20 aldizkaria

Page 1

Zbakia:

20

2. Erakusketa. Tintin. 6. Indarkeriaren Aurkako Eguna 4. Ba al zenekien‌?. 9. Esperimentua. 10. Animaliak. 14. Errezetak . 18. Eskulanak: ponpoiak 21. Entretenigarriak. 22. Erantzunak 1


Urtero, liburutegira heltzen zaigu erakusketa ibiltariren bat egun batzuetarako. Duela gutxi, Tintin-i buruzkoa heldu zitzaigun. ETA ZER TOPATU GENUEN HAN??? Tintin komikiari buruz hitz egin genuen, bereziki “Tintin Ilargira Bidean� komikiaz. Eta bazegoen istorian erabiltzen zen espaziontziaren maketa. Gero, ordenagilura edo Tintin-en liburuak irakurtzera joan ginen txandaka eta taldeka eginez. Ordenagailuan azaltzen ziren pertsonaiak, istorioak eta abar. Beste aldetik, istorioak ere bai oso interesgarriak ziren, eta gainera, asko zeuden. Horrela, istorio askoren zatiak irakurri ahal izan genituen, gure txanda ailegatzean. Gauza gehiago zeuden, baina hauek interesgarrienak ziren. nire ustez. Egilea: Laura Gomez

2


3


4


5


6


Animaliak eta natura Munduan animalia asko daude; haragijaleak, belarjaleak eta orogaleak. Animalia hau haragijalea da.

l Animaliek kolore desberdinak dituzte. Tigre honek laranja, zuria eta marra beltzak ditu. Adibidez, txoriak kolore askotakoak izan daitezke eta hegan egin ahal dute hegoak astinduz. Egilea: Jon Izkoa Argazkiaren iturria: confiden.comel

7


Valentino Rossik 37 urte ditu. Irabazi ditu 9 Munduko Motor Txapelketa. Beraz, onena da. Egun, 46 zenbakia eramaten du. Beti bezala, aurten ere Jerezen irabazi du. Gainera auto rallyak gustatzen zaizkio.

Egileak: Oier eta Nadia Fernandez Argazkiaren iturria: Wikipedia

8


HAUTSA AIREAN Materialak: -Esku-argi bat.

Zer egin: 1. Piztu esku-argia. 2. Utzi gela ilunpean. 3. Zuzendu argi-izpia objektu batera, eta erreparatu esku-argiaren eta objektuaren arteko aire espazioari.

ZER IKUSTEN DUZU???

Zientzia haurrentzat segundo gutxian. Elhuyar.

Egilea: Laura Gomez

Erantzuna azken orrialdean.

Informazio iturria eta argazkiak:

9


Badira ia bost mila urte gizakia zaldia hezten eta erabiltzen hasi zela. Eguneroko zereginetarako erabili du, hau da, garraiorako eta nekazaritza lurra lantzeko, eta egoera dramatikoagoetan ere bai, hots, guda zelaietan. Mota askotako zaldiak daude, jarduera desberdinetarako egokituak: lastereketetako zaldiak, gurdi-zaldiak, zamariak... Eta ez dezagun astu ponía, zaldiaren “senide txikia”. Ba al dakizu zergatik ferratu behar diren zaldiak? Burdinek apatzak babesten dituztelako: azkarregi gastatzea eragozten dute eta infekzioetatik gordetzen dituzte. Dakizun bezala, emeari behorra deitzen zaio eta arrari zaldia. 11 hilabeteko ernaldiaren ondoren, behorrak kume bat egiten du, urtea betetzen duen arte moxola deritzona. Moxala amaren esnetik elikatzen da sei hilabete dituen arte. Zaldiak egunean 8 bat ordu lo egiten du baina oso gutxitan etzaten da: ia beti zutik egoten da, lotan ere.

Informazio iturria; “Animaliak”, Ttarttalo argitaletxea. Argazkia: Fotolog EGILEA :

Nerea Calvo 10


Segur aski behin baino gehiagotan ikusiko zenituen animalia zuri-beltz bikain onen irudiak WWF-Adenak berauxe hautatu zuen animalia meatzatuen ikur unibersal gisa. Gaur egun ez dira milara iristen mundu guztian geratzen diren pandak. Txinan bakarrik bizi da, 1500 eta 3000m bitarteko altitudean, banbu landaredietan ezkutaturik. Hartzaren urruneko ahaidea da, baina, hura ez bezala, hau erabat begetarianoa da. Izugarri gustatzen zaizkio banbu-kimu samurrak: 10-15 kg jaten ditu egunero. Hartz nabarren batek edo panteraren batek mehatxatua sentitzen bada, zuhaitzen batera igo eta han aurkitzen du babesa arriskua desagertzen den arte. Aurreko hanketan seigarren behatz bat dauka banbu zurtoinei heltzeko guztiz aproposa. Animalia bakartia da; araldian bakarrik elkartzen da bere kideekin. Bost hilabeteko ernaldiaren ondoren, emeak banbuzko habia bat prestatu eta hantxe egiten du kume bakar bat, sagua baino handiagoa ez dena.Sei hilabetez ematen dio esnea eta gero ere hiru urte dituen arte zaintzen eta babesten du. Panda helduak 1,5 m -ko altuera eta150kg-tik gorako pisua izaten ditu. Informazio iturria; “Animaliak�, Ttarttalo argitaletxea. Argazkia: reference.com EGILEA :

Jugatx Chacheda

11


Loroen familian, perikitoa edo papagaitxoa da hezteko eta etxekotzeko orduan arazo gutxien izaten dituena. XIX. mendeko lehen urteetan hasi zen gizakiak txori horiek kaiolaratzen. Tamaina eta kolore askotakoak daude: zuria, horia, berdea, urdina eta gorria. Oso animalia lagunkoiak dira; horregatik eduki ohi dira hainbat perikito batera kaiola berean. Perikito batez jaiotzen denetik arduratzen bagara errazago heziko dugu. Heldua denean, perikito arraren mokoko argizaria (mokoaren sustraia inguratzen duen mintza) urdina edo purpura izaten da; emearena, berriz, marroia, eta ilunagoa bihurtzen da udaberrian, ernaldua izateko prest dagoenean. Une horretan, perikitoak era egokian ugaldu daitezen, habia egiteko kaxak ipini behar dira kaiolan. Orduan emeak 4-6 arrautza erruten ditu, egun biz bat. 18 egunez inkubatu ondoren, perikito kumeek oskola hausten dute eta gurasoek ematen diete jaten lau bat aste betetzen dituzten arte.

Informazio iturria; “Animaliak�, Ttarttalo argitaletxea. Argazkia: Etxeko anima-

liak EGILEA:

June Masa

12


Kobrak oso suge pozoitsuak dira eta beraien artean pozoitsuena errege-kobra da 6m-ko luzerarekin. Ikaratuta dagoenean, (hemen azpian ikus daitekeen bezala) tente jarri eta era beldurgarrian zabaltzen du lepoko azala. Kobraren pozoia guztiz eraginkorra da, eta hain da ahaltsua ze hozkada bakarrak elefantea bera ere hil baitezake. Kobra batzuek, pozoia jaurtitzen dute . Zorrotada 2 mko distantziaraino bota dezakete, eta beti aurkariaren begietara jaurtitzen dute itsutzeko.

Informazio iturria; “Animaliak�, Ttarttalo argitaletxea. Argazkia: Youtube/Amazing Animal EGILEAK:

Aritz Arrola eta Said Rodriguez 13


OSAGAIAK: 2 LAGUNENTZAT 8 koilarakada irin • 4 koilarakada azukre • 2 arrautza • 4 koilarakada almendra • gatza • txokolate zuria • txokolate beltza . bi marrubi •

14


1.

Almendra txigortuak zapi batean bildu eta koilara batekin kolpeak emango dizkiogu txiki-txiki egin arte. 2. Irinari sumendi itxura eman eta erdiko zulora gurina, almendra eta azukrea botako ditugu . Ore sendo bat lortu arte nahastu eta ondoren bolatxoak egingo ditugu. 3. Mahaian irin pixka bat zabalduko dugu bolatxoei kolpeak ematerakoan itsatsi ez daitezen. Gailetei forma emandakoan, gurinez igurtzitako ontzi batean sartuko ditugu.

4. Ontzia labean sartu 200ยบtan 7-10 minutuz eta gero urtutako txokolatetan bustiko ditugu. Berotutako txokolate zuriari marrubi baten zukua gehituz gaileta arrosak lortuko ditugu. Informazio iturria: Errazetak. Ibaizabal.

Egileak:

Joana Burot eta Naiara Arrola

15


Osagaiak: • • • • • • • •

250 gramo irin arrautz gorringo 1 Arrautza 1 4 koilarakada olio 50 gramo azukre Koilarakada 1 legamia Koilarakada 1 ozpin Glass azukrea

Argazkia: http://www.juanideanasevilla.com/

16


Nola egin: 1. Nahastu irina legamiarekin eta jarri bol batean zirkulu bat osatzen . Beste aldetik, nahasi arrautza, azukrea eta gorringoa. 2. Bota bolera aurretik nahasi duzuna, olioa eta ozpina. 3. Nahasi guztia ondo irinarekin ore trinko bat lortu arte. 4. Erroskilei forma eman, makiltxoak eginez eta bi puntak elkartuz. Frijitu olio ez oso berotan. Kontuz suarekin!!! Beti nagusi batekin... 5. Urre kolorea daukatenean, atera eta paperezko zapia duen platerera bota olioa kentzeko eta hozten utzi. 6. Nahi baduzu, glass azukrea bota ahal dizkiezu gozoago egoteko.

Informazio iturria: Cocina para niĂąos. Susaeta

Egileak: Ane RioboĂł eta Silvia Guisasola

17


MATERIALA: artilezko mataza bat (nahi duzun kolorea) artaziak arkatza kartoi zati bat 2 edalontzi edo konpas bat 1. Lehenengoz, kartoia hartu eta edalontzi desberdinez (edo konpasaren bidez) bi zirkunferentzia marraztuko dituzu eraztun bat osatuz. Eraztuna moztu, kopiatu eta berriro prozedura bera egin.

2. Gero, bi eraztunak elkartu, ebakidura egin eraztunetan irudian bezala, eta korapilo bat egin artilez.

3. Artilea biribilkatu albo batera zein bestera lodi bihurtu arte (ez eragin oso gogor bestela ezin izango duzu moztu).

18


4. Artaziak sartu kartoien artean eta mozten joan horizontalki, artilea eskuarekin estutzen duzun bitartean, aurreko lana ez dezegiteko.

5. Moztu ondoren, bi kartoien artean artile zati bat kokatu eta bi korapilo egin ondo estutuz.

6. Kartoiak kendu eta soberan dauden artile ileak moztu ponpoi baten forma eman arte, irudian bezala.

7. Azkenik, apaindu irudimenaz baliatuz (kartulina erabiliz begiak, zapatak... egin ahal dituzu). Hurrengo orrialdean eredu batzuk dituzu.

Ondo pasa eskulan honekin!

Egilea: Joana Burot

19


20


L

I

Z

A

R

R

A

G

J

K

L

P

O

T

Q

W

E

R

T

U

I

H

A

R

I

T

Z

A

E

Z

E

R

R

O

M

E

R

O

A

K

Z

O

S

T

A

I

N

N

D

O

A

S

D

R

H

J

K

L

Ă‘

U

I

E

N

I

G

A

R

R

A

E

U

O

G

A

O

M

K

T

G

Z

C

A

S

D

F

G

H

E

Z

K

I

A

M

N

Z

L

B

Q

W

E

R

A

R

T

O

L

K

M

I

T

I

S

A

G

A

R

R

O

N

D

O

A

B

F

L

L

K

J

H

G

F

D

E

Z

I

D

F

T

O

T

ARAUAK: Goitik behera, eskerretik eskuinera eta behetik gora 10 zuhaitzen izenak aurkituko dituzu. Egileak: Silvia Guisasola eta Oier Fernandez.

Umetxoa galdu da. Lagunduko al diozu umetxoari bere etxera heltzen?

Egilea: Ane RioboĂł 21


HIZKI ZOPA L

G

I

A

Z

A

R

R

A

E

R

R

O

M

S

T

A

I

N

H

A

R

I

E

R

O

A

N

D

O

O

R A

S

T E

I

G

A

R

Z

K

I

A

R

A

A S

A

G

A

R

R

O

N

D

O

A

T

Z

A O

A

D

I

N

E

O

Z

B

I

I L O

ESPERIMENTUAREN erantzuna: Argi-izpiari erreparatzean, partikula txikiak (oso zati txikiak) ikusi dituzu airean flotatzen.

22


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.