Lurralde antolaketa

Page 1

GETXO PUNTUZ PUNTU. LURRALDE ANTOLAKETA 2015-2019

.

LURRALDE ANTOLAKETA


EH Bildu lurraren kudeaketa integral baten alde dago, justizia soziala, ingurugiroaren jasangarritasuna, lurralde elkartasuna, genero ikuspegia eta hiritarren parte-hartzearen beharrak errespetatuz. Lurzoruaren kudeaketak aldaketa sozialerako lanabesa izan behar du. Gure lurzorua mugatua da, eta ondorioz errespetatu eta zaindu egin behar dugu; hala, hedatze urbanistikoa mugatuko dugu, 2001eko PGOUk zehaztutako irizpideetara. Herri eta hirien bilakaerak, hiritarren ongizatea eta beharretan egon behar du oinarrituta, eta ingurugiroari ahalik eta kalte gutxien eginda garatu behar da. Gehiago eraikitzen duenak ez du hobeto kudeatzen, dauden baliabide natural eta ekonomikoak modu eraginkor, ekologiko eta orekatuagoan administratzeko gaitasuna duenak baizik. Aurrekoa kontutan hartuz ondokoa proposatzen dugu: 1. Lurzoruaren erabilpen espekulatiboaren aurrean, behar sozialak asetzeko plangintza urbanistikoa: etxebizitza, ekipamenduak, elikadura subirautza, ingurugiroa. 2. Lurzoruaren erabilpenen espezializazioaren aurrean (lo egiteko, lan egiteko, aisialdirako), gune físiko berean beraien nahasketa proposatzen dugu, gizakiak garatzen dituen aktibitate guztiak izateko, mugikortasun jasangarriagoa lortzeko, ingurugiroari begirune handiagoa eta udalerri batean bizi diren sektore ezberdinen arteko harreman hobea lortzeko. 3. Konstruktora eta bulegoetatik zuzentzen den urbanismoaren aurrean, urbanismo plangintzetan hiritarren parte-hartzea sustatu nahi dugu eta planak kontsultara eramango ditugu. 4. Hiritarren zerbitzurako azpiegiturak: ibiltariak lehenestea autoen aurretik, kultur eta kirolguneen deszentralizazioa eta auzoen arteko komunikazioa. 5. Auzoetako elkarte zein norbanakoekin adostutako irisgarritasun plana diseinatu behar da, oinezko, bizikleta bidezko nahiz garraio publikoan: garraio publikoaren sare indartsu baten aldeko apustua (auzoen arteko autobusa), bidegorri sarearen egokitzapena, Getxobiziren erabilera ordutegi nahiz mailegu lekuen birmoldatze adostua, eskailera mekanikoen behin betiko konponketa eta funtzionamendu egokia,... 6. Gure berdeguneen babesa, bereziki Larraùazubi eta Andra Marin. Guneotako lur eremu urbanizagarrien deskalifikazioa exijitzen dugu. 7. Gobela, Kandelu eta Bolue erreken ingurunea zein Bolue hezetasunaren babesa eta hirigintza-planeamendu berria. 8. Itsas ertzaren babesa (ez soilik turismoari begira‌) eta gozamena; itsas ertza kalte dezaketen proiektuak baztertu eta horien kontra udalaren esku dagoen guztia egin (Dragarik ez!).


9. Lurralde antolaketan lehen sektorea kontuan hartu espazioaren antolakuntza egiterako orduan. 10. Gure basoen mozketa basatiak eragotziko ditugu. 11. Hiri gunearen hazkundea mugatzeko eta ekiditeko plangintzak zehaztu. 12. Herri elkarguneetako ezaugarri diren kiosko nahiz bestelako eraikuntza historikoak errespetatu eta aldarrikatuko ditugu, ondare kulturala diren heinean (Txiki Otaegiko kioskoa kasu). 13. Eskualde (Uribe Kosta) ikuspegiz landu lurralde antolaketa.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.