5. Kiliko aldizkaria

Page 1

Zbakia:

5

Kaixo lagunok! Hemen gaude berriro. Gure aldizkariaren bosgarren alea argitaratu dugu ahalegin handiz. Aldizkaria zuen gustukoa izatea espero dugu. Ondo pasa!

Gustuko duzue Olentzeroa

ONDO

etortzea?. Ziur, baietz!!!!

PASA!!!!!! Aitor Hernandez eta Nahia Gonzalez

1. Editoriala. 2. Txapela buruan ta ibili munduan. 4. Euskararen eguna. 6. Ba al zenekien‌?. 8. Espeleologia. 10. Gure iritzia. 12. Animaliak. 13. Kirolak. 14. Eskulana. Papiroflexia. 16. Errezetak. 19. Entretenigarriak, eguraldia....

1


2


3


KAIXO LAGUNOK!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!! : Gu Xabier, Mercedes eta Iraia gara. Abenduaren 3an, Euskararen eguna izan zen eta oso ondo pasatu genuen. Bide batez, bukaera eman genion Euskararen kanpainari. Goizez: Egun horretan, Marron (Joxe RamĂłn Aguirre) etorri zen, ikaslei nagusiei bere esperientzia kontatzeko, Alpeetan, Everest, Broad Peak... igo zituenean eta handik, 8.000 metrotik, bota zenean parapentez . Geroago, galderak egin genizkion eta AireAirean dokumentala ikusi genuen.

Ikasle txikiekin Urko Casas egon zen, munduko ipuinak kontatzeko.

Arratsaldez: Arratsaldez ere, ikasle txikiek festa izan zuten: zinema, jolasak‌. Inkesta bat egin genuen euskararen kanpainari buruz. Proba guztiak antzekoak ziren, gela bakoitzak pertsona edo talde bati buruzko informazioa bilatu izan behar zuen eta proban beste gelen aurrean aurkeztu.

EZ AHAZTU KANPAINA BUKATU ARREN EUSKERAZ MINTZATU BEHAR DUGULA!!!

MERCEDES, XABIER eta IRAIA

4


5


Ba al zenekien animaliarik handiena balea urdin erraldoia dela? luzera:32m pisua:190 tona BALEA URDINAREN BALEKUMEA Balea urdin jaioberriak oso handiak dira: futboleko ateak bezain luzeak eta hipopotamo handiak bezain astunak.Gainera, zazpi hilabetetan beren luzera bikoiztu egiten dute. Urte batekin, hasieran baino zortzi aldiz gehiago pisatzen dute. BALEA URDINA Ziur aski, balea urdina izango da inoiz bizi izan den animaliarik handiena: balea arruntek 1800 gizakik adina pisatzen dute. Balea urdinak dira, beraz, animaliarik handienak.

Egileak: Camila Hernandez, Ainhoa Elorza eta Xabier Matute INFORMAZIO ITURRIA : “Errekorren liburua�. Ttarttalo argitaletxea. Argazkiak: Google irudiak.

6


LEHENENGO TXIRRINDULA Lehenengo bizikletek patinete izena zuten eta orain dela 200 urte egin ziren. Bizikletak Pierre Michauxek asmatu zituen PARISEN.

LEHENENGO MOTOZIKLETA Lehenengo motozikletek lurrun motorra zuten bizikletak baino ez ziren. Lehen motorra modernoak (eskutoiki metalikoa, bi pneumatiko eta gasolinazko motor arinakoak) 1900 urtearen inguruan sortu ziren. Motozikleta horiek autoen antzekoak ziren, baina beraien azelerazioa autoena baino askoz bizkorragoa zen.

Julen Martinez Informazio iturria: “Teknologia eta garraioa� Ttarttalo argitaletxea Argazkiak: Google irudiak.

7


Lurraren sorreratik kobazuloak daude, batzuk txikiak, batzuk handiak, luzeak, motzak etab. Historiaurrekoak kobazuloetan bizi izan omen ziren hotzagatik eta animalia basatiengandik babesteko. Beste animalia bizi ziren kobazulo haietan; saguzarra eta iluntasunean bizi diren beste insektu bitxiak. Kantabria aldeko eta Euskal Herriko itsasertzean kobazulo txikiak daude, baina kobazuloko hauen hormetan, duela 10.000 urte baino gehiago, animalien odolarekin marrazkiak egiten zituzten.

8


Beste kobazuloak ere badaude munduan, baina askok, itsas ertzean daudenek, barrualdean lakuak dituzte, handiak edo txikiak. Mallorkan, Porto Kristoko kobazuloak, Cuevas del Drach izenekoak, munduko lurazpiko lakurik haundienetariko bat du. Beste batzuk, aldiz, txikiak dira. Bizkaiko Pozolagua kobazuloaren lakua oso txikia da. Santimami単e kobazuloa oso luzea da, 2 km baino gehiago dauka, eta barruan labar-pinturak daude, baina ia kobazulo osoa itxi dute argazkiekin margoak kaltetzen direlako. Bukatzeko, ba al zenekien estalagmita batek 1cm hazteko 100 urte behar dituela eta karbonato kalzikoz osatuta dagoela?. Eta, estalagmitak eta estalagtitak elkartzen direnean zutabe bat osatzen dutela?.

Egilea: Xabier Velasco. Irudiak; Google irudiak.

9


Jonas Brothers Bilbon Jonas Brothers egon ziren azaroaren 10ean, Bilbon. 14.000 pertsona joan ziren kontzertura. Se Alkila taldea atera zen telonero moduan. Jonas Brothers eszenatokian agertu arte, horko neska guztiak ohiukatzen zeuden, saltoka, eroak bezala. Hurrengo egunean, eskolan, kontzertura joan ziren neskek, egun osoa pasatu zuten Jonas Brothers, Jonas Brothers!!!!!!, oihuka. Ikusten duzuen legez, arrakasta handia izan zuten.

MERCEDES ETXEGARAI Irudiak: Google irudiak

10


KAIXO LAGUNOK!!!: Entzun al duzue Britney Spears-en abesti -polit hori?

polit

Bai, hori da! WOMANIZER. Uste dut mundu osoan entzuna dela. Niri asko gustatzen zait eta espero dut zuei ere gustatzea. Musika oso bizia da; pun, pun-pun... Bai martxa asko daukaaaaaaaaaa‌!!! Onena, zeure etxean,edo festa bat egin eta musika hau entzutea!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

MERCEDES ETXEGARAI

Irudiak: Google irudiak

11


Erbia , bere lehengusu untxiarekin konparatzen bada , baditu hainbat xehetasun bereizgarri: belarrietan , hanketan ( erbiak atzekoak askoz luzeagoak ditu ) eta begietan (erbiak betilerik ez dauka ) . Atzeko hanken luzerari zor dio bere bizkortasun ospetsua ( 80 km/h) .Sigi-saga egiten du korrika eta , noizean behin , 7 mko luzerakoak izan daitezkeen jauziak eginez . Erbiak ez du gordelekurik hondatzen , untxiak egiten duen bezala, horren ordez txokoren bat aurkitzen du atsedena hartzeko eta umaldietarako . Erditzean emeak 1etik 7ra kume egiten ditu. Erbikumeak begiak zabalik eta larrua ilez ongi jantzita dutela jaiotzen dira, eta lehen egunetik gai dira belarra jaten hasteko. Karraskari guztiengan bezala, erbien kumeak hazi eta hazi egiten dute horregatik hortzak karraskatu egiten dute eten gabe asko hazten ba zaizkio ezin izango lukeelako jan.

Informazio iturria; “Animaliak�, Ttarttalo argitaletxea. Argazkiak: Wikipedia eta Google

Egilea: Ane Mentxaka

12


Igeriketa sinkronizatua 2008ko Olinpiar Jokoetan Igeriketa sinkronizatua 2008ko Olinpiar Jokoetan abuztuaren 18tik abuztuaren 23ra arte jokatu zen Beijingo Ur-kirol Nazio Zentroan. 2 modalitate ezberdin daude eta guztira 32 herrialde ezberdinetako 149 kirolarik hartu zuten parte.

Dominak 2 modalitate ezberdin daude kirol honetan: binakako saio librea eta taldekako saio librea, hain zuzen. Emakumeek bakarrik hartzen dute parte.

Horrela geratu zen Espa単a: bigarrena geratu zen

Binakako Saio Librea Errusia Espainia Japonia Taldekako Saio Librea Errusia Espainia Txina

Egilea: Gerald Arevalo Mendieta Informazio iturria: eu.wikipedia.org Argazkiak: Google irudiak

13


Materiala •

Koloredun folio batetik

ateratako

lauki

bat.

Hasi egiten:

1.Tolestu bi puntak biak erdian elkartu arte.

2.Buelta eman. Erditik tolestu bi puntak lotu arte. 3-4. Goiko punta erditik tolestu, irudian adierazten den bezala. Buelta eman.

14


5-6. Tolestu puntatxoa bestearen gainera eta gero erditik alderantziz mokotxoa ateratzeko.

7. Buelta eman eta tolestu erditik

8. Tolestu behekaldea erditik eta gero zabaldu berriro

9. Tolestu beheko ezkerreko punta triangelu bat osatzen. Zabaldu berriro.

10-11.Tira egin buruaren goiko puntatik eta tolestu berriro. Bultzatu buztanaren bi puntak barrura. Eta badago!!!! IDAZLEA ETA ARGAZKILARIA: NAHIA MARTINEZ

15


(6 lagunentzat) Osagaiak: •

Gaileta xigortuak:500gr.

Esnegain likidoa:200g.

Esnea: edalontzi handi bat.

Txokolate beltza: 75gr.

Txokolatezko zerealak: eskukada 1.

Nola prestatu: 1. Gailetak xehatu,area itxura artu arte. 2. Esnea eta txokolate zatitua mikrouhinetan irakin. 3. Esnegaina harrotu eta txokolateaz nahastu. 4. Gaileta birrindua eta txokolate krema tartekatu.Hasi eta bukatu gailetarekin (azkenak lodia izan behar du, krema xurgatu ez dezan). Gero, altxor bat sartu edozein lekutan. 5. Hozkailuan sartu 24 orduz.

Egilea: Tania Fernandez Informazio iturria:

“Sukaldean, jolasean”. Hiria argitaletxea.

16


Igongailuan doaz inurri eta elefantea. Galdetzen dio inurriak: -Zenbat urte dituzu? -Hiru- erantzun dio elefanteak-.Eta zuk? -Nik ere hiru, baina oso gaixo egon naiz aspaldian.

Duela bizpaihiru hilabete, futbol zelaiko eserlekuak ondokoari entzunda: -30000 ikusle, 22 jokalari, arbitro bat,2 marrazain eta hala ere txori naskagarri horrek nire buru buruan egin behar zirina

Egilea.: Maria Garay

1 ZEIN DA ZULOZ BETETAKO ANIMALIA, URA IRENSTEN DUENA?

2-NOIZ SARTZEN DIRA TXAKURRAK IGOGAILURA?

5-ZER BEHAR DA KANDELA PIZTEKO?

6-ZER EMATEN DU BEHIAK ARGAL-ARGAL DAGOENEAN?

3-ZEIN DA GEZURRA ESATEN DUEN ASTEKO EGUNA?

4- ZERGATIK ERAMATEN DU TXAKURRAK HEZURRA AHOAN ?

Egileak: IRAIA ETA NAHIA

17


HEMEN, HITZ HAUEN ARTEAN, PLANETEN IZENAK DAUDE, BILA ITZAZU. emkruroi:

pijuter: sanotur:

arrazitra: rlaur:

nouar:

temar:

1

npeuton:

2

Gaur—r

+a +t Irudiez baliatuz, saiatu hitz ezkutuak asmatzen.

18


HITZ HAUEN ARTEAN PLUTON HITZA DAGO EZKUTATUTA. ZEIN DA?

1 ltnpoa 2 lutonpam 3 plton 4 luntop

LOTU PERTSONAK BERAIEN IBILGAILUAREKIN A.

1.

B

2.

C

3.

Egilea: JOSEBA

GONZALEZ 19


Euskalmet-en arabera; 2009/12/21 ASTELEHENA

2009/12/22 ASTEARTEA

2009/12/23 ASTEAZKENA

Planetak ezkutuak:

Igarkizunak:

Merkurioa Artizarra. Lurra, Marte, Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno.

1-E SPONJA 2- ATEA ZABALIK DAGOENEAN

Eroglifikoak: 3 -ASTEAZKENA,EZ DELAKO ASTEA HOR AMAITZEN.

1: Marte; 2- Gaua

4- POLTSIKORIK EZ DUELAKO

Hitz ezkutua:

5- ITZALITA EGOTEA

Laugarrena da.

6- PENA

Gustuko ditugun gauzetara ahalegiten gara.

Egileak: Aitor Hernandez eta Joseba Gonzalez 20


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.