Kirola

Page 1

GETXO PUNTUZ PUNTU. KIROLA 2015-2019

.

KIROLA


Kirol ariketa, lehiaketen mundutik harago, herritarrentzat giza harreman, aisialdi eta osasun iturria ere bada. Azken finean ongizatearen beste elementu bat baino ez da eta bermatua izan behar da. Horretarako Getxo Kirolak erakunde autonomoa dugu, udal kiroldegiak kudeatu eta gure herrian kirola sustatzen duena. Proposatzen ditugunen aurrean hauek dira azpimarragarrienak: 1. Errentaren araberako salneurriak jarri behar dira, langabezian dauden herritarren egoerari arreta berezia jarriz. Izan ere, progresibitate eta irizpide sozialei jarraituz Getxo Kirolaken tasak berrikusiko ditugu. 2. Amateur zein profesional mailan emakumezkoen kirola sustatu eta ikustarazi behar dugu, batik bat oso emakume gutxik praktikatzen duten kiroletan. Horretarako, estrategikoa da nerabeei zuzendutako programak sustatzea. Era berean, emakumezkoen saila duten talde federatuei lagunduko diegu, Getxo Kirolakeko instalazioak utziz eta diruz laguntzak emanez. 3. Eskola kirola esparruan Multikirola delakoa sustatuko dugu lehen hezkuntzan eta antzeko programak bigarren hezkuntzako neska mutilentzat. 4. Hirugarren adinekoentzat, Getxo Kirolakeko ikastaroez gain, kiroldegietan egiten ez diren kirol jarduerak ere sustatu behar dira: kirol ekipamenduak dauden parkeetan doako eskola zabalak, adibidez. 5. Ikastetxeetako instalakuntzak herritarrei zabaldu kirola egin dezaten eskolaz kanpoko orduetan. Getxo Kirolakeko kirolguneak ordu batzuetan jendez gainezka daude eta ikastetxeetakoak erabiltzeko akordioak sustatu behar dira, kontuan izanda asko hirigunean daudela eta horrek mugikortasun arazoak dituzten herritarren kirola erraztuko zuela. 6. Herri Kirolak balorean jarri eta sustatu. Eskoletan sartzeko neurriak hartu. 7. Kirola egiteko doako espazio zabalak sustatu. Kiroldegiak ohiko kirolarientzat egokiak dira baina bestelako jendea ere erakarri behar dugu. Horregatik, eskaladarako gunea (bulder) eta beste baliabide batzuk gehiago aprobetxatu behar ditugu: skate parkeak, hondartzak, pasealekuak, e.a. 8. Pilotaleku publiko estalia eraikitzeko beharra dago, ez kirolgune itxietan (Fadura, Gobela...), baizik eta gune ireki batean. Hartara, pilota jokoak sustatzearekin batera, elkargune kultural eta soziala era izango da. 9. Getxo Kirolakeko ikastaroetan jende gehiago parte hartzea ahalbideratu. Itxaron zerrendak murrizten saiatuko gara, batez ere ume, emakume, adineko pertsona eta behar bereziren bat dutenentzat (ezinduak, gaixo kronikoak, e.a). Era berean, udan eta opor sasoietan jardueren orduak eta eskaintzak areagotu behar dira, gurasoen lan eta familia kontziliazioa errazte aldera. 10. Andra Mariko kirolguneetan goian aipaturiko ikastaroak egin ahal izateko balio anitzeko aretoak eraiki. Honela biztanle hazkunde handia izan duen auzoaren auzotarrek kirola bertan egin ahalko dute Fadura edo Gobelako kiroldegietara joan beharrik gabe.


11. Getxo Kirolakek ikastaroak eta bestelako ekintzak asteburuetan ere antolatu beharko lituzke. 12. Getxo Kirolaken kontratatutako enpresak murriztu eta kontratazio zuzena handitu (batez ere lan baldintza txarretan dauden irakasleen kasuan) 13. Kirol azpiegitura berriak bultzatu, kiroldegi berria egiteko aukera aztertuz. 14. Kirola euskaraz: oinarrizko ikastaroetan zein klubek emandako eta diruz lagundutako eskaintzan, euskarazko eskaintza bermatu modalitate guztietan. Haur eta gazteei zuzendutako eskaintza euskaraz izango dela bermatu behar du Getxo Kirolakek. 15. Kiroldegietan haurtzaindegi zerbitzua berma dadin lan egingo dugu, batez ere eskolaz kanpoko ordutegietan. 16. Itsas kirolak bultzatu eta babestuko dira udal kanpainekin, eta ez gaude belauntzietaz hitz egiten bakarrik. 17. Getxo kirolean, kultur etxean bezala, batzorde eragilea aldatuko da eta kirol taldeen eta herritarren parte hartze zuzen eta eraginkorrari bide emango zaio. 18. Subkontratazioak baztertuko dira Getxo Kirolaken, publikotasun osoa aldarrikatuz. 19. Kirol talde ezberdinen arteko ekonomia eraginkortasuna eta kudeaketa hobetzeko foroa ezarriko da. 20. Eskola kirolean, entrenatzaile, delegatu zein epaileak emakumezkoak izan daitezen lan egingo dugu, neskato nahiz mutikoen taldeetan, kirolean emakumezko erreferenteak sortze aldera. 21. Aldagelak emakume kirolarien beharrizanetara egokituko dira (ile lehorgailuak, entxufeak, tanpoi nahiz konpresentzako edukiontziak...) 22. Kirol elkarteek kirolgune zein ordutegien esleipenetan emakumezko taldeei lehentasuna eman diezaieten lan egingo da.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.