxebizitza kolaboratiboen proiektuak. Arestian aipatu bezala, etxebizitza kolaboratiboen logika eta funtzioa ezezaguna da Getxoko herritarrentzako, oro har. Beraz, urratu beharko den prozesu tekniko eta legalarekin batera, gazteen artean gauzatu beharko den prozesu soziala aintzat hartzea ezinbestekoa izango da. Horretarako, problematika bera pairatzen duen kolektiboarekin hitz egin, eztabaidatu eta Cohousing oinarri izan dezakeeen proiektua politikari, teknikari eta gazteen artean landu beharko da. Prozesuak berak fase ezberdinak izango ditu,

getxo.ehbildu.eus ehbildu@getxo.eus Telefono zenbakia: 94.466.02.80 @GetxokoEHBildu facebook-GetxokoEHBildu

6


kontuan harturik beste udalerri batzuetan antzekoa den proiektua garatzeko izan duten prozesu parte hartzailea kontuan harturik, honako hau proposatzen dugu: -

Definizio fasea: Fase honetan gazteekin saio parte hartzaileak izango dira,

Udaleko politikari eta teknikariekin kontrastatuak izango direnak, eta emaitzak izango dituztenak. Emaitzen gazteenganako deboluzioa egitea ezinbestekoa izango da. Definizio fase horretan, proiektuan sartzeko baldintzak, erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak lantzea baita ereduaren antolaketa erabakitzea ere. Elementu horiek guztiak programa arkitektoniko teknikoarekin erabateko lotura izango dute; izan ere, fase honetan erabiltzaileek zer-nolako eskubide eta betebeharrak izateaz gain, bizitzeko ereduak ekarriko duen eredu arkitektonikoa definitu beharko baita. -

Garapena eta abiatzea:

Ikuspegi teknikoarekin lotutako fasea izango da

nagusiki. Proiektuak berak gazteentzako etxebizitza komunitarioaren ordenantza gauzatzea eskatuko du. Ondoren, Udalaren eta herritarraren arteko kontratua. Gainera, etxebizitza kolaboratiboetan parte hartzeko izen-ematea eta gazteen aukeraketa egin beharko da fase honetan ere bai. Azkenik, aukeratutako gazteekin formakuntza eta talde izaera lantzeko proiektua, etxebizitzara sarrera gertatzen den heinean. Proiektuan parte hartzeko baldintzak honakoak izango dira: - 18 eta 30 urte bitarte izatea - Getxon erroldatuta egotea urtebeteko antzinatasunarekin - Etxebizitza kolaboratiboan bizi ahal izango da 3-4 urte gehienez. Zer eskatuko zaie gazteei trukean? -Ekarpen ekonomiko txiki bat (alokairua), errentaren araberakoa (%15), gutxienez 90 euro. -Ordu batzuk astean ematea komunitateari (proiektuari ) eskaintzeko -Komunitatean inplikazioa eta komunitate bezala herriari eskaintzea zenbait ekimen. getxo.ehbildu.eus ehbildu@getxo.eus Telefono zenbakia: 94.466.02.80 @GetxokoEHBildu facebook-GetxokoEHBildu

7


Halere, baldintza horiek guztiak antzeko proiektuetan ezarri direnak dira, hemen abiapuntu gisa azaltzen ditugu, jakinda eman beharreko prozesu horretan adostu beharreko puntuak izan behar direla. Fase honetan paraleloki proiektu arkitektonikoa landu beharko da, jada udaljabetza den eraikinaren egokitzapena edota udalerriaren lur-urbanoan eraikitze berria ahalbidetzea. 3. Udalaren zereginak Planteamendu honetan ezinbestekoa zaigu definitzea Udalak etxebizitza kolaboratiboen proiektua abiatu ahal izateko izango dituen zeregin konkretuak: -Lehenik eta behin, proiektua garatzeko lekua bilatzea; dagoeneko eginda dagoen eraikinaren egokitzapena izan daiteke, edota zuzkidurarako erabil daitekeen lur-sailean eraikitzea. Jada, lur hori urbanizatua bada. Beraz, espazio egoki hori bilatzea izango da Udalaren zeregina. -Bestetik,

prozesu

parte

hartzailearen

bidez

erabakitzen

arkitektonikoa gauzatu beharko da, eta kudeaketa eredua

den

proiektua

gazteekin batera

zehaztu,

Beraz, hasieran azaldu bezala, dokumentu hau gazteek bereziki bizi duten etxebizitza arazoari irtenbidea emateko saiakera da. Horretarako, etxebizitza eredu berriak Getxora ekartzea da proposamenaren ardatz nagusia, betiere gure udalerriaren errealitate soziologikoan txertatzeko prozesua aintzat harturik.

getxo.ehbildu.eus ehbildu@getxo.eus Telefono zenbakia: 94.466.02.80 @GetxokoEHBildu facebook-GetxokoEHBildu

8


getxo.ehbildu.eus ehbildu@getxo.eus Telefono zenbakia: 94.466.02.80 @GetxokoEHBildu facebook-GetxokoEHBildu

9


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.