Idiazabal Gazta 2014

Page 1

IDIAZABAL GAZTA Asteazkena, 2014ko apirilaren 23a Testuak: Irati Badiola eta Eskeine Legorburu

ARKAITZ APALATEGI

Ibilian egiten da bidea


goierriko hitza• 2014ko apirilaren 23a, asteazkena

2 Idiazabal Gazta

Ruben Trincado sukaldariak ebakiko du gaur Idiazabal gazta gaztea Olaberriako Santi Etxezarreta artzainak jasoko du aurtengo Gaztaren erregultasun saria

pKilo gazta. 2013an Idiazabal jatorri izendapenaren barruan ekoitzitako gazta kilo kopurua.

Ordiziako Artzain Eguneko ekitaldi esanguratsuenetako bat da Idiazabal gazta berriaren aurkezpena. Urtero, aurkezpen horretarako gastronomia kontuetan aditua den norbait gonbidatzen dute gazta mozteko, eta aurten, egiteko hori Ruben Trincado sukaldariarena izango da. Trincado Donostiako Mirador de Ulia jatetxeko sukaldia eta jabea da. Baina jatetxea irekitzerako ibilbide luzea egina da sukaldaritzan; besteak beste, Hondarribiako Abarka jatetxean eta Martin Berasategiren Bodega Alejandron aritu zen lanean. Gainera, gastronomia ezagutza egarriz, atzerriko sukaldariekin ere egin du lan; hala nola Landetan, Parisen edota Ginebran. Halaber hainbatetan izan da saritua sukaldari donostiarra. Jaso dituen sarien artean, ospe handiko bi ditu, 2006ean jasotako Martin Berasategui-Alcorta saria, eta 2011ko bere lehen Michelin izarra. Trincadori etxetik datorkio sukaldaritza zaletasuna. Mirador de Ulia jatetxearen ardura hartzen duen hirugarren belaunaldia da, aurretik amona eta aita izan baitziren bertan.

Aurtengoa Idiazabal gaztaren denboraldi berriaren aurkezpenaren XX. edizioa izango da. 1995ean egin zuten lehena, Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiak eta Idiazabal Gaztaren Jatorrizko Deiturak bultzatuta. Helburua Idiazabal gaztaren inguruan festa egitea zen, horrela, produktua sustatzeko, hobetzeko eta bultzatzako. Horrez gain, Idiazabal gazta egiteko ezinbestekoak diren artzainei eskerona eta meritua aitortu nahi izan zieten. Bestalde, beti hala izan ez bada ere, Artzain Eguna apirilean ospatzen da, eta hori ez da halabeharrez erabaki; data Idiazabal Gaztaren prozesua kontuan hartuta jarri zuten. Izan ere, artzainak abenduan hasten dira gazta egiten, baina, jaterako hiru hilabete egon behar du ontzen gaztak infekzioak ekiditeko. Hori dela eta, behin hiru hilabeteak pasata, Artzain Eguna ospatzeko hilabete egokiena apirila izango zela erabaki zuten.

Sarituak eta omenduak Ordiziako udaletxeko batzar aretoan, Trincado ez ezik, beste zenbait gonbidatu ere izango dira gaur goizean. 11:15ean hasiko da ekitaldia, eta han, omenaldia egingo zaio Ardiekin zentroari. Ardiekin zentroak 25 daramatza ardi latxa hazkuntza suspertzeko lanetan. Era berean, ekitaldian, sariak ere izango dira, hain zuzen ere, Gaztaren Erregulartasun Sariak banatuko baitituzte. Aurtengo sarituen artean Santi Etxezarreta Olaberriako artzaina dago. Etxezarretak odolean darama artzaintza, familiatik baitartokio. Baina, ezbairik gabe, Etxezarretaren bereizgarria transhumante izatea da.Olaberriako artzaina maiatzean bere herritik Urbiara joan ohi da artaldearekin. Etxezarretak ez ezik, nafarroako gaztandegi batek ere jasoko du aurtengo Gaztaren Erregulartasun Saria; hain juxtu ere Sunbillako Luis Vicente Larrarteren gaztandegiak.

Donostian elkartu dira aurten ere Artzain Egunaren harira urtero ematen dituzten datuak emateko. Irudian, gaurko ekitaldien aurkezpeneko unea.

Gaur aurkeztuko da Idiazabal gaztaren denboraldi berria, Artzain Egunean Ruben Trincado Donostiako Mirador de Ulia jatetxeko jabeak eta sukaldariak ebakiko du gazta berria Ordizian Gaur, asteazkena, hilak 23, Artzain Eguna ospatuko da Ordizian. Urtero bezala, artzaintza eta gaztagintzaren inguruko ekitaldi ugari antolatu dituzte, eta tartean, dagoeneko sona handia duen Idiazabal gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ekitaldi ofiziala egingo dute. Gipuzkoako Foru Aldundian aurkeztu zuten gaurko ekitaldiak eta bertan izan ziren Koldo Lizarralde Nekazaritza eta Landa Garapeneko zuzendaria; Belen Maiza Ordiziako zinegotzia; Miriam Molina Idiazabal jatorrizko izendapeneko gerentea eta Ruben Trincado sukaldaria. Donostian egindako prentsaurrekoan, besteak beste, 2013ko Idiazabal gaztaren kanpainako datuak eman zituzten ezagutzera, gaztaren inguruko ekoizpen datuak, zehazki. Datuen artean, Idiazabal jatorri izendapena daramaten gaztandegien kopurua aipatu zuten. 2012an, 125 ziren gaztandegiak, 2013an, aldiz, 122 izan ziren. Nabarmendu beharrekoa da gainera, 1995etik gaurdaino, ez zuela

inoiz behera egin kopuruak. Nolanahi ere, 1995ean, aurkezpena lehen aldiz egin zenean, 31 baino ez ziren gaztandegiak, eta orain 122 dira. Idiazabal jatorri izendapenera atxikita dauden 122 gaztandegi horietatik 55 Gipuzkoakoak dira, 25 Arabakoak, 15 Bizkaikoak eta 27 Nafarroakoak. Datu horiez gain, Idiazabal jatorri izendapeneko gazta ekoizpenaz ere hitz egin zuten. Adierazi zutenez, 2013an 1.107.779 kilo ekoiztu zituzten, 2012an baino ia 70.000 kilo gutxiago. Aipagarria da, beheranzko joera hori, lehenagotik datorrela, azken hiru urteetako datuek beheranzko joera erakutsi baitute. Artzainen eta gaztaren azoka Artzain Eguna urtero ospatzen da Ordizian, eta egun honetan, gaztagintza eta artzantzaren inguruko hainbat ekitaldi antolatzen dituzte. Horien artean,batez ere, bi nabarmendu behar dira. Alde batetik,Idiazabal gaztaren denboraldi berriaren aurkezpena egiten da. Ekitaldi horretan ofizialki gazta berria aurkezten dute, eta, gainera, denboraldiaren hasiera sinbolizatze aldera gazta ebakitzen dute, eta horretarako, gastronomia gaietan aditua den pertsona bat gonbidatzen dute urtero. Aurten Ruben Trincado Donostiako Mirador de Ulia

jatetxeko jabeak eta sukaldariak izango du gazta mozteko ardura. Bestalde, Artzain Egunean urtero, Idiazabal Gazta defenditu eta sustatzeko lanean aritu diren pertsona edota erakundeak omentzen dituzte. Omenaldi hori ere, Gaztaren aurkezpen ekitaldian egin ohi da. 2014ko omendua Ardiekin hazi-jartze eta latxa arrazaren errekuperazio zentroa izango da. Zentro honek 25 urte bete berri ditu. Omenaldi honen xedea urte horietan guztietan latxa eta karrantzana arrazen alde egindako lana baloratzea da.

2013an aurreko urtean baino ia 70.000 Idiazabal gazta kilo gutxiago ekoiztu dira Aurtengo omendua Ardiekin hazi-jartze eta latxa errekuperazio zentroa izango da Artzainek ere izaten dituzte sariak egun honetan. Idiazabal gaztaren kalitatea egiaztatu duten artzainentzat gaztaren erregulartasun sariak banatzen dira. Aurtengo sarituak Santi Etxezarreta Olaberriako artzaina eta Sunbillako (Nafarroa) Luis Vicente Larrarteren gaztandegia izango dira.

G Zenbakia

1.170.779


2014ko apirilaren 23a, asteazkena• goierriko hitza

Idiazabal Gazta 3

Artaldetan banatuta 2.000 ardik zeharkatuko dute gaur Ordiziako erdigunea Baserritik mendirako bidea irudikatuko dute, garai bateko artzainen trasnhumantzia gogoratuz Negua bukatu eta udaberria eta uda mendian igarotzen dute artzainek eta ardiek, Aralarko eta Urbiako larreetan. Garai batean herriko artzainek Ordiziako kaleak nola zeharkatzen zituzten gogoraraziko dute gaur. 11:00etan 2.000 ardik baino gehiagok zeharkatuko dute Ordiziako Alde Zaharra, Plaza Nagusitik igarota. Era horretan, gaur egun garraioak ematen dituen aukerei esker kasik ahaztuta dagoen pasadizoa gogoratuko dute, garai bateko artzainen transhumantzia gogoratuz. Ez da, ordea, hori izango gaur goiz osoan zehar Ordizian artzaintzarekin lotuta ikusi ahal izango den ekitaldi bakarra. Izan ere, Garagatza plazak ekitaldi ezberdin ugari hartuko ditu, 09:00etan hasita. Latxa arrazako 50 bat artzainen aharien erakusketa, lehiaketa eta salmenta egongo da. 200 abelburutik gora ikusi ahal izango dira, eta antolatzaileen arabera «Euskal Herriko erakusleiho garrantzitsuena» izango da, «kalitatez eta kopuruz Euskal Herriko bakarra». Latxa mutur-gorriak eta latxa mutur-beltzak ikusi ahalko dira, eta latxaren lehiaketa morfologikoa izango da.

Gazta nola egiten den ere ikusi ahalko da Garagartza plazan, eta baita mami dastaketa eta ardien ile-mozte erakustaldia ere. Makinaz eta eskuz ilea nola mozten dieten ikusi ahalko da. Arkumea burruntzian Ohitura den moduan, arkumea burruntzian ere dastatu ahalko da gaur Garagartza plazan. Euskolabel etxeko 40 arkume burruntzian prestatuko ditu Karlos Ibarrondok, eta 11:30etik aurrera pintxotan salduko dituzte –bildutako dirua Aspanogi Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen Elkartearentzat izango da–. Herriko bost jatetxetan, bestalde, Idiazabal Menua dastatu ahalko da eta D’elikatuz Zentroa bisitatzeko sarrera ere jasoko dute menua dastatzen dutenek. Zentroa bere kasa bisitatzen duenak Pasaporte Gastronomikoa ere jasoko du opari, eta horrekin Astigarragako (Gipuzkoa) Sagardoetxea, Idiazabalgo Gaztaren Interpretazio Zentroa eta Ezkio-Itsasoko Igartubeiti museoa bisitatu ahalko ditu. Gaur asteazkena izanik, asteroko azoka bisitatzeko aukera ere egongo da. Plaza Nagusian biltzen dira eskualdeko eta inguruetako baserritarren postuak. Trafikoan aldaketak Gaur Ordizian egingo duten Artzain Eguneko azoka bereziak hainbat aldaketa ere ekarriko ditu zirkulazioari dagokionean, festa eremua dela-eta hainbat

G Artzain Eguna EGITARAUA p09:00. Aharien eta ardien erakusketa-lehiaketa. Garagartza plazan. p11:00. Artaldeak herrian barrena. p11:15. Idiazabal Gaztaren denboraldi berriaren aurkezpena, udaletxeko batzar aretoan. p11:30. Gazta egite erakustaldia eta mami dastaketa, Garagartza plazan. p11:30. Burruntzian erretako bildotsaren dastaketa, Garagartza plazan. Aspanogi elkartearen alde. p12:15. Ile-mozte erakustaldia, Garagartza plazan. p13:00. Lehiaketen sari-banaketa, Garagartza plazan.

kale itxita egongo baitira. Autobus lineei dagokionean, berriz, hainbat aldaketa egongo direla jakinarazi dute Ordiziako Udaletik. Goierrialdeako autobusak tren geltokian, Otegi-Enean eta Malkaskon bakarrik geratuko dira (gainerako geltokietan ez da autobusik geratuko); La Burundesa, Alsa-Continental eta Pesa konpainietako autobusik ez da egun osoan geratuko Ordizian eta erabiltzaileek Beasainera joan beharko dute. Tolosaldeako autobusak Tximistan geratuko dira eta trenak normal ibiliko dira.

Artaldeek Ordiziako Alde Zaharra zeharkatuko dute gaur. ANE ARRIETA

Haurrentzako gazta dastaketa egingo dute bihar D’elikatuz Zentroan Gaurko Artzain Eguneko egitarauari bihar emango diote bukaera Ordizian. Izan ere, gaur ardiek eta artzainek protagonismo berezia izango dute, baina bihar gazta izango da nagusi. Hala, umeei zuzenduta Idiazabal Gazta dasteketa egingo dute D’elikatuz Zentroan. Gazta mota ezberdinak dastatuko dituzte (ketuak, ketu gabeak...) eta bakoitzaren berezitasunak zein diren ikasiko dute. 6 eta 9 urte arteko haurrek parte hartu ahalko dute dastaketan, bihar 11:00etatik aurrera. Parte hartzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea, zentroan bertan.

D

Idiazabalen maiatzaren 4an egingo dute Gazta Eguna Joxe Mari Lizarralde herriko artzaina omenduko dute; apirilaren 29an hasiko dira ekintzak Gaur Ordizian egingo den festari maiatzaren 4an emango diote jarraipena Idiazabalen. Izan ere, eta urteroko legez, maiatzeko lehen igandean egingo dute Gazta Eguna. Ekitaldiak, ordea, apirilaren 29an hasiko dira. Idiazbalen lehen sektorea dinamizatzeko prozesuaren barruan lanean ari den Jabier Jauregik Ardi Latxa eta mendiko artzaintza hitzaldia egingo du. Asteazkena eta osteguna atseden egin eta

ostiralean, maiatzaren 2an, jarraituko dute Gazta Eguneko ekitaldiekin. Egun osoan zehar Artzaintzaren inguruko jardunaldia egingo dute, eta aditu ezberdinen parte harte hartzearekin artzaintzaren inguruko hitzaldiak egingo dituzte. Egun horretan bertan egingo dute mami txapelketa ere. Aurtengo lehiaketak 25.aldia hartuko du eta udaletxeko areto nagusian izango da. Maiatzaren 3a, larunbata, artzainen mundura zuzenduta egongo da. Gaztandegiak bisitatzeko aukera izango da eta umeei zuzendutako gazta dastaketa ere egingo dute. Arratsaldean Segurako Ondarre gaztandegira irteera egingo dute eta ondoren GR 283 Gaztaren Ibilbidetik itzuliko dira

Idiazabalera. Itzuleran sagardoa eta gazta oinarri dituen produktuen dastaketa egingo dute. Hitzaldietan, irteeran edo dastaketetan parte hartzeko aurrez izena ematea beharrezkoa izango da (943 18 82 03). Lizarralderi omenaldia Maiatzaren 4a, igandea, izango da festa egun nagusia, eta orduan omenduko dute Joxe Mari Lizarralde herriko artzaina. Egun osoko festa izango da, eta gerturatzen direnek artzain ezberdinek egindako gazta dastatu eta bozkatu ahalko dute. Artzaintzaren inguruko bizimodua bertatik bertara ezagutu ahalko da maiatzeko lehen igandean Idiazabalen.

G Egitaraua MAIATZAK 2, OSTIRALA p10:00-15:00. Artzaintzaren inguruko jardunaldi teknikoak. Aditu ezberdinek artzaintzari buruzko hitzaldiak egingo dituzte. p18:00. XV.Mami txapelketa.

MAIATZAK 3, LARUNBATA p11:00-11:45. Gaztandegietan ate irekiak. p12:00-12:30. Artisau tailerra. p12:30-13:15. Haurrentzat Idiazabal Gazta dastaketa. p16:00-18:00. Irteera Segurako Ondarre gaztandegira.

p18:00-19:00. Gaztarekin eta sagardoarekin egindako produktuen dastaketa. pEgun osoan. Sagastiak loretan eta ardiak larreetan Instagram lehiaketa.

MAIATZAK 4, IGANDEA p10:30. Gazta lehiaketa herrikoia. p11:00. Herriko artzainak gazta egiten hasiko dira. p11:30. Ardien ile-moztea. p13:00. Herriko artzainari omenaldia. p14:30. Herri bazkaria eta kantu saioa.


goierriko hitza• 2014ko apirilaren 23a, asteazkena

4 Idiazabal Gazta Publierreportajea ezin ditugu hainbeste asteburu jai hartu; berak ulertzen du hori, baina azken finean, joan egin nahi du, eta hori gogorra da». Nolanahi ere, zailtasunak izan badituzten arren, pozik egoteko arrazoiak ere badira Baztarrika baserrian. Artzaintza «bizitzeko modu bat da, ogibideaz harago, bizitza planteatzeko modu bat», eta bizimodu horrek baditu alde

Osinaldek tornulari lana utzi, eta artzaintzan lan egitea erabaki zuen Euskal Herrian ez ezik, kanpoan ere aurkitu dituzte merkatuak, Katalunian, kasu

Asier Osinalde eta Eli Elgarresta artzainak Gabiriako Baztarrika baserriaren atarian duten metalezko ardi ilararen aurrean. IRATI BADIOLA

Asier Osinaldek eta Eli Elgarrestak artzantzatik bizitzea erabaki zuten orain urte batzuk, eta egun, horixe da euren bizibidea. Artzai Gazta elkarteko kide ere badira.

Bizitzeko modu bat

A

rtzaina eta txakurra gidari dituen burdinezko ardi-ilarak agurtzen du Gabiriko Baztarrika baserrira hurbiltzen den edonor. Atarian bertan, etxe hartan bizi direnentzat artzaintzak berebiziko garrantzia duela sumatzen da. Susmo hau benetakoa dela egiaztatzen da, atea zeharkatu orduko, izan ere, Asier Osinalde (Zumarraga, 1974) eta Eli Elgarresta (Gabiria, 1973), artzainak dira; artzainak lanbidez, eta batez ere, izatez. Osinalde eta Elgarresta txikitxikitatik baserri giroan haziak dira. Batak zein besteak gurasoengandik baserriko bizimodua ren nondik norakoak jaso ditu; Elgarresta, Amelia Jauregi artzainaren alaba da, hain zuzen ere. Nolanahi ere, eta umetatik oso gertutik bizi izan badute ere, lanbide moduan ez dira betidanik horretan jardun; bai Osinalde eta bai Elgarresta oso bestelako lanetan aritu dira. Artzain izan aurre-

tik, emakume gabiriarrak Zumarragako geriatriko batean egin zuen lan. Senarra, berriz, arotza ikasketaz, tornulari aritu zen Legazpiko enpresa batean . Ondo hausnartutako erabakia Alabaina, 2002an benetan erabaki garrantzitsua hartu zuen Osinaldek, bere bizitza erabat aldatu zuena. Ez zebilen lanean oso gustura, horrenbestez, eszedentzia hartu eta Baztarrikan hasi zen lanean. Ez zen gehiago lantegira bueltatu. 2009an, berriz, Amelia Jauregiren alabak ere artzaintzan lan egiteari ekin zion, amak aurretiko erretiroa hartu ostean. Ondo hausnartu zuten hartzera zihoazen errepideak izan zitzakeen bihurguneen inguruan; baina, hori bai, ibilbidean ikusi daitezkeen paisaia ederrak ahaztu gabe. Izan ere, biak jabetzen ziren«oso lan lotua» dela: «Baserriko lana ezagutzen genuen», diote, baina, bestalde, inork baino hobeto zekiten «alde onak» ere badi-

tuela, esaterako, «zeure buruarentzat lan egitea» azaldu du Elgarrestak. Horrez gain, «Amelia ez zen gai ikusten bakarrik lan guztiei eusteko», eta familiako guztiek kanpoan egiten zuten lan. Jauregik lanari eutsiko bazion, «eginbeharren bat alde batera utzi beharrean zegoen; bestela, ardi gutxiago izan, eta horrek pena handia» ematen zien. Halaber, Osinaldek eszedentzia hartu zuenean, haurdun zegoen emaztea, eta horrek ere izan zuen eragina erabakia hartzeko unean. Osinaldek azaldu duenez «zer pentsatua eragin zidan, errelebotan lanean ibilita, aste batzuetan ia ez nuela umerik ikusi ere egingo pentsatu bainuen». Elgarresta eta Osinalde artzainak dira, baina baita baserritarrak ere. Beren jarduna, beste artzain askorena ez bezala, ez da ardiak jetzi, esnea saldu eta gazta egitera mugatzen. «Zelaiak zaindu behar ditugu, batzuk gureak dira, eta beste batzuk errentan di-

tugu, eta horiek guztiak garbitu egin behar dira». Gainera, bisita gidatuak ere antolatzen dituzte, nahiz eta aitortu dutenez, behera egin duten «diru laguntzak kendu dituztelako garraio gastuak ordaintzeko». Sakrifizio handiko lana Ordu asko, jai egun gutxi, eta gehienez ere, astebeteko oporrak urtean. Askok galdetuko dute, merezi al duen. Itaun horren aurrean, bi artzainek aitortu dutenez, «egun txarrak izaten dira,bai, eta egun horietan normala da galdetzea zertan ari garen; baina gainontzeko lan guztietan bezalaxe, ordu beteko kontua izaten da». Bestalde, diotenez, zenbaitetan kosta egiten da seme-alabei ulertaraztea zergatik ezin dituzten zenbait ekintza egin, adibidez: «Semeak pilota torneo batean parte hartu nahi zuen Olaztin (Nafarroa), apirilean hasi eta ekainean bukatuko, baina guk

onak, esaterako seme-alabekin igaro dezaketen denbora. «Ezagunei entzun izan diet egun osoan ez dutela semea ikusi ere egiten, lanorduak direla eta. Gure kasuan, lanean ari garenean ere, umeak inguruan izaten ditugu, beraz, denbora asko ematen dugu elkarrekin» azaldu du Osinaldek. Zailtasunak zailtasun, artzaintzatik bizi dira Baztarrika baserrikoak. Ez dute aberasterik espero, ez da hori inondik ere helburua; euren nahia hain berea duten jardunetik duin bizi ahal izatea da. «Pozgarriena, lanari dagokionez, urtean urtekoa saldu ahal izatea da. Orain, gehixeago kostatzen da, baina hala ere, maiatz alderako aurreko urteko generoa saltzea lortzen dugu oinarrizko salneurria jaitsi gabe». Biak bat datoz oinarrizko salneurria ez jaisteko hautuan, azken finean, lan guztietan bezalaxe, «kostuak kontuan hartuta bizitzeko behar dugun irabazia errespetatu behar da». Zenbaitek generoa saldu ahal izateko dirua galtzen du, Baztarrikakoek, ordea, argi dute, hemen ezin bada saldu, kanpora joango direla, berriro, iaz Kataluniara joan ziren moduan. Osinalde eta Elgarrestaren artaldea ez da burdinezkoa, eta ziurrenik, ardiek eratutako ilara ez da beti atarikoa bezain zuzena izango. Baina biek ezagutzen dituzte artzaintzaren ibilbideko bihurguneak, eta ondo dakite bidean aurrera egiten.


2014ko apirilaren 23a, asteazkena• goierriko hitza

Publizitatea Idiazabal Gazta 5


goierriko hitza• 2014ko apirilaren 23a, asteazkena

6 Idiazabal Gazta GR-283 D Idiazabal Gaztaren Ibilbidea

Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo Sailak GR-283 Idiazabal Gaztaren Ibilbidea osatu du. Sei etapa ditu guztira eta Goierri behea eta garaia eta Debagoiena zeharkatzen ditu.

Tradizio zaporeko ibilbidea T xoko guztiek dituzte zaporeak eta lurrinak, tokian tokiko jakiak. Jaki horiek, ordea, ez dira elikagai soilak, inguruaren berri ematen baitute, ez baitira halabeharrez izaten herri jakin bateko janari kuttun bakarrik; hala, inguruko tradizioen eta bizimoduaren erakusgarri izan ohi dira. Goierriko –behe eta goi– eta Debagoienako esentzia mokadu batean islatzea, ez da, inondik ere, erraza; baina, ziurrenik, xede horrekin jaki bat aukeratzekotan, askok Idiazabal Gazta aukeratuko lukete; eta ez soilik bere ospeagatik, baita zonaldean artzaintzak izan duen, eta, egun oraindik, duen garrantziaren erakusgarri delako. Ez da, horrenbestez, kasualitatea bi eskualdeetan barrena egiten den ibilbideak Idiazabal Gaztaren izena hartu izana. Ibilbidea zirkularra da, 95,7 kilometro ditu, eta 9,777 metroko desnibel metatua du. Zirkuitu osoa egiteko 34 ordu behar dira, gutxi gorabehera; alabaina, sei etapatan banatuta dago, eta hala, osoa egin nahi ez duenak zatika egin dezake. Ibilbidea Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo Sailak sustatu du, eta Gipuzkoako Mendizale federazioak homologatuta dago. Eskualdeko hainbat udalek, erakundek, artzainek, museok eta bestelako baliabidek babestu dute egitasmoa. Ibilbideak artzaintzara eta gaztagintzara hurbiltzeko aukera ematen du, bide guztian zehar aurki baitaitezke bertan hain errotuta dauden bi tradizio hauen aztarnak. Halaber, Idiazabal Gaztaren Ibilbideari ekioten dionak Goierri eskualde osoa eta Debagoienako paraje ederrenetako batzuk ikusi ahal izango ditu.

Ibilbidean zehar, oso ohikoa da artzainak artaldea gidatzen ikustea. Irudian artaldea Aizkorriko larreetan. ARGAZKIAK: IDIAZABL GAZTAREN IBILBIDEA

rainen, Aizpeako labeak ikusteko aukera dago. Labe horiek XX. mende hasierakoak dira, eta garai hartan, mendiko meategietatik ateratako mineralak lantzeko erabiltzen zituzten. Meatzaritzaren arrastoek Zeraindik Legazpiraino gidatuko gaituzte, hantxe baitago, Aztiri jaitsi eta berehala Mirandaola burdinola historikoa. Seguran Ardixarra etxea ere bisita daiteke, eta behin Legazpiko Mirandolara iritsita Artzaintzaren Ekomuseoa eta artzaintzaren inguruko baliabideak ere bai. Txindokiren ikuspegia Aralarretik hartuta.

Ibilbideko azken geldialdian, Ardixarra Etxea, Seguran.

Lehen etapa Segura-Mirandaola Artzaintzak eskualdean garrantzi itzela du, eta hori ibilbide osoan sumatuko du bidaiariak. Baina horrez gain, beste zenbait jarduerek ere, meatzaritzak eta burdingintzak, kasu, izan dute pisua inguru horietan, eta etapa honetan, hain juxtu ere, horiek izango dira protagonista artzaintzarekin eta gaztarekin batera. Izan ere, ibilbidetik hurbil, Ze-

Beasaingo Igartza Jauregia.LOINAZ AGIRRE

San Adriango pasabide entzutzetsua.

Bigarren etapa Mirandaola-Arantzazu XIV. eta XVIII. mendeen artean, Legazpin burdinola ugari zeuden, tartean, Mirandaola. Eraikin eraberritu hau igandetan martxan jartzen dute, duela zenbait mende nola lan egiten zuten erakusteko. Handik gertu, meatzaritza alde batera utzita, ia ezinbestekoa da Erreizabal Artzaintzaren Ekomuseoan geldialdia egitea. Izan ere, museo honek, artzaintzari buruz gehiago ikasteko aukera eskaintzen dio bisitariari. Baserrian, alde batetik, abereak gidatzeko aukera dago. Bestetik,


2014ko apirilaren 23a, asteazkena• goierriko hitza

Idiazabal Gazta 7 GR-283 D Idiazabal Gaztaren Ibilbidea ekoizleekin batera, Idiazabal gazta nola egiten den ikasten da, eta, nola ez, gazta dastatzeko aukera ere izaten da. Horrez gain, zenbait objektu eta tresna bildu dituzte, artzaintzaren bilakaera ezagutzera emateko. Ibilbidean aurrera egiteko, Legazpitik irten, Brinkola pasa, eta Barrendiolako urtegi alderantz jo behar da. Etaparen amaiera aldera, Jandoaingo artzain txabolen ondotik igaro, eta ibilbideko punturik garaienera iristen da oinezkoa, Biozkornako lepora. Behin hura pasata, zaldiak larrean ikusiz, Arantzazu alderako bidea hartu behar da.

Hirugarren etapa Arantzazu-Etxegarate Ezinezkoa da Arantzazuko Santutegi ikusgarriari ez erreparatzea. XX. mendeko abangoardiaren sinboloetako bat da, eta arkitektura zale izan hala ez, edonoren arreta beragantzeko moduko artelana da. Nolanahi ere, santutegia ez da Arantzazuk bidaiariri eskain liezaiokeen gauza zirraragarri bakarra. Arkitekturatik harago, edonor txunditzeko modukoa da inguru hartako paisaia naturala. Arantzazutik Urbiara egin behar da bidea gero. Izan ere, Urbia, lehengo eta oraingo artzainen bizipenen lekuko da. Horren erakusgarri dira, megalitoak eta txabolak; agerikoa da gizakiak aspaldidanik izan duela bizileku Urbia. Handik, Oltza ingurutik aurrera, San Adriango pasabidera iritsi eta, aurrera jarraituta, AĂąabasotik, Nafarroa, Araba eta Gipuzkoaren mugara gerturatu daiteke.

Laugarren etapa Etxegarate-Lizarrusti Hemen ere ez dira falta megalito-

ak eta tumuluak; agerikoa da arbasoek ere egin izan zutela orain oinezkoan hanketara duen bidea. Eta ez da harritzekoa, ikusgarria baita benetan, ikuspegia. Gailurren artean, mendien bihotzean eta naturaren muinean igartozen da etapa hau. Alde batera begiratu, eta Nafarroa ikus daiteke, beste aldera, berriz, Gipuzkoa; edonora begiratuta ere, ederra da paisaia.

Bosgarren etapa Lizarrusti-Ordizia Urbian egin ohi duten legez, Lareoko urtegiaren inguruko larreetan ere bazkatzen dute ardiek. Artaldeak ez ezik, artzain txabolak ere ugariak dira, artzainentzat ohikoa baita ibilbide hau. Mendien erraietatik pasa ondoren, etapa honek ibiltaria herri gunerantz darama, baina herrira iritsi aurretik, Lareok ikuspegi zoragarria oparitzen die bertaratuei. Azkenik Zaldibiatik barrena Ordiziara iritsi daiteke.

Seigarren etapa Ordizia-Segura Ibilbidearen azken etapan, hodeien artetik begira izango dugu Txindoki. Etapa honetan ere, bada zer ikusia, esaterako, Ordizia herria. Gaztagintza eta artzaintza oso baloratuak dira bertan, eta jarduera horien presentzia esanguratsua da. Hori agerian uzten dute, besteak beste, Ordiziako Idiazabal gaztaren kofradiak, apirileko Artzain Egunak, edota Euskal Jaietan egiten duten gazta lehiaketa famatuak. Bestalde, Ordiziara hurbiltzen diren turistek inguruaz gozatzeko behar duten informazio guztia aurkituko dute D’elikatuz zentroan. Han, beste zenbait daturekin batera, Idiazabal Gaztari buruzko informazioa ematen dute. Gai-

nera, azpimarragarria da zentroak hainbat irteera antolatzen dituela. Horien artean, nabarmendu beharrekoa da gazta nola egiten den ikustera joateko Idiazabalera antolatzen duten irteera. Ordizia atzean utzi, eta pixkanaka hasierako punturantz abiatu behar da. Baina bidean, badira ibiltariak ikusteko moduko lekuak. Esaterako, Beasaingo Igartza Jauregia eta Olaberria, Goierriko Balkoia. Handik kilometro gutxira dago ibilbideari eta gaztari izena ematen dien herria, Idiazabal. Goierri barnealdeko herri txiki honetan, besteak beste, artzainen monumentua eta Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroa ikusi eta bisita litezke. Esan beharrekoa da azken horretan, ibilbidearen informazio gune nagusia dagoela. Bertan, behar duten materiala izango dute eskuragarri ibiltariek, hala nola, geraleku bakoitzean zigilatzeko pasaportea, Gaztaren Ibilbideko kamiseta, mapa eta gida. Era berean, ibilbidea osorik egiten dutenek gazta erdia eta sagardo botila jasoko dituzte opari. Horrez gain, Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroan, gaztaren lehengo nahiz oraingo ekoizte prozesua azaltzen dute, eta, halaber, artzaintzaren gaineko informazioa ere bertan eskura daiteke. Halaxe, konturatzerako, bizipen mordoxka bat motxilan gordeta, bidaiariak ibilbide zirkular honetako azken geldialdia egingo du. Tradizioak ibilbide guztian zehar izan dira ibiltariaren bidelagun, askotan egin du denboran atzera; horrenbestez, ezin da itxi zirkulua azken aldiz garai zaharretara jauzi egin gabe. Ibiltariak, 37 ordutan pausu ugari eman ondoren, azkena Seguran emango du. Han, Erdi Aroko arrastoen artean, amaituko du ibilbide hau.

G Idiazabal Gaztaren ibilbidea LEHENENGO ETAPA

HIRUGARREN ETAPA

BOSGARREN ETAPA

pIbilbidea: Seguratik Mirandaolara (Legazpi). pIraupena: 4h 25 minutu. pZailtasuna: Ertaina. pDistantzia: 12,6 kilometro. pGutxieneko altuera: 240 m. pGehienezko altuera: 615 m.

pIbilbidea: Arantzazutik Etxegaratera (Idiazabal). pIraupena: 7h 35 minutu. pZailtasuna: Handia. pDistantzia: 20,6 kilometro. pGutxieneko altuera: 670m. pGehienezko altuera: 1200m.

pIbilbidea: Lizarrustitik Ordiziara. pIraupena: 7h 55 minutu. pZailtasuna: Handia. pDistantzia: 22,93 kilometro. pGutxieneko altuera: 150m. pGehienezko altuera: 885m.

BIGARREN ETAPA

LAUGARREN ETAPA

SEIGARREN ETAPA

pIbilbidea: Mirandaolatik Arantzazura. pIraupena: 4h 45 minutu. pZailtasuna: Ertaina. pDistantzia: 12 kilometro. pGutxieneko altuera: 445m. pGehienezko altuera: 1190m.

pIbilbidea: Etxegaratetik Lizarrustira (Ataun). pIraupena: 5h 40 minutu. pZailtasuna: Ertaina. pDistantzia: 14.5 kilometro. pGutxieneko altuera: 640m. pGehienezko altuera: 950m.

pIbilbidea: Ordiziatik Segurara. pIraupena: 3h 55 minutu. pZailtasuna: Ertaina pDistantzia: 13 kilometro. pGutxieneko altuera: 140m. pGehienezko altuera: 335m.


goierriko hitza• 2013ko apirilaren 23a, asteazkena

8 Idiazabal Gazta Publierreportajea Artzantzak eta lehen sektoreak gero eta lotura estuagoa dute turismoarekin, eta horren adierazle da Goierri ere. Urteak daramatza, adibidez, D’elikatuz zentroak artzainen lana herritarrengana gerturatzeko pausoak egiten, eta bide horretan jarraitzeko asmoa du.

Turismoa, lehen sektorea pizteko aukera bat

L

ehen sektoreak badu baserritik irten eta plaza handiago batean aritzeko gaitasuna, zer erakutsia baduelako, adibidez. Horren jakitun dira Ordiziako D’elikatuz zentroan, esaterako, eta lehen sektorea turismoaren alorrera bultzatzeko lanean ari dira. Lehen sektorean dihardutenen lana plazaratu nahi dute, ikusten denaren atzean zer dagoen erakutsi, lehen sektoreak zer biltzen duen jakinarazi, eta hala baserritarrekin elkarlanean lehen sektorea ezagutzera eman. D’elikatuz zentroan argi dute horretan paper garrantzitsua jokatu dezakeela turismoak, eta bide horretan pausoak egiten ari dira. «Sektorearen lana bultzatzea da helburua, egiten duten lan hori dena zabaltzea eta mahai gainean jarrita jendeari jakinaraztea. Hala, lehen sektorea indartzeaz gain, sare ekonomiko osoa indartzea da asmoa». Helburua, turismoak lehen sektorearen pizkundean laguntzea da. Izan ere, turismoak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatu nahi dituzte, bi indar eragileak batu eta elkarrekin baliabideak sortzeko, bai baliabide turistikoak eta baita lehen sektorearen alorrekoak ere. Honekin guztiarekin, turismo jasangarria indartu nahi da, prozesu osoaren amaieran baitago turismo jasangarrira ahalik eta gehien gerturatzeko helburua. ‘Pasaporte gastronomikoa’ Urte guztiko lana eskatzen du, ordea, helburu horretara iristeak. Azoka bultzatzeko D’elikatuzek egiten duen lanari, artzaintzaren inguruko eta gaztaren inguruko baliabideak indartzeko egiten ari diren lana batu behar zaio, artzaintza eta gazta baitira, besteak beste, Goierrin lehen sektoreko produkturik indartsuenetakoak. Hala, ia urtebeteko bidea egina du Pasaporte gastronomikoa izeneko egitasmoak. Sagardoa eta gazta uztartzen ditu, bi produktu gastronomikoetan oinarritzen baita egitasmoa. Bi produktuen atzean dagoen ondare kulturala eta naturala ezagutzeko eskaintza da pasaportea.

kualdearekin lotura dutenak. Horiek denak bultzatzeko asmotan sortu dute Ordizian 12 hilabete, 12 produktu egitasmoa ere. Hala, asmoa, hilabete bakoitzean produktu jakin bati protagonismo edo indar berezia ematea da. Apirilean, gaur Ordizian egingo duten Artzain Eguna aprobetxatuz, artzaiaren Idiazabal Gazta izango da produktu hori. Garaian garaikoa eta bertakoa sustatzea da egitasmo honen helburua, eta hala saltzaileentzat gune berezi bat egokitzen dute asteazkenero Ordiziako plazan egi-

Gazta eta sagardoa ezagutzera ematea du oinarri ‘Pasaporte gastronomikoak’ ‘12 hilabete, 12 produktu’ egitasmoaren barruan Idiazabal gazta nabarmendu dute apirilean zehar. D’ELIKATUZ

Goierriko Idiazabal lurraldea –Idiazabal gaztaren inguruko guztia biltzen du– eta Sagardoaren lurraldea deitutako eskualdeen arteko elkarlana ahalbidetzen du pasaporteak, eta museo gastronomikoetara bisitak, gaztandegietara bisitak eta sagardotegietan otorduak eskaintzen ditu. Baita hainbat deskontu, zozketa eta opari ere. Pasaporte gastronomikoaren helburua belaunaldiz belaunaldi jaso den ondarea herritarrei eta bisitariei gerturatzea da.D’elikatuzekin batera Idiazabalen dagoen Gaztaren Interpretazio Zentroan aurki daiteke pasaporte gastronomikoaren inguruko informazio gehiago. Bertan aurkitu ahalko da, baita ere, Gaztaren Ibilbidearen inguruko informazioa. Sei etapatan banatuta dago GR-283 ibilbidea, eta guztira 95,7 kilometro ditu. Etapa bakoitza egun batean egiteko pentsatua dago eta Goierri, Urola Garaia eta Deba Goiena bailarak gurutzatzen ditu. 12 hilabete, 12 produktu Pasaporte gastronomikoak eskaintzen dituen produktuez gain, ordea, badira beste hainbat produktu lehen sektorearekin eta es-

www.delikatuz.com

Apirilean Artzaiaren Idiazabal Gazta izango da protagonista Ordiziako azokan Urte guztian dago artzaintzaren inguruko turismo eskaintza D’elikatuz zentroan ten den azokan. Hilabeteko azken asteazkenean, gainera, produktu horri lotutako erakustaldi gastronomikoa ere egiten dute. Horri lotuta, asteazkenean, apirilaren 16an, Artzai Gazta Elkarteko bi kide Ordizian izan ziren euren gazta azokan saltzen.

Bihar egingo dute D’elikatuzen haurrentzako gazta dastaketa. D’ELIKATUZ

Azokaren alde lanean jarraitzen dute eta sakelakorako aplikazioa ere osatu dute Ordiziako Udalak eta D’Elikatuz zentroak eskualdeko baserritar ugari biltzen dituen azoka indartzeko lanean jarraitzen dute, asteazkeneroko azokak duen oihartzuna handituz. Lan horri esker, eta lehen sektoreko ekoizleekin batera, azoka nekazal munduan erreferentea da, baita artzaintzari dagokionean ere. Lan horren oinarrietako bat da iaz azokako ekoizleen inguruan sortu zuten sakelakorako aplikazioa. Azokan postua duten ekoizleen datuak sakelakoan kontsultatzeko aukera ematen du: ekoizleei buruzko datuak, produktuak, produzitutakoaren inguruko informazioa, azokako prezioak... Horretarako nahikoa da aplikazioa sakelakora jaistea.

D

www.idiazabalgaztarenibilbidea.com

Urte guztiko lana D’elikatuzek martxan dituen egitasmoei, ordea, urte guztian zehar eskaintzen dituen eskaintzak gehitu behar zaizkie: gaztandegietara bisitak, artzain txaboletara bisitak... Horiei umeei zuzendutako gazta dastaketak gehitu behar zaizkie. Bihar bertan egingo dute Idiazabal gaztaren hurrengo dastaketa, 11:00etan, D’elikatuzen –izena zentroan bertan eman behar da–. Argi dago lehen sektoreak baduela zer eskaini eta hori guztia erakusteko ari da lanean D’elikatuz, lehen sektorea turismo jasangarriaren oinarri dela aintzat hartuta beti.

www.ordiziakoazoka.com


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.