Osasun-krisiak aisialdirako aukerak murriztu dizkigu, are gehiago nerabe eta gazteen kasuan. Debekuez gain, beharrezkoa da erakundeetatik alternatibak bilatzea eta jende pilaketak ekiditea.
Udal Gobernuaren ekimen faltaren aurrean, EH Bildutik proposatu dugu eskola publiko guztietako patioak irekitzea eskola orduetatik kanpo, asteburuak barne (gaur egun Romo, Zubileta eta Andra Mari bakarrik irekitzen dira, eta enpresa pribatu baten esku utzi du Udalak kudeaketa).
Osoko bilkurak gure proposamena onartu zuen atzo, beraz, lehenbailehen eskoletako patioak irekitzea eta horren kudeaketa (ateak ireki, garbiketa handitu...) egitea eskatzen diogu Getxoko Udalari.