Goierritarraren eta Otamotzen astekaria
52. zenbakia. 2013ko martxoaren 22a
Ibaiondo gazteen zentroa 27 adin txikiko daude bertan epailearen agindua betez 6-7
GOI B ERRI Joxe Mari Matxain 3 Iritzia 4-5 Euskal Herriko Itzulia 8-9 Dhuna 10 Jose Mari Setien 11 Irimoko itzulia 12-13 Ekobidaiaria 14 Adin txikikoen erreformarako hezkuntza zentroa da; Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban lehenengo mailako zentro bakarra. GOTZON ARANBURU
02 GOIBERRI
PUBLIZITATEA
GOIBERRI 03
KATE MOTZEAn
Joxe Mari Matxain Postari erretiratua
«Postari lanean, bost herri txikitan, bost giro desberdin ezagutu ditut» Mikel Albisu Gaintza Joxe Mari Matxain (Gaintza 1951) erretiroa hartuta dago, baina hainbat urtetan Irizarren lan egiteaz gain, inguruko bost herritako postari izan zen.
dela eta mesedez entragatzeko jartzen dutena ikusteak eguna alaitzen du.
Oporretarako leku bat.
Ardo beltz ona.
Gustura jaso duzun eskutitza.
Amets bat.
Hondarribia.
Jubilazioarena.
Hego haizeko egunak.
Zaletasun bat.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Zein da postari izatearen alde ona?
Musean jokatzea.
Emaztea ezagutu nuena.
Liburu bat.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Bost herri txikitan, bost giro desberdin ezagutu ditut.
Edozein bertsolaritza liburu.
Musika talde bat.
Irizarren erretiratu nintzenean, lankideek oparitu zidaten autobus txikia, nire izenarekin.
Eta txarra? Gaur egun berri txar asko iristen dira posta bidez.
Irrifar ala atsekabe gehiago banatu dituzu? Karta azalean «munduko pertsonarik berezienarentzat»
Trikitixa. Garai batean, bereziki Sakabi eta Egañazpi.
Abesti bat. Ixil-ixilik dago.
Janari bat. Kokotxak.
Edari bat.
«Irizarren erretiratzean autobus txikia oparitu zidaten, nire izenarekin»
Goierriko txoko bat. Larraitz.
Herriko alkate bazina... Lehenik, azken aldiko euriteek egindako kalteak konponduko nituzke.
MIKEL ALBISU
Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga
GOI B ERRI
Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Lierni Ormazabal Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011
Egoitzak: Beasain:
Webgunea:
Oriamendi, 32. 20200.
Posta elektronikoa:
goiberri.hitza.info
Urretxu:
goiberri@hitza.info
Barrenkale 13. 20700.
Publizitatea:
Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08
Bezero arreta / harpidetzak:
673 69 90 95 – asubinas@bidera.eu 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info
04 GOIBERRI
IRITZIA
Izarra Urdalleta Urraki Bidaiak
Oporrak daberria badator eta horrekin batera Aste Satua ere bai. Data hauek tentagarriak eta egokiak dira goierritar askorentzat bidai bat edo irtenaldi bat egiteko. Aurten ere, beste urtetako legez, jende asko aterako da egun hauetan. Batzuk, jai egun diren bost egun hoietarako aterako dira, eta zorte gehiago dutenek aldiz, astebete edo hamar eguneko ihesaldia egiteko aukera izango dute. Beste urte batzuekin alderatuta, aurten goiz dator Aste Santua, eta goierritarrak eta era berean Euskal Herritar guztiok eguzki gosez gaude. Hori nabaritzen da oporretara nora joan aukeratzen hasten garenean. Urte sasoi honetan Kanariar Irlak oso estimatuak dira
U
gure artean, eta hara joango dira hainbat goierriatar aurten ere. Leku eta garai egokia da eguzkia hartu, paseatu, deskantsatu eta orokorrean tenperatura epelez gozatzeko. Badira, hala ere, hondartzari muzin egin eta turismo hutsa egiteko gogo bizia dutenak. Goierritarren beste zati bat Europako herrialde desberdinetara joango da, Kroazia, Grezia, Turkia, Alemania‌ Leku desberdinak ezagutzeaz gain Europako hiriburuek duten xarma horrek ikaragarrizko ilusioa sortzen digu. Bertako kaleak, monumentuak, museoak, dendak... ia dena da erakargarri herrialde horietan. Bidai luzeagoak egingo dituztenak ere badira, adibidez New Yorkera. Hiri itzela eta ikaragarrizko bizia duena da. Goierritar askok bisitatua jada eta
beste askok bisitatuko dutena denbora gutxi barru. Inolako zalantzarik gabe errepikagarria eta errepikatzen dena. Nola ez, klasikoak diren espainiar kostako hondartzetan ere inoiz ez da falta goierritarrik Aste Santuan. Bertako hotelek ematen dituzten zerbitzuak eta lasaitasuna ederki datoz gure lanaldiari parentesi bat jarri eta deskantsatzeko. Landetako bungalow politek eta bertako lasaitasunak ere Goierriko fa-
mili ugari erakartzen ditu eta, egia esan, urte sasoi honetan benetan merkea da bertara joatea. Gehienek antolatuta eta lotuta dituzte aurtengo udaberriko bidaiak. Baina badira batzuk azken unera arte itxarongo dutenak beraien bidaia aukeratzeko. Hori, azken urte hauetan bizitzen ari garen krisi ekonomikoaren ondorioa izan daiteke edo eta azken unean mauka ikaragarri bat aurkituko dugunaren esperantza ere bai. Batzuetan suertatzen dira horrelakoak ere, baina denboraz ibiltzen denak asmatzen du gehienetan. Denboraz antolatuta edo azken unean lotuta, egun gutxirako edo egun gehiagorako, merkeago edo garestiago, gertuago edo urrutirago, familian, lagunartean, bikoteka edo bakarrik, autobusez, kotxez, trenez, hegazkinez edo, zergatik ez, txirrinduz, oporrak beti opor. Daramagun bizimoduarekin, aisialdia da gure lagunik onena txango bat egin eta gure ilusioa eta gure indarra gureganatzeko. Oporrak denontzat opor, eta horrela izan dadila!
Txinpartak ÂŤEskua kargatzen zait, baina libratzen dut masajearekin. Arazoa konfiantza kontua daÂť Jon Ander Albisu Asegacerko pilotaria
33 lan Bertsomoviedan. Beasaingo Arrano Kultur elkarteak antolatutako II. Bertsomovieda lehiaketara 33 lan aurkeztu dira; iaz baino 6 gehiago. Martxoaren 24ra bitartean, herritarrek bideorik gustukoena bozkatzeko aukera izango dute bertsomovieda.com-en.
Goiberririk eta Hitzarik ez Aste Santuko jaiegunak direla eta, datorren ostiralean, martxoaren 29an, ez da GoiBerri aldizkaririk banatuko. Goierriko Hitza egunkaririk ere ez da kaleratuko martxoaren 29tik apirilaren 3ra bitartean.
GOIBERRI 05
IRITZIA
Asteko irudia
Josu Maroto
Oteiza Ordizian Martxoaren 19an bete ziren 15 urte Ordiziako Goen Plazan Oteizaren eskultura inauguratu zenetik. Gainera apirilean izango dira 10 urte artista handi hau zendu zela. Ezin nire miresmena ezkutatu, eta omenalditxo txiki bat oraingoan!
Aizan, Joxepa, Korrikari usainik hartu al dion? Aurten gustura izango zarete arkakusook, gutxitan bezala bertatik pasatu zaizuelako. Bikaina dun sentitzea Korrikaren olatu horrek, bere baitan bildurik, herri oso bat nola eramaten duen aurrera. Etenik gabe gainera. Gazteak eta ez hain gazteak. Egunez eta gauez. Zaldiero paregabeak ezin hobeto islatu din: egun hauetan hunkigarria dun pentsatzea edozein ordutan, nonbaiten, zoro zoragarri batzuk euskararen alde korrika dabiltzala. Eman euskara elkarri leloa zeraman aurtengo Korrikak. Zenbaitek pentsa zezakeen «baina, nola dun/duk posible hizkuntza bat elkarri ematea?» Eta, ondo pentsatzen bada, ez zegon hori baino gauza errazagorik: ahoa zabaltzen dugun aldi bakoitzeko inguruko lagunei zeinetatik eman erabakitzea dun: euskaratik ala erdaratik. Izan ere, utikan garai bateko hizkuntza salbatu beharreko mezu dramatikoak! Gozatzen, bizitzen eta partekatzen has gaitezen. Horretarako unea iritsi dela iruditzen zaidan. Bizitzarekin maitemintzekoa, euskaratik eta euskaraz.
Ezin dinat amaitu kezka pittin bat agertu gabe. Asko zeukanagu hobetzeko. Oraindik Korrikaren lekuko eramaile askotxo sumatzen dizkinat hurbil-hurbilean euskara, bakarrik, txakurrei eta haurrei egiteko hizkuntza dela erakutsiz. Andoni Egañari entzun nionan behin gaur euskaraz egiteak meritu gehiago duela orain dela ehun urte baino. Orduan denek hitz egiten zutelako eta gaur, ordea, haizearen kontra ibiltzea egokitzen zaigulako. Halere, baikor amaitu nahi dinat: inor gutxietsi gabe euskalduna naun eta harro nagon!
Inazio Usarralde
bat eta
Ametsetan hasi behar diat, Iñaxio. Herri garela sinetsi (Euskal Herria), inguruko Estatuen menpekotasunetik askatu (Espainiatik eta Frantziatik) eta geure erara funtzionatzen hasten garenean (independente), geure hizkuntza, euskara, praktikotasunetik baloratzen hasiko gaituk. Lurraldea, gobernua, hizkuntza eta borondatea behar dizkiagu, gutxienez, urte askoan egiten ari garen neurririk gabeko lanaren emaitzak, nabarmen ikusten hasteko. Hainbeste festa, aldarrikapen eta lan egiten diagu Euskal Herria sortzeko, Korrika, adibidez. Herria eraikitzeko estrategia zabal bateko lan arlo izan behar dik ekintza bakoitzak. Herri zapaldu eta kolonizatu izateari uzten diogunean, euskarari bere balioa aitortuko zioagu. Inor ausartuko al duk, orduan, kanpotik etorri eta gurean, harro, berea ezartzen? Ausartuko al duk «háblame en cristiano» esaten? Eta hemen jaio eta bizi garenok, euskaraz badakigunok, helduon artean eta gai inportanteez gazteleraz, eta haurrekin eta zakurrekin euskaraz hitz egiten jarraituko al
bat
Joxepa Madariaga
diagu? Geure buruari harrika ematen jarraituko ote diagu? Ametsetan segitu nahi diat, esna ametsetan, ametsak izan beharrekoak direlako eta sinetsi ondoren, ondo saiatuta, amets izateari utzi eta errealitate bihurtzen direlako. Segi dezagun, beraz, indarrak elkartu, norabide egokian zuzendu eta Euskal Herria, euskararen herria, eraikitzen. Eman euskara elkarri, Korrika!
06 GOIBERRI
ERREPORTAJEA
Ibaiaren hegiak Zumarragako San Kristobal auzoan dago Ibaiondo zentroa. Delituak egin dituzten adin txikikoak hartzen ditu, eta Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban lehen mailako bakarra da; egun, 27 gazte dago epaileak ezarritako neurriak betetzen. Miriam Luki Zumarraga San Kristobal auzoan barrena, bailaran behera egiten duen errekaren hegian dago Ibaiondo zentroa. Teknikoki adin txikikoen erreformarako hezkuntza zentroa da; Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban lehenengo mailako zentro bakarra. Maila horrek ezartzen dizkio hesiak, zaindariak eta tinbrea jota baino irekitzen ez den burdin atea. Zaindariena da lehenengo harrera. 2005ean ireki zuten, hasieran fundazio batek gidatua, eta jarraian Eusko Jaurlaritzaren zuzendaritzapean; ez da ohikoena, halako zentroak esku pribatuetan uzten baitituzte esku publikoek. Zumarragan kartzela deitzen diotela entzun duela dio Pablo Martinez zentroko arduradunak, «hori esaten duenak ez du benetako kartzelarik ezagutzen». Egun, zentroak delituak egin dituzten 27 gazteri ematen die aterpe. Adinak bakarrik ezartzen duen bereizketa dela bide, han daudenak epaileak ezarritako neurriak ari dira betetzen. Adin txikikoen eremu semantikoan ez da zigor hitza kabitzen. 14 eta 18 urte bitartean egindako delituengatik daude Ibaiondon, baina guztiak ez dira 18 urtetik beherako mutilak. Zentroa ireki zutenetik gaur arte, delituen zein gazteen perfila aldatu egin dela dio Eva Ammann hezkuntza arduradunak: «Delituak ikusgarriagoak dira orain, eta neurriek gora egin dute. Lehen lau hilabeteko itxialdia asko zen, orain egonal-
diaren batez bestekoa urtebetetik gertu dago, eta urtebete asko da gazte baten bizitzan». Delituei dagokienez, larderia tarteko egindako lapurretak eta gurasoen aurkako indarkeria nagusitzen dira. «Bigarrena asko igo da», nabarmendu du Ammannek. Martinezekin batera hasieratik ari da Ammann Ibaiondon lanean, eta horrek, biei ala biei atzera begirakoa egiteko aukera ematen die: «Garai batean delituak klasikoagoak ziren. Gazte askoren familia erreferentzia delinkuentzia bera zen, orain sendi normalduagoak dira, baina barruko arazo latzekin». Ibaiondon dauden gazteek elkarri han egotearen arrazoia zein den esaten dioten galdetuta, Ammannek ezezko borobila eman du: «Guztiak lapurreta egiteagatik daude hemen. Hesi hauetatik kanpo bezala, inork ez ditu onargarriak ez diren kulpak onartzen». Gazteen jatorrian ere aldaketak egon dira azken urteetan. Barruan zegoen erdiak Magrebeko jatorria zuen aroak bizi izan dituzte Ibaiondon. Orain, 27 gaztetik 6ren sorlekua da Afrikako iparraldea.
Ikasteko gogoa Atzera begiratuta, bi profesionalek azpimarratu nahi duten beste eraldaketa bat dago: gazteengan ikasteko grina indartzen ari da egunetik egunera. Ammannek azaldu duenez, «hasi ginenean pentsaezina zen, ikasgelatako paretak mar-
gotzen zituzten, jarrita egoteko ere ez ziren gai. Egun, urrutiko DBH ikasketak egiten ari diren mutilak ditugu». Horietako bat, zentroko liburutegiko arduraduna da: irakurzalea eta Ibaiondoko ikaslerik onena. Barruko tailer batean berekin elkartu, eta Martinezek keinu egin dio, abegikor. Ikasteko grina berrituak, bertan daudenek gehien estimatzen duten parada eskaintzen die: Ibaiondotik atera ahal izatea. Zentroari dagokion lehenengo maila horrek, erregimen ezberdinak hartzen ditu. Martinezek eman du azalpena: «Gurera neurri luzeenak betetzeko dituztenak datoz, egin dutena gizartean alarma guztiak piztu ditu eta esparrua itxia da. Hala ere, erregimena irekia ere izan daiteke. Erregimena, edozein
«Ibaiondo kartzela dela dioenak ez du benetako kartzelarik ezagutzen» Pablo Martinez
Ibaiondoko arduraduna
«Sare sozialik ez badute kanpoan itxaroten dien hutsunea itzelezkoa da» Eva Ammann
Hezkuntza arduraduna
modutan, epaileak ezartzen du beti». Badira ikastera egunero doazenak, lotara baino ez doazenak edota asteburuak han igarotzen dituztenak. Irteerak, hala ere, irabazi egiten dituzte. Eta, irabazteko bide bakarra portaera ona da. Nola neurtu, baina, jokabidea? Hezkuntza arduradunak hitza hartu eta puxtarri sistemaren berri eman du: «Astean asko jota 33 puntu irabazi ahal dituzte. Hutsegite larri batek ehunka puxtarri kentzen dizkie bat batean». Konpromisoetan oinarritutako hitzarmen modukoa erabiltzen dute: hartu eta eman. Hutsegite larrien berri epaileak izan behar du- derrigor. Jokabide ez egokiak barruan bideratzen dituzte, esate baterako, aisialdi jardueratan parte hartzeko baimena kenduta. Horrelakok bere gain ditu Martinezek, eta halaxe azaldu dio txantxa artean Ibaiondo kanpoaldean, futbol zelaiaren konponketan, eskorga eskuetan lanean ari den etorri berriari.
Lantaldea Zortzi eraikinek osatzen dute zentroa. Horietatik bostek elkarbizitza taldeak hartzen dituzte. Beste bietan ikasgelak, tailerrak eta soinketa gela daude, eta bulegoak eraikin bakarrean kokatzen dira. Elkarbizitza talde horietan banatzen dira mutilak, Ammannen hitzetan «azken urtean lau eta zortzi mutil artean dago eraikin bakoitzeko». Asko jota, 14 eta 15
GOIBERRI 07
ERREPORTAJEA
egon daitezke. Koordinatzaile bat dago taldeko, eta txandatan lan egiten duten 50 hezitzaile banatzen dira eraikin bakoitzean. Hezitzaile horien gehiengoa emakumezkoa da. Horrez gain, bi gizarte laguntzailek, bi psikologok eta hamahiru irakaslek osatzen dute mutilekin lanean ari den lantaldea. Ammannek aldez aurretik dio Ibaiondoko sistema «garestia» dela. Estatuko beste zentroekin alderatuta, faktore kuantitatiboak ezartzen du diferentzia. Martinezek adierazi duenez, «300 gazterekin interbentzioa askoz txikiagoa da. Kartzela eusteko espazioa den bitartean, hau prestakuntza espazioa da. Interbentzioak aukerak biderkatzen ditu. Hemen, gazte batekin asmatuz gero, emaitzak ikusten ditugu».
Hesitik harago Neurria beteta eta gazteekin zer gertatzen den galdetuta, erantzunak bi ildotatik doaz. Ammanni pasioak eragiten dio, eta ezintasunak: «Sare sozialik ez badute, kanpoan itxaroten dien hutsunea itzelezkoa da. Hemen egiten duguna ezerezean geratzen bada, deabruak eramaten nau». Martinezen diskurtsoa beste bat da, soseguz dio horiek «kasu larrienak» direla, «orokorrena gazteek berriz deliturik ez egitea da, izan ere, asko dira delitu motak eta larriak gutxienak dira». Biak helduen presondegietan lan egindakoak dira. Helduekin eta gaztetxoekin lan egitearen aldeaz galdetuta, Ibaiondon gazteekiko inplikazioa handiagoa dela diote. Ammannen hitzetan, «zailagoa da lanetik atera eta zamarik ez eramatea. Batzuetan, sinesgaitza da 14 urteko pertsona batek zenbateraino sufritu duen». Halere, itxaropenerako tarte estua dagoela diote. «Motxila astuna eramanda ere, haur zati bat gordetzen dute», dio Ammannek. Eta, Martinezek gehi-
Ibaiondo zentroko eraikinak kanpotik, gazte bat aroztegi tailerrean lanean eta handik pasatako herrialde ezberdinen ikurrina eta banderak pareta batean. GOTZON ARANBURU
tu du «gizartearen kopla-burukoak dira. Gure lana alternatiba bat ematea da». Aurkia barruan dauden bitartean eskaintzen dieten errutina da, goitik-behera egituratutako bizitza ordenatua. Ifrentzua, gehienei kanpoan itxaroten dien anabasa eta aterperik eza. Elektrizitate tailerrean lanean ari den gaztetxoari han ondo dagoen galdetuta, honakoa dio: «Inoiz, horrelako toki batean ondo nagoela esaten badut, akabo». Ateak ixteko giltza ugari eta giltzazain asko dago Ibaiondon; gazteek giltzapetuta egiten dute lo. Eta giltzarikgiltza inork ez daki horrelako tokirik egon ez dadin zein den giltza. Ibaiondo ibaiaren hegia da, gizartearen isla.
08 GOIBERRI
ASTEKO GAIA
Enrique Agirre
Ricardo Montero
Luciano Montero
Fermin Apalategi
Itzulia, bueltan Euskal Herriko Itzulia Beasainen bukatuko da, aurten. Apirilaren 5ean eta 6an ikuskizun handia izango da Goierrin. Beste bost aldiz bukatuta dago bailaran. Aimar Maiz Beasain Euskal Herriko Itzulia 1924an egin zen, lehenbiziko aldiz. Deituraren esanahi guztia zuen hastapeneko urteetan, Euskal Herri oso zeharkatzen zuelako. Hiriburutik hiriburura, zazpi herrialdeek gozatzen zuten Europako txirrindulari onenen pedal kolpeekin. Bilbo-Gasteiz, Gasteiz-Iruñea, Iruñea-Donostia (Baionatik), eta Donostia-Bilbo izan ohi ziren etapak. Bost etapakoa lehen aldiz 1935ean izan zen. Irakaspen bikaina izan zen euskal txirrindularitzarentzat. Bertako ziklistak zaildu zituen, italiarren eta frantziarren maila gorago zegoelako orduan. Ausardia faltarik ere ez zen goierritarren artean. Nahiz eta lasterketa eskualdera inguratu ez, lehen urtetik beretik izan zuten presentzia. Enrique Agirre segurrak hiru itzulitan parte
hartu zuen. 1924an, Real Sociedad taldearekin, lehenbiziko etapan erretiratu zen, «tubular faltagatik». Hurrengo urtean, bigarren etapan utzi zuen. 1927an lortu zuen itzulia amaitzea, Real Unionekin. Victor Fontan garailearengandik 1:25:00 ordura geratu zen, 15. Espainiatik Ordiziara bizitzera etorritako Montero anaiek hartu zioten Agirreri txanda. Germuñon (Avila) jaioak, Ricardo 1926ko itzulian atera zen lehenbizikoz. Lehen etapan erretiratu zen, orkilla hautsita. Gainera, Jesus Maiza deskalifikatu egin zuten, hari bizikleta utzi ziolako. Bere maila 27koan erakutsi zuen. Itzulia 7. amaitu zuen (25:48ra), eta «nazional» onena (estatukoa) izan zen. Luciano Montero anaiak 1928an hartu zuen anaiaren bidea. Dilecta taldean aritu ziren biak. Ricardok urte hartan eus-
kal txirrindularitzarentzat lehen etapa garaipena lortu zuen, Euskal Herriko Itzulian. Bilbo-Gasteiz lehen etapa irabazi zuen (174 km), abuztuaren lehenean. Europarrei aurreneko aldiz gailendu zitzaien euskaldun bat, lau urteko esperientziaren fruitu. Hurrengo urteetan ere Montero anaiak izan ziren goierritarren ordezkariak Itzulian. 1930ean, bigarren etapa irabazi zuen Ricardok (Gasteiz-Iruñea, 150 km), irailaren 19an. Lider jarri zen. Zorte txarra izan zuen, ordea. Itzuli hartan Luciano anaiak aurretik bukatu zuen orokorrean (9.), eta Ricardok 11. 1935ean, hiru goierritarrek parte hartu zuen: bi Monterok, eta Jose Urdangarin ataundarrak. Fermin Apalategi ere izena emanda zegoen, baina ez zen atera. Urdangarin lehen etapan erretiratu zen. Itzuli hura Gino
Bartali handiarena izan zen: hiru etapa irabazi zituen, eta nagusia, noski. Monterotarrek ez zuten bukatu itzulia: Ricardo azken etapan ez zen atera, eta Lucianok ez zuen bukatu. Ohikoa zen bezala, Rikardo Montero zulaketa izan zuen lehenengo txirrindularia izan zen. 33 urterekin, ez zegoen sasoian.
1969an lehena Goierrin Urte asko igaro ziren Euskal Herriko Itzuliak Goierriko lurrak zapaltzeko. 1969ko apirilaren 17an sartu zen, aurrenekoz, 2. etapan (Gasteiz-Iruñea, 203km). Ibilbide hauxe egin zuten txirrindulariek: Gasteiz, Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate, Oñati, Udana gaina, Legazpi, Zumarraga, Ormaiztegi, Beasain, Idiazabal, Etxegarate gaina, Altsasu, Etxarri, Lizarraga gaina, Lizarra, Gares, Perdon gaina, Astrain, Iruñea.
GOIBERRI 09
ASTEKO GAIA
Hurrengo urteetan jada ohitura bihurtu zen Itzulitza Goierritik pasatzea. 1977an goierritar bat ageri da berriz parte hartzen: Jose Nazabal zaldibiarra (Kas). 1979an Jose Mari Yurrebaso urretxuarra (Novostil-Helios) sartuko da tropelean. 1980an lehenbiziko aldiz igaro ez, lasterketa Goierriko herri batean geratu zen: Urretxun hasi zen itzuli hura, apirilaren 7an. Nazabal (Teka), Yurrebaso (Henninger-Aquila) eta Juan Mari Azkarate lazkaotarra (Reynolds) ziren goierritarrak. Urretxu-Logro単o izan zen etapa, 188 kilometrokoa. 79 txirrindulari abiatu ziren. Ronny Claes-ek irabazi zuen. Yurrebaso 2. etapan (Logro単o-Elizondo, 222km) erretiratu zen. Nazabalek 8. amaitu zuen itzulia, Azkaratek 47. Hamarkada hark lotura estua izan zuen Goierrirekin. 1981ekoa Lazkaon hasi zen, apirilaren 7an. Lehenengo etapa han bukatu zen, 176 kilometroren ondoren. 88 gizon irten ziren. Nazabal baja izan zen azken orduan. Hasi batean, eta hurrengoan bukatu. 1982an Lazkaon amaitu zen Itzulia, apirilaren 16an. Bigarren sektorea, Lazkao-Lazkaomendi kronoigoera izan zen. Goizeko sektorea (Laudio-
Euskal Herriko Itzulia eta Goierri
1920-30 urteetako txirrindulariak eta 2011. urtean Itzulia Zumarragan hasi zenekoa. GOIBERRI - G. ARANBURU
1924. Lehen Itzulia. Enrique Agirre segurarra irten zen. 1926. Ricardo Montero ordiziarraren lehen Itzulia. 1928. Luciano Montero ordiziarraren lehen Itzulia. Ricardo Monterok etapa bat irabazi zuen, 1.a, lehen euskalduna. 1930. Ricardo Monterok etapa bat irabazi zuen. 1969. Itzulia, historian lehen aldiz, Goierrin sartu zen, apirilaren 17an, Gasteiz-Iru単ea etapan. 1970. Itzulia Goierritik pasatu zen, 4. etapan. 1971. Itzulia Goierritik pasatu zen. 1972. Itzulia Goierritik bi alditan pasatu zen, 2. eta 4. etapetan. 1977. Joxe Nazabal zaldibiarra partaide. 1979. Joxe Mari Iurrebaso urretxuarra partaide. 1980. Urretxun hasi zen. Goierrin lehen aldiz antolatu zuten etapa baten hasiera edo bukaera. 1981. Lazkaon hasi zen. 1982. Lazkaon bukatu zen. Kronoigoera Lazkaomendin. 1983. Legorretan hasi zen. 1984. Beasainen bukatu zen 3. etapa. 1985. Beasainen bukatu zen Itzulia. Kronoigoera Erauskinera. 1988. Beasainen hasi eta Zegaman bukatu zen Itzulia. 1989. Lazkaon hasi zen Itzulia. 2. etapa moztu zuten, elurragatik. 1990. Legazpin bukatu zen Itzulia. Kronoigoera Barrendiolara. 1991. Ataunen bukatu zen 4. etapa, eta 5.a hasi. 1993. Zumarragan bukatu zen Itzulia. Kronoigoera Santa Barbarara. 1995. Zegaman hasi zen Itzulia. 1997. Legazpin hasi zen Itzulia. 2003. Legazpin hasi zen Itzulia. 2004. Lazkaon bukatu zen. Erlojupekoa Olaberri aldetik. 2006. Seguran bukatu zen 2. etapa. 2007. Urretxun hasi zen. 2008. Legazpin hasi zen. 2009. Ataunen hasi zen. 2011. Zumarragan hasi zen.
Lazkao), Eddy Planckaertek irabazi zuen, Martinelli eta Van Brabant esprintean gaindituta. Arratsaldean, erlojupekoan, Julian Gorospek (Reynolds) sailkapena irauli zuen, kronoigoera irabazita. Jose Luis Laguia 4 segundora eta Moser 11ra geratu ziren. Itzulia, ordea, Laguia taldekideak irabazi zuen, Gorosperekiko 4 segundo eta Moserrekiko 7 aterata. Laurogeiko hamarkada Itzulia Goierritik irten gabe ibili zen, ia. Itzulia hasi bost aldiz egin zen hamar urtealdi hartan: 1983an, Legorretan. LegorretaLegorreta izan zen lehen etapa, 188 km-koa, apirilaren 4an. Eguraldi txarra izan zuten. Guido Bontempi italiarrak irabazi zuen etapa, esprintean, Moreno Argentin eta Van Brabanti gailenduta. Etapa bukatu zenean, Splendor taldekoak hotelerantz zihoazela, ekipoko kotxeak istripu larria izan zuen. Verlinden-ek jasan zituen zauri larrienak. Beste bost txirrindulari ere (Meersman, Haghedooren, Vandenbrande, H.Devos eta Desmet) erietxera eraman zituzten).
10 GOIBERRI
GAZTEAK
Dhuna taldeko neskak, Segurako Btikaxahar kulturgunean eman zuten kontzertuan. GOIBERRI
Dhuna: Goierriko hiru nesken musika taldea Asier Zaldua Emarrock ekimena eta Zuloak dokumentala direla eta, azkenaldian zeresan handia ari dira ematen emakume musikariak. Goierrin ere badira neskez osatutako musika taldeak. Horietako bat da Dhuna. Talde hau Irati Badiola zegamarrak, Nerea Iztueta gabiriarrak eta Ane Arrieta segurarrak osatzen dute. Hiruak 1988koak dira, eta lagunak aspalditik. Badiola zegamarra da taldeko alma materra. 16 urte inguru zituenean hasi zen lehen kantak sortzen eta bakarlari bezala
Babeslea
kontzertu pare bat egin ditu azken urteetan. Iazko udan beste bi neskekin batu eta etxeetan entseguak eginez hasi ziren esperimentatzen, bakoitzak jotzen zekien instrumentuetatik, talderako egokienak aukeratuz. Horrela sortu zuten Dhuna taldea. Badiolak gitarra jotzen du, Iztuetak akordeoia eta Arrietak darbuka izeneko perkusio instrumentua eta pianoa. Lehen ahotsa Badiolarena eta bigarrena Iztuetarena dira kanta gehienetan. Musika «oso lasaia da; taberna, gaztetxe eta leku
lasaietan entzuteko aproposa», azaldu dute.
Hausnartzeko letrak Letrei dagokienez, «sakonak» direla eta hausnarketara bultzatzen dutela aipatu dute. Emakumeenganako tratu txarrez, norbere burua maitatzeaz, lotsez, munduko arazoekiko indiferentziaz eta maitasunaren gazi-gozo nahasiez ere hitz egiten dute abestien letrek. Euren musika entzungai dago Goearren, Myspace-n, edota Youtuben. Eta laster Gazteako orrialdean ere entzungai egongo da,
Maketa Lehiaketara aurkeztekoak baitira. Egiten duten musika gustatuz gero, bozkatzeko eskatzen dute. Kkinzona Irrati librean, Segurako Botikaxahar aretoan eta Urretxuko gaztetxean egin dituzte lehen kontzertuak eta emanaldi gehiago ere ari dira lotzen. «Ilusio handia dugu. Ingurukoek harrera ona egin digute». Eurekin harremanetan jarri nahi duenak, dhunataldea@gmail.com helbide elektronikora mezua bidali edo Facebook bidez ere egin dezake, Dhuna Taldea izena bilatuz.
GOIBERRI 11
MOTZEAN
Lore eta landare saltzailea Segurako Udaberriko Loreen eta Landareen azokan ez du hutsik egiten Jose Mari Setien segurarrak. Loinaz Agirre Segura Jose Mari Setien segurarrak 50 urte daramatza loreak eta landareak saltzen. Igandean, goiz eta arratsalde, Segurako Udaberriko Lore eta Landareen azokan ere izango da. «Oso azoka ona da Segurakoa. Indar handia hartu du», dio. Segurako azokan, batez ere, lore bereziak saltzen direla azaldu du segurarrak, «balkoietako loreak jartzeko goizegi dela esaten dute bezeroek». Herriko azokan urtero izaten da, baina egunerokoan, Donostiako Bretxako azokan egoten da. «Merkatu oso ona da Donostia», dio. «Goierrirekin ez dauka zerikusirik. Goierrin jendeak oso lora gutxi erosten du», gaineratu du. Balkoietako loreetan, Goierrin, gehiena, hie-
dra gorria saltzen bada ere, Donostian, kolore desberdinetako geranioak gehiago saltzen direla dio. «Beste lore mota batzuk sartu dira baina ez dute irauten», zehaztu du. Donostian, jende askok urtean bitan jartzen ditu loreak: udaberri-udan eta udazkenean. «Goierrin, bakarra. Beste kultura bat dago». Lore moztuekin ere berdina gertatzen dela dio. «Batez ere gazteek erosten dituzte lore sorta txikiak, asteburuetan, 4-6 eurokoak». Lore moztuetan larrosak estimazio handia izaten du. «Larrosarik eta krabelinik onenak Kolonbiakoak dira».
Baratzeko landareak Azkenaldian baratzeko landareekin ere lan asko egiten ari
Jose Mari Setienen ustez, loreek goxotasuna eta alaitasuna ematen diote etxeari. LOINAZ AGIRRE
dira. «Iaz adina ez dugu inoiz saldu!», dio. «Donostian landare asko saldu genuen. Balkoietan gerok eta gehiagok jartzen dute baratzatxoa». Aurten oraindik ere salmenta hobeak aurreikusten ditu Setienek. Garaiak aldatzen ari direnaren seinale ere bada datu hori. Mende erdia darama Setienek
lan honetan eta ondo gogoan du, negutegirik ez zegoen garaia: «Duela 40 urte ez zegoen negutegirik. Hala ere, San Josetarako arkumearekin jateko letxugak prest izaten genituen. Babesean landatzen genituen eta ateratzen ziren», dio Setienek. Landareak ekoizteko modua ere aldatu dela dio. «Lehen lurrean ereiten genuen hazia. Gaur egun ez da lurrik behar, ontzi berezietan egiten dugu prozesu guztia».
12 GOIBERRI
IBILBIDEA
Trekutz Urretxurekin mugan, Antzuolako lurretan dago kokatuta, urretxuarrek Meaka izenarekin lotzen dute eremu hau. JOSUNE ZARANDONA
Irimo hegalean barrena Irimo hegalak tontorretik ikusten ez diren paraje ezkutuak bistaratzen ditu. Historiaz eta arbasoen ohituren aztarnaz josita dauden guneak dira, mendizaleen artean ezagunak, eta zerbait berria irakasteko gai direnak. Josune Zarandona Urretxu Urretxun barrena mendi ibilbiderik egin nahi bada, Irimo izango da beti jomuga edo iparra. Zeharkaldi honetan, Irimo gainera igoko ez garen arren, bide guztian zehar izango dugu aurrean, Irimo hegalean barrena itzulia egitea baita gaurko proposamena. Mendizaleek aski ezagunak dituzten lekuetatik igaroko gara, dela Nebera, dela Urretxuk Antzuolarekin bat egiten duen Trekutz ingurua edo Santa Barbara merenderoa. Lasai hartuta, oinez ordu eta erdian egiteko bidea da, gomendagarriagoa udaberrian edo udaran, ingurune ospela baita, bideak irauten duen tarte luzean. Gainerakoan, edonork egiteko moduko txangoa da.
Santakutz nekazal hotela dagoen lekuan hasiko dugu ibilbidea, bertan ezkerretara dagoen pistan gora eginez. Oinez hasi eta 200 bat metrora dago lehendabiziko bidegurutzea. Aurrera jarraitu behar da, ezke-
rretara doan bidezidorra alde batera utzita. Bidean, gure eskuinetara zabalduko da Zumarragako bista ederra, Antio, Beloki eta Sami単o inguruak bistaratuz. Neberara iritsi artean, beste hiru bidegurutze igaroko
Neberatik ezkerretara Santa Barbara aldera eramaten du bideak. J. Z.
ditugu, mugarri banarekin bakoitza. Hauek adieraziko digute lehenengo helmugara arte jarraitu beharreko bidea zein den. Beain baserriaren inguruan dago Nebera paraje ezaguna. Perretxikotarako gune aparta da, baina neguan , iparraldera begira dagoenez, leku hotza eta laiotza da. Elurra biltzeko lekua izan zen garai batean, hortik bere izena. Laarregiko elurzuloak ikus daitezke bertan oraindik orain, nahiz, egoera txar samarrean. Eraiki zireneko data zehatzik ezagutzen ez den arren, XVII. mendeko liburukietan agertzen dira dagoeneko, elurzulo hauen inguruko aipu idatziak. Elurra batez ere, janaria mantentzeko erabiltzen zen. Nebera alde batera utzita, eskuinetara garamatzan bide-
GOIBERRI 13
IBILBIDEA
Agujetak edo giharretako mina
Trekuz
gujetak edo giharretako mina eduki eta sufritzea ohikoa izaten da. Askori pasa izan zaigu, eta pasako zaigu, aspaldian mendian edo eskalatzen aritu gabe egon eta lehen irteeraren biharamunean, minak jota, ia ezin Xabier Mujika. mugitu egotea. Agujetak normalean egiten dugun ariketa fisikoaren intentsitatetik gora egiten den ariketa baten ondorioz sortzen den giharretako mina dira. Ariketa fisikoa amaitu eta ordu batzuetara hasten da mina, eta minik gehien ariketa egin eta 24 eta 48 ordutara izaten dugu. Agujetek prozesu normal bat jarraitzen badute, giharretako mina lau-bost egunetan desagertu egiten da, eta, egia esan, ezin da gauza handirik egin agujetak ekiditeko, agujetak giharrek ariketa fisikora egiten duten egokitzapenaren prozesu bat direlako. Dena den, gauzatxo batzuk egin ditzakegu agujeten eragina gutxitzeko:
A
Irteera-helmuga
Irimo hegalean itzulia, Urretxun Luzera: 4,250 kilometro (Mu単otako askaraino); bira laburra 2 km Denbora: 3h Altuera gehiena: 406 metro.Desnibela: 245 metro. Zailtasuna: Ertaina
ari ekingo diogu, Laarregi aldera. Zumarragako ikusmiren konpainian egingo dugu bidearen zati hau ere, Agi単aga auzoa agertuko zaigularik eskuinetara Sami単oren magalean. Ezkerretara, ikusten ez bada ere, gure ibilbidearen ardatza den Irimo mendia izango dugu lagun.
Trekutz ala Meaka? Bidean aurrera egin, eta hasierako bide malkartsuak atzean utzita gune lauan barneratuko gara. Ibilian Trekutz atarira ailegatuko gara, eta ezkerraldean izen bereko iturriarekin topo egingo dugu, 1984an eraikitakoa. Trekutz Antzuolaren eta Urretxuren arteko mugan dago. Berezko izena hori bada ere,
urretxuarrek Irimoko zazpigarren puntaren izenez ezagutzen dute: Meaka, hain zuzen. Bertan, Joxe Miel Barandiaranek 1921ean aurkitutako megalitotegiko tumulua dago, Gaztelu Gain elkartearen parean. Santa Barbara izango da hurrengo jomuga, ezkerreko bidetik barrena. Orain arteko parajeak alde batera utzita, Deba goieneko bistak ikusiko ditugu eskuinetara, Arrasateko Udalaitz nabarmenduko delarik, guztien artean. Lehenengo bidegurutzean ezkerretara doan bidezidorrak eramango gaitu Santa Barbarara, Agerre baserritik igaroz. Behin, merenderoan, aldapan behera iritsiko gara hasierako puntura.
- Ariketa fisikoa eta entrenamentuak gutxitik gehiagora egin, intentsitate gutxiko ariketekin hasi eta pixkanaka, fisikoki hobetzen goazen ehinean, intentsitatea igotzen joanez. Hau da agujetak ekiditeko biderik eraginkorrena. - Ariketa fisikoa egiten hasi aurretik beroketa ariketak egitea gomendatzen da. - Ariketaren aurretik eta ondoren luzapenak egitea. - Ariketaren ondoren dutxa hotz bat hartzea edota giharretan konpresa hotzak jartzea ere gomendagarria da. - Ariketaren ondoren analgesikoak (gure botikineko paracetamol-a adibidez) edo antiinflamatorioak (botikineko ibuprofenoa, adibidez) hartzea. - Ariketaren ondoren masajeak hartzea. Agujeten inguruan informazio gehiago jasotzeko bisitatu Xabier Mujikaren bloga: www.smithyrenbloga.com
14 GOIBERRI
INTERNET
saretik ekobidaiaria.wordpress.com
Ezkerrean, Ortzi Akizu. Eskuinean, bideoetako baten lotura:
Ekobidaiariaren kaiera sko dira mundu jasangarriago bat posible dela uste dutenak. Eta badira, jasangarritasuna aitzakiatzat hartuta, mundu osoan zehar bidaiatzen dutenak ere. Ortzi Akizu ezkiotarra da horietako bat. Kutxa Ekoguneak antolatzen duen Ekobidaiaria lehiaketa irabazi zuen iaz, eta horri esker, hiru hilabetez hiru kontinente ezagutuko ditu, herrialde bakoitzeko proiektu jasangarriak ezagutuz.
A
Bidaia honek, badu beste helburu bat, ordea. Izan ere, munduan zehar ezagututako tokiak eta esperientziak webgune baten bidez ezagutarazten ari da Akizu. Pasa den abenduan hasi zen bidaia prestatzen, eta dagoeneko, 30 sarreratik gora eginak ditu bere blogean. Horietan, artikuluak ez ezik, bideo ugari ere jasotzen ditu, bidean bildutako esperientziak azalduz. Aurreneko bidaia, Ozeaniara egin zuen; Australian, Brisbaneko ikerketa zentro bat, granja
ekologiko bat edota Melbourneko desertua ezagutu zituen, besteak beste. Zeelanda Be-
Klik
rrian, bestalde, Auclandgo unibertsitatean garatzen ari diren Qualcomn Halo kablerik gabeko auto elektrikoa ezagutzeko aukera izan zuen. Bidaiaren bigarren zatia, Europako irletan egingo du, Irlanda, Ingalaterra eta Islandia ezagutuko baititu. Irlandan, esaterako, Kinsale herrian martxan den Transition Towns mugimendua ezagutuko du, eta Islandian, energia geotermikoaren foroan parte hartuko du.
Han eta hemen
Izparringia, Eguraldia, umorea euskaraz mugikorrean Azken aldian asko zabaltzen ari dira aktualitatea umorez jorratzen duten guneak, baina euskaraz ezer gutxi zegoen orain arte. Berriki, Izparringia umorezko webgunea sortu dute. izparringia.net
Eguraldiaren iragarpena Android motako mugikorretan ikusteko aplikazioa sortu du Jon Etxeberriak. Euskalmet agentziaren mapa eta hiru eguneko iragarpena ikus daiteke bertan. eguraldia.android.informer.com