Dekorazioa 2015

Page 1

2015eko ekaina

DEKORAZIOA

GOI B ERRI



dekorazio gehigarria

3

ETXE APAINKETARAKO GIDA APAINKETARAKO ELEMENTUEKIN JOLASTUZ NOBERE ETXEARI GUSTUKO UKITUA EMATEKO AHOLKUAK JASO DITU GOIBERRIK DEKORAZIO GIDAN.

B

Delikatissen.com

abesa, deskantsua, intimitatea da etxea; norbere txokoa, kabia. Etxea eroso izatea bezalakorik ez dago norbera ondo sentitzeko. Ez da erraza baina nondik hasi erabakitzea, ordea. Egongela, logelak, sukaldea... Estiloa, modak, materialak, koloreak... Asko dago erabakitzeko. Ez da ordea obra handitan sartu beharrik etxeari itsura guztiz berritua emateko. Azaleko aldaketekin, gustuz, norbere izaeraren ezaugarriekin bat eginez, diseinatu dezakegu gure txoko goxoa. Etxe apainketarako azken tendentzia eta ideiak biltzen dituen gida osatu du GoiBerrik. Etxegintzan aritzen diren

Goierriko zerbitzuetako adituen laguntzari esker, eskaintza zabala jasotzen duen gida da. Udan sartu berritan garenean terrazak egokitzeko gomendioak jaso ditu, baina, baita sukaldeetan moda-modan dauden azken joeren, bainugelen, egongelen nahiz logelen gaineko xehetasunak ere. Sarritan oharkabean pasatzen diren keinu txikiei buruzko aholkuak ere jasota datoz gida honetan. Etxeetan aromak erabiliz lor ditzakegun giro berezi eta ezberdinak, loreek barnealdean zein kanpoaldean eskaintzen dizkiguten aukerak edo argiarekin jokatuz nola eragin estetikan, ongizatean nahiz segurtasunean.


A U R K I B I D E A

6-7.

ELKARRIZKETA. Nagore Gorrotxategi. Diseinatzailea

8-9.

TERRAZAK. Etxeko terraza: mundu bat zerupean

Kettal

4

dekorazio gehigarria

10. 12. 14. 16.

Olanak: Itzal itzela

11.

Terrazetan eta balkoietan geranioak baino gehiago

ARGAZKI APAINKETA: Argazki muralak, noratsun adierazle ARGIZTAPENA: Etxearen argiztapena, gune bakoitzari berea OIHALAK: Gela bat biziberritu


dekorazio gehigarria

LOGELAK 22-23

HolaBlog

SUKALDEAK: Sukaldeetan azkena, ‘dekton’

BAINUGELAK: Modernitatea, aukeran ESPAZIO TXIKIAK Denerako lekuarekin

28. 30.

EGONGELAK 24-25

NORBERAK EGITEKO: Merkea eta esker onekoa AROMAK Aromen ukitu pertsonala

Armobili.ru

18. 20. 21. 26.

MARGOAK: Gustu adina aukera

5


6

dekorazio gehigarria elkarrizketa

NAGORE GORROTXATEGI. Diseinatzailea

ÂŤAteek eta zoruak dekorazio guztia baldintzatzen duteÂť EROSOTASUNA ETA FUNTZIONALTASUNA BILATZEAREKIN BATERA, KOMENIGARRIA DA ETXEAN LORTU NAHI DUGUN SENTSAZIOA HASIERATIK GARBI EDUKITZEA. Zer hartu behar da kontuan etxe bat diseinatzerakoan? Etxean lortu nahi dugun sentsazioa hasieratik garbi edukitzea komeni da. Era berean, bakoitzaren beharrak beteko dituen etxea lortu behar dugu, erosotasuna edo funtzionaltasuna bilatuz. Espazioari ahalik eta etekinik handiena atera behar diogu. Espazio irekiak, sukaldeak eta egongelak bat egitea da gaur egungo joera. Alde onak eta txarrak dauzka horrek, baina modan dago ahal denean bat eginda jartzea. Pasilloa ere ahal denean kendu egiten da, gune galduak dira eta. Etxearen apainketarako zer hartu behar da kontuan?

Zoruaren eta ateen kolorea hasieratik erabakitzea komeni da, gero pareten eta altzarien kolorea ondo aukeratzeko. Ateek eta zoruek etxeko dekorazioa baldintzatuko dute. Zein koloretako ateak eta zorua aukeratzea komeni da? Ateak normalean argiak jartzen dira, txuria orain oso modan dago. Ate txuriak jarrita, edozein koloreko lurra jar daiteke. Lehen haritz koloreko ateak eta zorua jartzen ziren baina etxe guztiko altzariak baldintzatzen zituen. Gaur egun, aukera handia dago zoruetan. Egurraren imitazioa jartzen da, bai baldosan edo bai parketean. Urte askoren ondoren, papera itzuli da paretetara. Paretak normalean txuriak jartzen dira, edo kolore neutro-


ak, zoruak ematen baitio goxotasuna etxeari. Papera itzuli da baina ez da gela osoan jartzen, gune zehatzetan soilik. Nolako altzariak jartzen dira ? Lisoak. Sukaldean, txuria jartzen da gehiena; heldulekurik gabe eta kaxoi handiekin, erosoagoa da. Etxetresna elektrikoak ezkutuan jartzen dira. Egongelan, telebistak du protagonismoa, eta ahalik eta handiena jartzen da. Altzaria, berriz, lisoa eta sinplea. Lehen baxera sartzeko armairu handia jartzen zen egongelan baina gaur egun hori asko aldatu da. Logelan, ahalik eta armairurik handiena jartzea komeni da. Ohe eta sofa azpiak aprobetxatzea ere aukera ona da. Oihalek, kortinek eta alfonbrek ere garrantzia dute etxe apainketan. Bai, handia gainera. Kortinak, ahalik eta sinpleenak jartzen dira. Alfonbrak, jartzekotan, gero eta finagoak jartzen dira, robot aspiradorak lana ondo egin dezan. Tarteka oihalak aldatuta etxeari beste ukitu bat emango diogu. Argiztapena ere kontuan hartzeko beste elementu bat da. Led argiak iraultza ekarri du. Kontsumo baxuko argia bilatzen da eta horretarako led argia da egokiena: kontsumo baxua du eta argi indartsua da. Gune zehatz batzuk argiztatzeko led zintak ere egokiak dira. Birziklatzea beste aukera bat da. Lehen etxeak bizi guztirako jartzen ziren, baina orain aldatzea gustatzen zaigu. Diru gutxirekin, pintura pixka batekin eta oihalak aldatuta etxea goitik behera aldatu dezakegu. Zoru berria zaharraren gainetik ere jar daiteke, adibidez.

7

Loinaz Agirre

dekorazio gehigarria elkarrizketa


8

dekorazio gehigarria terrazak

ETXEKO TERRAZA: MUNDU BAT ZERUPEAN ERAIKINEI AZALERA GUTXITZEAK, BALKOIEI BI ALDEETATIK ERAGIN DIE: ESPAZIOA MURRIZTU ETA ERABILERA FUNTZIONALEKO GUNE BIHURTU DIRA. BAINA ATSEDEN TOKI IZAERA BERRESKURATU DUTE.

G

aur egun eraiki ohi diren eraikuntza motetan —pisuak eta etxebizitza askoko multzoak—, luxua izan ohi da balkoi zabal antzeko bat egokitzea. Are gehiago, terrazatxo bat. Babes ofizialeko etxebizitzetan, adibidez, arropa esekitzeko zintzilikagailua jartzeko bideratu ohi dira balkoiak, 1,50 metro koadroan. Arropa garbigailua edo lehorgailua balkoira ateratzeko joera ere indarra hartzen ari da, etxe barruko metro koadro gutxiak ahalik eta libreen uzteko. Baina, balkoiek eta terrazek, jatorrizko funtzioa betetzea dute helburu: aire libreko gunea, etxearen barrutitik irten gabe. Hormigoi arteko berdegunea izan liteke, edo eraikuntza arteko zeru artea. Hala, eduki ohi duten neurri txikiari espazio zabaltasun sentsazioa emateko, gero eta ohikoagoak dira barandilla gisa kristal barrak edo bertikal-peto itxiak jartzea. Argitasun sarbidea, ikuspegi askatasuna eta beiraren gardenak begi bistarako damarren oztopo arkitektonikoa kentzen ditu. Ordainetan, garbiketa-lana gehitzea dauka. Bestetik, aztertzeko aukera izan liteke balkoia bera begi-

ratoki modura erabat ixtea, beirateekin. Etxe barruko espazioa irabazten da, nahi erara behar denean aireztapenerako irekiz, edo gela gehigarri modura erabiltzeko itxiz. Oro har, ordea, kontuan hartu behar da, etxe multzoetako balkoiek etxaurre izaera dutela. Eraikuntzaren kanpoaldeko itxura bateratua aldaraztea galarazita dago. Udal ordenantzen eta hirigintza arauen arabera, ezin dira edozein aldaketa egin, badaitekeela aurretik ondo ziurtatu arte. BALKOI TXIKIETAN ERE AUKERA UGARI Balkoiei eska dakiekeen kontzeptua jakina da: lau hormen arteko itxitasunetik alde egiteko tokia izatea. Lasai egon ahal izateko, txoko bat aise egokitu liteke. Zumitzezko altzariak erabilgarriak dira horretarako: arinak, mugitzeko errazak eta ukitu naturala ematen dutenak. Kuxinekin edo bigungarriekin hornituta, freskagarri edo kafe bat hartzeko atsedenleku kutuna bihur daiteke. Askotan, balkoian afaltzeko moduko tokia izatea da luxua. Mahaitxo bat eta aulki batzuk nahikoa dira. Mahaia borobila bada, kantoiak ezabatzeak espazio murritz hori ibil-


9

Kettal

dekorazio gehigarria terrazak

garriago egiten du. Altzariek hanka bilgarriak badituzte, berriz, gordetzeko eta balkoia libre uzteko aukera eskainiko dute. Chil-out giroa sortzeko, ordea, ez da altzaririk ere behar. Kuxin handi bat lurrean zabaldu, beste bizpahiru buruko postura hartzeko, eta irakurketa-gune edo solastoki aparta izan daiteke, etxetik irten gabe. Hamakak ere ideia ona izan daitezke. Badira, hala ere, balkoietan inoiz falta beharko ez luketen gai batzuk: loreak eta landareak. Haiek ematen diote tokiari bizia, kolorea, usaina. Beheko solairuetako terraza lorategidunetan, belardiak mantentze jarraitua eta konstantea behar du.

IGERILEKUA LORATEGIAN Uda garaian, lorategi zabala duten etxeetan igerileku pribatua jartzeko modu bat baino gehiago dago. Batetik, obra klasikoa eginda: hormigoiz eta zeramikazko estalkiz. Bestetik, aurrefabrikatutako materialez ere egin litezke. Beira-zuntzez eta poliester-erretxinez eraikitzen dute, lurra zulatuta. Bere bonba eta hondarrezko iragazki eta guzti, 7.000 euro inguruan lor daiteke. Azkenik, oihal gogorrezko edo plastikozko olanekin atondu daiteke putzua, desmuntagarria.


10

dekorazio gehigarria terrazak

Olanak: itzal itzela

E

Leroy Merlin

txe partikularren etxaurretarako hiru eguzki-oihal edo toldo mota saltzen dituzte: terrazarako, balkoirako edo leihoetarako. Terrazetako oihalei dagokienez, beso luzagarriak dituztenak edo lauak izan litezke. Zabalean 4,50 metro eta luzean 2,50 metrora iristen dira gaur egun merkatuan dauden olanak edo toldoak. Zabaltzeko eta biltzeko mekanismoak, berriz, eskuzkoa, elektrikoa (botoiari norberak emanda) edo automatikoa (anemometroarekin) izan litezke. Horrez gain, lorategietarako itxiturazko olanak ere badira, gaina eta lau alboak inguratzen dituztenak.


dekorazio gehigarria terrazak

11

Terrazetan eta balkoietan geranioak baino gehiago USAIN-BELARRAK TOKIA HARTZEN ARI DIRA, BAITA SASI-FRUITU LANDAREAK ERE

G

eranioak bestelako landare batzuei tokia uzten ari dira terrazetan eta balkoietan. Baratzeak jartzeko joera ugaltzen ari da, baina, terraza txikietan, batez ere, usain-belarrak eta sasi-fruituak aukera bikaina dira. Fruitu-landareek, zitrikoek batik bat, ukitu berezia ematen diote balkoiari. Usainekin jokatzea, landareen tamainarekin, koloreekin eta landare motak tartekatzea gero eta gehiago zabaltzen ari den joera da.

Albakak, erle-belarrak edo izpilikuak aukera polita eskaintzen dute alea landatu eta nola hazten den ikusteko. Haurrei prozesu osoa erakusteko gomendioa egin du Haizea Zurutuza Beasaingo Hazia dendako arduradunak.

Miriam Luki

HAURRAK ETA LORAGINTZA


12

dekorazio gehigarria argazki-apainketa

AZKEN URTEETAN ASKO ZABALDU DA ETXEAK ZEIN LANTOKIAK ARGAZKI HANDIEKIN DEKORATZEKO JOERA. ASKOTARIKO MATERIALAK ETA EUSKARRIAK DAUDE, ETA BEZEROAREN IZAERA ISLATU OHI DUTE

E

txebizitza, bulego, taberna, lantoki edota bestelako espazioak apaintzeko argazki muralak erabiltzea dekorazioaren alorrean modan dagoen joera bat da, berritzailea, zirrara sortzera ere irits daitekeena. Hormetan zein sabaietan jarri ohi dira, eta espazioak eraldatzeko gaitasuna dute. Bezeroaren nortasunaren ikur ere badira kasu askotan. Beasaingo Fotoetxe dendakoak azken bi-hiru urteetan ari dira batez ere argazki muralekin lanean. «Lan polita» dela dio Jose Mari Telleriak, «bai eskaintzeko eta baita egiteko ere». Muralak sortzeko erabiltzen dituzten argazkiak haiek

Fotoetxe

ARGAZKI MURALAK, NORTASUN ADIERAZLEAK

eginak izan ohi dira, baina norberak atereak zein Internetetik hartuak ere izan daitezke, beti ere, gutxieneko kalitatea eta erresoluzioa bermatzen badute. Profesionalen orientatzaile lana «oso garrantzitsua» da, erabaki bat edo bestea hartu, lortzen den emaitza ezberdina izan baitaiteke. «Bezeroari aditu egin behar zaio, eta hark buruan daukana hormara eraman». Espazio itxi eta txikietan sakontasuna duten irudiak jartzearen aldekoa da. Eremu zabaletan, detaileen aldeko apustua egin daiteke. Hormairudien metro koadroak 35 euro balio du batekoz beste, aukeratzen den euskarri eta materialaren arabera.



14

dekorazio gehigarria argiztapena

ETXEAREN ARGIZTAPENA, GUNE BAKOITZARI BEREA ARGIZTAPENAK ETXEAREN ESTETIKARI, ONGIZATEARI ETA SEGURTASUNARI ERAGITEN DIO. ESPAZIOAREN ARABERA, ARGI MOTA BAT EDO BESTE ERABILTZEA KOMENI DA.

E

Kettal.com

txearen argiztapena dekorazioaren alorreko oinarrizko kontzeptu bat da. Edozein erreformari ekin aurretik, etxearen argiztapen sistema planifikatzea komenigarria da oso, gerora obra eta gastu berriak saihesteko. Horrez gain, etxeko espazio bakoitzari emango zaion erabilerari, dekorazioari eta altzairuei ere erreparatu behar zaie, eta horren arabera argi mota bat edo beste erabili. Gaur egun, gainera, domotikaren aldeko hautua ere egin daiteke argiteriaren instalazioa egiterakoan. Argiztapen egoki batek estetika jakin bat ez ezik, ongizatea eta segurtasuna ere eskaintzen ditu. Aukeraketa egiterakoan kontsumoari ere begiratu behar zaio. «Etxebizitza bateko argi kontsumoan aurrezteko, argiteria beharrezkoa den lekuan jarri behar da, eta momentu bakoitzean dagokion intentsitatea eman», azaldu du Xabier Tapiak, Tapia Instalazio Elektrikoetako buruak. Energetikoki eraginkorrenak diren argiak LEDak dira. «Duten abantaila da kontsumo baxuarekin argi gehiago egiten dutela, argiaren kolorea edo goxotasuna aukeratu dezakegula eta bere intentsitatea kontrolatu ere bai». Argiaren kolorea Gradu Kelvinetan neurtzen da. LEDak 6.500 ºK-tan irtetzen dira. «Argi oso hotza litzate-

ke, eta kolorea gozatzeko filtroak erabiltzen dira». 3.000ºKra irtetzen dena tono beroa da, goria, 4.000koa epela, eguzki argiaren antza duena, eta 5.000koa hotza, argi oso txuria. ARGIA ESPAZIOKA ANTOLATUTA Etxeko gela edo espazio bakoitzak bere funtzioa betetzen du, eta horren arabera egin behar da argiaren aukeraketa. Sukaldea, esaterako, asko erabiltzen den espazio bat da, eta argiak presente egon behar dute beti. Kontsumo bajukoak jartzea gomendatzen dute adituek. Eta jangela izanez gero, argi goxoagoaren alde egin daiteke, bestelako giro bat sortze aldera. Egongelan, berriz, argi mota bat baino gehiago konbina daitezke, une bakoitzeko erabilpenaren arabera. Logeletan ere antzera egitea komeni da, patxada giroa sortzeko helburuarekin. Pareta-argiekin lor daiteke efektu hori. Komunean berdintsu, argi nagusia ispilu albokoekin uztartuz. Adituen gomendioak beti dira lagungarri.



16

dekorazio gehigarria oihalak

Arkaitz Apalategi

OIHALAK ALDATUZ GELA BAT BIZIBERRITU OIHALAK ONDO ERABILIZ GERO, GELA BAT GOITIK BEHERA ALDATU DAITEKE; EGUN DAUDEN OIHAL MOTA EZBERDINEK DEKORAZIORAKO AUKERA HANDIAK ESKAINTZEN DITUZTE. OROKORREAN OIHAL LISO ETA NEUTROETARA JOTZEN DA, EZ DA GARAI BATEAN EGITEN ZEN BEZALA DENA KONBINATUTA JARTZEN; ESTILOAK GEHIAGO NAHASTEN DIRA.

G

ela bat goitik behera aldatzeko, askotan ez dago obrarik egin edo altzari guztiak aldatu beharrik. Oihalak ondo erabitzen jakinez gero, bizi berri bat eman dakioke etxeko edozein txokori. Tela motarekin, texturekin eta koloreekin asmatzea da kontua. Horretarako, dekoratzaile batengana jo daiteke, baina gero eta gehiago dira, piezak banaka erosi eta dekorazio lan horiek beraien kontura egiten dituztenak. Modak eta tendentziak ere aldatu egiten dira denborarekin. Ordiziako Arkupe oihal dendako Maider Zeberiok azaldu duenez, «gaur egun ez da dena konbinatuta jartzen, ez da lehen bezala, dena oihal eta kolore antzekoetan jartzen zela». Horren ordez, oinarrizko elementu neutroago batzuk bilatzen dira, eta gero kuxinen edo estalkien bidez beste ukitu bat eman. Gortinak, adibidez, «denarekin ondo doazenak bilatzen ditu jendeak, batez ere gauza sinpleak eta oso kargatuak ez direnak». Gero, logelen kasuan, adibidez, «oheko arropa maizago» aldatzeko aprobetxatzen da. Oihal motari dagokionean, «gehienbat liso aldera jotzen da. Tarteka marrazki handi edo ezberdinen bat ere sartzen da, baina normalean hemen ez gara oso gauza deigarrien zaleak». Zentzu horretan, «euskaldunak nahiko klasikoak»

garela uste du Zeberiok, nahiz eta pixkanaka, elementu ausartagoak ere sartzeko ohitura zabaltzen ari den. Dekorazio osoa aldi batean aldatzen dutenak baino, gehiago izaten dira gauza jakinak erostera joaten direnak. «Lehen gela osoak jartzen ziren, baina orain jendea zatika joaten da. Jende gazteak dena batera jartzea ere ez da erraza, diru aldetik-eta justuago ibiltzen direlako». Leihoei dagokionean, gehienbat biltzen diren gortinak jartzen dira; «storeak ere bai baina batez ere biltzen direnak, baita bertikalak ere, gauza modernoagoak. Gortina ere hasi da bueltatzen, baina orokorrean enrollableak saltzen dira». Badira oihalak erosi eta beraiek etxean egiten dituztenak ere, baina «ia dena egindakoa saltzen da. Batzuk etortzen dira, batez ere adin batetik aurrerako emakumeak, baina gazteen artean gutxi dira josten dakitenak, eta gehienek neurrira egindakoak nahiago dituzte». Oihalgintzak eskaintzen duen beste aukeretako bat, altzari zaharrak berritzearena da. Hala, kolorea galduta edo puskatzen hasita dagoen sofa zahar horri oihala aldatu dakioke, edo besterik gabe, gainetik jartzeko funda bat egin. Azken hau, kolore argiagoak erabiltzeko aukera ona izan daiteke, fundak kentzeko eta garbitzeko errazak baitira.



18

dekorazio gehigarria margoak

HORMEN KOLOREA: GUSTU ADINA AUKERA ASKOTAN BEGIA KOLORE BIZIETARA JOATEN BADA ERE, KOLORE NEUTROAK ERABILTZEA GOMENDATZEN DUTE ADITUEK HORMAN ERANSTEKO BINILOZKO SILUETEK ETA MARRAZKIEK ERE INDAR HANDIA HARTU DUTE, BAITA HORMA OSOKO ARGAZKIEK ERE

A

skotan ematen zaiona baino garrantzia handiagoa du hormen kolorea aukeratzeak, ondoren egin behar den dekorazio lan guztian eragiten baitu. Margolari batek oihal zuriaren aurrean bezala, gelaren osotasunari begiratu behar zaio hormak pintatzen hasi aurretik. Hau da, nolako gela nahi dugun, zein altzari jarriko ditugun eta zer nolako alfonbra, gortina eta oihalekin jantzi nahi dugun pentsatu behar da. Gelari eman nahi diogun erabilera ere kontuan izan behar da, baita gela horrek duen argi kantitatea ere. Margo denda batera sartu, eta kolore paleta osoa ikusita, askotan begia kolore bizi eta indartsuetara joaten zaigu. Baina gela bat margotzeko kolorea hautatu behar denean, kontuz ibili behar da lehen inpultso horiekin. Paperean gustatu zaigun kolore hori gela osorako nahi dugun galdetu behar diogu geure buruari, eta ez ote garen astebeterako aspertuko. Horregatik, adituek kolore neutroak, argiak eta pastel tonuak erabiltzea gomendatzen dute. Izan ere, kolore hauek, hasiera batean ‘zozoa -

goak’ eman arren, gero askoz joku gehiago ematen dute. Eta errazagoa da altzari batzuk edo oihal batzuk aldatuz gela bat goitik behera aldatzea, aspertzen garen bakoitzean horma guztiak pintatzen hastea baino. Oinarrizko arau hauek kontuan izanda, konbinazio lasaiagoak edo ausartagoak egin daitezke, tokiaren eta lortu nahi den efektuaren arabera. Kolore neutroei dagokionean, gris, beige eta marroi tonu ezberdinak eta hauen konbinazioak dira aurtengo tendentzia nagusia. Azken urteetan nagusitu den zuria indarra galtzen hasi da, eta gehiago jotzen da zuri eta grisen arteko kontrasteak bilatzera. Kolore biziagoak nahiago dituztenentzat, kolore bakoitzaren tonalitate gama kontuan hartzea gomendatzen da. Hala, marroi tonuentzat laranja konplementu ezinobea izan daiteke. Berde eta urdin tonu ezberdinek, lasaitasuna eskaintzen dute. Gorriek eta horiek berriz, energia eta indar gehiago islatzen dute, horregatik, kontu handiz erabiltzea komeni da. Koloreei dagokionean, 2015eko tendentzietako bat more eta bioleta tonuak dira.



20

dekorazio gehigarria sukaldeak

SUKALDEETAN AZKENA, ‘DEKTON’ SUKALDEKO GAINALDEETARAKO MATERIAL BERRIENA ‘DEKTON’ DA. SILESTONE GAINALDEAK BAINO TENPERATURA ALTUAGOAK JASATEN DITU, BAINA GARESTIAGOA DA.

Bergara sukaldeak

S

ukaldeetako gainaldeetarako silestone izeneko materiala izan da orain gutxi arte berriena. Orain lehiakidea atera zaio, ordea: dekton. Cosentino etxeak garatutako materiala da. Labur azalduta, harriari naturan milaka urtetan jasango lukeen eraldaketa eragiten diote laborategietan, eta horrela material oso gogorra lortzen dute, orain arteko silestonea baino gogorragoa, eta, beraz, erresistentzia handiagokoa. Material ultrakonpaktoa da, ia pororik gabea. Garestiagoa da dekton materialaz egindako sukaldeko gainaldea, baina baditu hainbat abantaila: tenperatura oso altuekin eta oso baxuekin ez da hondatzen, labanarekin ez zaio arrastorik egiten, denborarekin ez zaio kolorea aldatzen, kolpeekin ez da apurtzen, oso erraz garbitzen da, ezin du surik hartu... Gero eta jende gehiago animatzen da sukaldean material hori jartzera. Kolore asko daude eskuragarri, baina gehienek kolore argiak aukeratzen dituzte.


dekorazio gehigarria bainugelak

21

KOMUN MODERNOA, TXIKIA BADA ERE

B

ainugelaren tamaina da eraberritzearekin hasi baino lehen kontuan hartu beharrekoa, eremuari ahalik eta probetsu gehien ateratzeko. Hala, komun txikia badugu egokiena da ba単eraren ordez dutxa erabiltzea. Modernoagoak dira, erosoagoak eta praktikoagoak. Kristalezko manparak ere handitasun itsura emango du, espazio bisuala zabalduta. Dutxetan, gainera, spa-hormak dira azken tendentzia. Hainbat intentsitatetako ur txorrotak nahiz masajeak dituzten hormak jartzen dira. Komunari moderno ukitua emateko, gainera, ezinbesteko dira ukitu abangoardista duten iturriak. Bainu geletan espezializatuta daude Beasaingo Harria Gresaken, esaterako. Merkatuko produktu moderno eta esklusiboenak eskaintzen dituzte.


22

dekorazio gehigarria logelak

LOGELETARAKO, ESTILO ESKANDINABIARRA MODAN AZKENALDIAN MODAN DAGO ESTILO NORDIKOA EDO ESKANDINABIARRA DERITZONA. ZORUA, HORMAK ETA ALTZARIAK ARGIAK DIRA, ETA LERRO ZUZENAK BILATZEN DIRA.

E

stilo nordikoak edo eskandinabiarrak Norvegian, Suedian eta Danimarkan du jatorria, herrialde eskandinabiarretan hain zuzen. Praktikotasuna eta erosotasuna dira oinarriak. Estilo honetako altzariak zuzenak izaten dira, eta ia apaindurarik gabeak. Hori bai, praktikotasuna helburu dutenez, lekua ahalik eta hobekien aprobetxatzen dute.

Deconordica.com

Estilo nordikoa modan dago gaur egun, eta logeletan ere gero eta gehiago jartzen dira joera horretako altzariak. Altzari hauek ez dute helduleku ikusgarririk izaten, eta gainaldea laua izaten da. Gainalde leunarekin egurrari ematen zaio garrantzia. Izan ere, estilo eskandinabiarrean naturako elementuek eta formek garrantzi handia dute. Koloreari dagokionez, altzari argiak izaten dituzte logela eskandianbiarrek, gehienetan zuriak. Zorua eta paretak ere oso argiak izaten dira, eta, kontrastea lortzeko, kolore iluneko elementu solteak txertatzen dira dekorazioan, adibidez, aulki bat. Paretetako bat kolore ilunez margotzea ere aukera bat da.

realhousedesing.com

ZURIAREKIN HAUSTEKO, KOLORE PUNTUAK Zuria izaten da estilo eskandinabiarrean dekoratutako logelen kolore nagusia, baina horrek ez du esan nahi kolore bizirik sar ez daitekeekin. Alderantziz, nagusi den zuriari kolore puntua sartzeak ematen die grazia halako logelei. Gelako elementu jakin batzuk aukeratzean datza sekretuak. Kuxinak, oheko estalkia, gortinak, koadroak, alfronbrak... izan daitezke objektu horiek. Dena den, bizpahiru aukeratu behar dira. Hau da, kolorea puntu jakin batzuetan baino ez da txertatu behar, bestela protagonismoa kenduko dio zuriari, eta kontrastea ez da nahi bezain hauskorra izango. Aukera bat izan daiteke, esaterako, kuxin bat, hormako koadro bat eta alfonbra berdeak izatea, eta gainontzeko guztia zuria. Berdeaz aspertzen garenean, elementu jakin horiek aldatu baino ez da egin behar, eta logelak itxura erabat ezberdina hartuko du. Praktikoa eta ekonomikoa da aldi berean, eta moda modakoa.


dekorazio gehigarria logelak

23

HAURTZAROTIK GAZTARORA, GELA BERA

Haurrak. Bi urtetik aurrera, kuna osatzen zuten moduluak desmuntatu, eta pieza berdinak erabilita arriskurik gabeko ohe baxu bat muntatu daiteke.

Jaio berriak. Packean datozen moduluekin kuna bat muntatzen da hasieran, haur jaioberriarentzat. Kuna honek haurrak bi urte egiten dituen arte balio du gutxigorabehera.

Gazteak. Bost urtetik aurrera, moduluak berriro ere lekuz aldatu, eta ohiko ohe bat muntatu daiteke. Sobratutako piezekin mahaia eta apalak jartzeko modua ere badago. Altzari berarekin, hiru logela.

mueblesjjp.com

Jakina da haurtzarotik gaztarora, urte gutxian, aldaketa handiak izaten direla, eta logela ere moldatu egin behar izaten da. Gaur egun bada sistema bat aldaketa horiek ahalik eta diru gutxien gastatuz egiteko: kuna moldagarriak. Pack bat erosten da, eta pack horretan hainbat modulu idenpendente etortzen dira. Haurra hazi ahala, gure beharrei egokitu eta moduluak lekuz aldatuz logela aldatzen joan daiteke norbera, altzari berririk erosi beharrik gabe. Hemen adibide bat.


24

dekorazio gehigarria egongelak

Miriam Luki

EGONGELEN ERALDAKETA


dekorazio gehigarria egongelak

GARAI BATEKO PARETAK BETETZEKO ALTZARI ZURRUNAK ALBORATU EGIN DIRA. ORAIN BUTAKAK DIRA EGONGELEN BIHOTZA ETA ALTZARIAK LEKUZ ALDATU DAITEZKE.

E

txeetako egongelak zertarako dira? Egoteko. Joerak irauli egin dira. Garai batean egongelak bisitak hartzeko gunetzat hartzen ziren eta hala dekoratzen ziren. Alegia, zenbat metro koadro pareta hainbat metro koadro altzari. Egongelaren bihotzean kokatzen ziren mahai nagusiak eta apalategiak eta tiraderak gordetzen zituen egurrezko armairuekin betetzen ziren paretak. Baina bukatu da joera hori. Orain, egongela egoteko gune gisa hartzen da eta ez da eskuaira zein kartaboiz diseinatzen. Gune askeagoa da, aldiro eraldatu daitekeena, altzari zaharrak nahiz modernoak konbinatzen dituena, testura ezberdinak tartekatzen dituena eta erdigunean butaka kokatzen duena. Gizartearen eraldaketekin bat datoz dekorazio joeren aldaketak. Esate baterako, garai batetik hona ordenagailuarentzat gunea bilatu behar dute diseinatzaileek. Etxean bizi direnen beharrei erantzuten die egongelaren diseinuak. Finean, erosotasuna bilatzen da etxekoak bere lasaitasunerako tartean hartuko dituen gelan.

25

Ez dira egongelak katalogoetatik ateratzen. Joera altzari estilo ezberdinak erabiltzea da. Altzariok, gainera, erraz aldatu ahalko dira tokiz egongelari nahiz etxeko beste edozein gelari bestelako airea aise eman ahal izateko. Argiterian led argiak erabiltzen dira gehien eta piezak berreskuratzeko joera gero eta gehiago zabaltzen ari da. Horrenbestez, altzari zaharrak berrerabili egin daitezke, zaharberrituz edo lekuz aldatuta. Altzari moduluak era trinkoan agertzen ziren garaia ere amaitu da, orain moduluak testuingurutik atera, eta bestela antolatzeko proposamena egiten dute dekoratzaileek. EZER EZ DA BETIKO Egongelen dekorazioak malgutasunari, freskotasunari eta aldaketari ateak irekitzen dizkio. Ezer ez da betiko. Lehen egongela diseinatu eta hura betirako hala geratzeko aukerak asko baziren, orain eraldaketa errazari eta merkeari ere ateak irekitzen dizkio diseinuen joerak. Paperen erabilera paretetan, oihal ezberdinen konbinazioa kuxinetan, butaketan nahiz gortinetan, gustuen araberako koloreen erabilera –beti ere, kolore hotzak baino, epelagoak erabilita–, alfonbren kokapena, hormetatik zintzilikatzen diren irudiak, erabiltzen diren lanparak, butaka aurreko mahaitxoa, butaka osagarriak eta argiztapenarekin jokatzeko moduek bihurtuko dute, besteak beste, egongela egoteko gune. Erosotasunari tokia egin dio egungo joerak.


26

dekorazio gehigarria espazio txikiak

TXIKIAK, BAINA DENERAKO LEKUAREKIN

E

txebizitzen tamainak behera egin du azken aldian, eta gero eta jende gehiago bizi da etxe edo pisu txikietan. Beharrak, baina, denetarikoak dira, eta horiei irtenbidea emateko diseinatzaileei bururatzen zaizkien ideiak gero eta gehiago. Etxebizitza bakoitzaren arabera, dekorazioak, eta altzarien zein logelen banaketak eragin handia dute lekua aprobetxatzerakoan. Etxeak dituen ezaugarriak kontuan hartzea nahitaezkoa da etxe txiki baten diseinuan. Hala, dauden zirrikituak aprobetxatzeko ahalegina ere handia da, eta azken aldian gehien nabarmendu diren ideiak ohe eta iskailera azpiak, armairu gainak, armairu txikiak... aprobetxatzea da. Bestelakoan hutsik egongo liratekeen lekuak dira denak, eta horietan gauzak biltzeko edo gordetzeko lekuak diseinatu daitezke: tiraderak eskailera azpian, eskailera bakoitzaren hutsunea aprobetxatuz kutxak egin, ohe azpian arropa gordetzeko kutxak jarri, armairu gainetan ere bai... Altzariekin ere jolastu liteke lekua aprobetxatzeko, biltzen diren oheak eta mahaiak jarrita, adibidez. Etxeak txikiak direnean, eta bulegoa jartzeko edo ordenagailua gordetzeko lekua behar den kasuetan, armairuak aprobetxatzeko joera gero eta handiagoa da. Armairu bat hustu, eta barrualdean mahai bat eta apalategiak jarri dai-

homify.es

ETXEETAN LEKUA APROBETXATZEKO DAUDEN IDEIAK GERO ETA GEHIAGO DIRA, EGUNGO BEHARRETARA EGOKITZEN DIREN ALTZARIEKIN ETA DISEINUEKIN.

tezke. Hala, gainerako gelan lekua aprobetxatzen da eta behar denaren araberako soluzioa izan liteke. SINPLETASUNA ETA KOLORE ARGIAK Dekorazioari dagokionean kolore argiak eta sinpletasuna dira etxe txikietan kontuan hartu beharreko bi puntu nagusiak. Hormei dagokionean kolore zurikoak izatea aholkatzen dute, argitasuna eta handitasuna ematen diotelako gelari. Kolore argiak ere konbinatu daitezke, pastelak eta zuria, edo elementuren bati kolore biziren bat sartu. Altzariekin bertikaltasuna ematea lortu behar da, apalategiak jarrita, adibidez, hala espazioan altuera itxura lortuko dugu. Gainera beharreko hormak bakarrik edukitzea aholkatzen dute, eta etxean gune irekiak sortzea. Espazioak bereiztu nahi badira, bidriozko hormak edo barrak erabiltzea izan daiteke irtenbidea, argitasuna mantentzen dutelako. Ate irristakorrak ere egokiak izan daitezke kasu batzuetan, hormaren barruan ezkutatzen direnak. Ate atzeak eta hormen goialdeak gauzak gordetzeko aprobetxatzea eta ispiluak erabiltzea da beste ohiko aholkuetako bat.



28

dekorazio gehigarria norberak egiteko

MERKEA ETA ESKER ONEKOA ETXEAREN ITSURA ALDATZEKO EZ DA DIRU ASKO BEHAR. NORBERAK EGIN DEZAKEEN LANA IZAN DAITEKE. ALTZARIAK BERRITZEA EDO ZORUA ALDATZEA MERKEA ETA ERRAZA DA.

B

atzuk krisiak bultzatuta eta besteak brikolajea gustuko dutelako, gero eta gehiago dira etxearen itxura berritzeko inor kontratatzen ez dutenak. Gainera, gaur egun profesionalek erabiltzen dituzten erremintak denon esku daude, Interneten informazio asko topa daiteke eta herri askotan ikastaroak antolatzen dituzte. Hori guztia gutxi balitz, etxea norberak berritzea esker onekoa da: hori gozamena, aitaginarrebari eta amaginarrebari zorua guk geuk aldatu du-

gula esan ahal izatea! Dekorazio gehigarriko atal honetan, norberak egin ditzakeen lau lan aztertuko ditugu: gotelea kentzea, altzariak zaharberritzea, zorua aldatzea eta paretak margotzea. Jarduera hauei buruzko informazioa biltzeko, Zumarragako La Perla dendako Javier Rivasen eta Ana Alvarez de Arkaiaren laguntza izan dugu. Rivasek zoruak saldu eta muntatzen ditu eta Alvarez de Arkaia urretxuarra artisaua da. Eskulan ikastaroak ematen ditu Urretxuko Aizpurunea kultur etxean.

ALTZARIEN ZAHARBERRITZEA. Garai batean altzari zaharrak bota egiten ziren, baina zaharkitua gelditu den altzari bat berritzea oso erraza da. Hala, dirua aurreztuko dugu eta birziklatu egingo dugu. Ana Alvarez de Arkaiak sekula ez duela altzari bat erosi dio: hasieran etxekoak berritu zituen eta orain lagunek ematen dizkiotenak. Ondo dagoena ez dela bota behar dio, transformatu baizik. Gainera, egun zaharberritutako altzariak dira modan daudenak, eta ez laborategi batetik atera direla diruditenak. ÂŤLixatu eta margotu egin behar dira. Besterik ez. Altzari bat erostea baino askoz ere merkeagoa da, ez da arriskutsua eta edonork egin dezake. Nire alabak 12 urte ditu eta dagoeneko hiru urte daramatza altzariak zaharberritzenÂť, aipatu du.

ZORUAK ALDATZEA. Norberak egin dezakeen beste lan bat, zoruak aldatzea da. Egun, binilozko zoruak daude modan. Izan ere, oso erraz jartzen dira eta ez daramate kolarik. Imitazioaren kalitatea sekulakoa da. Itxuraz, egurra edo baldosa dirudite, baina askoz ere errazago garbitzen dira eta zer edo zer lurrera erortzen bada, ez zaie markarik egiten. Moketa itxurakoak ere badaude. Hauen kasuan, likidoren bat eroriz gero, ez dute xurgatzen: trapu bat pasa eta kito. Gero eta jende gehiagok jartzen ditu binilozko zoru hauek, batez ere sukaldeetan, baldosa zaharren gainean. Bulegoetan eta zoru erradiatzailea duten etxeetan ere asko erabiltzen dituzte. Xaflak bata bestearen ondoan jarri eta listo. Pareten kontra doazen xaflak mozteko, cutter bat besterik ez da behar. Sukalde bateko zorua aldatzeko, goiz batekin nahikoa da: zaratarik atera gabe eta hautsa harrotu gabe. Gainera, binilozko zoru hauek zarata isolatzaile bikainak dira. Prezioari dagokionez, ez dira merkeak (35 euro, metro koadroa, gutxi gorabehera), baina norberak jarrita ez da garesti ateratzen.


dekorazio gehigarria norberak egiteko

HORMAK MARGOTZEA. Paretak kolorez aldatuta, etxea toki alaiagoa eta modernoagoa bilaka dezakegu. Bi gauza eduki behar dira kontuan: pareta eta margo mota. Zenbat eta horma latzagoa, orduan eta luzeagoak izan behar dira arrabolaren ileak. Gainazala leuna denean, berriz, ile motzeko arrabolak erabili behar dira, edo ilerik gabekoak, aparrezkoak, adibidez. Azken hauek iledunek baino burbuila gehiago egiten dituzte. Pintura akrilikoetarako iledun arrabolak dira egokienak eta plastikoetarako ilerik gabekoak edo ile motzekoak. Bestalde, lehen kapa bertikalean eman behar da eta bigarrena horizontalean. Eta izkinak brotxa batekin

margotu behar dira, arrabolarekin hasi aurretik.

Asier Zaldua

GOTELEA. Duela urte batzuk gotelea modan egon zen, baina egun horma lauek arrakasta handiagoa dute. Zorionez, gotelea kentzeko ez da artista bat izan behar. Hasteko, pareta ur oso beroarekin busti behar da. Horretarako, onena esponja bat erabiltzea da. Ur beroarekin pintura biguntzea lortuko dugu eta horrela errazagoa izango da kentzea. Pintura ur beroarekin bigundu ondoren, espatula batekin kendu behar da margoa. Espatula goitik behera erabili behar da, eta pintura kendu eta gero, horma lehortzen utzi behar da. Azkenaurreko pausoa pareta lixatzea da, koskak kendu eta leun uzteko. Bukatzeko, eskuila batekin hormako hautsa kendu behar da.

29


30

dekorazio gehigarria aromak

locatas.com

AROMEN UKITU PERTSONALA

ETXE BAKOITZAK USAIN ZEHATZ BAT IZATEN DU, ETA USAIN HORI BERTAN BIZI DIRENEN EZAUGARRIEN ARABERAKOA IZAN BEHAR DA, NORBERA BERE ETXEAN GUSTURA EGON DADIN. BAINA GARRANTZITSUA DA USAIN HORI AHALIK ETA MODURIK NATURALENEAN LORTZEA.

N

aturak eskaintzen dituen baliabideak kontuan hartuta, etxean gure gustuko usaina izango duten lurrunek nortasun berezia emango diote etxeari. Izan ere, garrantzitsua da etxean egongo den usaina bertan bizi direnen gustukoa izatea; baina usain hori baliabide naturalekin lortzea oraindik garrantzitsuagoa da, batez ere osasunari dagokionean. Gainera, norberak bere lurrunak egitea oso erraza da.

LORE NATURALAK Naturaren usaina etxera eramateko beste modu bat etxean zehar lore naturalak jartzea da. Egunean zehar gehien erabiltzen diren geletarako egokienak gardeniak, jasmina eta lilak dira. Eta hauekin batera baita basoetako usainak ere, pinuarena edo sandaloarena, adibidez. Usain freskoa eta garbia uzten dute. Sandaloa oso egokia da logelarako edo komunerako. ERLAXATZEKO APROPOSAK

FRUITUEKIN EGINDAKOA Zitrikoak erabiliz egindako lurrunak dira gehien irauten dutenak, batez ere limoiarena eta naranjarena. Limoia erromeroarekin eta banillarekin nahastea da aukeretako bat, oso usain freskoa ematen duen nahasketa. Naranja kanelarekin edo jengibrearekin ere nahastu liteke, usain gozoagoa lortzeko. Nahi ditugun elementuak hartu eta uretan sartuko ditugu kazola batean. Kazola sutan jarri eta ura lurruntzen doanean gehiago botatzen joan gaitezke; usaina etxe guztian zehar zabalduko da. Bi edo hiru aldiz erabili daiteke fruitu bakoitza, ondoren berriarekin egin behar da. Usainak pare bat aste iraungo du gehienez aldi bakoitzeko.

Erlaxatzeko usainen artean arrakasta gehien duena labandarena da. Askoren ustez usain honek minari aurre egiten, erlaxatzen eta lo hartzen laguntzen du. Jasminaren usainak, berriz, antsietatea gutxitzen laguntzen du. Biak ere, egongelarako edo logeletarako dira aproposak, eta batez ere leihoa irekitzen denean nabaritzen da eragina, usaina kaleko aire freskoarekin nahasten denean. USAIN FRESKOAK Algodoiaren edo lihoaren usainak gero eta gehiago erabiltzen dira, freskoak eta arinak direlako, eta edozein geletarako egokiak direlako.




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.