Zbakia:
17
2. Inauteriak 4. Landareak 6. Antzinako Grezia.Historia. 8. Antzinako Grezia. Mitologia 10. Diru gehien izan duten pertsonak. 12. Esperimentua. 14. Eskulana 16. Bidaiak 18. Animalia anatomia.. 19. Komikia. 20. Errezeta. 22. Horoskopoa. 23. Entretenigarriak.
1
2
3
LUBEZAUNA DESKRIBAPENA: lubezauna arantza sendo eta zorrotzean bukaturiko brakte berdeek inguratzen duten kolore purpura-gorriska duten kapituluetan ezagutzen da. Hosto berdeek ez daukate arantzarik, eta egosita jaten dira, alkatxofaren zaporen antzekoa baitute. LORALDIA: uztailetik irailera landatzen da. Habitat: gure herrietako kuneta eta zapalda lehor eta eguzkitsuetan agertzen da. OHARRAK: printzipio mingots eta esnea gatza dezakeen hartzigarria eta, honez gain, odoleko azukrearen kopurua gutxitzen duen substantzia du . Egilea: Haizea Etxegarai Informazio iturria: Euskal herriko landare dikotiledoneoak Argitaletxea: A.D.E.V.E. Argazkiaren iturria: http://plantasmedicinales.servidoralicante.com
4
PANPA BEDARRA Indiarrek Hego Amerikako landare batzuk ekarri zituzten eta haietariko batzuk onak ziren eta beste batzuk txarrak. Azkenengo hauei landare inbaditzaileak deitzen diegu hemengo ekosistema aldatzen dute eta. Haietariko bat Panpa Bedarra da. Hauexek dira landare inbaditzaile honen ezaugarriak; Itsasadarreko eskualdetan ondo hedatutako espeziea da. Erabat ornamentala, txalet eta lorategiekin estuki erlazionatuta dago. Xede ornamentalekin landatu zen eta egun, komunitate sasinaturaletan ezarrita dago. Estreineko aldiz, Santanderren aipatu zen. Egun, Urdaibai Biosfera Erreserban dagoen bigarren izurritea da. Landutako eta degradatutako lurzoruak arin kolonizatzen ditu. Bere dispersio-sistema hazi hegazkorren eta lurpeko errizomen bitartekoa da. Komunikabide arinak erabiltzen ohi ditu hedatzeko, bereziki, autobiak. Hala ere, ez da ikusten Urdaibaitik hurbil dauden beste eskualdeen eragina. Baina, azken urteetan hedapen handia izaten ari da itsasadarretik kanpo. Egilea: Irati Cossio Informazioa: Aixerreku Elkartea.
Argazkia: flick.com
5
Aintzinako Grezian oso gertaera historiko berezi bat suertatu zen Esparta hiriaren garaian. Espartanoek haurrak txikitatik gerrarako prestatzen zituzten baina forma oso txar batean. Prestatzen zituztenean, umeek nagusien kontra borrokatzen zuten eta, askotan, ume batek beste ume bat hil behar zuen bizitza ez galtzeko. Egun batean, persiarrek espartarren kontra borrokatuko zutela esan zutenean, Leonidasi, Espartako erregeari, Termopiletan persiarrak blokeatzeko ideia bururatu zitzaion. Leonidasek, bere tropa guztiekin, Termopiletan kokatu zen eta persiarren kontra borrokatu zuten. Leonidasek irabazi zuen borroka hori, baina espartar bat persiarren partez zegoenez, esan zien persiarrei beste leku bat zegoela bataila egiteko eta irabazteko. 6
Leku hartan, bere 300 soldaduekin borrokan hasi baino lehen, Leonidasek espartar bati esan zion beste tropei esateko borroka galdu zutela eta errefortzuak bidaltzeko. Traidoreak esandako lekuan hasi zen bataila eta espartarrek guda galdu zuten. Hala eta guztiz ere, Leonidasek, hil baino lehen, esan zuen gendeak gogora zezan ez bakarrik gerra hartan 301 espartarrak hil zirela beraien familiak salbatzeko, baizik eta nola 301 espartarrak ausardiaz hil ziren.
Informazio iturria eta egilea: Manuel Castellanos Argazkia: blog.revistavanytifair.es
7
Aintzinako Greziarrek milaka jainko eta jainkosengan zinesten omen zuten. Batzuk garrantzitsuak dira: Olinpikoak deitzen zitzaien. Apalagoenak, ninfak, bizi ziren harkaitzetan, basoetan eta ibaietan. Munstroak ere existitzen ziren. Hobe beraiekin ez topatzea! JAINKO ETA JAINKOSA NAGUSIETAKOAK Olinpo mendian bizi ziren, horregatik Olinpikikoak deitzen ziren . Anbrosiaz elikatzen ziren (hilezkortasuna ematen omen zieten) eta nektarra edaten zuten. Beraien erregea ZEUS zen...baina borrokaldiak sortu ziren beraien artean eta beraien abenturak ez ziren batere sinpleak!
8
Jainkoek beraien borodatez eraldatzeko ahalmena zuten. Ikusi ahal zituzten Lurran gertatzen ziren gauza guztiak eta gurengana jeitzi ahal ziren gu liluratu, zerbitzatu edo zigortzeko. Hades zen Olinpoan bizi ez zen bakarra, hildakoekin infernuan bizi zen eta. Egilea: Christian Garay Informazio iturria: MitologĂas. Panini argitaletxea Argazkia: Zubufer´s Blog 9
Nor?: Cornelius Vanderbilt. Zenbat?: 170.000 milioi dolar. Zergatik?: New Yorken trenbidea eraikitzeagatik. www.biography.com
Nor?: Basilio II.a. Zenbat?: 172.000 milioi dolar. Zergatik?: Bizantziar Inperioko enperadorea (976-1025) www.occities.com
Nor?: Marco Licinio Craso. Zenbat?: 172.500 milioi dolar. Zergatik?: Erromatar Inperioko kontsul. Vidayeltiempo.blogspot.com
Nor?: Henry Ford. Zenbat?: 191.000 milioi dolar Zergatik?: Ford Motor Companyren fundatzailea. dineroclub.net
Nor?: Andrew W. Mellon. Zenbat?: 192.000 milioi dolar. Zergatik?: Petrolioko, burdigintza eta ontzigintza magnatea. histiryorb.com 10
Nor?: Mir Osman Ali Khan (18861967) edo Asaf Jah VII Zenbat?: 213.000 milioi dolar. Zergatik?: Hyderabadeko* printzerriako nizama edo erregea. (*) Gaur egun, Indian barne dagoen herrialdea da.
indu.com
Nor?: William Henry Vanderbilt (1821-1885). Zenbat?: 213.000 milioi dolar. Zergaitik?: Corneliusen semea. probertenciclopaedia.com
Nor?: Nicolas II (Errusia). Zenbat?: 257.000 milioi dolar. Zergatik?: Errusiako azken enperadorea.
claseshistoria.com
Nor?: Andrew Carnegie. Zenbat?: 302.000 milioi dolar
biography.com
Zergatik?: Siderurgiako magnatea.
Nor?: John D. Rockefeller. Zenbat?: 322.000 milioi dolar. Zergatik: Standard Oil-en (ESO) sortzailea. es.wikipedia.org
Egileak: Javier Zabala eta Haritza Cuezva Informazio iturria: GUINNESS WORLD RECORDS 2013
11
Beroetan handi, hotzetan txiki Bero egiten duen egunetan, etxea, ohea, jostaliak…handitu egiten dira? Bada, gauza batzuk hedatu, handitu egiten dira beroarekin, eta uzkurtu edo txikitu hotzarekin. Adibiderik nahi ? Bada, gasa.. Bai, gasa, arnasten dugun hori. Esperimentu erraz batekin frogatu dugu. Behar dituzu; •
Botila bat
•
Puxika bat
•
Ur hotzez betetako ontzi bat
•
Ur beroz betetako ontzi bat
Zer egin 1. Hartu puxika, sar ezazu botilaren ahoan, eta ziurtatu ez dela gelditzen aireak alde egiteko zirrikiturik. 2. Hartu botila eta sartu ur berotan. Ikusi, ikusi nola puzten den puxika!
12
3. Atera ur berotik botila, eta sartu ur hotzean; puztutako puxika hustu egin da! Zer gertatu da? Ur berotan sartzean, botila berotu egiten da, eta barruan duen gasa ere bai. Gasa, berotzen denean, hedatu egiten da, eta botilak ezin du gas hori hartu. Orduan, botilatik atera eta puxika puzten du atera den aireak. Ur hotzetan sartzean, berriz, kontrakoa gertatzen da: airea hoztu egiten da, hoztean uzkurtu egiten da, eta botilaren barrura itzultzen da. Egilea: Izaro Masa Informazio iturria : Armix max-mix 1 Zz. Argitaletzea: Elhuyar Argazkia: www.tiendadeglobos.com
13
Beharrezko materiala . Esmalte akriliko gorria,horia,urdina eta zuria . Kristalezko edalontziak . Kotoizko bastoitxoak . Laberako pergamino papera. Nola egin?
Lehendabizi, kristalezko edalontziak margotzeko erabiliko ditugun koloreak prestatuko ditugu. Gorriarekin, horiarekin eta urdinarekin hainbat kolore nahasketa egin daitezke. Eta zuriarekin kolorea argitu. Ondoren, labeko bandejan pergamino papera kokatuko dugu, bertan edalontziak buruz behera kokatzeko.
14
Bastoitxo bat hartu eta kolore batean bustiko dugu. Poliki, edalontziaren ipurdi eremuan motak margotuko ditugu. Ondoren, beste bastoitxo batekin beste kolore batekoak. Eta horrela, gure gustura gelditu arte. Sikatzen utzi, eta beste edalontzi batekin jarraituko dugu. Kolore konbinaketa ugarirekin frogatuko dugu. Eta gogoratu bakarrik edalontziaren ipurdi eremua beteko dugula motekin. Ordubetez edalontziak sikatzen utziko ditugu. Ondoren, 350ยบc-tan labean sartu 30 minutuz. Denbora igarota, labea itzali eta beste ordubetez hozten utzi. Prest ditugu edalontziak erabiltzeko edota opari zoragarri bat egiteko. Gomendio bat. Gehiago iraungo du margoak, kontuz eta larregi igurtzi gabe garbitzen baditugu. Egilea: Karen Fernandez Informazio iturria: Karramarro aldiizkaria 39.zk Argazkia: papa-moscas.com
15
LANZAROTE Uda honetan joan zaitezkete Kanarietako Lanzarotera, oso eguraldi ona egiten du eta. Ondartzetan amakak daude, baina alokatu behar dira. Hotel asko daude eta denak oso politak dira. Gainera, euria egiten badu ez da ia-ia nabaritzen. Sumendi asko daude eta sumendiko lurra eskuan hartzen baduzue erretuko zarete. Eta horregatik kaptus asko daude. Haietariko batzuk erraldoiak dira eta guztiak izugarri politak. Bilbotik Lanzarotera egazkinez joanez gero, bidaiak 2 ordu eta 30 minutu iraunten du. Anima zaitezte Lanzarote irlara joatera!
Egilea: Carlos Castellanos Argazkia: www.xn--espaaescultura-tnb.es
16
GRANADA, bidaia turistikoa! Lagunok! Hemen dauzakue proposatzen dizuedan bidaia! Hotelak (aukeratzeko): Abades Nevada Place (abadesnevadapalace.com), Camino de Granada (www.hotelcamino.con), eta Portago Urban (www.tripadvisador.es) Prezioak, aurreko ordenari jarraituz: 55â‚Ź, 50â‚Ź eta 38â‚Ź gela bikoitza eta gaueko. Bidaia Turistikoa: Gaua hotelean pasatu ondoren, gosaldu eta hiria ikusiko dugu (badago). Gero igerilekuan igeri egingo dugu eta 15:30ean edo 16:30ean bazkalduko dugu. Arratsaldean Alhambra ikusiko dugu. Geroago, hotelera joango gara eta nahi izango duguna egingo dugu.
Egileak: Sara Higon Argazkiak: hotelarenak aipatutako ordenean
17
Animalien ehunak Animalien ehunak zelula interkonektatuen multzoak dira. Animalien gorputzetan oinarrizko lau ehun mota daude giza gorputzean eta organismo multizelular apalenetan barne, baina zerbait azaldu nahi dizuet hain espezializatuak eta ezagunak ez direnei buruz. EPITELIO ETA EUSTE-EHUNAK Epitelio eta euste-ehunen arteko ezberdintasuna garrantzitsua azkenekoetan azaltzen den zelularteko substantzia ugaria da, zelulek berek ekoiztua. Ehunmota hauen funtzioa organoen arteko tarteak betetzea da eta, era berean, euste-egiturak eratzea. Egilea: Ekaitz De Blas Informazio iturria : Zoologi atlasa. Ediciones marfil Argazkia: Wikipedia
18
Egilea: Haritza Cuezva 19
OSAGAIAK: 1 litro esne 1 esne lurrundu poto bat 200 arroz borobil 1 kanela makilatxoa 150 gramo azukre laranja azal zati bat limoi azal zati bat gatz apur bat
HASI BAINO LEHEN: Ohartu al zara laranja eta limoiaren azal ebaki berriak nolako usaina duten? Garratza, mikatza, freskotasuna, garbitasuna,... denak bertan. C bitamina uholdeka.
20
LANERA! Azukrea ezik, gainerako osagai guztiak jarriko ditugu kazola batean. Su eztitan utziko diogu nahasketari irakiten, betiere zurezko koilararekin eraginez. Usainak erakarri duen anaia edo arreba txikiaren laguntza edukiko dugu lan honetarako, edo bezte laguntzo horrena. Oso garrantzizkoa da koilaraz eragitearen kontu hau, ez baitiogu utzi behar arrozari kazolaren hondoan itsasten. Azkena litzateke hori! 40 minutu igaro direnean, azukrea gehitu eta beste 10 minututan segituko dugu eragin eta eragin. Denbora iragandakoan, gopor edo ontzi borobil batera botako dugu prestatutakoa, betiere fruitu-azalak eta kanela makila arrantzatuz. Ez dira jaten, baina zapore bikaina ematen dute. Hotziturik jango dugu.
Egilea: Hegoa Ocerin Informazio iturria: Txikichef. Ariadna argitaletxea Argazkia: www.crhoy.com
21
Aries: 21-3/20-4
Taurus:21Taurus:21-4/204/20-5
Etxean baldin bazaude eta kanpoan eguzkia dagoela ikusten baduzu, atera baino lehen eguzkitarako krema jarri.
Egunen batean Aquariumera joaten bazara, ez sartu eskua pira単en ontzian, gose daudenean kosk egiten omen dute eta.
Gemini21Gemini21-5/205/20-6
Cancer 2121-6/206/20-7
Kontuz hondartzan! Gerta liteke karramarro bat agertu eta behatz batean kosk egitea.
Udako oporrak gertu daude. Arkatza, borragoma eta
Leo 2020-7/237/23-8
Virgo 2424-8/238/23-9
Begiko duzun futbol taldea galtzen badu, lasai egon.
Eskolan zaudela bero handia egiten badu, eta irakasleak ez
Jarraitu animatzen, hurrengoan irabaziko du eta.
badu lehioa ireki nahi, eman krema hidratantea aurpegian.
koadernoa utzi eta presta zaitez eguzkitan erlaxatzeko.
Irudiak: Iraia Aced 22
Libra 2424-9/239/23-10
Udaberrian gaude. Ez jarri neguko arropa edo izerdi putzu batean igeri egin beharko duzu.
Sagitarius 2424-11/2311/23-12
Utzi bideojokoak alde batera, eta hasi ikasten, horrela azterketak gaindituko dituzu!
Aquarius 2121-1/181/18-2
Eskuohiala eta bainu jantzia armairutik atera eta prestatu, hondartzako denboraldi berria dator eta.
Scorpius 2424-10/2310/23-11
Zirkura joaten bazara, ondo portatu. Bestela, barre egingo dizute bertako hienek. Capricornius 2424-12/2012/20-1
Kalean zure futbolari kuttuna ikusten baduzu, hobe norbaitekin egotea, agian, zorabiatuko zara. Piscis 1919-2/202/20-3
Kontuz zoologikoan, azken boladan tximuen inbasio bat izan da eta. Joatekotan, nortasun agiria zurekin eraman, tximu batekin nahas ez zaitzaten.
Egilea: Haizea Etxegarai 23
-Gustatzen zaizkizu zezenak? - Bai horixe, asko. - Behia izango zara orduan .
. Besapean ahatea duela dago gizon bat. Hurbildu eta galdetzen dio gazte batek: - Nora zoaz txerritxo horrekin? - Ez, ez, barka; baina hau ahatea da. - Zu isilik, ni ahatearekin ari naiz eta. Ehiztari batek esaten dio lagunari:
Senar jeloskor batek emazteari:
- Poliki-poliki lehoiarengana hurbildu, eta bapatean... prruuuuutttt!
- Esaidazu egia; txakurra ni baino gehiago maite duzu,ezta?
- E? Esan nahiko duzu grrrrrrrrrrrrr!
- Ai Pello, bai astuna zarela! Hamaika aldiz esan dizut biok berdin maite zaituztedala!
- Ez ba, atzetik hurbildu nintzaion eta .
Turista-talde bat gazteluak ikusten ari dira da. Mordoska bat ikusi ondoren, gidaria aspertu samartuta dago eta esaten die: - Hona hemen Santxo Gartziak eraikitzeko agindu zuen gaztelua. Esaten dio turista batek: - Baina ez dut ezer ikusten. - Noski! Ez zuten agindua bete eta .
24
Bidean aurrera doaz bi sagutxo paseatzen, eta gainetik saguzarra igarotzen zen. - Zer da hori? - Galdetzen du batek - Nire senargaia, pilotua da eta.
Txerria erosi duela kontatzen dio gizona batek bere lehengusuari, bere logelan daukala eta ohe azpian lo egiten duela txerria . - Eta kiratsarekin, zer? - galdetzen dio lehengusuak txundituta. - A, niri bost axola! Hor konpon txerria! Ohituko duk
.- Ama, badakizu? Nire idazlanak zeharo hunkitu du andereinoa. - Benetan diozu?
Galdetzen dio Jaimitok aitari: - Aizu aita; zuk emango al zenioke zaplasteko bat ezer egin ez duen ume bati?
- Bai horixe, negargarria dela eta pena ematen duela - Zergaitik? Ez horixe! esan dit. erantzuten dio aitak.
- A, eskerrak! Horrela lasai esango dizut ez ditudala eskolako lanak egin. Duela bizpairu hilabete, futbol-zelaiko eserlekuetan ondokoari entzundakoa: - 30.000ikusle, 22 jokalari, arbItro bat, 2 marrazain eta halere txori nazkagarri hoRrek nire buru-buruan egin behar zirina! Egilea: Paula Garay Informazio iturria: 200txiste. Susaeta Argazkia: dibujosparapintar.com 25
ARAUAK Zenbakiak ezin dira lerro, zutabe edo lauki bakoitzean errepikatu. ยกEa falta diren zenbakiak topatzen dituzun!. Zenbakiak 1etik 9ra daude kokatuta.
9 6 4 1 2 3
4 6 3 2 8 1 5 7 9
Izaro Masa
5 8 7
Hegoa Ocerin eta
Erantzuna
3 5 7 4 6 8
Egileak:
9
9 1 2
9 5 1 7 5 3 6 4 8
6 1
8 4 2 6 9 5 1 3 7
3
7 9 5 3 1 8 2 4 6
7
6 3 1 7 2 4 8 9 5
1 2 3 1
5
3 2 8 9 1 4 7 5 6
1
8 1 9 6 2 9 7 2 4 5 6 4 5 9 6 7 2 8 3 1
4
6 4 3 8 9 5 1 6 5 2 1
1 7 6 5 8 3 2 4 9
5 7
26