Goierritarraren eta Otamotzen astekaria
61. zenbakia. 2013ko maiatzaren 31
GOI B ERRI Jon Balentziaga 3 Iritzia 4-5 Mundumob 8-9 Film laburren lehiaketa 10 Aitor Mendiaraz 11 Eitzaga, lehengo Zumarraga 12 Aitor Uribeetxeberria 13
Xabier Mendiguren EH11 Koloreren bozeramalea
ÂŤKanpotik etorritakoei guk egin behar diegu harrera, herri bezalaÂť
6-7
Egungo gizartean dagoen jatorri aniztasunaren inguruan, hausnartu eta eztabaida sustatzeko ekimena da EH11 Kolore. MIKEL ALBISU
02 GOIBERRI
PUBLIZITATEA
GOIBERRI 03
KATE MOTZEAn
Jon Balentziaga Kazetaria
«Gogoratzen naiz umetan jaso nuen Realaren lehenengo kamisetaz» Mikel Albisu Zumarraga Jon Balentziaga (Zumarraga, 1974) kirol kazetaria da. Bederatzi denboraldi egin zituen Euskadi Irratian, Realaren jarraipena egiten. Azken bost urteetan ETBko kirol berriak aurkezten ari da, lehen biak ETB1en eta azken hiruak ETB2n. Igande goizetan ETB1en saskibaloia ere aurkezten du.
Zaletasun bat.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Egunkari desberdinak irakurtzea.
2009ko urriaren 7a. Semea jaio zenekoa.
Liburu bat.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Itsaso Martinen Ni, Vera. Delorean.
Oraindik ere, gogoratzen naiz umetan jaso nuen Realaren lehenengo kamisetaz.
Abesti bat.
Gorroto duzuna.
Ikusteko kirol bat?
Edari bat.
Musika talde bat.
Doctor Deseoren En tu rincon.
Gezurra.
Janari bat.
Goierriko txoko bat.
Pasta.
Futbola.
Ardoa, aukeran, txuria.
Praktikatzeko kirol bat.
Oporretarako leku bat.
Igeriketa.
Zarautz, adibidez.
Kirolari bat.
Amets bat.
Mikel Balentziaga.
Izan nuen, eztizko, amets bat.
«Zumarragan jaio nintzen, baina, Urretxun bizi naiz, eta konforme nago»
Antio.
Herriko alkate bazina... Alderdikeriarik gabe gobernatzen saiatuko nintzateke.
Zumarragan biziko ez bazina... Urretxun bizi naiz, eta konforme nago.
MIKEL ALBISU
Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga
GOI B ERRI
Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Lierni Ormazabal Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011
Egoitzak: Beasain:
Webgunea:
Oriamendi, 32. 20200.
Posta elektronikoa:
goiberri.hitza.info
Urretxu:
goiberri@hitza.info
Barrenkale 13. 20700.
Publizitatea:
Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08
Bezero arreta / harpidetzak:
673 69 90 95 – asubinas@bidera.eu 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info
g004_goiberri_Maquetaci贸n 1 2013-05-31 11:14 P谩gina 1
04 GOIBERRI
PUBLIZITATEA
GOIBERRI 05
IRITZIA
Asteko irudia
Josu Maroto
Zaborra Hiri honetan ez dago biontzako tokirik arrotza!
Frankismoan, edozer gauza egitea debekatua zegoenean, ezkutuka eta arrisku bizian ibilita, zigor gogorrak jasota, lan asko egin genian euskaldunok. Haurrekin, doako irakaskuntza utzi eta, ordainduz, bitartekorik gabeko baldintzetan, hainbat guraso eta euskaltzaleren lanari esker sortu genituen ikastoletan. Helduekin, alfabetatzea eta euskalduntzea martxan jarri genian. Ilunpeko lana, gau-eskolak, egun argitan fruitu ederrak eman zituena. Joan huen Franco, bukatu huen frankismoa, formalki bederen, debekuak utzi eta libre gaituk euskaraz hitz egiteko (ez nonahi baina), ia-ia libre protesta egiteko, libre pentsatzeko, libre ‌; zer egiten diagu, ordea? Debekuak, inposizioak eta errepresioak baditek xarma , motelena ere mugiarazten ditek, denok jartzen gaitiztek dantzan: adibidez, ez al ginen jende gehiago joaten Herri Urratsera, Senperera, mugan eta, mugara iristerako, nonahi kontrol zorrotzak jartzen zituztenean? Gaur egun ere jartzen ditiztek, baina ez garai batean beste, ez garai batean bezalakoak. Seaskako ikastolek, berriz, ekitaldi horren beharra izaten jarraitzen ditek. Adiskide batek esana
egia ote? Mugan kontrol zorrotz eta gogorrak jartzen dituzten egunean antolatu eta beteko ditiagu herri bakoitzean autobus bat edo bi eta joango gaituk jendea, ez festara, baizik eta protestara, trumilka. Herri konkistatua gaituk eta hala izaten segitzen diagu. Hor zagok koska! Lan asko egin diagu azken 50 urteetan, baina asko diagu egiteko hurrengo 50etan. Lazkaora etorriz, zorionak eta lanean segitzeko animoa San Benito Ikastolari (50 urte) eta Maizpide Barnegi-Euskaltegiari (25 urte).
Joxepa Madariaga
bat eta
Nik ere begirune eta ohore osoa San Benito Ikastolak eta Maizpide Euskaltegiak egiten ari diren lan oparoagatik. Nolanahi ere, nire gogoeta baikortasunaren eta ezkortasunaren arteko orekan kokatu nahi niken: Baikor nagon, egundoko gazte pila euskaraz jantzi dugulako; halere, penatzen naun askori ez diolako jantzi horrek grazia handirik egiten, armairuan gordetzeko ez bada. Baikor nagon, San Beniton milatik gora ikasle dabiltzalako; baina, mila horien hizkuntza hegemonikoa euskara ez dela erakusten zidan errealitateak. Baikor nagon ikasle horien lazkaotar guraso asko ikusi ditudalako Maizpidera gerturatzen euskara ikastera; baina, ez dinat ikusten horiek gero herrian euskaldun gisa agertzen direnik. Baikor nagon, aurten ikastolaren eta euskaltegiaren urteurrenak ospatzen ditugulako; baina, zerbaitek esaten zidan ez dugula jakin
bat
Inazio Usarralde
izan baliatzen aurtengoa herriari inorrosi-aldi bat emateko, euskara hizkuntza hegemonikoa izan dadin gure harreman sareetan. Halere, egundoko konfiantza dinat gure gazteengan. Sasoi honetan asko selektibitatea gainditzeko ahaleginean ari ditun eta denek aterako diten, seguru asko. Bada, gure gazteek, oraingo proba alu hori gaindituko duten gisan gaindituko diten gure hizkuntza hegemonikoa bihurtzeko azterketa ere. Badinat konfiantza!
06 GOIBERRI
ELKARRIZKETA
Xabier Mendiguren EH11 Kolore ekimenaren bozeramalea
«Aberastasuna da aniztasuna, kudeatzen jakin behar da» Loinaz Agirre Donostia Eremu akademiko, kultural, sozial, hezitzaile eta sindikatu desberdineko hainbat herritarrek EH11 Kolore ekimena sortu dute, «gure gizartean bizi dugun jatorri aniztasunaren inguruan, hausnartu eta eztabaida sustatzeko asmoarekin». Xabier Mendiguren (Ezkio-Itsaso,
1945) da EH 11 Koloreren bozeramalea. Bihar, hilak 1, Aniztasunaren Eguna ospatuko dute Donostian, danborra eta gastronomia ardatz hartuta.
Kontseiluan, euskararen aldeko borrokan aritu zara urte askoan. Orain, berriz, aniztasunaren alorrean zabiltza. Orain ere euskararen alde ja-
rraitzen dut, baina beste ñabardura bat hartu du. Guk aniztasunaren erdigune bezala euskara eta euskal kulturaren presentzia azpimarratzen dugu. Etorkizuneko Euskal Herrian, azken urteetan kanpotik etorritakoei eta aspalditik gure artean bizi direnei, euskararen eskaintza egin behar diegu; eus-
karak izan behar du denon lokarri. Alderdi horretatik, bidea ez dut gehiegi aldatu; forma berri bat hartu du.
EH11 Kolore ekimenenaren bozeramalea zara. Zein helbururekin sortu duzue? Azken bi urteotan jatorri desberdinetako pertsona batzuk elkarrekin topo egin dugu. Ba-
GOIBERRI 07
ELKARRIZKETA
Nork egin beharko luke harrera hori? Ordiziako Udalak, adibidez, egiten die Ordiziara joandako etorri berriei. Bistan dago, gauza batzuk, teorian, estatuaren esku daudela. Baina guk bilatu behar ditugu gure bitartekoak eta borondatea behar da horretarako. Etorri berri gehienak udaletxeetara joaten dira. Eta udal horietan harrera egiteko pertsona prestatuak badaude, lehen pauso egoki bat egiteko bidea egina dago. Udalek asko egin dezakete, baina horretarako udalekin hartuemana behar da.
Orain arte harrerarik ez dela egin aipatu duzu. XX. mendean Espainiatik etorri zirenekin izandako esperientzian oinarritzen al zarete hori esateko?
MIKEL ALBISU
koitza abiapuntu desberdinetik, baina zerbait berdina partekatuz. Euskal Herriaren etorkizunari begira, zein eratako estrategiak eta zein eratako bideak erabil genitzakeen aztertzen hasi ginen, ez zedin gertatu, hona zetorrenak ez jakitea nora zetorren. Hori baita orain arte dagoen akats bat. Hona datorrenak uste du Espainiara datorrela, eta hemen hizkuntza bakarra dagoela, espainiera. Gainera, hori areagotzen da, Latino Amerikatik espainiera dakitela datozenekin. Izan ere, Estatua da beraiei harrera egiteaz arduratzen dena. Berehala konturatu ginen hori muga bat dela eta aldatu egin behar dela. Guk egin behar diegu harrera, herri bezala eta Euskal Herri bezala.
Zein harrera mota? Euskal Herri bezala, gu gai izan behar gara arazo horri irtenbidea emateko. Hau da, harrera guk egin behar diegu, nor garen, gure artean bizitzeak zer esan nahi duen... azaltzeko.
Esperientzia hori oso ezaguna da, eta hortik asko ikasi dugu. Guk badakigu, zein garaitan gertatu zen. Garai batean etortzen ziren, gaur Hego Amerikatik datozenak bezala, beraien hizkuntza egiten zen leku batera zetozela. Gero ikusten zuten beste hizkuntza bat, beste kultura bat, beste jende bat zegoela. Batzuk ondo konpontzen ziren bertakoekin eta beste batzuek ez hain ondo. Edo apartheid moduan, bakoitza bere auzoan bizi zen, hartuemanik gabe. Arrisku hori badago gaur egun ere: kanpotik datozenak leku batean metatzea, irakaskuntzan ere leku batean egitea... eta urteetan irautea inolako txertatzerik gabe. Orain hobeto kokatuak gaude: badaukagu Jaurlaritza bat, lehen ez genituen tresna batzuk baditugu; beste kontzientzia bat dugu. Beraz, hori hobeto egingo dugu gaur egun. Horregatik ditugu harremanak etxe erregionalekin eta interesgarria da hona etorri denak zer sentitu duen, eta hemen zegoenak zer sentitu duen elkarbanatzea.
EH11 Kolorek ez du etorkinei buruz hitz egiten, jatorri desberdineko euskal herritarrei buruz baizik.
Hori da. Ez zaigu hainbeste inporta etorri berria den eta nongoa den. Euskal Herrian bizi eta lan egiten duenarekin, elkarrekin, Euskal Herria eraikitzea nahi dugu. Eta eraikitze horretan euskararen eta euskal kulturaren erreferentzia izatea nahi dugu. Guk, zubi lan hori, euskarak eta euskal kulturak egitea nahi dugu.
Aniztasuna aberastasuna dela aldarrikatzen duzue. Oso garbi daukagu eta askotan errepikatzen dugu: aniztasuna berez, aberastasuna da, landareetan eta animalietan den bezalaxe. Ugaritasuna aberastasuna da. Beste kontu bat da, ugaritasun hori kudeatzen jakin behar dugula. Hor pertsonak daude, borondate bat dago, kontzientzia bat dago; beraz, hor denon parte hartzea ezinbestekoa da. Denon artean iritsi behar dugu hartuko ditugun erabakietara. Aberastasun horrek, printzipioz, guri mesede egiten digu. Euskal Herriak dituen ezaugarri batzuk aniztasunagatik ditu. Baina arazoak ere sortzen ditu. Baina arazoak izateak ez du esan nahi ezer
«Kanpotik etorritakoei guk egin behar diegu harrera, herri bezala» «Euskal Herrian bizi eta lan egiten dugunok elkarrekin eraiki behar dugu Euskal Herria» «Aniztasunak arazoak sor ditzake; horretarako zubiak eraiki behar dira»
txarrik; esan nahi du zubiak eraiki behar direla, elkar ulertu eta elkar ezagutu behar dela.
Euskal Herriko herritar guztien eskubideen, betebeharren eta aukeren berdintasuna defendatzea ere bada EH11 Koloreren helburua. Berdinez berdin ez baditugu gure aurrean jartzen diren pertsonak tratatzen, ezin dugu ezer seriorik egin. Harremanen porrotak hortik etortzen dira, bat bestea baino gehiago dela pentsatzean. Batak besteari zerbait ezartzeko eskubidea duela pentsatzea. Hortik abiatzen baldin bagara, besteak bere burua defenditzeko eskubidea izango du, eta ez du onartuko. Edozer gauza elkarrekin egin nahi badugu, berdinez berdin egin behar dugu. Gero, Estatu bat sortzen denean legeak sortzen dira, baina gizarte mailan lehenengo pausoak izan behar du, borondate onean, elkar onartzea.
Euskal herritar guztion lotura euskara eta euskal kultura izatea nahi duzue, zubiak eraikiz. Etorri diren helduek lana egin behar dutenez gero, ez zaie erraza gertatzen euskara ikastea, nahiz eta ia dena doan eman. Baina beraien semealabei bai. Gutxienez, bigarren belaunaldiei aukera guztiak eman beharko genizkieke, eta gurasoek onartu beraien semealabek euskara jakitea mesedegarria dela. Askok halaxe aitortzen dute; beraien semealabak hemengoak bezalakoak izatea nahi dutela. Jarrera hori edukiz gero, askoz ere errazagoa zaigu beraiekin lana egitea. Haurrek oso erraz ikasten dute euskara. Egia da ingurune erdaldunetan zailagoa dela. Eta kasu horretan ahalegin eta bitarteko gehiago jarri beharko dira. Ahalegin berezia egin beharko luke Eusko Jaurlaritzak behar diren tresnak eta bitartekoak jartzen. Borondatea benetakoa badago, tresnak jarri behar dira eta tresnak jarrita helburuak lortzen dira.
08 GOIBERRI
ASTEKO GAIA
Amalurrari dantza Gaurtik etzira arte eskuz-esku ibiliko da munduko bola Goierriko hainbat herritan; Gipuzkoako Zero Zabor taldearen bultzadaz Mundumob ekimenak dantzaren eta iraunkortasunaren aldeko lanketa zabala biltzen du herriz-herri. Miriam Luki Goierri Eman hartu nahi duzun mundua da Mundumob ekimenaren leloa. Bi dira Gipuzkoa Zero Zabor taldeak sustatutako iniziatibaren ardatzak: datozen belaunaldiei mundua aurrekoek jaso zuten bezala hartzeko eskubidea zein ondorengoei ere jasotako moduan emateko betebeharraren aldarria eta baikortasuna, hau da, mezu hori era baikorrean helaraztea. Irudia munduko bola erraldoia da, eskuz esku Orendaindik Donostiara Gipuzkoako herri askotatik iragango dena. Baikor-
tasuna Karlos Gimenezek eta Jon Maiak sortutako kantaren dantza koreografiak ekarriko du.
Dantzaren grabaketak Dantzaren grabaketa Ataunen, Beasainen, Lazkaon, Legazpin, Legorretan, Ordizian, Seguran eta Zaldibian egingo dute. Dantzak ekimena kolorez eta alaitasunaz beteko badu ere, sakonean lanketa zabalago da. Ainize Lasa Beasaingo Zero Zabor taldeko kideak azaldu duenez, «kontsumismoa jaun eta jabe den garai batean bizi gara.
Erosten dugun gehiena zorroetan zein plastikoetan dator, eta horrela ezin dugu aurrera egin. Guri erdi izorratuta iritsi zaigun mundu hau nola jasoko dute gure umeek? Kontua ez da bakarrik birziklatzea, zer erosi jakin behar dugu eta gauzak berrerabili ahal direla; horrela, bizi filosofia aldatzeko kate bat sortuko dugu». Herrietan birziklapena eta berrerabilpena oinarri dituen filosofia hori txertatzeko lanketa egiten ari dira Zero Zabor taldeetako kideek. «Eztabaida zaborrak kudeatzeko moduan
zentratu da, baina benetako gogoeta bakoitzak bere zaborrarekiko hartu behar dituen konpromisoetan dago», gehitu du Lasak. Beasaineko sektore ezberdinetako eragileen atxikimenduak bilatu dituzte. Elkarte gastronomikoetan organikoaren bereizketa bultzatzeko lanketa egin dute. Eskoletan zabaldu dute beren mezua. Eta Mundumobeko dantzaren grabaketa aurreko entseguak antolatu dituzte. «Guretzat abiapuntu bat da, asko baitago egiteko», dio Lasak. Berezia da Ataunen Mundu-
GOIBERRI 09
ASTEKO GAIA
mobetik abiatuta martxan jarritako dinamika. «Zaborrak biltzeko bitartekoei buruz hitz egiten ari gara, baina benetako arazoari ez diogu heltzen», dio Ainara Lasak, Ataungo Zero Zabor taldeko kideak. Herria «nahikoa zikin» zegoen, eta «horren ardura herritarrena» dela iritzita, Gipuzkoa Zero Zaborrek bultzatutako ekimenak Ataungo taldeari martxan jartzeko tresnak eman dizkio.
Zakarrontzietatik hasita Orain bi hilabete Ataungo hiru auzoetako zabor ontziak zenbatzen hasi ziren; San Martin auzoan, esaterako, 38 zenbatu zituzten. «Gure proposamena 36 zakarrontzi jartzea da, baina bost puntutan elkartzea eta, kalean ere, hondakinak gaika sailkatzeko aukera ematea». San Gregorio auzoan zaborra botatzeko bi gune jarriko dituzte eta Aian bakarra. Hori guztia, bizilagunekin batera adostu dute aurretik. Ontzien materiala ere aintzat hartu dute daudenak be-
rrerabiltzeko eta modelo berak launaka elkartzeko. Bihar, lanketa honen emaitza ikusi ahal izango da Ataunen 12:00etan ontzi aldaketa egingo baitute. Ez da hori, halere, Ataungo Zero Zabor taldeak biharko antolatutako ekintza bakarra; 08:30etik 10:30era auzolanean herriko kaleak garbituko dituzte, eta plazara eramango dute jasotako zabor guztia. Plazan bereizketa jolasa egingo dute, «zaborra modu ludiko batean sailkattzeko». Asmoa «guztiori burura etortzen zaizkigun dudak argitzea da», azaldu du Lasak. Goizari amaiera emateko 14:00etan dantza grabatuko dute. «Gauza gehiegi direla pentsa daiteke, baina harik eta herritar gehien bildu nahi dugu, eta ekintza hauetara adinekoak, gurasoak, gazteak eta haurrak erakarri nahi ditugu». Ataungo hainbat eragilerekin ere bildu dira Zero Zaborrekoak eta jasotakoak «gozoak zein mingotsak» izan dira. Lasak, amaitzeko, 2011ko datuei erre-
Mundumobeko flashmobaren entsegua Lazkaon eta Goierriko Zero Zabor taldeek Ormaiztegin egindako aurkezpena. MIKEL ALBISU/ASIER ZALDUA
«Ez da bakarrik birziklatzea, zer erosi ere jakin behar dugu, eta berrerabiltzen» Ainize Lasa
Beasain Zero Zabor
«Zaborrak biltzeko bitartekoei buruz ari gara, baina benetako arazoari ez diogu heltzen» Ainara Lasa
Ataun Zero Zabor
paratuta birziklapena «oso baxua» zela dio, «268 kilo pertsonako sortzen genuen errolda osoa kontuan hartuta, eta horietatik 22 kilo baino ez ziren organiko gisa sailkatzen. Horri arduragabekeria hutsa da». Legazpiko Zero Zabor taldeak ere ekintza berezia egingo du bihar, eta kirol materialen bigarren eskuko azoka antolatu dute. Josu Saez taldeko kideak esan duenez, «xedea, zabor bilketarekin lotuta egonda ere, harik eta zabor gutxien sortzea eta kontsumo ohiturak aldatzea da». Bihar Mundumobaren dantza grabatuko dute plazan, 13:00etan. «Eguna borobiltzeko» antolatu dute azoka. «Era guztietako materiala saldu daiteke, baita apal gisa berrerabiltzeko eski zaharrak ere». Azoka antolatzeko Urola Triatloi taldearekin elkarlanean aritu dira, izan ere, Legazpiko Zero Zabor taldeak ere lanketa zabalagoa egin du herrian birziklatzea eta berrerabilpena sustatzeko eta kontsumo aldaketak eragiteko asmoz. Azokan hiru aukera emango dituzte objektuak salgai jartzeko. 10:00etatik aurrera materiala eraman daiteke eta antolatzaileek salduko dute, 14:00etan jasotzera joan daitezke. Beste aukera taldeka edo kuadrilletan banatuta salmenta egitea da, toki bat egokituko diete eta taldeek beren esku hartuko dute salmenta. Aurretik materiala eramateko aukera ere eman dute. Gaur eta bihar Goierritik iragango da munduko bola erraldoia. Donostiara ekainaren 8an iritsiko da, eta han egingo dute amaierako dantza ekitaldia. Dantzak alaitasuna jarri dio egitasmoari, Zero Zabor taldeen grina sakoneko gogoeta eta eraldaketa bultzatzea baita: norberaren zaborra norberarena izaten segitzen du edukiontzira bota ondoren. Zerumuga, gainera, datozen belaunaldiak dira, eta haiekiko betebeharra.
10 GOIBERRI
GAZTEAK
Beasaindarrak, 2011ko ediziora aurkeztutako lanak ikusten. FILM LABURREN LEHIAKETA
Beasain, zinemagile gazteen harrobi Asier Zaldua Beasain Film laburren lehiaketari esker, Beasain zinemagile gazteen harrobi bilakatu da. Izan ere, lehiaketa honek 12 eta 30 urte bitarteko dozenaka gazte pelikulak grabatzen jarri ditu. Aurtengoa hirugarren edizioa da. Gazteek bi mailatan parte hartuko dute: alde batetik 12 eta 18 urte bitartekoak egongo dira, eta bestetik 18 eta 30 urte bitartekoak. Lehen kategorian Beasaingo ikastetxeetako ikasleek bakarrik parte har dezakete. Bigarrenean, Euskal Herri osoko gazteek.
Babeslea
Film laburrak formatu digitalean aurkeztu behar dira, soinuarekin. Gaia eta generoak libreak dira. Gutxienez minutu bat eta gehienez 15 minutu iraun behar dute, eta lanak euskaraz izan behar dira. DVDak aurkezteko azken eguna bihar da eta Beasaingo Udalaren Kultura eta Euskara sailera eraman behar dira. Sari banaketa ekitaldia ekainaren 21ean izango da. Ainhoa Esnaola eta Ainhoa Rodriguez beasaindarrak izan dira herriko gazteak pelikulak grabatzen jarri dituztenak. Bi
neska hauek Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza gradua ikasi zuten Mondragon Unibertsitatean. Ikasketen barne, bi enpresa sortu eta horiekin egitasmoak martxan jarri zituzten. Euren jaioterrian zer edo zer egiteko gogoa zuten eta film laburren lehiaketa antolatzea erabaki zuten. «Zinea eskoletan lantzea ideia polita iruditu zitzaigun. Izan ere, idazlanak betidanik egiten dira, baina film laburrak ez. Horiekin teknologia berriak, euskara eta talde lana lantzen dituzte», aipatu du Esnaolak.
Urtero 25 bat lan jasotzen dituzte: hamabost bat Beasaingo ikastetxeetako ikasleek egindakoak eta beste hamar bat Euskal Herri osoko gazteek bidalitakoak. Beasaingo ikasle asko pelikuletan oinarritzen dira euren lanak egiteko. Esnaolak film «interesgarriak» jasotzen dituztela esan du. Aurtengo lehiaketara aurkeztutakoak ekainaren 21ean emango dira eta lanik onenen egileek Euskal Herrian antolatzen diren zinemaldietarako sarrerak irabaziko dituzte.
GOIBERRI 11
MOTZEAN
Aitor Mendiarazek ia 10 urte daramatza Urretxuko udaleko brigadan lanean, eta bere lana oso gustuko duela dio. JOSUNE ZARANDONA
Aitor Mendiaraz Urretxuko Udaleko brigadako kidea
«Ondo bizi garela esaten da bai,baina ez da egia, ez gara geldirik egoten» Josune Zarandona Urretxu Aitor Mendiarazek (Urretxu, 1962) 10 urte egingo ditu uztailean Urretxuko Udaleko brigadan lan egiten hasi zenetik. Lana oso gustuko du urretxuarrak, batez ere «egunero zerbait ezberdina egiteko aukera» ematen diolako. Alderik txarrena, aldiz, negua dela dio, eta termometroak gradu gutxi markatzen dituenean kalean lan egitea «gogorra» dela aitortzen du.
Uztailean 10 urte egingo dituzu brigadan lanean hasi zinela. Bai, nola pasatzen den denbora! Oposizioak atera ziren eta aurkeztea erabaki nuen. Hamazazpi lagunek egin genituen probak lanpostu bakarrerako, eta ni aukeratu ninduten. Proba
teorikoa eta praktikoa pasa behar izan genituela gogoratzen dut. Praktikoan pareta bat altxatu edo kutxatila bat eginarazi ziguten. Horrez gain, esparru ezberdinak menperatzea, igeltserotza, elektrizitatea... edo euskara maila ona izatea ere eskatzen zuten.
Zeintzuk dira brigadako kideek egin beharreko lanak? Lan ezberdin asko egiten ditugu. Orokorrean bi multzotan banatu daitezke. Festa eta ekitaldi ezberdinetako muntaketa lanak, materialen lekualdatzeak edo udal eraikinak hornitzea leudeke batetik. Bestetik, hiri altzarien edo eraikinen mantenua dago. Puskatutako harlauza bat jarri, elektrizitate lanak egin, egon daitezkeen matxu-
rak konpondu... Alor bat baino gehiago ukitzen dugu. Taldekideak elkarren osagarri gara.
Urtaroek eragiten al diote zuen lan erritmoari? Urtaroen arabera lan bat edo bestea lehenesten dugu. Orain, adibidez, festen egitarauari ekingo diogu. Muntaketa lan asko izaten ditugu ia asteburu guztietan. Igeltserotza lanak edo gisa horretakoak gutxiago egiten ditugu garai honetan. Negua, adibidez, egokia izaten da mantenu lanetarako. Elurra gutxitan egiten badu ere, lan askoko egunak izaten dira.
Bizimodua erraz ateratzen duzuela esaten da. Egia al da? Ondo bizi garela esaten da, bai. Baina ez da egia, ez gara geldirik egoten. Ordutegia primera-
koa da, 7:30etik 15:00etara egiten dugu lan, baina tokatzen denean asteburuetan eta jai egunetan ere lan egin behar izaten dugu.
Lanak alde txarrak ere izango ditu, ala? Gogorrena neguan kanpoan lan egin behar izatea da. Eta adinean aurrera noala, gehiago.
Nolakoa da herritarrekin harremana? Askotan eta edozer gauzatarako gerturatzen da jendea gugana. Brigadakook barneratuta daukagu herritarrekin harremana derrigorrezkoa dela, gu baikara askotan udalarekin daukaten lehenengo erreferentzia. Sarri, modu txarrean datorrenari ere ondo erantzuten jakin behar dugu.
Krisia dela eta, zuen lan bolumenak gora egin al du? Bai. Lehen, adibidez, espaloietako puskatutako harlauzak enpresa pribatu batek aldatzen zituen. Orain, lan hori guk egiten dugu. Hilabetean behin elkartzen gara lanaren banaketa eta egindakoaren balorazioa egiteko.
12 GOIBERRI
GARAI BATEAN
Zumarragako Eitzaga auzoa San Gregorio ermita eta Antio hiribidea ikus daitezke, 1960ean. INDALECIO OJANGUREN/GUREGIPUZKOA.NET
Eitzaga, lehenengo Zumarraga
Miriam Luki Zumarraga Zumarragari buruzko lehenengo datuak 1366koak diren arren, 1661. urtera arte ez zioten udalerri titulua eman. Antio inguruan sakabanatutako baserriek osatu zuten hasierako herria. XV. mendearen amaieran Urola errekara hurbildu zen biztanleria, eta lehenengo hirigune hura egungo Eitzaga auzoan eraiki zuten.
Denboraren poderioz, herria handitu eta zabaldu den heinean, Eitzaga Zumarragako kanpo aldean geratu da, egungo hirigunetik urrunago. Badago, bestalde, Eitzagako biztanleak bereizten dituen zerbait: nongotarrak diren galdetzean, zumarragarrak direla erantzun baino lehenago Eitzagakoak direla erantzun ohi dute gehienek.
GOIBERRI 13
GURE LURRA
Aitor Uribeetxeberria
ekoizleak bilatzea izango zen hurrengo pausoa, ezta?
Legazpiko zinegotzia eta kontsumo taldeko kidea
ÂŤBeste kontsumo eredu bat bultzatzea da asmoa, azpiegitura handietatik ihesiÂť Josune Zarandona Legazpi Legazpin kontsumo taldea sortzeko azken hilabeteetan egindako lanak bere fruituak eman ditu. Oraindik taldea guztiz egituratu ez bada ere, 34 kontsumitzaileko taldea osatuta dago, eta herriko zenbait ekoizlerekin ere lanean hasteko konpromisoa hartu dute. Helburua bikoitza da: bertako produktuen kontsumoa bultzatzea, eta herriko baserrietako ekoizleei euren produktuak saltzeko aukerak zabaltzea.
Ekoizleren bat edo beste animatu zen orduan? Mirandaolako San Migel baserriko Gorka eta Igor IĂąurritegi anaiak animatu dira, azkenean. Hasiera batean, 15 bat kontsumitzailerentzako ekoizteko konpromisoa hartu dute. Ez da lan erraza, oso lotua da eta konpromiso maila handia eskatzen duena.
Zer gertatuko da gainontzeko kontsumitzaileekin?
Zer da kontsumo talde bat? Elikadura burujabearen filosofia dago oinarrian, eta EHNE baserritarren sindikatuak eta Biolur elkarteak bultzatutako ekimena da. Kontsumitzen dugun hori non erein den, zein kalitatekoa den eta zein baldintzatan hazi den jakitea, alegia. Beste kontsumo eredu bat bultzatzea da asmoa, azpiegitura handietatik ihesi. Kontsumo taldea bertako produktuak kontsumitzeko prest dauden herritarrek eta ekoizleek, hau da, bertako baserritarrek, osatzen dute. Bi aldeen arteko harreman zuzena eta konpromisoa dira taldearen oinarria.
Nola sortu zen Legazpin kontsumo talde bat sortzeko ideia? Legegintzaldia hasi berritan, bertako baserritarrek euren produktuak merkaturatzeko zituzten zailtasunak ikusita, kez-
Bai. Taldea sortu eta zenbait bilera egin genituen. Azkenean, interesatuta zeuden 3 edo 4 ekoizlerekin harremanetan jartzea lortu genuen. Ezkio-Itsasoko Gorka Sasietaren baserrira bisita egin genuen. Bera da Urretxuko kontsumo taldeko ekoizleetako bat, eta taldeek nola lan egiten zuten ikusi genuen bertatik bertara.
Aitor Uribeetxeberria, Legazpiko Kontsumo taldeko kidea. J. Z.
ka zegoen Nekazaritza batzordean. Aurreko legegintzaldian, eta baita honetan ere, arazo honi irteera bat emateko zerbait egiteko asmoa egon da. Hasieran baserriko produktuak saltzeko denda bat zabaltzeko ideia atera zen. Baina segituan bota baigenuen atzera, udaletxeko teknikariekin gaia aztertuta, ez zela bideragarria ikusi genuen. Horretan geundela Urretxun kontsumo taldea sortu zen, eta herrian ere horrelako zerbait egitea egoki ikusi genuen.
Nondik hasi zineten? Urretxun kontsumo taldea sortzeko egin zen lehenengo bilerara joan ginen. Gero, ekoizleak bilatzeari ekin genion, baina ez genuen arrakastarik izan, ez genuen baserritarren erantzunik jaso. Orduan, EHNE sindikatuarekin jarri ginen harremanetan, gaia nola bideratu jakiteko. Haiek, beste aldetik hasteko gomendatu ziguten, eta horrela, produktuak erosteko prest leudekeen 34 kontsumitzaile identifikatu genituen.
Kontsumitzaileak
bilduta,
Legazpiko beste baserritar bat ere animatzekotan da, baina bere erantzunaren zain gaude. Bestela, Errezilgo bikote bat prest egongo litzateke gainontzeko kontsumitzaileentzako produktuak ekoizteko. Hala ere, itxaron egingo dugu, momentuz. Izan ere, kontsumo taldeen beste ezaugarrietako bat, bertako ekoizleekin lan egitea da.
Behin taldea martxan, nolakoa izango litzateke antolaketa? Kontsumitzaileok 43 bat euroko kuota ordainduko dugu hileko. Trukean, baserritarrak astean behin garaian garaiko barazkiekin saski bat ekarriko dio kontsumitzaileari. Tartean, baserrira bisitak ere antolatzen dira, nola lan egiten duten ikusi eta bertan laguntzeko. Informazio gehiago: kontsumotaldealegazpi@gmail.com-en.
14 GOIBERRI
INTERNET
saretik gipuzkoa.net / euskara.euskadi.net
Irudia
Aplikazio onenei sariak ipuzkoako Foru Aldundiak mugikorretarako sortutako aplikaziorik onenak sarituko ditu, aste honetan bertan jakinarazi duenez. Egoitza Gipuzkoan duten IKT arloko enpresek edo informatikariek garatutako APPak bultzatu nahi dituzte horrela. Guztira, 30.000 euro banatuko dituzte saritan. Lehiaketa bi arlotan banatu dute: enpresetarako aplikazioak eta gizarteari bideratutako
G
aplikazio orokorrak. Aplikazioek bukatuta eta euskaraz erabiltzeko moduan egon beharko dute. Profesionalei zuzendutako sariak 7.000 eurokoak izango dira, eta amateur mailakoak, 3.000 eurokoak. Office eta Windows euskaraz Microsoft enpresak eta Eusko Jaurlaritzak izenpetutako akordio bati esker, multinazional ezagunak Windows 8 sistema eragilea eta Office paketea euskaratu dituzte, eta doan eskuratu daitezke
Zegama-Aizkorri mendi maratoia Pasa den asteburuan egin dute Zegama-Aizkorri mendi maratoi ezaguna, 12. urtez. Kilian Jornet eta Emelie Forsberg izan dira azkarrenak. Lasterketaren kronika, emaitzak, bideoa eta argazki galeria ikusgai daude Goierriko Hitzaren webgunean. goierri.hitza.info/herria/zegama