Goierritarraren eta Otamotzen astekaria
60. zenbakia. 2013ko maiatzaren 24a
GOI B ERRI Mendietako korrikalariak Zegama-Aizkorri maratoia eta Goierriko Bi Handiak prestatzen ari diren hiru kirolariren bizipenak 8-9
Karmele Ormazabal, Oihan Galparsoro eta Nuria Molina. GOTZON ARANBURU
Aitor Furundarena 3 Iritzia 4-5 Eskola txikiak 6-7 Urola eskubaloi taldea 10 Julita Mertzeriak 70 urte 11 Ibilbidea Legorretako auzoetan 12-13
02 GOIBERRI
PUBLIZITATEA
GOIBERRI 03
KATE MOTZEAN
Aitor Furundarena Musikaria
«Gorroto ditudanek ni nire onetik ateratzea gorroto dut» Mikel Albisu Arama Musikeneko irakaslea eta diskoa atera berri duen Aiko taldeko partaide da Aitor Furundarena soinujolea(Ordizia, 1970).
Janari bat.
Ahaztuko ez duzun emanaldia?
Oporretarako leku bat.
Nire aurreneko saioak, amaren jaiotetxean, Okobio baserrian.
Amets bat.
Ardi gazta eta tipula gordin ogitartekoa.
Edari bat. Esne hotza. Amsterdam.
Non ez?
Asteburuetan haurrek goizeko hamaikak aldera arte lo egitea.
Zaletasun bat.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Non joko zenuke soinua?
Ondokoak zirikatzea.
Gure hiru haurren jaiotegunak.
Liburu bat.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Jorge Oteizaren Quosque tandem eta Patxi Gallegoren Sabinaitor.
Emazteak egin zidan lerde-zapia, XXXXXL neurrikoa.
Musika talde bat. Errobi, bat esateagatik.
Abesti bat. Komunikazio-inkomunikazioa Mikel Laboarena.
Gorroto duzuna. Gorroto ditudanek ni nire onetik ateratzea.
Goierriko txoko bat. Zaldibiako Okobio baserri ingurua.
Herriko alkate bazina...
«Inoiz ez ditut ahaztuko amaren jaiotetxeko, Okobio baserriko, nire aurreneko saioak»
MIKEL ALBISU
Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga
GOI B ERRI
Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Lierni Ormazabal Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011
Aramak arazo gehiago izango lituzke, eta Axier (egungo alkatea) lasaiago biziko litzateke.
Araman biziko ez bazina... Laster Beasainera joango gara bizitzera, baina nire bihotzaren zati bat Araman geratuko da.
Egoitzak: Beasain:
Webgunea:
Oriamendi, 32. 20200.
Posta elektronikoa:
goiberri.hitza.info
Urretxu:
goiberri@hitza.info
Barrenkale 13. 20700.
Publizitatea:
Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08
Bezero arreta / harpidetzak:
673 69 90 95 – asubinas@bidera.eu 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info
MAIATZAK 30, GREBA OROKORRERAKO DEIA
04 GOIBERRI
IRITZIA
GarbiĂąe Aranburu LAB sindikatua
Zergatik bai greba orokorrari uskal herriko langileriaren egoera egunez egun okerrera doa: langabezia etengabe gora, sektore publikoaren suntsiketa, etxegabetzeak, uztailaren 7an hainbat hitzarmen desagertzen badira langileen soldatetan eta lan baldintzetan atzerapauso berriak eta abar dira gure egunerokotasuna. Euskal Herriko langileria eta herritarrak pobreziara kondenatzeko estrategia martxan da. Emergentzia sozial egoeran gaudela esan genezake. Krisiaren hastapenetik gobernu desberdinek buruturiko politika publikoek ondorio hauetan sakondu baino ez dute egin. Politika horien helburua langileria, herritarrak eskubiderik gabe uztea da, gutxi batzuk elite ekonomiko bat aberasten jarraitzeko. Horren adierazle da IBEX 35eko enpresen irabaziak izugarri hazi direla, eta pertsona aberats eta pobreen arteko aldea gero eta handiagoa dela.
E
Arazoa, beraz, ez da ekonomikoa, politikoa baizik. Gasteizko eta Iruùako Gobernuak ere ez dira salbu geratzen. Eraso horiei aurre egin ez eta zenbait kasutan politika antisozial berdinak ezartzen dituzte beraien eremuan. Jakin badakite ordea, Euskal Herrian ez dutela bidea zabalik, hemen nahiko lituzketen murrizketa eta pribatizazio guztiak ezin dituztela burutu. Patronalak ere uste zuen Madrilen oparitutako lan erreformarekin bidea zabal zabalik izango zuela, eta denborak erakutsi dio hori ez dela horrela. Beraz, bide honetan urratsak ematen jarraitzeko mobilizazio sozialean sakatu behar da eta egoeraren larritasunaz jabeturik, beste sindikatu eta eragile sozial batzuekin batera, greba orokorra deitu dugu maiatzaren 30erako. Grebarako arrazoi nahikoa daudela zalantzan jartzen duenik, gutxi izango da. Hori bai, krisia hasi denetik – beste hainbat greba eta mobilizazioren artean – seigarren greba orokorra
dela kontuan hartuta, grebaren beharrezkotasuna baino, greba zertarako da erantzun beharreko galdera. Ezinbestekoa da, pairatzen ari garen eraso eta murrizketa guztien aurrean erantzun bat ematea, aski dela esatea. Gure erantzun gogorrena eman behar dugu eta hori greba orokorra da. Erantzunak emaitzak ematen ditu, baina salaketa hutsean geratzea ez da nahikoa. Horregatik, plan oso bat abiarazi behar dugu indarrak biltzeko, alternatiba aldarrikatu eta alternatibaren eraikuntzan urratsak eman behar dira. Euskal Herrian eskubide sozial eta laboral duinak bermatuko dituen eredu propioa, berria eraiki behar da. Benetako aldaketa soziala bermatuko duen eredu
berria da alternatiba, Euskal jendarteak duen erabakitzeko eskubidean oinarritu behar dena. Ez dugu ontzat ematen, elite ekonomiko bat izatea gure etorkizuna nolakoa izango den erabakiko duena. Euskal Herriko eragile sozial eta sindikalen artean adostu behar da, euskal jendartearen eta euskal ekonomiaren mesedetan izango den, eredu sozial berri horrek bermatu behar dituen gutxieneko edukiak zeintzuk diren. Eta hori da greba honekin bultzatuko duguna. Lehen urratsa Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutuna egitea izango da. Gutuna, eredu sozial berri bat eraikitzeko bultzatu behar diren aldaketa sozialen aldeko borroka egiteko tresna da; instituzioen aurrean herri honen gehiengoak exijitzen dituen aldaketak aldarrikatu eta borrokatzeko tresna ere bada eta, noski, aldaketa sozial horiek bermatuko dituen erabakitzeko eskubidearen aldeko borroka egiteko ere bai. Eredu sozial berri bat ibilbide oso baten emaitza izango dela ulertuta, indarrak metatu eta prozesu sozial oso bat bultzatzea da dugun erronka. Ez da erronka makala. Greba orokorrarekin hauspoa emango diogun borroka da, jarraituko duen borroka. Guzti honegatik, maiatzaren 30ean denok kalera!
GOIBERRI 05
IRITZIA
Asteko irudia
Josu Maroto
ZegamaAizkorri Igandean jokatuko da 12. Zegama-Aizkorri mendi maratoia. Animoak bertan parte hartuko duten guztientzat, eta gozatu dezatela ikustera doazenek.
Zer da zuretzat zailena artikulu edo lerro batzuk idatzi behar dituzunean Tere? Ziurrenik askotan gaia aurkitzea, ez? Zeren, kotxean zoazela, ikuskizun aspergarri batean zaudenean, afaria egiten ari zarela, mila gai bururatzen zaizkizu. Baina gero, paper aurrean, edo ordenagailuaren aurrean hobe esanda, jartzerakoan, gai horiek ez dira agertzen, edo agertzen direnak ez dute ezer idazteko ematen, edo momentu horretan buruan daukazuna idatziz gero pasatu egingo zarela uste duzu... Dena den, niri behin eta berriro datorkidan gai bat jendeak kotxez doala keinukariak erabiltzeko duen ohitura eskasa da. Orain arte pentsatu izan dut horrelako gai batek garapenik ez duela artikulu bihurtzeko. Jendeak ez ditu kotxean keinukariak erabiltzen eta atzean edo aurrean bazoaz, zuk asmatu behar dituzu haren asmoak, hala egiten ez baduzu honek ekar ditzakeen ondorioekin, istripu bat barne. Bada, ez zuen garapenik ematen, baina bat batean eman du. Izan ere, uste dut, hori, gure bizilagunekiko eta herritarrekiko dugun errespetu eta biziki-
detza ezaren isla bat gehiago dela. Ondokoekiko errespetua, enpatia pixka batek bustia izan dezakeen eragin positiboa izugarria da, horregatik txunditzen nau behin eta berriro horren gabeziak. Oso gutxi eskatzen du keinukariari emateak eta trafikoan duen joera egokian nabarmena da. Bada, oso gutxi eskatzen du keinu txikiak egiteak eta bizikidetzan duen eragin positiboa kontuan har genezake.
Idoia Luzuriaga
bat eta
Badirudi esperientzia txarren bat izan duzula keinukarien kontura (bide batez, nik intermitente esaten diet). Hemendik hilabete batzuetara beteko dira 30 urte nik gidatzeko baimena atera nuenetik. Gogoan dut Jose Antonio zuela izena nire irakasleak, eta Talbot Horizon edo Seat Ritmo batekin ibili nintzela praktikak egiten, garai hartarako egundoko kotxeak biak. Orduan ere, azterketa Beasainen egiten zen, eta teorikoa, pista eta errepideko frogak pasatu behar izaten genituen. Hemezortzi urte bete baino lehen hasi nintzen autoeskolan, auzoko adin bereko lagun mordoarekin, eta hemezortzi urte bete eta hilabetera lortu nuen karneta, aitak ordainduta (ondo aprobetxatu zuen gero mailegua, bera gai ez zenean txofertzat ibili ninduen eta). Ia hogeita hamar urte errepidean, eta tarte luze honetan ez dut izan aparteko gorabeherarik. Kotxeak ere izan ditut bat baino gehiago; aitaren Seat 850 horia, SS-98938 matrikuladuna eta niretzako gidatzeko benetako eskola izan zena; Renault-5 berdea, hau ere aitarena; Ford Fiesta zuria, berri-berria, neuk nire lehenen-
bat
Tere Madinabeitia
go soldatekin erositakoa‌ Gerora, familia osatu eta kotxe gehiago etorri ziren, handiagoak, eta azkenekoa, gaurkoa, todoterreno bat da. Ez dakit, ordea, urte guzti hauetako esperientziak txofer hobea egin nauen, baina esan behar dizut, Idoia, keinukariekin izan dudan arazo bakarra orain dela gutxi izan dudala, todoterrenoarekin atzera jotzean, ikusi ez nuen farola bati eman nionean (ez dizut esango zenbat ordaindu behar izan nuen keinukari berria, eta eskerrak farolari ez zitzaion ezer gertatu).
06 GOIBERRI
ASTEKO GAIA
Txikitasuna, onura Eskola txikietan ikasle izan ziren eta gaur egun ikastetxe bereko guraso diren goierritarrek mota horretako irakaskuntzaren balioa goraipatu dute. Haurrari garatzen laguntzeko balio erantsiak ez ezik, herria bera bizitzen duela diote. Aimar Maiz Goierri Ikasturtearen bukaeran Olaberria bihurtuko da eskola txikien bilgune. Goierriko festa egingo dute bihar, eta Gipuzkoakoa ekainaren 9an. Landa eremuko ikastetxe publiko hauen izatea eta izaera ezagutaraziko dute jaialdi horiekin, beraien arteko topagunea sortzeaz gain. Eskola Txikia izendapena hartzeko, hainbat ezaugarri eduki behar dituzte ikastetxeek: publikoa eta herrian dagoen bakarra izan behar du; euskalduna; sei ikasgela edo gutxiago dituena; talde txikiak eta adin batekoak baino gehiagokoak
batera gelan... Eskola txikia indartzeaz ez ezik, herria bera — normalean biztanle gutxiko udalerriak— sendotzea da helburua, lotuta dauden bi hari direlako, ikastetxeen iritzian. Belaunaldi bat baino gehiago igaro dira, dagoeneko, eskola txikietatik. Frankismo ondoren berrantolatu zituzten eskola publiko euskaldunak, 1988an ospatu zuten lehen jaia, Bidegoianen; guraso elkarteen koordinakundea 1993an eratu zuten. Hiru hamarkada horietan, zikloa borobiltzeko astia eman du denborak. Eskola txikietako
ikasle izandakoak, bertako guraso dira orain. «Gertutasuna», «maitasuna», «herritartzeko modua», «segurtasuna»... Halako hitzekin laburbildu dute eskola Zeraingo, Gabiriako eta Olaberriko guraso banak.
«Erraza zen hara joatea» Olaberrian, herriko eskolak ez du etenik izan. Gainera auzoko eraikinean ibili zen Maider Agirre olaberritarra. «Abantaila bezala ikusten dut zeure herrian ikastea. Talde txikiak ginen, 8-10 lagun izango ginen gelako. Irakaslearekin gertutasuna zegoen, eta gurasoek ere
irakasleekin harreman handia zuten. Guretzat erraza zen eskolara joatea; etxetik gertu, lagunekin...». Gaur egun 7 eta 9 urteko bi haur ditu, eta Olaberrian eskolatu ditu. «Herriarekiko lotura gehiago ikusten diet nik, kanpora joaten diren umeek baino gehiago. Talde txikiak dira, eta irakasle kopurua nahiko ona da dauden umeentzako. Bestetik, eskola txikien metodologia desberdina da, eta gustatzen zait lan egiteko modua. Iruditzen zait umeentzako ere ikasteko ona dela», dio Agirrek. Idoia Agirre gabiriarrak esko-
GOIBERRI 07
ASTEKO GAIA
«Herriarekiko lotura handiagoa ikusten diet bertako eskolara doazen haurrei» Maider Agirre
Olaberriko gurasoa
«Denok elkar ezagutzen genuen, familia bat bezala; segurtasuna ematen du horrek» Idoia Agirre
Gabiriako ikasle ohia
laren alde denak ezagutu ditu. Balentzategi herri eskolako ikasle izan zen, irakasle ikasketetan praktikak han egin zituen, lanean bi eskola txikitan —Oikian eta Ikaztegietan— ibili da, eta orain guraso da.
«Familia bat bezala zen» «Txikitan, Gabirian 20-25 ikasle inguru ibiltzen ginen. Familia bat izango bagina bezala ibiltzen ginen. Denok elkar ezagutzen genuen. Horrek segurtasun handia ematen du. Umetan, eskolara lasai-lasai eta pozik joaten ginen», dio Agirrek. Eskola txikiak «ziurtatuta» dauka, Agirreren irudiko, haurrari «segurtasuna» ematea eta seguru sentiaraztea. «Eta, seguru dagoenean, umea gustura egoten da, leku lasaian. Hori abantaila da». Irakasle bezala, eskola txikietako eta handietako ikasleen artean «alde handia» nabaritu du: «Eskola txikietako umeak askoz lasaiagoak dira. Errazago lan egiten da horietan. Eskola handiek ere badi-
tuzte abantailak lanerako garaian, baina umeak askoz mugituagoak dira. Adibidez, ordubetean matematika emateko, klasean 22 haur edo zazpi eduki, ez da berdina. Atentzio hobea ematen zaie eskola txikietan; gehiago ezagutzen dira ikasleak, hobeto ikusten da zertan dabiltzan ondo, zertan ez... Pertsonalizatuagoa da». Urte eta erdiko Laia alaba Gabiriako eskolara eramango duela «garbi» dauka. «Ez dut inoiz zalantzarik egin. Pentsatzen dut asko gozatuko duen eskola bat izango dela, hala espero dut behintzat. Gainera, umeari herrian integratzen laguntzen dio, herritarrak ezagutzen, kuadrilla hortik sortzen».
«Zeraindartzen lagundu» Aitziber Makazaga zeraindarra Segurako eskolan hasi zen, bi urterekin, jaioterrian ez zegoelako orduan ikastetxerik. Bi ikasturte auzo herrian egin, eta Zerainera itzuli zen. «Oroitzapen oso onak ditut. Herria maitatzen eta zeraindartzen lagundu zidala uste dut. Herri biziago
Goian, Itsasondoko ikasleak iaz. Aurreko orrialdean, Olaberriko herri eskolakoak, lehengo astean. GOIBERRI / AIMAR MAIZ
Goierriko eskola txikien festa, bihar arratsean Olaberrian ipuzkoako festa handirako aho zaporea hartzen hasteko, Goierriko lau eskola txikiek —Zerain, Olaberria, Itsasondo eta Gabiria— bihar ospatuko dute eskualde mailako jaialdia. Arratsaldean da, Olaberrian. Lau herrietako ikasle, guraso eta irakasleei 15:45ean egingo diete ongietorria. Haurrek eskualdeko korrikalari batzuk elkarrizketatuko dituzte jarraian, eta 16:00etan Korrika Txikia egingo dute. 17:00etan askaria eta 17:30ean ikuskizuna dituzte. Gipuzkoa mailako festa ekainaren 9an da.
G
«Ikasleak denak batera daude gelan; gure alabak zaharragoak ditu erreferentzia» Aitziber Makazaga Zeraingo gurasoa
bat egiten lagundu du. Plaza haurrak elkartzeko toki bihurtu da», azaldu du Makazagak. Bera ibilitako eskola berera joaten da Maddi alaba. «Aurten hasi da, eta oso gustura dago. Adin desberdinetako ikasleak denak batera daude gelan, eta zaharragoak ditu erreferentzia». Metodo horrek ikasketez aparte ere eragin ona duela uste du Makazagak: «Asko ikasteaz gain, eskola txikietako haurrek beste balio batzuk ere hartzen dituzte, bizitzan garrantzitsuak direnak». Eskola txikiak «oso goxoak» dira; «ikasle, irakasle eta gurasoen arteko harremana oso gertukoa da. Herri handi bateko zerbitzuak eskaintzen ditu — zaintza, jangela, taxia...—. Eta adin desberdinetako haurrak elkarrekin egoteak harremanak sendotu egiten ditu; etorkizunean lagun-taldea herrian bertan izaten laguntzen du».
08 GOIBERRI
ERREPORTAJEA
Mendirako prest Igandean jokatuko da Zegama-Aizkorri maratoia, eta bi hilabete eskasean G2H eta Ehunmiliak probak. Goierrin goraldian den kirola da mendi probena, eta horietan izango dira Oihan Galparsoro, Nuria Molina eta Karmele Ormazabal. Janire Arrondo Zegama Haitz arteko eta basoko bideen zailtasunak zein inguruetako paisaien edertasunak erakarrita edo, gero eta gehiago dira mendi lasterketen mundura hurbiltzen ari direnak. Zalantzarik gabe, moda modan dagoen kirola da. Ikusi besterik ez dago, Goierrin antolatzen diren mendiko probek duten arrakasta. Igande honetan, etzi, da XII. Zegama-Aizkorri Mendi Maratoia; Ehunmilak eta Goierriko 2 Handiak probekin batera, mendi lasterketen artean harribi-
txia. Hamarkada batean mundu mailako sona izatera heldu den lasterketa da Zegamakoa. Probarako prestatu dira Oihan Galparsoro ataundarra eta Karmele Ormazabal zegamarra. Nuria Molina urretxuarra, berriz, uztailerako G2H proba prestatzen ari da. Zegaman elkartu dira hiruak. Kirolerako afizioa, mendizaletasuna eta kemena soberan dituzte hiruek ere. Lana eta etxeko ardurak konbinatuz, prestatze lanetan eman dituzte azken hilabeteak. Orain urte batzuk Boliviara
egindako bidaia batean hasi zen Molina mendian «serio» entrenatzen. Hala, han eta hemen hainbat lasterketetan irten ondoren, iaz egin zuen lehenbizikoz G2H bi lagunekin batera. Beasaindik abiatuta, Aralar eta Aizkorri inguruak zeharkatzen ditu 88 kilometroko ibilbideak. Ehunmiliak lasterketaren parte da proba hau. Oso gogoan ditu Molinak lasterketan igarotako uneak, gogorrak ugari: «Asko sufritzen da, luzea da oso». Gogoan du Mutiloan, amaierarako 10 kilometro falta zituenean arropaz
goitik behera aldatu behar izan zuenekoa. «Bustita eta hotzak nengoen, ezin nuen jarraitu», zioen. Azkenean, 20 ordu eta 50 minututan amaitu zuen lasterketa. Proba amaitu orduko gehiago ez zuela egingo pentsatu zuen bere artean; «baina, ordubete geroago ziur nengoen hurrengo urtean berriz egingo nuela». Aurten saiatuko da bigarrenez. Sentsazio berarekin amaitu zuen G2H Oihan Galparsorok ere. «‘Nork esan ote zidan niri hemen sartzeko?’ galdetzen nion nere buruari, baina proba
GOIBERRI 09
ERREPORTAJEA
amaitutakoan sentitzen den harrotasun horrek dena ahaztarazten du», zioen. Beti izan da kirolaria ataundarra; futbolean jokatzen zuen eta errepidean korrikan hasi zen ondoren, mendian amaitu duen arte. Igandean hirugarrenez ekingo dio maratoiari. Lehenbiziko saiakeran bertan behera utzi zuen, eta iaz osatu zuen ibilbidea lehenengoz. Zegama-Aizkorri bazetorrela eta nabarmena zen urduritasuna korrikalarien artean erreportajea egiteko hitzoduan. Ataundarrak zioenez «zaila» da nerbiorik ez izatea, «beti sentitzen da zerbait». Galparsororen gisan, Karmele Ormazabal ere maratoian irtetzeko prestatu da. Parte hartzeko ilusioz dago: «Nire helburua ibilbidea amaitzea izango da, minik hartu gabe. Berrogehi urterekin maratoia egiteko erronka jarri nuen eta asmo horrekin irtengo naiz». Gaztetan atletismoan aritu bazen ere, urte asko eman ditu kirolik egin gabe. «Bi alaba ditut, kozkortzen ari dira eta he-
men naiz ni berriro, galdutakoa errekuperatzen», zioen. Behin behintzat proba osatu nahi du zegamarrak, datorren urtean zer egingo duen ez dakiela zioen. Molinak eta Galparsorok aurreratu zioten baietz, behin egiten badu urrengo urtean ere irteera puntuan izango dela. Argi dute, mendiko lasterketena «harrapatzen» duen kirola dela.
Zegama-Aizkorri mendi maratoirako prestatu dira Karmele Ormazabal zegamarra eta Oihan Galparsoro ataundarra. G2H proba egingo du uztailean Nuria Molina urretxuarrak. GOTZON ARANBURU
Prestaketa gogorra Azken hilabeteak euritan joan direnez, mendian entrenatzeko zailtasun handiak izan dituzte korrikalariek. Lokatzak eta elurrak oztopoak jarri dizkie. Zegama-Aizkorri, GH2 edo mendiko edozein proba prestatzea «erronka gogorra» dela aitortzen dute hiruek. «Ordu asko eskatzen dituen entrenamentua da» urretxuarrarentzat. Dagoeneko, ordea, prestatu beharrekoa prest dute eta igandera begira daude. Lasterketan gainean eraman beharrekoen artean ura eta janari energetikoak aipatzen dituzte.
«G2H amaitu eta ordubetera ziur nengoen urrengo urtean berriz egingo nuela» Nuria Molina
«Zegamak badu zerbait berezia. Hau bizian behin behintzat egin beharrekoa da» Oihan Galparsoro
Erlojua ere ez da faltako. Molinak zioenez «beharrezkoa» da denbora neurtzea; «ez erronka gisa bakarrik, indarrak neurtu behar direlako baizik». Galparsorok ere hala zioen: «Jendearen animoekin behar baino gehiago ematen dugu sarri, neurtzen jakin behar da». Hiruek goraipatzen zuten Zegama-Aizkorrin zein G2Hn izaten den ikusle emana. «Iaz Andraitzen gora nindoala, euritan eta lainopean, ezinean, jendearen berotasunagatik ez balitz ez dakit zer egingo nuen», aitortu zuen ataundarrak. Etzi irteera puntuan 450 korrikalarirentzat lekua izango bada ere, 3.188k eman dute Zegama-Aizkorrirako izena. «Zegamak badu zerbait berezia, hitzez azaldu ezin dudana. Hau bizian behin behintzat egin beharrekoa da», zioen Galparsorok. Parte hartzeko aukerarekin «pribilegiatuak» sentitzen dira. Erronka gogorra dute aurretik, baina atsotitzak dioenez gustuko lekuan ez omen dago aldaparik.
10 GOIBERRI
GAZTEAK
Apirila hasieran azken partida jokatu zuen Urretxu eta Zumarragako eskubaloi taldeko kideak. UROLA
Zuen enbor beretik sortuko dira besteak Asier Zaldua Zumarraga Kirol elkarteak gizonezkoek bultzatu ohi dituzte, baina Urretxu eta Zumarragako Urola eskubaloi taldea neska batzuen eskutik jaio zen. Horregatik da bereziki tristea gazte mailako neska taldearen desagerpena. Apirila hasieran jokatu zuten azken partida. Euretako batzuk kanpora joango dira ikastera datorren ikasturtean eta, Urolak senior
Babeslea
mailako neska talderik ez duenez egin, batzuek beste herri batzuetako taldeetan jarraituko dute. Gainerakoek utzi egin beharko dute. Camino Bayon zuzendaritzako kideari pena handia eman dio taldearen desagerpenak. ÂŤKontuan izan behar da urte batzuetan eurak izan direla klubeko neska bakarrakÂť. Neskek kirola mutilek baino lehenago uzten dute, eta Urre-
txun eta Zumarragan ere hori gertatzen da. Urolak ez du sekula senior mailako neska talderik izan. Mutilek, berriz, maila guztietan dituzte taldeak. Hori bai, nesken taldeek jokalari bikainak eman dituzte. Aipagarriena Susana Fraile da. Atenasko joko olinpikoetan parte hartu zuen, besteak beste. Mireia Elgarrestak eta Miren Begiristainek, berriz, Bera Bera taldean jokatu zuten. Desagertu berri den taldeko neskek ere emaitza bikainak lortu dituzte azken urte hauetan. Lloret de Mar-eko (Herrialde Katalanak) nazioarteko txapelketa irabazi zuten, adibidez. Aurten ere primerako denboraldia osatu dute. ÂŤSekulako
meritua dute, jokalari oso gutxirekin osatu baitute denboraldia. Lesio asko izan dituzte eta partida askotan zazpi edo zortzi jokalarirekin bakarrik aritu dira. Partida batera zazpi joan ziren eta bat lesionatu egin zen. Harmailan taldekide bat zegoen, oraindik erabat osatu gabe, eta atezain jarri zenÂť. Taldearen alde halako adorearekin borroka egin ondoren, neskentzat oso gogorra izan da taldea desegitea. Erabakia hartu zuten egunean askok negar egin zuten, baina pozik egoteko arrazoiak ere badituzte: urtetan eurak izan dira zuhaitzeko adaxka bakarrak, baina dagoeneko eurak sortu ziren enbor beretik beste batzuk sortu dira.
GOIBERRI 11
MOTZEAN
Botoi baten ipuina Julita Telleriak Zumarragan mertzeria ireki zuela 70 beteko dira aurten, eta Nerea Mendizabal ilobak orain 8 urte hartu zuen lekukoa. Mertzeriara gauzak erostera baino, «konponbide bila» joaten dira; hori da «gure lanaren xarma». Miriam Luki Zumarraga Julita Telleria 1943an hasi zen lanean joskintzaren esparruan. Etxean bertan zuen artilezko jertseak egiteko tailerra. Hura izan zen gaur egun Zumarragako bihotzean dagoen Julita Telleria izeneko mertzeriaren aurrekaria. Ordutik 70 urte igaro dira, eta dendaren nagusiak aldatu badira ere, beti egon da zabalik. Nerea Mendizabalek, Telleriaren ilobak, orain 8 bat urte hartu zuen mertzeriaren ardura. «Hainbat emakumeren laguntzarekin egin zuen lan izebak tailerrean, eta gerora ireki zuen mertzeria, Zumarragako lehena». Urte haietan arropak josteko ohitura zein beharra zeuden; norberak etxean bere arropak egin edo enkarguz eskatzen zizkien jostunei. Joste lana emakumeen ardurapean zegoen gehienetan, nahiz eta Zumarragan, gutxienez, gizonezko bi sastre ere egon zen. «Gure dendara garai hartako jostunen seme-alabak etortzen dira egun. Umetan amak eskatutakoa erostera etortzen zirela gogoratzen dute, eta erakusmahaira ez zirela iristen». Julita Telleriak erretiroa hartu zuenean, denda bi arreben esku utzi zuen, eta haiek gerora Arantxa Pozuetari egin zioten eskualdatzea. Mendizabalek Pozuetari hartu zion erreleboa. Horren lekuko Julita Telleria bera izan zen; Telleria 104 urte betetzeko zela zendu baitzen. «Niri ez zitzaidan inoiz burutik pasa negozioaren kargu egitea. Gure aitak, ordea, nik baino lehenago ikusi ninduen mertzerian, eta haren bultzadarekin
Julita Telleria artilezko jertseak egiteko tailer batekin hasi zen lanean, gerora ireki zuen mertzeria
Nerea Mendizabal Zumarragako Julita Telleria mertzeriako erakusmahaiaren atzean. M. LUKI
negozioa hartu genuen ahizpak eta biok». Abentura berria ahizparekin hasi izanak «bertigoa baretu» ziola dio, ez baitzekien «hari batek zertarako balio zuen ere. Gure amak izebarekin lan egin zuen, hasieran asko lagundu zigun eta laguntzen dit oraindik ere», dio. Denborarekin ahizpak beste bide bat hartu zuen, eta Nerea Mendizabalek bakarrik darama egun dendaren lema, Marta Aizpurua laguntzaile duela. Urriaren 8an zortzi urte beteko ditu Mendizabalek mertzerian, eta denbora pasa ahala
«bezeroei esker» harien, botoien, zinten, kremaileren eta bestelako zeren misterioak ezagutu dituela gehitu du. «Askotan egokitu zait umiltasunez bezeroari eskatzen duena zer den galdetzea; hori izan da ikasteko aurkitu dudan modurik onena». Edozein modutan, mertzeriaren arloa hain zabala da ezen ikasten jarraitzen duela beti ere.
Haritik harira Dendan pijamak, barruko arropak eta beste zenbait arropa saltzen baditu ere, gehien betetzen duen arloa mertzeriarena dela dio. «Gurera gauzak erostera baino, dituzten arazoei konponbidea ematera datoz bezeroak. Konponbide hori aurkitzeak poz handia ematen du; hori da gure lanaren xarma». Saltzailearen inplikazioa eskertzen dute bezeroek, eta ideiak emateagatik espero ez dituzten konponbideak aurkitzea ere bai. Bere lana ondo baino hobeto deskribatzen du Mendizabalek botoiaren ipuina kontatzen duenean: «Bezero bat botoi baten bila datorrela. Nolako botoia nahi duen galdetuta, ohiko botoia nahi duela erantzungo dit. Dendan ehunka botoi dauzkagu. Gehiago zehazteko eskatuko diot, eta alkandora zuri bati josteko botoia behar duela esango dit. Botoi batzuk aterako dizkiot, eta horrelako bat ere ez dela egokia esango dit. Beste botoi kaxoi batekin proba egingo dugu, berak nahi duen ohiko botoi hori topatzen dugun arte. Botoia aurkituta poza baino ez da geratzen».
12 GOIBERRI
IBILBIDEA
Legorreta Zahar auzoko gainetatik ikuspegia; larreak, eta behean, Legorretako herrigunea. AIMAR MAIZ
Legorretako auzoetan Udalerriari itzulingurua iparralderantz egiterakoan, Koate, Legorreta Zahar eta Berostegi auzoak zeharkatuko ditugu, Burnikurutzeta mendiaren bi hegaletan. Oria eta Urola ibarren banaketa-lerroaren Goierriko erpina da. Aimar Maiz Legorreta Legorretari bira egingo diogu, ibilbide honetan. Herrigunetik abiatu eta bertan bukatuko da, baina tartean Burnikurutzeraino igota. Auzo ederrak eta historia handikoak igaroko ditugu. Koatera bidean, Oriar jauretxe edo etxe tzarretik gora abiatuko gara, herritik beherala. Santa Ana ermita (0,8 km) dago jauregiaren ondoan. Barrutik egoera kaxkarrean dago. Koate baserrietara igo (Koatetxeberri, Koatebarrena, Koaterdikoa, Koateurkiaran, Koategoikoa) eta asfaltozko bideari segita, errebuelta itxi batera iritsitakoan (1,7 km, 229m), eskuinera abiatzen den pista hartuko dugu, mendian gora, bidezidorretik. Sigi-sagaka, aurrerago bidegurutze bakarra
dago: eskuineko adarra hartu, eta gorago Urdaneta baserriraino iritsiko gara (3,9. km, 429m), Tolosako lurretan. Pistan segi, eta aurreragoko bidegurutzean ezkerretik jarraitu. Santa Marinarako bidera (Al-
biztur) irtengo gara (5,3.km, 536m), Parikuzar parajean. Errepidean ezkerrera hartu, eta errepidean 100 metro egindakoan, hurrengo bihurgunean irteten den beste pista bat hartu, Burnikurutzeta lepora iristeko.
Kortatu baserria, euskal rockaren talde ikur batentzat izena bilbidearen azken zatian Kortatu baserri ondotik pasatu liteke, Berostegi auzora iritsi aurretxoan. Fermin eta Jabier Muguruza anaiek eta Treku Armendarizek 1984an sortu zuten musika talde ospetsuak handik hartua zuen izena. Kortatukoa zen Manuel Maria Garmendia Zubiarrain ‘Korta’. ETAko mugalari bezala zebilela, 1976ko apirilaren 18an hil zuen Guardia Zibilak, Beran (Nafarroa). 30 urte zituen. Talde bati muga igarotzen lagundu ondoren, Beran topo egin zuten guardiekin. Haren omenez jarri zioten musika taldeari izena.
I
Burnikurutzetan (503 m) Juan Mari Jauregi legorretarraren omenezko oroitarria dago. Gipuzkoako gobernadore zibil izana, ETAk 2000n hil zuen, Tolosan. Aurrerago, Bizkarreta gainetik Bidania, Beizama eta Urola bailara beha liteke, iparrera begiratuta. Eskuinera, Aldaba eta Aldaba Zaharra; ezkerrera Santa Marina, Murumendi eta Pagorriaga aldea. Jaitsierari ekingo diogu, Bizkarrondo hegalean. Aurreraxeago ezkerrera hartu jaisten goazela, eta pistari jarraitu. 6,5. kilometroan, pistak bihurgune itxia egiten du eskuinerantz, baina aurrera doana hartuko dugu. Eskuinera Lantegi izeneko parajea dago, ezkerrera Itzaleta. 100 metro aurrerago, beste gurutze bat, pisten artean:
GOIBERRI 13
IBILBIDEA
Burnikurutzeta
Irteera-helmuga
Korrikalariak Otzaurten. AIMAR MAIZ
Legorreta-Burnikurutzeta bira Luzera: 10,8 kilometro Denbora: 3 ordu Altuera gehiena: 537 metro.Desnibela: 421 metro. Zailtasuna: Ertaina
aurrera hartu (eskuz ezkerrera geratzen zaigun adarra).
Legorreta Zahar Basoan sartuko gara, eta 700 metro beherantz pista horretan egingo ditugu. Zabalgune batera irtengo gara, Gorostizelaiko belardietara (7,8. km, 350m). Pistan behera, Legorretazar baserrira iritsiko gara, eta Legorretazar auzoko errepidera. Errepidean beherantz segi, Zumiztiaga baserri ondotik igaro, eta ganadu ukuilu bateraino iritsi (8,9. km, 339m). Aurrerantz, pistatik basoan sartuko gara. Argindar linearen dorre baten ondora irtengo gara. Pistan jarraitu dezakegu, 300 bat metrora Berostegi au-
zoko errepidera irteten delako, Kortatu baserritik. Bestela, bihurguneen barrenean lasterbidea har datieke. Berostegi auzora (9,3. km, 125m) ailegatuko gara, lehengo N-1 zaharraren ertzera. Etxe-Aundi, Kastilla-Zahar eta Kastilla-Etxeberri, Goiko Errota, Jildegi eta Ermesagasti baserriak daude han, baita Santa Marina ermita ere. Bidegorritik, ezkerrera herriguneraino joango gara,lauan. Herrigunera sartzeko, merezi du Etxezarreta paper fabrikaren bukaeran aurrera segitzea, Ajoain aldera. Oria ibaia N-1 errepide zaharraren zubi gainetik igaro beharrean, zubi zaharretik pasatuko gara, Zubizarreta auzoan hain zuzen.
Zegama-Aizkorri mendi maratoiko ibilbidean barrena tzi, hilak 26, Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren XII. edizioa jokatuko da, 09:00etan hasita. Korrikalariek 42,195 kilometro burutu beharko dituzte Zegamako helmugara iritsi aurretik. Munduko koparako puntuagarria da Zegamako lasterketa. Gazteentzako proba ere antolatu dute bigarren aldiz: 10:30ean abiatuko dira korrikalari gazteak, eta 11:15ean iritsiko dira lehenengo korrikalariak. Aizkorri mendizerran barrena, pagadi, harkaizti eta larre leunetan ibiliko dira korrikalariak. Parte hartzaileak ikusi eta animatzearekin batera, Aizkorri Parke Naturalean mendi bueltatxo bat emateko. Otzaurte, Ultzama, Aratz, San Adrian, Santi Spiritu, Aizkorri, Oltze, Urbia, Oazurtza... Bakoitzaren gaitasunaren arabera, leku batean edo bestean ikus daiteke maratoia.
E
Ordutegia Kontuan hartu beharrekoa datua da Otzaurten bidea itxita egongo dela 09:00etatik 10:00ak aldera arte, azkeneko korrikalaria pasatu arte. Denbora erreferentzia batzuk ere eman dituzte antolatzaileek: lehenengo korrikalariak, 10:45-11:00ak aldera, pasako dira Santi Spiritutik; Aizkorri gailurretik, berriz, 11:15-11:30era tartean; eta lehenengo korrikalariak 13:00etan iritsiko dira helmurgara.
14 GOIBERRI
INTERNET
saretik Sarean ikusia
Irudia
Mugikorretik ere hordagoka
Egunean 8 mila ‘tweet’ euskaraz Twitterreko euskarazko erabileraren jarraipena egiten duen Umap.eu webguneak apirileko datuak zabaldu ditu. Horien arabera, euskaraz aritzen diren 5.292 tuiterlari aktibo daude, eta egunean, 8.378 mezu zabaldu dituzte euskaraz. Euskal komunitateko tuiterlarien artean, %49,13koa da euskararen erabilera. Datu hori ateratzeko, euskaraz jarduten duten erabiltzaileek bidalitako 511.663 mezu aztertu dituzte; erdiak inguru, 251.364, dira euskaraz idatzitakoak. Gainontzekoak gaztelaniaz (%29), ingelesez (%8) eta frantsesez (%1). umap.eu
Han eta hemen
Karta jokoak atsegin dituztenek badute mugikorretik jokatzeko joko bat, oso bertakoa dena. Musean du izena, euskaraz eginda dago, eta bakarka aritzeko dago prestatuta, makinaren kontra. euskalapps.net
Goierritarrak Hego Tirolen Nazioen Mundua ekimenaren bidez, goierritar eta euskaldun talde bat Hego Tirolen izan da pasa den asteburuan, bertan ospatu duten Nazio Ukatuen Biltzarrean. European Partenership for Independence erakundeak bultzatutako biltzarra da, eta besteak beste, Euskal Herria, Eskozia, Herrialde Katalanak, Flandria, Venezia, Bavaria, Tibet, Sizilia, Friuli, Trieste egon ziren ordezkatuta. Bidaiko argazkiak eta bideoa ikusgai daude. goierri.hitza.info
Xuxen, Android eta Iphone-rako Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak euskaraz garatutako hainbat produktu digital jarri ditu sarean, edonoren eskura; horien artean, Android eta Iphone sistemetarako Xuxen zuzentzailea. euskara.euskadi.net
ni geelreerabzai!
TOLOSALDEA
LANBIDE HEZIKETA INSTITUTUA
eskaintza akademikoa arautua goi mailako zikloak (euskaraz)
t 4BSFLP JOGPSNBUJLB TJTUFNFO BENJOJTUSB[JPB t "ENJOJTUSBSJU[B FUB mOBOU[BL t "VUPNBUJ[B[JP FUB SPCPUJLB JOEVTUSJBMB t .FUBM FSBJLVOU[BL t FBCSJLB[JP NFLBOJLPLP QSPEVL[JPBSFO QSPHSBNB[JPB t *OTUBMB[JP UFSNJLPBL FUB nVJEPEVOBL NBOUFOU[FB
erdi mailako zikloak (euskaraz)
t 4PMEBEVSB FUB HBMEBSBHJOU[B t .FLBOJ[B[JPB t *OTUBMB[JP FMFLUSJLP FUB BVUPNBUJLPBL t .JLSPJOGPSNBUJLB TJTUFNBL FUB TBSFBL
Tel: 943 651 147 Fax. 943 651 856 idazkaritza@tolosaldea.com www.tolosaldea.com
BVSSFNBUSJLVMB NBUSJLVMB FQFB Maiatzaren 27tik Ekainaren 7ra
Uztailaren 8tik 12ra
[VSF FUPSLJ[VOB QSFTUBU[FO MBHVOU[FO EJ[VHV t "MJBOU[BL FUB MBOLJEFU[B MBOUFHJ FUB FSBLVOEFFLJO t -BO 1PMUTB FUB JLBTMF PIJFO KBSSBJQFOB t 1SBLUJLBL BU[FSSJBO &3"4.64
t "MUFSOBOU[JBO GPSNBLVOU[B )&;*#*