GoiBerri, 44. zenbakia

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

44. zenbakia. 2013ko urtarrilaren 25a

GOI B ERRI Axio Araña Errugbi entrenatzailea

«Errugbiak balore asko mantendu ditu» 6-7

Festak Idiazabal

Araña Ampo Ordizia taldearen instalazioetan. GOTZON ARANBURU

Joseba Baez 3 Iritzia 4-5 Antzerki produktoreak 8-9 San Bosko eguna 10 Shahid Muhammad 11 Naxario Telleria 14 Asteburuko proposamenak 19


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE MOTZEAn

Joseba Baez

Gaztagilea eta pilotaria

«Irigoienen ‘Babilonia’ liburua jende askori gomendatu diot» Asier Zaldua Idiazabal Joseba Baez (Donostia, 1982) donostiarra da jaiotzez, baina idiazabaldarra bihotzez. Bere aita Arimasagasti auzoan jaio zen eta bertan gaztandegia ireki du. Gainera, Idiazabalgo pilota eskolako irakaslea da.

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga

GOI B ERRI

gehien markatu nauena.

Amets bat. Gaztak egitetik bizitzea.

Janari bat.

Hemen, arrantzan egitea. Oria ibaia etxe aurretik pasatzen da eta bertan aritzen naiz.

Asko. Etxeko arrautza frijituak, adibidez. Azkenaldian ikaragarri jaten dut.

Oporretarako leku bat.

Edari bat. Garagardoa.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna. Lehen gazta egin nuenekoa.

Jaso duzun oparirik bereziena. Asturiasen neska-lagunarekin egin nuen asteburu pasa.

Liburu bat.

Gorroto duzuna.

Joan Mari Irigoienen Babilonia.

Telebistako albisteak. Krisia hitza entzuteaz nazkatuta nago, baina bertsio ofiziala zein den jakin beharra dago...

«Oria ibaia Arimasagastitik pasatzen da eta bertan arrantzan egiten dut» Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Pereza.

Abesti bat. Exkixuren Sorginen leizean da

Zaletasun bat.

Ez naiz kanpoan asko ibili. Landetan oso gustura egon nintzen: hondartza arrantzarako, telebistarik ez, erlojua begiratu beharrik ere ez... Gosea nuenean jan eta logura nuenean lo.

ASIER ZALDUA

Jende askori gomendatu diot.

Musika talde bat.

Goierriko txoko bat. Arimasagasti eta Urbizu.

Herriko alkate bazina... Nirekin ondo portatu da eta ez noa ezer txarrik esatera.

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.hitza.info

Urretxu:

goiberri@hitza.info

Barrenkale 13. 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

647 319 775 – azudaire@bidera.eu 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info


04 GOIBERRI

IRITZIA

Andoni Salamero Alberdi Irakaslea

Eskerraren beharrean rte berri hasiera honetan, eskerrak eman nahi nizkieke, modu batean edo bestean, egunero, beraien jakintza eskaintzen didaten pertsonei. Bakan batzuk, heriotza dela eta, zoritxarrez, joanak zarete gure ondotik, nahiz eta zuon jardunaren oihartzuna, aurrez aurre bazintuztet bezala, ene gogoan entzuten zaituztedan; hori dela eta, zuoi eskaini nahi nizueke nire lehen lerro hauen goraltza apala. Beste batzuk hor aritzen zarete, kalean elkartu orduko, zuon izaeraren beroa eta bizipoza zabaltzen, irribarretxo bat edo kontu samurren bat oparitzen, bizia errazagoa eta atseginagoa izan daitekeela sinesten… horrelako jario oparotik edanda, hamaika alaitasunik eman izan didazue, zuon erregalua atseginki jasoz. Zuok egindako harrera samur eta abegikor horren trukean bihoakizue nire estimurik handiena. Zuon irakaspen sakonak jasotzen, onartzen eta eskertzen ari banaiz ere, iruditzen zait esker emate hau oso ahaztu zaigula; badirudi ahanzturak hoztu digula bihotza, ematen zaiguna, alegia, eskerrak ematea, berez eman behar zaigula sinestaraziz, sarri, emailearen jarduna gutxietsiz. Ikusi besterik ez dago giza-talde ugariren lana zein gutxi eskertu eta aintzakotzat hartzen den. Geure etxeetatik hasi eta egunerokotasunean, erabat zurrunbiloan murgilduta, zein gutxitan eskerraren jarioa geure barruetatik

U

besteenganatzen dugun. Bai, hala gabiltza, geure zilbortxoari begira, hitz xume honen balioa hustuz, esana zainduz, agian, «eskerrik asko» horixe ahotik adieraziz, baina bere benetako izana bizi gabe. Eguna hasi orduko, eskerrak emateko aukera apartak ditugu, bizirik gaudela sinesteko, bizidun garen aldetik biziari biziki garena eskaintzeko, esker onaren lorea gure hitzetan, ekintzetan sustraitzeko. Hala, gure ametsak, helburuak, nahiak asmo onez besteei eskaintzen jakin behar dugun bezala, etengabe besteengandik jasotzeko aukera izan dezakegu; baina, jakina, ez geuk nahi dugun erritmoan, baizik eta berori hala gerta daitekeen une egokian. Izan ere, egungo frustrazio, antsietate eta neke askotxo gertatu ote dira gizakiak gertatu beharrekoa berak nahi duen momentuan lortu ez duelako? Bukaezineko hartu-eman sakonean ari den pertsonak badaki huste eta puzte horretan bere benetako izaera eraikitzen ari dela, biziari erne ari zaiola, biziarekin bat ari dela, bere taupadak haragituz, egoismoaren atzaparretan erori gabe. Horrexegatik, aurrez aurre duen bizi hori estimatzen eta maitatzen du, gertatzen zaiona ulertzen ahalegintzen da, bere harremanak orekatuz eta naturalki jokatuz. Seguru aski, erne egote horrek suspertzen du eta biziagotzen bere barrua, biziari berari darion sentiberatasuna jariatuz. Argi dago gure hartu eta eman horretan aritzean, indar handia-

«Edan ezazula esker onaren iturritik, behin eta berriz, zure izatean»

goa jarri beharra daukagula on egiten dugun horretan, gizakiok oker egiten duguna kontatzeko joera baitugu, eta horrek ez digu barruz hazten uzten. «Izan ala ez izan, hor dago gakoa», zion Shakespearek Hamletn hitzetan. Egia borobila, izanarena zinez denak izanarena den guztia kantu bihurtzen duelako, bera baita izanaren kanta, bere baitan ez dago bestelakorik, egiaz sentitzen duena zabaldu nahi du, halako barru puztu batek etengabeko esker ona azaltzeko borondatea besterik ez duelako; eta jakina, puztua den barruak besteak ukitzen ditu, erakartzen eta pizten, bihotza argiturik sentitzen duelako, biziminak jota dagoelako. Hargatik, gizakiok zor gatzaizkio biziaren izanari, izanaren biziari, bestela, zonbiak bezala gabiltza, zabuka, inertziak jota. Hau hala bada ere, askotan, geuregan dugu aldatzea, zerbaitegatik dugu askatasun hori gogoaren erraietan gordea, askatasunik ederrena gure izanari eskaintzeko, biziari era sentiberago eta bihozberagoan ekiteko. Bakoitzak aukeratzen du nora joan, zer egin, izanari zer kolore eman nahi dion, eta bere sormenaren bidez sortzaile lanetan nola aritu nahi duen. Guk izanari esker txarrez ala esker onez, ematen diogun huraxe, berak halaxe emango digu; merezi du esker onekoa izatea, aurrez aurre dituzun hainbat dohain, sentimendu eta jokabide on gogoan hartzea, hauexek lora dezaten zure benetako izana, pena baita horrenbeste eskaintzen duzuna eskatzen duzuna beste ez izatea, eta are gutxiago, gertatutakoa gertatuta ere, ez eskertzea. Jakin dezazula zeure jardunean benetan asmatzen eta aurrera egiten, zinez hau da urte honen lehenengo hilabetean opa dizudana. Edan ezazula esker onaren iturritik, behin eta berriz, zure izatean. Zure arretagatik, eskerrik asko.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Axio Ara単a Ampo Ordizia Rugby Taldeko entrenatzaileak ibilbide luzea du kirolaren munduan.

Zaborra hartu behar diagu gaurkoan hizpide. Makina bat eztabaida antzu eta gaizto sortu dituen gaiari bihotzetik heldu behar zioagu, bihotzetik, bai, maitasunez. Birziklatzea derrigorrezkoa dugula sinetsita nagok eta, are gehiago, ahal dugun zabor gutxien sortu behar dugula ere bai. Beraz, kontsumo itsuaren kontra nagok. Zenbat eta zabor gutxiago sortu, orduan eta lan gutxiago izango diagu sailkatzen. Lana baituk zaborra sailkatzea eta bakoitza dagokion lekura eramatea; oraindik ikasi ez dugun lana, baina guk sortutako zaborra denez, guk egin beharrekoa. Etxeetan hozkailuak, armairuak, apalak, biltegiak eta txoko asko dizkiagu, erosten ditugun janaria, xaboia, tresnak, arropa eta beste hainbat gauza txukun gordetzeko. Botatzeko, ordea, duela gutxi arte zaborrontzi bakarra izan diagu. Orain zazpi bat behar dizkiagu eta horientzat lekua egiten hasiak gaituk: papera hemen, olioa han, Markelentzat tapoiak... A zer nolako buruhaustea zenbait etxe txikitan! ezin kabitu!

Bihotzetik, maitasunez eta goxo aritu nahi dudala esan diat eta halaxe ari nauk, sentitzen dudana esaten. Orain, jolas modura hartuz, erronka bota nahi diat, gure mundutxo zikin eta narras hau txukuntzeko erronka: baietz hilabetez hilabete, geroz eta zaborra gutxiago sortu gutako bakoitzak geure etxean?! Gogoz saiatzen bagara, erraza duk eta, jolasa erosketak egiterakoan hasten dut, dendan bertan: pentsatu zer behar dugun, ondo aukeratu, nola bilduta, zenbat paperez eta plastikoz estalia dagoen erreparatu...

Joxepa Madariaga

bat eta

Nahaspila, Joxepa, horrela proposatzen din izendatzea Anjel Lertxundik (Berria, 2013-01-16) hondakinekin bizi dugun kalapita. Hasteko, adituei ikasitako 単abardura bat: guk etxean sortzen ditugunak mota desberdineko hondakinak ditun. Hondakin horiek nahastean, gaika ez biltzean, sortzen dinagu zaborra, hain zuzen ere. Hori esanda, hitz egin dezagun sentitzen dugunetik, bai. Nahaspila honetan, egia dun, hondakin gutxiago sortzeko zer egin dezakegun galdetu beharko geniokeela geure buruari. Nik gaur bi ideia aipatuko dizkinat: murriztu eta birziklatu. Murriztea hik aipatutako kontsumo eredu itsuarekin zegon lotuta. Eredu horretan, gainera, kontsumitzaileok, herritarrok gaitun benetako protagonista. Beraz, hasteko, produktu bat erosi aurretik kalitateari begiratzen diogun moduan erreparatu beharko geniokeen birziklatzea errazten duenari ere. Errazten badu, erosi; bestela, ez. Gainontzean, gure kontsumo ohituretan aldaketa txiki batzuk egite hutsarekin auskalo zenbat murriztu dezakegun: arran-

bat

Inazio Usarralde

degira plastikozko ontziarekin joatea, barazkiak zuzeneko salmentan edo azokan erostea... Badun ideia bat denok bat egiten duguna: birziklatzearen alde gauden denok! Eta honetan, gehien birziklatzen den sistemaren alde nagon ni. Eta atez atekoa dela eta, denek zeukaten arrazoi punttu bat: sistema ez dun zero akatsekoa, hobetzeko gauza asko ditin, baina ez dun hain usain txarrekoa, zikina eta deserosoa ere, ez. Ea nahaspila ez dugun /...pila/ bihurtzen!


06 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

Axio Araña

Ampo Ordiziaren entrenatzailea

«Gero eta gertuago ikusten dut gazteei lekua utzi beharreko unea» Iñaki Gurrutxaga Ordizia Hitz egokiko pertsona da Axio Araña Ampo Ordiziaren entrenatzailea (Beasain, 1961), umila. Hamalau urterekin hasi zen errugbian, eta ia hogei urtean aritu zen jokalari. Espainiako eta Euskadi selekzioarekin jokatutakoa, bi urte ez beste denetan –Atletiko San Sebastianen bi urte egin zituen– Ordizia izan da bere taldea. Jokatzeari utzi eta entrenatzaile hasi zen, gaur arte. Kirol ibilbide hori aintzat hartuta, Foru Aldundiak sari bat eman zion abenduan.

Estimatzen al dituzu Eguberri aurrean Diputazioak eman zizun moduko sariak? Estimatu? Estimatu estimatzen dira horrelakoak, baina nik nire burua ez dut ondo ikusten horrelakoetan. Errugbia talde kirola da, eta talde kirol modura baloratu beharra dago. Hemen pertsona bakarrak ez du ezer ere egiten. Nik badakit urte hauetan lan asko egin dudala, eta denbora asko eskaini diodala errugbiari, baina ez naiz ikusten sariak-eta jasotzen. Horrelako sariak kirol honetatik aparte geratzen dira.

Errugbian hamalau urterekin hasi zinen. Nolakoa zen mutil kozkor hura? Besteak bezalakoa. Oso zaila da orain atzera begira jartzea.

Ez dago imaginatu ere egiterik orduko errugbia zer zen. Orain mutilak baldintza onetan ari dira errugbian jokatzen: ondo prestatuta, aldagela txukunekin, zelaia are eta txukunago… Hura beste mundu bat zen; denak jertse zaharrekin, bota zaharrak, dirurik ez ezer erosteko… Eta ze lokatzak! Bazter guztietan lokatza, lokatza eta lokatza. Trevijano bihurtu aurreko zelaian entrenatzen ginen. Gure amak zenbat labadora izorratu ote dituen! Orduan horixe zegoen, eta normaltasunez egiten genuen borroka, kirola horrela baitzen.

Belaunaldi berriek ez dute jakingo, baina jubeniletan Espainiako selekzioarekin ibili zinen, eta Europako txapelketa bat ere jokatu zenuen. Oroitzapen onak al dituzu? Oso onak. Jokatzeaz harro nago, baina askoz ere harroago nago orduan ikasi nuena irakasteko gogoa eduki nuelako. Gaur egun Ordizian jende asko dago prestatuta, ikastaro asko egin dituzte, Santos Regil bera horietako bat, eta plazerra da ikustea zentzu horretan zenbat aurreratu den. Garai hartan ia inork ez zekien jokatzen, eta aurrera egitea oso zaila zen. Partidetan-eta asko ikasten genuen.

Ia hogei urtez izan zinen errugbi jokalari, 33 urterekin utzi zenion jokatzeari. Zertan aldatu da errugbia harrezkero? Gauza askotan, eta Ordizian, bereziki. Errugbia asko aldatu da profesionalizatzen hasi zenetik, araudiak ere aldatu dira, prestakuntza fisikoak ere ez du zerikusirik lehen egiten zenarekin. Bakoitzak ahal zuena egiten zuen. Gaur egun atleta bat izan beharra dauka errugbi jo-

«Zorionez edo zoritxarrez balore asko mantendu ditu errugbiak: grina, borroka...»

kalari batek, goren mailan jokatu nahi badu behintzat. Zorionez edo zoritxarrez, errugbiak mantendu egin ditu lehengo balore asko: grina, gogoa, borroka egin beharra...

Eta ia etenik hartu gabe, entrenatzaile lanetan hasi zinen. Zer sentitzen zenuen, errugbiari lotuta segitzeko beharra, klubari laguntzeko beharra? Dena bat. Taldeak behar hori bazuen, eta nirea ez zen jokalari ohi baten beharra, nirea obligazioa zela esango nuke. Hainbeste urtean jokalari bezala ezagututakoa eskaini egin nahi nion Ordiziako taldeari. Orduan, entrenatzaile batek pare bat urte pasatzen zituen eta nekatu egiten zen, eta nik uste nuen niri ere gauza bera gertatuko zitzaidala, nik ere nire mugak ikusten nituelako, eta denbora handirik ere ez nuelako.

«Jim Dixon etorri zen urtea izan zen entrenatzaile bezala bizi dudan zailenetakoa»

Harrezkero hazi besterik ez da egin Ordizia Rugby Elkartearen egitura, bai antolakuntza aldetik, bai jokalari aldetik, bai zale aldetik… Zertan asmatu duzue?

«Guk ez daukagu eskubiderik mutilei tituluak exijitzeko. Ezin dugu ahaztu nondik gatozen»

Jende askok parte hartu du horretan, eta jende horri guztiari eskerrak eman behar zaizkio. Hasteko, zuzendaritzan aritutakoei, beti egon direlako laguntzeko prest. Niri laguntzen ere jende asko aritu da, eta hori eskertzekoa da. Jokalariek ere


GOIBERRI 07

ELKARRIZKETA

badute zerikusia. Ordiziako eta Goierriko jende asko pasa da hemendik, eta denon artean altxatu dugun zerbait izan da.

mantendu beharra baitauzka. Hilabete batzuk pasatu eta gero ikusi nuen nire beharra ere bazegoela, dena ez zela konpontzen entrenatzaile profesional bat ekarrita, taldea bera ere ez baita profesionala. Balore horiek mantendu egin behar dira, eta jende gaztea errugbira erakarri. Hori, Ordiziako kasuan, ezin du entrenatzaile profesional batek egin.

Zuk nola bizi izan zenituen hazkunde garai haiek, ilusioarekin edo egonezinarekin? Ilusio handiarekin batez ere, eta baita nire ondoan egon diren zuzendaritzako kide eta jokalariak ere. Jar dezagun Joanes Aierbe adibide bezala. Bere garaiko jokalariekin borrokatu zen lehenengo mailara igotzeko, eta lehenengora ez bazen, lehengo bigarren horretara. Behar dena da ilusioa, eta hortik aurrera, lan asko egin.

Orain Santos Regil daukazu ondoan, etxeko mutil bat. Pentsatzen dut behin baino gehiagotan pasako zitzaizula burutik dena pikutara bidaltzea. Santosekin oso gustura nago, errugbiaz ulertzen du, eta hizkuntza ez da arazoa. Taldea inoiz uztea pentsatu dudan? Askotan. Hobetzea gero eta zailagoa da, gero eta dedikazio gehiago eskatzen du kargu honek. Egia esan, gero eta gertuago ikusten dut gazteei lekua utzi beharreko unea, nik nire lanak egin ditudala uste baitut.

Eta azken urteetakoa bestelako zerbait da ia. Fitxaketak daude, klubaren adar batzuk profesionalizatzen ari dira‌ Zuk betiko bizimoduarekin jarraitu duzu. Bai, eta ni bezala etxeko denak. Harro esaten dugu 0,0 izan direla gure irabaziak. Nik harro esaten dut hori, jakinda jende askok ez duela hori ulertzen. Ez dago denontzako dirurik, eta gainera iruditzen zaigu denon mesederako izan dela beti bezala jarraitzea. Guk naturaltasun osoz bizi dugu bizi duguna.

Jokalariak motibatzeko aparteko abilezia duzu. Une zailetan hazten den horietakoa al zara? Garai batean horixe zen taldeen indar nagusia, ohoreari eustea, eta uste dut grinari eta gogoari eutsi diogula. Kirol hau oso konplikatua da zentzu horretan, eta ohoreari eustea garrantzitsua da. Zorionez, nik horrela bizi izan dut, eta oraindik ere urduri jartzen naiz partidetan, bezperan ere bai, eta hori da kirola bizi dudalako.

Bi kirol zuzendari ere zurekin lanean aritu dira azken lau urteetan; Jim Dixon hiru urtez eta Paul Healy iaz. Nola bizi zenuen zure lan ohiturak partekatu beharra? Niretzat, entrenatzaile naizenez geroztik, bizi izan dudan momenturik zailenetakoa izan da. Jim Dixon etorri zen urte hura asko kostatu zitzaidan urtea izan zen. Gauzak nire erara egiten ohituta nengoen, eta bat-batean profesionala zen mutil bat etorri zen, hortik bizi behar zena, beste hizkuntza bat hitz egiten zuena‌ Asko kosta zitzaidan egoera horretara egokitzea, koska handia izan zen niretzat. Erabakiak zeinek hartu, nola hartu‌ dena bere esku uztea ere pentsatzen nuen, eta nire artean esaten nuen dena ez zegoela haren esku uzterik, taldeak bere baloreak eta sentimenduak ere

Iaz lehen titulua iritsi zen, eta harekin batera euforia. Zer eskatu behar zaio 2013ari?

GOTZON ARANBURU

Iaz bizitako egun horiek zoragarriak izan ziren, baina handik aurrerakoa gogorra izaten ari da, ikusi dugulako zer garrantzia hartu duen errugbiak herrian, eta zentzu horretan, presioa ere sentitzen dugu. Nik mutilei eskatzen diet duten guztia emateko, saiatzeko, horretarako ari garelako entrenatzen. Hortik gora ezer ere ez. Guk ez daukagu eskubiderik mutilei tituluak exijitzeko. Ezin dugu ahaztu nondik gatozen.


08 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Antzerki sektorea, dramaz

Euskal antzerkigintzako bi ekoizle legorretarrak: Xabier Agirre (Txalo) eta Asier Zinkundegi (Dar-Dar). R.PLAZA-N. DE GIPUZKOA / G.ARANBURU

Antzerkigintza gogor jo du krisiak, eta egoera «dramatikoa» du. Euskarazko antzerkigintza ataka larrian dago. Aimar Maiz Legorreta Altxatu dute Goierriko antzeztokietako oihala. Ordizian eta Beasainen Antzerki garaia hasi da, eta Zumarragan eta Urretxun ere urte osoko programa aurkeztu dute. Kultura arloko beste esparruetan bezala, antzerkigintzan ere egoera ez da ona, inondik inora. Asier Zinkunegik Dar-Dar ekoiztetxea du Legorretan, anaiarekin batera. Goierrin arlo horretako enpresa profesional bakarra da. «Kutsu sozialeko produktuak» sortzen ditu, gizarte gaiekin proiektu berezi-

tuak lantzeko modukoak, Utopia adibidez. Legorretan du egoitza. Xabier Agirrek, euskal antzerkigintzako konpainia indartsuenetakoa den Txalorekin estatu osora zabaldu du jarduera-esparrua, beste enpresa batzuekin egitasmo bateratuak eratuta. Biak legorretarrak dira, eta hitz berarekin deskribatu dute unea: «dramatikoa». Tragediatik gertu, dirudienez. «Azken hiru urteotan kontratazio bolumena %60 jaitsi da. Espainian milioi bat ikusle galdu ditu antzerkiak. Parametro guztietan, datuak oso latzak

dira», hasi da Zinkunegi. Kultura eskuragarri izatea eskubidea dela gogoratu du, giza eskubideen agiriak aipatuz. «Eta administrazioaren betebeharra da gizarteari aukera hori bermatzea». Hark beste bide batetik jo du, ordea, babesa gutxituz edo kenduz eta zergak igoz. «Krisi honek alde askotatik harrapatzen gaitu. Gaur egun toki askotara leihatilara joan beharra duzu [sarrerekin ateratzen dutenaren araberako mozkina], eta hirutik bat baino gehiago zergak dira: SGAEri %10, BEZa %21, Internetetik edo kutxazainetatik saltzen diren sarrerek beren portzentajea %3tik 6ra eramaten dute... Sarrerak 15 euro balio badu, 5 euro hasi aurretik joan zaizkizu jada. Hori ikaragarria da», dio Agi-

rrek. «Espainiako Gobernua hau ezinezkoa dela konturatuko zela uste genuen. Sektorea hankaz gora jarri dute». Zinkunegiren irudiko, kulturaren finantzazio eredua «agortu» egin da, eta berria bilatu beharra dago. Mezenazgoaren legea «lehenbailehen» onartzea da eginbehar bat. «Babes publikoa erretiratu behar badute, lan-tresna berriak eskaini behar lizkigukete. Adibidez, mezenazgoaren legea 2012an aterako zutela esan zuen Wert ministroak, funts pribatuak kulturara erakartzeko; ez du hitza bete, eta diotenez aurten ere ez da legea aterako». Kultura aisia gisa hartzearekin ez daude ados, eta BEZaren «jaitsiera nabarmena» eskatu dute.


GOIBERRI 09

ASTEKO GAIA

tu inguru daude kulturan. Egoera «kritikoa» bihurtzen ari da, eta langileen eskubideak eta zor zaien duintasuna «kolokan» daudela ohartarazi du Zinkunegik.

Ideia berriak

Bien bitartean, enpresa «pila bat» itxi dira, eta Euskal Herrian ere euskarazko antzerkigintzan konpainia aitzindari izan zirenak desagertzeko kinkan dira. Kolpe ekonomikoaz gain, ekoiztetxeak ixteak hizkuntzan ere eragin latza ekar dezake: «Antzerkia ekoizten dugun etxeak larri gaude, eta gu ixteak suposatuko du euskarazko antzerkia egotea edo ez egotea. Hori bezain latza da egoera. Euskal kulturarentzat kritikoa izango litzateke antzerkia desagertzea», dio Zinkunegik. «Sektore honek ikaragarrizko jendetza mugitzen du, ez aktoreak eta teknikariak bakarrik: zuzendariak, idazleak, argitzaileak, eszenografia eraikitzaileak, diseinukoak...», dio Agirrek. Euskal Herrian 25.000 lanpos-

Inguruko aldagaiez gain, antzerkian ere «hobekuntza nabarmenak» egin behar direla aitortu du Zinkunegik. Eskena elkarteko kide da, eta jaurlaritzari «hainbat ideia» planteatuko dizkiote; hark «zer aldarte» agertzen duen zain dago, bien bitartean. «Ez zaigu posible iruditzen egoera honetan babesa gehiago erretiratzea». Kultura ere ekonomiaren motore izan daitekeela uste dute bi ekoizle legorretarrek. «Oso atomizatuak gaudela egia da, enpresa oso txikiak gara, baina lanpostu asko dira. Diru publikotik kulturara bideratzen den euro bakoitzeko, gizarteak 4 euro jasotzen ditu bueltan. BPGren %0,66-0,80 bitartean inbertitu, eta gero %4 suposatzen du. Ez dut ulertzen administrazioak nola ez duen ikusten krisitik ateratzeko eta lanpostuak sortzeko sektore oso garrantzitsu bat izan gaitezkeela», dio Zinkunegik. Agirrek ere arbuiatu egin du kultura «kapritxo» gisa hartzea, «luxuzko artikulu bat izango balitz bezala». Bestetik, Katalunia erreferente jo du, Ingalaterrarekin batera. «Katalu-

Zinkunegi: «Euskal ekoiztetxeak ixteak antzerkia euskaraz egotea edo ez egotea ekar lezake» Agirre: «Krisiak alde askotatik harrapatzen gaitu; askotan leihatilara joan behar duzu»

Motzean 2013an zera egingo nuke gustura... Zinkunegi: Guztiok konprometituko bagina, bakoitza bere arloan, gizartean aldaketa sakonak egon daitezke. Hori bermatzea gustatuko litzaidake. Agirre: Musikal handi bat egiteko aukera izatea. Buruan badaukat zein, baina oraingoz ezinezkoa da. ...baina honegatik ezingo da /zaila izango da/ahalko da. Z.: Saiatuko naiz, dudarik gabe. Espero dut inguruko jendea ere baietz. A.: Aurrekontuak ikaragarrizkoak direlako. Ametsetako antzerki lana? Z.: Shakespeareren edozein. Hain handia da, profesionalki edozein alorretan lantzea gustatuko litzaidakeela: ekoizle, aktore edo zuzendari. Magikoa litzateke. A.: Musikal hori. Genero hori gutxi egin da. Pixkanaka barrura sartzen ari zait, eta gustuko dut. Antzerkia zer dago, txalo jotzeko ala dar-dar egiteko? Z.: Dardarka txalo egiteko. A.: Dardarka txalo egiteko [batak

bestearena entzun gabe erantzun dute]. Hamar urte barru? Z.: Hemen ote gaude? A.: Oraingo ilusio berdinarekin ofizio berean jarraitzearekin konforme naiz. «Izan ala ez izan». Gaur egun, bagara ala ez gara? Z.: Ginen, gara eta izango gara, dudarik gabe. A. Bagara, bagara... Eta izango gara, gainera. Bizitza antzerki hutsa dela dioenari, zer erantzun? Z-: Esaldi hori beraiek uste duten baino sakonagoa dela. A.: Denak dauka antzerkitik zerbait, baita norbere bizitzak eta egunerokoak ere. Jende guztia ez da agertzen den bezala. Baina, antzerkirik onena, agertokian. Gomendaiguzu lan bat. Z.: Calderonen ‘La vida de sueño’, Centro Dramático Nacionalek ekoitzia eta Elena Pimientak zuzendua. Apustu handia da. Klasikoak asko gustatzen zaizkit. A.: Gure antzezlana, ‘Pottola’. Kanpoan tokatu naiz eta estreinaldia ezin izan dut ikusi. Amorratzen nago jendearekin ikusteko.

nian antzerkiak eta arte eszenikoek izugarrizko oihartzuna daukate gizartean, sozialki garrantzitsua da. Zentro Dramatiko Nazional inportante bat ere badute. Hango politikoei inporta zaie, joaten dira. Euskal Herrian ez da horrelakorik. Hemen ez dira antzerki lan bat ikustera joan, sekula! Ez ditut topatu 25 urteotan», deitoratu du. «Pixkanaka», Euskal Herrian ere kultura hori sartuko dela ziur da Agirre. Goierrin jendea antzerkira joaten dela, interesa baduela eta «erantzuten» duela ikusi du. Zinkunegirentzat ere babesak «gertuenetik» hasi behar du. Beraiengana jotzen dute eskualdeko antolatzaileek eta eragileek. Txalo konpainiarekin, egoera «zailera» egokitzeko gastuak

estutu behar izan ditu. «Esango nuke, horrek azkenean ikuskizuna pixka bat pobretu egiten duela. Gauza gehiago eta hobeak eskainiko zenituzkeenean. Gehiago arriskatu behar duzu, eta lan gehiago egin lehengo erdia lortzeko». Dar-Dar ekoiztetxeko arduradunarentzat, indarrak bateratu beharra dago. «Edo sektorea salbatzen da, edo ez da inor salbatuko. Garai honek zerbait onik baldin badu da aldaketa batera eramango gaituela. Aktiboak izan behar genuke, bai arlo pribatuak, bai publikoak, sektorean eraldaketa bat bilatzeko, hoberako. Gizartearen hoberako izango da. Egoera «zaila» den arren, animoa eta ilusioa ez dituztela galdu nabarmendu du Agirrek.


10 GOIBERRI

GAZTEAK

San Bosko eguneko ikasleen festa Ane Arrieta Goierri beheko gazteek ondotxo ezagutzen duten eguna da gaurkoa. Urtarrileko azken ostiralez ospatu izan da beti San Bosko edo San Juan Bosko eguna. Egun hau noiztik ospatzen den zehazki inork ez badaki ere, «duela 22 urte inguru behintzat» ospatzen zela ziurtatu dute Lazkaoko San Benito ikastolakoek. Ordu hartan Ordiziako, Beasaingo eta Lazkaoko ikastetxeetako ikasle guztiak biltzen zituen egun osoko festa zen San Bosko egunekoa. UBI eta BBB mailetako gaztetxoak jolasak eginez batzen ziren, txandaka, hiru herri horietako batean, eta bertan igarotzen zuten eguna. «Egunean zehar ekintza asko egiten ziren, eta

gauean ere dantzaldia egoten zen. Lazkaon egin zen batean gauean Drindots taldearen dantzaldia egon zela gogoratzen dut», dio San Benitoko irakasle batek. DBH sortu zen garaian, 90ko hamarkada hasieran, hiru herrietako gazte denak batzea gehiegizkoa ikusi zuten festa antolatzen zutenek. Ordurako, gainera, gazteak arratsalde partean Ordiziako tabernetara joaten hasiak ziren, eta festa nahasten hasia zegoen.

Bakoitzaren esku Orduan, ikastetxe guztietako gazteak batera elkartzetik, egun hau ikastetxe bakoitzaren esku gelditzera pasa zen. Ikastetxe batzuk jai egun soila bihurtu zuten, baina, beste ba-

San Benito ikastolan ikasle eta irakasleek festa giroan pasatzen dute goiza eta elkarrekin, bazkaldu ostean, Ordiziara joaten dira. S. BENITO

tzuk, goizean eta eguerdian behintzat gazteekin ekintzak egiten jarraitu dute. Lazkaoko San Benito ikastolan, adibidez, goizean zehar jolasak eta ekintza ezberdinak egiten dituzte ikasleek: futbol txapelketa, pintxo lehiaketa, argazki lehiaketa, mus txapelketa, partxis txapelketa, playbacka, batxilergoko bigarren mailakoen ikuskizuna... Eguerdian ikasle eta irakasle guztiak batera joaten dira bazkaltzera –alkoholik eskaintzen ez den bazkarira– eta arratsaldean gazteek libre

izaten dute. Gehiengo handi bat Ordiziara joaten da. Ordizian inguruko herri guztietako gazteak elkartzen dira, eta asko bazkal aurreko poteotik hasita, gainera. Adinagatik edo, alkoholari edo dena delakoari neurri hartzea kostatzen zaio gazte askori, edo neurria gainditzeko gogoz joaten denik ere bada, eta ikuskizun bihurtzera ere iristen dira Ordiziako kaleak. Hala ere, gazteek ikaskideekin edo lagunekin egiten duten festa izaten jarraitzen du San Boskok funtsean.


GOIBERRI 11

MUNDUTARRAK GOIERRIN N GOIERRITARRAK MUNDUAN

tzitsuak dira niretzat. Etorkizun oparo bat nahi badut, titulu horiek behar ditut. Hemen bizi nahi badut, euskara menderatu beharra dut.

Zer egingo duzu ikasketak bukatutakoan? Egoera ekonomikoa oso txarra da, baina etorkizunean enpresa batean lan egitea gustatuko litzaidake.

Ez al duzu Pakistanera itzultzeko asmorik? Ez. Han gauzak ez daude batere ondo. Hemen bizi nahi dut.

Gurasoak bisitatzeko aukerarik izan al duzu? Ez. Lau urte daramatzat dagoeneko Europan, baina oraindik ez dut Pakistanera itzultzeko aukerarik izan. Gurasoen eta anaia-arreben hutsunea igartzen dut.

Europako bizimodua atsegin al duzu?

Shahid Muhammad, Zumarragako Zelai Arizti parkean. ASIER ZALDUA

Shahid Muhammad Legazpin bizi den pakistandarra

«Euskal Herrian bizi nahi badut, euskara menderatu beharra dut» Asier Zaldua Legazpi Shahid Muhammad (Pakistan, 1988) Punjab eskualdekoa da. Bere herrialdean Batxilergoa ikasi zuen eta ondoren Ingalaterrara joan zen enpresa-ikasketak egitera. Iaz Euskal Herrira etorri zen. 16 hilabete daramatza Legazpin. DBHko hirugarren maila egiten ari da eta baita euskara ikasten ere. Legazpiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako teknikariek asko baloratzen dute Muhammaden jarrera.

naiz eta euskara, berriz, udal euskaltegian.

Gurasoak Pakistanen bizi dira. Eurek ahal duten diru guztia bidaltzen didate eta Aldundiaren laguntza ere jasotzen dut.

Zer moduz Legazpin?

Zer asmo dituzu?

Oso pozik nago. DBH eta euskara ikasten duen pakistandar bakarra naiz. DBH Helduen Hezkuntzan (HHE) ikasten ari

DBH bukatu nahi dut eta euskara ikasi. Egia esan, hizkuntzak oso gustuko ditut. DBH eta euskara ikasketak oso garran-

Zergatik etorri zinen Londresetik Legazpira? Egun Alemanian bizi den lagun pakistandar batek gomendatuta. Hemengo bizimodua oso ona dela eta jendea oso jatorra dela esan zidan.

«Hemengo bizimodua oso ona dela eta jendea oso jatorra dela esan zidaten»

Zure gurasoak non bizi dira?

Babeslea

Bai. Dena den, Euskal Herrian jendeak Ingalaterran baino hobeto hartu nau. Han, etorkinak batere gustuko ez gaituzten taldeak daude.

Ingalaterran pakistandar asko bizi dira, ordea. Beharbada horregatik, ingeles askok ez gaituzte gustuko. Lana kentzen diegula diote.

Euskal Herrian pakistandar gutxi zaudete. Hala da. Dena den, gutxi batzuk ezagutzen ditut. Bertako jendearen artean ere lagunak egin ditut.

Zer egiten duzu aisialdian? Denbora libre gutxi dut. Goizetan liburutegira joaten naiz, egunkariak eta liburuak irakurtzera. Nobela historikoa atsegin dut. Interneten nabigatzea ere gustatzen zait. 15:00etatik 21:00etara, berriz, eskolak hartzen ditut. Ondoren, etxeko lanak egiten ditut. Beste pakistandar batzuekin bizi naiz.


12 GOIBERRI

GARAI BATEAN

Legazpiko plaza, eskola bota aurretik. LUCIO VERGARA FONDOA 043. LENBUR DOKUMENTAZIO ZENTROA.

Legazpiko plaza 1930 inguruan

Asier Zaldua Legazpi Argazki honetan Legazpiko plaza agertzen da: udaletxea, ikastetxea eta pilotalekua. Udaletxea 1720an eraiki zuten eta, kanpotik, ez da asko aldatu argazkia atera zenetik. Egungo armarria txikiagoa da. Irudian ageri dena 1965ean kendu zuten. Ikastetxeari dagokionez, 1927an eraiki zuten eta 1999an bota zuten. Azkenik, pilotale-

kua ageri da. Garai hartan oraindik estali gabe zegoen. 1944an estali zuten. Informazio hau guztia Jose Mari Urzelai legazpiarrak pasatakoa da. Argazkia Lucio Vergarak atera zuen. Nafarra zen, baina Felicitas O単atibia urretxuarrarekin ezkondu zen eta 1930an Legazpira joan zen bizitzera. Argazkigintza oso gustuko zuen eta bilduma ederra utzi zuen.


GOIBERRI 13

PUBLIZITATEA


14 GOIBERRI

ARGAZKI ZAHARRA

Naxario Telleria, garai desberdinetan, txistua jotzen ageri da hiru argazkietan. GOIBERRI

Idiazabalgo txistularia Loinaz Agirre Idiazabal Naxario Telleria (Idiazabal, 1951) zazpi urte zituela hasi zen txistua jotzen ikasten. Bere aita, Naxario –hura ere txistularia– izan zuen lehenengo irakaslea. Bittoriano Telleria osabarekin, berriz, pianoa jotzen ikasi zuen. Zortzi urterekin jo zuen lehenengo aldiz txistua

kalean, Idiazabalgo Guraso Elkarteko lehen harria jarri zutenean. Harrezkeroztik, Naxario Telleriaren txistu doinuak ezagunak dira Idiazabalen. Herritar askoren txistu eta solfeo irakaslea izan da, eta txistuaz gain, herriko organista eta abesbatzaren zuzendaria ere bada.


2013ko urtarrilaren 25

GOI B ERRI

estak F Idiazabal


16 GOIBERRI

IDIAZABAL

Idiazabalgo San Blas festak Urtarrilak 26, larunbata: 17:00: Euskal Herriko sokatira txapelketa Igarondo pilotalekuan. 19:30: Txistulari ohien kalejira plazatik kiroldegira. 20:00: Txistularien Alardea Zelaako kiroldegian. 23:00: Kontzertuak Gaztetxean.

Urtarrilak 27, igandea: 10:45: Idiazabalgo XXXIII. Herri krosa. 10:45ean benjaminak, alebinak eta infantilak; 12:00etan kadeteak eta helduak. 17:00: Umeen danborrada. 18:00-19:00: Futbito txapelketako finalerdiak.

Otsailak 1, ostirala: 16:15: Ordiziako Nagusilan abesbatzaren emanaldia Eguneko Zentroan eta ondoren Jubilatuen Elkartean. 17:00: Haurren Playback-a eta txokolate jana. 18:30: Txupinazoa eta pregoia Odol Emaileen Taldearen eskutik. Axariaren jaitsiera. 19:00: Herriko futbito txapelketako finalak IGAk antolatuta. Ondoren: Mozorro gaua.

Otsailak 2, larunbata: 09:30: Eskola Kiroleko eskubaloi partidak Zelaako kiroldegian.

10:00: Herri mailako plater hausketa txapelketa Olaberrian. 10:00-11:30: Gipuzkoako bola txapelketa. 12:30: Herri kirolak plazan. Aizkoran: Xabier Zaldua eta Xabier Dorronsoro, Joxe Ugartebururen eta Aitor Urteagaren aurka. 15:30: XII. Goitibehera txapelketa IGAk antolatuta. 17:30: Profesionalen arteko eskuzko pilota partidak Igarondo pilotalekuan: Bengoetxea-Beroiz Gonzalez-Zubietaren aurka; Apezetxea-Larrinaga Rico IV-Untoriaren aurka. 19:00: Kanpai bueltakoa. Meza eta kandela bedeinkazioa. 19:00: Triki poteoa Gazte Asanbladak antolatuta. 19:30-23:00: Laket taldearekin erromeria plazan. 23:00: Kontzertuak Gaztetxean.

Otsailak 3, igandea: San Blas eguna: Kuadrilla eguna: 10:00: Txistularien kalejira. 11:00: Meza nagusia parrokiako koruak abestuta, eta ohiko erroskila bedeinkazioa. Ondoren: Hamaiketakoa Apaiz Etxean. 12:00: Herriko Txirridulari proba (11:00etan gazteena).


GOIBERRI 17

IDIAZABAL

12:00: Paella prestatzen hasiko dira Arretxe elkarteko kideak herriko plazan. 13:30: Soka dantza udaletxetik. 14:00: Sagardoa txotxean, iluntzera arte. 14:00: Paella jatea. 14:00-17:00: Lazkaoko Jundajo txaranga. 17:30: Axari dantza taldearen ekitaldia Igarondo pilotalekuan. 18:30-21:00: Lazkaoko Jundajo txaranga. 19:00: Taloak jateko aukera herriko plazan. 19:00: Kuadrilla arteko jokoak Gazte Asanbladaren eskutik. 22:30: Dj Bull plazan.

Otsailak 4, astelehena: San Blas txiki: Umeen eguna: Ezkonduen eguna: 11:00-13:00: Puzgarriak Zelaako kiroldegian. 11:30: Ohiko hamaiketakoa herriko plazan. Trikitilariek alaituko dute goiza. 12:00: Sebastian Lizaso eta Iker Zubeldia bertsolarien saioa herriko plazan. 14:00: Bertso bazkaria Pilar Eneako tabernan, Sebastian Lizaso eta Iker Zubeldia bertsolariekin. 15:00-19:00: Puzgarriak Zelaako kiroldegian. 17:30: Herriko gazteen pilota txapelketako finalak Igarondo Pilotalekuan. 19:00-23:00: Joselu Anaiak taldea plazan. 20:00: Axariaren igoera.



GOIBERRI 19

ASTEBURURA BEGIRA

Matematika eta magia uztartuko ditu Beasaingo Lemniskata zientzia elkarteak bihar, hilak 26, Igartzan. Arratsaldeko 18:00etan Matetailerra egingo dute, Igartzako errotan; lemniskatarekin jolasteko aukera izango dute bertaratzen direnek; 19:00etan, berriz, Fernando Blascok matemagiaren inguruan hitz egingo du Igartzako jauregian. Fernando Blasco Madrilgo Politekniko Unibertsitateko Matematika Aplikatuko katedraduna da; matemagian aditua da. Bihar, hilak 26, 18:00etan, Beasaingo Igartzan.

DONOSTIA KULTURA

Matetailerra eta matemagia Igartzan

Ramon Saizarbitoriarekin solasaldia Urretxun GOIBERRI

Ostegunean, hilak 31, Ramon Saizarbitoria idazlearen bisita jasoko dute Zumarragako eta Urretxuko Irakurle taldeko kideek. Idazlearen azkeneko lanari buruz, Martutene, solasaldia egingo dute. Solasaldian parte hartzeko liburua irakurtzea beharrezkoa da. Gorka Azkaratek dinamizatuko du taldea. Urretxuko Aizpuruenea kultur etxean, arratsaldeko 19:00etan, dago hitzordua jarrita. Ostegunean, hilak 31, 19:00etan, Aizpurunea kultur etxean.

IGARTUBEITI

Postre tailerra Igartubeitin Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserrian egiten dituzten familientzako tailer didaktikoen barruan, postre tailerra antolatu dute bihar, 17:00etatik 18:30era. Bihar, hilak 26, 17:00etan, Ezkio-Itsasoko Igartubeitin. 3â‚Ź



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.