Ehunmiliak 2013

Page 1

EHUNMILIAK Asteazkena, 2013ko uztailaren 10 Testuak: Hitza

» EHM Luzeera: »168 km Desnibela: »11.000 m Irteera: »18:00

» G2H Luzeera: »88 km Desnibela: »6.000 m Irteera: »23:00

www.ehunmilak.com

Laugarrena prest FOTO ALZURI


goierriko hitza• 2013ko uztailaren 10, asteazkena

2 Ehunmiliak

Ostiral arratsaldean abiatuko dira aurtengo Ehunmiliak probako parte hartzaileak eta iluntzean Goierriko 2 Handiak probakoek. Denek irteera Beasaingo Loinaz plazan izango dute. A. APALATEGI

Aurten ere parte hartze markak hautsi egingo dira Ehunmilak eta Goierriko 2 Handiak probetan. Iaz 500 lagunek egin zuten eta aurten 600 lagundik gora aterako dira. Bi probetan egin du gora parte hartzaile kopuruak.

Iaz baino ehun lagun gehiago

B

este behin ere errekorrak hautsi ditu Ehunmiliak eta Goierriko 2 Handiak probetako izen emateak. Iaz bi probetako partehartzaileak gehituta 495 lagunek parte hartu zuten; aurten, berriz, 625 izango dira ostiraleko irteeran egongo direnak. Iaz ez bezala, aurten bi probetan egin du gora korrikalari kopuruak. Jendetza ibiliko da, beraz, Euskal Herriko mendi lasterketen artean luzeena eta askoren ustez gogorrena ere baden honetan. Ehunmiliak proban parte hartzen dutenek 168 kilometroko ibilbidea egin beharko dute Gipuzkoako mendate nagusietan barrena. Goierriko 2 Handiak proban, berriz, 88 kilometroko ibilbidea

osatu beharko dute partehartzaileek. Goierriko bi mendi nagusiak zeharkatuko dituzte proba txikikoek, Txindoki eta Aizkorri. Dirudienez, baina, probaren gogortasunak ez du jendea kokiltzen; hare erakargarriago egiten du proba nonbait, urtetik urtera partehartzaile kopurua igotzen baitoa. Iazko onenak faborito Antolatzaileen esanetan, kanpotik datozen partehartzaileak ezagutzen ez badituzte ere, ÂŤaurreko urteetako podiuma nortzuk bete zuten kontuan hartutaÂť honakoak aipatu dituzte faborien zerrendan: Ehunmiliaken Javi Dominguez, Imanol Aleson eta Eugeni Rosello gizonezkoetan, eta ema-

kumezkoetan Nerea Martinez, Maddi Errezola, Jone Urkizu eta Jaione Sasieta. Goierriko 2 Handietan, berriz, Luis Lasa eta Iker Zurutuza aipatu dituzte antolatzaileek eta nesketan Silvia Trigeros. Sorpresarik, baina, ez dute baztertzen. Faborito edo ez, denek aurre egin beharko diote bide luzeari. Eguraldia lagun izango duten edo ez korrikalari bakoitzaren araberakoa izango da, baino giro beroa eta eguzkitsua iragarri dute astebururako. Askori bidea zaildu besterik ez dio egingo eguraldiak, giro hotzagoetan entrenatuko baitzuten orain artean Euskal Herriko korrikalariek. Beste batzuentzat, berriz, bentaja izango da beroa.

Trumoi laino batzuk ere iragarrita daude ostiralerako eta honek zorua bustitzea ekar dezakeenez, litekeena da korirkalariek lokatz artean ere ibili behar izatea. Denetariko bidea aurkitu ahal izango dute, beraz. Ostiraletik aurrera Dortsalak banatzen ostegun arratsaldean hasiko dira, 17:00etatik 20:00etara, eta ostiralean ere izango da dortsalak jasotzeko aukera, 10:00etatik 13:00etara. G2Hko korrikalariek ostiral arratsaldean ere hartu ahalko dituzte dortsalak. Nahi dutenek Pasta Partyaz gozatzeko aukera ere izango dute Beasingo Igartza jauregian, 13:00etatik 16:00etara. Ehunmiliak proba 18:00etan

hasiko da, baina, aurrez, 17:00etan irteera kontrola hasiko da. Goierriko 2 Handiak proba, aldiz, gauez hasiko da aurten ere, 23:00etan. Kontrola ordu bete lehenago irekiko dute. G2H probako lehen lasterkaria helmugara larunbat goizean iristea espero dute antolatzaileek, 10:00ak edo 11:00ak alderako. Ehunmiliak probako lehen korrikalaria, berriz, arratsaldean, 16:00ak alderako. Sariak igandean banatuko dituzte, 16:00etan horretarako egiten den ekitaldian. Horrez gain, helmugara iristea lortzen duten parte hartzaile guztiei finisher idatzita daraman Ternua etxeko elastiko urdina emango diete opari antolatzaileek.


2013ko uztailaren 10, asteazkena • goierriko hitza

Ehunmiliak 3 G Ordutegia

G Autobusak

EHUNMILIAK

BEASAIN-LIZARRUSTI

Gunea Beasain Mandubia Zumar./Urretxu Elosua Madarixa Azpeitia Zelatun Jazkue Tolosa Amezketa Txindoki Lizarrusti Etxegarate San Adrian Oazurtza Mutiloa Beasain

Aurrena 18:00 (O) 18:55 (O) 19:55 (O) 20:55 (O) 22:15 (O) 23:25 (O) 01:10 (L) 02:30 (L) 04:00 (L) 04:55 (L) 06:40 (L) 09:00 (L) 11:15 (L) 13:30 (L) 15:30 (L) 16:40 (L) 18:10 (L)

Azkena 18:00 (O) 19:50 (O) 22:25 (O) 00:30 (L) 03:00 (L) 07:15 (L) 10:00 (L) 14:00 (L) 16:45 (L) 18:45 (L) 21:15 (L) 01:30 (I) 05:15 (I) 08:15 (I) 12:00 (I) 15:00 (I) 18:00 (I)

pGeltokiak. Beasain, Lazkao, Ataun (San Martin eta San Gregorio) eta Lizarrusti. pEguna. Larunbata. pJoanekoak: 08:00etatik 22:00etara, bi orduz behin. pItzultzekoak: 09:00etatik 23:00etara, bi orduz behin.

ZUMARRAGA-AZPEITIA pGeltokiak. Zumarraga eta Azpeitia. pEguna. Ostirala. pJoanekoak. 22:30 eta 00:00. pBueltakoa. 23:10.

AZPEITIA-TOLOSABEASAIN-AZPEITIA

GOIERRIKO 2 HANDIAK Gunea Beasain Zaldibia Txindoki Lizarrusti Etxegarate San Adrian Oazurtza Mutiloa Beasain

Aurrena 23:00 (O) 23:40 (O) 02:00 (L) 04:00 (L) 06:00 (L) 07:20 (L) 08:50 (L) 09:40 (L) 10:40 (L)

Azkena 23:00 (O) 00:25 (L) 04:15 (L) 08:00 (L) 12:00 (L) 14:15 (L) 16:30 (L) 18:30 (L) 21:00 (L)

(O): Ostirala; (L): Larunbata; (I): Igandea Oharra: Goiko taulako denborak antolatzaileek aurreikusitakoak dira eta iazko aurreneko eta azkeneko korrikalariei dagozkie.

G Korrikalariak

625 pGuztira. Bi probetan parte hartuko duen korrikalari kopurua.

287

pEhunmiliak. Proba luzean parte hartzeko izena emandako korrikalari kopurua da. Iaz 193k parte hartu zuten.

338

pGoierriko Bi Handiak. Proba motzean parte hartzeko izena emandako korrikalari kopurua da. Iaz 302 izan ziren proba horretan parte hartu zutenak.

Gau eta egun aritzen dira boluntario taldeak korrikalariei laguntza ematen. IÑAKI GURRUTXAGA

Boluntarioak izango dira aurten ere probaren arima eta oinarri sendoena Probako antolatzaileen ustez, boluntarioen lana «ezinbestekoa» da bi lasterketak gauzatu ahal izateko Ehunmiliak eta G21H bezalako probak antolatzeko eta gauzatzeko ezinbestekoa da laguntza. Ekonomikoak garrantzia handiela duela esan beharrik ez dago, baina boluntarioena da kasu honetan bi proben arima. Antolatzaileen ahotan eta adierazpenetan, besterik ez dabil, eta askorentzat boluntarioek egiten duten lanari esker lortu dute bi probek horrenbesteko ohiartzuna. Aurten ere 1.200dik gora boluntario ariko dira lanean guztira; korrikalari bakoitzeko bakoitzeko bina boluntario baino gehiago. Lasterketak zeharkatzen di-

tuen 29 herrietan boluntario taldeak egoteaz gain, Euskal Herriko zein beste txoko batzuetako boluntarioak ere animatu dira aurten laguntzera, eta tartean izango dira, adibidez, Bilbotik eta Zornotzatik (Bizkaia). Umore ona eta jai giroa izaten da nagusi boluntarioen artean, hori bai, gauzak ongi antolatu ostean. Izan ere, lan asko eta mota askotakoa egoten da banatzeko: proba baino lehen ibilbidea txukuntzen, bideak markatzen, dortsalak banatzen, informazioa ematen, anoa postuak hornitzen, poltsak jasotzen eta banatzen, motxiletan korrikalariek daramatena ikuskatzen... Eskertzeko lana Antolatzaileek beste behin proba hauek posible egiten dituzten boluntario guztiei eskerrak eman

nahi dizkiete «eurak direlako probaren bihotza». Boluntarioen lanik gabe proba hauek «ezinezkoak» izango liratekeela diote. Beste urteetan bezala, aurten ere boluntario guztiei elastiko bana emango zaizkie opari, egindako lana eskertze aldera. Aurtengoa Ternua etxeko elastiko gorri bat izango da. Korrikalariek, laguntzaileek eta ikusleek boluntarioengana jo dezakete informazio bila. Boluntarioen laguntzaz gain, laguntza ekonomikoa ere eskertu nahi izan dute «ekonomikoki garai onak ez badira ere, probako beharrak hasetzeko adina lortu» baitute aurten ere. Ibilbide osoan zehar partehartzaileak animatzen aritzen diren ikusleak ere aipatu dituzte antolatzaileek, denen artean kirolaren festa handi bat den hau, laugarrenez, errealitatea delako.

pGeltokiak. Azpeitia, Tolosa, Beasain eta Azpeitia. pEguna. Larunbata. pJoanekoak. 00:40, 02:55 eta 05:10ean abiatuta.

TOLOSA-ZALDIBIA-TOLOSA pGeltokiak. Tolosa, Amezketa, Abaltzisketa, Larraitz, Zaldibia, Ordizia, Beasain eta Tolosa. pEguna. Larunbata. pJoanekoak. Ibilbide osoa, 06:00etatik 14:55era, ordu eta erdiz behin. pJoanekoak. Amezketatik Beasainera, 16:20 eta 18:20an.

BEASAIN-ETXEGARATEOTZAURTE-BEASAIN pGeltokiak. Beasain, Idiazabal, Etxegarate, Otzaurte, Zegama, Zerain, Mutiloa, Liernia, Ormaiztegi eta Beasain. pEguna. Larunbatetik igandera. pJoanekoak. 06:30etik 00:00etara, ordu eta erdiz behin. 07:30era arte, bi ordu eta erdiz behin. 13:30era arte, orduero (Etxegaratetik eta Otzaurtetik pasa gabe). pOHARRA. Partehartzaileak ikustera datozenei, garraio publiko erabiltzeko eskatzen zaie. Horrez gain, laguntzaileek Gurutzeko Gorriak jarriko duen autobusean ibiltzeko aukera izango dute, euro baten truke.


goierriko hitza• 2013ko uztailaren 10, asteazkena

4 Ehunmiliak Ehunmiliak eta Goierriko 2 Handiak probek aurreko hiru edizioetako ibilbide bera izango dute aurten ere, hiru eskualdetako mendirik nagusienak zeharkatuz.

G Ibilbideen profilak

Ibilbidean aldaketarik ez da izango Ehunmiliak probak 168 kilometroko ibilbidea du, eta hamaika tontor eta mendate.

E

uskal Herriko probarik gogorrenak eta luzeenak abiatuko dira ostiralean Beasaindik. Egunez zein gauez korrika egin beharko dute parte hartzaileek, Goierriko, Tolosaldeko eta Urolako mendietan barrena. Aurtengoa proba antolatzen duten laugarren urtea da, eta lehen ediziotik mantendu den ibilbide bera izango dute aurretik korrikalariek. Ibilbidean ez dago aldaketa nabarmenik egon, nahiz eta azken hilabeteetan egin dituen euriteen ondorioz, ibilbidea metro gutxi batzuk aldatu behar izan duten gune batzuetan. G2H lasterketak 88 kilometroko distantzia izango du, eta 12.000 metroko desnibel metatua. Ehunmiliak mendiko ultratrailak, berriz, 168 kilometro eta 22.000 metroko desnibel metatua du, eta bost eskualdeetako mendiak zeharkatzen ditu. Irteera eta helmuga Beasainen ditu, eta proba egiteko gehienez 48 orduko muga izango dute korrikalariek. Ehunmilak probak Beasain, Zumarraga, Azpeitia eta Tolosa herriak inguratuko ditu. Balizajeak Baliza islatzaileak egongo dira ibilbide osoa zehar, gauez ere ikusteko moduan. Balizak proba hasi baino ordu batzuk lehenago ipiniko dituzte eta azken korrikalaria pasatakoan kendu. Sostengu edo euskarri naturalen gainean ezarriko dira, eta euskarririk egon ezean, antolakuntzak diseinatutako egurrezko baliztetan jarriko dira. Partaideek seinale horiek jarraitu beharko dituzte.

E. RODRIGO

Ibilbidean zehar hiru motatako anoa guneak aurkituko dituzte lasterkariek, ongi hidratatu eta elikatzeko aukera izan dezaten: likidoenak, arruntak eta osoak. Edari hotzak eta beroak, fruta, fruitu lehorrak, eta denetariko elikagaiak egongo dira korrikalarien eskura. Partaide guztiei edalontzi berrerabilgarri bana emango zaie dortsalarekin batera, eta edalontzi hori beraiekin eraman beharko dute ibilbide guztian zehar, Urretxu-Zumarragako anoa postutik aurrera erabitlzeko. G2H probak, berriz, 88 kilometroko ibilbidea du eta Txindoki eta Aizkorri igo behar dituzte korrikalariek.

Gutxieneko materiala Partehartzaileek antolatzaileek zehaztutakogutxieneko materiala eraman beharko dute derrigorrez eurekin, korrikalariek euren segurtasuna bermatzeko: NA edo pasaportea, motxila, litro bat ur erreserban, janaria erreserban, txaketa iragazgaitza, praka edo elastiko luzeak (belaunetik behera), bi kopetako linterna eta aldatzeko pila joko bat, biziraupen manta bat, txapela edo bisera, txilibitua, benda itsasgarria eta telefono mugikorra. Korrikalari guztiek derrigor eraman beharko dute aipatutako material guztia; hala ez balitz eta antolakuntzak horren berri izango balu, probatik kanporatuta geratuko dira parte hartzailek. Derrigortutako materialaz gain, atzealdeko argi gorria, eskularruak, hotzari aurre egiteko arropa, eguzkitako betaurrekoak eta krema eramatea ere gomendatzen dute antolatzaileek. Bastoi teleskopikoa, brujula eta baselina eramatea ere aholkatzen dute.

E. RODRIGO

G Beasaingo zerbitzuen mapa

Beasaingo herrigunean kokatzen dira batez ere bi probetako zerbitzu gehienak. Goiko irudian Beasaingo plano bat agertzen da, probarako beharrezko informazioarekin. E. RODRIGO


2013ko uztailaren 10, asteazkena • goierriko hitza

Ehunmiliak 5 G Ibilbideen mapa

Gipuzkoako mendietan barrena egingo duten ibilbidean, hainbat anoa postu eta autobusak jarri dituzte antolatzaileek.

GRAFIKOA: ESTITXU RODRIGO


goierriko hitza• 2013ko uztailaren 10, asteazkena

6 Ehunmiliak Mikel Valdivielso q Antolatzailea Kirol proba soil bat baino gehiago ikusten du Mikel Valdivielsok bere aspaldiko ametsa den Ehunmiliaken. Turismoko eragile eta erakusleiho, ekonomiarako pizgarri eta gizarte arloan bateratzaile da.

«Ehunmiliak tresna bat da, edozeinek erabil dezakeena; baina denen ongizaterako» Ehunmiliak lasterketaren antolatzaileek Beasainen duten lokalean denetik dago. Plangintza arbelean, mahai luzea bileretarako, hiru dimentsioko Gipuzkoako mapa, kartelak, esku-orriak... Irabazleentzat sariak jaso berri dituzte, elkarrizketa hau egin denean. Zeramika taldekoek sortu dituzte. Mikel Valdivielsoren (Beasain, 1977) telefonoa ez da isiltzen. Probarako hiru aste falta direnean, lasai dagoela dio. «Sekula egon naizen lasaiena. Nik egin beharrekoa egin dut». Ehunmiliak proba zer mailatan dago nazioarteko eskalan? Ez nuke esaten jakingo. Urtetik urtera atzerrian geroz eta proba gehiago dago, eta apustu sendoagoak egiten dituzte. Ez dakit erraztasun gehiago duten, zeren haiek ere ziur lan bikaina egiten dutela urte guztian. Baina sentsazioa dugu hemen hainbeste kostatzen zaigula, eta atzerrian proba berri bat ateratzen dutela eta bat-batean hazten dela. Estatu mailan oso goian gaude, lehendabizikoak ez bagara, hortxe. Iazko balorazioan lehendabizikoak izan ginen. Atzerrian koska bat falta zaigu ezagutza maila bat edukitzeko. Ezin dugu apustu sendorik egin komunikazio aldetik, diru iturri garrantzitsua eskatzen duelako, eta ez daukagu. Orduan, gure bitartekoa ahoz ahokoa da; jendea ekarrarazi hona, eta beraiek hitz egin dezatela. Baina, Europan ere, jendeak esaten duenagatik, antolakuntza mailan behintzat oso goian gaude. Zertan dago koska bat igo beharra? Gure gabezia komunikazioa izan

da, lehenengo urtetik. Espainia mailan Salomon ikustea besterik ez dago, hark antolatzen dituen lasterketak. Zegama-Aizkorrin zer lan egiten duen, Transvulcanian... Baina atzetik hamar lagun urte guztian horretarako lanean daude, profesionalak gainera. Guk hori ezin dugu amestu. Hemen denek boluntarioki lan egiten dugu, ahal dugun ondoena. Baina gure gabezia nabarmenena hori da. Aurten oso gustura gaude, 650 partaide inguru edukiko ditugu, jauzia nabarituko dugu. Noraino iritsi nahi dugun neurtzen ari gara orain. Lehenbizi, edizio hau pasatu, gainontzekoak bezain ondo atera, eta irailean hausnarketa egingo dugu. Komunikazio lanketa horrek zer suposatzen du? Jende bat egotea horretara, gau eta egun. Sare sozialetako tresnei sua atera behar zaie, eguneroegunero. Horrez gain, atzerriko aldizkari garrantzitsuenekin harremanak izan, artikuluak ateratzeko.Aldizkari bereiztu batean orrialde bat 2.000 euro da; izugarrizko potentziala du, astebukaera batean 20.000 eskutara iritsiko delako. Baina ezin da. 2.000 euro horiek anoa guneak ordaintzeko ditugu. Ura kendu behar dugu? Agian egun batean apustu hori egin beharra dago. Ez gara arriskatzen gehiegi ereitera; hazia botatzen dugu tarteka, baina ez agian behar adina, momentuan horrek suposatzen duenagatik. Baina ez dakigu neurtzen momentukoa gerora zer izango den. Hastea zaila izan ohi da, edonon. Egonkortzea kostatu egiten da gero,

eta zer esanik ez etorkizuna ziurtatzea. Zer fasetan dago Ehunmiliak? Nik uste dut egonkortzen ari garela. Ni oso metodikoa naiz, eta halako proiektuetan ezin da martxa bizkortu. Hasieran esan nuen, gauzak egin behar baditugu, ondo egingo ditugula. Oinarri ona jarri, eta hortik guk nahi dugunera arte. Orain berdina pasatzen da. Ahalmena badugu azkarrago joateko, baina ez dugu egiten ez daukagulako seguru egingo dugunak ez karrera hobetuko duenik, ez fruiturik emango duenik. Jendeak badaki Ehunmiliak eta G2H daudela, eta gure alde apustua egiten dute. Ondo gaude, eta badauzkagu tresnak pauso gehiago emateko. Baina ikusten dut ezin naitekeela frente batean sartu, badakidalako beste bat zaindu gabe utziko dudala. Goazen ondo finkatzera behingoz, eta horiek jada menderatuta

«Egonkortze fasean gaude. Komunikazioa da gure gabezia handiena, hasieratik» «Nire buruan zegoen proba, nolabait, plasmatzea lortu dugu Ehunmilietan» dauzkagunean... Orduan, beste urtebete egonkortzen pasatuko dugula uste dut, gutxienez. Zuk esana da: Ehunmiliak izatea nahiko zenukeela zuk egin beharreko proba batean aurkitzea gustatuko litzaizukeena. Hori lortu duzu?

Ni oso gustura nago eskaintzen dugun probarekin. Ni ez naiz Ehunmilietako korrikalaria, baina ematen ditugu zerbitzu batzuk niri, bere garaian —badira lau urte lehiatzen ez dudala— ematen ez zizkidatenak. Arreta bat, sekula korrikalari bezala eduki ez dudana. Horregatik, jendearen ahotan oso ondo kokatuta gaude, proba bezala. Duela sei edo zazpi urte esanez gero orain nolakoa den... oso altu iritsi gara. Oso altu iritsi ginen jada lehenengo urtean, eta guk ere bertigo pixka bat hartu genuen. Kalitate handiko proba bat eskaintzeko gai izan ginen hain baldintza txarretan; orduan, gutxienez maila hori mantendu beharra daukazu, eta

jaisten baduzu egurra jasoko duzu. Nire buruan zegoen proba, nolabait, plasmatzea lortu dugu Ehunmilietan. Orain beste ikuspuntu bat daukat, eta gauza asko egingo nituzkeen duela zazpi urte pentsatuko ez nituenak; adibidez, teknologikoki aurrerapen oso onak egon dira, lehen ez zeudenak. Gauza batzuk egingo nituzke. Datorren urtean, EHM baldin badago, nik uste egiteko gai izango garela. Orokorrean, zer falta zaio Ehunmiliak probari? Behin eta berriz esango dut komunikazioa dela gure arazo handiena. Hori edukiko bagenu, EHM beste gauza bat izango litzateke. Kontuz, ez dut esan nahi


2013ko uztailaren 10, asteazkena • goierriko hitza

Ehunmiliak 7 kertzen dugu guregan jarri zuten konfiantza, ez delako erraza: ezezagun bat etortzen zaizu, saltzen dizu proiektu bat, eta nora sartzera noa ni? Konfiantza jarri zuten, eta aurrera. Goierriri, eta inguruko eskualde batzuei, zer ekarpen egin die EHMek? Urteroko hausnarketan baloratzen saiatzen garena, baina gure bitartekoekin neurtzeko gai ez garena da hori. Nik uste, EHMek eta G2Hk Goierriri askoz ere ekarpen handiagoa egiten diela, Goierrik EHMi ematen diona baino, orokortasun batean hitz eginda. 650 partaide, bakoitzak 2-3 laguntzaile edo familiako... jende pilo bat da. Asteburuan hotelak beteta, tabernak gainezka. Termometro bat dugu: EHM bukatzen de-

«Ekonomikoki ekarpen handia egiten die Ehunmiliek inguruari, gehiago lortuko dugu» «Nahiago dugu igerilekua erdi beteta ikusi, dena jarri eta urik gabe geratu baino»

AIMAR MAIZ

hori edukita guk nahi dugun EHM izango zatekeenik. Zeren, askotan arrastoa non dagoen ez da jakiten; batzuetan eskuetatik joaten zaizu. Adibide bat jartzearren, kanpoko enpresa bat etorri eta EHMen alde apustua egiten du, eta komunikazioaz bera arduratzen da; baina igual zuk nahi ez duzun zentzuan. Marka indartsu bat sartzen denean, hark tiratzen du azkenean, eta joan beharra daukazu nahitaez. Bolantea norberak erabiltzea, azkenean. Hori garbi daukagu. Sortu zenean esan genuen bolantea inork gehiagok ez zuela edukiko. Edukiko dute euskal herritarrek, gipuzkoarrek, goierritarrek, denek.

Baina sekula ez genuela hau enpresa baten esku utziko. Hori, uste dut, nahiko ikuspegi orokorra izan zela. Alderantziz, zein da indargunea? Boluntarioak. Horiek dira gure potentziala. Milioi bat euro eduki ditzakegu antolatzeko, baina boluntariorik gabe ez ginateke ezer izango. Boluntarioak dira bizia, gure motorra, ilusioa, indarra. Dena da. Jende hori —ia 1.200 lagun, edo gehiago— ikustea asteburu batean EHMen alde, flipatu egiten dut nik. Kilian Jornet etorriko da; oso ondo, korrika egin du, bikain, eta izugarrizko meritua du. Baina meritua daukate ordu pila batean Aralarren, baldintza ezin okerragoetan aguan-

tatzen dutenek. 29 herri ukitzen ditugu, eta EHM pasatzen ez den herrietako jendeak ere laguntzen digu. Hori aberastasun sinesgaitza da. Gainera, era guztietako jendea, kolore eta ideologia guztietako jendea ibiltzen da. EHMek denak pilatzen ditu. Udal batek baino gehiagok hori eskertu egin digu. ‘Bazeuden kuadrillak elkar ikusi ezin zutenak, eta EHMek batu egin ditu, hor egon dira trago batzuk hartzen, laguntzen...’ esan izan digute. Arlo sozial hori da gure pisu garrantzitsuena. Hori hasieratik lortu zen, ezta? Hasiera-hasieratik, lan asko eginda. Herri guztietara joan eta inondik ezagutzen ez genuen jendeari proiektua azaldu genion. Asko es-

nean garagardo bat hartzera joaten gara, eta ‘hurrengo urtean ere egingo da, ala?’ esaten digute inguru honetan guztian. Turistikoki garrantzitsua da, Goierri Turismotik egiten den hausnarketa oso positiboa da. Ekonomikoki ere proba garrantzitsua bihurtu da, eta Beasaini eta inguruko eskualdeei ere berea ematen die. Gero, sozialki sortu den sare hori dago. Oraindik, gainera, lortuko dugu ekarpen gehiago izatea: aldizkarietan azalduta, Goierriri buruz artikuluak idatzita, bi parke naturalei buruz... Funtsezkoa da. Espainian 13 parke natural daudela uste dut; guk bi dauzkagu 20 kilometroan. Horren alde apustu egin beharra dago. Halako probei zer aukera ikusten dizkiezu, eskualdearen onurarako? Izugarrizko potentziala ikusten diet. Horretarako jendearen inplikazioa behar duzu, jendeak benetan sinistu beharra dauka. Hasieran arazo bat zegoen: jendeak sinismen gutxi zeukan gugan. Proba egonkortzeak jendearen ikuspegia zabaltzen du. Guk beti esan dugu: EHM erreminta bat

da, edozeinek erabil dezakeena, baina denen ongizaterako. Zergatik ez dugu erabili behar EHM beste festa bat muntatzeko, jendea inguratzeko, ez dakit zer egiteko? Baina antolatu. Jendea benetan inplikatzea, sinistea eta egitea behar dugu. EHM ez da kirol ekitaldi bat bakarrik. Gauza asko dauzka, eta goazen aprobetxatzera. Antolakuntza batzordean hain lotuta gaude EHMri, ezen lasterketaren esparrua bakarrik ikusten dugula, ez garela gai beste gai horiek lantzeko. Benetan, behar dugu jendea kanpotik etorri, ideia horiek bota, eta inplikatuko dena. EHM oraindik ustiatu gabe dago, zero. Kanpoan ikusten dudanagatik, Mont Blancera joan eta hango ultratraila ikusten duzu, eta txispak nonahitik ateratzen dizkiote. Horregatik mugitzen da halako jendetza. Alemaniara joan, eta ikaragarria da. Zukua ateratzen diete. Batzuek berekoikeriaz ere baliatzen dira, baina beste jende askok tresna bat bezala hartzen du. Ikuspegi hori behar da. Badakigu garaiak oso zailak direla, inork baino hobeto dakigu nola dauden laguntzak, jendea nola dagoen. EHM, azkenean, jendearentzat luxu bat da momentu honetan, baditu beste lehentasun batzuk. Eta onartzen dugu, egoera dagoen bezala. Baina, baita ere, guk egin duguna, epe ertain batera ikuspegia edukitzea, ez da txarra izaten. Ez momentukoa bakarrik, begiratu ezazu pixka bat harago. Ikusi garapena, ikusi nola joan garen eta nola zabaldu garen. Honek oraindik badauka bidea. Berrikuntzarik edo aldaketarik bada aurten? Beno, aurten nobedadea da Ehunmiliak badagoela. Urte guztia daramat hori esaten. Gauden egoeran, eta orokorrean dagoen bezala, antolatu izana lorpen oso garrantzitsua da. Ideia batzuk bagenituen, karrerari kalitate aldetik beste bultzada txiki bat emango lioketenak, baina ezin izan ditugu txertatu, gu ere murrizketatik murrizketara joan garelako. Arriskurik ez dugu hartu; nahiago izan dugu igerilekua erdi beteta dagoela ikusi, apustu dena hor gauzatu eta gero urik gabe aurkitzea baino. Hartara, kolperen bat hartzen badugu, kolpe txikia izan dadila.


goierriko hitza• 2013ko uztailaren 10, asteazkena

2013ko uztailaren 10, asteazkena • goierriko hitza

8 Ehunmiliak

Ehunmiliak 9

Irteerako nerbioak, lehen metroak, aldapa gorako ahalegin aurpegiak, gauez ilunpetik herrigunera iristen denaren poza... Ehunmiliak bezalako proba batek, ehunka irudi uzten ditu partehartzaileen eta zaleen gogoan.

Ehun milia, ehunka irudi Nerbioak nagusi, proba hasi aurreko uneetan. FOTO ALZURI

Gizon eta emakumez osatutako hirukoa, Usurben gora. ALZURI

Jaione eta Gorka Sasieta anai-arrebak, iaz, Oazurtzan. ZUDAIRE

Gazteak ez ezik, adinean aurrera doazenak ere ateratzen dira. A. APALATTEGI

Bidean zehar jendea eta zaleak ikusteak animoa ematen diete korrikalariei; irudian, Otzaurten. AIMAR MAIZ

Goierriko Bi Handiak (G2H) probaren irteera izaten da ostiraleko unerik ikusgarrienetako bat; gauez delako batetik, eta bestetik, senide eta lagun asko biltzen direlako. ARGAZKIA: FOTO ALZURI

Korrikalariak Ehunmiliak probaren irteeran. FOTO ALZURI

Probarako indarrak hartzen, Pasta Party-an. E. LEGORBURU

Korrikalarien hankak eta oinetakoak, lokaztuta. AIMAR MAIZ

G2H probako partaideak, Zaldibiako anoa postura iristen, argi frontalak buruan jarrita. IÑAKI GURRUTXAGA

Lazkaoko osaba-ilobek osatutako Txurregi taldea, iaz. FOTO ALZURI


goierriko hitza• 2013ko uztailaren 10, asteazkena

10 Ehunmiliak Eibarko Kalamua Korrikalari Taldeko kideek bigarrengo aldiz egingo dute elkarrekin Ehunmiliak proba, eta gutxienez iazko emaitza berdintzea da korrikalarien asmoa; bigarren postua eskuratuko zuten iazko mendi lasterketan. 18 taldek parte hartuko dute aurten.

Mendiz mendi, taldearen babesean J

osu Elejalde, Jabi Aldai eta Igor Azurmendi. Korrikalariak eta kirolariak. Bakarka horrela aurkezten dute beren burua, eta taldean honela: CD Eibar Kalamua Korrikalari Taldea. Aurtengo Ehunmiliak proban taldean aterako dira, iaz bezala. Ez zuten hasiera txarra izan, bigarran sailkatu baitzen hirukoa aurreko urtean. Aurten, «gutxienez berdindu egin nahi dugu emaitza, eta ahal bada, hobea lortu». Elejalderen hitzak dira, taldeko beteranoarenak; 58 urte dauzka. Asmoak asmo, zailtasunak izango omen dituzte helburua betetzeko: «Talde gehiago ariko gara aurten. Iaz, sei edo zazpi izan baginen, aurten hemezortzi izango gara, eta, jakina, zailtasuna handitu egingo da denontzat», azaldu du eibartarrak. Bistan da indarra hartzen ari dela taldean korrika egitearen aukera proba gogor honetan. 168 kilometro dituzte aurretik korrikalariek, eta makina bat mendi igo beharra, gora eta behera, etenik gabe. Pentsatzearekin bakarrik, nekagarria egiten da. Dena den, proba taldean egitea ez dute zama horri aurre egiteko erabaki. «Beti ibiltzen gara elkarrekin, eta ez bakarrik korrika. Elurretara, bizikletan ibiltzera elkarrekin joaten gara. Dena batera egiten dugu, eta iaz Ehunmiliak egitea pentsatu genuen», argitu dute. Gustatu ere egin zitzaien itxuraz, eta aurten irteeran izango dira berriz ere eibartarrak. Taldeak babesa ematen duela ezin da ukatu. Bakarka aritu ordez, egun eta gau luzean edo luzeetan, hobe lagunak alboan izatea. Prest da hirukotea lasterketari aurre egiteko, eta irrikaz ere bai, Elejaldek aitortu duenez. «Oso gogorra da prestakuntza, fisikoari dagokionez, eta psikologikoki ere bai». Duela lauzpabost hilabete ekin zioten proba propio prestatzeari, eta egin dituzte pare bat lasterkaldi luze. «Enkarterrietan

Proba buruan ondo iltzatuta dauka, eta iazko esperientzia ez du ahazteko. Lagungarri egingo zaio berari, eta bere taldekideei ere bai. «Gogorrena niretzat eguna argitzen duenean izaten

‘‘

«Iaz sei edo zazpi talde lehiatu ginen, eta aurten 18 izango gara; zailagoa izango zaigu aurten» «Oso gogorra izaten da lasterketarako prestatzea fisikoari dagokionean, baita psikologikoki ere» «Errekuperazioa ere astuna izaten da. Asko kostatzen zaio gorputzari bere onera etortzea» JOSU ELEJALDE CD Eibar Kalamua Korrikalari Taldeko kidea

Ezkerretik eskuinera, Jabi Aldai, Igor Azurmendi eta Josu Elejalde, iazko podiumean. UTZITAKOA

(Bizkaia) izan ginen, 85 kilometroko proban, eta Leitzan ere bai, 60 kilometrokoan». Hori prestakuntza zehatzarena da, baina, jakina, hilabete gutxi horietan ezin da lasterketa handi eta luze hau prestatu. «Urte guztian ibili beharra dago. Gu hala ibiltzen gara; egiten dugu kirola, korrika dela, bizikleta dela, elurretara joatea dela...». Beharko ondo prestatu, eta prestakuntza horretan, bada hau ere: «Gau bat elkarrekin igaro dugu korrika, hor zehar, materiala eta probatzeko». Errekuperatzen denbora asko Iaz Hiru Handiak proba erabili zuten Ehunmiliak prestatzeko, baina aurten ez. Auskalo zenbat kilometro egin dituzten probara puntu onean heltzeko. Urte guztiko lanak saria izango du lasterketan zehar eta helmugan. Iaz, 41 ordu behar izan zituzten. «Ia bi egun eta gau dira», dio. «Lanaldi batean aste osoko orduak guk bi egunean egiten ditugu, eta korrika, gainera», egin du alderaketa.

Hirukotea iaz proba amaitzear zirela Beasaingo futbol zelai parean. HITZA

da, gauetik egunera igarotzeko tarte hori. Buruko argia eramatea deserosoa da niretzat, eta gau osoan erabat kontzentratua joan behar duzu, ondo begira non zapaltzen ari zaren. Nekagarria izaten da». Behin lasterketa amaituta, ematen du Ehunmiliak bukatu dela, baina ez dio hori eibartar beteranoak: «Errekuperazioa ere astuna izaten da. Asko kostatzen zaio gorputzari bere onera etortzea». Hori ere taldean egingo duten edo ez, auskalo. Proba bai, eta arauak dioen bezala, helmugan batera sartzeaz gain, ibilbidean zehar egongo diren kontroletatik ere batera igaro beharko dute. Ez zaie arrotza batera ibiltzea: «Ohituta gaude elkarren babesean ibiltzen, beti egin izan dugu kirola elkarrekin». Beteranoaren hitzak dira. Zerbait jakingo du. Gazteena Igor Azurmendi da (36 urte ditu), eta Javi Aldai dago tartean (52 urtekoa). Kalamua Korrikalari taldea izena gogoan hartu. Iaz bigarren izan ziren; aurten?


2013ko uztailaren 10, asteazkena • goierriko hitza

Ehunmiliak 11

Helburu solidarioa ere izan liteke korrikarako aitzakia Idiazabalgo Jon Alustiza eta Dario Dorta kanariarra minbiziaren aurka ariko dira korrika G2Hn eta EHMn Kirola baliatu nahi izan dute Jon Alustizak (Idiazabal, 1989) eta Dario Dortak (Kanariar Uharteak, 1976) minbiziaren aurkako borrokan euren aletxoa jartzeko. Kirolzaleak dira biak, eta lasterketa luzeak dituzte batez ere gustuko; baina kirol erronkari osagarri solidarioa eman nahi izan diote biek. Idiazabaldarrak Pausoz Pauso ekimena jarri du martxan aurten, leuzemia duten haurrei lagundu asmoz dirua biltzeko; nazioarteko Josep Carreras Fundazioarekin elkarlanean ari da proiektua gauzatzen. Leuzemia duten haurrek bereziki hunkitu dute beti Alustiza, eta bere afizioa modu solidarioan gauzatzea erabaki zuen. Tenerifeko Santa Kruzekoa da Dorta, eta aurrekari pertsonalek bultzatuta, Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkarteak ikerketak egin ahal izateko biltzen du dirua, Runspiral izeneko proiektuaren baitan. Zortzi probako egutegian, 646 kilometro egiteko xedez ekin zion Jon Alustizak Pausoz Pauso ekimenari (pausozpausout.wordpress.com). Goierriko Bi Handiena bosgarren proba izango du, seigarrena behar bazuen ere. Kanaria Handiko Transvulcania proban, bigarrenean, min hartu zuen belaunean, eta ondorioz ezin izan zuen maiatzean Zegama-Aizkorrin parte hartu. Zegamako proba izan behar zen bosgarrena. Haren ondoren Cerdaniako

Volta (Herrialde Katalanak) eta Ordinoko (Andorra) Celestrail Andorra probak egin ditu. Kanariarraren Runspiral 2013 egitasmoa (runspiral.com), berriz, azaro amaieran da egitekoa. Zazpi egunetan Kanarietako zazpi uharteak zeharkatzea da Dortaren eta bere laguntzaileen helburua. Iaz, Santa Kruz Tenerifekoa lau egunetan egin zuen, Teide sumendian (3.718m) amaituz. 280 kilometro inguruko ibilbidea da. Ostiralara iristeko «irrikaz» Beasaingo hitzordua noiz iritsiko zain daude bi lasterkariak. Idiazabalgo gazteak bigarren aldiz hartuko du parte Goierriko Bi Handiak proban, hain zuzen ere, mendi lasterketei orain bi urte ekin zien toki berean. Etxean aritzea «berezia» dela aitortu du Alustizak, «are gehiago bertako Zega-

Jon Alustiza idiazabaldarra Cerdaniako proban, Herrialdeko Katalanetan, pasa den ekainaren 8an. PAUSOZ PAUSO

Dortak minbizia ikertzeko bitartekoak lortuko ditu Runspiral proiektuarekin

gikoa fisikoa baino garrantzitsuagoa» izango dela uste du, eta bere burua «ondo prestatuta» ikusten du 88 kilometroko proba egiteko. Dortaren kasuan, urteko probarik gogorrena izango da asteburukoa, azaroan egingo duena prestatzeko. Lehendabizko aldiz izango da kanariarra Beasaingo irteeran Ehunmiliak egiteko. Hamaika proba egindakoa da Dorta, baina Ehunmiliak egiteko aukera izan eta bertan parte hartzeko «desiratzen» dagoela onartu du. Kanariar Uharteetako klimara egokituta, hotza da bere kezka nagusia, ibilbideko lurzoruaz gain. Irletako zorua, lurra eta harria, hemengoa baino lehorragoa izatean, «tentuz» ibili beharko duela dio kanariarrak.

ma Aizkorri proban parte hartzerik izan ez eta gero». Ordutik egindako bi lasterketek aho zapore ezberdina utzi diote, gainera. Oso gogokoa duen Cerdaniakoa «kezkatuta» amaitu zuen belauneko arazoen erruz, eta Ordinokoa, aldiz, orain hiru aste, «oso gustura». Leuzemiaren aurkako borrokaren ikur den pajarita laranja gainean duela, G2H ibilbidea 1314 orduren bueltan osatzea espero du Idiazbalgoak. «Arlo psikolo-

Aletxoa jartzen jarraitzeko Ostiral arratsaldean proba abiatu eta 35 ordu geroago, gutxi gorabehera, Beasaingo helmugan egotea aurreikusten du Dortak, nahiz eta denbora bigarren mailan izan eta proba amaitzea duen jomugan. Euskaldunak eta kanariarrak ez dute elkar ezagutzen, eta irteera puntuan eta helmugako marran ere ez dira gurutzatuko, baina minbiziaren aurkako borrokan euren aletxoa jarri eta ahalik eta gehien batzen jarraitu nahi dute.

Alustizak ‘Pausoz pauso’ egitasmoa sortu du leuzemia duten umeei laguntzeko

Dario Dorta korrikalari kanariarra. RUNSPIRAL


goierriko hitza• 2013ko uztailaren 10, asteazkena

12 Ehunmiliak Jon Aranburu q Entrenatzaile fisikoa Ehunmiliak proba egoki egiteko zenbait gomendio eman ditu Jon Aranburu prestatzaileak urtean zehar Ehunmiliaken webgunean. Behin proba amaituta badira kontuan hartu beharreko aholkuak.

ÂŤNeurtzen jakitea da horrelako probetan ondo ibiltzeko gakoaÂť Jon Aranburu 1970ean jaio zen BaraĂąainen, handik Tolosara, Ordiziara, Beasaina eta azkenik Segurara joan zen bizitzera. Bizileku asko izateaz gain, ogibidea ere ez du bakarra: Goierri Eskolako Soin Heziketako irakaslea izateaz gain, kirolari aplikatutako zientzia eta teknologiaren Biolaster enpresan lan egiten du, eta kirolari askoren prestatzaile fisikoa ere bada. Urtean zehar, hilean behin, hainbat aholku eman ditu www.ehunmilak.com helbidean. Horrez gain, prestatzaile fisiko bezala laguntzen dien bezeroetatik zortzi ari dira prestatzen Ehunmiliak eta G2H probetarako: Lau G2Hrako eta beste lau Ehunmiliakerako. Zer motatako proba da Ehunmiliak? Ehunmiliak fusio bat dela esango nuke: korrikalarientzat mendi lasterketa eta mendizaleen mendi martxa baten arteko zerbait da; fusio bat. Intentsitate aldetik ez da proba gogorra; batez ere gogorra, psikologikoki da. Bakoitzak bere erritmoa ezagutu behar du eta momentu txarretarako prestatuta egoten ikasi behar da horrelako probak egiteko. Luzeera da zailena. Ordu asko dira, eta ezinezkoa da hainbeste orduko entrenamenduak egitea. Horrelako proba batetarako nola entrenatu behar da? Pertsona bakoitza mundu bat da, eta oso desberdina da lan egiten duen eta familia duen 45 urteko pertsona baten entrenamendua edo ikasten edo langabezian dagoen gazte batena. Bakoitzaren beharretara egokitu behar da entrenamendu bakoitza. Oinarri ba-

tzuk badaude guztientzat, baina, hortik aurrerakoa, norberaren arabera izaten da. Zeintzuk dira oinarri horiek? Entrenamendu normala egin behar da, baina, mailaka egiten joan behar da. Ohiko entrenamendua gutxika-gutxika gehitzen joan behar da. Erresistentzia da, batez ere, proba honetako zailtasun handiena, intentsitatea baino gehiago. 35 ordu entrenatzea ezinezkoa denez, gutxienez 20 orduko entrenamendu bat egitea gomendatzen dut nik. 20 ordu horiek ondo egiteko moduan daudenak, euren buruari gai direla erakusten diote, eta jarraitzeko moduan daudela. Segurtasun hori izateak asko egiten du. Norberarengan konfiantza hartzen laguntzen du horrek. Gauez entrenatzea ere komenigarria al da? Bai. Egoera ahalik eta antzekoenetan entrenatzea komeni zaie. Gauez korrika egitea oso ezberdina da; orientazioa ezberdina da, logura izaten duzu... Janariarekin ere berdin. Probako egunean jaten diren jakiak jan behar dira aurrez, ohitzen joateko: gelak eta antzerako gauza gozoak azkenerako gogoz kontra jan behar izaten dira proban zehar, eta gozo mota horietara ohitzea komeni da, gero tripako minik ez izateko. Eguraldi berdinarekin entrenatzea ere komeni da, baina, proba egunean zer eguraldi egingo duen jakiterik ez dagoenez... Zein da proba hau ondo egiteko gakoa? Neurtzea, dudarik gabe. Bere burua ondo neurtzen daikenak

ondo bukatuko du proba, eta hori oso garrantzitsua da. Nekatu behar da, noski; baina, merezi izan duenaren sentsazioa izatea garrantzitsua da. Horrelako probez gozatzen jakitea oso garrantzitsua da. Eta proba amaitutakoan, nola jokatu behar da? Amaitu berritan hankak ur hotzetan sartzea oso komenigarria dela iruditzen zait niri. Nik bidoi bat urez bete eta izotzak botatzen ditut barruan, eta bertan sartzen ditut hankak. Honekin, zainak estutu egiten dira, eta odola azkarrago pasatzen da, azkarrago garbituz. Ez dago zientifikoki probatuta, baina, gomendagarria iruditzen zait. Errekan, itsasoan edo uretan sartzea da garrantzitsua. Ur beroarekin eta hotzarekin kontrasteak egitea ere ona da. Hurrengo egunean masaje bat hartzea ere gomendatzen dut nik, giharrak lasaitzeko. Deskantsurako zer nolako tartea eman behar zaio gorputzari gero? Ez da erabat gelditu behar. Proba egin osteko egunetan, xuabe-xuabe paseotxoak eginez hastea komeni da. Oinez, igerian, txirrinduan... ibili daiteke. Giharrei kolperik ematen ez dieten kirolak egin behar dira, inpakturik gabekoak. Asko deskantsatzea ere garrantzitsua da. Logure askorekin bukatzen da eta neke hori barruan eramaten da gerora ere. Eta elikadura? Egunean bertan bezalaxe, asko hidratatzea komeni da hurrengo egunetan ere; jana ere, asko xamar jatea komeni da behin proba amaitu eta gero.

ANE ARRIETA

G Probarako gomendioak UNEORO ELIKATU ETA HIDRATATU

MOMENTU TXARREI AURRE EGITEKO PRESTATU

pEz despistatu janariarekin. 40 edo 45 minuturo zerbait jan. Gosea desagertu egiten da gutxika, eta une batetik aurrera gorputzari jatea derrigortu egin behar zaio. Horrela, gainera, burua entretenituta edukitzen da. Estrategia bat prestatu behar da, eta proba osoan zer jan pentsatuta eramatea komeni da. pUr asko edan. Ondo hidratatu behar da. Orduko litro erdi ur gutxienez edatea komeni da, eta gehixeago bero egiten badu. pGatzak. Mineral asko galtzen ditu gorputzak horrelako probak egiterakoan, eta garrantzitsua da gatzak berriro sartzea, edari isotonikoen bidez, esaterako.

pUne zailetan aurre egiteko prest. Ordu asko dira eta ahuluneetarako fisikoki zein psikologikoki ondo prestatuta egotea komeni da. Une horiei bakoitzak nola aurre egin dakiokeen pentsatuta eramatea komenigarria izaten da.

NEURTU pEz hasi azkarregi. Urduritasunagatik edo, jendeak azkar hasteko joera du. Kontuan hartu behar da ordu asko direla eta bidea luzea dela. Aldapa gogorretan eta gune zailetan erritmoa arintzen jakitea komeni da. Norberak bere burua neurtzean dago proba honen gakoa.


2013ko uztailaren 10, asteazkena • goierriko hitza

Ehunmiliak 13 Ehunmiliak eta BPXport kirol zerbitzuetako zentroak hitzarmena sinatu dute aurten, eta lasterketan parte hartuko duten korrikalari guztiei mediku azterketak egingo dizkiete.

Lasai korri egin ahal izateko

G

orputza bere mugetatik harago eraman ohi da Ehunmiliak eta G2H bezalako lasterketa gogor eta zail batean. Fisikoki behar bezala prestatzea, eta, batez ere, norberak bere muga horiek ondo ezagutzea, ezinbesteko bihurtzen da, beraz. Hori dela eta, Ehunmiliak eta G2H lasterketetan parte hartuko duten korrikalari guztiek mediku azterketa bat gainditu behar izan dute frogari ekin aurretik. Eder Etxeberriaren ustetan, honelako kasu batean «ezinbestekoa» da parte hartzaileei azterketa orokor bat egitea. BPXport kirol zerbitzuetako zentroko medikua da bera, eta Ehunmiliak lasterketarekin hitzarmena sinatuta, aurten bera eta bere lan taldea aritu dira parte hartzaile askori proba horiek egiten. «Honelako lasterketa herrikoietan, bereziki distantzia luzekoak diren hauetan, beharrezkotzat jotzen dugu korrikalariari

gutxienez oinarrizko errekonozimendu bat egitea, nahiz eta hori arautzea federazioei eta antolatzaileei dagokien», dio Etxeberriak. Kirol medikua izanik, egunero ikusten ditu patologia desberdinak, eta horiekin lan egitea tokatzen zaionez, «arriskuak ere gertuago» somatzen dituela aitortu du. Horregatik, distantzia, eta batez ere, intentsitate jakin batetik gorako lasterketetan, funtsezkoa ikusten du arrisku faktoreak kontrolatzea, patologia posibleak ekidin ahal izateko. Etxeberriaren esanetan, «kasurik ohikoenak bihotzekoak eta antzerako arazoak izaten dira, baina horiez gain, mediku ikuspegi batetik, beste hainbat eta hainbat arrisku faktore daude, eta lasterketan atera aurretik horiek aztertzeak erabateko garrantzia du guretzat». BPXport zentroak eskaintzen dituen zerbitzuen artean, maila desberdineko azterketak eta errekonozimenduak daude, oinarriz-

Eder Etxeberria kirol medikua Tolosako BPXport zentroan, Tolosako Usabal kiroldegian. HITZA

koenetatik hasi, eta elite mailako konpetiziora bideratutako horietaraino. Etxeberriaren iritziz, Ehunmiliak bezalako lehia herrikoi baten aurrean, gutxienekoa litzateke parte hartzaileen arrisku faktoreak ondo ezagutu, eta oinarrizko informazio bat behintzat eskura izatea; erretzaileak ote diren, behar baino pisu gehiago ote duten, tentsioa zein mailatan daukaten, nola elikatzen diren... Horren guztiaren berri izateko, nahikoa litzateke azaleko azterketa batekin, lantokietan eta egin ohi dituzten horietako batekin. Bihotzeko kardiopatiak eta antzerako patologia larriagoak ekidin nahi badira,ordea, Etxebe-

rriaren ustetan «hobe da azterketa horretan gehiago sakondu eta esfortzu froga bat egitea, lehiatzera doan pertsona horren bihotzak zenbateko esfortzua jasan dezaken jakiteko». Hortik harago legoke, lasterkariaren maila anaerobikoa ezagutzeko froga, beren errendimendua hobetu eta norbere markak ontzen saiatu nahi duten horientzat gomendagarria. Bete beharreko baldintzak Ehunmiliak bezalako lasterketa batean parte hartu nahiko luketen horiei, gutxieneko baldintza batzuk exijitu beharko litzaizkiekela uste du Etxeberriak. «Arrisku kardiobaskularrik ez izatea ezinbestekoa da; tentsio edota ko-

lesterol altuko pertsonen, edota aurrekari familiar edo pertsonalak dituzten horien kasuak, ondo aztertzea komeni da». Horrez gain, esfortzua maila altura iristean bihotzera odola behar bezala iristen dela eta arritmiarik sortzen ez dela seguru izatea ere garrantzitsutzat jotzen du. Azterketen garrantzia Nahiz eta kirol zerbitzuetako zentro batera joan ez, Etxeberria medikuak uste du, edozein lasterketa herrikoietan parte hartzeko beharrezkoa dela oinarrizko azterketa bat egitea, arrisku faktoreak kontrolatzeko. Posible den kasuetan, esfortzu froga bat egitea ere gomendatzen du.


goierriko hitza• 2013ko uztailaren 10, asteazkena

14 Ehunmiliak

Kirol turismoa, indartuz doan sektorea Turistikoki indarra hartzen ari den turismo mota da kirol turismoa, eta Goiturren horren alde egingo du apustu Ia lau urte dira Ehunmiliak eta Goierriko Bi Handiak probak egiten hasi zirenetik, eta urterik urte, sendotuz doazen probak dira. Gero eta parte hartzaile kopuru handiagoa animatzen da Goierriko, Tolosaldeko eta Urolako mendietan barrena gora eta behera ibiltzera, baina baita korrikalariei animoak ematera mendietara eta inguruko herrietako kaleetara gerturatzen direnak ere. Zalantzarik ez dago mendiko lasterketek eta ultra trailek gero eta jarraitzaile gehiago dituztela, bai proba barruan eta baita kanpoan ere. Hala, turistikoki indarra hartzen ari den turismo mota berria da kirol turismoa. Ehunmiliak eta G2H probek Goierrin dute turistikoki oihartzunik nabarmenena. Bi probak Beasainen hasteak eta amaitzeak du horretan eraginik handiena, jenderik gehien elkartzen duten uneak irteera eta helmuga uneak baitira. Probak egiten diren asteburuan ugaria da Beasainen jendearen joan-etorria, eta horrekin batera, baita herrira iritsitakoen gastua ere. Niko Osinalde Goiturreko zuzendariak esan duenez, nabarmena da jada Ehunmiliakek eta G2Hk Goierriko turismoari egiten dioten ekarpena. «Korrikalari

dugu, eta horiek dira gure publiko objetiboa osatzen dutenak. Korrikalaria turista bihutzen da, eta fidelizatu egiten du hemengoarekin. Hala, agian bere kasa etorri-

‘‘

Korrikalaria turista bihurtzen da, eta fidelizatu egiten du hemengoarekin» NIKO OSINALDE Goiturreko zuzendaria

Eskualdeako informazioa banatzen du Goiturrek Beasainen; aurten korrikalariei zuzenean eman diete. GOITUR

kopuruak gora egin du lehen edioziotik, eta horrek esan nahi du korrikalariekin batera datozen laguntzaile kopurua ere handiagoa izango dela; hala, gero eta jende gehiago da eskualdea ezagutzen duena, eta bertako zerbitzuak erabiltzen dituena». Gipuzkoa eta Euskal Herri kanpotik Beasaina iristen diren korrikalariak ere ugaritu dira lehen ediziotik, eta horiek denek Beasaingo eta inguruko herrietako ostatuetan igarotzen dute asteburua. Asko gainera ostegunean iristen dira, eta igandean edo as-

telehenean joaten dira, eta egun horietan jasotzen duten arreta onak bisitariak fidelizatzea ekarri du. «Badakite zer nolako zerbiatzua ematen duten eskualdean, eta gustura egoten direnez urteko beste sasoi batzuetan itzuli egiten dira. Askok, gainera, probarako hartutako hotel eta nekazalturismo berdinetara jotzen dute berriro». Mendiak eskura Goierri eta inguruko eskualdeak dituen ezaugarri geografikoake re badira kirol turismo honek

gora egin izanaren arrazoiak. «Mendia bi pausora dago, eta mendia gustuko duenak badaki dena eskura duela: kirola egiteko aukera, mendiaz gozatzeko aukera, bideogorri sare zabal bat mendiaren magalean bertan, publiko ezberdinetarako zerbitzuak... eta turismo mota honen alde apustua egitea garrantzitsua da». Osinalderen arabera, Beasainen antolatutako bi probak «eskualderen promozio bat dira», Goierri eta inguruak ezagutzera emateko. «Katalunia eta Andorra inguruko jendea erakartzea lortu

ko ez litzatekeen jendea erakartzea lortu dugu, eta esperientziak errepikatzea». Sektorearen aldeko apustua Azken urteetan kirolarekin lotutako turismoak izan duen gorakada indartzeko asmoa du Goiturrek. Horregatik, Ehunmiliak eta G2H probak eta antzekoak –Zegama-Aizkorri, irailean Aralarren egingo den Ruaine proba edo Beasainen egingo den BTT Xtrem proba, besteak beste–babesten jarraituko duela argitu du Osinaldek. Dena dela, kirol turismoak izan duen gorakadaren arrazoietako bat, antolatzaileek eta boluntariok egindako lanaren ondorioa dela esan du Osinaldek.


2013ko uztailaren 10, asteazkena • goierriko hitza

Ehunmiliak 15 Garraio publikoaren alde egin dute antolatzaileek

Sakelakoan jarraitu ahalko dira Ehunmiliak eta G2H probak

GARRAIOA › Ehunmiliakeko antolakuntza taldeak mugikortasun iraunkorraren alde egiteko asmoa agertu du, eta hala, autobus zerbitzu ezberdinak jarriko ditu ostiraletik igandera bitartean lasterketa igarotzen den herri ezberdinak lotzeko. Irteera eta helmuga gunea Antzizar kiroldegiarekin lotzen duen autobus bat egongo da, eta Gurutze Gorriarekin sinatu duten hitzarmenari esker, ibilbidean zehar beraien autobusak ibiliko dira. Parte hartzaileek eta laguntzaileek doan izango dute zerbitzua, eta ikusleek euro bat ordaindu beharko dute bidaia bakoitzeko.

Android eta iPhone sistementzat aplikazio bana sortu dutek, eta korrikalari bakoitza non dagoen jakin ahalko da Ehunmiliak eta Goierriko Bi Handiak probei buruzko informazio guztia sarean jaso ahalko da aurten ere. Korrikalari bakoitza zein puntutan dagoen jakin ahalko da antolatzaileek Beasaingo Loinazko San Martin plazan eta Antzizar kiroldegian jarriko duten ordenagailu banaren bidez, eta www.ehunmilak.com helbidean. Sakelakoaren bidez ere zabalduko dute informazioa aurten.

Ingurumena zaintzeko, Ekoehunmiliak INGURUMENA › Ehunmiliak eta Goierriko Bi Handiak proben antolatzaileek dei berezia egiten die parte hartzaileei, ikusleei eta boluntarioei ingurumena zaintzeko. Antolakuntza bera ere ahalegin berezia ari da egiten urtero mendia eta bere inguruan zaintzeko, eta horregatik, balizajean eta dokumentuetan material birziklatua erabili dute. Korrikalari bakoitzak poltsa bat izango du zaborrak bertan jasotzeko, eta plastikozko edalontzien erabilera gutxitzeko parte hartzaile bakoitzak berea izango du.

j

SARIAK › Ehunmiliak eta G2H probetan zortzi mila euro banatuko dituzte saritan. Ehunmiliak proba irabazten duen lehen gizonezkoak, emakumezkoak eta taldeak 1.000 euro jasoko ditu; bigarrenak 600 euro eta hirugarrenak 400euro. Goierriko Bi Handiak irabazten duen lehen gizonezkoak, lehen emakumezkoak eta lehen taldeak 500 euroko saria jasoko du. Bigarrenak 300 eurokoa eta hirugarrenak 200 eurokoa. Garaikurrak eta txapelak ere banatuko dituzte eta proba bakoitzeko lehen bi goierritarrek HITZA saria ere jasoko dute.

Laburrean

Zortzi mila euro banatuko dituzte guztira saritan

Ehunmiliak eta G2H probak denbora errealean jarraitzeko aukera egongo da Akting-ek eta www.lasterketak.com-ek sortutako aplikazioei esker. Iaz Android sistemarako garatutako aplikazioa iPhonetarako garatu dute aurten. Hala, APP honen bidez, bi frogetako edozein korrikalariren jarraipena egin liteke, eta kontrol gune guztietako denborak kontsultatu. Android sistemetarako aplikazioa eskuratzeko play.google.com/store/apps/details?id=eu.akting.ehunmilak helbidean deskargatu daiteke, eta iPhonetarako, berriz, itunes.apple.com/us/app/ehunmilak/id663336535?l=es&ls=1&mt=8 helbidean.

Aplikazioaren irudi bat.

HITZA-k jarraipen berezia egingo du Atal berezia sortu du ‘goierri.hitza.info’ helbiden bi probei buruzko informazioa emateko Beste urte batez jarraipen berezia egingo du GOIERRIKO HITZA egunkariak Ehunmiliak eta Goierriko Bi Handiak proben inguruan. Atal berezia sortu du horretarako goierri.hitza.info helbidean, eta probak irauten duen lau egune-

tan probari buruzko informazio eguneratua emango du, eta argazki galeriak eta bideoak ikusi ahal izango dira. Dagoeneko bi lasteketei buruzko hainbat informazio eta ohar kontsulta daitezke bertan, eta ostegun arratsaldetik aurrera hasiko da jarraipen berezia.

Antolatzaileek ere erabiliko dituzte sare sozialak informazioa zabaltzeko. Facebooken egin ahalko da jarraipena eta Twitterren erabiltzeko #ehunmilak13, #g2h13 eta #beasain etiketak sortu dituzte. Internetek garrantzia berezia izango du beste urte batez aurten ere.

Sare sozialetan ere bai GOIERRIKO HITZAk sare sozialetan dituen kontuetan ere emango du probaren berri, hala Facebook atarian zein Twitterren.

@

Probei buruzko argazki galeriak eta bideoak ikusteko sartu: goierri.hitza.info


goierriko hitza• 2013ko uztailaren 10, asteazkena

16 Ehunmiliak Hilabeteak daramatzate lanean, baina inork gutxik ikusten ditu. Hala ere, Ehunmiliak eta Goierriko Bi Handiak proben atzean dagoen lan taldeak proba bat amaitu eta hurrengoa asten den arteko tartean gogor egiten du lan, lau egunez ehunka pertsonek gozatu dezaten.

Ez da ikusten, baina garrantzitsua da V

angelis taldearen La conquista del paraiso abestiarekin batera jartzen dira hankak airean, eta hamarretik atzerako kontaketarekin emozionatzen direnak asko dira. Dena prest dagoenaren seinaleak dira biak, eta Beasaingo irteera utzi eta mendian korrika hasteko garaia iritsi dela adierazten dute. Askoren buruan aurretik egindako kilometro guztiak daude, eta beste askoren buruan kilometro horiek egin ahal izateko lan guztia. Izan ere, uztailaren 11tik 14ra bitartean dena ongi joan dadin, hilabete askotako lana dago atzetik. Ez da begibistan geratzen den lana izaten, baina lan hori gabe zaila litzateke Ehunmiliak eta Goierriko Bi Handiak probak egitea. Korrikalari askok nabarmendu dute lau urte hauetan lasterketaren antolakuntzaren maila ona, boluntarioek korrikalariekiko izaten duten jarrera, eta mendian egoteak ematen duen bizipoza. Horren guztiaren atzean, baina, ia urte osoan lanean aritzen den taldea dago. Iera Acin da talde horretako kideetako bat. Izen emate prozesuaz arduratzen da, besteak beste, eta ikusten ez den lan horren berri eman du. Proba amaitu eta hurrengo asteetan egiten dute zuzendaritza taldekoek lehen balorazioa, beroan, eta horren ondoren hasten dira urteko probaren memoria egiten. Uztailean hasi

eta irailean jarraitzen dute. Izen emateko garaia iristen den artean, berriz, araudia errepasatu, datorren urteko proban egin beharreko aldaketak aztertu, diru laguntzak eskatu, dosierrak hizkuntza ezberdinetara itzuli... egin behar izaten dute. Aurtengoa bi probak antolatzen diren laugarren aldia izango da, eta pixkana badoaz egin beharrekoei neurria hartzen. Ibilbide osoa zonalde ezberdinetan banatzen dute, egitekoak banatzen dituzte, eta talde bakoitzak badaki zein den bere egitekoa. Eta hori da dagoeneko lau haizetara zabaldu den Ehunmiliaken sekretua: antolakuntza. Izen ematea izan da orain artean buruhauste gehien sortu dizkien alorretako bat. Acinen arabera, baina, izena www.kirolprobak.com helbidean eman behar denetik, asko arindu zaie lana: «Lehen banaka-banaka gestionatzen genuen izen emate bakoitza, eta orain dena mekanizatuta dago». Hala ere, mediku agiriak eman dituzten banaka ikuskatzen dute. «Agiriak iritsi ahala dortsal bat ematen diogu korrikalari bakoitzari, eta agiria iristen ez den arte ez dugu begibistan jartzen dortsalaren zenbakia». Boluntarioen antolaketa Boluntario aritzeko izena eman duten lagun guztien lana antolatzea izaten da beste egiteko bat. Zonalde bakoitzeko arduradun

Antolakuntzako kideak korrikalariei azken uneko zalantzak argitzen Beasainen prestatuako gunean. E.LEGORBURU

bat dute izendatuta, eta arduradun horren lana da boluntarioak zein zereginetan aritu zehaztea. «Dagoeneko taldeak nahiko finkatuta daude, eta aurreko urteetan egin duten lana egiten dute. Egitekoa zein izaten den ikasten dute eta hura errepikatzea gustatzen zaie. Banaka izena eman dutenen zereginak zehaztea geratzen da ondoren». Azken batean, «puzzle bat egitea bezala» dela dio Acinek. Anoa postuetara zer eraman ere zehazten dute zuzendaritza taldean. Aurreko urteko proban oinarrituta eskatzen dituzte materiala eta elikagaiak, eta horiek

ondoren multzotan banatzen dituzte. Mendiko gune ezberdinetara eraman behar dute ondoren materiala, eta herri ezberdinetako guneetara. Kasu honetan, lanik gehiena proba aurreko bi asteetan pilatzen da. Zalantzak, ugari eta banaka Proba egunak gainean dauden honetan, dortsal guztiak bakoitza dagokion korrikalariari dagokiola ziurtatzen aritzen dira antolakuntza taldekoak. Prosezua, ordea, izena ematen dutenen zalantzak argitzean hasten da. «Batez ere lehen aldiz parte hartuko duten korrikalariek izaten dituzte

zalantza gehienak, eta batez ere emailez bidaltzen dizkigute. Egunero denbora bat ematen dugu banan-banan mezuak erantzuten, eta zerbitzu on bat ematen». Aipatutakoak eta ikusten ez diren beste hamaika lan daude Ehunmiliak eta Goierriko Bi Handiak proben atzean, eta horiek denak egiten dituen lan talde garrantzitsu bat. Askoren aurpegiak ezagunak dira jada, lau urteren ondoren jendaurrean askotan agertu direnak. Baina beste askorenak itzalean geratzen dira. Dena dela, argi dagoena da, denen artean talde bikaina osatzen dutela.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.