Goierritarraren eta Otamotzen astekaria
43. zenbakia. 2013ko urtarrilaren 18a
Zubipeko bizimodua Beasaingo Katea auzoan zubipean bizi dira ijito errumaniarrak 8-9
GOI B ERRI Neguko eguzki printzak baliatuz, kanpoan bazkaltzen eta arropak lehortzen. MIKEL ALBISU
Zuhaitz Akizu 3 Iritzia 4-5 Karmele Luqui 6-7 Ana Samaniego 10 Igor Urzelai 11 Ametsa abesbatza 12 Ibilbidea: Beloki 13 Asteburuko proposamenak 15
GOIBERRI 03
KATE MOTZEAn
ASIER ZALDUA
Zuhaitz Akizu
Igartubeiti baserri museoko langilea
«Turismo masiboak gehien maite duena izorratzen du» Asier Zaldua Ezkio-Itsaso Itsasoko Hariztizabal baserriko Zuhaitz Akizuk (Ezkio-Itsaso, 1985) Igartubeiti baserri museoan lan egiten du. «Ikasketa asko eta titulazio gutxi» dituela dio, umorez. Hamaika lanbidetan aritu da: baserritar, okin, arkeologo, gida, monitore, hoteleko langile...
Liburu bat.
Janari bat.
Liburu bakarra? Galderak, nire kasuan behintzat, «liburutegi bat» beharko luke.
Edari bat.
Zaletasun bat.
Irratian, ezustean, gustuko bat aurkitzea baino gauza hoberik ez da. Azkena, Of Monsters and Men taldearen Little talks.
Zaletasunak izatea.
Oporretarako leku bat. Leku lasai, bakarti eta naturalak atsegin ditut. Izan ere, turismo masiboak gehien maite duena izorratzen du.
Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga
GOI B ERRI
Gaurko hotzarekin, salda. Salda beroa... tropiezo gabe? Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Liburutegi bat? Alejandriakoa.
Lehenengo aldiz bale bat entzun nuenekoa.
Musika talde bat. Giro-umore bakoitzak berea duela esango nuke.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Abesti bat.
Gorroto duzuna.
Amets bat. Jendea krisia gure buruan bakarrik dagoela konturatzea.
Airez betea zegoen kaxa bat.
«Ez dut inoiz ahaztuko lehenengo aldiz bale bat entzun nuen eguna»
Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011
Gorrotoa sentitzea.
Goierriko txoko bat. Ataun.
Herriko alkate bazina... Balego eta balitz, elkarrekin dabiltz, « no puedo prometer ni prometo...».
Egoitzak: Beasain:
Webgunea:
Oriamendi, 32. 20200.
Posta elektronikoa:
goiberri.hitza.info
Urretxu:
goiberri@hitza.info
Barrenkale 13. 20700.
Publizitatea:
Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08
Bezero arreta / harpidetzak:
647 319 775 – azudaire@bidera.eu 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info
04 GOIBERRI
IRITZIA
Xabier Mendiguren Elizegi Idazlea
Mugak hausteko gonbita dozein muga apurtzea da tentagarria, baina gaur aipatzera noana oso kontu xume eta apala da. Goierrin barrena kultur ekitaldietan ibilita, zenbait konstatazio egin ahal izan ditut: bata, oso kultur eskaintza ona dugula, daukagun biztanle kopururako. Antzerkia, musika klasiko, folk, pop eta rockaren aldaera gehientsuenak, bertso-saioak, zinema komertziala eta baita alternatiboa ere, hitzaldiak, pintura-erakusketak, idazleekiko tertuliak... Eskaintza horren batez besteko kalitate maila ere txukuna dela esango nuke. Bigarren konstatazio bat: asko kostatzen zaigu herri batetik bestera mugitzea: ordiziarrak nekez ateratzen dira Ordiziatik, ez beasaindarrak Beasaindik; herri txikietako jendea, ezinbestean, gehixeago mugitzen da; beharko, eskaintza horretaz baliatu nahi badute; baina oro har ikusten duzuna da herrian herrikoak joaten direla halako ekitaldietara, bakanak aldameneko herrietatik. Horrez gain, ematen du goiko eta beheko Goierriren artean amildegi bat dagoela, edo aduana zorrotz bat, txarrantxazko hesi, txakur zaunkari eta guardia armatuekin; bestela ez da ulertzen, dozena bat kilometroko tartea izanda, nola ez dagoen hartu-eman gehiago eta joan-etorri gehiago.
E
Hirugarren konstatazioa: oro har jakin-min gutxi dago norberaren esparrutik kanpoko artemotak ezagutzeko. Nik ez diot aitari eskatuko rap kontzertu batera joateko, baina harrigarria iruditzen zait zein erraz eta zurrun sartzen garen eskema itxietan: bertso-saioetako entzulea gutxitan ikusiko duzu pop kontzertu batean, ez antzerki-ikuslea pintura-erakusketan, edo zinemakoa koru abesbatza baten emanaldian. Ez dut esan nahi artearen adar guztiak guztiei gustatu behar zaizkigunik, noski, baina ez dago gaizki ikusmin apur bat edukitzea, normalean ikusi edo entzuten ez dugun hori nolakoa ote den jakiteko, eta gustuen zabaltasuna, estilo batekoak eta bestekoak dastatzeko eta gozatzeko. Kezka bat azaldu nahi dut (beste bat), oraintxe esan berri dudanaren ildotik: kultur ekitaldietako publikoa, oro har, ez ote doan adinean gora. Ez dut esan nahi gaurko gazteek kulturarako interesik ez dutenik: aldian aldiko gazteriak bere zaletasunak garatzen ditu; izatekotan, kultura programatzen dutenen edo dugunon arazoa izango litzateke, belaunaldi berriak kilikatuko dituzten ikuskizunekin ez asmatzeagatik, edo egitarauak egitean haiek kontuan ez hartzeagatik. Azterketa askoz luzeagoa merezi duen auzia da hau, eta albo batera utziko dut beraz. Eta konstatazio hauen ondo-
ÂŤGauza gutxi izango dira kultura bezain gutxi kostatzen direnak eta horren poz sakona ematen dutenakÂť
tik, gonbidapena eta eskaria. Gonbidapena, irakurle guztioi, Goierri osoko kultur eskaintza kontuan hartu, eta beldurrik gabe joateko batera eta bestera, nahiz zeuen herrian ez izan, nahiz zeuek bereziki menderatzen duzuen alorrekoa ez izan. Muga horiek hautsiz, seguru deskubrimendu ederrak egingo dituzuela, eta zuen bizitza zabaldu eta aberastu, gauza gutxi izango baitira kultura bezain gutxi kostatzen direnak eta horren poz sakona ematen dutenak. Eskaria, berriz, herrietako agintari eta kultur teknikariei, batetik, eta Goierriko komunikabideei, bestetik. Aurrenekoei eskatuko nieke, ahal den neurrian, elkarren artean koordinatzeko, zaila dela jakin arren, eta antolatzen dituzten ekitaldien berri eskualde osoan zabaltzeko: ikusleen zein sortzaileen onerako izango da. Komunikabideei, aldiz (Hitzari eta astekari honi, bereziki), agenda on, oso, zehatz eta ondo eguneratu bat eskaintzeko eskatuko nieke. Hau edo beste ikustera animatzeko lehenengo baldintza baita hau eta hura izango direla jakitea, eta baita noiz eta non izango diren ere. Laster batean ekitaldi horietakoren batean elkar ikusiko dugulakoan, ez adiorik.
GOIBERRI 05
IRITZIA
Asteko irudia
Josu Maroto
Txotx! Astigarragan, Hernanin... eta Goierrin! Iadanik eman zaio Sagardotegi denboraldiari hasiera. Beraz tentuz gozatu eta txotx!
2012a ere joan zaigu eta abiadura latzean gainera! Ea zer dakarkigun 2013ak. Nik, behintzat, desberdin hastea erabaki dut, ea gauzak ere apur bat aldatzen diren. Hasteko, Urte Zahar gauean, nire bizitzan lehen aldiz, hamabi kanpaikadekin batera hamabi mahats aleak jan nituen, den-denak! Orain arte bosgarrenerako ia ezinean ibili izan naiz beti. Parrandarik gabe, hurrengo goizean goiz, Urretxun ohitura den bezala, Irimo puntara joan nintzen. Egia da bai goian salda, txorizoa, ardoa‌ probatu nituela, baina hala ere! Ikusten duzunez, Susaeta jauna, urtea desberdin hasi nuen. Zuk ba al duzu urte bukaera-hasierako erritualik? Barruko arropa gorriarekin irten al zinen? Tangaren bat edo? Jakin-mina piztu zait. Ea honek guztiak lana aurkitzeko balio didan gutxienez! Bestalde, errege magoak pasatzearekin batera bukatu diren ditxosozko Gabon hauek, gustatzen al zaizkizu? Niri, egia esan, ez gehiegi. Umeak izanda agian desberdina da, baina ez da zure kasua, ez? 2013a gustatzen zait, nahiz eta batzuek dioten 13 horrek gauza
onik ez digula ekarriko. Egia da bai urte zaila izango dela daukagun krisi honegatik, baina ez dauka zertan txarra izan, ezta? Gero, badira baita urte hasierako promesa horiek ere: erretzeari utzi behar diot, gimnasiora apuntatu behar dut, ingelesa ikasiko dut... zuk bat edo beste egin al duzu? Neskalaguna bilatu? Horretan lanak edukiko dituzu, ja ja ja! Ikusten duzunez, galderaz josi zaitut urteko lehen idatzi honetan; ez esan gero niri zertaz idatzi ez dakizunik hau irakurri eta gero!
Unai Kerejeta
bat eta
Frank Sinatra berpiztuko dut, ta berak eta biok New York New York abestuko dugu, dotore-dotore jantzita, hirugarren etorbideko zerritokirik zerritokienean, Kirk Douglasek txalo jotzen digun bitartean; Mike Tysonekin kontu bat argituko dut kale kantoi euritsu batean; Atlantic Cityko kasino kitsch-enean milioi bat dolar gastatuko dut gau bakarrean James Cagneyren bilobarekin, plazer hutsagatik; Municheko Olympiastadionen garaipenaren gola sartuko dut buruz, plancha-n botata, 10 zenbakidun kamiseta lokaztua soinean dudala; Fabian Cancellara atzean utziko dut Kapelmuurren, eta Tre Cime di Lavaredon gora vai vai! oihu egingo didate tifosiek; pare bat emakume seduzituko ditut bi orduren bueltan eta taberna beraren ilunean, baina sentitzen dudala, Monica Bellucirekin Goiko Kalen bokata bat jateko geratuta nagoela erantzungo diet; Rodrigo Ratorekin topo egingo dut, kasualitatez, Gobiko basamortuko ingurune idorrenean, eta ÂŤkaixo, zer moduz?Âť galdetuko diot, jator; Pirritx eta Porrotx elkarrizketatzen ahaleginduko
bat Igor Susaeta
naiz; Julio Iglesiasi bere aurpegiko alde txarrenaren argazki bat aterako diot eta bi milioi euroan salduko diot GoiBerri aldizkariari; igual, ez dakit, nire burua aurkeztuko dut Donostia 2016ren kontzeptuak sinplifikatze aldera; brigadilla kikiltzaile bat osatuko dut lagun batzuekin, eta estatutuak finkatu ondoren erabakiko dugu zeintzuk diren gure arrazoiak; eta azkenik, ahal dudan edo uzten didatena egiten saiatuko naiz. Horra nire promesak, Unai; promesak baino, nire nahiak. Egingarriak. Bat hilabeteko.
06 GOIBERRI
ELKARRIZKETA
Karmele Luqui Artisaua
«Abanikoa objektu gisa gustatzen zait, praktikoa eta estetikoa da» Josune Zarandona Urretxu Karmele Luquik (Urretxu, 1977) abanikoak egiten ditu. Dioenez, haurra zenetik izan du gustuko artea. Beti gustatu izan zaio, adibidez, marraztea, eta eskulanetarako gaitasuna berezkoa du. Ez da harritzekoa, hortaz, oinarrizko ikasketak amaituta, Arte Ederren fakultatean izena ematea. Goi mailako ikasketek zaharberritzearen munduan sakontzeko bidea ireki zioten. Lan munduan ateak irekitzeko beharrak bultzatuta, diseinu grafikoan ere espezializatu zen. Abanikoena, aldiz, ia kasualitatez sortu zaion zaletasuna eta proiektua da.
Nola izan zenuen abanikoak egiteko ideia? Ez zen ideia bat izan bere horretan. Zirkunstantzia askoren batuketa eta emaitza izan dela esan daiteke. 2007 eta 2009 urteen artean Austrian bizi izan nintzen. Askok pentsatzen duenaren kontra, han ere bero handia egiten du, udan batez ere. Hotzari aurre egiteko prestatuta daude, baina ez horrenbeste beroa jasateko. Egunero trenez bidaiatzen nuen aleman eskolak hartzeko, eta izugarrizko beroa egiten zuen. Bartzelonan erositako abaniko bat nuen. Behin abani-
koa atera nuenean, treneko jendeak harrituta begiratzen ninduela konturatu nintzen. Han ezagutzen dituzte abanikoak, baina ez dira lortzen errazak.
Horrek bultzatuta hasi zinen abanikoak egiten? Hori, bitxikeria moduan geratu zen, eta denbora pasata ahaztu egin nuen. 2009an Austria utzi eta etxera, Urretxura, bueltatzeko erabakia hartu genuen. Lan bila hasi nintzen baina diseinu grafikoaren eta kulturaren alorrean ez nuen aukera handirik aurkitu. Austrian nengoela etsy.com webgunea ezagutu nuen. Eskuz egindako gauzak eta lehengaiak saltzen dituen mundu mailako atari birtual handiena da. Buruan aspaldidanik nuen Internet bitartez zerbait saltzeko ideia.
Nola lotzen da hori, gaur errealitatea den abanikoekin proiektuarekin? Oihalekin zerbait egin nahi nuen, baina ez nekien oso ziur zer. Horrela, Austrian horrenbeste erabilitako abanikoa puskatu egin zitzaidan erabiliaren erabiliaz, eta berri bat erosi beharrean, etxean nituen oihalekin nik neuk berriz muntatzea pentsatu nuen. Emaitza gustatu egin zitzaidan. Abaniko batek gustuko duzun oihal bat
erakusteko beste aukera bat ematen duela iruditzen zait.
Horren gustuko al dituzu bada, abanikoak? Abanikoa, ikuspegi folklorikotik begiratuta ez zait interesatzen. Objketu gisa gustatzen zait. Osagarri funtzionala da, praktikoa eta estetikoa ere badelako. Irteera bat izan zezakeela iruditu zitzaidan, eta aspalditik buruan bueltaka nituen ideiei poliki-poliki forma ematen joan
«AEBetan saltzen dut gehien; batez ere Kalifornian, Texasen eta New Yorken» nintzen. Hori izan zen Olelé abanikoa eta osagarrien markaren hasiera.
Izenak, hala ere, ibilbide luzeagoa du. Bai, lehenagokoa da. Unibertsitatea amaituta, zaharberritze lanetan aritu nintzen hiru urtez Zaragozan. Baina gero, maitasun kontuek Bartzelonara eraman ninduten. Han, birziklatzeko aukera izan nuen eta diseinu grafikoa ikasi nuen. Lagun batekin batera, Olelé diseinu grafiko estudioa jarri nuen mar-
txan. Austriara bizitzera joan nintzenean ere bertan lanean jarraitu nuen. Abanikoekin hasi nintzenean marka bezala erregistratu nuen.
Ia hiru urte iragan dira ordutik. Hasieran, etsy.com-en bakarrik saltzea zen asmoa, eta horretan hasi nintzen. Atari hori Estatu Batuetakoa denez, erosle gehientsuenak bertakoak nituen. Gero, Europara ere zabaldu zen eta bertatik ere eskaerak jasotzen hasi nintzen. Honekin batera olele.es webgunea ere sortu nuen.
Zure denda birtual propioa ere baduzu, dena den. Bai. Proiektu honekin hasi eta bigarren urtean denda birtual bat sortu nuen. Hasieran ingelesez bakarrik hasi nintzen saltzen, baina gaur egun denda birtualera, gaztelaniaz, alemanez edo frantsesez sartzeko aukera ere badago, shop.olele.es helbidean daude. Horrez gain, aurten beste plataforma birtual batzuetara ere eman dut saltoa: artesanio.com eta dawanda.com-era.
Nora saltzen duzu? Gehienbat Estatu Batuetara. Batez ere, Kaliforniara, Texasera eta New Yorkera. Europa mailan Alemaniara saltzen orain gutxi hasi naiz, eta Ingalaterran eta Frantzian ere ezagu-
GOIBERRI 07
ELKARRIZKETA
tzen naute. Ohikoena ez den arren, Australiara, Japoniara, Singapurrera edo Dubaira ere bidali ditut nire abanikoak. Aurten hasi naiz Espainiara zabaltzen.
Zer berezitasun dute zure abanikoek? Modelo tradizionaletatik ateratzen saiatzen naiz. Horretarako oihal bereziak bilatzen ditut munduan zehar. Oihal afrikarrak oso gustuko ditut, baita japoniarrak ere. Hagak edo barillak, aldiz, egurrezkoak dira, Espainian egindakoak. Egur motaren arabera, batzuk kolore ezberdinez lakatzen ditut. Prozesu guztia eskuz egiten dut eta abaniko bakoitzaren tiradak oso txikiak dira. Modelo bakoitzeko pieza gutxi errepikatzen ditut. Gainera, osagarriak ere egiten ditut, ile-orratzak, poltsikoan eramateko ispiluak, txapa txikiak...
Bizitzeko adina ematen du? Badago honetatik bizi denik, baina oso zaila da. Badakit honetan bizirauteko hazi egin behar dudala, baina poliki-poliki eman nahi ditut aurrera begirako pausoak. Nik abanikoak gustuko ditudalako egiten ditut, baina ez dago dudarik, hemendik etekin ekonomikoa ateratzea ere beharrezkoa da, bestela ez du zentzurik. Horregatik, denda birtualaz gainera, aurten azoketara joaten hasteko asmoa ere badaukat.
Gabonetan Zumarragan egin zen artisauen azokan izan zinen. Bai. Esperientzia oso polita izan zen. Jende asko gerturatu zen egiten nuenaz interesatuta, eta salmentak ere ongi joan ziren. Datorren urtean berriz errepikatuko dugu.
Aurrera begira, zer asmo dituzu?
JOSUNE ZARANDONA
Momentuz nagoen bezala jarraitu nahi dut, beti ere proiektua zabaltzeko asmoarekin. Azoketara joateaz gain, dendekin jarri nahi dut harremanetan, batzuk jada nire abanikoak saltzen baitituzte.
08 GOIBERRI
ASTEKO GAIA
Zubi azpiko bizitza Beasainen, autobidearen zubi azpian, ijito errumaniarrak bizi dira. Beasainen eta inguruko herrietan bildutako materialekin, beraien etxeak eraiki dituzte. Euretako batek, Florin Rupa gazteak, euren bizitzari buruz hitz egin du. Asier Zaldua Beasain Hiri handietan ez ezik, Goierrin ere badago jaio denetik pobrezia besterik ezagutu ez duen jendea. Pobreziatik irteteko itxaropenik ez duena. Beasainen, trenbide ondoan eta autobidearen azpian, bizi diren ijito errumaniarrak, adibidez. Urteak daramatzate Beasainen, baina gizartearen gehiengoak ezer gutxi daki eurei buruz. Beraietako batek, Florin Rupak, bere txabolako ateak ireki eta beraien egunerokoa azaldu du. Autobide ondoko auto kontzesionarioetara doan bidetik
heltzen da ijito errumaniarren ÂŤherrixkaraÂť. Txoko batean daude, erreka ondoan, zubi azpiko gainontzeko lursaila hesitu egin zutelako. Bertara heltzeko koska batzuk igo behar dira. Kontuz ibili behar da, irrist egin eta lau bat metro beherago dagoen errekara erori nahi ez bada. Txatarra biltzen dute dirua lortzeko, baina beti gelditzen da norbait txabolak zaintzen. Euren txokora gerturatu bezain pronto, Rupa azaldu da. Bera da gaur goizean zainketa lanen arduradun. Galderak erantzuteko eta
bere bizitokia erakusteko prest agertu da, adeitsu. Ez da erraza berarekin komunikatzea, euskaraz ez baitaki eta bere gaztelera trakets samarra baita. Izena idaztea ere nahiko kostatu zaio.
Cluj hiritik Beasainera Bere erantzunak motzak dira, beharbada gaztelera ondo menderatzen ez duelako edo agian bere etxean bisitariak hartzera ohituta ez dagoelako. Zubi azpian bizi diren guztiak ijito errumaniarrak direla aipatu du. Cluj hiritik etorri ziren Euskal
Herrira. Errumaniako bigarren hiri handiena da, 300.000 biztanlerekin. Ipar-Mendebaldeko hiri garrantzitsuena da, industria eta unibertsitate gune garrantzitsua, baina Euskal Herriko egoera hobea dela dio. Horregatik erabaki zuen Euskal Herrira etortzea, duela zortzi urte. 22 urte ditu eta amarekin eta bi anaia-arrebekin bizi da. Aita hil egin zen. Errumanian hemengo moduan bizi zirela dio. Beasaingo zubi azpia toki egokia da txabolak egiteko. Izan ere, lurra laua da eta euritik babestuta daude.
GOIBERRI 09
ASTEKO GAIA
Dena den, garai batean ijito errumaniar gehiago bizi ziren bertan. Autobidearen azpialdearen zati handi bat hesitu egin zuten, eta erreka ondoan dagoen txokoa bakarrik dago libre. Bertan, 14 pertsona bizi dira. Gabonetan, gutxiago egon dira. Euretako batzuk Errumaniara itzuli dira egun hauek familiarekin pasatzera. Izan ere, ortodoxoak dira eta Gabonak ospatzen dituzte. Ruparen familia, ordea, Beasainen gelditu da: ez zuten jaioterrira itzultzeko dirurik. Beasaingo zubi azpian pasatu dituzte egun hauek. «Txaboletan sua piztu dugu, hotza egin duelako, eta abestu egin dugu». Bazkariak eta afariak bereziak izan dira. «DIAra joan gara erosketak egitera eta indabak, haragia, patatak... jan ditugu». Edariari dagokionez, autobide azpiko txaboletan ez da alkohola edatea komeni: errekara erortzeko arriskua dago. «Behin gutako bat mozkortu egin zen eta errekara erori zen. Egun, kartzelan dago». Arropa
erreka ondoan dute eta kontu handiz jaitsi behar izaten dira. Arropa Caritasen eskatzen dute edo zaborretan bilatzen dute. Dirua lortzeko, berriz, txatarra biltzen dute. Bizikleta zaharretan joaten dira txatarra bila. Ondoren, euren txaboletatik gertu dagoen biltegi batean saltzen dute. Kilo baten truke, 8 zentimo jasotzen dituzte. Txatarra erosten dien gizonari erosi zizkioten bizikletak. Irakurtzen ez dakienez, gidabaimenik ez du eta autorik ere ez.
Ez argindarrik, ez urik Euren etxeak egur xaflekin egin zituzten. Ohea, sukaldetxoa eta sua besterik ez ditu barruan. Jendeak zaborretara botatakoa da guztia. Anaiarekin lo egiten du, ohe berean. Ez dute argindarrik eta komunik. Ezta urik ere. Txabolak argitzeko kandelak erabiltzen dituzte, garbiketa lanak errekan egiten dituzte eta ura lortzeko ondoko baratze batera joaten dira. Baratzearen jabeak ura hartzen uzten die, baina
Ezkerrean: Florin Rupa bere txabola barruan. Eskuinean: ijito errumaniarrek Beasainen eratu duten gunea. ASIER ZALDUA
«Hemen janaria dugu behintzat: Errumanian, zaborretan ez da jakirik aurkitzen» «Paperak ditugu eta Lanbidera joaten gara, baina ez dugu lanik aurkitzen» Florin Rupa
Ijito errumaniarra
arriskutsua da: trenbidea zeharkatu behar dute. Oraindik ez dute sekula istripurik izan. Trenbidea bere txabolatik hiru metrora dago, baina dagoeneko trenaren hotsa entzutera ohitu da. Gezurra dirudien arren, Errumanian okerrago bizi ziren. «Hemen janaria dugu behintzat. Han, zaborretan ez da janaririk aurkitzen». Bizimoduz aldatzea oso zaila da. Inoiz lana bilatu duela, baina ez duela ezer aurkitu dio. «Batzuek ondo hartu gaituzte, eta beste batzuek gaizki. Lan egiteko esaten digute, baina ez dugu lanik! Paperak ditugu eta Lanbidera joaten gara, baina ez dugu lanik lortzen». Txatarra biltzen ari ez direnean, txabolen kanpoaldean esertzen dira solasean aritzeko. Inguruko errumaniarrekin harremana dute. Rupak Euskal Herrian gelditzeko asmoa du, baina argi du seguru aski bizitza osoa txabola batean emango duela. Ez da kexu. Bizimodu hori bakarrik ezagutu du.
10 GOIBERRI
GAZTEAK
Korrika egiten eta oztopoak gainditzen abila da Ana Samaniego ordiziar korrikalaria. ANA SAMANIEGO
Brontzezko ezkurra lortu du Ana Samaniegok Ane Arrieta Ordizia Ana Samaniego atletak (Ordizia, 1997) Brontzezko Ezkurra jaso du, aurreko denboraldian kadete mailan 1.500 metro oztopoetan denborarik onena lortzeagatik. Horrezaz gain, Euskadiko marka ontzea ere lortu zuen Samaniegok. 2012ko San Joan bezpera, ekainaren 23a, ez du berealakoan ahaztuko ordiziarrak. Donostian jokatu zen Euskadiko Txapelketako proban hiru segundotan hobetu zuen marka; 1.500 metroak 5 minutu eta 29 segundoan egin baitzituen. Aurreko marka, 5 minutu eta 32 segundokoa zen. Marka on horren ordaina izan zen jaso zuen Brontzezko Ezku-
rra. «Gipuzkoako Federazioak logoan ezkurra du eta horregatik izaten da ezkur forma duen pin bat, nire kasuan brontzezko ezkur formadun pina», azaldu du Samaniegok.
Espainiako txapelketara Marka hobetzearekin batera, Euskadiko Selekzioarekin Zaragozan jokatu zen Espainiako txapelketara joateko txartela lortu zuen, «Espainiako txapelketara joateko 1.500 metro oztopoetan 5 minutu eta 35 segundotan eginda eduki behar nuen gutxienez». Espainiako txapelketan zortzigarren gelditu zen. Durangon (Bizkaia) jokatu zuten Euskadiko Txapelketan
ere lehenego postua errepikatu egin zuen Samaniegok, eta bere atlestismo taldea, Txindoki, bigarren gelditu zen. Espainia mailako Castelloko txapelketara joatekoa bazen ere, hanka azpiko lesio baten ondorioz, ez zuen joaterik izan. Bere herrian bertan, Ordiziako San Silbestre proban irabazle izan zen.
Jarraitzeko gogoz Eskolarteko kirol probetan hasi zen Samaniego korrikan, eta nahiko ondo ibiltzen zela ikusi zuenez, jarraitu egin zuen. «Herrietako krosetan eta eskolarteko probetan nahiko denbora onak egiten nituenez, atletismoaren munduan sartzen joan nintzen gutxinaka».
Ordiziako Txindoki Atletismo Taldeko kide izatera igaro zen ondoren, eta bertan jarraitzen du gaur egun ere, Altamirako zelaian entrenatzen bere lagunekin. «Ni krosetarako prestatzen naiz batez ere», dio Samaniegok. «Oztopodun lasterketetan asko nabarmentzen dut, baina, entrenamenduak ez ditut horretara bakarrik zuzentzen; beste gauza batzuk ere egiten ditut atletismoaren barruan: 3.000 metro lauak proba egiteko ere entzenatzen dut, esate baterako», dio. Aurrerantzean ere «atletismoari lotutako kiroletan» jarraitzeko asmoa du, gustura dabilen bitartean behintzat.
GOIBERRI 11
GOIERRITARRAK MUNDUAN MUNDUTARRAK GOIERRIN
Igor Urzelai beasaindarra taula gainean dantzan Dantzaria da Igor Urzelai Hernando. Dantza garaikidea egiten du eta Londresen bizi da gaur egun. Loinaz Agirre Beasain Igor Urzelaik (Beasain, 1983) Batxilergo ikasketak bukatu eta medikuntza ikasketak egiteko asmoa bazuen ere, 18 urte zituela, udan Madrilera joan zen antzerkigintzako ikastaro bat egitera. Harrezkeroztik Beasaina ez da askotan itzuli. «Azkenean medikuntza ikastera bueltatu partez Madrilen geratu nintzen arte dramatikoa eta dantza ikasten», dio Igor Urzelai beasaindarrak. Txikitatik izan zuen harremana Urzelaik dantzarekin; Beasaingo Ostadar eta Aurtzaka dantza taldeetan egin zituen lehenengo dantza pausoak. Madrilen antzerkigintza ikasten ari zen bitartean, Real Conservatorio Superiorren onartu zuten. «Bertan hasi nuen nire dantza garaikideko formakuntza, egunero ballet, garaikide, inprobisazio eta koreografiako klaseak jasoz». Bost urte egin zituen Madrilen eta dantza arloan gehiago sakondu nahian, Londresera joan zen. The Placen-en beste hiru urteko ikasketak egin zituen. «Han ikasketak bukatu eta bertan dantzari lanetan hasteko aukera izan nuen». Aldi berean «ahal bezain beste ikastarotara joan nintzen, eta hainbat dantzarirekin eta koreograforekin ikasteko aukera izan nuen, Bruselan, Parisen eta Amsterdamen». Gaur egun ere Londresen bizi da, nahiz eta
lanagatik asko bidaiatu behar izaten duen. Azkenengo hiru urteetan koreografo bezala ere aritu da Bloom! kolektiboarekin lanean. «Ikasketak amaitu eta gero Europar Batasuneko finantzazioa lortzeko zortea izan genuen; honi esker gure lehen ikuskizuna ekoiztu genuen Budapest eta Londres artean», argitu du. Azken hiru urteetan lan ugari sortu eta dantzatu dituzte Europako hainbat eskenatokitan. «Aurten lehenengo aldiz Estatu Batuetan izan gara gure lana aurkezten. Orain Moreno Solinas-ekin batera lan berria entsaiatzen ari gara, taldetik independizatuta». Londresen Hiru Dantza Organizazioa ere sortu zuen Londres, Sardinia eta Euskal Herri artean harremanak ireki eta sendotzeko asmoz,
«Dantza garaikidearen ezagutza ez dago oso zabaldua Euskal Herrian» Igor Urzelai Dantzaria
Igor Urzelai dantzaria taula gainean dantzan, ‘Bloom city’ ikuskizunean. BLOOM KOLEKTIBOA «hiru lurralde hauen artean dantza bultzatzeko». Ikuskizunekin «dantza (edota artea orokorrean) entretenimendu hutsa baino gehiago dela aldarrikatzea gustatzen zaigu gure lanetan». Horretarako, dantza oinarri hartuz, mugimendua, textuak, irudiak, musika... pareko garrantziarekin lantzen ditzte beti, umorea eta sentimendua nahastuz ikuskizun berean. «Kulturak rol garrantzitsua du garapen sozial eta politikoan; komunikazio modu bat da eta ondo pasatzearekin batera etorritakoei zer pentsa eskaintzea espero dugu modu konstruktiboan».
Euskal Herritik urruti Munduko hainbat tokitako oholtzetan dantzan ari bada ere, oraindik ez du aukerarik izan Euskal Herrian aritzeko. «Orain ikuskizun berri bat prestatzen ari gara eta ea hau hemen dantzatzeko aukera dugun», dio. «Euskal Herrian dan-
tza tradizionala agian baloratuago dago. Dantza garaikidearen ezagutza ez dago oso zabaldua Euskal Herrian. Dantza garaikidea bidea egiten ari da hemen pixkanaka, baina oraindik laguntza eta aukera asko proiektu tradizionalagoetara zuzentzen dira. Hauek ere behar dira, noski baietz, baina denean bezala oreka bat behar da. Oraindik lan asko dago egiteko erakundeen zein ikuslegoen aldetik, dantza garaikidea bultzatu, dinamizatu eta ezagutzera emateko». Dena den, Euskal Herrian dantza garaikidearentzako gero eta aukera gehiago dagoela dio. «Orain aukera gehiago dago Euskal Herrian, eta elkarte profesionaletan gogor ari dira lanean. Dantza giroa sendotzen ari da pixkanaka». Hala ere, «oraindik ez dago formazio zentro nagusirik Euskal Herrian, eta lanean aritzeko oraindik kanpora joan behar dugu maiz», gaineratu du.
12 GOIBERRI
ARGAZKI ZAHARRA
Iñaki Ormazabal zen Ametsa-ko zuzendaria, eta 60. hamarkadan hainbat emanldi egin zituzten bai Lazkaon eta baita kanpoan ere. J.MARIN
Lazkaoko Ametsa abesbatza
Mikel Albisu Lazkao Orain dela 50 urte inguru ateratako argazkian, Lazkaoko Ametsa abesbatzako partaideak ageri dira, elizan egindako emanaldi batean. Goian (eskuinean): Iñaki Barandiaran, Imanol Auzmendi eta Mari Carmen Aldasoro. Erdiko lerroan: Jose Urdangarin (betaurreko beltzekin), Jesus Mendia, Jose Barandia-
ran, Jose Cruz Barandiaran, Angelita Imaz, Fani Barandiaran, Mª Angeles Etxeberria, Juan Jose Crespo, Mª Carmen Galparsoro, Ana Mari Aldanondo, Andoni Agirre eta Florentino Larrañaga. Aurreko lerroan (eskuinean): Mª Belen Larrañaga, Mª Angeles Aldasoro, Milagros Madrazo, Pilar Arratibel, Mª Dolores Auzmendi eta Ana Mª Agirre.
GOIBERRI 13
IBILBIDEA
Helmuga
Irteera
Beloki Luzera: 2,9 kilometro Denbora: 30 min. Altitud max: 660 metro. Desnibela: 159 metro. Zailtasuna: Erraza Belokiko gurutzea zumarragar talde batek egin eta igo zuen 1926. urtean. JOSUNE ZARANDONA
Beloki, ezkutuan Zumarragako Antio baselizatik Beloki mendira igoko gara, eta magalari bira emango diogu ibilbide horitik. Miriam Luki Zumarraga Belokiko buelta eguneroko paseoa da zumarragar eta urretxuar askorentzat. Beharbada ez dira denak Belokira igoko, baina ibilbide horia egingo dute: neguan, biraren erdi laiotza saihestuz; udan, basoaren epela bilatuz.
Antiora iritsita, pistan gora egingo dugu interpretazio zentroaren lanak ezkerrean utzita. Bideak bi aukera eskainiko dizkigu aurki. Hormigoi bidea utzi eta ezkerrera aldapatxoa igoko dugu, bideko maldarik gogorrena da, labur-laburra. Goiko pistatik joango gara. Ez da denbo-
ra asko Zumarragako Udalak aurreko zepa bidea berritu eta bide horia bihurtu zuela. Hasieran basotik doa, baina laster zabalduko da bista. Aurrean Aralar dugu, Goierri azpian duela. Eskuinean Aizkorriko mendilerroa. Iturriraino jarraituko dugu bidea. Iturrian, pista utzi eta ezkerrera egingo dugu Belokira igotzeko. Basoan sartuko gara berriz. Pista nagusia utzita, ezker aldean hainbat zidor hartu daiteke. Basotxoan ikusgarria da
enborren artean sartzen diren eguzki izpiek sortzen duten argia. Belokiko gurutzea bertan dago, muino baten gainean. Ezkiora begira eta Irimoren alboan ezkutatuta dagoen mendia da. Ohitura da gurutzetik zintzilik dagoen kanpaia jotzea. Berriz iturrian, bide horitik jarraituko dugu, beste aldetik. Izazpi mendia bistaratuko dugu. Azpian, San Kristobal auzoa. Ezpondetan sasiak nagusi dira. Usain-belarrek joko digute sudurrera, eta zorte onekoak bagara, sasoian kukuak belarrira. Bidean goazela, harri handi batean zizelkatutako pantera topatuko dugu. Bide horia jarraituta Antioko ermitara iritsiko gara.
14 GOIBERRI
INTERNET
Ttiklik.com
Blogariak
Gurasoentzat informazio biltegia sarean urasoei zuzendutako bloga da Itxaro Mendizabal ordiziarrak zuzentzen duen Ttiklik.com. Umeekin lotura duten gaien inguruko informazio biltegi gisa definitzen du Mendizabalek bloga, eta informazio hori gurasoei zuzenduta dago, batez ere. Gai ezberdinen eta anitzen inguruko aholkularitza eskaintzen da blogean, guztira alor ezberdinetan lan egiten duten beste 12 kiderekin osatutako sarean. «Bakarrik hasi nuen bide hau, baina bloga sortu nuenetik urte bete pasatxo da eta tarte honetan beste 12 kolaboratzaile ere hasi dira blogean idazten». Datozen egunetan, gainera, gora egingo du kolaboratzaile kopuruak: «14 izateko bidean gara». 0 eta 12 urte arteko haurren
Goierrin blogarien aniztasun handia dago. Denetariko blogak dira, eta horietako bederatzi, oraingoz, GOIERRIKO HITZAren webgunean erakusten dira.
Asteko Hitza. Maite Goñi, Euskal Jakintza ikastolako irakasleak hitz bat eskaintzen die egunero irakurleei.
G
Inkesta
Josu Maroto. Jadanik aurkezpenik behar ez duen Zumarragako marrazkilari apartaren blog pertsonala.
Artikuluez gain, bestelako loturak ere badaude blogean. GOIBERRI
gurasoei eta hezitzaileei zuzendutako informazioa eskaintzen dute Ttiklik.com atarian, osasuna, elikadura, haurrekin harremanak... gaietan sakonduz. Lau idazlek ere kolabratzen dute, eta haur bakoitzari zuzendutako doako ipuin pertsonalizatuak eskuratzeko aukera ere badago oparipuinak atalean. Informazio biltegi pertsonal bat izatetik munduko txoko ezberdinetatik bisitak izatera igaro den bloga da Mendizabalek 2011ko azaroan sortutakoa. Ordutik, ia egunero irakur daiteke sarrera bat. Ematen den informazioaren gehiengoa euskaraz
jasotzeko aukera eskaintzen du gainera, eta halako gaietan ez da ohikoa izaten. Saretik fisikora saltoa emango du aurki Ttiklik.com atariak. Beasainen egoitza irekitzeko asmoa du Mendizabalek (Zelaeta Berri plazan), eta bertan bertatik bertara blogeko informazioa kontsultatzeko aukera izango da. « Horrez gain, ikastaroak eta tailerrak antolatu nahi ditugu eta zuzenean egin aholkularitza lana. Horretarako adituen bisitak izango ditugu». Urte bete pasatxoko bidean 400 sarrreratik gora publikatu dituzte blogean.
otamotz.com
Espainiar ikurra udaletxeetan
Aste honetako galdera:
Otamotz.com atarian Zer iruditzen zaizu Urretxuko eta Zumarragako udaletxeetan Espainiako bandera jarri izana? galdera egin zitzaien erabiltzaileei. 117 erantzun jaso dira. 96 pertsonak (%82,1) Gaizki erantzuna sakatu dute; 13k (%11,1) Ondo, eta 8k (%6,8) Berdin dit erantzuna hobetsi dute. Jendeak ez du banderarik nahi.
Zer iruditzen zaizkizu Zumarragako hirigunean egin dituzten zirkulazio aldaketak? Ondo edo gaizki zer iruditzen zaizun, eman zure iritzia Urretxuko eta Zumarragako albisteak biltzen diren atarian: Otamotz.com
Ttiklik. Gurasoentzako informazio sarea, 0-12 urteko umeen inguruan. 12 lagunek kolaboratzen dute blogean.
Zingizango. Legazpiko euskara elkartearen web ataria. Informazioa eskaintzeaz gain, Legazpiko eragileen aterpe birtuala ere bada.
Smithyren bloga. Mendi irteeren kontaketak eta mendia eta osasun artikuluak biltzen dira blog honetan.
Goierrineuskarazbizi. Goierriko Euskal Herrian Euskaraz elkartearen webgunea.
Garagardo ahotsa. Garagardoari buruzko informazioa euskaraz eskaintzen duen webgune bakarra Goierrikoa da. Ezusteko atsegin asko eskaintzen dituen ataria da.
Xomorrito. Txapis Otegi ordiziarraren bloga. Argazkiak, eta gogoetarako bideak eskaintzen ditu, beste gauza askoren artean.
Burdinazko izaratan. Gogoetak poesia bihurtuta, literaturari eta munduari begiratzeko bi begi.
GOIBERRI 15
ASTEBURURA BEGIRA
JULEN ABASOLO
‘Cotillas’ antzezlana gaur Ordizian ikusgai Beasaingo eta Ordiziako Udalek antolatutako Antzerki Garaia zikloaren barruan, Cotillas lana aurkeztuko dute gaur, hilak 11, Gorka Aginagalde eta Iñigo Salinero Txaflas aktoreek. Ordiziako Herri Antzokian, gaueko 22:15ean. 10 euro kostako da sarrera. Gaur, hilak 18, 22:15ean, Ordiziako Herri Antzokian. 10€
Beasaingo Garin auzoan San Sebastian festak ospatuko dituzte bihar eta etzi. Bihar, 13:00etan hasiko dira festak kanpai bueltakoekin eta alfatxafuegoekin. Herri bazkaria, mus txapelketa, haur jolasak (18:00), txokolate jana, Josu eta Aiora trikitilariak eta argazki zaharren erakustaldia (20:00) ere izango dituzte. Etzi, berriz, 11:00etako mezaren ondoren, 9.660 metroko I. mendi lasterketa herrikoia jokatuko da. Eguerdian Santi Ormaetxearen zur lanak ikusteko aukera izango da, Josu eta Aiora trikitilarien doinuekin. Bihar eta etzi, Beasaingo Garin auzoan.
GOIBERRI
San Sebastian festak asteburuan Garinen