GoiBerri 51. zenbakia

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

51. zenbakia. 2013ko martxoaren 15a

Lurrari lotutako ekoizpena Elikadura osasuntsua, ingurumena eta lekuko ekonomia indartuz 6-7

Pili Eskisabel eta Xabi Akizu nekazari ekologikoak Hariztizabal baserrian. ARKAITZ APALATEGI

Igor Elortza 3 Iritzia 4-5 Gorka Goikoetxea 8-9 Goierri Eskolako ikasleak 10 Asier Otamendi 11 ‘Aur Euskaldunen Eguna’ 12 Maite Iturbe okina 13


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE MOTZEAn

Igor Elortza Ikastolen Elkarteko idazkaria

«Neketsua bezain aberasgarria da Kilometroak antolatzea» Mikel Albisu Ormaiztegi Irakasle lana utzi eta 2001 urtetik 2012 urtera Kilometroak jaiaren koordintzaile aritu da Igor Elortza (Ormaiztegi 1975). Oiartzunen bizi da eta Ikastolen Elkarteko idazkaria da.

Oporretarako leku bat.

GOI B ERRI

Ardo beltza Euskal Pirinioak.

Amets bat.

Zaletasun bat.

Euskal Herria independente eta justuagoa.

Mendian ibiltzea, musika entzutea eta elurraz gozatzea. A! txirrindularitza denboraldia gogoz jarraitzen dut urtero.

Ormaiztegiar batek Euskal herriko itzulia irabaziko duena... aupa Izagirre anaiak!

«Alabak egiten dizkidan marrazki guztiak dira niretzat opari bereziak» Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Lierni Ormazabal Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Urdaiazpikoa

Antzeko helburuak eta antzeko jaia antolatzen da, ingurune eta lan talde berri batekin. Neketsua bezain aberasgarria da.

Musika talde bat.

Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga

Delirium taldearen Boga Boga.

Janari bat. Edari bat.

David Millar txirrindulariarena irakurtzen ari naiz orain .

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo,

Abesti bat.

Kilometroak antolatzea, urtero lan berdina, baina desberdina?

Liburu bat. Pedaleando en la oscuridad

MIKEL ALBISU

Erderaz The Pogues eta La Polla. Euskaraz ia dena, batez ere Ruper Ordorika.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.

Jaso duzun oparirik bereziena. Alabak egiten dizkidan marrazki guztiak dira bereziak.

Gorroto duzuna. Ezer berezirik ez, baina Jaurlaritzaren Aurrera doan herria kanpaina ezin nuen jasan.

Goierriko txoko bat. Oa mendi eta inguruak.

Herriko alkate bazina... Udalbiltzan parte hartuz eraikuntza nazionalean parte hartuko nuke.

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.hitza.info

Urretxu:

goiberri@hitza.info

Barrenkale 13. 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

673 69 90 95 – asubinas@bidera.eu 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info


04 GOIBERRI

IRITZIA

Karmele Aierbe Mujika Sortuko kidea

Korrikaaaa! orrika, Euskal Herrian euskararen alde egiten den ekimen jendetsuena eta erraldoiena da. Herri ekimenetik sortutakoa izanik, herritarren babesa eta sustapena izan du hasiera-hasieratik, Euskal Herria euskalduna lortzeko bidean, Korrikak ekarpen bikaina egiten dio euskarari. Euskara garai erabakigarrian aurkitzen da. Euskal Herria berreuskalduntzeko prozesua bidegurutzean aurkitzen da. Aldaketa hau norabide egokian emango dela ziurtatzea euskaldunon esku dago; gure esku dago mendetako galerarako joera itzuli eta euskarari, eta ondorioz Euskal Herriari, etorkizuna ziurtatuko dion marko demokratikoa eskuratzea. Euskararen aldeko lanean garai berria abiatu beharra dago. Euskalgintzak eta euskaltzaleok urteetan aldarrikatu dugun aldaketa gauzatzeko garaia iritsi da. Baina aldaketa hau ezin da edozein modukoa

K

izan. Sektore erregionalistek aldaketa-premia hau indarrean dauden mendeko hizkuntzapolitikak berritzeko baliatu nahi dute, herritarren gogoari eta euskararen beharrei iruzur berria eginez. Aldaketa horren muina euskaraz bizi ahal izateko gutxieneko baldintzak eskuratzean datza. Horien artean, euskarari izaera ofizial osoa eta erreala onartuko dion estatus juridiko berria aurkitzen da. Ofizialtasun onarpen honek euskara Euskal Herriko hizkuntza nazional, berezkoa eta lehentasunezkoa izendatuko du; eta, euskaldunon hizkuntza-eskubideak bermatuko ditu. Bide honetatik hizkuntza-politika berria aplikatzeko aukerari ateak irekiko zaizkio. Makina bat lan daukagu egiteko Euskal Herria euskalduntze bidean, herritar guztiok dugu geure tokia eta egitekoa, guztion zeregina baita Euskal Herria euskalduntzea. Helduen euskalduntze sektoreak, eta honen barruan AEKk, urteak daramatza Euskal Herri euskal-

«Euskal Herria euskalduna lortzeko bidean, Korrikak ekarpen bikaina egiten dio euskarari»

duna lortzeko lanean murgildua . Aro politiko berrian Euskal Herri euskalduna berrezartzeko masa kritiko nahikoa badago, baina indarrak antolatu, bildu eta aktibatu behar dira eraginkorrak izateko. Euskara irabazpidean jarri behar dugu. Denok irabaziko dugu. Ezin dugu aukera hau galtzen utzi. Korrika 18ak ‘Eman euskara elkarri’ dio. Elkar ulertzeko eta elkarbizitzarako berezko tresna euskara dugula adierazi nahi du leloak. Korrikak, herrietan euskararen aldeko bilgune zabalak sortzeko aukera aparta ematen digu eta auzolanean, herri osoak, atzera bueltarik gabe, euskaraz bizitzeko aukera eta bere geroa ziurtatuko duen bide oparoa eraikitzeko baliatu behar dugu. Herriz herri, eskualdez eskualde, … abiatu dezagun euskararen aldeko lasterketa eta Euskal Herri euskalduna berrezarri arte ez gaitezen geratu. Eman diezaiogun euskara elkarri eta Euskal herriari!

Txinpartak «Mundu guztia heterosexuala dela pentsatzearekin apurtu egin behar dugu» Josebe Iturrioz

Berdintasun teknikaria

10

16,77

orduz Korrika 18 Goierrin.Atzo, zazpi orduz, Legorreta, Itsasondo, Ordizia, Zaldibia, Lazkao, Olaberria, Idiazabal, Beasain, Ormaiztegi, Mutiloa, Zerain, Segura eta Zegama artean ibili zen. Hilaren 20an, Urretxun, Zumarragan eta Legazpin ibiliko da Korrika 18.

metroraino. Gari Garmendia Idiazabalgo pisu jaurtilaria marka guztiak hausten ari da. Espainiako txapela jantzi berria du, kadete mailan, lau kiloko bola 16 metro eta 27 zentimetrora botata. Euskadiko errekor berria jarri du Garmendiak.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Korrika txapelaren bila 18. Korrika Goierrin barrena izango dugu egun hauetan, eta Asier Otamendi, urretxuarra, Arabako bertso txapelketako finalean izango da. Gure animoak denei!

Mitineroek eta esloganistek badituzte pare bat ideia, kontzeptu edo dena delako, eta horiek xehetzen ari dira. Eta horrela jarraituko dutelakoan nago, harik eta beste ideia, kontzeptu edo dena delako saldo batekin topo egin bitartean. Esaten dute, adibidez, beste gizarte eredu bat posible dela. Denon hobe beharrez hauspotu beharko genukeela «deshazkundea». Hobeto biziko ginatekeela. Zera adierazten da, Polizia Ekologistakoen tonuan: «AHTrik ez dugu behar. Garraio publikoaren sarea indartzea da irtenbidea». Erabat, ados. Baina begira: Irun-Brinkola ardatzeko herri batean lan egiten dut, eta lantokiko eta inguruko aparkalekuak orain 10-11 urte baino askoz ere beteago daude. Gainera, orain 10-11 urte ez bezala, RENFEko trenek ez dute apenas atzerapenik. Orduan… Beste eredu bat? Excuse me? Beste slogan bat ahoz aho dabilena: «Herritik herriarentzako egin behar dira gauzak». Gazteen ahotan gehienetan. Herritik eta herriarentzako antolatzen du gure pilota elkarteak pilota txapel-

keta bat. Igandero ere futbol partidak daude Argixaon. Edo saskibaloia Aldirin. Txirrindularitza probak ere egiten dira. Nor joaten da herritik herriarentzako antolatutako deitu ikuskizun, deitu ekintza, deitu lehia horietara? Gehienbat gurasoak, lagun despistaturen bat eta 55 urtetik gorako jendea: hau da, eslogan hori aipatu eta «zertaz ari zara?» erantzungo luketen horiek. Bakoitzak ahal duena edo uzten diotena egin dezala, baina mitinik ez niri!

Igor Susaeta

bat eta

Banekien bai, ez zinela batere mitin zalea eta oraingoan are eta argiago utzi didazu, dudarik gabe. Arrazoi duzu bi kontzeptu horietan. Egia da ez garela oinez herrian bertan hamar metro ere egiteko gai, ogia erostera kotxean joaten gara, baita haurrak ikastolara eramateko ere (gu ederki joaten ginen oinez eta a ze abenturak izaten genituen). Nire lagun batek dioen moduan, gero eta zailagoa izan beharko luke herrian autoarekin ibiltzea, argi dago erosotasuna dela honen oinarria. Bigarrenari buruz, lema behintzat polita dela ez didazu ukatuko ala? Baina egia da ez diegula jaramon handiegirik egiten ekintza horiei, herrian eta musu truk dira gainera. Gaiz aldatuta, oroitzen al duzu aurreko idatzian nola esaten nuen 2013a desberdin hasi nuela: Irimora joan, mahatsak jan... oso positibo nengoen orduan. Ba, nire zodiakoko zeinua bezala (libra), orain balantza bestaldean kokatu da, kezkati eta triste. Jope, 2009an langabezian gelditu nintzen eta Ordiziako Goierrin goi mailako «soldadura» zikloa egitea erabaki nuen. Hamalau

bat Unai Kerejeta

urte liburu bat ukitu gabe egon ondoren, latz kostatu zitzaidan! Ikasketak amaitu eta nire artean, «joño titulu honekin eta nire bederatzi urteko esperientziarekin lana topauko diat ba...». Bada ezer ere ez, denbora aurrera doa eta deus ez! Ez dakit zer den, zorte txarra edo ez dagoela lanik. Ziurrenik bi gauzak batera. Hau panorama Susaeta. Nik momentu honetan botila erdi hutsik ikusten dut. Ea hurrengo nire idatzirako botila erdi beteta ikusten dudan eta balantza beste aldean dagoen. Ez da erraza izango.


06 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Pili Eskisabel eta Xabi Akizu baserritarrak Ezkio-Itsasoko Hariztizabal baserri atarian. ARKAITZ APALATEGI

Zer ari gara jaten? Urte osoan eskura ditugu kimikoki ekoitzitako frutak eta barazkiak, edo aste gutxitan gizendutako oilaskoak. Merke erostea garesti irtetzen ari da ordea. Janire Arrondo Ezkio-Itsaso Pil-pilean dago azken aldian elikaduraren gaineko eztabaida. Arlo guztietan krisiaz hitz egiten den honetan, badirudi azken hamarkadetan eraikitako elikadura sistema ere gainbehera datorrela. Gaur gaurkoz, aldaketa gauzatzea kostatzen ari da; interes askotxo dituzte jokoan multinazional handiek hori posible izan dadin. Hain justu ere, elikadura burujabetza du ardatz egunotan egiten ari den Segurako Iparra-

Hegoa aste kulturalak. Azken bi asteotan erronka honen egitekoak, zailtasunak eta aukerak aztertu dituzte. Bihar, berriz, Euskal Herri osoko produktuak jasoko dituen azoka egingo dute. Gazta, barazki, fruitu, ezti eta ogi artean, 30 ekoizle baino gehiago elkartuko dira Seguran. Bide horretan urteak daramatzate naturaren legeei jarraituz nekazaritza osasuntsua eta garbia eginez hainbat nekazarik Goierrin. Ataungo Espilla

baserria du bizileku eta bizimodu Pili Eskisabelek. Erizaintza ikasi bazuen ere, hainbat urtez herritik kanpora ibili ondoren, «lurrera itzultzeko» nahia piztu zitzaion. Gurasoek baserritik bizimodurik ateratzerik ez zuela izango esaten bazioten ere, 2000. urtean heldu zion erronkari eta «gustura eta pozik» ari da gaur egun. Ataungo 15 familiarentzako barazkiak ekoizten ditu bere baratzean era ekologikoan; astero eramaten du bakoitzak bere saskia etxera. Ar-

diak ditu Eskisabelek baserrian eta gaztarik egiten ez badu ere, simaurrarekin baratzerako ongarria lortzen du. «Zikloa ixten dut horrela», dio berak. «Oreka» hori da ustiategietan bilatu behar dena Xabi Akizu Ezkio-Itsasoko baserritarraren ustez. Akizuk hiru hamarkadatik gora daramatza Hariztizabal baserrian Marilu Gordoki emaztearekin. Donostiatik iritsi ziren bertara ekoizpen anitzeko baserria martxan jarri asmoz. Ogia egiten dute


GOIBERRI 07

ASTEKO GAIA

Oscar Garcia

K2KEmocionandoko kidea

«Elikaduraren inguruko kultura aldatu nahi dugu, lanpostuak sortzeaz gain» J. Arrondo Beasain «Gizartetik jasotzen duguna itzultzeko ardura sentitzen dugu; nola egin pentsatu beharra zegoen». Ideia horrekin sortu zuten Koldo Saratxagaren K2K Emocionando taldekoek baratze ekologikoak indartzeko Lur Denok proiektua. Bertako kide da Oscar Garcia (Ordizia, 1971). Produktu ekologikoak eskuragarriago egin asmoz Hurbilekojalea denda ireki dute Beasainen. Irekiera aitzaki hartuta hitzaldiz eta beste hainbat ekintzaz osatutako eguna antolatu dute biharko.

Zein helbururekin jaio da LurDenok? Lanpostuak sortzeaz gain, eli-

gaur egun, eta fruta arbolak ere badituzte. «Badira gizakiaren amets ero batzuk: garapenaren izenean gehiago ekoiztea eta natura menderatzea. Hori izan da azken 50 urtetako joera eta gaur egun horrek ez du etorkizunik», dio Akizuk. Eskisabelek zein Akizuk ekologikoaren hautua egin zuten hasieratik. Nekazaritza ekologikoak helburu produktu osasuntsuak izateaz gain, ekoizpen prozesu garbiari ere egiten dio erreferentzia. Elikadura osasuntsua, ingurumenaren errespetua eta lekuko ekonomia bultzatzen duena da nekazaritza ekologikoa. «Orain arte nahi izan duguna da handia, asko, merke eta azkar —dio Akizuk—; horrek goia jo du eta orain irtenbidea non dagoen ikusi behar da». Kalitateari eta lurrari jaramonik egin gabe, asko produzitzeko helbu-

kaduraren inguruko kultura aldatzeko nahia dugu, ezin baitugu edozer jaten jarraitu; utzita dauden lurrak berreskuratzea eta ingurugiroa zaintzeko kulturan eragitea ere helburuak dira. Inbertsio txikiak egin dituzten bazkideen artean osatu dugu Lur Denok eta auzolan eran lan egiten dugu. Oraingoz Astigarragan jarri dugu baratzea, eta saskiak osatzen ditugu bertako produktuekin.

Proiektu honen baitan Hurbilekojalea denda ireki duzue. Produktu ekologikoen inguruko kultura aldatu nahi badugu soilik baratze eta kontsumo taldeekin ez dugu lortuko. Erosleari erraztasuna emateko ireki dugu denda. Kontsumoak ger-

ruarekin nekazaritza industrializatu egin da. Teknologiaren garapenari esker ekoizpen hidroponikoa, lurrik gabekoa, lortu zen eta azken lorpena genetikoki eraldatutako landare eta abereak izan dira. «Gehiago produzitu bai, baina, zein ondoriorekin?», ohartarazten dute.

Aurkako bidean Erakundeek ere nekazaritza intentsibo hori bultzatu dute baserritarren arabera. Eskisabelek dioenez Gasteizko gobernuak «ez du nekazaritza ekologikoagatik apusturik egin, bertakoa bultzatu du, baina hor hipodronikoa ere bultzatu dute». «Egin beharrekoaren aurkakoa egin du administrazioak» Akizuren ustez. «Errentagarritasunak ahaztu eta guzti horri buelta emateko garaia da», dio. Horregatik, diru-laguntzak bigarren maila batean jarri eta baserriz baserri bakoi-

tukoa izan behar du, garaian garaikoa eta ekologikoa.

Nola egingo duzue lan dendatik elikadura ekologikoaren alde? Nahiko genukeena da denda askorekin sare zabal bat osatu. Dendan produktu asko egongo dira salgai eta elikadura ekologikoan formazioa duten langileak egongo dira bertan. Hala, poliki-poliki, jendearengana iritsigo gara. Bestalde, informatzen eta gizartea kontzientziatzen denbora asko ematen dugu. Haurrekin ere lan egingo dugu, beraiek baitira etorkizuna. Oraintxe bertan bost bisita antolatzen ari gara Astigarragako baratzera.

Zer egingo duzue bihar proiektu honi hasiera emateko?

tzak zein behar eta aukera dituen aztertuz egin behar da planifikazioa Akizuren ustez. Eskisabelen arabera janariari «garrantzia gutxi» ematera iritsi da gizartea azken hamarkadetan, «nahiago izan dugu dirua beste edozertan gastatu». Orain, berriz, barneratuta dago produktu ekologikoak garestiak direla. Ekoizle hauek argi dute, baina, hori ez dela horrela.

«Ez da garestia» Produktu ekologikoa garestiagoa ikusten da pisuan edo kantitatean alderatzen direlako. Akizuk emandako adibidearekin, ogiaren kasuan nutrienteei arreta jarriz gero, ohikoak ez dauka apenas bitaminarik, beraz, lau aldiz garestiagoak dira ekologikoak baino. Zuntza edo fibra, berriz, sei aldiz garestiagoa da; eta mineral zein proteinetan ere alde nabarmena dago. Frutaren kasuan ere gau-

JANIRE ARRONDO

Mundu ekologikoa beasaindarrengana hurbildu nahi dugu. Hainbat ekitaldi egingo ditugu. Koldo Saratxagaren, osasunaren gainean arituko den elikadura-aditu baten eta Biolurreko teknikarien hitzaldiak izango dira. Slowfood mugimendukoen eskutik jakien dastaketa bat ere egingo da. Guztia goizeko 11:00etatik aurrera geltoki ondoko frontoi estalian da.

za bera gertatzen da: abonu kimikoekin ekoitzitakoek ur askoz gehiago dute. «Ura ari gara ordaintzen sagarren prezioan», dio Akizuk. Edonola ere, etorkizunera begira baikor ageri dira. Gazteen artean «mugimendua» ikusten dela dio Eskisabelek. Ezagutzaren transmisioan etena eman denez, oraingo gazteek «aiton amonengandik, egun horretan dihardutenen esperientziatik zein unibertsitatean» ikasi beharko dutela dio Ezkio-Itsasokoak. Urte osoan zehar Hariztizabal baserriko ateak irekita dituzte haurrak baserrira hurbil daitezen. Eskisabelek ere Ordiziako Azoka erakusten die gaztetxoenei. «Garai polita eta interesgarria» dator aurretik Akizuren hitzetan; «aukera asko daude, zailtasunak ere bai, beraiei tokatzen zaie horri aurre egitea eta erantzungo dute».


08 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

Gorka Goikoetxea

Goierriko Merkataritzaren Dinamizaziorako Bulegoko arduraduna

«Argi dago merkatariek ezin dutela geldirik egon, egokitu egin behar dira» Janire Arrondo Goierriko merkatarientzat aholkularitza zerbitzua eskainiz lanean dabiltza duela hiru urtetik Goierriko Merkataritzaren Dinamizaziorako Bulegoan. Egoitza Beasaingo Bareak Merkatari Elkartearen lokalean dute, eta bertako ateak zabalik dituzte laguntza beharren dauen merkatari zein ostalari guztientzat. Abenduaz geroztik Gorka Goikoetxea ari da bulegoko arduradun lanetan, Estitxu Escolar teknikariarekin batera. «Asmo handiko» Aktuazio Plan berriarekin ari dira lanean.

Urte hasieratik Dinamizazio Bulegoaz arduratzen zara, baina, zein da, zehazki, bulegoaren egitekoa? Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailaren zerbitzua da eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 30 zonaldetara iristen da. Dinamizazio Bulegotik banakako merkatariei legedi, diru-laguntza, marketing edo finantza aholkularitza ematen diegu, besteak beste. Zerbitzua merkatariei zuzendua dago, elkarteetan egon edo ez, eta baita erakundeei eta elkarteei ere.

Zertan hasi duzue urtea? Bertakoak ez garenez, eta hemengo errealitatea ezagutzen ez dugunez, herri guztietako

merkatal sektorean lan egiten duten pertsona guztiekin elkartzen hasi gara. Gure Aktuazio Plana aurkezten diegu, beraiekin alderatzeko eta iritziak jasotzeko.

asko ari da aldatzen egoera, baita Goierrin ere. Tokiko merkatariak dira gehien sufritzen ari direnak, salmenta kopuruaren beherakada dela-eta. Denda txikiek eta merkatal gune handiek ez dute joko arau berdinekin jokatzen. Horregatik, egoera horretan ez itotzeko beharrezko da denok elkarrekin lan egitea.

Zein egitasmo eta helburu jasotzen ditu Aktuazio Planak? Gure helburua da banakako merkatariei profesionalizatzen laguntzea eta profesional direnei maila horretan mantentzen laguntzea; azken finean, gaur egungo egoera berrira egokitzen laguntzea. Egitasmoak enpresei eta hirugarren sektoreari zuzenduta daude. Orain arte egin dena bultzatzea eta indartzea da gure asmoa. Horretarako, kalitatea, berrikuntza eta teknologia berreikin zerikusia duten hainbat ekimen jasotzen ditu. Formazioa ere bultzatuko dugu, funtsezkoa baita, eta behar diren ikerketak egingo ditugu. Merkatari elkarterik ez dagoen herrietan, berriz, elkarteak sortzen eta dinamizatzen lagunduko diegu. Badira elkarteak sortzeak zentzu handirik izango ez luken herriak, eta horietan udalarekin harremanak irekitzen saiatuko gara.

Zein egoera bizi du Goierriko merkataritzak? Euskal Herrian, orokorrean,

Arloz arlo ba al dago alderik?

«Estatistikek diotenez elikagaien kontsumoa ez da horrenbeste jeitsi Goierrin» «Teknolgietara edo internetera egokitu behar dira dendari eta ostalariak, bai ala bai» «Oinarrizko tresna eta baliabideez gain, irudimena eta ilusioa beharrezko dira bizirauteko»

Estatistikek diotenez elikadura arloan, adibidez, kontsumoa ez da horrenbeste jetsi Goierrin. Beste herrialdeetan, janaritik kentzen dute beste gauzetan gastatzeko, baina, hemen ez. Arroparen salmentan ere ohiturak asko aldatzen ari dira, baina ez dakigu nolako bilakaera izango duen horrek.

Zein dira aldaketa horren ondorioak? Dendak ixten ari dira. Kontua da kotsumorako ohiturak aldatzen ari direla, onerako eta txarrerako. Egoera berri horretan irabazten asmatzea da gakoa.

Gizartea hasi al da kontzientziatzen komertzio txikietan erosteak duen garrantziaz? Bai, gertutasuari eta kalitateari garrantzia ematen hasiak gara berriro. Hala ere, beste salmenta kanal batzuk ere ikertu behar dira; on-line direnak, esaterako. Ardi dagoena da, merkatariek


GOIBERRI 09

ELKARRIZKETA

Gorka Goikoetxea Goierriko Merkataritzaren Dinamizazio Bulegoan, Beasainen. JANIRE ARRONDO

ezberdinen konbinazioan asmatzea da gakoa, baina ez da erraza.

Zein jarrera dute merkatariek egitasmo horien aurrean? Oraingoz, elkartu garen udalek eta elkarteek oso ondo hartu gaituzte. Gurea dohako zerbitzua da, merkatal kudeaketan eragina duten arloak kontrolatzen ditugu eta guk konpondu ezinezko zerbait agertzen bada, badakigu nora bideratu. Ordiziako Udalarekin eta elkarteekin egon gara eta Seguran ere bai; primeran hartu gaituzte. Beasainen ere elkarlanean gabiltza. Gure bulegoa Bareaken egonda, argi dago hemengo elkarlana askoz estuagoa dela, baina horrek ez du esan nahi beste herrietan ez gaudenik.

Nolakoa da merkatarien, elkarteen eta erakundeen arteko elkarlan hori?

ezin dutela geldirik egon. Teknologia berriak, Internet... egokitu egin behar dira, bai ala bai.

Zein aukera eskaintzen dituzte teknologia berriek? Internetek aukera asko eskaintzen die komertzioei, saltzeko bai, baina erosteko ere bai. Gipuzkoako Merkatarien Elkateak erosketa plataforma bat sortu du. Hor egoteak, adibidez, abantailak ematen ditu. Interneten irudia ere sor liteke, bezeroen iritziekin. Guzti horrekin ikasi behar da nola jokatu. Denda fisikoa edukitzea nahikoa izan daiteke batzuetan, beste batzuetan agian on-line zerbitzuarekin osa daiteke. Kanal

Eskualdeko eskaintza indartzeko azoketan elkartu dira merkatariak dazken-negua denboraldiko arropen eta osagarrien azken arrastoak besterik ez dira geratzen jada eskualdeko dendetan, eta udaberrian nagusituko diren kolore biziko arropez betetzen ari dira erakusleihoak eta apalak. Arropa berriei lekua egiteko, baina, aurretik daudenak saltzea beharrezkoa da. Dendetan saldu ez dutena ‘stock’ azoketara eraman dute eskualdeko merkatariek, prezio merkeagoetan eskaintzeko. Urretxun eta Ordizian egin dituzte jada ‘stock’ azokak, eta Beasainen bihar –larunbata– eta etzi egingo dute, Loinazko San Martin plazan. Hiru azoketan, gainera, eskualde guztiko merkatariek parte hartzeko aukera izan dute, herri ezberdinetako saltokiak elkartu baitira. Hala, Goierri beheko eta goiko merkatarien artean harreman sarea estutzea eta eskualdeko eskaintza goierritarrei ezagutaraztea ere lortu dute, denen helburua herrietako denda txikiak indartzea baita.

U

Publiko eta pribatuaren arteko elkarlana beharrezkoa da. Elkarteek udalen laguntza behar dute merkatal sektorea bizirik mantentzeko. Merkatariak euren elkarteetan biltzen dira, egitasmoak finkatu eta ondoren horiek garatzen dituzte. Erakundeekin kolaboratzen dute, baina ez dago halako egitura formalik. Guk beharra dagonenean laguntzen dugu soilik. Elkarte bakoitzaren erritmoa ezberdina da. Lazkaon eta Seguran duela urte pare bat sortu ziren elkarteak, eta hasierako momentuan daude. Beasainen Bareakek beste tamaina bat du; denetarik dago.

Zein izan liteke kontsumo ohituren aldaketa honi aurre egiteko formula? Egoera berrira hobekien egokitzen denak eta bezeroen beharretara ondoen moldatzen dena. Oinarrizko tresnez eta baliabideez gain, irudimena eta ilusioa behar dira.


10 GOIBERRI

GAZTEAK

Goierriko Eskolako batxilergoko 20 ikasleak trukea egin dute Esloveniako ikasleekin. GOIERRI ESKOLA

Goierriko ikasleen nazioarteko trukeak Loinaz Agirre Ordizia Goierri Eskolak 11 urte daramatza nazioarteko truke programaren bidez ikasleen artean nazioarteko trukeak sustatzen. Lehenengo lankidetzak Herbereetako zentroekin egin zituzten. Aurten, berriz, urrutirago joan dira ikasle goierritarrak: Esloveniako Ljubljna hiriburuko Gimnaziija Vic zentroan izan dira Goierri Eskolako batxilergoko 20 ikasle.

Joseba Ramos, Goierri Eskolako nazioarteko harremanen arduradunak azaldu duenez, nazioarteko truke programaren helburua ikasleak trebatzea da, «nazioarteko esperientzien bitartez, eta beste lan errealitate batzuk ezagutu ditzatela; izan ere, enpresen iritziz truke horiek oso positiboak dira etorkizunean lan munduan sartzeko». Programa desberdinekin, urtero 60 bat ikasle inguru joaten

dira atzerrira, «eta asmoa da gehiengoak atzerrira irteteteko aukera izatea», gaineratu du Ramosek. Ikasleen nazioarteko trukeek izaera teknikoa eta kulturala dute. Orain gainera proiektu desberdinak sustatzen ari dira, ikasleek unitate didaktikoak ikas ditzaten Alemaniako, Herbereetako, Finlandiako edo Suediko ikasleekin batera.

Ingelesaren garrantzia Babeslea

Lan errealitate desberdinak ikastearekin batera, ingelesa ikasteko ere balio izaten dute nazioarteko trukeek. «Azken urteetan, ikasgai tekniko eta zeharkako ikasgai gehiago sartu dira, ingelesez, zikloetan zein

batxilergoan». Baina «garrantzitsuena enpresek eskatzen dituzten jarrera horiek praktikan jartzea da; beraz, horretarako modurik onena ikasleak atzerrira eramatea da». Aurten, adibidez, Irlandan ingelesa ikasteko bi ikaslek beka bana jasoko dute. Horrekin batera, urtero, 16 ikaslek hiru hilabetez enpresa praktikak egiten dituzte atzerriko herrialdeetan: Ingalaterran, Irlandan, Alemanian, Lituanian, Eslovenian eta Txekiar Errepublikan. Atzerritik Goierrira etortzen diren ikasleek Goierri Eskolako ikasleen etxeetan hartzen dute ostatu. Ramosek esan duenez, «era horretan, familiak ere tartean sartzen ditugu».


GOIBERRI 11

MOTZEAN

Asier Otamendi Arabako Bertsolari Txapelketa finalean arituko da bihar Gasteizko Printzipal antzokian. JUANAN RUIZ/ARGAZKI PRESS

Asier Otamendi

da zuretzat Martxoan Bertsoa?

Bertsolaria

ÂŤMartxoan Bertsoa bertsolariak bildu eta herri giroa sortzeko ekimena daÂť Josune Zarandona Urretxu Asier Otamendi (Urretxu, 1971) jaiotzez urretxuarra bada ere, Gasteizen bizi da orain urte asko; egun, Arkauteko nekazal eskolan lan egiten du. Bertsoarekiko lehenengo oroitzapenak ikastolako garaietakoak ditu, baina Araban egin zela bertsolari dio. Bihar egingo den Arabako Bertsolari Txapelketako finalean izango da beste behin, eta Urretxu-Zumarragako Martxoan Bertsoa txapelketa herrikoian ere parte hartzen ari da.

Noiztik datorkizu bertsoarekiko zaletasuna? Urretxu-Zumarragako Lourdesko Ama ikastolan izan nuen lehenengo harremana bertsoarekin. Gure baserrian ere entzuten ziren bertsoak, Loiolako

Herri Irratikoak, batez ere. Hala ere, mundu hori ez zetorrela nirekin bat iruditu zitzaidan, eta erabat paso egin nuen. Nire zaletasuna Gasteizen nengoela piztu zen, 20 urte nituela. Erdal giroan sartu nintzenean jabetu nintzen hortaz.

Behin baino gehiagotan jantzi duzu Arabako Bertso Txapelketa txapela. Bost txapel San Prudentzio sariketa bidez irabazi nituen, eta lau dira Arabako Bertsolari Txapelketakoak.

Bihar jokatuko da finala eta bertan izango zara. Nola ikusten duzu zure burua? Biharkoa, beste bat gehiago izango da niretzat. Ez dut bereziki prestatu, urte bete kanpoan eman dut munduan barrena bi-

daiatzen. Baina entzuleari zor zaio norberak duen onena ematea, eta horretan ahaleginduko naiz.

Urte guzti hauetan aldatu al da zerbaitetan txapelketa bera eta bertso zaletasuna Araban? Aldaketa handiak eman dira. Hasi nintzenean hamar lagunginen txapelketan, finalerdi bat egin genuen eta sei pasa ginen finalera. Aurten, 50 lagun inguruk parte hartu dugu, pentsa ze aldea! Zaletasunak ere nabarmen egin du gora. Lehenengo final haietan nekez iritsiko ginen ehun entzulera, orain aldiz, 600 bat biltzen dira final bat ikustera.

Ez da dena den, Arabakoa parte hartzen ari zaren txapelketa bakarra. Urteroko zita bihurtu al

Iaz bidaian nenbilela eta, ez nuen parte hartzerik izan, baina azken urteetan ez dut hutsik egin. Zita garrantzitsua da niretzat.

Nola definituko zenuke? Herrikoia erabat, parte hartzailea eta irekia. Norberak bere gaitasunekin piperra eta gatza jartzen dio txapelketa honi. Eskualdeko bertsolariak eta bertsozaleak bildu eta herri giroa sortzeko ekimen ederra da.

Nolatan hasi zinen parte hartzen? Urretxuko bertsokide Gorka Azkarateren eskutik heldu zitzaidan gonbitea, eta harrez gero urtero etortzen gara Arabatik taldetxo bat. Bertan ditudan lagunekin elkartu eta bertsotan aritzeko parada ematen dit. Hor izaten da sentimendu berezi bat, lehenengo oroitzapenak...

Nola ikusten duzu aurtengoa? Aldaketa batzuk sartu dituzte umoreari pisu gehiago emateko. Jendea gauza berriak ikusteko gogoz dago, eta primeran ateratzen ari da.


12 GOIBERRI

GARAI BATEAN

‘Aur Euskaldunaren Egunaren’ bigarren edizioa Seguran egin zen 1930eko ekainaren 25ean. SEGURAKO UDALA

‘Euskal Aur Eguna’ Seguran

Ane Arrieta Segura Nahiko ezaguna da Seguran Euskal Jaiak ospatu zituztela 1911 urtean. Urte haietan sortutako giroak on egin zion segurarren euskalzaletasunari, eta 1930 urtean Aur Euskaldunaren Eguna ospatu zuten. 1936an fusilatu zuten Jose Ariztimuño Aitzol apaizak Euskaltzaleak elkartea sortu zuen, eta oso argi zuen euskararen jarraitasuna oinarrizkoa zela euskararen biziraupenerako. Haurrak horretaz jabe zitezen hasi zen festa hori antolatzen.

Aur Euskaldunaren Egunaren lehen edizioa Andoainen egin zen 1929an, eta bigarrena Seguran 1930eko ekainaren 25ean, San Joan jaietan. Festa hura prestatzeko Dolores Gorrotxategi, Anparo Legorburu, Margarita Imaz, Guadalupe Artzelus, Joxepa Legorburu, Ramona Lezeta, Mikaela Arzelus, Mari Kruz Mujika, Maria Izagirre eta Dolores Gartziandia izan zituen lagun Aitzolek. Emakume guztien argazkia (irudian) Segura historian zehar liburuko 556. orrian dago.


GOIBERRI 13

GURE LURRA

Labetik azokara Legazpin Udana gainean duen etxeko egurrezko labean egindako ogia azokaz azoka saltzen ibiltzen da Maite Iturbe. Duela bi urtetik Ordiziako azokara ere joaten da. Forma eta neurri desberdinetako ogia zuria egin eta saltzen du. Loinaz Agirre Legazpi Aspaldiko okina da Maite Iturbe. 1990ean hasi zen ogia egiten, «besterik ez neukalako eta ogia egitea gustatzen zitzaidalako». Udana mendate gainean dagoen etxea erosi, berritu eta labea egokitu zuten. Azokaz azoka saldu izan du beti ogia Iturbek: hasieran, asteartetan Agurainen (Araba), asteazkenetan Altsasun (Nafarroa), ostegunetan Markinan (Bizkaia), ostiraletan Legazpin eta larunbatetan Zumarragan jartzen zuen ogi postua. «Gogorra zen». Lanbide gogorra izanik, 2007an utzi egin zion ogia egiteari. Lanbidez aldatzen saiatu zen, baina ez zuen zorte handirik eduki. Dena den, langabezian egon zen sei hilabeteak ondo aprobetxatu zituen, «Donostian, gozogintzako ikastaroa egin nuen».

kenero Ordiziako plazan izaten da. «Oso gustura nago Ordizian». Ogi zuria egiten du; «forma desberdinetako ogia». Integralik ez du egiten, «Ordizian ogi integrala saltzen duen beste saltzaile bat badagoelako». Orain gatzik gabeko ogia ere egiten du Iturbek, «bezeroak eskatuta».Neguan artoa egiten du. «Artoa, batez ere, Markinan saltzen da. Nik han ikasi nuen. Artirinarekin, gatzarekin eta urarekin egiten dut. Ez du legamirik behar, eta adinekoei asko gustatzen zaie», dio. Baina ogiarekin batera, pastak eta madalenak egiten ere hasi zen gozogintzako ikastaroan ikasitako errezetekin. San Blas opila ere egiten du San Blas inguruan. «Zumarragan eta Legazpin bost lagun egoten gara ogia saltzen eta gehiago kostatzen da ogia saltzea. Hori dela eta, pastak gehiago saltzen ditut».

Bi urte Ordizian Duela bi urte berriz ogia egiten eta saltzen hasi zen. Garai berrian, Altsasura joateri utzi eta Ordiziara joaten hasi zen. «Asteazkenetan Altsasura joaten nintzen, baina kanpoan egoten nintzen. Mahaia jarri behar zen, plastikoa ere bai euria egiten zuenean... oso gogorra zen». Ordiziako azokan baimena eskatu eta harrezkeroztik asteaz-

Lan gogorra Goizean goiz jaikita, astean lau egunetan egiten du ogia; asteazkenetik larunbatera. Bizimodu gogorra dela onartzen du Iturbek, baina «gogorra lanik ez edukitzea da. Nire lana gogorra da, oso gogorra, baina nire bizimodua ateratzen dut». Hori bai, benetan gustukoa duena egiten du: ogia.

Ordiziako, Legazpiko eta Zumarragako azoketan saltzen du ogia. L.A.


14 GOIBERRI

INTERNET

saretik Irudia Sarean ikusia

Martxoa, bertsoaren hila Goierriko bertsozaleek hitzordu garrantzitsu ugari izan ohi dituzte martxoan; tartean dira Osinalde sariketa edota Martxoan Bertsoa jaialdia. Azken hori, pasa den asteburuan hasi zen. Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserrian egindako saioa, bidean jaso du Gotzon Aranburu kazetariak. goierri.hitza.info

WhatsApp ordainpekoa? Makina bat zurrumurru eta albiste kontrajarri sortu dira asteotan Android mugikorretarako WhatsApp aplikazioaren inguruan. Aplikazio hori merkaturatu zuen konpainiak, zerbitzua erabiltzen jarraitu nahi dutenek urtean 89 zentimo ordaindu beharko dutela esan zuen. Egunotan, konpainiak atzera egitea erabaki duela ere zabaldu da, baina Jan Koum WhatsApp-en sortzaileak, zurrumurruak ukatu eta zerbitzua ordainpekoa izango dela azaldu du. Albistea jakin orduko, jendea WhatsAppen ordezko aplikazioak bilatzen hasi da, tartean Line, Viber edota Getxoko talde batek sortutako Spotbros, esaterako.

Klik

Han eta hemen

Jentilbaratzara, eskalatzen

Mendi ibilbideak mapa eta guzti

Ataungo tokirik berezienetakoa da Jentilbaratza, bai gordetzen duen historiagatik, eta baita bertara joateko bideak oso erosoak ez direlako ere. The Alpine Team bikoteak, Aizkoateko harrobitik abiatuta eskalatzen igo dira tontorreraino. goierri.hitza.info

inguruko webgune asko daude, baina Ibilbideak ekimenak, mapak ikusi eta egiteko aukera ere badu. Goierriko hainbat bide eta mendi probetako ibilbideak daude, tartean asteburuan egingo den Arriarango probakoa. ibilbideak.euskadi.net

Euskal Herriko mendi ibilaldien

Alpine Team taldeak egin duen bideoa ikusteko:


GOIBERRI 15

PUBLIERREPORTAJEA

Ipotx

Kolore biziak udaberriari indarrez ekiteko eguko giro iluna ahazteko eta udaberria indarrez hasteko, kolore biziz beteta dator umeen arropa udaberriko denboraldirako. Kolore biziak, freskoak, fluorrak, eta alaiak nagusituko dira. Lazkaoko Ipotx haur eta gazteentzako arropa dendan eskura izango dituzu moda-modako soinekoak, galtzak, alkandorak, kamisetak, jertseak eta osagarriak. Moda modakoak ez ezik, umeen eta gazteen azalerako

N

AN APIRILE 5. RRENA URTEU

egokiak diren produktuekin egindako arropak eskaintzen ditu Ipotxek. Kotoi organikoa oinarri duten produktuak eskaintzen dituzte, azaleko irritazioak eta bestelako gaitzak ekiditeko. Imps&elfs eta Moodstreet markako arropak dira, adibidez, halako ehunekin egindakoak: osagai kimikorik gabe eta kolorante naturalekin egindakoak.

Produktu berritzaileak Betiko marka ezagunez gain, arropa eta osagarri originalak, sormenezkoak eta bertakoak

eskuratzeko aukera ere badago Ipotxen. Nazio mailako diseinatzaileen arropak eta merkatuan hasi berriak diren diseinatzaile berrienen diseinu esklusiboak jarri ditu goierritarren eskura Ipotxek, bezero bakoitzari arreta berezia eta pertsonalizatua eskainiz.

Algodoi organikoa erabiliz egindako arropak eskaintzen dituzte, azaleko arazoak ekiditeko

Moda modako arropari ondoen doakion osagarri eskaintza zabala ere bezeroen eskura du Ipotxek: belarritakoak, lepoko zapiak, opariak egiteko proposamenak... 2008tik dihardute lanean Ipotx arropa dendako arduradunek, eta urte guzti hauetako ibilbidea bezeroekin ospatu nahi dute, haien fideltasuna sarituz. Hala, apirilean dendaren 5.urteurrena ospatuko dute. IPOTX ARROPA DENDA Irigoien kalea , 8 Lazkao 943 08 79 12



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.