GoiBerri, 45. zenbakia

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

45. zenbakia. 2013ko otsailaren 1a

GOI B ERRI

2013a urte zaila aurrikusten da Komunikabideetan eta kalean krisiaren gaia denen ahotan dabil, eta ezkortasuna nagusitzen ari da 6-9

Lazkaoko Elevadores Goian enpresako langileak greban daude urtarrilaren 2tik. AIMAR MAIZ

Jabier Elortza 3 Iritzia 4-5 Aitor Urteaga 10 Txurroak Goierrin 11 Sarean 12 Aizkorriko atea 13 Asteburuko proposamenak 14


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE MOTZEAn

Jabier Elortza

Lemniskata elkarteko kidea

«Alkatetzara ez nintzateke alderdi batekin aurkeztuko» Asier Zaldua Beasain Jabier Elortzak (Idiazabal, 1953) Kako fotokopia eta serigrafia dendan lan egiten du, eta Lemniskata Goierriko zientzia sare herrikoiaren bultzatzaile nagusia da.

Zaletasun bat. Mendia gustatzen zait, eta ahal dudan guztietan joaten naiz.

Abesti bat. Mikel Laboaren edozein.

Amets bat. Arlo pertsonalean, ahalik eta hobekien bizitzea. Bestelakoan, munduko egoera konpontzea. Oso geurekoiak bihurtu gara eta besteengan gehiago pentsatu beharko genuke.

Janari bat.

Oporretarako leku bat.

Babarrun zuriak.

Hainbeste toki daude... Afrikara joan nahi dut. Marokon eta Tunisian izan nintzen, baina Kenya ezagutu nahi dut.

Edari bat. Ardo on bat.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.

Liburu bat. El abuelo que se tiró por la ventana irakurtzen ari naiz. Oso

Mutikotan udalekuetara joan nintzen eta primeran gogoratzen ditut bai irteera eguna eta bai itzuli nintzenekoa.

gustura, gainera.

Jaso duzun oparirik bereziena.

Musika talde bat.

Nire bikotekidea.

The Beatles.

Gorroto duzuna. Gezurra.

«Oso geurekoiak bihurtu gara eta besteengan gehiago pentsatu beharko genuke»

ARGAZKILARIA

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga

GOI B ERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Goierriko txoko bat. Lazkaomendi.

Herriko alkate bazina... Ez didazu lan erraza jarri... Ez nintzateke alderdi batekin aurkeztuko, baizik eta herritar talde batekin.

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.hitza.info

Urretxu:

goiberri@hitza.info

Barrenkale 13. 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

647 319 775 – azudaire@bidera.eu 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info


04 GOIBERRI

IRITZIA

Eguzkiñe Iturrioz Meteorologoa

Eguraldia, datuak eta sentipenak guraldiak garrantzi handia hartu du gure bizimoduan, batzuentzat aisialdia betetzeko, beste batzuentzat bizimodua eguraldiaren mende daukatelako eta beste batzuentzat, agian, beste zer esanik ez, eta eguraldiaz hitz egitea beti delako atakatik ateratzeko aitzakia... Azken hamarkadan epe laburreko (2-3 egun) eguraldi iragarpenak asko hobetu dira, eta epe ertainean (5-7 egun) ere eguraldiak izango duen joerari nahikoa ondo antzematen zaio; hots, iragarpenaren fidagarritasuna handia da. Zehaztasunei dagokienez tokian tokiko berezitasunak (orografia, itsasoaren eragina...) ezagutzeak bide eman du iragarpenak hobetzeko. Baina, iragarpenak zenbat eta hobeak izan, are gehiago eskatzen zaio meteorologoari: zein ordutan hasi behar du euria? Edo, hamabost egun barru zer?... Epe laburreko iragarpenei dagokienez, azken urteotan garatu den teknologiak asko la-

E

gundu du iragarpena hobetzen eta informazioa bat-batean zabaltzen (Internet, twiter, smartphone...). Alabaina, epe luzeko iragarpenetan dago erronka; baina oraindik hankamotz gabiltza eta, zoritxarrez, ibiliko gara. Zergatik? Eguratsa oso konplexua delako, eta jokamolde kaotikoa duelako. Hots, bada hor nolabaiteko muga bat, eta harago joatea ia ezinezkoa da. Esate baterako, Ozeano Indikoan une honetan gertatzen ari denak, edo Islandiako sumendi baten erupzioak Euskal Herrian hemendik hilabetera izango den eguraldian eragina izan dezakeelako. Epe luzeko iragarpenen inguruan, oso modan jarri da azken urteotan web orrialdeak kontsultatzea (15 egunetarako iragarpena herriz herri eta zehaztasun osoz). Baina iturria edozein dela ere, kontuan hartu egoera oso konkretu batzuetan salbu, 3. egunetik aurrera egiten diren iragarpenen fidagarritasuna asko jaisten dela, eta joera joera dela, hori besterik ez. Hurrengo gogoeta hainbestetan entzuten dugun «lehen

«3. egunetik aurrerako iragarpenen fidagarritasuna asko jaisten da, joerak besterik ez dira»

ez zuen hainbesteko berorik edo hotzik edo hainbeste euri egiten» esaldien inguruan egin nahi nuke. Alde batetik, oro har, eguraldi kontuei dagokienez, gehienon memoria oso laburra da; apenas gogoratzen garen iazko negua nolakoa izan zen, eta, are gutxiago, orain dela hamabost urtekoa. Eta beste alde batetik, bakoitzak bizitakoa edo sentitutakoa gauza bat delako, eta datu objektiboak beste bat. Ez delako berdin orain autoa hartu, lumadun berokia jantzi eta lanera joatea (ospelak zer diren ere ez dakigu), edo hala-moduzko oinetakoak eta artilezko jertsea jantzi, eta goiz osoan eskularrurik gabe soroan lanean aritzea. Noski, orain ez du orduko negurik egiten! Eta guk ere ez ditugu baliabide berdinak hotzari, euriari... aurre egiteko! Izan ere, zonalde batean klima aldaketa egon den edo ez jakiteko, urte askotako datuak (30 baino gehiago) behar dira. Hau da, aurtengo neguaren eta iazkoaren artean ezberdintasunak egotea ohikoa dela, baita hamarkada batetik beste baterako aldaketak ere. Dena den, oso zaila da eguraldiaren kasuan bizipenak alde batera utzi eta datuei soilik erreparatzea, inguruan dugun zerbait baita. Era berean, kontuan izan behar dugu ez dela zientzia zehatza, beti ezin izaten dela nahi adinako zehaztasunez asmatu, eta ezustekoak ere izan ditzakegula.

Txinpartak «Gogo handia neukan taldera itzultzeko; orain minutuak izaten jarraitu nahi dut» Gorka Elustondo

Real Sociedadeko jokalaria

4.182

71

Goierriko langabeak. Espainiako Enplegu Zerbitzuak kaleratu dituen datuen arabera, 2012ko abenduan 4.182 langabe zeuden Goierrin. Iazko abenduan baino, ia 500 lagun gehiago. Denboran atzerago eginez, 2007an 1.694 zeuden lanik gabe.

Lan Erregulazio Espediente. Goierrin 2012an 71 lantegitako Lan Erregulazio Espediente onartu dituzte. Guztira, 1.064 langileri eragiten diete lan erregulazio horiek. Beasain da espediente gehien onartu dituzten herria: 14 espediente.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Zorionak! Otsailaren hasieran da KK inzona irratia FMn emititzen hasi zeneko urteurrena, eta atzo, urtarrilak 31, bete zuen gure GoiBerri astekariak ere bere lehenengo urteurrena. Txoko honetatik zorionak!

Lagun arraro bat badut, gehiago esango dut, oso arraroa. Baina lagun mina dut. Azkenaldian askotan atera da gaia, eta bere erantzuna beti berdina da: «Zozoak beleari ipurbeltz». Hirugarren bat ere egoten da solasaldiean, nire beste lagun mina. Honi ere jaten aparte eman behar zaio. Hirurak oso ezberdinak. Lehenengoak bikoterik ez du, bigarrenak bikotea bai (hau ere, ufff...) baina semealabarik ez. Eta nik, berriz, emaztea (ez dut ezer esango) eta bi seme. Geure lanak ere zerikusirik ez du, eta afizioek zer esan (futbola salbu). Baina geure ezberdintasunean ezin hobe moldatzen gara, elkar errespetatzen dugu, elkarri entzun, eta askotan ados jarri ere bai. Haserretu... ez dut azkena noiz izan zen gogoratzen. Eta honekin bueltaka, asko pentsatuz (edo ez hainbeste), gizarte honetan ezohikoak garela konturatu naiz. Euskaldunak bestelakoak garela, alegia. Lau katu eta bost aburu. Ados jartzeko gaitasunik gabe, ez kirolean (hori gutxienekoa da), ez zaborren gestioan, ez AHTren aferan, ezta Euskal Herria zer den eta zer izan behar duen… Hamaika adibide jarriko nituzke bata bestearen atzetik,

erremediorik ez dugu. Hizkuntzak berak ere ez gaitu batzen. Horrek nire lagun minekin izandako solasaldietara eraman nau. Arraroak gara benetan hirurak, oso arraroak nonbait. Eta zer? «Arraroa naiz eta harro nago». Lagun minak ditut gainera, eta elkar ulertzeko gaitasuna dugu. Arraro gehiago eta normal gutxiago ez ote diren behar pentsatzen hasita nago. Arraroa ala normala. Zeuk argitu beharko didazu Balentxi. Baina ez dakit zu ere oso naturala ote zaren.

Igor Sarriegi

bat eta

Zer den zer, hor dago koxka. Norberak epaitu behar du zer den arraroa eta zer ez, baina kontuan hartuta zuk eta nik igandean lan egiten dugula, seguru askorentzat arraroak izango garela. Gizarteko gehienen lan erritmoaren kontra ibiltzeak arraro egingo gaitu. Ni, ordea, denbora batetik hona, normaltzen ari naizenaren ustea hartuta nago. Estandarizatzen ari naizela esango nuke. Hau da, gehienek egiten dutena egiten dudala nik ere. Umea tarteko, Gabonak, sansebastianetako danborrada, inauteriak orain… dena ospatzen hasita nago. Ez dira urte asko halakoak epel xamar hartzen nituela. Ospakizun handietan sartu gabe. Orain, ordea, gehienen pare edo gaindik jarri naiz. Badakizu, umeen ilusioaren aitzakiarekin, norbera ere umetu egiten da. Eta ze demontre! Bestela ere badugu inguruan nahikoa saltsa, eta zuk ni baino hobeto dakizu umearen pozak asko balio duela. Eztabaida kontuak ere bota dizkidazu. Alegia, euskaldunona marka dela, hainbat gaietan ez garelako konforme jartzen. Egia da.

bat

Jon Balentziaga

Zuk aipatu dituzun gaiak dira horren adibide. Dena den, eta psikologo lanetan hasi gabe, ez dut uste zurea eta zure lagunena horren arraroa denik. Gizarteko eztabaida horien gaindik bizitzen ere jakin egin behar da, eta oro har, badakigula esango nuke gainera. Ezin da denean ados egon. Ez egoteak, ordea, ez du esan nahi elkar ulertzeari utzi behar diogunik. Besteen ideiak entzun, zureak argudiatu eta eztabaidak izatea ez da txarra. Kontrakoa, aberasgarria dela esango nuke.


06 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Krisialdiak gizarte osoari eragiten dio era batera edo bestera. LOINAZ AGIRRE

2013 beldurgarria Azken urteotan krisia da gai nagusia komunikabideetan eta kalean. Ezkortasuna nagusitzen ari da eta datuak ikusita ez da harritzekoa. Hasi berri den urtea, orain arteko okerrena izango dela diote adituek. J.Zarandona/A.Zaldua Goierri Dagoeneko hiruzpalau urte pasatu dira komunikabideetan krisiaz hitz egiten hasi zirenetik. Denbora horretan guztian gainbehera etengabea izan da. Langabezia, lan erregulazio txostenak, enpresen itxierak, murrizketak, desjabetzeak... Ez da argirik ikusten, gainera. Tunela iluna eta luzea da. Oso luzea. Egunetik egunera luzeagoa. Izan ere, 2013a orain arteko urterik okerrena izango dela diote adituek. Egungo krisiari eta 2013

ÂŤbeldurgarriariÂť buruz duten iritzia eta ikuspegia azaldu dute eremu desberdinetako sei goierritarrek: Urretxuko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako Reyes Gamizek eta IĂąaki Arriaranek, Pello Agirrezabal Kutxabankeko Ordiziako bulegoko zuzendari brinkolarrak, Joseba Barandiaran ekonomialari legazpiarrak, Goierriko Stop Kaleratzeak taldeko Nahikari Pita ordiziarrak eta Ramon Juaristi Lanbideren Zumarragako bulegoko zuzendariak. Guztiak ados daude: egoera

oso txarra da. Barandiaranek krisia gainditzeko gizarte kohesionatuagoa eta kontsumo arduratsuagoa behar direla uste du. Ekintzaileei lagundu behar zaiela eta esportazioak bultzatu behar direla. Urretxuko Gizarte Zerbitzuetako langileek eurek oraindik krisia ez dutela asko nabaritu esan dute: lehengo berberek eskatzen dute laguntza eta udala sail horren aurrekontua ez murrizteko ahaleginak egiten ari da. Stop Kaleratzeak platafor-

makoek, ordea, krisia gertutik bizi dute. Talde hau krisiaren ondorioz sortu da eta bankuei desjabetzeak uzteko eskatu diete. Lanbiden ere krisia eguneroko mintzagaia da. Juaristi kezkatuta ageri da, langabezia etengabe gora egiten ari baita: euren bulegora geroz eta jende gehiago hurbiltzen da eta ezin diete bilatzen duten hori eman. Bukatzeko, Agirrezabalek erakundeei gidaritza bere gain hartzeko eskatu die, eta etsipen sentimenduak sortzen dituen kalteez ohartu du.


GOIBERRI 07

ASTEKO GAIA

Joseba Barandiaran Ekonomialaria

ÂŤEkonomiak gizarte osoari eragiten dio, eta giza harremanen isla garbia daÂť Josune Zarandona Legazpi Joseba Barandiaran (Legazpi, 1973) bankuko langilea da, eta ekonomian aditua. Euskal Herriko Unibertsitatean egin zituen ekonomia ikasketak eta masterra du CEMFIn. BERRIAN, Euskadi Irratian eta Euskal Telebistan ekonomia gaien inguruko kolaborazioak egiten ditu.

Arlo ekonomikoari begiratuta, nola dator 2013. urtea? Gogorra dator. 2012an langabezia asko handitu zen eta, berehalakoan nabarmen behintzat ez da hobetuko. Aurreikuspenak horiek dira, hainbat faktoreren menpe daude, eta oro har, atzeraldia eta enplegu galera iragartzen dira.

Krisia hasi zenetik denbora pasa da. Zein da une honetan bizi dugun egoera? Estatu Batuetan lehertu zen finantza krisitik, Eurogune barruko tentsioak eta kontraesanak agerian utzi dituen beste bat etorri da. Espainian nabarmen, Hego Euskal Herrian gutxiago, zuten higiezinen burbuila lehertu eta hainbat finantza erakundek porrot egin du (Nafarroako Kutxa gurean). Atzeraldiak eta lan merkatuko araudiak langabeziaren igoera azkarra eragin dute, zerga sistema ahul bat agerian utziz: defizita lehertu da eta bere burua finantzatzeko ezgai, ongizate estatuaren oinarriak kolokan daude.

atzera egiten, bizitzan bezala. Irakasgaiak atera beharko dira eta aurrera begira estrategia berriak definitu.

Zein izan daiteke irtenbidea, zure iritziz? Gizarte kohesionatuago bat eta kontsumo arduratsuago bat bultzatzen duena nahiko nuke. Politikak horretara bideratu behar dira, eta oro har, konponbide kooperatiboen abantailak landu.

Espainiako gobernua aurrera eramaten ari den murrizketen politika, eta herriari exijitzen ari zaion ahalegina krisitik ateratzeko biderik egokiena direla uste al duzu? Ahaleginak eskatzea ondo dago, baina krisia sortu zenean bakoitzaren ardurak ezberdinak ziren bezala, ahaleginak ere ez luke denontzat berdina

izan behar. Herritar arruntaren kaltetan hainbat neurri hartu dituzte, eta ahalegin handiena eskatu zaie. Dena den, langabe eta pentsiodun ugari daude, kotizatzen duen gutxi eta lobbie ekonomiko indartsuak ere bai.

Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban gobernu aldaketa izan da berriki. EAJk zer bide hartuko duela iruditzen zaizu? Zerga erreforma eta murrizketa batzuk, biak egin beharko ditu benetako estrategia ekonomiko bat abiatzeko. Espainiak finkatu duen defizitaren mugak autogobernua gutxitzen du, eta Espainia markak finantzabideak urritu dizkio euskal ekonomiari. Gobernua gutxiengoan egonda, gainera, are zailagoa izango da hori guztia.

Ekonomia suspertzeko zein po-

litiketan sakondu beharko lukeela uste duzu? Klixeak bezalakoak dira, bai, baina ekintzailetasunaren, berrikuntzaren edo ikerkuntzaren bueltan lan egin beharra dago, besteak beste. Ekonomia produktiboa eta gertukoa ahaztu gabe, esportatzeko gaitasuna landu behar da, batik bat egun hazkunde gune nagusi diren herrialdeetara: Brasil, Txina edo India, batzuk aipatzearren.

Krisiaren ondorioak ez dira guztiontzat berdinak. Gizarteko zein sektoreri ari da eragiten batez ere? Ahulenei, noski. Aurrezki ahalmena galdu du hainbat familiak , pobrezia datuak gorantz doaz, eta etxegabetzeez gain, zorretan itota dabil jende eta enpresa asko. Pentsiodunak eta langabetuak dira, azken batean, kaltetuenak.

Goierrira etorrita, egungo egoera argazki orokorretik ezberdintzen al da zerbaitetan? Gurean, industria alorrera beranduago iritsi da, akaso, moteltze hori. Baina eraikuntza eta finantza sektorean gogor jo du, baita sektore publikoan ere. Industriara eta merkataritza txikira ere iritsi da. Dena den, esportatzeko ahalmena eta berrikuntza teknologikorako gaitasuna duten enpresak edukitzea funtsezkoa da. Hori zaindu behar da, eta herritarren formazioa garai eta premia berrietara egokitu.

Berezitasunak dituen eskualdea da Goierri, eta industrian oinarritutako ekonomia du. Horrek zertan eragin dio bereziki?

Noiz arte iraungo du egoera honek? Zein da egiten duzun aurreikuspena?

Zentzu zabalean eragin diola esango nuke. Paisaian, immigrazioan, kulturan, ingurumenean, errenten eta soldaten mailan, etxegintzan, azpiegituretan... Ekonomiak gizarte osoari eragiten dio eta giza harremanen isla garbia da.

Egoera ekonomikoa etengabe aldatzen ari da, eta agente ekonomikoak (familiak, enpresak, nahiz erakunde publikoak) hartara moldatzen dira. Inoiz ez da

Joseba Barandiaran ekonomian aditua da. BERRIA egunkarian kolaboratzaile da. M. RAMIREZ


08 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Stop Kaleratzeak taldeko kideek 2013a ere gogorra izango dela uste dute Asier Zaldua Ordizia 2012an asko hitz egin da desjabetzeez eta, zoritxarrez, 2013an ere hala izango dela dirudi. Goierriko Stop Kaleratzeak taldea iaz sortu zuten eta nahi baino lan gehiago izan dute ordutik. Nahikari Pita taldeko kideak datozen hilabeteak ere gogorrak izango direla dio. Urtea lanpetuta hasi dute: urtarrilaren 25erako aurreikusita zegoen desjabetze bat gelditzea lortu dute. «Doako laguntza juridikoa izatea lortu dugu, baina euren denda saldu beharko dute beharbada etxebi-

zitza ordaindu ahal izateko. Bankuek etxe asko dituzte dagoeneko eta hutsik daude. Ez dakigu zertarako nahi dituzten gehiago. Gure ustez, irtenbideak etxebizitza ordainean ematea eta alokairu soziala dira».

Herritarren elkartasuna Goierriko beste herri bateko hiru anaia ere kinka larrian dira. «Bakoitzak 600 euro inguru kobratzen du eta etxebizitza kendu behar diete. Hiruen artean gehiegi irabazten dutenez, ez dute epaitegira doan joateko eskubiderik. Gure abokatu ba-

Nahikari Pita, Stop Kaleratzeak taldeko kidea, Ordiziako plazan. ASIER ZALDUA

tek defendatu behar ditu, baina prokuradoreari ordaindu egin behar diote». Ez du uste gainera, hurrengo hilabetetan gai honek hobera egingo duenik. «Bankuen jarrera oso txarra da. Erraztasunak emateko besterik ez diegu eskatzen. Desjabetze saiakerak gelditzea lortuko genuela uste genuen, baina zoritxarrez

R. Gamiz eta I. Arriaran Urretxuko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako langileak

«Gure sailak lehentasuna duenez, helburua iazko aurrekontuari eustea da»

2013an ere kasu asko egongo dira Goierrin», aurreratu du. Stop Kaleratzeak taldea desjabetzeak gelditzea lortzen ari da. «Jende askoren laguntzari esker lortu dugu. Epaitegietan lana errazten digute, alkateek ere lagundu digute eta firma asko bildu ditugu. Gure diru iturri bakarra txapak eta kamisetak dira. Ordiziako Gabonetako azokan txapen truke euro bat eskatu genuen, baina jende askok 5 eta 10 euroko billeteak eman zizkigun». Horiei guztiei eskerrak eman nahi dizkiete eta kaltetuei, berriz, beraiengana lehenbailehen jotzeko eskatu. «Laguntza eskaini dezakegu, baina garaiz informatu behar gaituzte».

tuen eta aurten zertxobait igotzeko asmoa dugu, baina ez dakit lortu ahal izango dugun. Ez dugu espero aurreko urteetan baino askoz ere jende gehiago etortzea laguntza eske. Zorionez, eskualdeko enpresa indartsuenek lanari eusten diote.

Gazteen artean langabezia handia da, ordea. A. Zaldua Urretxu

Asko aldatu al da zuen lana krisiaren eraginez? Krisia ez dugu asko nabaritu oraindik, eta ez da lehen baino jende gehiago etortzen laguntza eske. Izan ere, Irizar eta CAF oraindik ondo daude. Lehengo jende bera etortzen da, profil berekoa. Langabeziak etorkinak zigortu ditu batez ere, eta bertako gehienek lanari eusten diote oraingoz. Desjabetzeren baten berri ere izan dugu, eta lehen ez zen halakorik gertatzen.

Murrizketarik izan al duzue? Udalaren egoera ekonomikoak okerrera egin du, lehen baino dirusarrera gutxiago baititu. Hori dela eta, garai batean baino programa gutxiago antola-

tzen ditugu (informazio sexualari eta drogamendekotasunari buruzkoak, adibidez). Egun, kontu handiagoarekin gastatzen dugu dirua eta gainera lehentasuna behar handiena dutenei laguntzea da. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzaren gizarte laguntza programetatik lehen baino diru gutxiago jasotzen dugu. Jendeari laguntzen jarraitu ahal izateko, aipatutako programetan eta nazioarteko dirulaguntza programetan murrizketak izan dira.

Udalak aurrekontua murriztu al dizue? Ez. Gure sailak lehentasuna du, eta helburua iazko aurrekontuari eustea da. Aldaketa bakarra, esan bezala, lehen preben-

ASIER ZALDUA

tzio programetara bideratzen genuen diru kopuru bat egun behar handia dutenei diruz laguntzeko erabiltzen dugula da.

Zer espero duzue 2013rako? Gure aurrekontuari eutsiko diogu. Bestalde, iaz nazioarteko dirulaguntzak erdira jaitsi geni-

Gazteek familiaren babesa dute, eta ez dira hona etortzen. Bere garaian gurasoen etxetik joan ziren gazte batzuk itzuli egin dira. Etorkinen egoera okerragoa da eta, normala denez, guregana etortzen dira laguntza eske. Beste batzuk, berriz, euren herrira itzuli dira. Dena den, bertako jende askok oraindik ez ditu garbitzaile lanak eta antzerakoak nahi.

Zer laguntza eskaintzen dituzue? Emergentziazkoak (argindarra, gasa eta ura ordaintzeko), alokairua ordaintzeko laguntzak, arazo puntualetarako laguntzak... Horrez gain, elkarteei eta GKEi dirulaguntzak ematen dizkiegu, besteak beste.


GOIBERRI 09

ASTEKO GAIA

Langabezia gora doa etengabe eta lana sustatzeko bulegoak gainezka daude J. Zarandona Zumarraga Espainiako Enplegu zerbitzuak berriki kaleratu dituen datuen arabera, Goierrin 4.182 langabetu daude. Datuak 2012ko abendukoak dira. Hala ere, zenbakia bera baino esanguratsuagoa da ia, 2012an langabezia tasak Goierrin izan zuen gorakada. Goierri behean %13,04 igo da langabezia; Goierri garaian, berriz, %16,1. Datuak kezkatzeko modukoak dira Ramon Juaristi Zumarragako Lanbideko arduradunaren iritziz. Dioenez, «2008an krisia hasi zenetik langabeziak goraka egin du etengabe». Eta horrekin lotuta, orain arte en-

Zumarragako Lanbideko arduradunak arazoaren irtenbidea enpleguaren sorreran dagoela uste du. J. ZARANDONA

ere entzuna dugu», aipatu du etsipenez.

Bulegoak gainezka pleguaren inguruan adituek egin dituzten aurreikuspen guztiek «porrot» egin dutela dio. «2013ko bigarren hiruhilekoan langabeziak behera egingo duela diote azkeneko aurreikuspenek, baina hori lehenago

Juaristik azaldu duenez, Zumarragako Lanbideren bulegoa «gainezka» dago une honetan. Gero eta jende gehiago gerturatzen da bertara lan bila, baina «zoritxarrez guk ezin diegu bilatzen duten hori eman, lan eskaintzarik ere ez baitago», zehaztu du. Euren lana diru-la-

guntzak kudeatzera eta lan bila doazenak formaziora bideratzera murriztu dela dio. «Gizarte zerbitzuetako lana da, beste ezer baino gehiago». Enplegua kudeatzen duen bulegoetara jotzen duen jendearen profila ere aldatu egin da. Azken urteetan «emakumeak gehiago ziren gizonezkoak baino. Orain, berriz, parekatu egin da». Etorkinak orain, lehen bezala, bulego hauetako bezero kopuru garrantzitsua dira, baina «gero eta gehiago dira bertara datozen euskaldunak», zehaztu du. Juaristiren hitzetan «kezkagarriena», dena den, gazteen artean dagoen langabezia tasa altua da. Formazio aldetik «inoiz baino gazte prestatuagoak dira, baina lanerako aukerarik ez dute». Lana sortzea da «arazoari irtenbidea emateko modu bakarra».

Pello Agirrezabal Ordiziako Kutxabank bulegoko zuzendaria

«2013a urte zaila izango da, baina okerrena etsipen sentimendua da» A. Zaldua Ordizia

Zertan aldatu da zuen lana krisiaren eraginez? Mailegu gutxiago ematen ditugu eta salerosketak ere jaitsi egin dira, eta dagoeneko hiru urte daramatzagu modu horretan. Bezeroei zerbitzu global bat ematen saiatzen gara, baina beti dirua inbertsio seguruetan jarriz.

Lan gutxiago ala gehiago duzue? Gure lana ez da ez handitu ez txikitu: aldatu egin da. Gaur egun entitate dezente daude diru beharrean, eta honek konpetentzia gogorra ekarri du. Gainera, denok negozioa zabaldu dugu, bereziki aseguru mundura.

Desjabetzeen gaiak lan handia ematen al dizue? Maileguei aurre egin ezin dieten bezeroen egoera larria da. Gu gara arazo horretaz jabetzen garen lehenak. Bezeroen ostean, gu gara egoera hori konpondu nahi dugun lehenak. Baditugu irtenbideak eta aurrerantzean gehiago ere izango ditugu. Kasu bakoitza aztertu, zama arindu eta egoera larrian daudenei irtenbidea eman behar zaie. Halere, badira gai hau bere mesederako erabili nahi dutenak ere, eta egoera bakoitza bereizi egin behar da.

gora doa, zergak ere bai... Halere, okerrena etsipen sentimendua da. Nire ustez, erakunde publikoek, bai hemengoek zein kanpokoek, gidaritza bere gain hartu behar dute. Enpresek, langileek eta politikoek estrategia adostu behar dute. Eta erakundeek laguntzak eskaini behar dituzte. Neurri hauek azkar hartzen ez badira, lehiakortasuna galduko dugu eta beste batzuk kenduko dizkigute merkatuak.

Noizko aurreikusten duzue argi printza bat?

Nolakoa uste duzu izango dela 2013a?

2013an zehar neurri egokiak hartzen badira, urte bukaerarako buelta ematen hasi gaitezke.

Urte zaila izango da. Enpresek lan gutxi dute, langabezia tasa

Mailegua lortzea azkenaldian bezain zaila izango al da?

ASIER ZALDUA

Ez dut uste. Lana baldin badago, bezeroak etxea, autoa… erosteko maileguak eskatzen hasiko dira, eta horrek kontsumoaren hazkundea ekarriko du. Baina hori lortzeko, esan bezala, neurriak adostu behar ditugu. Honek lehentasuna izan beharko luke. Zein izango da bestela gure gazteen etorkizuna?

Zenbat jaitsi da zuek emandako mailegu kopurua? Azken sei urteetan %8 bat inguru jaitsi da mailegu kopurua, baina beste banku batzuetan gehiago jaitsi da.


10 GOIBERRI

GAZTEAK

«Gutxinaka sartzen joan beharreko afizioa da, nahiko garestia delako» Duela bospasei urte probatu zuen lehen aldiz aizkoran Aitor Urteagak. Gustatu, eta hobetuz joan da ordutik. Ane Arrieta Idiazabal Aitor Urteaga (Idiazabal, 1998) aizkora munduan izena hartzen ari den idiazabaldarra da. Bihar eguerdian, esaterako, Joxe Ugarteburu lagun hartuta, Xabier Zaldua eta Xabier Dorronsororen aurka erakustaldia egingo du herriko plazan.

Noiz hasi zinen aizkoran? Naizoen Mundua taldea sortu aurretik herrian zegoen herri kirol taldean hasi nintzen, trontzan eta aizkoran Mikel zenarekin, Katalinarekin, Ugarterekin... Gero, Etxarrira joaten hasi nintzen, Sakanako Aizkora Eskolara. Berez Sakanako jendearentzat bakarrik da eskola hau, baina,erdia hangoa dudanez, ama Altsasukoa da, niri ere sartzen utzi zidaten.

Afizio garestia al da? Bai. Gutxinaka sartzen joan beharreko afizioa da, nahiko garestia delako. Neure aizkora, orain bizpairu urte erosi nuen. Ordura arte utzitakoarekin ibili nintzen. 300 euro gutxienez balio dute aizkorek.

Babeslea

«Okerrena da egurra prestatzen eta libratzen aritzeko laguntza askorik ez dudala»

Nola entrenatzen zara? Baserrian entrenatzen dut astean pare bat aldiz. Neguan teknika prestatzen dut gehienbat. Udaberri-uda partean, txapelketak hasten diren garaian, erresistentzia lantzen dut. Horrez gain, mendira joaten ere saiatzen naiz. Gimnasiora joatea ere gomendatzen dute udan lesiorik ez izateko, baina, hori ez zait gehiegi gustatzen (barrez).

Saio asko egiten al dituzu? Asko ez. Urtean dozena bat edo. Txapelketak, berriz, Gipuzkoako txapelketan pare bat eta Euskal Herrikoan hiru egin nituen joan den urtean. Federazioan izen emanda nago eta aurkeztu, nahi adinatan aurkeztu nahiteke.

Zer da kirol honetatik gehien gustatzen zaizuna? Oso polita dela gure artean dugun erlazio estua. Hori bai, egurraren gainera igotakoan bakoitzak bere buruari begiratzen dio, eh!.

Aurrera begira, jarraitzeko asmorik baduzu? Bai. Pixkanaka gehiagora joan nahi nuke. Okerrena da egurra prestatzen eta libratzen aritzeko laguntza askorik ez dudala. Horregatik, 20 minutuko entrenamendua egiteko ordu eta erdi behintzat behar dut.


GOIBERRI 11

MOTZEAN

Veronica Berrio eta Oscar Martinez txurro saltzaileek amaren laguntza izaten dute lan handiko egunetan. LOINAZ AGIRRE

Txurro usaina Goierrin Neguko hotzarekin lotura zuzena dute txokolateak eta txurroek, eta azarotik maiatzera, txurroak egiten eta saltzen aritzen dira Oscar Martinez eta Veronica Berrio Legazpin, Beasainen eta Zumarragan. Loinaz Agirre Beasain Txurroen usaina nabaria da azken hilabeteotan Beasaingo kaleetan. Oscar Martinez eta Veronica Berrio txurro sailtzaileek Gernika pasealekuan duten postutik zabaltzen den usaina da. Aurretik, azarotik urtarrilera, Legazpin zabaldu zen usain bera eta apiriletik maiatzera Zumarragan zabalduko da. Lauzpabost urte darama bikoteak Goierrin txurroak saltzen. «Oso gustura gaude Goierrin. Pentsa, Irundik Beasaina etorri gara bizitzera!». Garbitasuna eta kalitatea zaintzen ditu Martinezek, eta txurro orea bertan egiten dute ura, irina eta gatza nahastuz. «Oliba olioarekin frijitzen ditugu txu-

rroak». Bezeroak gustura joatea gustatzen zaio, izan ere, «garrantzitsuena, bezeroa berriz itzultzea da, errepikatzea».

Herritarrei oparia Egunero irekitzen dute txurro denda, 17:00etatik 21:00etara. Asteartetan, larunbatetan eta igandetan goizetan ere bai, 08:00etatik 12:00etara. «Igan-

«Oso gustura gaude Goierrin. Pentsa, Irundik Beasaina etorri gara bizitzera» Oscar Martinez Txurro saltzailea

detan gizon asko etortzen zaizkigu emaztearentzako etxera eramateko txurroak erostera». Ostegunak bereziak izaten dira Martinez eta Berrio dauden herrietan, Txurropotea egiten baitute: euro eta erdian, txokolate beroa eta 3 txurro eskaintzen dituzte. Txurropoteak «ia ez du irabazirik uzten, baina herritarrei opari bat egitea bezala da, oso ondo tratatu gaituztelako. Konfiantza handia azaldu izan dute beti gurekin. Udala ere beti oso ondo portatu da». Beasaindarrak asko gustatzen zaizkiola dio. «Oso txurro zaleak dira. Txurroak erostera datozenean kontuak esaten dizkigute. Lagunak bezala dira bezeroak, eta zerbait hartzera gonbidatzen gaituzte».

Bere lanean gustura dabil Martinez. «Pribilegioa da; luxua da gauzak dauden bezala, lana edukitzea eta norberarentzako lana egitea». Krisi handirik ez du nabaritu gainera oraindik: «oso ondo ari gara lanean, ez dugu krisirik nabaritu. Txurropotea ere bultzatu dugu eta ondo dihoakigu», dio Martinezek.

Udan zezen mekanikoa Martinez-Berrio bikoteak, dena den, beste lan bat ere badu: zezen mekanikoa. «Azarotik maiatzera txurroak egiten eta saltzen ditugu, eta ekainetik urrira, zezen mekanikoarekin ibiltzen gara herriz herri», argitu du Martinezek. «Nik nahiago dut txurroak saltzea», dio.


12 GOIBERRI

INTERNET

Saretik Sarean ikusia Albiste irakurrienak goierrri.hitza.info 1. Ertzain auto batek istripua izan du Zaldibian. 2. Amiantoaren eraginez hil den 24. langilea omendu dute CAFen. 3. Aitor Esnaolari 17 urteko kartzela zigorra jarri diote. 4. Sortu eratzeko prozesuan 300 lagunek parte hartu dute Goierriko batzarretan. 5. Gernikaren eta Ampo-Ordiziaren arteko partidak irudi ikusgarriak utzi ditu. otamotz.com 1. Serranoren ustez Zumarraga «nahita» utzi dute kanpoan. 2. Ikasgelaz kanpoko ikasgaiak. 3. Berriotxoa etxerako bidean da Sirian bahitua izan eta gero. 4. Juan Sanchez: «Trobada Bartzelona futbol taldearen jarraitzaileen festa da».

Errugbilariak lokatza artean, Mediavillaren begietatik Joan zen larunbatean Ampo Ordiziak Gernikaren aurka jokatu zuen errugbi partidak utzitako irudi ikusgarriak bildu ditu Carlos Mediavilla argazkilariak. Urretxuarraren irudietan partidaren gogortsuna, nekea, eta adiskidetasuna ikus daitezke, modu bikainean harrapatuta. goierri.hitza.info

Klik

Han eta hemen

Errotatxo martxan

Idiazabalgo San Blas jaiak

Ataungo Errotatxoren Lagunak taldeak, Larruntzako Errotatxoa martxan jarri du berriz. 1667an eraiki zuten eta 1950era arte biraka aritu zen. Errotatxoaren historia, argazkiak eta bideoz osatutako informazioa ikus eta irakur daitezke. goierri.hitza.info

goierri.hitza.info webgunean jarraipen zabala egiten ari dira Idiazabalgo San Blas jaiei. Igandeko herri kroseko argazkiak, bideoak eta sailkapenak ikus daitezke. Asteburuko ekintzen laburpena ere ikus ahal izango da astelehenetik aurrera. goierri.hitza.info

Ataungo Errotatxoa martxan ikusteko bideoa.


GOIBERRI 13

IBILALDIA

Irteera

Helmuga

BarrendiolaOllariaga Barrendiolako urtegian gordetzen dira Urola errekaren iturburua eta Aizkorriko Legazpiko atea. A. ZALDUA

Aizkorriko atea Aizkorri parke naturalean sartzeko gonbitea, Legazpiko Barrendiola urtegitik abiatzen den zidorretik. Miriam Luki Legazpi Legazpiko Brinkola auzora iritsita, Barrendiola urtegiko bidea hartuko dugu seinaleak jarraituta. Urtegia zeharkatuko dugu basoak urari egin dion tokia begietsita. Barrendiolari buelta ematea ibilbide honek eskaintzen duen lehenengo aukera da, baina ez bakarra. Barrendiolari bira eginez uraren soinuari jarraituta aurkituko

dugu Urola erreka, Aizkorritik datorren ur lerroaren lehenengo topalekua ikus daiteke, iturburua, alegia, ur-jauzi laburrek apaindua. Urtegian Aizkorriko altzora igotzeko aukerabideak zabaltzen dira. Zubia igarota, seinale horiak eta zuriak edota horiak eta gorriak jarrai ditzakegu, biek Ollariagara eramango gaituzte, Aizkorri parke naturaleko ate-

raino. Handik Artzanburura, Alo単ako mendizerrara, Urbiara edota Arantzazura iritsi gaitezke. Gaztaren bidea ere, bertatik igaro da. Oraindik urtegian, kuku-prakak, urrebotoiak, hirustak, garoa eta masustondoak aurkituko ditugu ugari bidean. Seinaleak bidelagun ezkerrera gora egiten duen bigarren zidorra hartuko dugu. Pinuak nagusitzen diren arren, zuhaitz gazte asko dago, txiki baina oparo: arteak, haritzak, pagoak, gaztainondoak, gorostiak eta zumarrak, besteak beste. Zidorrean gora basoaren

Luzera: 3 kilometro Denbora: 55 min. Altuera: 714 metro. Zailtasuna: Erraza

epelean joango gara ia bide osoan. Bi maldak baino ez dute garaiera nabarmena. Bestela, gorantz joanda ere, bideak ez du zailtasun handirik. Zati horretan gorostiak biderkatu egiten dira. Azkeneko txanpan, zidorra lautu egingo da. Eskuinera begiratuta, pinu artean, Udalaitz eta atzean Anboto zein bere gailur guztiak bistaratuko ditugu. Alertze baten enborrean jarritako egurrezko seinaleak Ollariagan gaudela adieraziko digu. Alertze baso txikia da, sakonean bi borda dituena. Toki polita izanda, ez dauka aparteko berezitasunik. Handik bertatik zabaltzen diren ateak dira lekuaren bereizgarri, eta eragiten duen jarraitzeko gogoa.


14 GOIBERRI

ASTEBURUARI BEGIRA

Mundua miniaturan tailerra Igartubeitin

Zumarragako eta Urretxuko Udalek antolatutako antzerki programazioaren barruan, Patxo Telleriak eta Mikel Martinez aktoreen Lingua Nabajorum antzezlana ikusteko aukera izango da gaur, Zelai Ariztin, gaueko 22:30ean. Gaur, hilak 1, 22:30ean, Zumarragako Zelai Ariztin.

GOIBERRI

IGARTUBEITI

Lingua Nabajorum Zumarragan

Talo Festa Legorretan

I.GURRUTXAGA

Hiru eta 12 urte bitarteko haurrek, gurasoekin batera, hiri bat eraikiko dute, pinturarekin, baserri inguruko natur elementuekin, material birziklatuekin eta buztinarekin, eta argiaren mugimenduarekin saiakerak egingo dituzte pasaia eta hiri animatuak sortuz. Plazak mugatuak direnez, aurrez eman behar da izena (943 72 29 78) Bihar, hilak 2, 16:30ean, Ezkio-Itsasoko Igartubeitin. 3â‚Ź

Elkartasunezko Talo Festa antolatu dute bihar Legorretan, 18:30etik aurrera. Astelehenean, berriz, 19:30ean, Santa Ageda bezperako koplak abestuko ditu kalez kale Elekun abesbatzak. Bihar, hilak 2, 18:30ean, Legorretako plazan.




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.