Zbakia:
18
2. Liburu Astea. Irakasle kontalariak. 3. Liburu Astea. Iker DĂaz. 4. Liburu Eguna. Ikasle kontalari eta ilustratzaileak. 5. Ikasle antzezle. Liburu Ibiltariak eta Liburu emate kanpaina. 6. Erakusketa: Saturnino Callejaren ipuinak. 8. Kondaira: Hiru olatuak. 10. Ba al zenekien‌? Marrazoa eta Egipto 12. Etxe bitxiak 14. Bitxikeriak 17. Eskulana 18. Errezetak. 20. Kirolak 22. Entretenigarriak eta beraien erantzunak.
1
Liburu Eguna ospatzeko ekintza asko eta asko izan genituen. Oso ondo igaro genuen!
Irakasle kontalariak; Itziar Lopategui, Ana Rita y Marijose Arruza
2
Iker DĂaz ipuin kontalaria, aktorea...
3
Ikasle kontalariak eta baita txikitxuak ilustratzaileak ere
4
Ikasle antzezle Liburu Egunean
Liburu ibiltariak
Liburu emate kanpaina
5
6
7
Euskal arrantzaleek, ur handietan dabiltzan bitartean, ez dute behin ere “sorgin” hitza esaten. Pertsonaia horretaz zerbait esan behar dutenean, “olatuen ondoan dagoena” esaten dute. Arrantzaleen emazteek ere ez dute behin sorginen pasadizorik aipatzen senarrak itsasoan dituzten bitartean… Bazen Bermeon sorgin bat. Besteenak bereganatzea zen haren grina. Kezka sortzen zuen aurkitzeak, eskuetan zenuena eskatzen baitzizu; aldean zenuena ere beretzat nahi zuen : paparreko orratzak, idunekoak. Hitz batean, ezusteko mila gauza. Egun hartan Mattin arrantzutik zetorren otzara bete bokatarekin. Bidean zegoen sorgina. - Kaixo Mattin, arrantzu ona gaur, ezta? - Bai, ez da gaizki egon. Neketsua izan da lana, baina merezi izan du... Arrantzalea bere bidetik ahalik bizkorren abiatzera zihoan, ez baitzuen atsegin sorginarekin topo egitea. - Baina -esan zion emakumeak- zergatik ez dizkidazu ematen bokarta horiek? - Ezta pentsatu ere, ez ekin alferrik! -erantzun zion Mattinek aztoratzen hasita-. Alde paretik, atsoa! 8
Hori esanik, sorgina alderatu egin zen eta arrantzalea bere bideari lotu zitzaion biziki. Atsoak ezin zuen disimulatu bere haserrea. - Madarikatua! Ordainduko dizkidazu ba esandako hitz horiek... Gero bere alaba sorginaren eta beste lagun baten bila joan zen. Hirurak elkartu ziren. - Mattin arrantzaleak alderatu egin nau eta ez dit eman nahi izan bokarta otzara eta atsotzat hartu nau...Hau ezin diot barkatu... Argazkia: Bibliotecamunicipaldehondarribia.wordpress.com
- Ezta guk ere! - Bihar, hiru olatu eskerga sorraraziko ditugu bere aurka. Lehenak kezkatu egingo du, bigarrenak dardarka jarriko eta hirugarrenak hondatu egingo du. ... Eta badakizu zer gertatu zen?. Ezetz bukaera asmatu! Eta irudiaren laguntzaz? Baietz!
Egilea: Izaro Masa Informazio iturria: Euskal herriko kondairak. Ibaizabal
9
Klasea: Chondrichtyes Subklase: Plagiostostomia Ordena: Hexanquiformes Familia: Odontaspidae Genero: Odontaspis
www.virual.com.es
Espezie: Ferox
DESKRIBAPENA: Ahaide hurbilekoa duen Odontaspis taurus edo marrazo zezenak baino gorputz lerdenagoa eta luzeagoa dauka; hegatzak ere garatuagoak ditu. Lehenengo bizkarhegatsa bigarrena baino askoz handiago du. Kolore arre-iluna edo gorrixka ageri du bizkarraldean eta grisago bilakatzen zaio saihetsetan; sabelaldea, berriz, zurixka du. Orban ilun ugariz zipriztindurik ageri ditu bizkarra, saihetsen zati bat eta isatsaldea.
TAMAINA: 4 metroko luzera eta 300 kiloko pisua izan daiteke.
ELIKADURA: Arrain txikiak, krustazeoak eta moluskuak. EGILEA: Christian Garay Informazio iturria: Bizkaiko Golkoko Marrazoak. A.D.E.V.E.
10
Quo.es
Antzinako Egiptok itxura erabat bitxia zeukan: zurtoin luzeko lorea zirudien. Zurtoina Nilo ibaiaren harana zen, eta lorea, delta. Egiptoarren bizitza Niloaren mende zegoen, biztanleak ibai bazterreko lur sail estu eta emankorretan bizi baitziren. Egipto herrialde idorra da; izan ere, Nilo gabe basamortua litzateke. Komunikatzeko bide nagusia ere bazen Nilo ibaia, elkarrengandik ehunka kilometrora zuenden hiriak lotzen baitzituen. Iraila iristen zen bakoitzean, Nilok gainezka egiten zuen eta lokatz geruza bat uzten zuen. Geruza hori, hain emankorra zenez, nekazariek bi edo hiru uzta izaten zituzten urtean. EGILEA: Ekaitz De Blas nformazio iturria: Ezagutu...egiptoarrak. TTarttalo argitaletxea
11
Zenbait etxek itxura eta forma harrigarriak dituzte... Ezagutzen al dituzu hauek? Zein duzu gogokoen?
BUZTINEZKO GAZTELUA Malin, batzuetan, etxeen hormetan (arrautzazko) koroa eraikitzen dute. Euria egiten duenean, buztinezko eskulturatxoek euri-ura gordetzen dute. Hondatu egin direla? Erraza da: berriz egin eta kitto!
Argazkia: barahonaphotoshop.blogspot.com
Etxearen hormetan ahalik eta irekigune gutxien daude, etxe barruan ahalik eta itzalik eta freskotasunik handiena izateko.
HABIAHABIA-ETXOLA Ginea Berriko korowaiek zuhaitzetan egiten dute lo, lurretik 30 metrora. Iluntzean, lianazko eskailerak igo eta, ondoren, jaso egiten dute.
Argazkiak: anfrix.com
Horrela, etsaiak ezin dira gora igo... Eta gainera, han goian eltxo gutxiago daude!
12
HAITZULOHAITZULO-ETXEA Azpalditik, gizakiak haitzak zulatu ditu edo haitzuloak baliatu ditu bizilekutzat. Zer alde on du horrek? Neguan etxe hauek epelak dira, eta udan freskoak.
Argazkia: paperekoa.berria.info
Edozein lekutan aurkituko ditugu trogloditen etxeak: Frantzian, Italian, Turkian, Iranen,‌
KAPELA PUNTZAZORROTZA Zurezko etxola hau basoan bizi diren laponiarrena da. Goiko zulotik barruko sutondoko kea ateratzen da. A zer beroa egiten duen! Argazkia: Munduko aurren nire entziklopedia. Ikasmina
Garai batean, urte osoan bizi zen jendea horrelako etxoletan. Gaur egun, kota hauek oporretarako baino ez dira. Egileak: Hegoa Ocerin Informazio iturria: Munduko haurren nire entziklopedia . Ikasmina
13
SENDAVIVA
Joan behar zarete Sendavivara, oso polita da eta. Sarrerak aurten balio du; 12 urtekoentzat; 25 euro 5 -11 arteko urtekoentzat; 18 euro 5 baino txikiagoentzat; doainik 65 baino nagusiagoentzat 18 euro Ahalmen urriko helduentzat; 18 euro Eta ahalmen urriko gazteentzat; 16 euro. Ordutegia: Goizeko 11:00 etan irekitzen dute eta arratsaldeko 8:00 etan ixten dute. Egilea: Karen Fernandez Argazkia: IBANBALAGRE.COM
14
FERRARI Ferrari autoak sortzen dituen marka oso ezaguna da, 1929.urtean sortu zen Maranello (Italia)n eta bere sortzailea Enzo Ferrari izan zen, zeinek Scuderia Ferrari izena jarri zion. Ferrariren egoitza nagusia gaur egun Maranellon dago eta luxuaren eta abiaduraren erreferentzia da. Il Cavallino Rampante bi hankatan mantentzen den zaldi beltza izan zen eta da markaren irudia, eta gaur egun mundu osoan ezaguna den logoa bihurtu cochespectaculares.com da. Enzo Ferrariren helburu nagusiena auto txapelketetan parte hartzea izan zen eta gaur egun 1 Formulako txapelketetan parte hartzen duen taldea da, besteak beste.
Cochespectaculares.com
Hala ere, 1969 . urtean konpainian sortu ziren hainbat aldaketei ezker gama baxuagoko autoak egiteari ekin zioten Fiat deituriko auto marka erosiz.
Egilea: Eneko Cuezva
15
MAGIC KARTAK Magic kartak joku bat da. 2 edo 4 jokalarik jolastu ahal dute. Jokalari bakoitza 20 bizitzakin hasten da eta egin behar duena beste jokalariei bizitza guztiak kentzea da. Jolas honetan bost elementu daude: ura, sua, argia, basoa eta zingira. Elementu bakoitzak kolore bat du, adibidez: (ura) urdina, (sua) gorria, (argia) zuria, (basoa) berdea eta (zingira) beltza.
Argazkia: klmagazine.net
Jokalariek 60 karta eduki behar dituzte eta haietariko 20 oinarrizko lurrak izan behar dira. Jokalariek, oinarrizko lurren bidez, izakiak egin ahal dituzte eta izakiek beste jokalariei bizitzak kendu ahal dizkiete. Adibidez; 他: 3 eraso, 4 defentza. Orduan, izakiekin erasotzeko, karta biratu egin behar da eta erasoa 3 denez 3 bizitza kendu ahal dizkio beste jokalari bati. Baita defendatseko aukerak ere badaude. Izaki batek eraso egiten duenean beste jokalariak bizitzak ez galtzeko bere izakiekin defendatu ahal du. Adibidez: jokalari batek 3 eraso eta 3 defentsa baldin badauzka eta besteak, aldiz, 3 eraso 4 defentsa, orduan, 4 defentsa dituenak irabazten dio beste izakiari hiru bizitza kentzen dizkiolako eta horregatik, bizitza guztiak galtzen dituenez, izakia hiltzen da. Lehenengo partida hasi baino lehen, mazoa etzanda utzi behar da eta mazo begiratu barik lehenengo zazpi kartak hartu behar dira. Bigarren dado bat botatzen du jokalari bakoitzak eta zenbaki altuena ateratzen duena hasten da, baina zenbaki berdina ateratzekotan berriro bota beharko da. Azkenik, txanda hasten denean bakarrik Egilea: Manu Castellanos oinarrizko lur bat bota ahal da. 16
ELUR BOLATXO MAGIKOA Behar dugu: Ura. Loctitea. Kristalezko pote bat taparekin. Koloredun purpurina; lodia eta fina.
Argazkia: mitallerdepinturainfantil.wordpress.com
Panpin txiki bat potean sartzeko. Prozedura: Lehenengoz, potearen tapan panpina loctitearekin itsasten dugu. Sikatzen den bitartean, potean ura sartzen dugu. Gero purpurina uretara botatzen dugu eta panpina sikatu denean potea ondo ixten dugu eta ondo astintzen dugu. Egilea: Haizea Etxegarai
17
OSAGAIAK: Txokolatea Marrubiak Gurina Gorringoak Azukrea Bioleta-izozkia
Prestaketa: Hasteko, egin marrubizko purea azukre pixka batekin, eta izoztu izotzontzietan. Bestetik, fondanta egiteko, txokolatea eta gurina urtu egin behar dira eta gehitu gorringoak azukrearekin harrotuta. Gero, sartu orea molde metaliko biribil batean, eta erdian, marrubi-pure pixka bat. Bete gainerakoa fondant-orez. Azkenik, sartu labean erabat egin arte. Atera fondanta moldetik, eta lagundu bioleta-izozkiaz, marrubiz eta txokolatezko zatitxoz.
Egilea: Sara Higon Informazio iturria eta argazkia: eitb.com
18
OSAGAIAK: Hezur gabeko oliba beltzak Azenarioak Gazta freskoa Letxuga Zotzak
Nola egin? 1 Zuritu azenarioak eta egozi 10 minutuz.
Argazkia: sagartoki.es
2 Gero, zentimetro bateko lodiera xerretan zatitu (gutxi gora behera). 3 Moztu azenario xerra bakoitzean hiruko bat. 4 Iltzatu zotza azenario xerraren erdian. 5 Zotzean, aurrera begiratuko duten bi oliba beltz iltzatu. 6 Behealdean gelditzen den oliban, sartu gazta apur bat. Eta goikoan, lehen moztutako hiruki formadun azenario zatitxoa. 7 Ondoren, garbitu letxuga ondo, eta moztu txiki-txiki. 8 Pinguinoak joango diren platerean, sakabanatu letxuga eta apaindu pinguinoekin. Egilea: Irati Cossio
19
Esku Pilota kirol bat da. Kirol hau oso ona da, bai osasunerako, baita lagunak egiteko ere. Gainera, oso dibertigarria da. Gehien gustatzen zaidana txapelketan parte hartzea da. Txapelketak izan daitezke neskentzako edota mutilentzako. Joka daiteke banaka edo binaka. Oraintxe bertan, alevin nesken txapelketan parte hartzen ari naiz, Miribillako Bizkaiko frontoian.
Egilea: PAULA GARAY Argazkia: deporadictos.com 20
Antzinean, mahai baten gainean jolasten den kirol atsegin honetan, liburuak erabiltzen ziren sarea eta palak egiteko, eta golf pilotaz jokatzen zen. Gaur egun, aldiz, mahiaz aparte, erraketak eta pisu gutxiko pilota erabiltzen dira. Joku honetan, bi jokalari edo bi bikoten artean jokatu ahal da. Pilota mahaitik jausten bazaio jokalari bati, beste jokalariak punto bat irabazten du. Partida hau bukatzen da, jokalari batek edo bikote batek hamaika puntu lortzen dituenean.
Egilea: IBAI PEREZ
Argazkia: freepik.es
21
1. Egin batuketa eta kenketa hauek: 100 + 250 - 196 + 717 = 50 - 48 + 9 + 158 - 100 = 1897 + 2741 - 3000 = 11217 + 4855 - 1300 = 1912769 - 976641 = 2. Egin biderketa hauek: 25 x 4 = 1979 x 9 = 4559 x 5 = 99887 x 4 = 1987654 x 3 = 3. Egin zatiketa hauek, bi hamartarrekin: 2492 : 24 = 9988 : 1000 = 16734 : 98 = 1000000 : 10000 = 4. Jarri zenbaki erromatar hauek zenbaki grekoetan: MXL=
MMDCXL =
MMDCCCLXXVIII =
EGILEAK: JAVIER ZABALA ETA HARITZA CUEZVA
22
A S
L
D F
G D S
L U B Q T
O P E Y I
L
A T
F
T
F
M G H R T
L
K P
L A D H F E P K J
M B
C
E
O Ă‘ K O B
W R D F
G K O J
C F
O R S
A Z
C H E
R R A R I
Y T G G W Z
X R H H V C S
E R B
T
V N I
E X T
E
R E
S
U T
F
A N S
N A U L
H Y U N D A I
K
X Q M
Ă‘ H Y Z
S
R
P
T
K
O L
ARAUAK: Goitik behera, eskerretik eskuinera, eskuinetik eskerrera eta zeharkatuta 8 marka aurkituko dituzu.
Egileak: Carlos Castellanos 23
O
P S
E E
L A
T
M B
F
P
O R
S
C
H E
E
R
R
A
R
I
G H
R H Y U
N
N
I
S
S
A N
E
N A
U
L
D A
T
I
1.
2.
871
100
69
17811
1638
22795
14772
399548
936128
5962962
3.
4.
103,83
1040
9,98
2640
170,75
2878
100
24