GoiBerri 54. zenbakia

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

54. zenbakia. 2013ko apirilaren 12a

Ibilbidea argitzeko bilerak Tentsio altuko linearen proiektua azaldu dute REE-ko ordezkariek 6-7

GOI B ERRI I単igo Lasa 3 Iritzia 4-5 Axier Mujika 8-9 Mikele Tolosa 10 Gerra aurreko Legazpi 12 Gabirian elkarretaratzea egin zuten astelehen goizean REE-ko ordezkariekin bilera egin aurretik. ESKEINE LEGORBURU


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE MOTZEAN

MIKEL ALBISU

Iñigo Lasa Irakaslea eta musikaria

«Marokoko Merzouga desertuaz oso oroitzapen ona dut» Mikel Albisu Legorreta Iñigo Lasa (Legorreta, 1984) ingenieri teknikoa da ikasketaz, irakaslea lanbidez eta Pikunk taldeko baju jolea.

Euskal Herrian rock-and-rollak ez al du dirurik ematen? Hala da, inon baino alaiagoa izanen da, ja ja ja.

Asko kostatzen al zaizu suspentsoak edo gutxiegiak jartzea? Ez da gustukoa izaten baina... behar direnean jarri egiten dira.

Gehiegi dauzkat: musika, mendi bizikleta, eskalada, mendia, bidaiatzea, parranda...

Amets egitetik ez uztea.

Ez dut asko irakurtzen egia esan. Zer pentsa eman zidana, Che Guevararen biografia.

Jaso duzun oparirik bereziena.

Injustizia.

Bat esatea zaila, baina... asko gustatzen zait Turbonegro.

Goierriko txoko bat.

Abesti bat. No one knows (QOTSA). Janari bat.

Herriko alkate bazina...

Ia denak.

Edari bat.

Zaletasun bat.

Oporretarako leku bat.

GOI B ERRI

Dena ez dizuet kontatuko ala?

Gorroto duzuna.

Musika talde bat.

Uf, jende gehiegi hemen denak aipatzeko.

Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga

Amets bat.

Liburu bat.

Nori jarriko zenioke gutxiegi?

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo,

Marokoko Merzouga desertuaz oso oroitzapen ona dut.

Garagardoa.

Igaratza inguruko belardiak.

«Zaletasun gehiegi dauzkat: musika, mendi bizikleta, eskalada, mendia, parranda...»

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Lierni Ormazabal Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Oso konforme nago dagoenarekin.

Legorretan biziko ez bazina... Herri giro polita dagoen edozein txokotan. Jende ona badago, leku denak dira onak.

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.hitza.info

Urretxu:

goiberri@hitza.info

Barrenkale 13. 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

673 69 90 95 – asubinas@bidera.eu 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info


04 GOIBERRI

IRITZIA

Dionisio Amundarain Maizpideren sortzailea

Maizpide barnetegiak 25 urte

Z

enbat urte dituen adierazi dugu. Haurdunaldia zenbat urtekoa eta nolakoa izan zen kontuan hartzea ona litzateke. Hobea zenbat urteko bizitza izan lezakeen aurresatea, irudimenari neke handia eman beharko bazaio ere. Askoz hobe zertako jaio zen argi edukitzea. Haurdunaldiaren «bederatzi» hilabeteek urte asko hartu zituzten. Eman dezagun, 1975etik 1988ra. Horixe izan zen Goierriko «Gau Eskolak» (hasieran) eta «Euskal Eskolak» (gero) irakaskuntzan jardun zuen aldia; irakaskuntzan diot, zeren Goierriko Euskal Eskolak bizirik jarraitzen baitu, 2013an ere, euskaldunen dinamizatzaile eta ez-euskaldunen erakarle. Maizpide abian jarri zen urtean, 1988an, garai hartan HABEren zuzendari zenak, Maizpide eraikuntzari 50 urteko bizia eman zion. Beraz, eraikuntzari 25 urte geldituko litzaizkioke. Ez dakit oso iragarle ona ote

zen eta den Txabarri jauna. Edozein kasutan, hemendik 25 urtera amaitua ote luke Maizpidek, bere zereginari dagokionez, bere eginkizuna? Nahiago nuke hala izango balitz. Edozein kasutan segur nago, Maizpide eraikuntza, zaharraren zaharrez, bota behar izan baino lehen, bertako langileek beste lanen bat bilatuko beharko dutela. Maizpideren eginkizuna. Zornotzako barnegia abian jartzeko zirela, orduan hango arduradun nagusia zen Andoni Untzaluk bota zidan: Zornotzako barnetegia ez da mugatuko Lazkaokoaren eginkizuna betetzera. Ez dakit juxtu zer eginkizun esleitu zioten Andonik eta ondorengoek Zornotzakoari. Lazkaokoarena, hitz bakar batean esan behar banu, heldu-jendea alfabetatzea eta euskalduntzea dela esan beharko. Alfabetatu. Gure Lizardi olerkariari esapidea lapurtuz, «euskara larrekoan», hau da, etxeko euskaran euskal hiztun denari jendaurreko euskal hiz-

tun izaten laguntzea, batetik; jakina, jendaurrean izango dituen funtzioen arabera; adibidez, sukaldaritzaz jendaurrean hitz egin nahi lukeen sukaldari bati, maila batean; ahaldun nagusi izan duenari, bere mailan; lehendakari izan nahi duenari, bere mailan; nornahiri, berarena ez den edozein euskalkitako jendeari aditzera emateko gai egiten laguntzea. Ahozkoaz gain, idatziz ere adierazgarritasun-maila bat lortzen laguntzea; beti ere, bakoitzari osatu behar duen funtzioari dagokion mailakoa. Euskalduntzea. Terminoak berak dioenez, ez-euskaldunak euskaldun bihurtzen laguntzea. Maila xumeenetik hasi eta bakoitzak euskaraz bete beharko lituzkeen funtzioen mailaraino. Jakina, hori guztia erraz

esana da. Konturik handiena, lana nola egin da. Alegia, zein metodologiaz jardun. Goierriko Euskal Eskolak hasieratik izan zuen oso gogoan alderdi hori. Euskaraz, metodologiaz, ia besterik ez zen garai hartan egindako urratsak handiak izan ziren. Lerro hauen egileak, 1982an, zori handia izan zuen 40 egun Israelgo akademia batean egiteko: hebreera irakasten zer metodologia erabiltzen zuten ikusteko. Funtsean, ez zuen nabaritu Lazkaon erabiltzen zenaz bestelako metodologiarik. Soilik, puntu bati bota zion begia. Zuzendaria bera eta gizarteko beste jende asko ateo izan arren, egundoko garrantzia ematen ziotela Itun Zaharreko (Biblia bakarra haientzat) pasadizoak ezagutzeari; juduentzat herri-kultura izaki hura guztia. Egiaztapen horrek sendotu egin zuen Lazkaon oinarrioinarriko arau egina genuena. Hain zuzen, arau horren harira antolatzen ziren Lazkaon ikasleekin irtenaldiak. Horren harira aukeratzen ziren ikasgelan landu beharreko testuak. Batez ere, arau horren harira antolatzen ziren udako ikastaro trinkoak, egun osokoak. Horren harira hasi ziren Lazkaon, 1982an hain juxtu, barnetegiko ikastaro jarraikiak. Horren harira, eraiki zen Gerriko etxe osoa. Horren harira, eragin zen Maizpide barnetegia.

Txinpartak «Mendian, bizitzan bezala, besteari dena eman behar diozu bera ondo senti dadin, eta, hala, zu gaizki zaudenean lagundu zaitzan» Josune Bereziartua Eskalatzailea

5.000 errenta aitorpen euskaraz baietz! kanpaina hasi dute Goierri beheko udalek. Iaz, Goierri es 4.186 errenta aitorpena aurkeztu ziren euskaraz eta aurtengo erronka 5.000ra iristea izango da. Ekainaren 25era bitatean egin daiteke errenta aitorpena.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Goi tentsioa Goi tentsioko linearen gaia entzutean segituan etorri zait burura tentsio altuko musika egiten duen banda australiarra. AC/DC hau bai boltaje altua!

Low cost. Hegaldiak demokratizatzen hasi ziren garaian entzun nuen lehen aldiz termino hau. Ordurarte dirudunentzat soilik zen garraio bat herri xumearen esku jarri zuen, eta poztu egin ninduen berriak. Zer esango dizut ba? Gerora, musika jaialdi ezberdinetako karteletan ere topatu nituen bi hitz magikoak, eta begi onez hartu nuen joera hori zabaltzen ari zela ikustea ere. Hala ere, aste santuan behin baino gehiagotan ikusi dut low cost hori espero ez nuen hainbat lekutan idatzita, eta soberan kezkatu nau. Orain arte, aisialdi edo gutizia merkatura bideratua ikusi dut salmenta mota hau, baina oporraldi hauetan, lehendabiziko aldiz, behar-beharrezko zerbitzuetara lotua ikusi dut (zu ere euskaldun zintzoa izan eta jana eta edana behar-beharrezko ikusten badituzu behintzat). Low cost jatetxeak ikusi ditut non nahi, eta baita poteorako low cost tabernak ere! Low cost tio! Poteo low cost! Honek, alde batetik, garbi uzten du gaur egun bizi dugun egoera, baina bestetik, oso joera arriskutsu bat agerian uzten du. Aipatzen dizkizudan taberna eta jatetxe hauek guztiak, kate handiak dira.

Hau da, ez dira Donostiako edo Bilboko ostalariek irekitakoak. Multinazional batek norbaiti baimendutako lokalak dira. Lan baldintza eskasak eskaintzen dituztenak eta saltzen dutena kanpoan erosten dutenak. Guztion beharrak probesten dituzte zaborraren pareko lanak sortu eta poltsikoak betetzeko. Lana behar duenarenak alde batetik, eta xahutzeko hainbeste diru ez duenarenak bestetik. Low cost garaiak bizitzen ari gaituk Artola. Bai etika, moral eta gizatasun aldetik behinipein...

Mikel Alvarez

bat eta

Ondo asko esana. Low cost deitzen diote orain langileen lan baldintzen kontura prezioak jaisteari, hauek egun bateko kapritxo edo luxua balira bezala. Zeren berezko low cost-ak Mikel, hori esan nahi du: luxurik gabeko zerbitzua. Hegaldietan, adibidez, edari zerbitzurik gabekoa, edo auto alokatuetan irratirik gabekoa. Apaletan beharrean produktuak pallet industrialetan dituzten supermerkatuak ere badira. Low costak denak. Oinarri oinarrizko zerbitzuak hortaz. Argi dago, ordea, zuk aipatzen dituzunak bestelakoak direla. Dekorazio ederrean, zein musika ekipotan edo marketinean dirua beldurrik gabe gastatuko baitute taberna hauek. Baina langileei ordaintzeko ordua iristean, ordea,... orduan komeriak! Low costarekin, hortaz, hizkuntzaren perbertsio bat ematen ari da beste behin Mikel. Hitzek gure garunean sortzen duten irudiaren erabilera perbertsoa. Eta gogora etortzen zait Bio aurrizkiarekin gertatutakoa. Izan ere, gogoan izango duzu, nola Bio aurrizkiaren «modernotasun» eta «osasungarritasun» irudiak aprobetxatuz

bat Jon Artola

berau zuten produktuz bete zizkiguten dendak orain urte batzuk: Bio de Danone, Biofrutas… Europar Batasunak aurrizki hori produktu ekologikoei soilik zegokiela esan zuen arte. Activia, Pascual Funciona eta antzekoak etorriz ondoren. Low costarekin ere antzeko neurriren bat komenigarria litzatekeela pentsa liteke hortaz, eta neroni hiztegiari mugak jartzearen oso aldekoa ez banaiz ere, ba al du inork beste proposamenik?


06 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Gabirian elkarretaratzea egin zuten astelehen goizean REE-ko ordezkariekin bilera egin aurretik. Irudian, ordezkariak udaletxera sartzen. A.Z

Bidea argitzen hasteko Gabirian, Mutiloan, Seguran, Zerainen eta Zegaman tentsio altuko linearen inguruko bilerak egin dituzte aste honetan, REE-ko ordezkariekin.

Eskeine Legorburu Ia bi urte dira Goierri beheko hainbat udaletara eskualdea zeharkatuko duen tentsio altuko linearen berri iritsi zenetik. Asko izan dira tarte horretan izan dituzten usteak eta susmoak. Baina proiektuari buruz ezer argirik ez dute jakin aste honetara arte. REE Red Eléctrica Española enpresako ordezkariak Gabiriako, Mutiloako, Segurako, Zegamako eta Zeraingo udal ordezkariekin eta herritarrekin bildu dira aste honetan, eta proiektuaren inguruko lehen xehetasunak eman dizkiete; baina horiek ere ez dira erabat zehatzak oraindik. Deikaztelu (Nafarroa) eta Ezkio-Itsaso batuko dituen goi tentsioko linea Zegamatik sar-

tuko dela jakin ahal izan dute, eta Barbari auzotik barrena iritsiko dela Zeraina. Handik, Mutiloara bideratuko dute, eta minetatik barrena Gabiriara, Aztiria zeharkatu eta Ezkio-Itsason amaitzeko. Proiektu zehatza datozen hilabeteetan jasoko dute –maiatza eta uztaila artean–, baina zehatz noiz izango den ere ez dute argitu REE-ko ordezkariek. Bost udaletako alkateak eta herritarrak gustura daude, ordea, bi urte hauetan aurreneko aldiz proiektuaren ezaugarriak jakin dituztelako: nolako posteak jarriko dituzten, zein eremu zeharkatuko dituen proiektuak, posteetara iristeko bide berririk egin beharko den... Iñaki Ugalde Mutiloako alka-


GOIBERRI 07

ASTEKO GAIA

teak esan duenez, «bilerak espero bezala joan dira», baina ez diete dokumentaziorik eman. «Oraindik aldaketak egon daitezkeela esan digute, eta dena zehaztu arte ez digutela informazio hori emango». Zerainen, baina, proiektuaren fotokopiak egin ahal izan dituzte. Gabirian herritarrek ere parte hartu ahal izan dute bileran, entzule modura bakarrik, baina Ibon Elgarresta akateak zehaztu duenez, «zuzenean jakin ahal izan dute linea beraien lurretatik igaroko den edo ez». Goi tentsioko lineak argindarra garraiatuko duen arren, lehen bilera hauek ez dira erabat argigarriak izan proiektuari dagokionez. REE-k Eusko Jaurlaritzara bideratuko du proiektua, eta hau izango da ondoren udaletara helaraziko duena. Behin proiektua jasota hilabeteko epea izango dute alegazioak egiteko.

Energiaren beharra Edurne Albizu Zegamako alkateak azaldutakoaren arabera, Eusko Jaurlaritza izan da goi tentsioko linea Gipuzkoara ekartzeko eskaera egin duena. Hala, eta REE-k emandako argudioen arabera, «Gipuzkoan dagoen energia beharra ase nahi da linearekin. Guri emandako azalpenetan esan digute egun, Gipuzkoan, behar den energiaren %30 sortzen dela. Behar hori asetzeko Nafarroan

duten soberakina ekarri nahi dute, eta horretarako da proiektua», azaldu du Albizuk. Jaurlaritzak egindako eskaeraren agiria eskatu du Albizuk, behar hori justifikatua den jakiteko. «Inguruko enpresek behar hori dutela egiaztatzen bada, baloratu egin beharko da goi tentsioko linea. Baina osasun arloan sortzen dituen arazoak ere egia badira, beste irtenbide bat bilatu beharko da, denontzat baliagarria dena», esan du Zegamako alkateak. Behar horretan oinarrituta «justifikatzen dute» proiektu hau REE-k eta Eusko Jaurlaritzak Ugalderen ustez. «Energia hori beharrezkoa dela esaten dute behin eta berriz, eta, beraz, proiektua ere beharrezkoa dela. Linearekin Gipuzkoan dagoen energia beharraren %70 asetzea da helburua, eta horretarako eraiki nahi dute autopista elektrikoa». Gaur egun Gipuzkoan dagoen energia gastuaren bilakaera ikusita, «10-15 urteko epean» behar hori asetzeko ari dira orain lanean REE-koak. Albizuren ustez, «epe luzera ari dira lanean, baina behar erreala zein den ez dakigu. Proiektuaren atzean zein interes dagoen ere ez, baina beharra baldin badago eta proiektu hau ez bada egokia, beste alternatiba batzuk bilatu beharko ditugu», zehaztu du. Proiektu zehatza iritsi aurre-

tik, eta zehaztasun guztiak jakin aurretik, hasi dira jada alegazioak prestatzen udaletan. Jaso ahal izan duten informazio apurrarekin hasiko dira lanean, ondoren denbora kontra izan ez dezaten. Bileran jasotako informazioa «oso justukoa» izan dela adierazi dute Mutiloako, Zeraingo eta Gabiriako alkateek, baina Gabirian eta Mutiloan badute proiektuaren «ideia bat» lanean jarraitzeko. Joxe Manuel Oria Zeraingo alkatea ere gustura agertu da

Gipuzkoan dagoen energia falta asetzeko ekarri nahi dute linea Nafarroatik Maiatza eta uztaila artean jasoko dute udaletan azken proiektua, alegazioak egiteko

bilerak emandakoarekin, «orain arte baino gehiago» badakitelako. «Hitzez behintzat gure eskaerak entzuteko ere prest agertu dira, gurekin batera garatu nahi dutela proiektua esanez, baina gero ikusi egin beharko da».

Jasotakoa zabaldu Egun hauetan jaso duten informazioa zabalduko dute orain udal ordezkariek herritarren artean. Kaltetuak izango diren herritarrekin landuko dituzte alegazioak, baina zuzenean kaltetuak izango ez direnekin ere elkarbanatu nahi dute jaso duten hori guztia. Horregatik, bihar, larunbata, Iruñeara joango dira hainbat goierritar, bertan egingo duten 400 volt 400 minutu ekimenean parte hartzera. Musika, hitzaldiak, eta ekintzak uztartuko dituzte proiektuaren aurka daudela adierazteko. Autopista elektrikorik ez! plataformak deituta, Goierrin ere egingo dituzte ekintzak datozen hilabeteetan. Hurrengoa Seguran antolatu dute, hilaren 27rako, larunbata. Gaiaren inguruan informazioa nahi duten guztiei azalpenak emango dizkiete, eta elkarretaratzea egingo dute. Ondoren herri bazkaria. «Uste baino jende gehiagori eragingo dio proiektuak Goierrin, eta denak Seguran elkartzera animatzen ditugu», zehaztu dute.


08 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

Axier Mujika Aramako alkatea eta Uemako zuzendaritzako kidea

«Euskaraz bizitzea posible dela erakutsi nahi du Uemak» Loinaz Agirre Arama Etorkizuneko Euskal Herri euskaldun baten alde lanean ari den erakunde publikoa da Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea. Euskal Herriko 69 herrik osatzen dute Uema; tartean dira Goierriko Altzaga, Arama, Ezkio-Itsaso, Gaintza, Itsasondo eta Zaldibia. Euskararen normalkuntza prozesuan garrantzi handia dauka Uemak Axier Mujika

(Arama, 1977) Aramako alkatearen eta Uemaren zuzendaritzako kideak. «Euskara biziko bada, –erdarak bezala–, nagusi izango den lurgunea behar du», dio. Martxoaren 16an Orion (Gipuzkoa) Uemak egin zuen batzarrean berriz izendatu zuten Axier Mujika aramarra, Uemaren zuzendaritzako kide.

Zer da Uema? Zein da bere funtzioa?

Euskal Herriko 69 herri elkartu gara eta denok elkarrekin euskarari bizitoki bat ematen diogu. Eta euskarak horren beharra dauka; izan ere, esaten da, hizkuntza batek bizitzeko, nagusi izango den toki bat behar duela eta Uemako herriok arnasgunea ematen diogu euskarari. Euskararen etorkizuna bermatzeko beharrezkoa da. Sinergiak sortuta, gauzak errezago egiten dira.

Bi urte daramatzazu Uemaren zuzendaritzan. Zer moduzko esperientzia ari da izaten? Ona, oso jende ona dago. Zuzendaritzan sartu ginenean saltsa handi samarrarekin topatu ginen. Bi urteotan Uemari beste forma bat ematen saiatu gara, mugiarazten, oso estankatuta zegoen eta. Lan ona egin da eta Orioko batzarretik indartuta atera gara.

Beste bost herri gehiago ere


GOIBERRI 09

ELKARRIZKETA

Goierriko Altzaga, Arama, Ezkio-Itsaso, Gaintza, Itsasondo eta Zaldibia udalerriak Uemako kide dira ema Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea 1988 urte amaieran sortu zen, Euskal Herrian Euskaraz taldearen ekimenez. 30 udalerri euskaldunek Euskararen Erabilpena Normalizatzeko Udal Arautegia onartu zuten, bertako administrazioan eta herrian euskaraz bizi izateko bitartekoak jartzeko asmoz. Gaur egun, Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako 69 herrik osatzen dute Uema. Tartean daude Goierriko bost herri: Altzaga, Arama, EzkioItsaso, Gaintza, Itsasondo eta Zaldibia. Herritarrek arlo guztietan euskaraz bizitzea posible izateko aitzindari eta bide urratzaile izan da Uema. «Duela 22 urte sortu zenetik, ibilbide handia egin du, eta egiaztatutako esperientzia du. Euskara hutsean funtziona daitekeela eta funtzionatu nahi dutela erakutsi dute bertako udalek», dio

U

Axier Mujikak. Hizkuntza politika aurrerakoiak bultzatzen ditu Uemak, «erakunde publikoetatik bultzatzen den elebitasun politikak ez diolako erantzuten beren herrietako errealitate soziolinguistikoari». Bi helburu nagusi ditu Uemak. Batetik, udalerri euskaldunetan herritarrek egiten duten bizitza sozial guztia, publikoa zein pribatua, euskaraz izan dadin bideak urratzea. Eta bestetik, udalerri euskaldun guztiek bat eginik, euskara nagusi izango den lur-gunea osatzea. Bi urteko hausnarketa prozesuaren ondoren, martxoaren 16an batzarra egin zuen Uemak Orion (Gipuzkoa), eta bertan azaldu zituen lan ildo nagusiak zeintzuk dituen: euskarazko funtzionamendua bultzatzea; lurguneari eustea eta zabaltzea; herri euskaldunen garapen iraunkorra bultzatzea; eta harremanak lantzea.

LOINAZ AGIRRE

sartu dira Ueman, besteak beste Tolosa eta Zarautz. Orain artekoak baino herri handiagoak nolabait esateko.

Goierriko sei herri dira Uemako kide: Altzaga, Arama, EzkioItsaso, Gaintza, Itsasondo eta Zaldibia.

Zarautz da Ueman sartzeko portzentajea betetzen duen herririk handiena. Sartzea erabaki du eta oso garrantzitsua da. Ikusten da herri handiak ere ari direla sartzen; Tolosa eta Ondarroa ere sartu dira.

Beste herri dezentek Ueman sartzeko baldintzak betetzen dituzte. Ea animatzen diren.

Orain arte herri txikiak bakarrik izan dira Uemako kide, baina pixkanaka, handiagoak ere sartzen ari dira.

Uemako kide izateko zein baldintza bete behar da? Kuota ordaintzeaz gain, herritarren %70 gutxienez euskalduna izatea, eta Uemaren helburuekin bat egingo duen benetako borondate politikoa izatea.

Sare bat sortzen ari da, elkar laguntzen ari dira, oso itxura polita hartzen ari da eta denon onerako izango da. Herri handiek euskara zerbitzu indartsuak dituzte eta beraien esperientziak izango dituzte. Interesgarria ikusten dut.

Orioko batzarrean esan zenutenez, Uemako kide izateaz harro zaudete. Zergatik?

Uemaren erronketako bat udal gehiago batzea da.

'Uema, euskaraz gara' leloa erabiliko du aurrerantzean Uemak. Zer esan nahi du leloak?

Lanik handiena egoera ekonomikoak ematen du. Uemako kide izateko kuota bat ordaindu behar da eta, horrek, herriak atzeratzen ditu. Herri batzuekin harremanak izaten ari gara eta ea lortzen dugun Uemara erakartzea.

Arnasgune bateko kide izatearen harrotasunaz jabetu behar dugu, gure herriek besteei eskaintzen dietenaz kontziente izan eta harro sentitu.

Euskaraz bizi garela eta euskaraz bizitzea posible dela erakutsi nahi dugu. Araman, adibidez, %100ean ez nuke esango, baina gehiena euskaraz egiten dugu.

Posible al da euskaraz bizitzea?

Nahi duena euskaraz bizi da. Aramako Udalak, adibidez, iaia lan guztia euskaraz egiten du. Inork gazteleraz nahi badu, ezin zaio galerazi. Funtzionamendu orokorra euskaraz da. Oharrak, adibidez, euskaraz bidaltzen ditugu. Gazteleraz eskatzen duenari, hala bidaltzen zaio.

Euskaraz bizitzeak zein zailtasun sortzen dizkizue? Horrelako herri txiki batean eduki dezakegun zailtasuna herri batzarretan sor daiteke.

«Euskal Herriko 69 herri elkartu gara eta euskarari bizitoki bat ematen diogu» «Euskara biziko bada, nagusi izango den lurgunea behar du»

Euskaraz ez dakien norbait etortzen bada, bat-bateko itzulpenetarako gaitasunik ez daukagu. Baina eguneroko bizimoduan ez dago inolako arazorik. Hemendik aurrera, herriekin egin beharreko lanketa aldatu egingo da. Herriei nota bat bezala jarriko zaie. Urtero hobetzen joateko aukera emango digu. Akuilu lana ere egiten du Uemak. Askotan erosotasunean erortzeko arriskua egoten da eta lanketa gazteleraz egiten duzu. Uemak egiten duena oso garrantzitsua da.

Uemak baliabide eta zerbitzu ugari ere eskaintzen dizkie herriei. Herri txiki bezala oso baligarriak da Uema. Aramak, adibidez, ez dauka Euskara Zerbitzurik. Zenbait kasutarako Euskara Zerbitzu hori Uemak ematen dio modu batera edo bestera. Merkatarientzat kanpainak ere egoten dira. Ez nioke Euskara Zerbitzua deitu beharko, baina guk momentu batzutan horretarako erabiltzen dugu. Dirulaguntzak lortzeko... Guretzat probetxugarria da.


10 GOIBERRI

GAZTEAK

Mikele Tolosa, Urretxuko Mugitegi industrialdean, atzean bere taldekideak dituela. ASIER ZALDUA

Goierri kirol elkartearen tropeleko neska Asier Zaldua Urretxu Duela bi urte Goierri kirol elkartearen txirrindularitza eskolaren ardura hartu zuten gurasoek haurren artean bizikleta zaletasuna suspertzea lortu dute. Dagoeneko 32 txirrindulari dituzte. Aurten, gainera, neska bat dute taldean: Mikele Tolosa legazpiarra. Tolosak 13 urte ditu eta bere amak animatuta hasi da. «Hau da errepideko nire lehen bizi-

Babeslea

kleta. Amari bizikletan ibiltzea asko gustatzen zaio eta anaia eta biok animatu gaitu. Ama oso pozik dago. Tourra aitonarekin ikusten dut eta bera ere oso pozik dago bizikletan ibiltzen hasi naizelako». Bera ere oso gustura dago. Gainera, lehen lasterketan, Beasainen, hirugarren sailkatu zen. Bere lagunei bizikletan ibiltzeak merezi duela esan die, baina ez dira animatu. «Ez zaie

asko gustatzen txirrindularitza». Hala, mutilen artean jarraitu beharko du. «Oso ondo hartu naute», aipatu du.

Prestatzaileen iritzia Tolosak eta bere taldekideek Aitor Chicorekin eta Aitor Salaberriarekin entrenatzen dute. Haientzat pozgarria da taldean neska bat izatea: «Ea datorren urterako neska gehiago animatzen diren. Gainera, legazpiarra da. Handik jende gehiago etortzea nahi dugu». Guraso guztiek Idoia Lasaren zaletasuna erakusten badute, txirrindularitzak etorkizun oparoa izango du. Tolosaren amari bizikletan ibiltzea asko gustatzen zaio. «Agirreburualdeta-

rren bizilaguna nintzen eta giro hori umetatik ezagutu dut». 18 urterekin Arrasatera joan zen bizitzera eta han asko ibili zen. «Malamute arrazako txakur bat nuen eta hari egurra eman behar zitzaion. Mendira bizikletaren eta txakurrarekin joaten nintzen». Seme-alabak koxkortu zirenean berriro hastea erabaki zuen. Oso pozik dago semealabek bere pausoak jarraitu dituztelako. «Taldean ibiltzen ikastea eta zaletzea dira nire helburuak. Niri txirrindularitzak asko eskaini dit eta eurei ere emango diela uste dut. Lehia gutxienekoa da, eta ez nuke nahi postu onak lortzen ez dituztelako bizikleta uztea».


GOIBERRI 11

MOTZEAN

‘Berria’ren aldeko jaialdia ‘Berria’ egunkariaren 10. urteurrena ospatzeko jaialdia egingo da hilaren 20an Beasainen, 20:00etan Loinaz Agirre Beasain 2003ko otsailaren 20an Euskaldunon Egunkaria itxi, eta lau hilabetera sortu zen BERRIA egunkaria herritarren babesarekin. Ekainaren 21ean Berriak 10 urte beteko ditu eta urteurren borobila ospatzeko helburuz, apirilaren 12tik ekainaren 15era bitartean, Hamarnaka kontatzekoak gara lelopean 30 kultur ekitaldi egingo ditu BERRIA taldeak. Goierrin ere antolatu dute BERRIAren aldeko jaialdia: hilaren 20an, iluntzeko 20:00etan, Beasaingo Usurbe antzokian izango da. Hamar minutuko bideoarekin hasiko da jaialdia. Harpidedunekin eta BERRIAlagunekin batera, euskarazko egunkaria posible egiten duten langileen, kolaboratzaileen, iragarleen

eta abarren sarearen isla izango da bideoa. Horrekin batera, BERRIA egunkariak euskarari egiten dion ekarpena ere nabarmenduko da bideoan. Jarraian,Metrokoadroka sormen laborategiak propio sortu duen Zertarako hegoak antzezlana aurkeztuko du. Ainhoa Alberdi, Amaia Corral, Iñigo Ortega, Iraia Elias eta Joseba Roldan aktoreak igoko dira oholtza gainera.Saioa aurkezten, Martxelo Otamendi, BERRIAko zuzendaria izango da.

Sarrerak aurrez Sarrerak Usurbeko antzokiko leihatilan bertan (leihatilako orduetan), eta Beasaingo Basakana tabernan eta Ordiziako Herriko tabernan eros daitezke. BERRIAlagunek eta harpide-

Metrokoadroka sormen laborategiko aktoreek ‘Zertarako hegoak’ lana prestatu dute. ANDONI CANELLADA

dunek 5 eurotan eskuratu ahal izango dituzte sarrerak; gainerakoek 10 eurotan. Harpidedun edo BERRIAlagun txartela erakustea ezinbestekoa izango da, eta txartel bakoitzarekin bi sarrera eskuratu ahal izango dira gehienez.

Ekainak 22, Andoainen

Sarrerak aurrez eros daitezke Beasaingo Basakana eta Ordiziako Herriko tabernetan.

10. urteurreneko amaierako festa ekainaren 22an egingo dute, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean. Ekitaldi guztiokin, hamar urteotan jaso duen babesa sendotzen jarraitu nahi du BERRIA taldeak, kalitatezko egitasmoa eskaintzeko lanean tinko jarraitzeko helburuz.


12 GOIBERRI

GARAI BATEAN

Euskal Herria plaza 1940 inguruan.MARIN FONDOA/GURE GIPUZKOA

Gerra aurreko Legazpi

Josune Zarandona Legazpi Itxura hau zuen Legazpiko Euskal Herria plazak 1940 inguruan. Udaletxea, eta gaur egun jada eraitsita dagoen eta 1927an eraiki zen Marques de Estella eskola ageri dira plazan. Argazkian ikusten ez bada ere, eskolaren ondoan, estali gabeko pilotalekua zegoen. Legazpiko udaletxea 1720an eraiki zuten, baina hirigunea le-

henago eratzen hasi zenaren zantzuak daude. Liburu idatzietan diotenez, baliteke erdigunea 1608 inguruan sortu izana, Legazpi Seguratik bereizi eta gero. Gorde den Legazpiko plano zaharrena 1805ekoa da. Kale bat, plaza, ospitalea, udaletxea, herri ostatua eta 40 bat etxe zeuden orduan. Herria ez zen 1920ra arte aldatzen hasi.



14 GOIBERRI

INTERNET

saretik Sarean ikusia

Irudia

Bertsomovieda lehiako sariak

ETBko ‘atsuak’ Maizpiden ETBko Kontuz Atsuak! saiokoak Lazkaoko Maizpide euskaltegian izan ziren joan den hilaren 21ean. Aurten 25 urte beteko ditu Lazkaoko barnetegiak, eta aitzakia hori hartuta, Jon Urdangarin Maizpideko zuzendariarekin eta ikasleekin izan ziren, baita herriko hainbat dendetan ere. Egunotan emititu dute saioa eta EiTB Nahieran webgunean ikusgai dago. eitb.tv/eu

Bertsomovieda lehiaketako epaimahaikoak jakinarazi ditu aurtengo saridunen izenak. Jon Martin bertsolariak eta Beira taldeak egindako ‘9 hilabete’ lanak jaso du sari nagusia, baita bertsorik onenena ere. Gazteen mailako saria, berriz, ‘Bizitzaren ikuspegiak’ lanak jaso du. bertsomovieda.com

Klik

Han eta hemen

Harlem Shake, azken moda

Webak egiteko gomendioak

Lipdub-ak eta flashmob-ak

Herri Arduralaritzaren Euskal

izan ziren aurrema; Gangman Style dantza xelebrea etorri zen gero. Orain, moda berri bat zabaltzen ari da sarean: Harlem Shake dantza ‘frikia’. Gaztea Irratiak lehiaketa bat egin du; Goierriko adibiderik ere bada. eitb.com/eu/gaztea/

Erakundeak (IVAP), webguneak sortu eta berauetan idazteko gomendioak biltzen dituen liburua argitaratu du. Komunikazio elektronikoa izena du argitalpenak; liburu formatoan erosi edo PDFan doan jaitsi daiteke. ivap.euskadi.net

Beasaingo gazteek egin duten Harlem Shake-a ikusteko:




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.