Goierritarraren eta Otamotzen astekaria
53. zenbakia. 2013ko apirilaren 5a
Miren Alvarez 3 Iritzia 4-5 Lazkaoko ikastolak 50 urte 6-7 Jon Orbegozo 10 Maria Jesus Elgarresta 11 Oazurtzako tunela 12 Julian Urkiola 13
Maite Amundarain
ETBko albistegietako zuzendaria
ÂŤErronka ETB1-en programazio normal bat egitea daÂť 8-9
Maite Amundarain itsasondoarra EITBren Bilboko egoitzan. MARISOL RAMIREZ/ARGAZKIPRESS
02 GOIBERRI
PUBLIZITATEA
GOIBERRI 03
KATE MOTZEAn
Miren Alvarez Podologoa
«Podologia gizarte segurantzan barne egotea dut amets» Mikel Albisu Urretxu Miren Alvarez Juaristik (Urretxu, 1978) aita urretxuarra zuen, eta ama azkoitiarra. Podologia ikasketak Bartzelonan egin ondoren, 2002an ireki zuen Urrats podologia zentroa Urretxun.
GOI B ERRI
Okel puska eder bat.
Oporretarako leku bat.
Ardo beltza. Myanmarrera bueltatuko nintzateke.
Amets bat. Podologia gizarte segurantzaren barne egotea.
Benetan gazta usaina al dute?
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Podologoen elkargokoak eta Idiazabal gaztaren kofradikoak hizketan ari omen dira...
Jaso duzun oparirik bereziena.
Dauzkadan senide eta lagun mundialekin egotea.
«Jaso dudan oparirik bereziena aitaren argazkiekin senarrak egindako album digitala da» Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Lierni Ormazabal Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011
Rodriguezena.
Janari bat.
Ez, buruan hasten da, baina oinetatik janzten gara.
Zaletasun bat.
Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga
Marrubi Sound.
Abesti bat. Pequeña serenata diurna Silvio
Edari bat.
Modelo pasareletan ikusten ez direnak: lokarridunak, gehienez 4 zentimetrotako takoiarekin eta zabalak.
Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo,
Ruiz Zafón-en edozein.
Musika talde bat.
Oinetan hasten al da gorputzaren osasuna?
Zein da oinetako egokiena?
MIKEL ALBISU
Liburu bat.
Mara jaio zen eguna. Aitaren argazkiekin senarrak egindako album digitala.
Gorroto duzuna. Emakumearen kontrako indarkeria.
Goierriko txoko bat. Santa Barbara.
Herriko alkate bazina... Podologia udal zerbitzuen barne ezarriko nuke.
Urretxun biziko ez bazina... Bartzelonan.
Egoitzak: Beasain:
Webgunea:
Oriamendi, 32. 20200.
Posta elektronikoa:
goiberri.hitza.info
Urretxu:
goiberri@hitza.info
Barrenkale 13. 20700.
Publizitatea:
Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08
Bezero arreta / harpidetzak:
673 69 90 95 – asubinas@bidera.eu 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info
04 GOIBERRI
IRITZIA
Rufino Iraola Garmendia Idazlea
Zatia, osotasunik gabe, ez da ezer z didate grazia handirik egiten epopeia-kantuek eta poemek. Ez dut esan nahi sekula egin ez didatenik. Badakit gustura asko entzuten nituela, adibidez, protesta-bertso biribilak eta euskal abeslarien kanta bikainak. Zenbat laudatzen zuten gure aberria, zenbat jaso eta goraipatzen gure jarrera eta jarduna! Oker ari naiz, sarriago egin dugu gurea jaso baino gehiago besteena abakatu (abakatu hiztegian ez dator, baina Zaldibiako hitza da). Azpeitian edo Azkoitian mendratu esaten dute (hori bai, badator hiztegian). Bidenabar esanik, orain harritu egiten naiz Orixeren Euskaldunak liburuan Euskal Herriaren epopeia kontatzen zela sinetsi nuelako. Ez dut uste Orixerena poema epikoa denik. Epopeia ez beste guztia da Euskaldunak. Nahi baduzue, euskal ohitura, folklore, historia, festa-giro, etnografia, etnologia... nahi duzuena, baina ez duzue aurkituko gerra eta bo-
E
rroka aipatzen dituen hitzik. Norbaitek esango dit epopeia ez dela, nahitaez, gerra, borroka eta zatiketa. Baina, funtsean, soldaduek-eta egindako “balentriak” kontatzen dira. Beste gauza bat ere ikasi nuen etxean, txikitan: bat goraipatzeko ez dagoela bestea zertan abakaturik. Ez dugu, ordea, sekula bete. Ez nahi ez dugulako, zaila delako baizik. Baina nola egingo dugu hori, aurrean inor ez badugu, kontrariorik ezean, ez garela existitzen irakatsi digute eta? Ez naiz ari neure burua zigortzen, ezta euskaldunen bizkarrera errua botatzen ere. Euskaldunen aurretik eta euskaldunak baino lehenago, askoz okerragoak asko izan dira. Mundu osoari begira ari naiz, nahiz eta gertuko adibideak ipini. Gerra santuak eta gisakoak entzuten ditudanean oilo-ipurdiak ateratzen zaizkit, beldurrak eraginda. Gerra guztiak madarikatuak eta kondenagarriak dira. Niri iruditu zaidan gauzarik siniestroena Jainkoaren izenean beren burua eta besteak hiltzen dituzten kami-
kazeak dira. Okerrena da ez dela iraganeko historia, baizik eta gaur egun oraindik ere gertatzen ari dela mundu zabalean: sarriegi ikusten ditugu irudiak telebistan. Non dago, ordea, horren guztiaren oinarria eta kausa? Galdera horretara iritsi nahi nuen. Bada, errealitatea ikusteko eta ezagutzeko moduan. Dena bitan banatzetik dator munduko miseria guztia. Ezagutze-eredu mentalak objektu guztiak bananduta ikusarazten dizkigu. Beti zu eta ni, haiek eta gu... Ezagutze-forma hori aldatzen ez dugun bitartean ez dago zer eginik. Errealitatea bakarra dela ohartu behar dugu, zu eta ni ez garela bi, bakarra baizik, txanpon baten bi aurpegiak bezalaxe. Eredu ez-dualak ateratzen gaitu erroretik: ezer ez dagoela
beste ezerengandik banandua ohartzeko, aski da burua isilaraztea. Sare bat da dena, elkarrekiko erlazio holistiko miresgarrian uztarturik. Kontua ez da diferentziak ukatzea; aitortzen da forma isolatu bakoitzaren balioa, baina ikusten dena da forma guztiak, sekretuan, elkarrekin besarkaturik daudela, denen artean osatzen duten batasun paregabean. Diferenteen (diferentzien) batasuna da ez-dualtasuna (ez-bitasuna); itsasoko olatuen antzera, ur bera da dena. Gizakiak hori konprenitzen duen egunean amaituko dira munduko gerra guztiak. Eta orduan zer axola lidake niri, esate baterako, kataluniarrak nire “aberkideak” ez izatea? Aski eta sobera dut elkarrenganako anaitasun eta solidaritatean bizitzearekin. Katalunia esaten dudanean, beste nazio guztiak sartzen ditut zaku berean. Zein da oztopoa Katalunia Uruguairen antzeko herri txiki bat izan dadin? Beste kontu bat da Suitza bezalako herri txiki bat izatea. Suitza ez da problema independentziagatik, defraudatzaile lotsagalduengatik baizik. Gauza horrela ikusita, Eskozia, Katalunia, Quebec eta beste batzuen independentzia gorabehera, munduko biztanleok lasai jarraitu beharko genuke, nahi dugun puska txikieneraino zatitu arren bat izaten segituko baitugu..., eta ehun urte barru denok burusoil!
Txinpartak % 3,8 «Estaturik gabeko nazioen trena martxan jarri da. Bi bagoi ditu: Eskozia eta Katalunia. Hirugarrena gehitu behar diogu guztion artean: Euskal Herria» Markel Olano EAJ-ko kidea
jaitsi da Idiazabal Gaztaren ekoizpena 2012. urtean. Idiazabal Jatorri izendapenaren barruan dauden 125 gaztandegik 1.176 tona gazta ekoitzi zituzten iaz, 2011n baino %3,8 gutxiago. Orain arteko urterik onena, 2010a izan da.
GOIBERRI 05
IRITZIA
Asteko irudia
Josu Maroto
Euskal Herriko Itzulia Bihar erkojupeko probarekin amaituko da Beasainen Euskal Herriko Itzulia.
Telebistari begira jarraitzen dut Idoia, eta oraingoan albistegietan hainbeste aipatu diren Aste Santuko oporren kontua dabil bueltaka nire buruan, opor horiek dagoeneko joan badira ere. Eguraldiaren pronostikoetatik aparte, bazen beste bat, Bilbo gure inguruan turista edo bisitari gehientsuen jasoko zuen hiri bezala kokatzen zuena, Guggenheim museoa estandarte hartuta. Ikasle garaian, Bilbon asko ibili nintzen, bost urteko unibertsitate-karrera han inguruan egin nuen eta. Orduko Bilbok ez dauka zerikusirik gaurkoarekin, eta bere garaian Guggenheimaren aldeko apustua egin zutenek (pentsatzen dut nahiko bataila eta borroka izango zirela tartean), bete-betean asmatu zuten, eta hiri hura erabat eraldatzea lortu zuten, hiria erakargarriago, garbiago, erosoago, politago... bihurtuz. Harro egon daitezke bilbotarrak. Nire herrian ere, Legazpin, hobekuntza ugari egin dira azken urteotan, eta batzuen eta besteen ahaleginarekin, herri erakargarriago, garbiago, erosoago, politago... bat dugu gaur egun. Ni ere harro nago nire herriarekin.
Baina bada azkenaldian nire herri honen gainean bueltaka dabilen laino ilun bat, legazpiarren arteko elkarbizitza nahasten ari dena, eta orain dela gutxira arte nik sentitzen nuen harrotasun hura tristura bihurtu duena. Nola eraman gaitu zabor bilketaren gaiak horrelako guda egoerara? Zergatik hainbeste gorroto alde batean zein bestean? Elkarrizketa edo dialogoa aldarrikatzen zen duela urte batzuk Euskal Herriko gatazka konpontzeko. Legazpirako ere aldarrikapen bera luzatzen dut nik.
Tere Madinabeitia
bat eta
Garai polita da udaberria, naturaren jaiotza berria. Baina badira laino ilunak, bai, eta zaborren ingurukoa ulergaitza egiten zait. Interes asko daude tartean, eta zaila da errealitatea eta interesak banatzea. Dena den, ondoko zein urrutiko herrien gatazken inguruan badut iritzia, noski, eta oso garbia gai honetan, baina oso gertukoekin konpartitzea erabaki nuen aspaldi (pintxopote batean kontatuko dizut). Azken finean, herritartasun sentimendua tartean ez denean, errazagoa da iritzia ematea edo erabakiak hartzea. Horren adibide Antiguako gaia da. Zumarragar bezala Antigua bihotzean duenak gauzak beste era batera sentitzen ditu. Baina, hori beste gai bat da. Esan nahi dut, ni Legazpikoa ez izanik iritzi garbia izan dezakedala, baina ez erreala, ez didalako bizilagunarekin izan dezakedan gatazkak ÂŤminikÂť ematen, ez baitut sufritzen. Elkarrizketa diozu, baina borondate eta enpatia kontua ere bada. Orokorrean, gatazka gehienetan, tokikoak zein nazioartekoak, ez dago borondaterik eta orokorrean bizitzan ez dago enpatia-
bat Idoia Luzuriaga
rik, bistan dira ondorioak. Gainera, erabakia bere esku dutenek adimen handia behar dute erabaki zintzoak, zuzenak eta justuak hartzeko, eskuzabalak izan norberaren interesen gainetik interes orokorrak jartzeko, abilezia erakutsi etorkizunak nora eraman gaitzakeen sumatzeko (Guggenheimarekin bezala), eta egoa behar denerako bakarrik utzi. Agintariak, hemen eta munduan, horretarako daude dauden tokian, behingoz neurria emateko.
06 GOIBERRI
ASTEKO GAIA
Betiko ikasleak Lazkaoko San Benito ikastolak 50 urte bete ditu aurten. Zazpi ikaslerekin hasi ziren bi irakasle, 1963an, guraso talde baten ausardiaz eta fraideen babesaz. Lehen taldeetako ikasleak elkartu dira berriz, urteurreneko libururako. Aimar Maiz Lazkao Arautu gabeko irakaskuntza batean hasi ziren. Arautu gabea baino gehiago, estatuko diktadurak jazarritako jarduera klandestino batean. Euskara hutsean, frankismo betean, azken azterketak gaztelaniaz soilik egin zitezkeenean. Eta ibilaro hark ofizialki ezertarako balioko zien garbi eduki gabe hasi ziren joaten eskolara. Ikastolara. Lazkaoko San Benito ikastolak 50 urte bete ditu. 1963an sortu zuten, euskara eta euskal kultura botereak infernuan ere onartzen ez zuen garaian eskolan emateko. Hala eta guztiz, zazpi haurtxok eta haien gurasoek jarri zuten mugarria; gaur
850 ikasle baino gehiago dira. Urteurrenean, taldeko argazkia atera behar dutela eta, ikastolaren eskaileretan elkartu dira ikasle izandakoak. Hiru-lau urterekin sartu ziren ikastolan. Lehen urte hartan bi kurtso hasi ziren. Aurrena zazpi ume, eta ikasturtea aurrera zihoala, beste talde bat, hurrengo urtekoak. «Gu hasieran Nazionaletara joan ginen hilabete batzuk. Ikastola sortu zenean, talde bat atera eta hara joan ginen», gogoratu du batek. Bi irakaslek ekin zioten haurrekin batera, Marixabel Aldasorok eta Mari Karmen Izagirrek. Gero batu zitzaizkien Feli Etxeberria amezketarra (titulu-
Zazpi haurrekin hasi zen ikastola; «lurrean esertzen ginen, ez zegoen aulkirik, ez ezer» Guardia Zibila joan zitzaien behin, elizkristora. Beste atetik hanka egin zuten haurrek
dun bakarra lehen urteetan), Lurdes Estensoro, Jon... Eskolak Bordaxuri etxean hasi zituzten, garaje pribatu batean. Handik Pax etxera igaro ziren, «gurin fabrikaren albora», eta gero parrokiko elizkristora. «Garajean denok batera egoten ginen. Gero, Elizaren inguruko lokaletan ibili ginen». Antzolategin ere egon ziren. «Hasieran lurrean esertzen ginen, ez aulkirik, ez beste ezer ez zegoen eta. Pikotxean egoten ginen». Metodologia eta pedagogia, hori bai, Nazionaletatik desberdina zuten. Neskak eta mutilak batera egoten ziren, eta irakasleek ez zuten umerik jotzen, bestean bezala.
GOIBERRI 07
ASTEKO GAIA
kaotarrek: «Beste herri batzuetara eramaten gintuzten erakustaldiak egitera, hango gurasoek ikus zezaten zer egiteko gai ginen. Errezeloak egongo ziren, ikasten ote zen edo ez. Matematika sistemak nola funtzionatzen zuen-eta erakusten genien, animatu eta bertan ikastola sortzeko». Ormaiztegi, Legorreta edo Amezketara joan izanarekin oroitzen dira. Herriz herri antzerkiak egiten ere ibili ziren. Ikastolaren txinparta Jazinto Fernandez Setien apaizak piztu zuen. Guraso talde bat bildu zuen, baita irakasle izateko gazteak ere. «Euskararen aldeko sentimendu bat egongo zen gurasoen artean. Denetik, pentsatzen dut», dio ikasle izandako batek.
Lehen taldean neska bat zen. Ikasi, euskaraz. «Txotxekin lurrean hizkiak sortzen, matematikak egiteko hamarrekoak, pottokak eta horrelako kontuak; bateko handia, bateko txikia... Bi liburu ziren, Martin Txilibitu eta Xabiertxo», diote. Paseatu egiten zuten, mendi aldera, «nahita eta nahi gabe», ikuskatzailea etortzen zenetan. Guardia Zibila ere joan zitzaien behin, elizkristora. Ikastola itxi zieten, egun batzuetarako. «Guk sakristiatik alde egin genuen. Elizkristoak bi ate zituen; guardia zibilak ate batetik sartu ziren, eta guk bestetik hanka egin genuen. Han umeak eta andereñoak bakarrik geunden, gu beldurtzera joan ziren». Dena euskaraz aritu arren, azken azterketetarako erdaraz ikasi behar izaten zuten. «Testua erdarazkoa zen, zeren Donostiako Peñafloridara joaten ginen etsamina finalak egitera», esan du batek. Lazkaoko ikastolan 10 urtera arte ibili ondoren, Beasaingo Alkartasuna Lizeoan jarraitu zuten ikastolako bidea. «Batxi-
ler guztia libretik egin genuen. Lizeoan prestatu, eta kurtso guztia bi egunetan Donostian jokatzen genuen. Eta erdaraz». Lizeora 1970ean joan ziren Lazkaoko lehen txandakoak, 10-11 urterekin. Batxilerreko 3. eta 4. kurtsoak Beasaingo institutuan osatu zituzten.
Goierriko lehen ikastola Duela 50 urte, Lazkaon gutxienak ziren ikastolara joaten zirenak. «Familian bertan senide batzuk ikastolara eta beste batzuk nazionaletara joaten ziren. Ez zen izaten gure artean arazorik». Umeen arteko desberdintasun hura, ikastetxe banatan ibiltzea, «nahiko naturala» zen: «Kalean ez zegoen hainbesteko diferentziarik gure artean». Lazkaokoa Goierriko lehenengo ikastola izan zen. Beasaingoa 1964an sortu zuten, Ataunen 1965ean, Urretxu-Zumarragakoa 1966an, Legazpikoa 1967an, Ordiziakoa 1968an edota Ormaiztegikoa 1970ean. Aurrenekoa izateari dagozkion bide-erakusle lanak egin behar izan zituzten ikasle laz-
Ezkerrean, 1966-67 kurtsoan Lazkaoko ikastolan zebiltzan haurrak eta irakasleak. Goian, lehen taldeetako neska-mutilak, 50 urte geroago. IKASTOLA/A.MAIZ
Ibilaldi neurtuak apirilean, eta festa nagusia maiatzean azkaoko ikastolaren mende erdiko lana ospatzeko bi garaitan banatu dituzte ekitaldiak. Lehenik, apirilaren 14an bi ibilaldi neurtu egingo dituzte, haurrentzat. Larrienak Amundaraineraino joango dira; txikienak, Beiztindik buelta egingo dute. 08:30ean hasiko da. Urteurreneko festa nagusia maiatzaren 25eko eta 26ko asteburuan izango da. Omenaldiak, ekitaldia, otordu herrikoiak eta bestelako egitaraua prestatzen ari da talde bat. Liburua eta DVDa ere aterako dituzte, historia eta istorioak jasota.
L
«Umea abelera hartan» Semea bigarren txandan sartu zuten ikastolan Hilario Urteaga eta Joakina Garmendia senaremazteek. «Zer pentsatu handia eman zigun, gerora begira. Alkatea ere, berriz, ‘lagun’ geneukan. Zer komeriak!», dio Urteagak. «Hasiera hartan sinatzeko ere inor ez zegoen, aita Benito ibili zen. Fraideen bitartez segitu zuen, asko lagundu zuten. Bermea ona zeukan Lazkaon, fraideak», dio emazteak. Guztia ez zen gozoa. «Umea ikastolara bidali behar eta abelera hartan... Guk sufritu egiten genuen. Baina zerbait nahi genuen, ikastola. Euskara etxetik eta guregandik bazuten, baina ikastola nahi genuen». Haurrak haur, ordea. Garai hura gogoratzean zer sentitzen duten hitz batean esateko eskatuta, orain 50 urteko haurrek zera diote: «Zoriontsua», dio batek. «Urte onak izan ziren», besteak. «Umetako oroitzapenak dira, eta orduan pozik bizi zara». «Momentu hartan ez zinen konturatzen desberdinak ginenik, ikastolan genbiltzala... Guretzat naturala zen». Naturala. Gaur hala da orduan klandestino zen ikastola.
08 GOIBERRI
ELKARRIZKETA
MARISOL RAMIREZ/ARGAZKIPRESS
Maite Amundarain ETBko albistegietako zuzendaria
«Hilaren 8tik aurrera euskarazko albistegia egingo dugu goizero» Loinaz Agirre Itsasondo Maite Amundarain (Alegia, 1967) jaiotzez alegitarra da baina urtebeterekin Itsasondora joan ziren bizitzera. Leioan (Bizkaia) EHUko unibertsitatean Kazetaritza ikasketak egin zituen, eta unibertsitateko hirugarren mailan bekadun hasi zen Euskal Telebistan.
1990ean oposaketak gainditu zituen. Beti albistegietan aritu izan da, eta lan desberdinak egin izan ditu. 2001ean asteburuetako editorea eta 2004an asteburuetako albistegietako zuzendaria izan zen. 2006tik 2009ra arte, berriz, astegunetako albistegietako zuzendariorde izan zen Jaime Otamendi
zuzendaria zela. Azkeneko hiru urte eta erdiok Miramonen egin ditu kazetari bezala Gaur Egun eta Teleberrietan lanean. «Oso gustura aritu naiz», dio Amundarainek.
ETBeko albistegietan lan desberdinak egin dituzu, eta orain, ETBeko albistegietako zuzendari izendatu zaituzte. Ezuste-
an harrapatu al zaitu karguak? Mikel Agirrek eta Jaime Otamendik egin zidaten eskaintza. Harritu egin nintzen, bazekitelako Miramonen oso ondo nengoela, eta kazetari bezala zoriontsu nintzela. Baina harreman handia izana dut Agirrerekin eta Otamendirekin. Gerora Maite Iturbe etorri zen
GOIBERRI 09
ELKARRIZKETA
eta berak ere deitu ninduen. Aurrekoei baiezkoa esanda neukanez, Maite Iturberi ere baiezkoa esan nion.
Zuzendari nagusiaren postua polemika iturri izaten da gehienean, eta oraingoan ere horrela izan da. Azkenean EAJk eta PSE-EEk adostasuna lortu dute eta Maite Iturbe izendatu dute zuzendari nagusi. Printzipioz hori goiko kontua da. Ni inongo momentuan ez naiz presionatua sentitu. Maite Iturbek egin zidan azkeneko proposamena, eta nik onartu egin dut Iturberekin eta bere taldearekin lana egitea. Alderdi politikoek zer pentsatzen duten nitaz? Ez dakit. Adostasuna lortu behar da zuzendari nagusi mailan. Hortik aurrera, alderdi politikoek badakite beste arduretarako profesionalak bilatzen direla. Gehiago edo gutxiago gustatuko zaie, denen gustoa egitea ezinezkoa da. Oraingoz behintzat, inork ez dit deitu kejatzeko. Badakit izango direla deiak eta kexak, eta ez alderdi politiko handienak bakarrik, txikienak ere bai. Hori ere soldataren barruan sartzen da.
Zure lana zein izango da? Organigrama osatzea eta guk albistegietako gure taldea egitea. Saiakera etxeko jendearekin egitera goaz, eta gehienak lotuta dauzkagu. Etxeko betiko jendearekin lan egingo dugu. Talde lana egiteko garaia da eta ez hainbeste, kanpoko dizdira duen hura ekartzeko. Ez gaude inprobisatzeko garaian. Etxean ofizioa ezagutzen duenarekin kontatu behar da eta erredakzioa motibatzeko modu bat hori izan daiteke.
ikusi behar nola egin dezakegun. Saskibaloiko partidak ETB1en ematen jarraitzen badugu, oso zaila da Gaur Egunak indartzea. Horretaz ez dugu hitz egin oraindik, baina nik uste dut helburua izan behar duela Gaur Egunak normalizatzea eta bere ordutegia eta iraupen finkoa edukitzea. Nire nahia, dena den, hori izango litzateke. Ez dakit Gaur Egunak Teleberrik bezala ordubete izan dezakeen, baina gutxienez, orain daukaguna baino askoz ere gauza duinagoa egin beharko genukeela ez daukat inongo zalantzarik. Baina hori dena etxe osoaren perspektibarekin ikusi behar da. Nik nirea defendituko dut. Helburua da albistegi normalizatua egitea, bere ordutegian eta bere edukiekin.
Aldaketaren bat aurreratu al dezakezu? Apirilaren 8tik aurrera euskarazko albistegi bat egongo da goizeko 08:00etatik 10:00etara. ETB1en ordu horretan albistegi bat dagoen lehen aldia izango da. Albistegia 7:58an hasiko da, eta ordu betez informazioa emango da, eta ondoren 9:00etatik 10:00etara tertulia bat eta elkarrizketa bat. Aurkezleetan adibidez, ez da aldaketa handirik izango. Nik uste jarraikortasun bat adieraztea ere ez dela txarra. Profesionalak profesionalak dira batekin eta bestearekin. Profesionalak blindatu egin behar dira.
Hainbeste eztabaida sortu duen eguraldiaren mapa aldatu duzue; erdibideko bide bat hartu duzue.
Albistegiei dagokionean, indar gehiago jartzen da ETB2ko albisteetan, ETB1ekoan baino. Iraupena bera da horren adibide, eta ordutegia ere bai, ETB1ekoa sarritan aldatzen delako.
Bai, aldatu da. Aurreko zuzendaritzak eguraldi mapa aldatu zuen, eta gero Iparraldearen Orena eta Navarra directo egiten zituen. Eguraldiko jendeak zeresana ere badauka. Etxe barruan erabaki dugu aldaketa, irizpide profesionaletik eta informatibotik.
Nik uste dut oraingo egoera nahiko tristea dela. Oso ondo gelditzen da apustua ETB1 indartzea dela esatea, baina gero
Eguraldiaren maparekin batera, terminologiak ere sortzen du zeresana. Zein bide jarraitzeko asmoa daukazue?
Aurreko zuzendaritzak estilo liburu bat bideratuta utzi du, eta estilo liburu hori ez dago itxita. Orain, erredakzioarekin konpartitu eta bukatu egin behar da, aurreko zuzendaritzak ez baitzuen erredakzioarekin konpartitu. Gauza horiek, nik uste, profesionaltasunez egin behar ditugula. Bestela, beti eztabaida berdinarekin gabiltza bueltaka. Gainera, talde bezala egin behar dugu estilo liburua, EITB mailan. Figura berri bat sortu dugu Odile Kruzetarekin. EITBeko irratietako zuzendaria izango da baina, aldi berean, EITB osoan ildo editoriala markatuko duen pertsona izango da.
Zein izango bere helburua? Bere helburua izango da irizpideak bateratzea. Ez hizkuntzari dagokionez bakarrik, baizik eta baita gaiei eta tratamenduari buruz ere. EITB taldea gara baina Radio Euskadi bere aldetik dabil, Euskadi Irratia ere bai, ETB ere bai... Hori dena uztartu egin behar dugu. Gai horiek de-
«ETB1 katean albistegi normalizatua egitea da nire helburua» «Edozein katerekin konpetitu ahal izango duen telebista egitea nahi dugu» «Profesionalak profesionalak dira eta blindatu egin behar dira»
nak talde horretan landuko dira. Talde itxura eman nahi dugu. Zuzendaritza honen ardatzetariko bat hori da. Talde bezala lan egiten hastea. Bere garaian, azken aurreko zuzendaritza saiatu zen horretan pixka bat, baina ez zen denbora gehigirik izan.
Euskararen normalizazioan eragile garrantzitsuena telebista da, baina euskaldun askorentzat ETB1 ez da bere erreferentziazko katea. Gaztetxoentzat eta gazteentzat, adibidez. Audientzia tasak ikusi besterik ez dago hori horrela dela ikusteko. Azkenean, ETB1en produktu onak daude, baina solte. DBH, adibidez, oso programa ona da gazteentzat baina askotan nik uste dut jendeak jakin ere ez dakiela DBH dagoenik. Programazio normalizatu bat ez baldin badago, eta gauza solteak ematen badira, jendeak ez du ETB1 jartzen. Gainontzeko telebistetan gauzak oso finkatuak daude. Nik uste dut produktu onak badaudela baina orokortasun baten barruan ez daude. Eta hori, arazo handi bat da. Arratsalde osoan dokumentalak eta errepikapenak jartzen badituzu, jendea ez duzu erakartzen. Nahiz eta DBH jarri, jendea joan zaizu. Erronka da ETB1-n programazio normal bat egitea, edozein katerekin konpetitu ahal izango duena. Umeek ETB3 asko ikusten dute, baina koskortuagoek ez daukate euskarazko erreferentziarik.
Erdarazko albistegietan euskara gehiago entzuteko aukera ikusten duzu? Ni beti izan naiz euskal hiztunaren hitzak naturaltasun guztiz euskaraz sartzearen aldekoa, azpialdean, gaztelerazko azpitituluren batekin ideia nagusia jarrita. Azkeneko joera da, hitzez hitzeko itzulpena jarri beharrean ideia nagusia jartzea. Ulertzen ez duena ere ez da galduko. Horretan segi behar dugu. Bikoiztu gabe, hizketan ari dena entzun.
10 GOIBERRI
GAZTEAK
ÂŤBatxilergoa bukatzen ari direnei desio dutena ikasteko aholkatzen dietÂť Jon Orbegozo Urretxuko Joxe Mari Iparragirre institutuko orientatzailea da. 10 urte daramatza lan horretan. Asier Zaldua Urretxu Jon Orbegozok (Urretxu, 1966) zein ikasketa egin aholkatzen die Joxe Mari Iparragirre institutuko ikasleei.
Zein dira arrakasta gehien duten ikasketak? Osasun arlokoek dute arrakasta gehien. Ikasle onek medikuntza, fisioterapia, biokimika, bioteknologia... ikasi nahi izaten dute. Horietan konpetentzia sekulakoa da. Horren zailak ez direnen artean, irakasle-ikasketek arrakasta handia dute. Hor ere nota ona behar da.
Zeintzuk dira behera egin duten ikasketak? Humanistikoak, inongo zalantzarik gabe. Eta horien barne, batez ere, filologiek. Zientziak askoz ere prestigio handiagoa du gizartean.
Nesken eta mutilen artean ba al dago alderik? Neskek osasun mundura jotzen dute, eta mutilek ingeniaritzara. Letretako ikasketak emakumezkoek eta hain onak ez diren ikasleek hautatzen dituzte.
Babeslea
ÂŤIkasketak aukeratzeko orduan, ez da gurasoek diotena egin beharÂť
Zertan oinarritu behar da gazte bat ikasketak hautatzeko orduan? Benetan desio dutena egiteko aholkatzen diet. Ez da lagunek edo gurasoek aholkatutakoa egin behar. Ezin da bizitza osoa gorroto den lan batean aritu. Gustuko duten horrek lan egiteko aukerak eskaintzen dituen ere begiratu behar da, noski.
Gurasoek zer diote? Gurasoen nahiak eta semealabenak bat ez datozenean gatazkak sortzen dira. Halakoetan nik ez dut ez batzuen eta ez besteen alde egiten.
Gazte asko joaten al dira unibertsitatera? Unibertsitate-ikasketek prestigioa dute eta Batxilergoa nahikotasunez ateratzen dutenak unibertsitatera joaten saiatzen dira. Lanbide Heziketa, normalean, bigarren aukera da.
Ikasleei laguntza eskaintzen diezu erabakiak hartzeko orduan. Lan polita al da? Bai, ez bainaute irakasle bezala ikusten, eta konfiantzaz etortzen dira nigana. Irakasle arrunt bati galdetzen ez dizkiotenak galdetzen dizkidate. Aholkatzeaz gain, informazioa eskaintzen diet. Kontsulta asko posta elektroniko bidez egiten dizkidate, eta gai sakonetarako nirekin elkartzen dira.
GOIBERRI 11
MOTZEAN
Maria Jesus Elgarresta 14 urte zituela hasi zen prentsa-kioskoan lanean; Zumarragako kioskoan astean zazpi egunetan lan egiten du. M. LUKI
Prentsa-kioskotik begira Berrogei urte inguru dira Maria Jesus Elgarrestak kioskoan prentsa saltzen duela; ez da berak aukeratutako lanbidea, baina «inoiz ez dakizu zer den hobea». Gazteengan ez du prentsa erosteko ohiturarik ikusten. Miriam Luki Zumarraga Zumarragan eta Urretxun familia berak ustiatzen ditu kalean dauden bi prentsa kioskoak. Maria Jesus Elgarresta (Zumarraga, 1960) 14 urte inguru zituenean hasi zen familia negozioan lanean, eta ordutik Zumarragako kaleei begira lan egiten du Piedad kaleko kioskoan. Kioskoez gain, hasieratik, goizeko lehenengo orduetan Zumarragako geltokietako auzoan saltzen dituzte egunkariak. «Paraiso hotela zenaren kanpoaldean zegoen bankutxo bat erabiltzen genuen prentsa saltzeko. Autobus geralekua han bertan zegoen, eta lantegietara zihoazen langileak bertatik igarotzen ziren. Toki ona
zen beraz», dio Elgarrestak. Bera edo ahizpa hantxe egoten dira goizero. Jarraian, Piedad kaleko kioskoan sartu eta eguerdiraino egiten du lan Elgarrestak, asteko egun guztietan, etenik gabe. «Urtean hiru egun baino ez ditugu jai: bi Gabonetan eta bat
«Beti egon dira garai txarrak, baita aterabideak ere; konformatzen jakitea da giltza» M. Jesus Elgarresta Kioskoko langilea
Aste Santuan. Baina, horretara ere ohitzen zara, eta ez daukat kexarik». Egoera ekonomikoak bere ogibidean eraginik izan duen galdetuta, Elgarrestak baiezko biribila eman du: «Lehen, egunkaria kultura zela esaten zen. Orain, ezjakinak izango gara beharbada, baina gazte jendeak ez ditu egunkariak erosten». Internet indarrez sartu dela onartuta ere, egunkaria irakurtzea «ohitura kontua» dela dio, «etxean, denboraz irakurtzen da egunkaria, eta hori erretiratuek baino ez dutela egiten esango nuke». Are gehiago, Elgarrestak «negozioari jubilatuei esker» eusten diotela azpimarratu du. Gogoan du, aspaldian, egun
100 bat urte izango lituzkeen emakume batek esandakoa: «Gurasoei egunkaria egunero ozenean irakurtzen ziela kontatu zidan; haiek, seguruen, ez zuten jakingo irakurtzen, eta beretzat garrantzitsua zen transmisio lan hori egitea». Prentsa saltzailearen ofizioa ez da berak aukeratutakoa. Amonatik hasita etxean guztiak lanbide honi lotuta egon dira. Aitak kanpoan egiten zuen lan, baina egunero laguntzen zien. «Gurean, prentsa salmentak salbatu gaitu, eta garai hobeak izan baditugu ere, aurrera egiten ari gara, jubilatuei esker, batik bat. Beti egon dira garai txarrak, baina aterabideak ere egon direlakoan nago; konformatzen jakitea da giltza».
12 GOIBERRI
GARAI BATEAN
Oazurtzako tunelaren grabatua, Leon Laurentek egina 1867an eta Guia-Album del viagero en la provincia de Guipuzcoa liburuan ateratakoa.
Oazurtzako tunelak 150 urte Oraindik Euskal Herriko tren tunel luzeena dena 1858an hasi ziren eraikitzen. Zegama irauli zuen obrak.
Aimar Maiz Zegama-Legazpi Aurten 150 urte dira Norteko Trenbidearen eraikuntzan, Oazurtzako tunela zulatu zutela, Zegama eta Legazpi artean. 1863an ikusi zuen, aldenik alde, argia. Beste iturri batzuen arabera, 1864ko otsailaren 10ean bukatu zuten. Trenbidea 64ko abuztuaren 15ean inauguratu zuten, Madrildik Parisera lehen trena igarota. Italiatik eta Frantziatik langile, zuzendari, eraikitzaile eta kontratista ugari etorri zen Zegamara. Oazurtzan herrixka bat sortu zen haientzat. 1858tik 1864ra, Zegaman hamabi tunel zulatu zituzten, «Pirinioak» deitzen zioten Aizkorriko mendizerra barrutik ebakiz. Gipuzkoako trenbide-ingeniaritzako obrarik handienak Beasaindik Altsasuraino egin ziren. Igoera gogorra saihesteko, guztira 22 tunel daude, 10.402 metro lurraren erraietan eginak. Azpimarragarriena Oazurtzako tunela da, 2.957 metro luze dena. Eraiki zenean esta-
tuko luzeena zen, eta gaur ere marka hori du Euskal Herrian. SGCME elkarte eraikitzaileko Letourner ingeniari buruak 1858ko ekainean Oazurtzako lanak «lehenbailehen» hastea komeni zela idatzi zien Espainiako agintariei, «trenbide zati horretan gehien iraungo duen lana delako». Irailean banatu zituen lanak, 16 kontratistaren artean. Batzuk zeharretara hasi ziren zulatzen, besteak goitik behera 12 putzutatik materiala gora husteko. Denera 25 milioi pezetako aurrekontua zuen. 1860 bukaeran, tunela «oso aurreratua» zegoen, bi ahoetatik. Hamaika zatitatik zazpigarrena izan ezik, beste guztiak zulatzen ari ziren. 1862an Lavelleyren EGC enpresak hartu zuen Olatzagutia-Beasain arteko obren ardura. Zegaman, 1861ean, trenbideko lanetan 328 pertsona zebiltzan, zuzenean edo zeharka. Atzerrikoak 195 ziren: frantziarrak (132), italiarrak (19), Piamonteko meatzariak (7)...
GOIBERRI 13
GURE LURRA
Julian Urkiola
Gipuzkoako Erlezain Elkarteko lehendakaria
ÂŤNik nahiago dut hogei erleren ziztada, asiar liztor hauetako batena bainoÂť Janire Arrondo Hernani 2009tik Gipuzkoako Erlezain Elkarteko lehendakari lanetan dabil Julian Urkiola (Usurbil, 1945). Garai beretxuan atzeman ziren Euskal Herrian lehen asiar liztorrak; ordutik bere amesgaizto bihurtu da intsektu harraparia. Etxeko sotoan, eztigintzarako tresnekin batera, gordeta ditu vespa vuletinaren ehunka ale, baita horiek iaz egindako hainbat erlauntz erraldoi ere. Etzi, igandea, Zegaman egingo den Erlezain Eguna delaeta, bihar 18.00etan Alerta gorria! Hemen da asiako liztorra hitzaldia egingo du herriko Kultur Etxean.
Zein neurri ari zarete hartzen inbasio honi aurre egiteko? Zaila izango da eustea. Ahalegin handiak egiten ari gara, hala ere ez da nahikoa. Eusko Jaurlaritzak ez du ezer jakin nahi, eta egiten ari garena Gipuzkoako Aldundiari esker da. Eusko Jaurlaritzari eskatu izan diogu I+D batzuk, baina krisia dagoela diote. Batzuentzat badago dirua, guretzat ez!
Zertarako ikerketak?
Nondik edo nola iritsi da liztor asiarra gurera? Badirudi Frantziara itsasontziz iritsi zela 2004. urte inguruan, nahiz eta badiren nahita ekarritakoa dela diotenak ere. Frutarekin etor zitekeen, gustuko dueta, edo egurretan. Baina ez dakigu ziur.
Erraz egokitu da ingurune honetara, ezta? Gune menditxuak eta hezeak gustatzen zaizkio, beraz, paradisuan dago. Badiote iberiar penintsula erdialdera ez dela joango, han klima lehorragoa delako. Txinan hamar subespezie ditu liztor honek, eta nork dio hemen egoera berrietara
Harrapari handia eta oso suntsitzailea da liztor hau. Erleekin amaitzen badu, polinizaziorik ez dago eta polinizaziorik gabe, zer? Haragia jaten du, arraina jaten du... Hildako ganaduetan topatu dituzte eta ahuntzen zaurietan ere ikusi dituztela esan didate. Gizakioi ere kozk egiten digute. Nik nahiago dut hogei erleren kozkada, hauetako liztor batena baino.
Urkiola asiar liztorren erlauntz batekin. JANIRE ARRONDO egokituko diren subespezieak sortuko ez direnik?
Lehen aleak ikusi zirenetik nolako garapena izan du? 2010ean Irun aldean (Gipuzkoa) atzeman ziren lehenak, entomologek ziurtatu zuten. Iaz ugaritu zen asko eta Gipuzkoa osoan erlauntz ugari agertzen hasi ziren, Goierrin ere bai. Aurten, dagoeneko, 200dik gora harrapatu ditut eta ingurukoak ere hala ari dira. Harra-
patutako hauek erreginak dira. Horiek sortuko zutekeen erlauntza. Horregatik, orain da harrapatzeko garaia.
Beraz, badirudi aurten are gehiago ugarituko direla? Bai. Ni oso ezkorra naiz honetan, asko biderkatuko da. Liztor honek guztiarekin amaituko du: liztor txikiagoa jaten du, erleak, euliak...
Ekosistema osoa desorekan jartzera irits daiteke?
Harrapaketak siropearekin egiten ditugu eta etxean ur boteilaz egindako tranpekin. Liztor asiarra eta beste edozer ere erortzen da hor. Feromonekin soilik liztor hori erakarriko duen zerbait sortu behar da. Horretaz gain, zer gustatzen zaion eta nola mugitzen den ikertu behar da.
Erlezainei nola ari zaie eragiten liztor asiarra? Gipuzkoan oso gutxi izango dira erlezaintzatik bizi direnak; hemen erlezain txikiak gara. Hala ere, liztor honekin, erleak ez du atera nahi, eta ateratzen bada ez da itzuliko. Erleak duen akaro bati ere aurre egiten ari gara. Produktu kimikoak erabili behar dira eta argizaria kutsatu egiten da. Horri irtenbidea bilatzen ari gara, eta orain liztorrari ere aurre egin behar.
14 GOIBERRI
INTERNET
saretik Irudia Sarean ikusia
Euskal Herriko Itzulia, iruditan Euskal Herriko Txirrindulari Itzulia egunotan iritsiko da Goierriko errepideetara. 2011. urtean Goierri Garaira iritsi zenean bezala (irudian), jarraipen zabala egingo du Goierriko Hitzak, bere webgunearen bidez. Gaurtik aurrera, bideoak eta argazkiak ikusteko aukera izango da. goierri.hitza.info
Film laburren lehiaketak Azken aldian sona handia hartzen ari dira sarearen bidez egiten diren ikus-entzunezko lehiaketak. Goierrin bertan, Bertsomovieda da horren adibide garbia. OĂąatiko Gero Pentzauku taldeak egindako Badator Munizipala! lana izan da bozkatuena, eta ondorioz, publikoaren saria jasoko duena. Antzeko beste lehiaketa bat ere jarri dute martxan, Tolosako Kilometroak 2013 jaialdiaren harira. Hain zuzen ere, Ahora! leloa oinarri duten ikus-entzunezko lanak aurkeztu behar dira. Sarien artean, 500 euroko sari nagusia eta 20 lagunentzako egonaldia banatuko dituzte. kilometroak.net/lehiaketa
Klik
Han eta hemen
Korrika, musikaren bidez
‘Ka-Kazetarien’ aldeko lipdub-a
Martxoaren 14an eta 21ean
EHUko Komunikazioa Multi-
pasa zen 18. Korrika Goierritik, irudi ederrak utzita. Askok, ordea, irudiekin ez ezik, doinuekin ere lotzen dute Korrika. Hori egin dute Sustatu webgunean, Korrikaren orain arteko 18 edizioetako kantak bilduta. sustatu.com
mendia masterreko ikasle talde batek kazetaritzaren eta komunikazio munduko langileen lana aldarrikatzeko lipdub-a grabatu nahi du. Gangman Style kanta hautatu dute, eta Joxerra Gartziak egin ditu euskarazko hitzak. lipdubmkm.wix.com/1213
Korrikako kanten bilduma ikusteko:
GOIBERRI 15
PUBLIERREPORTAJEA
Argazkilaritza
KIKI ASENSIO ARGAZKILARIA Iortia enparantza , 1 Altsasu (udaletxetik gertu) 948 46 90 23
Kikiren argazkiek ikusteko modu bat isladatzen dute. Une bakoitzeko behar zehatzak antzematen ditu, bai ezkontza argazkietan, bai haurren argazkietan, denek dute berezko izaera, eta pertsona bakoitzen berezko funtsa.
Argazki erreportaje profesionalak iki Asensiok argazkilaritza ikasi zuen Bartzelonan, eta 1998az geroztik ari da argazkilari lanetan Sakanako Altsasu herrian.
K
Zatoz Kiki eta Sonia inongo konpromisorik gabe ezagutzera, oso gertu daude. Soniak azalduko dizkizu hemen aurreratzen diren prezioak.
Ezkontzak 900€tik Jaunartzea 90€tik Erreportajea 45€