GoiBerri, 49. zenbakia

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

49. zenbakia. 2013ko martxoaren 1a

Ordiziako alkatea, udaletxeko bulegoan.

Igor Eguren

GOTZON ARANBURU

Udalbiltzako kidea

ÂŤOrain elkarren arteko oinarrizko harremanek dute garrantziaÂť 8-9

Xabier Lazkanoiturburu 3 Iritzia 4-5 Genero indarkeria 6-7 Xabat Goikoetxea 10 Irriargi elkartea 11 36ko gerraren atarian 12 Aitor Aranburu 13



GOIBERRI 03

KATE MOTZEAn

MIKEL ALBISU

Xabier Lazkanoiturburu Autopista elektrikoaren aurkako taldeko kidea

«Autopista elektrikorik ez dugu nahi ez hemen eta ez beste inon» Mikel Albisu Zerain Xabier Lazkanoiturburu (Legorreta, 1969) Zeraingo Telleri baserrian bizi da. Etxeko atari paretik 200.000 voltioko goi tentsioko linea pasatzen zaie. Proiektu berriaren arabera 800.000 voltioko autopista elektrikoa pasako da Zeraindik. Asmo hau gelditzeko borrokan ari dira, «nahiko aurreratuta dagoela dirudien arren».

Goi tentsioko kableak buru gainean izateak buru-hauste asko sortzen al du? 24 orduz uhin elektromagnetiko izugarriak ditugu. Haurrak ere baditugu, eta ez dakigu zein

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga

GOI B ERRI

eragin izan dezaketen. Ez jakintasunak ere beldurra sortzen du. Paisaiarentzat zein naturarentzat ere kaltegarriak dira. Ez dugu nahi ez hemen eta ez inon.

Menditsua, freskoa, janari eta edari oneko edozein leku.

Amets bat.

Zaletasun bat.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.

Mendian ibiltzea eta irudiak grabatzea.

Jaso duzun oparirik bereziena.

Euskal Herrian denok euskaraz hitz egitea. Minbizia nuela esan zidatena.

Musika talde bat.

Hiru opari, seme-alabak.

Ken 7

Gorroto duzuna.

Abesti bat.

Faltsukeria eta goi tentsioko lineak.

Ken 7-ren Zapalduen olerkia eta edozein trikitixa.

Janari bat. Baserriko oilaskoa.

Edari bat. Ardo beltza.

Oporretarako leku bat.

«Minbizia nuela esan zidaten eguna da inoiz ahaztuko ez dudana»

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Lierni Ormazabal Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Goierriko txoko bat. Zeraingo Oa-mendi gaina.

Herriko alkate bazina... Ez nuke nahi izatea, baina tokatuz gero ahaleginduko nintzateke denen alkate izaten.

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.hitza.info

Urretxu:

goiberri@hitza.info

Barrenkale 13. 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

673 69 90 95 – asubinas@bidera.eu 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info


04 GOIBERRI

IRITZIA

Ekaitz Goikoetxea Asurabarrena

Erreferenteak behar ditugu, euskaraz gozatu eta gozaraziko duen kirol-entrenatzailea.

tuak buru-bihotzetan pilatutako sentimendu eta bizipenak ahotik husten? Eskerrak Bertsozale Elkarteraren ekimen txalogarriari esker Euskal Herriko gaztetxo asko eta asko astean ordu betez behinik ahozkotasunarekin harremantzen hasi garen. Baina zer da astean ordu bete basamortuan galdutako malko lurrundua besterik? Zein dira astean zeharreko gainerako hogeita bederatzi orduetan ikasgelan lantzen diren gaitasunak? Bi minutu baino luzeagoko zenbat ahozko aurkezpen, elkarrizketa, solasaldi ontzen dituzte gure ikasleek DBHko lau urteetan? Eta badakizue, lantzen ez denak lanak ematen ditu. Errefenteak behar ditugu, euskaraz gozatu eta gozaraziko duten kirol-entrenatzaileak, begiak betzuloetatik aterako dizkiguten telebista saioak, herriarentzat baino herriarekin lan egingo duten teknikariak. Erreferenteak behar ditugu, bai, eta jarrera, eta aktitudea. Ekimena, egin eta eragiteko, euskaldun garela esan beharrik gabe euskaldun izateko. Beraz, euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzeko kalera atera garen nahiz oraindik pausu hori eman ez duzuenok nahiaren bokalartean amiltzera animatzen zaituztet. Ez kezkatu galduko duzuen hizkiagatik, ordainetan hizkuntza irabaziko duzue-eta.

Bihar

2

Nazioen Munduak taldeak batzar irekia egingo du, Beasaingo Igartzako jauregian, goizeko 11:00etan.Orain arte egindako ibilbidearen gainbegiratua egin ondoren, aurrera begirako proposamenak ikusi egingo dituzte Nazioen Mundua ekimenekoek.

Euskaltzain urgazle berri. Euskaltzaindiak 14 urgazle berri izendatu zituen otsailaren 22an, eta tartean bi goierritar daude: Juan Gartzia (1955, Legazpi) itzultzailea eta idazlea, eta Iñaki Amundarain (1970, Ormaiztegi), filologoa eta irakaslea.

Irakaslea eta bertsolaria

Euskaraz bizi na(h)iz erriki eman dute argitara Jaurlaritzak, ISEIK eta Soziolinguistika Klusterrak Euskal Autonomi Erkidegoko 9-10 eta 13-14 urteko haurren euskararen erabilera aztergai duen inkesta. 9-10 urterekin haurren %20ren hizkuntza nagusia euskara da; ikasgelan %60k erabiltzen dute beti edo gaztelania baino gehiago. Gelatik irtetean jaitsi egiten da –%29ra jaisten da euskararen erabilera–, baita adinean aurrera egin ahala ere. DBHko bigarren mailan, 13-14 urterekin, %28 dira gelan euskara maiz dabiltenak. Ehunekoak, portzentaiak, grafikoak eta azukreari dagokion gozoa aitortuta ere, kontrako eztarrian trabatuta liseritu ezinik darabiltzadan pastelak. Izan ere, datuak beti baitira datu, borobil bezain karratu, ze belarrirekin begiratzen zaien. Eta gurean botila erdi hutsekin edalontziak betetzen zein abilak garen ikusita... Bai, egia da azken hamarkadetan euskararen ezagutza eta erabilera indartzen sekulako lana egin duela eskolak, baina

B

Euskal Autonomi Erkidegoko gaztetxo gehien-gehienek B eta D ereduetan ikasten duten garai hauetan ikasgelan euskaraz mintzo direnak %28 baino ez izateak zer pentsatua ematen dit, are askoren ohiko euskara eremu bakarra eskola denean. Gizartea, gizartea omen gaztetxoen jokabide eta hizkuntza hautuak baldintzatzen dituen sorgin-haizea, gizartea, gure ajeak egozteko nahierara darabilgun sustantibo zornatua. Etxekotu gabeko basapiztia. Noiz, noiz utziko diogu hitzak lehenengo eta bigarren pertsonaz haragogoko lurraldeetan pausatzeari? Aitzakiarik gabe geratzen ari den belaunaldia da gure ondorengoena, euskara ulertzen ez duenik aurkitzeko hamar-hamabost urte atzera egin beharko lukeen jendartea, azken urteetako matrikulazio datuen arabera, gero eta gutxiago baitira ikasgai bakar bat ere euskaraz ikasten ez duten gaztetxoak. Euskaraz mintzatu eta gozatzeko duten eta izan beharko luketen gaitasuna besterik da. Besterik, baina hurbileko erreferente ukigarri ezarekin bate-

ra, egungo gabezia nabarmenetariko bat nire irudiko. Nerabezaro betean diren neskamutil askok ez dute zernahiren inguruan bost minutuan euskaraz aritu eta gozatzeko nahi luketen adinako segurantzakonfiantzarik, ez diete, nonbait, euskarari albo-hizkuntzen esanindarrik aurkitzen. Baina guk, maisu-maistra eta irakasleok, zenbateraino laguntzen diegu ahozko adierazmenean trebatzen? Noiz, noiz hasiko dira orriak eta orriak edukiz betetzeko gai diren bolaluma haragi-

Txinpartak «Aukerak eman behar dira euskara beharrezkoa izan dadin eta inork eragotzi ez dezan» Karmele Aierbe Sortuko kidea


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Igor Eguren Udalbiltzako batzarraren harira, Igor Egureni da protagonista GoiBerrin. Haren orrazkerari begira, eta nire adin bera duenez, gure gazte denborako marrazki bizidun mitikoak etorri zaizkit burura. Kame hame eta gorantziak Igor!

Gozatu al duzu elurteaz? Ala eguneroko betebeharrak pixkatxo bat zaildu dizkizun anekdota bat baino ez da izan zuretzat? Zu pixka bat ezagututa, uste dut badakidala erantzuna zein den‌ Bi zurialdi ekarri dizkigun otsail elurtsuaren ondoren, hemen da martxoa, Azkarate! Azken urteotan ohi duenez, bertsoz bete-bete eginda dator gainera Goierrira! Bertsomovieda, Martxoan Bertsoa, Osinalde sariketa‌Publiko eta parte hartzaile desberdinen parte hartzea sustatzen duten hiru ekimen arrakastatsu. Zail egiten zaigu bertsoa lehia kutsurik gabe ulertzea nonbait‌ Lehiak lehia, bada ordea nola Martxoan Bertsoan hala Osinalde sariketan errepikatzen den beste faktore bat: giroa. Prestigio eta tradizio handiko sariketa da Osinalde. Ziur aurten ere, gogoratzeko moduko une bat baino gehiago utziko dizkigutela bertsolari gazteek. Eta zuei buruz berriz, zer esan? Hamaika ikusteko geunden Azkarate! Hamaikagarren edizioa baitu aurten Martxoan Bertsoak.

Bejondeizuela! Sinetsiko ote zuten goitik begiratzen diguten labeldun euskaldunek Orbegozo, Patrizio eta konpainiaren keetatik hazitako txoko honetan bertsoak hainbesteko presentzia hartu zezakeenik? Aldaketaren batzuekin omen dator aurtengo edizioa. Ezer aurreratzerik badaukazu?

Nerea Elustondo

bat bat eta

Bestelako eginbeharrek uzten didaten guztietan mendi aldera ihes egiteko zaletasuna daukat, zaletasun itsua. Mendian ibiltzea da maiteen dudan eginbeharra, besteekiko alde handiarekin, gainera. Eta neguan, zer esanik ez! Orain aste bi inguru, azkeneko elurte handia baino lehen, Aizkorri bisitatu nuen beste behin, eta pasa den igandean, Izazpi, SamiĂąo eta Oletan barrena ibili nintzen, korri egin nuen, elur erori-berriaz gozatuz. Bertsoak ez dit utziko, nolanahi ere, datozen asteetan mendi itzuli luzeegiak egiten; izan ere, lanpetuen ibili ohi garen urteko hilabetea izan ohi da, Zumarragako eta Urretxuko bertso eskolan gabiltzanontzat, martxoa. Arrazoia ezaguna da: Martxoan Bertsoa gure bertso ziklo xelebrea. Egongo da aurten aldaketaren bat edo beste, bai, taldekako txapelketa herrikoian egin beharreko lanetan nagusiki. Umoreari leku handiagoa (are handiagoa) egin nahi zaio, eta bertsolariek egin beharreko lanak xelebreak izango dira oso. Zer aterako den, ikuskizun!

Gorka Azkarate

Eskualdean izango da, ordea, bestelako bertso ekimenik ere. Zer esan, Osinalde sariketaz. Hamarkadak daramatzate Gabiria aldean bertsolari gazteentzat Euskal Herri mailan erreferentzia den sariketa hau antolatzen. Bertsomoviedak, berriz, iazko arrakastari eustea du helburu. Ez gara geldi egotekoak, horratio!


06 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Beldurrik gabe Emakumeen aurkako indarkeriak ez dauka adinik. 2011ko datuak dira erakundeek eman dituzten azkenak: Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban 4.858 salaketa egon ziren, horietatik %36 emakume gazteek jarritakoak izan ziren. Miriam Luki Super 8 filmagailu batekin hartutako irudiak dira. Emakume gazte bat ageri da pantailan, eta off-ean, gizonezko ahots batek emakume hori zenbateraino maite duen esaten du. Pantaila azpialdeko letra txikiei erreparatuta, edozeinek erosi ezin duen auto markaren hiru hizkiak daude. Gizonezkoak, urtetan ondoan izan duen emakumearen parean jarri du bere autoa. Telebistan behin eta berriro emango duten iragarkia da; gehienek normaltzat hartuko dutena. Gizarteak, naturaltasuna galdu gabe, emakumeari ematen dion tokiaren isla da. Edota, gizartearen oinarriak betetzen dituen ernamuinaren adibide soila, emakumeen aurkako indarkeria era naturalean egunerokoan txertatzen duena. Eta, emakume horrek adinik ez dauka, indarkeriak adinik ez duen bezala. Indarkeria jasaten duten emakumeen kopuruak atzeratuta datoz beti. Orain eskuratu daitezkeen datu bakarrak 2011 urtekoak dira. Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban 4.858 salaketa ipini zituzten Eusko Jaurlaritzako Biktimen Arretarako Zuzendaritzaren arabera. Horietatik, 30 urtetik beherako emakumeek jarritakoak %36 izan ziren. Datu hauek Goierrira ekarrita ez legoke alde handirik. Ordizian Berdintasun Batzordea iaz jarri zuten martxan, legealdi berriarekin batera. Edurne Gutierrez Ordiziako Udaleko Berdintasun eta Gaz-

teria zinegotziak esan du «batzordearen asmoa da herrian dauden beharrak antzematea» dela. «Udalak abiarazi zuen arren, batzordea ez dago udalaren menpe». Leire Kortajarena berdintasun batzordeko kidea eta berdintasun teknikaria da ikasketaz; Kortajarenak udalarekiko independentzia azpimarratu du, eta«batzordean udalarekiko ikuspuntu kritikoa zilegi» dela dio. Emakumeen aurkako indarkeriaren gaineko datu faltaren harira, Kortajarenak datuen sistematizazio eza bera, sintoma bat dela azaldu du: «Badakigu Ordizian hilero bi edo hiru kasu daudela, badakigu emakume gazteak daudela tartean, eta erakundeek egiteke duten zerbait dela uste dugu». Nerea Elias berdintasun batzordeko kidea eta antropologoa harago doa: «Azkar asko esaten digute nongotarrak diren biktimak, baina adina ez digute esaten. Ikusten dugunaz gain, datuek egoeraren neurria hobeto emango ligukete. Erakundeen erronka da».

«Gure gizartean emakumeen aurkako indarkeria onartuta eta justifikatuta dago» Nerea Elias

Ordiziako Berdintasun Batzordea

Gizartea, eszenatoki Indarkeria jasan duten emakume gazteen kopuru handia azaltzeko, «gure gizartean indarkeria egiturazkoa da» esaldia da Eliasen abiapuntua. «Gizarte batean bizi gara, non emakumeen aurkako indarkeria onartuta eta justifikatuta dagoen. Kolpea ezik –horretan aurrera egin dugu pixka bat– beste indarkeria mota guztiak

onartzen dira. Gazteak, hain zuzen, eszenatoki horretan bizi dira». Biolentzia fisikoa ez diren indarkeriak dira, esate baterako, kontrola, jelosiak edota umiliazioak, besteak beste. «Horiek identifikatzea da benetako erronka, eta naturaltzat ez jotzea». Izan ere, Eliasek gehitu du eszenatoki hori bere horretan mantendu dadin «oso mekanismo indartsuak» daudela, «eta gurea munstro baten kontrako borroka da». Mekanismo horien funtzionamenduaren adibide bat baino gehiago jarri dute Ordiziako Berdintasun Batzordeko kideek: banpiro gaztetxoen istorioak oinarri duten film saga eta pentsatu baino telesail gehiago. Horien guztien publikoa gaztea da oso.

«Gizonak botere sisteman honen onuradunak dira. Arduraz jokatzeak aske egingo ditu» Aurora Iturriotz

Uggasako Berdintasun teknikaria

Maitasun erromantikoa Munstro horrek ereduak eta estereotipoak elikatzen ditu etengabean. Eta, emari hori zuzenean jasoko dute gazteek ere. Eliasek maitasun erromantikoaren irudiari heldu dio: «Maitasun erromantiko bizi horren irudia toki guztietan jaso ahal dugu. Lehenengo maitasunean kokatzen badugu, izaera oraindik osaturik ez dugunean, nola babestu gaitezke? Non jarriko dizkio neskak mugak mutilari? Nola negoziatuko du bestearekin?». Izan ere, printze eta printzesen maitasun ereduak emakumeari uzten dion lekua ez doa kristalezko zapatatik harago. Aurora Iturriotz Urola Garaiko Mankomunitate-


GOIBERRI 07

ASTEKO GAIA

ko berdintasun teknikaria da. Emakume ordiziarrek esandakoa bete-betean berretsi du. Indarkeria egiturazkoa da, eta maitasun erromantikoaren harira dio, «neskek zein mutilek oso modu ezberdinean» ulertzen dutela maitasuna. «Neska mutilaren maitasuna galtzearen beldur izango da, baina mutilak ez du beldur hori izango». Iturriotz Berdinsareako partaidea da beste hainbat berdintasun teknikarirekin batera, eta egindako ikerketak eskuan, gazteen %80k uste du neskek bikotekideei atsegina eman behar dietela. «Ez dute indarkeria babesten, baina argi diote salbuespenak daudela, esate baterako, neskak mutilari adarrak jarriz gero». Emakumeen eta gizonezkoen arteko diferentzia, Iturriotzen arabera, «gizarteak egindako lehenengo bereizketa da». Eta gizarteak, ertzeetako hesiak eraikitzeko beti egin izan ditu bereizketak hala arraza nola generoa, hala erlijioa nola ondasun kopurua. Finean, botere harremanen egituraketaren oinarria da. Iturriotzen esanetan,«botere berari buruzko hausnarketa egin beharko genuke».

Giltza bila Ordiziako Berdintasun Batzordeko emakumeek argi daukate, emakumeen aurkako indarkeriari mugak jartzeko bidea kontzientzia hartzea da, egoera agerikoa bihurtzea. Bide hori egiteko ezinbestekotzat dute emakumeen ahalduntzea. Eliasen arabera, «emakumeok lanabesak izan behar ditugu indarkeria mota guztiak identifikatzeko». Gizonezkoei dagokien lanari buruz, Iturriotzek honakoa dio: «Erantzukizunez

Indarkeriak adinik ez du, baina baditu milaka aurpegi. Berdinsareak egindako komikian, horietako batzuk agertzen dira.

jokatu behar dute. Ez dira gizartearen biktimak, gizonak botere sistema honen onuradunak dira. Arduraz jokatzeak aske egingo ditu». Guztiek errepikatzen duten beste hitza prebentzioa da. Ordiziako Berdintasun Batzordeak hezikidetza eta partaidetza ekintzak bultzatu ditu gazteen artean. Kortajarenaren hitzetan, «gazteak ez dira batzordera etortzen, bere espazio propioa dute eta horretan batzordeak malgua behar du, horregatik joan gara gu beren espaziora». Eliasek batzordearen jarduna laburbildu du: «Esparru guztietan zirikatzea egokitzen zaigu, herrian egiten diren ekintzetan presente egoten saiatzea. Erakundeek beti uzten dute gerorako berdintasuna, eta gure lana desertuan predikatzea bezain zaila da».

Beldur barik Iturriotzek barrutik ezagutzen du Beldur Barik kanpaina, Berdinsareak sustatu baitu. Kanpaina askok emakumeari salatzeko eskaera egiten diote, Iturriotzen iritziko, «aterabidearen pisu guztia bere gain jartzen dugu, urrats guztiak berak eman behar ditu? Guk, beldur barik jarrera aldarrikatzen dugu». Jarrera hori zertan datzan galdetuta, argi erantzun du: «Emakume guztiok, berandu baino lehen, indarkeria sexista jasango dugu modu batean edo bestean. Horren aurrean beldurrik gabe jokatzea da gure hautua». Horretarako, bideo lehiaketa, prestakuntza eta hausnarketa lantzen dituzte gazteekin. Eszenatoki honetan emakumeen gizarteratze ereduak zaintzara kateatzen ditu. Eszenatoki beraren zentroan, gizonezkoak biolentziara lotzen ditu nahita ez. Munstroa atzematea eta zalantzan jartzea da eraldaketarako lehenengo urratsa, hortik gertuago legoke berdintasunezko gizarte bat; gizarte bidezkoago bat, alegia.


08 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

Igor Eguren Udalbiltzako kidea

«Martxoaren 3tik aurrera, guztia edukiko dugu oraindik egiteko» Josune Zarandona Ordizia Azken urteetako lozorrotik esnatzeko bidean da Udalbiltza. Hilabeteetako lan isilaren ondotik, bihar egingo dute Donostiako Victoria Eugenian egitasmo berrituaren aurkezpen ofiziala. Igor Eguren (Ordizia, 1975) talde eragileko kidea da, eta Ordiziako alkatea ere bai. Udalbiltza 1999an sortu zen Lizarra-Garazi akordioaren gerizpean, eta besteak beste, Euskal Herriaren naziotasuna aldarrikatzea zuen helburu. Hasierako urte emankorrei, gainbeheraren garaiak jarraitu zien, egoera politikoak eta Espainiako indar polizialen eta judizialen «kriminalizazioak» eraginda.

Zer helbururekin jaio zen Udalbiltza? Udalbiltza orain hamalau urte sortu zen, eta Euskal Herriko udal hautetsien bilkura da. Duen helburua nazio erakunde ofizial bat izatea da. Garrantzitsua da azpimarratzea, gu oinarri horretatik hasi garelako, bost printzipiotan oinarrituta eratzen dela Udalbiltza.

Zeintzuk dira? Euskal Herria nazioa dela aldarrikatzea, Euskal Herriaren eraikuntza politikoan laguntzea, Euskal Herriaren eraikuntza nazionala bultzatzea, Euskal

Herria bezala aritzea nazioartean, eta herrialde guztietako udalerrien arteko harremana sustatzea.

Zuek oinarri horretatik hasi zaretela esan duzu. Bai, bost printzipio hauek dira, 1999an Euskaldunan egin zen batzar eratzailean onartu zirenak, eta horiek dira hamalau urte beranduago, Udalbiltza berrantolatzen hasteko guk hartu eta ontzat eman ditugun oinarriak.

Zein zen egoera Udalbitzako sorrera garaian? 1999an giro politiko berezia zegoen. Alderdi politiko ezberdinen bateratze saiakera batetik gentozen. Egitasmoak Euskal Herriaren aitortza egiten duten eragile politiko ezberdinen atxikimendu zabala jaso zuen. Horren adibide da, orduko batzar eratzaileak 1.800 atxikimendurekin Euskaldunako aretoa bete zuela, adibidez. Garai berezia zen politikoki, bazirudien ilusio berriak pizteko aroa zela, eta testuinguru horretan sortu zen. Ondorengo ibilbidea ere zentzu horretan ulertzen dugu.

Dena ez zen, hala ere, arrosa kolorekoa izan. Sortu eta gutxira haustura gertatu zen barne egituran. Udalbiltza berak bi zigilu izan ditu. Maila politikoan, gizartean

bezala, Udalbiltzan ere islatu zen haustura bat. Udalbiltza alde batetik, eta Udalbide bestetik. Ezker abertzaleak osatuko zuen aldeetako bat, eta EAJk eta EAk hartu zuten Udalbideren bidea. Orain, berrantolatze lanetan hasi garenean, bi aldeak batzea da asmoa, baina momentuz ez da posible izan.

tzeko asmoak, eta Baltasar Garzon epaileak Udalbiltzaren aurka irekitako auziak eragin zuten haustura hori?

ETAk ekintza armatura buelta-

Absoluzioa izan da azkenean, epaileak ebatzitakoa.

«Udalbiltzan ere islatu zen haustura bat, Udalbiltza batetik, eta Udalbide bestetik» «Udalbiltza Espainiak kriminalizatua eta kondenatua izan da» «Udalbiltza zazpi herrialdeetako udalerriak saretzeko erakunde bakarra da»

Udalbiltza Espainiako epaitegiak kriminalizatua eta epaitua izan zen. Hamar urte luzez iraun duen prozesua izan da, atxilotuak eta epairik gabe kondenatutako espetxeratuak tarteko.

Bai, Euskal Herrian beste hainbat prozesurekin gertatu bezala absoluzioarekin amaitu zen Udalbiltzaren aurkako auzia ere. Inongo zilegitasunik gabe egin zen prozesu bat izan zen. Euskal Herrian politika neurtzeko bi modu daudela argi utzi zuen, bizi dugun eszepzio egoera azaleratuz.

Bitarte horretan, hala ere, lanean jarraitu du ekimenak. Udalbiltzak hamaika ekimen egin ditu Euskal Herriaren garapena sustatzeko, hegoaldean zein iparraldean. Ez da ahaztu behar, bestetik, banaketa eman zenetik Udalbide ere lanean aritu dela bere aldetik gauzak egiten.

Udalbiltzaren sorreraren testuinguruan bezala, gaur egun ere Euskal Herriak aro politiko itxaropentsua bizi du. Bai, eta giro horretan sortu da berriz ekiteko asmoa. Euskal


GOIBERRI 09

ELKARRIZKETA

Herria aro politiko berri batean sartuta dago. Horregatik, orain inoiz baino gehiago elkarren arteko oinarrizko harremanek dute garrantzia. Udalbiltza zazpi herrialdeetako udalerriak saretzeko dagoen erakunde bakarra da, eta lehenetsi beharreko zerbait dela iruditzen zaigu.

Hortik Udalbiltza berriz berrabiaraztea, ala? Bai, noski. 2012 hasieran ekin genion berrantolaketari. Lehenengo lana gure etorkizuna irudikatzea izan zen, eman beharreko pausoak zehaztea. Ondoren, apirila inguruan egitasmoaren aurkezpen publikoa egin genuen Ficoban, Irunen. Behin aurkezpenak eginda, udalez udal hautetsi bakoitzari gonbitea egin genion.

Nolakoa izan da gonbiteen erantzuna? Zazpi herrialdeetako hautetsi guztiei luzatu diegu gonbitea, 7.000ri. Sentsibilitate politiko guztietako hautetsiak dira. Horietatik 1.200 atxikimendu jaso ditugu dagoeneko; pozik gaude jasotako erantzunarekin.

Guztiak gonbidatu dituzue biharko bilkurara? Victoria Eugenian biharko eginda daukagun hitzordua garrantzitsua da; batzar eraikitzailean Udalbiltza martxan jarriko dugu. Horretarako talde eragileak estatutu proposamen bat landu du, hautetsiei aurrez jakinarazi zaiena. Estatutu hauen onarpena egingo da batetik. Eta bestetik, batzar eragilea izan garenontzat beste fase bat hasiko da; benetan garrantzitsua izango da bihar hautatuko dugun zuzendaritza taldea.

Eta, biharko bilkuratik aurrera, zer?

GOTZON ARANBURU

Martxoaren 3tik aurrera, guztia edukiko dugu oraindik egiteko. Lan eskerga izango da, dudarik gabe. Baina, orain arte jasotako babesetik lan hori egiteko prest dagoen jendea badagoela ondorioztatu dugu, eta ilusioz hartzen dugu oraindik egiteko daukagun bide berri hau.


10 GOIBERRI

GAZTEAK

Xabat Goikoetxea eta Ander Romaratezabala, Aztirian, Gabiriako proban gidatuko duten Peugeot 205 GTI autoarekin. ASIER ZALDUA

Gabiriako probarako motorrak berotzen Asier Zaldua Gabiria Igandean Gabiriako rallysprinta izango da, Goierrin antolatzen den auto lasterketa garrantzitsuena da. Parte hartzaileen artean goierritar asko izango da. Baita gabiriar bat ere: Xabat Goikoetxea gaztea. Goikoetxeak 22 urte ditu eta Aztiria auzokoa da. Bere gurasoen erretegian lan egiten du eta aisialdian auto lasterketetan parte hartzea gustatzen

Babeslea

zaio. Ander Romaratezabala legazpiarra da kopilotua. Umetatik da auto zalea, nahiz eta bere familian inork ez duen zaletasun hau. «Aitak eramaten ninduen lasterketetara, baina bera ez da bereziki zalea. Gabiriako, Azpeitiko... probetara joaten ginen. Legazpiko gidariekin elkartzen ginen eta euren autoetan esertzen uzten zidatenean, sekulako poza hartzen nuen».

Hala, denbora kontua zen bera ere lasterketetan hastea. Diru pixka bat aurreztu bezain laster hasi zen, Legazpiko gidarien laguntzarekin. «Autoa erosteko orduan, aholkua eskaini zidaten».

Zaletasun garestia Peugeot 205 GTI bat erosi zuen. Istripu batean txikitu zuen eta modelo berbera erosi zuen berriz. «Automobil mitikoa da. Dena den, arazo gutxi ematen duelako eta merkea delako erosi nuen». Berak eta Romaratezabalak hamar bat rallysprintetan parte hartu dute dagoeneko: Hondarribian, Eibarren, Aramaion, Azpeitian... Baina euren proba ku-

ttuna Gabiriakoa da. «Lagun guztiak bertan izaten dira eta, gainera, ibilbidea oso gustukoa dugu. Lagunen animoak jasotzea oso pozgarria da». Oraingoz ez dute emaitza onik lortu, baina ez da hori euren helburua. «Ez gara emaitza bila joaten. Ezin dugu arriskatu, ez baitugu dirurik. Kolpe bat hartuz gero, denboraldi osoa galdu dezakegu. Zaletasun garestia da eta laguntzeko prest dauden lagunak izatea oso garrantzitsua da». Etorkizunera begira, bere ametsa orain arte bezain gustura jarraitzea da. «Ahalik eta urte gehien jarraitu nahi dut autoarekin eta lagun taldearekin», amaitu du.


GOIBERRI 11

MOTZEAN

Irriargi elkarteko kide batzuk Beasainen, jendaurrean beren haurrak edoskitzen. AIMAR MAIZ

Irrien eta argien bilgune Hiru urte dira Beasainen Irriargi elkartea sortu zutela, familiei beren kezkak eta zalantzak komunean jartzeko espazioa eskaini asmoz; finean, sendiaren eremuan bizimodu kontzienteagoaren alde egiten dute lan elkartetik. Miriam Luki Beasain Goierriko Irriargi taldearen ernamuina sei lagun bildu ziren lehenengo bilera izan zen, 2010ean. «Lagunak eta ezagunak umeak edukitzen hasi ginen, eta zalantzak nahiz kezkak ugaritu zitzaizkigun», dio Irriargiko Ainhoa Ibañezek. Zalantzak bakardadean bizitzeak sortzen duen ezinegonak sortu zuen Irriargi. «Gauzak zuk pentsa bezala ez badoaz, saretxo baten beharra sentitzen duzu». Sare hori sortu zuten, eta lehenengo bilera hura abiapuntu, astero biltzen hasi ziren. «Bakoitzak zer espero zuen eta zer emateko prest zegoen zehaztu

«Norberak ez dakiena ondoan duenaren eskarmentutik jaso dezake» Ainhoa Ibañez Irriargi elkartea

genuen», jarraitu du Ibañezek. Eta, espero zutenaren artean, «babesa» aipatu du. Izan ere, «norberak ez dakiena ondoan duenaren eskarmentutik jaso dezake». Irriargiren jarduna ez da soilik edoskitzeari lotzen, are gehiago, biberoientzako tokia ere badago. Taldekideak ez dira amak bakarrik, aitatasunak familian duen bezainbeste leku dago gizonezkoentzat. Hezkidetza, elikadura, jolasa, arauak, kontziliazioa, bikote harremana eta haurren nahiz gurasoen eguneroko unibertsoan kabitzen diren kezka iturri guztiak hartzen ditu elkartearen jardunak. «Bizimodu kon-

tzienteagoaren alde» egiten dutela diote irriargi.com webgunean. Barrura begira sortu duten sareaz gain, kanpora begirako hitzaldiak eta ikastaroak antolatu dituzte. Orain, edoskitze aholkulari izateko tailerra egiten ari dira. Irriargi familiaren esparruan osatutako elkartasun sarea da. «Berdinetik berdinera bizipenak komunean jartzen ditugu, eta esperientzia horietatik elkarri lagundu ere», azaldu du Ibañezek. Ez da gauza berria, aurreko emakumeek nola edo hala sareak sortu dituzte; berria espazio hau, nahi izanez gero, familia osoari zabaltzea da.


12 GOIBERRI

GARAI BATEAN

Erorialdiaren aurrekoak Urretxu eta Zumarraga 1936ko irailaren 21ean erori ziren Nafarroatik iritsitako altxatutako karlisten esku; uztailaren 18an altxamendua gertatu zenetik, bi herrien defentsa antolatzeari ekin zioten hainbat herritarrek. rrapatu zituen. Ihi eta zume langileak greban zeuden, eta familia askoren egoera ez zen ona. Testuinguru horretan Espainiako militar talde bat altxatu egin zen Marokon. Azkar baino azkarrago, altxamenduari aurre egiteko lehenengo erakunde pseudo militarra osatu zuten Urretxun eta Zumarragan. «Uztailaren 18an bertan Errepublikako Herri Milizietako kide izateko izena eman zuen batek baino gehiagok». Milizia hauek, udal erakundeetatik baino, alderdi politikoetatik elikatu ziren.

Tokiko defentsa Miriam Luki Zumarraga Antonio Prada Zumarragako Udaleko artxibozainak Espainiako Historia Agiritegi Nazionalean bildutako informazioa oinarri, 36ko gerraren atarian Urretxun eta Zumarragan altxamenduaren kontrako defentsa nola antolatu zuten jaso du. 1936ko uztailaren 18an hasten da kronika, eta irailaren 21ean Goierri garaiko bi herri hauek Nafarroatik heldutako karlista altxatuen esku erori zirenean amaitzen da. Urretxuren zein Zumarragaren kokapen geografikoak estrategikoak bihurtu zirela esateko bi arrazoi nagusi azpimarratu ditu Pradak. Alde batetik, trenbide sare osoa ia altxatuen esku zegoen 36ko irailean. Ormaiztegin hasi eta iparralderaino, eta Brinkolatik penintsulako hegoalderaino. Zumarraga eta Urretxu eroriz gero, etenik ez legoke altxatuen agindupe-

Defentsa ekintza entzutetsuena milizianoek Ormaiztegiko zubia bota zutenekoa izan zen. Azpian, mitina Urretxuko Ederrena frontoian II. Errepublikan. ZUMARRAGAKO ARTXIBOA

ko lurretan. Bestalde, Eibarko eta Bizkaiko erasoak prestatzeko toki erabakigarria zen Goierriko goialdea. «Altxatuek kontrola hartu zutenean egia borobila bihurtu zen, izan ere iritsi bezain pronto Urretxuko Ederrena frontoia intendentziaren biltegi handia bilakatu zen», azaldu du Pradak. Altxamenduak Zumarragako biztanleak ustekabean ha-

Jarraian, Tokiko Defentsa Batzordea sortu zuten. Batzordeak elkarbizitzaren antolaketa kudeatu eta Ormaiztegin, Legazpin, Gabirian, Urretxun eta Zumarragan egingo ziren operazioak zentralizatu zituen. Hainbat azpibatzorde osatu zituzten. Hasieran, alderdi politikoetatik zetozen batzordeetako buruzagiak. Gero, UGT sindikatu sozialistak eta CNTko anarkistek hartuko zuten gidaritza. Abuztu amaieran antolaketa berria jarri zuten martxan, eta defentsa komisariatan antolatu zuten. Baina, frontea Goierri garaira iritsi eta antolaketa guztia ezerezean geratu zen biztanleriaren exodoagatik. Irailaren 12an, milizianoek Eibarrera premiazko laguntza eskatu zuten zortzi errifle baino ez zituztelako. Laguntza iritsi zen, baina altxatuak hain gertu zeuden jada, lubakitik lubakira bozgorailu bitartez hitz egiten zutela. Irailaren 16an herriak ebakuatu, eta 21ean erori ziren.


GOIBERRI 13

GURE LURRA

Aitor Aranburu

Behi haragi eta esne ekologiko ekoizlea

«Esne ekologikoa nutritiboki desberdina da, omega 3 gehiago dauka»

an dauden behiak, udaberritik udazkenera arte. Jeztera bakarrik ekartzen ditugu ukuilura. Horrek guztiak produktuan eragina dauka; esnea nutritiboki oso desberdina da. Belar berdea jaten duten behien esneak omega 3 gehiago dauka.

Baserriaren etorkizuna produktu ekologikoetan al dago? Loinaz Agirre Olaberria Etxeberri-Goiko baserriko semea da Aitor Aranburu (1976, Olaberria). Ikasketaz Nekazaritza Ingenieria da eta aurretik kanpoan lan egiten bazuen ere, baserritik bizitzeko erabakia hartu du. Baserri aurrean, ukuilu berria egin du, eta haragi eta esne ekologikoa ekoizten ditu. Oso gustura dago hartutako bidearekin.

Haragi eta esne ekologikoa lortzeko nola lan egiten duzue?

Erraza izan al zen baserritik bizitzeko erabakia hartzea?

Ukuiluak ere baldintza bereziak bete behar al ditu?

Hasieran erreparoa edo beldur pixka bat ematen du. Inbertsioak dezentekoak dira, sektorea ez dago bere onenean... Erreparo pixka bat ematen du bai, baina beste gauza batzuetan hasten direnei ere emango die.

Bai. Batetik, tamaina aldetik; eta bestetik, animaliek nahi dutenean kanpora joateko aukera izan behar dute... Gure kasuan, larrean ibiltzen dira produkzio-

Ezin da kimikorik erabili, ez behietan eta ez belardietan; pentsua pestizidarik eta herbizidarik gabekoa erabiltzen dugu, transgenikorik ezin du eduki... lehengai guztiak ekologikoa izan behar du. Behien traturako, kimikoen erabilera debekatuta dago, antibiotikoak oso mugatuta daude.

«Larrean ibiltzen dira produkzioan dauden behiak udaberritik udazkenera arte» «Behieko jogurtak egiten ditugu elkarlanean; esne pasteurizatua ere saltzen du»

Izan daiteke, baina inork ez daki etorkizuna zein izan daitekeen. Nik uste dut bide horretatik joan behar dela, kalitatean oinarritutako ekoizpenean, eta ekoizpen ekologikoak kalitatea ziurtatzen du. Kontsumo taldeen inguruan buelta bat ematen ari zaio pixkanaka. Kontsumitzaileengana iritsi behar da, agroindustria eta distribuzioa saihestuta.

Horrelako inbertsioetarako diru laguntzarik izaten al da?

Etxerako oiloak, oilaskoak eta baratza ere baditugu, baina saldu, gehienbat, esnea eta haragia saltzen dugu. Ekologikoan aritzen gara. Gipuzkoan hiru gaude esne behiekin ekologikoan aritzen garenak, eta elkarrekin ari gara.

Gaztea izateagatik eta baserrian hasteagatik laguntza batzuk badaude. Aurretik zerbait edukiz gero, asko laguntzen dute. Ukuilua egiteko buelta dezente eman dizkiot buruari, inguruan ez baitago tamaina horretako adibide askorik. Simaurra ere lehorra egin nahi nuen, konpostatzeko aukera izateko. Ukuilu berriarekin, asko aldatu da lanearako sistema. Orain arteko behiak jezten genituen lekua, baserri azpian zegoen ukuilua zen, orain dela 50 urte jarritako makinekin jezten genituen.

Elkarlan horretatik, Behieko jogurtak egiten dituzue.

Goiekik zure proiektua saritu zuen iaz.

Oso baserri txikiak gara hiruok; lehenagotik ere ezagutzen ginen, elkarren ondoan gaude eta ez zeukan zentzu gehigirik bakoitza bere aldetik ibiltzea. Elkarlanean gabiltza jogurtak egiten ere. Altzon egiten ditugu jogurtak, Behieko jogurtak. Esne pasteurizatua ere bai. Etxez etxe saltzen dugu, kontsumo taldeekin ere lana egiten dugu eta herriko denda txikietan ere bai. Haragiarekin jendeak ezagutzen nau baina orain esnearekin ahalegina egin beharrean nago.

Ulertuta daukadanez, baserri bati eman zioten lehenengo saria izan zen. Ikasketa bukaerako 800 orriko proiektua 1420 orrira laburtu behar izan nuen.

Behi haragi eta behi esne ekologikoa ekoizten dituzu.

Jendea ari al da produktu ekologikoen garrantziaz jabetzen? Oraindik ere jendearen kontzientzia eta ezagutza mailan asko dago egiteko.

Aitor Aranburu, Etxeberri-Goikoa baserriko ukuilu berrian. LOINAZ AGIRRE


14 GOIBERRI

GARAI BATEAN

saretik Irudia Sarean ikusia

Elurra, bideo eta argazkietan

Hotmail-etik Outlook-era

Otsaileko bigarren elurteak lau egunez zuritu ditu Goierriko bazter gehienak. Goierriko Hitza -ren webgunean, gai honi buruzko bideoak eta argazkiak daude ikusgai. Edizio elektronikoaren jarraitzaileek aste honetan gehien bisitatu dituzten orrialdeak izan dira elurraren ingurukoak. goierri.hitza.info

Microsoft etxeak 300 milioi erabiltzaileri eragingo dion aldaketa baten berri eman du aste honetan. Orain arte hotmail.com helbide elektronikoa zutenek, outlook.com gunea erabili beharko dute. Microsoftek iragarri duenez, aldaketa automatikoki egingo dute. hotmail.com

Klik

Han eta hemen

Igor Egurenekin elkarrizketa

18. Korrikaren Euskaraz dakiten webgune berezia autoeskolen gida

Udalbiltza Euskal Herriko udal

Euskararen aldeko lasterketa erraldoiak, 18. aldiz zeharkatuko du Euskal Herria, eta baita Goierri ere. Eskualdean egingo duen ibilbidea, ordutegia eta Korrika Kulturaleko ekintzen berri jaso daiteke Hitza-k sortu duen webgune berezian. goierri.hitza.info

eta udal hautetsien biltzarra berrantolatzeko batzarra egingo dute bihar. Hori dela eta, Igor Eguren Ordiziako alkate eta Udalbiltzaren talde sustatzaileko kideari elkarrizketa egin dio GoiBerri aldizkariak. goiberri.hitza.info

Igor Egurenen elkarrizketako bideoa hemen ikus daiteke:

Gidabaimena euskaraz atera nahi dutenentzako aukera gero eta zabalagoa da. Eusko Jaurlaritzak zerbitzu hori euskaraz eskaintzen duten autoeskolen gida jarri du sarean. 65 eskola eta 130 bulego dira guztira; horietatik 11 daude Goierrin. euskara.euskadi.net


GOIBERRI 15

ASTEBURURA BEGIRA

Ahozkotasun jaialdiko azken ekitaldiak Ordizian

Zumarraga-Urretxuko Bertso Eskolak antolatutako Martxoan, bertsoa! taldekako bertsolari txapelketa bihar hasiko da. Hiru astean kanporaketak jokatu ondoren, martxoaren 24an jokatuko dute finala. Dena den, txapelketarekin hasi aurretik, Uxue Alberdiren hitzaldia antolatu dute: Bertsolaritza: begirada feminista bat. Aizpuruenean izango da hitzaldia, 19:30ean. Bihar, hilak 2, 19:30ean, Urretxuko Aizpuruena kultur etxean.

GOIBERRI

Bihar hasiko da Martxoan, bertsoa! lehiaketa

Setienen hitzaldia Lazkaon ESTITXU IMAZ

GAZTE ASANBLADA

Gaur eta bihar, Ahoz Aho programako ekitaldi nagusiak izango dira Ordizian: gaur, 19:00etan, Ahozkotasunaren gala nagusia Herri antzokian; eta bihar, 19:30ean, Bertsoband (bertsolariak eta Beti Argi Banda), Plaza Nagusian. Gaur, hilak 1, 19:00etan, Ordiziako Herri Antzokian.

Euskal Herria bizi da! hitzaldi sortaren barruan, datorren asteazkenean, hilak 6, Jose Mari Setienek hitz egingo du Justizia eta bakea gaiaren inguruan. Hilak 6, 18:30ean, Lazkaoko Gerriko Txokoan.



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.