Gazta Gehigarria

Page 1

IDIAZABAL GAZTA

Idiazabal Gaztak 25 urte

AIMAR MAIZ

Asteazkena, 2012ko apirilaren 4a Testuak: Aimar Maiz


goierriko hitza• 2012ko apirilaren 4a, asteazkena

2 Idiazabal Gazta Azpiegiturak Ibilbide tematiko ugari egin daitezke Goierrin gaztari segika. Erreportaje honetan bost gunetan barrena gaztak atzean duen bizimoduaren, tradizioaren, lurralde loturaren, sentipenen eta harremanen ildoa barnera liteke.

Gazta, tokiak ezagutzeko gidari

M

bordak, kortak, txabolak—, latxa ardiak, ardiaren bizi-zikloa, artzainaren lanbidea, Idiazabal Gaztaren egikera zaharra eta modernoa... Ingurunean ibilaldiak egiteko modua ere eskaintzen du. Bisita gidatuak eta ikus-entzunezkoak igande nahiz jai egunetan 10:30ean eta 11:30ean dira. Erreserba aurrez eskatuta (Lenbur turismo bulegoan: 943 73 04 28, lenbur.com) astelehenetik larunbatera ere joan liteke. Sarrera: arrunta 2 euro, murriztua 1,50, sei urtetik beherakoentzat eta Burdin Harana txartel turistikoa dutenentzat doan.

unduak Goierri Idiazabal gaztari esker ezagutu baldin badu, gazta beraren bitartez Goierrin mundu bat deskubritu daiteke. Artzaintzaren eta nekazaritzaren sustraietatik abiatuta, harreman ekonomikoetatik tira egin, eta aho gozagarrietaraino iristeko ezin konta ahala toki eta une daude eskualdean. Jarraian horietako bost azaltzen dira; ez dakienak ikasteko, eta dakienak gehiago gozatzeko esperientzia batzuk dira, Goierritik irten gabe.

1. Idiazabalen museoa

4. Azoka Ordizian

Ibilbideari ekiteko abiaburu aproposa da Idiazabalen dagoen Gaztaren Interpretazio Zentroa. Izal saguak aurkezten ditu gaztaren ezaugarriak, bai Idiazabalenak, bai Iberiar penintsulako jatorri izendapena duten gehiagorenak. Dastaketa gidatua egin liteke, eta ukimen-pantailen bitartez ikastarotxo bat jaso, ildo nagusiekin. Bestetik, mendiko artzain-txabolaren erreplika ikus liteke, baita gaztagintzarako erabili ohi ziren tresnak ere. Latxa eta karrantzana ardi mota autoktonoen bereizgarriak erakusten dituzte.

Gaztandegitik zuzeneko salmentaz gain, tradizioz gaztaren irtenbide izan den tokia Ordiziako plaza da, asteazkenetan. Bertako baserrietako jakiak eta landareak saltzen dituztenak 43 nekazari dira gaur egun ferian, eta horietatik hamarrek dituzte gaztak. Norberak egindako gaztak, edo bitartekari bezala beste artzain batzuenak gehienek saltzen dituzte. Prezioa ezartzeko tratu-sistema ikusteko eta Idiazabal gaztaren barietate zabala eskura edukitzeko, plaza bikaina da. Martxoko azkeneko azokan, ardi gazta berriaren kiloak 16-17 euroko prezioa egin zuen, eta bestelakoa 16,50-24 euro artean saldu zuten.

2. Gaztaren mendia Zerainen ekimen turistiko bat gehiago daukate, martxoaren hasieraz geroztik: Sagardoaren eta gaztaren mendia. Gastronomiarekin eta sagardoarekin lotuta, gaztak herrian daukan garrantzia irabazi nahi dute. Zeraingo gainontzeko erakarmen elementuekin batera, Herri Museoaren adarra da ideia, «ondare naturala eta kulturala» lotzeko zubi. Sagardotegiak dira egitasmoaren ardatz, eta horien barruan Idiazabal Gazta. Sagardo sasoian goierritarrak autobusean joan eta etor daitezke, doan. Legazpi-Zumarraga-Ormaiztegi ibilbidea egiten du autobus batek; Ordizia-Lazkao-Beasain beste batek. Biak 20:00etan irteten dira, itzulera 00:30ean da.

5. Zaldibian Kixkurgune Asteazken goizean Ordizian ezin duenak, edozein egunetan Zaldibian du nahi duen eta nahi adina gazta erosteko aukera. Goizane eraikinean dago Kixkurgune denda. Gaztaz aparte, baserrietako elikagaiak eskura litezke, zuzenean eta bitartekaririk gabe. Ardi esnekien sailean, Idiazabal Gaztaren hamar marka dituzten salgai, guztiak Goierrikoak. Horietatik gehienak, artisau eran egindako Artzai-Gazta elkarteko kideenak. Gainontzean ere jaki, opari eta gutizia onen biltoki eta saltoki da Kixkurgune. Eskualdeko 22 herrietako nekazaritza-produktuak dituzte. (Kixkurguneri buruzko informazio gehiago, 4. orrialdean)

3. Ekomuseoa Legazpin Artzaintzaren esentzia ezagutzeko ekomuseoa Telleriarteko Erraizabal baserrian dago. Basetxea XVI. mendekoa da, eta barruan baliabide berriekin erakusten du artzainen eta gaztagileen ofizioa. Arditik hasi eta beregandik lortzen diren emaitzetara arteko ibilbidea egiten da: ganaduaren transhumantzia, eraikinak —

@

Goitik behera, Gaztaren Museoa (Idiazabal), Artzaintzaren Ekomuseoa (Legazpi) eta Kixkurgune (Zaldibia).

Ibilbide honetako tokiei buruz informazio gehiago ematen duten webguneak: idiazabalgaztarenmuseoa.com www.zerain.com www.gipuzkoakomuseoak.net www.ordiziakoazoka.com www.kixkurre.com


2012ko apirilaren 4a, asteazkena• goierriko hitza

Albisteak Idiazabal Gazta 3 Gaztaren museoa Erro enpresak kudeatuko du

World Cheese Awards munduko gazta txapelketaren iazko ekitaldian Idiazabal izendapeneko ekoizleek 46 domina lortu dituzte, Goierriko gaztagileek 10. Jatorri izendapen loriatuena izan zen Euskal Herrikoa.

IDIAZABAL › Idiazabalgo Gaztaren Interpretazio Zentroa eta museoa Erro kooperatiba elkarteak kudeatuko du. Udalbatzak urtarrilean onartu zuen aho batez enpresa horri ematea gunearen kudeaketaren ardura. Urtebeteko kontratua da, 20.000 euroko baliokoa, eta beste hiru urterako luzagarria. Ordiziako D’elikatuz zentroa ere Errok kudeatzen du. «Goierriko Gastronomia Planean Idiazabalek eta Ordiziak duten garrantzia ikusita arrazoi indartsua izan da arrazoi hau», azaldu du Idiazabalgo Udalak. Bestetik, Interpretazio Zentroan azken urtebetean izandako «gorabeherak» konpontzeko eta jarraipen zehatzagoa egiteko, Turismo eta Garapen Batzordetik jarraipen eta dinamizazio mahaia sortuko dute.

Idiazabal Gaztari munduan aitortza

Artisau eran hamazazpi etxek egiten dute gazta Goierrin ARTZAI-GAZTA › Idiazabal Gazta jatorri izendapenaren barruan, esnekia tradizioaren arauetara estuki moldatzen duten egileak Artzai-Gazta elkartean biltzen dira. Hego Euskal Herriko 115 ekoizle daude gaur egun, kalitatezko gazta eta artisautza lana uztartuta jarduten dutenak. Horietatik 17 Goierrikoak dira: Troskaeta, Berroeta, Baztarrika, Irastortza, Sukia, Erraizabal, Makatza, Olalde, Aizpea, Abaroa, Otatza, Ordizia kooperatiba, Ondarre, Garbiñe Etxezarreta, Basozabal, Garoa eta Gaztañaditxulo.

Munduko gazta txapelketan saritutako gaztagile euskaldunak, Iruñean. IDIAZABAL KONTSEILUA

G

aztaren olinpiar jokoak urtean behin ospatzen dira, munduko hiri banatan. 2011ko ekitaldiari zegokion World Cheese Awards sariketa Birminghamen (Ingalaterra) izan zen, eta Idiazabal jatorri izendapenak lortu zuen domina kopuru handiena: 46 guztira. Hego Euskal Herriko 33 gaztandegi eta gaztagile saritu zituzten The Guild of Foods erakundeak antolatutako munduko gazta txapelketan. Gipuzkoako 13 gaztagilek denera 19 sari lortu zituzten, Nafarroako 12 etxek 12 domina, Arabako zortzik 14, eta Bizkaiko batek beste sari bat. Idiazabal ekoizleen artean, Goierriko artzain-gaztagileek

G Goierritarrak Marka

Herria

Baztarrika Gabiria Makatza Legazpi J.Aranburu Idiazabal Aizpea Olaberria Otatza Ordizia Basazabal Zerain Denera

Urre Zilar Brontze

2 1

3

1 1 1 1 4

1 1 1

3

Lehiaketa azaroaren hondarrean izan zen Birminghamen. Nola goierritarrek, hala gainontzeko euskaldunek, abenduaren 2an jaso zituzten zegozkien diplomak eta dominak Iruñeko Napardi elkartean. Munduko dominak banatzeaz gain, 2010ean nazioarteko beste lehiaketa batzutan saritutakoei aitortza egin zieten, Aizpea eta J.Aranburu tartean.

Iturria: The Guild of Foods

pisu nabarmena dute sari kopuruari dagokionez. Hamar domina lortu zituzten sei goierritarrek: hiru urrezko, lau zilarrezko, eta hiru brontzezko. Munduan zeharreko 30 herrialdetatik 2.700 gazta baino gehiago aurkeztu zituzten lehiaketara.

Munduko sariketa Goierrin Goiturren 2012-2014 eperako turismoko ekintza planaren arabera, 2014an Ordizian jokatuko litzateke World Cheese Awards sariketa. Goierri Gastronomika egitasmoa osatzen duten 14 lan-ildoetako bat munduko txapelketa Goierrin egitea da.

Artzai Gazta elkarteak ikur berria dauka logotipotzat ELKARTEAK › Egoitza nagusia Idiazabal herrian duen Artzai-Gazta elkarteak ikur berria dauka. Erakundearen logotiipo korporatiboa izateaz gain, artisau eran egindako gazta guztiek azalean azaldu dute irudia —goikoa—. Kaikua islatzen da, hondo beltzaren gainean.

Asier Osinalde 1Munduko txapelketan hiru dominarekin saritua

AIMAR MAIZ

tzen hainbeste. Ikusten denez, hemengo balorazioak eta hangoak ez dira berdinak; hemengo txapelketetan aurrean ibiltzen direnak ez dira hainbeste ateratzen. Epai neurri desberdinengatik? Hemen, gero eta gehiago, bai lehiaketetan eta bai beste esparru batzuetan, gazta itsuaren bila joaten da jendea, begirik gabekoa. Pertsonalki horren kontra nago. Zer eragin dute sariek zuentzat? Ez dut uste hainbesteko eraginik daukanik. Hemengo sariketek eragin dezente gehiago daukate.

Laburrean

Gabiriako Baztarrika gaztandegiak hiru domina lortu ditu Munduko Txapelketan. Idiazabal gaztaren artean sarituena izan da. Nola aukeratu zenituzten Munduko Gazta Txapelketarako gaztak? Hemen erabiltzen ditugun irizpide berdintsuekin. Kanpoko itxura polita eduki dezala, begiak ere eduki ditzala baina ez handiegiak; bai testuran, bai zaporean nahiko orekatuak izan daitezela. Halako domina sorta espero? Bidalitakoan beti espero da zer edo zer, baina ez genuen pentsa-

j

«Hemen gazta itsuaren bila doa jendea, gero eta gehiago»

Mende laurdeneko ospakizuna urriaren lehen hamabostaldian JATORRI IZENDAPENA › Idiazabal Gazta Jatorri Izendapenak urriaren lehenean beteko ditu eratu zutenetik 25 urte. Ofizialki 1987ko egun horretan sortu zuten izendapena. Aurten, udazkenean jada sartuta, hamabostaldi bat eskainiko diete ospakizunei. «Euskal Herriko herri eta txoko guztietan» izan nahi oihartzuna efemerideak, eta Idiazabal Gazta «etxe guztietan» egon dadin saiatuko dira.

Zerainera autobusak apirilean zehar ere doan GAZTAREN MENDIA › Zeraingo Udalak bultzatuta, Goierrin bi ibilbide egiten dituzten doaneko autobusen zerbitzuak apirilean ere jarraituko du. Sagardoaren eta gaztaren mendia egitasmoan, sagardotegietara joan-etorria egiten dute.


goierriko hitza• 2012ko apirilaren 4a, asteazkena

4 Idiazabal Gazta Publierreportajea Zaldibiako Goizane eraikinean, herrigunetik Larraitzerako bidean, nekazaritza produktuak aurkezteko eta erosteko Kixkurgune denda dago. Jaki freskoak, bertakoak eta gorenak ditu.

Kixkurgune, egunero da feria

K

ixkurgune Goierriko Nekazal Kooperatibaren denda berria da. XX. menderen hasieran sortua, 100 baserritarretik gora ditu kooperatibak, eta Goierriko baserritarren isla eta erreferentzia da. Gaur egun, erronka berriei erantzunez dihardu ibilbide horretan, bertako produktuen defentsa eginez, komertzializazio modu berriak irekiz eta gizartearekin harremanak finkatuz ari da lanean. Testuinguru horretan sortu da Kixkurgune; baserritarrek ekoiztutako produktuak, bitartekaririk gabe, ezagutzera eman eta kontsumitzailearen eskura jartzeko helburua du guneak; gure lurreko produktuak, baserritik erosita bezala, eskaintzen dira. Gure baserrietako produktuak, kalitate gorenekoak izateaz bat, prezio justu batean saltzen dira. Produktu guztiek izen-abizenak dituzte, bereziak dira, nekazari bakoitzaren zigilua daramate… eta produktuak bere kabuz izan ditzakeen baloreez aparte, ekoiztu dituen baserritarraren esfortzu eta lan guztia islatzeko gai dira. Esandako produktu hauek guztiak bertan dastatu edota modu zuzenean eta pertsonalizatuan eskura daitezke.

Bertako produktu guztien artean, bada bat Goierrirekin lotura argia duena, eta hori gazta da. Kixkurgunen, bertako baserritarrak erabat ondo ezagutzen ditugunez, bertako gaztetan aukera zabala daukagu oso. Bertako gazta aukera zabala Badakigu gaur egun zaila dela kontsumitzailearen nahiak asebeteko dituen gazta-eskaintza zabal bat aurkitzea; hori horrela izanik, Kixkurgunen Euskal Herri osoko eskaintzarik zabalena dugu: ontze ezberdinak, ketua, ketu gabea, mendikoa, gatzagi naturalarekin egina… Zenbait pertsonak nahiago du gazta berria, laktikoagoa eta heldutasun edo ontze laburrekoa; beste zenbaitek, ordea, gatzagi naturalak eta ontze-denbora luzeagoak gaztari ematen dioten izaera berezi hori estimatzen du. Esan dezagun, beraz, bilatzen duzun gazta ‘hori’ daukagula Kixkurgunen; erosi aurretik, probatzeko aukerarekin, eta gaztamunduan aditua den norbaiten aholkularitzarekin. Gainera, ez duzu zertan gazta osoa edota erdia erosi beharrik izango; gazta moztuta, zuk nahi duzun neurrira ere zerbitzatzen baita. Bai etxera eramateko, edo-

Goierriko herri guztietako baserrietatik zuzenean erostea da Kixkurgunen erosketak egitea.

ta baita lagun edo familiartekoekin bertan jateko ere, gazta-taula ikusgarriak zerbitzatzen dira. Basatxerri produktua Kixkurguneko beste espezialitateetako bat Basatxerri produktua da. Bertako baserrietan hazitako txerrien urdaiazpikoa, urdaiazpiko egosia, txorizoa… aurkituko dituzu bertan. Produktu freskoa momentuan bertan neurrira, behar duzun kopuruetan, moztu eta saltzen da. Baserritarren denda izanik, garaian garaiko produktuak dauzkagu; baserritar bakoitzak bere baratzean garai horretan ekoiztutakoak, hain zuzen ere. Azokan asteazkenero bilatuko dituzun produktu berberak egunero jartzen dira kontsumitzailearen eskura Kixkurgunen; prezio justuan egiten da hori, Ordiziako azokak markatzen dituen prezioak errespetatuz. Gainera, urte sasoi jakinetan, produktuetakoren baten ekoizpenean kopuru handiak izan badira, horri irteera egokia ematen

Zaldibiatik Larraitzerako bidean dago Kixkurgune, Goizane eraikinean.

ere saiatzen gara, kanpaina bereziak prestatu eta garatuz. Baserriko betiko produktuak ere ez dira falta: artoa, baratzuriak, intxaurrak, piperrak… 120 metro koadroko azalera duen denda honetan baserri munduarekin loturiko produktu-mota guztiak aurki daitezke. Eskaintza gastronomikoa Kixkurgunen, dendaz aparte, taberna-jantoki zerbitzua ere badago. Pentsatzekoa den moduan, bertako produktuekin prestatzen

dira bertako jaki guztiak. Gainera, Kixkurgune, Gipuzkoako lehen talotegia ere bada; feria berezietan talogileak ere beharrezkoak baitira. Orendaingo Errotan xehetutako arto-irinarekin egiten dira bertako taloak, eta produkturik onenekin lagundurik zerbitzatzen dira: Idiazabal Gazta, Basatxerri txistorra… Uda partean, barruan zein kanpoan goza daiteke bertako taloekin; izan ere, bi terraza ditu eraikinak, Txindokira begirako bista ederrekin.


2012ko apirilaren 4a, asteazkena• goierriko hitza

Publizitatea Idiazabal Gazta 5


goierriko hitza• 2012ko apirilaren 4a, asteazkena

6 Idiazabal Gazta Elkarrizketa Joxe Mari Uztarrotz q Idiazabal Izendapen lehendakaria Idiazabal jatorri izendapenak mende laurdena beteko du, urriaren 1ean, ofizialki eratu zutenetik. Garapen eta irauli galanta izan du Euskal Herriko gaztak anartean.

«Sinets dezagun daukaguna bakarra eta berezia dela» Gaztaren esparru guztiak ezagutzen ditu Joxe Mari Uztarrotzek (Uharte Arakil, Nafarroa). Gaztazale itsua, lurraldearekin, tradizioarekin eta berrikuntzarekin nahasia ulertzen du Idiazabal Gazta. Jatorri izendapen kontseiluaren lehendakari da gaur egun. Zure ustez, zer lortu da 25 urteotan? Aldaketa handia, aurreko mila urteetan baino handiagoa egin du gaztak. Alde batetik, izena egiatan ezaguna egin da. Arauak bete ditu jendeak, eta kalitatea hobetuz ailegatu da daukan prestigioa izatera. 1980ko hamarkadan oraindik, gure gaztagile asko, artzainak eta baserritarrak, ilegalak ez baziren ere alegalitatean zebiltzan. Hor hasi ziren mugitzen, laguntzak eta aholkularitza izan zituzten, eta gero lortu zituzten sanitateko erregistroak. Sektorea nola zegoen 1987an? Orduan hasi ziren kalera lasai-lasai irteten, zeren garai bat izan zen kalera ateratzeko ere beldurra zutena; deika eta deika feriara etortzeko, eta atrebitzen ez etortzera. Alegalitate horretatik atera eta 25 urtean munduan daukan prestigioa irabaztera, hori salto handia da. Ez dakit zenbatek esan dezaketen hori. Ez da bakarrik kontseiluaren meritua, baizik artzain eta gaztagile bakoitzarena. Arrakastaren gakoak zein dira? Europan, ez dut esaten bakarra, baina lehendabizikoetatik bai, trazabilitate osoa daukan gazta da gurea. Gure gazta denek badute zenbaki bat, edozein beribilek bezala, aldatu ezinekoa. Garantia da, egiatan egindako trazabilitatea. Bere lurraldean egina dago, Europan ez baitira gazta guztiak bere lurraldean egiten. Zein filosofia du Idiazabal gaztak? Gure jatorrizko izendapena garrantzitsua da, baina garrantzitsuagoa izenaren jatorria. Hiru zutabe ditu. Alde batetik, lurraldea. Bakarra da, bi lurralde ber-

din ez daude munduan, eta honek badu bere berezitasuna. Berdinik ez dagoenez gero, hemen ematen dena zerbaitetan desberdintzen da. Gero, ardi latxa daukagu, hemengoa bakarra, betidanikoa, inork ez daki zenbat mila urte daramatzan hemen. Bakarra eta sekula inongo arrazarekin nahastu gabea. Ardi honen esne gordinarekin egiten den gaztak badu lur horrek ematen dion kutsu ona. Hori hemen bakarrik lor daiteke. Gero, bada kultura bat, auskalo noizkoa, zenbat gizalditakoa; egiteko modua, ingurumena, eta ardi horien gatzagiarekin egina. Berdina ez daiteke egin inon, hemen besterik. Hobea? Ez dakigu, baina onenetakoa dela, hori bai. Onena dela ez dugu esango, harrokeria handi samarra da hori esatea, baina munduan onenetakoa dela, bai. Eta berezia, horretan ez dago zalantzarik. Mundu mailan erreferente da Idiazabal izendapena, esana duzunez. Zein izan dira horretarako giltzak? Joan den hilean Madrilen egon gara, Gourmet ferian; jendeari

«Alegalitatetik aterata 25 urtean duen prestigioa irabaztera, hori salto handia da» «Jatorri izendapena garrantzitsua da, baina garrantzitsuagoa izenaren jatorria» eman dastatzeko, eta batek ikusten du zer prestigio eta zer izen on daukan gure gaztak hemendik kanpora. Han mundu guztiko jendea pasatu da, eta txapela jantzita eraman balute, gazta ikusi eta txapela kendu egingo zuten, keinu hori denek egiten zuten eta. Bestetik, hona jende asko etortzen da, eta uste baino gauza gehiago dastatzen du. Hemendik

MONIKA DEL VALLE — ARGAZKI PRESS

kanpo parte hartzen dugun lehiaketek ere izen handia eman diote. Jendeak hemendik kanpora eramaten ditu gaztak. Euskaldun asko ere bada munduan. Nire iritziz denek bat egin dute, eta une honetan prestigio hori dauka. Baten batek izena aprobetxatu ere bai, zikinkeriak egin dira. Baina zerbait bada gure izena. Idiazabal Gazta noraino iristen da gaur egun? Merkatu aldetik, norantz jotzeko asmoa duzue? Indar gehiena orain egin behar da merkatu handienetan eta horiekin dabiltzanetan. Japoniarekin, adibidez, ari gara lana egiten, Estatu Batuak, Europa... Toki desberdin askotan. Pixkanaka, hau ez da egiten egun batetik bestera, baina gu behintzat baikorrak gara. Arrakasta handia izan behar du, denbora gutxi barru gainera. Zenbait produktu ezin daitezke atera hainbat kilometro, baina gaztak badu alde on hori; mila kilometrotara eraman liteke, ondo prestatua, ongi moldatua, behar den bezala ontziratua, bere egiaztagiri eta berme guztiekin joan daiteke. Abantaila handia du horretarako. Gaur egungo egoera ekonomikoan, krisian, nola jokatuko duzue? Zer egoeratan dago sektorea? Gauza guztientzat bezala momentu txarra da, langileentzako eta produktu guztiendako. Gure gazta ez da merkeena, hori badakigu. Gurea baino askoz merkeagoak badira, eta momentu honetan jendeak diruari begiratzen dio. Baina inori ez diot entzun «hau garestiena baina ez da onena». Hori inork ez du esan, eta hainbat eta hainbat jende pasatu zaigu «garestia da, baina ona, hau beste gauza bat da» esanez bezala. Bada jendea horrelako gazta bat

erosteko erraztasuna daukana, eta ailegatu egin behar da. Etorkizuneko apustua, bidea, erronkak zein dira? Kontseiluaren aldetik, arauak betearazi, trazabilitatea mantendu eta hobetu, hobetzen ari den bezala. Gure erronka da izenaren prestigioa gero eta gehiago zabaltzea. Gero, ekoizleen eta gaztagileen erronka da merkatua dagoen toki guztietara ailegatzea. Penintsulan zehar oraindik txoko asko badira aski beteak ez direnak; hemen egin, eta hemendik kanpo dauden aukera guztiak hartu eta zabaldu. Idiazabal Gazta, jalgi hadi plazara, hori behar dugu. Egunero eta bazter guztietan. Oraindik badu hazteko espazioa? Noraino? Munduan pixka bat ibilia naiz, eta nire ustean oraindik gure zerua nahiko urruti dago. Ez dugu goirik jo, egiten dugunetik asko

«Indar gehiena orain merkatu handietan egin behar da. Japonian, adibidez» «Ez dugu goirik jo. Denbora asko pasatu gabe, artalde gehiago beharko genituzke» igo daiteke. Denbora asko pasatu gabe, artalde gehiago eta ardi gehiago beharko genituzke. Momentua, badakigu, gogorra da, eta onenean erraz ibili gara gure inguruan; dena saldu dugu, edo dena erosi digute, seguru asko errazegi ibili gara. Baina lan asko eta ona egiten ari da orain, eta denbora gutxi barru horren emaitzak bilduko dira.

Teknologikoki eta teknikoki norantz jo beharko lukete ekoizleek? Maila handia lortu da. Orain arte egin den aurrerapenaren beste horrelako salto edo pauso handi bat ez daiteke eman. Dudarik gabe, beti bada aukera hobetzeko, eta egiten ari dira. Lan asko egiten ari da alde horretatik. Kalitatea, bere berezitasuna, gero eta gehiago nabariarazi. Ez da orain gazta light bat egin behar dugula esatea; ez, ez, guk Idiazabal Gazta egin behar dugu, den bezala, eta jendeak ongi hartuko du. Halako famarekin, ez al da lausotu jatorria? Artzainak, ekoizleak, haien lana... Jatorriarekin apurtzeko arriskurik ba ote dago? Ez, ez. Bostehun bat artalde dira, hemen zientoka urte egin den bezala, bertako ardiekin, baina gaurko araudiarekin. Horiek ez daude ahaztuta. Idiazabal Gazta egiteko lehendabizi ardiak zenbatzen ditugu. Gaztak ateera ona baldin badu, ongi tiratzen badu, horren atzetik artaldeek egon behar dute, bertako ardiak. Horretan egin behar dugu lana eta borroka. Ez ahaztu gure ardia eta lurraldea direla gure jatorria, eta gero gauzak ondo egitea. Garantia hori mantendu. Hiru pilare horiei eusten baldin badiegu, etorkizuna bermatua da. Azken mezurik bai? Sinets dezagun etxean daukaguna, eta hemendik kanpo daukagun prestigioa. Niri gazta asko oparitzea tokatu zait, komertzial urte askoan ibili naiz, eta gazta bat oparituta bezain ongi ez naiz ezerekin gelditu. Zenbat eta urrutiago, eta orduan eta arrakasta gehiago. Bada, sinets dezagun guk gurea, eta hemendik kanpo erakuts dezagun hemen daukaguna berezia eta bakarra dela.


2012ko apirilaren 4a, asteazkena• goierriko hitza

Festak Idiazabal Gazta 7 Udaberrian bi ospakizun nabarmentzen dira artzaintzarekin eta Idiazabal gaztarekin lotuta. Ordizian, apirilaren 11n, Artzain Eguna ospatuko dute; Idiazabalen, maiatzaren 5ean eta 6an, Gazta Eguna.

Artzainak eta gazta, festan

O

fizialki apirilaren 11n hasiko da Idiazabal Gaztaren sasoia. Iazko lanaren fruitua merkaturatzeko eta gozatzeko garaia da, eta 1995etik tradizioz Ordizian ospatzen den Artzain Egunak abiarazten du kanpaina, gazta kontseiluko arduradunen terminologia erabiliz. Bertako azoka berezien egutegia ere gaur zortzi hasiko da, asteazkeneroko feriaren 500. urteurrenaren oihartzuna fresko-fresko dela. Hain zuzen, Artzain Egunarekin lanbidea eta langileak —artzaintza eta artzainak— goretsi nahi dituzte, martxoaren 18ko asteroko azokaren bosgarren menduerrenean omenaldi-ospakizunean baserritarrekin egin zuten bezala. Bestetik, jakina, Idiazabal Gaztaren kurtso hasiera izanda, gazta berria ebakiko dute. Urteko lehenengo gazta erdibitzearen «ohorea» Basque Culinary Center gastronomiaren ikerkuntzarako eta garapenerako ikastegiak izango du. «Apustu garrantzitsua da Gipuzkoarentzat eta Euskal Herriarentzat, mundu mailako proiekzioa duen leihoa da. BCCren eta Ordiziaren artean agian zerbait ikusgarria bidera dezakegu, ez egun horretan bakarrik, baita gerora ere», esan du Ordiziako alkate Igor Egurenek. Bi erakundeak «elkalanean» ari direla aurreratu du alkateak: «Gazta mozketaren soka baliatu nahi izan dugu, eta elkarlana bideratuta dago. Aurrerantzean irudi aldetik ere politak geratuko diren gauzetan pentsatzen ari gara, baina batez ere lotura biltzen. Mundura irekitako leiho horretan BCCren moduko erakunde batekin egotea Ordiziarentzat ere garrantzitsua da. Hurrengo hilabeteetan «zerbait borobilduko» dela gaineratu du Joxe Mari Aizegak, BCCko zuzendariak.

Ordiziako Garagartza plazan 200 ardi eta ahari buru izango dira gaur zortzi, latxa muturgorri eta latxa muturbeltz arrazetakoak. ESKEINE LEGORBURU

Ardi erakusketa eta pasaera Artzain Egunaren egitarauari dagokionez, ohiko irudia ikusi ahalko da aurten ere. Ordiziako herrigunea bi mila ardik zeharkatuko dute. Bestetik, goizean ardien eta aharien erakusketa-lehiaketa egingo da. Denera 200 bat buru ekarriko dituzte 50 artzainek. Latxa mutur-gorriak Aralar, Ernio, Izarraitz, Gabiria, Azpeitia eta

Artaldeen ibilbidea aldatu egingo dute Ordizian, eta San Bartolometik iritsiko dira Negualdia bukatu, eta beheko bailaretatik Aralarko goi larreetara joateko garai bateko trasumantziaren irudikapena izango da, seguruenik, Ordiziako Artzain Egunaren ezaugarri ikusgarriena. Lau artzainen 2.000 ardik zeharkatuko dute herria. 11:00ak aldera pasatuko dira. Ibilbidean aldaketa batzuk egin behar izan dituzte, ordea, aurtengo. Obra-lan batzuen ondorioz, artaldeen ibilbidea zerbait moldatuko dute. N-1etik Agerre-bidea hartzen zuten orain arte, gero Mariaratz aldetik herrira sartzeko. Apirilaren 11n «Ordiziako sarrera naturaletako batetik» iritsiko dira artaldeak, San Bartolome auzotik. Handik Goierri kalera jo, Joseba Rezola Pasealekua igaro, eta berriz ohiko bidea hartuko dute: Urdaneta kaletik eta Kale Nagusitik, erdiguneko plaza zeharkatuko dute.

D

salduko dituzte. Bildutako dirua minbizia duten Gipuzkoako haurren gurasoen Aspanogi elkartearentzat bideratuko dute.

Bestetik, Euskal Telebistako Sustraia nekazaritza programari omenaldia egingo zaio Artzain Egunean, «urtetan artzaintzari egin dion jarraipena eta eskaintzen dion espazioagatik». Iazko urtean zehar kalitate-erregulartasun handiena izan zuten bi gaztaren egileak ere sarituko dituzte: Tolosako (Gipuzkoa) Pedro Zuzuarregi, eta Errezuko (Nafarroa) Miguel Aisa.

Domingo Goiburu eta Luis Katarain, Idiazabalen lanean. ESTITXU IMAZ

Donostialdekoak dira; latxa mutur-beltzak, berriz, Urbia, Elgoibar, Legazpi, Ordizia, Zerain eta Oñatikoak. 09:00etan hasiko da.

Karlos Ibarrondo sukaldariak, bestetik, 40 bat bildots burruntzian erreko ditu goizean zehar. Ondoren, 11:30a aldera, pintxotan

Idiazabalen, maiatzaren 6an Gazta izena eman dion herrian, Idiazabalen, maiatzaren 6an ospatuko dute Gazta Eguna, hamabosgarren aldiz. Salpostuen, omenaldien eta erakustaldien artean, gazta lehiaketa estimatua egingo dute. Jendearen iritzia kontuan hartuko dute sariduna izendatzerakoan. Hartarako, 2 euroko txartela erosi, eta gaztaren sei pintxo jateko aukera izango dute bisitariek nahiz herritarrek. Idiazabalgo Gazta Egunaren bezperan mami txapelketak egingo dira. Batetik, herriko 13. lehiaketa. Baina aurten Goierri mailako lehendabiziko mami txapelketa ere izango da.

G Egitarauak ARTZAIN EGUNA. ORDIZIA APIRILAK 11, ASTEAZKENA p09:00. Ahari eta ardi erakusketa-lehiaketa. Bildotsa burruntzian erretzen. Garagartza plazan. p11:00. Artaldeen pasaera, kalean. p11:15. Idiazabal gazta berriaren ebaketa eta kanpainaren aurkezpena. Omenaldiak eta sari emateak. Udaletxean. p11:30. Gazta egitea. Bildots

erre pintxoen banaketa. Garagartza plazan. p12:15. Ile mozte erakustaldia. Garagartza plazan. p13:00. Lehiaketa guztien garaikurrak banatzea. Garagartza plazan.

GAZTA EGUNA. IDIAZABAL MAIATZAK 6, IGANDEA p10:00. Artzainen postuen irekiera. p11:00. Herriko artzainak gazta

egiten, era zaharrean eta modernoan. p11:30. Gazta ketzen eta ardi mozten eskuz eta makinaz erakustaldiak. p13:00. Domingo Goiburu artzainari omenaldia. p13:30. Sari banaketak: postu dotoreenari eta gazta onenari. p14:30. Herri bazkaria. pOndoren. Bentazaharreko Mutiko Alaiekin kantaldia. pBezperan. Idiazabalgo XIII. eta Goierriko I. mami lehiaketak.


goierriko hitza• 2012ko apirilaren 4a, asteazkena

8 Idiazabal Gazta Ekoizpena Idiazabal Gazta izendapenarekin 1.224.018 kilo gazta egin ziren iaz Hego Euskal Herrian, 2010ean baino %16,5 gutxiago.

Kilo gutxiago baina ekoizle gehiago, iaz

A

zken hamazazpi urteetan nagusi izan den goranzko joera irauli, eta Idiazabal Gaztaren ekoizpenak behera egin zuen iaz 2010arekin alderatuta. Hego Euskal Herriko lau herrialdeetan guztira, 1.224.018 kilo gazta ekoitzi zituzten, aurreko urtean baino 242.411 kilo gutxiago (%16,53). 1995etik 2011ra, lehenago behin bakarrik jaitsi zen ekoizpena, 2008an. Hala, kilo kopurua 2003ko zenbakietara itzuli da. Idiazabal Gazta jatorri izendapenaren kontseiluko kudeatzaile Miriam Molinak jaitsiera «nabarmena» dela aitortu, eta «kontuen geldotzeari» egotzi dio. «Gaztandegi guztietan ez da hori izan joera orokorra, hala ere. 125 ekoizleen artean egoera oso desberdinak daude. Baina lana eskaeraren arabera egitera gehiago igaro dira, kontsumitzaileak nahi duena asetzeko, gaztaren ontze pro-

zesua gehiegi luzatu gabe. Gertatu dena da gazta erritmo neurtuagoan atera dela merkatura». Beste faktore bat 2010eko ekoizpenaren sabaia oso goian egotea izan da. Duela bi urte inoizko gazta kopuru handiena ekoitzi zen — ia 1,5 milioi kilo— eta aldarte ekonomiko orokorrak eta batez ere industri-gaztandegietan eragin duen geldotzeak are nabarmenagoa bihurtu dute aldea. Saldu, besteetako antzera Gazta gutxiago egin arren, salmentek eutsi egin diote, Molinaren arabera. «2011ko urtarriletik aurtengo urtarrilera Idiazabal gazta kopuru berdintsua saldu da. Baina, gutxiago ekoitzi denez, kanpaina batetik hurrengora pila litekeen stock-a eragotzi da». Gehien bat industri-gaztandegiek gutxitu dute ekoizpena. «Beren artaldeen esnea erabiltzen duten ekoizleak berdin manten-

Iñaki Almandoz (Kutxa), Igor Eguren (Ordiziako alkatea), Koldo Larrañaga (foru aldundia), Joxe Mari Aizega (Basque Culinary Center) eta Miriam Molina (Idiazabal Gazta), Artzain Egunaren aurkezpenean. AIMAR MAIZ

ERKUDEN MUGURUZA

du dira. Pentsatzen dugu ekoizle handientzat zailagoa izan dela merkatuko borroka, gaztagile txikiek normalean salmenta zuzenagoa izan ohi dute, eta ez dute hainbeste nabaritu. Hori datu orokorrei begiratuta diot; gero, 125 ekoizleen artean, denetariko egoerak baitaude». Gaztandegiak krisi ekonomiko orokorraren itsaskirritik «orokorrean nahiko ondo» ateratzen ari direla gaineratu du Molinak; «salmentak ez dira erori aurten». Ardi-esnea gaztandegiei saltzen dieten artzainen kasuan estuasun latzagoak daude, kobrantza atzeratu baitzaie zenbaitzuri. «Orokorrean ezin dugu ezkor egon, datuak benetan nahiko onak direlako, nahiz eta egoera jakin batzuk konplikatuak badiren. Baina, batez ere, ezin dugu

ahaztu ekoizle batek artaldea uzten badu zer ondorio ekar ditzakeen: sozialki ematen dizkiguten ekarpen positiboak, ez soilik produktua, baizik baserriak irekita mantentzea, lurraldearen gestioa betiko moduan, ingurumena zaintzeko konpromisoa...». Gaztagile gehiago Baikortasunaren eta Idiazabal Gaztaren martxa onaren seinaletzat izan daiteke geroz eta gaztagile gehiago egotea izendapenaren barruan. Iaz 125 ekoizle zeuden kontseiluan, 2010ean baino bost gehiago eta inoizko gehien. Ekoizle berri guztiak «txikiak» dira, eta norbere artaldea dute. Etxean esnea ekoitzi izan duten eta belaunaldi aldaketa ziurtatuta duten asko gaztandegia jartzen ari dira, geroz eta gehiago.

G Datuak urtez urte Urtea Ekoizleak 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011

31 41 52 64 72 77 83 91 100 102 103 103 107 111 117 120 125

Ekoizpena (kilotan) 737.214 806.141 846.000 922.000 966.578 1.031.484 1.094.986 1.135.556 1.223.420 1.239.932 1.241.397 1.315.102 1.354.565 1.303.787 1.387.936 1.466.429 1.224.018

Iturria: Idiazabal jatorri izendapena


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.