GoiBerri 66. zenbakia

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

66. zenbakia. 2013ko uztailaren 5a

GOI B ERRI San Ferminetako ameslariak Iru単ean estimatuak dira Joseba eta Mitxelo Gurrutxaga artisauek egindako txotxongiloak 8-9

1970. hamarkadaz geroztik Iru単ean bizi dira Gurrutxaga anaia legazpiarrak. JOSUNE ZARANDONA

Lurdes Intxausti 3 Iritzia 4-5 Botiken berrordainketa 6-7 Olatz Unanue 10 Zaldibiako Herri Harresia 11 Ibilbidea Gudugarreta inguruan 12-13


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE MOTZEAn

MIKEL ALBISU

Lurdes Intxausti Idiazabalgo aguazila

«Ezkondu ginenean hiru lagunek bost minututan gure bizitza laburtu zuten» Mikel Albisu Idiazabal Udaleko langilea, aguazila da Lurdes Intxausti (Idiazabal, 1967). Ez zaio erraza egiten bere lana definitzea, «egitekoak hain dira desberdinak, aspertzeko denborarik ez dela izaten». Hainbat kiroletan aritutakoa ere bada, eta trontzan, hiru aldiz izan da Euskal Herriko txapeldun.

Pelikula bat. Aupa Etxebeste. Musika talde bat.

Mikelekin Larraitzen lehenengo zita. Ziztu bizian igo genuen Txindoki mendia!

Esne Beltza

Jaso duzun oparirik bereziena.

Abesti bat.

Janari bat.

Ezkondu ginen egunean, Arantxak, Liernik eta Irantzuk egindako antzerkia. Bost minututan gure bizitza laburtu zuten.

Txibiak tipularekin.

Gorroto duzuna.

Egiteko kirol bat.

Oporretarako leku bat.

Bizikletan ibiltzea.

Ikusteko kirol bat.

Menorca, ea noiz joaten naizen...

Atletismoa, pistako probak.

Amets bat.

Liburu bat. Primavera con una esquina rota, Mario Benedettirena.

Jubilatutakoan, je, je... autokarabana bat erosi eta bidaiatzea.

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga

GOI B ERRI

Imuntzo eta Belokik Antton Ibarguren zenari egindakoa.

Edari bat.

Hitz gogorra da niretzat hori.

Kafea esne pixka batekin.

Goierriko txoko bat.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.

«Abesti bat, Imuntzo eta Belokik Antton Ibarguren zenari egindakoa»

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Lierni Ormazabal Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Artietako txabolak, Goatxeko langatik 500 metrotara.

Herriko alkate bazina... Ez nuke balioko. Udaleko lanak etxera eramango nituzke.

Idiazabalen biziko ez bazina... Lazkaon, adibidez.

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.hitza.info

Urretxu:

goiberri@hitza.info

Barrenkale 13. 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

673 69 90 95 – asubinas@bidera.eu 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info


04 GOIBERRI

IRITZIA

Mari Mujika

LAB sindikatuko kidea

Metalgintza borrokan hitzarmenaren defentsan axoik 2012ko uztailean eginiko erreformaren ondorioz Euskal Herriko langileok hitzarmenak galtzeko zorian gaude. Hitzarmenaren indarraldia bukatu eta urtebetera akordiorik egon ezean maila altuagoko hitzarmena izango da aplikagarri, hitzarmenak bere aplikagarritasuna galduz. 2012ko uztailaren 7an publikatu zen erreforma, momentu horretan indarraldia bukatuta eta negoziazioak irekita zituzten hitzarmenak 2013ko uztailaren 7an galduko dute beren indarra, metalgintza kasu. Honez gain, enpresako itunei orain arte ez zuten garrantzia ematen die, indarrean egonik ere hitzarmena ez aplikatzea errazten die enpresei etab. Lan harremanen desarautzea, urteetan lorturiko eskubideen galera, langileen atomizazioa... bilatzen duen erreformak patronalak eginiko

R

eskaerekin bat egiten du betebetean, eta hemengoak ez daude beraientzat goxoki gozoa dena galtzen uzteko prest. LABek herrialdeko hitzarmenaren defentsa sutsua egiten jarraitzen du. Gipuzkoako langile guztientzat txapela lortu eta ahalmena duten enpresetan baldintzak hobetzearen alde gaude enpresa itunen bidez. Orain Gipuzkoako langile guztiontzat gutxienekoa izango den hitzarmena lortzea lehenesten dugu, edukidun eta aplikagarria den hitzarmena, horrela lortuko baitugu erreformari aurre egitea. Adegiren posizioa mugitzeko mobilizazioa eta borroka ezinbestekoak ditugu, bere posizio erosotik mugitzeko lantegiak astintzea. Hori lortzeko hainbat greba egun burutu ditugu, Maiatzaren 24an, Ekainaren 17, 19 eta 21ean. Eskualdean erantzun zabala izan du grebak, 24koa orokorra, eta Ekainaren 17, 19 eta 21ekoek erantzun leunagoa. LABetik grebaren alde egi-

niko langile guztiak txalotu nahi ditugu, zuen determinazioarekin soilik egingo baitugu aurrera, eta grebaren alde eginiko lana onartu eta eskertzea dagokigu gure delegatu guztiei, zuen militantziarik gabe ezingo baikenituen borroka hauek guztiak aurrera atera. Ez dugu ulertzen Gipuzkoan metalgintzan gehiengoa duen

Gipuzkoako langile guztiontzat gutxienekoa izango den hitzarmena lehenesten dugu.

sindikatuak, ELAk, eginiko hautua, erreforma ontzat eman eta enpreseteko itunetan soilik zentratu baitu bere ekintza sindikala. Eskualdeari begira jarriaz, ezin esan dezakegu enpresetara zabaldu duenik borroka, enpresetan, beraiek deituriko greba egunei ere ezezkoa eman baitiete euren delegatuek zuzendaritzarekin batera lerrokatuz, enpresa guztietan, ituna izan edo ez. Mahaieko beste sindikatuok hitzarmenaren sinadurarako gutxiengo batzuk adostu ditugu, LABek edukidun hitzarmen bat soilik sinatuko baitu eta metalgintzako negoziazio mahaiean ondorengo proposamena egin dugu: - KPIari loturiko soldata igoerak. - Ultrajarduna 3 urtekoa (hitzarmenaren indarraldia bukatu eta beste bat sinatu arte aurrekoa indarrean mantentzeko epea) - Blindajea. Hitzarmena ez aplikatzeko bi aldeen arteko akordioa beharrezkoa izatea. Adegik berriz soldatek eta erreformaren klausulek bere horretan jarraitzea defendatzen jarraitzen du. Patronalaren posizioa mugitzeko mobilizazio berriak beharrezkoak izango dira eta Uztailaren 7tik aurrera ere borrokak jarraituko du, Gure hitzarmena defenda dezagun, gurea eta denona!

Txinpartak ÂŤBiktima nagusiak siriarrak dira. Baina irtenbidea nazioartean dago. Historia eta kultura aldetik zeharo aberatsa da Siria. Bidaiari modura, Siria luzerako galdu duguÂť Mikel Aiestaran Kazetaria

4 goierritar epaituko dituzte urriaren 14an eta 17an Madrilen hasiko diren bi epaiketetan: Segi gazte mugimenduari dagokionean Ion Telleria eta Xumai Matxain; eta 35/02 auzian, herriko tabernen auzian, Jon Gorrotxategi eta Joseba Garmendia.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Kilikiak eta berrordainketa «Nola ordainduko ditut nire buru haundi honentzako aspirinak?» Sanferminak, legazpiar jatorriko kilikiekin, eta farmazietako berrordainketa bateratsu iritsiko zaizkigu.

Gogorra behar du izan, Susaeta jauna, greba mugagabean egoteak. Makina bat enpresa daude edo egon dira horrela. Ni Argixao Lamorous Zumarragako zahar-etxeaz mintzatuko naiz. Baina gogor izanagatik, nola ez duzu ba grebara joko hilean 400€ gutxiago jaso eta urtean zehar 200 ordu gehiago lan egin behar duzula esaten dizutenean? Ah, eta zu edo zure lankideak kaleratuak izango zaretela jakinda. Lotsa gutxi behar da uztailaren 7an indarrean jarri behar den espainiar hitzarmenaz aprobetxatzeko. Gustura jarriko nituzke eurak astebetez soldata miserable horren truk lanean, aitona-amonak zaintzen, ikus dezaten benetan zer den hori. Norbaitek enpresa bat irekitzen duenean dirua irabaztea du helburu, baina horrela? Tristea, ezta? Gaiz aldatuta, triatloi asko irabazi eta urte asko lehen mailan egon ondoren pena handia eman dit Virginia Berasategiren positiboak, EPO. A zer amaiera eman dion bere kirol ibilbideari, zer behar

zuen? Okerrena, ez dela horrela amaitu duen bakarra, Aitor Osa ere antzeko parezido. Eta azkenik, badatoz 2013ko San Ferminak. Ño, festa ederrak dira, ezta Susaeta? Izan al zara noizbait bertan? Lesakan edo Iruñean? Nik aukeran Iruñea nahiago, badakizu zergatik? Jende aniztasun handiagoa dagoelako Lesakan baino, kanpotar gehiago. Lesakan iruditzen zait Goierriko edozein herriko festatan nagoela.

Unai Kerejeta

bat eta

Askotan leporatu izan didate hasten naizela Baruch Spinozari buruz hizketan, eta handik bost minutura Fede Etxaberen Alpe d’Huezeko garaipenaz ari naizela; hariari ez diodala behar bezala eusten, alegia. Ba zu ere ez zara makala… Lasai, badut eta lagun bat zu eta ni batera baino okerragoa dena. Azokan erositako azkeneko galtzerdiez ari zarela harekin? Galdetuko dizu ea zer iruditzen zaizun azukrerik gabeko kafea. Zer nahi duzu esatea zahar-etxeez, Unai… Gertatzen ari dena penagarria da, negargarria da. Ez dakit zer gertatuko den gu bezalakoekin, baina nik argi daukat noiz aldatuko den egoera: poliziak eta segurtasun indarrak edo dena delakoak herriarekin (baldin eta existitzen bada) alineatzen direnean. Orduan. Egia esan, oso tolerantea naiz, ezin toleranteagoa, baina ezin dut konprenitu nola izan daitekeen pertsona bat polizia. Saiatzen naiz ulertzen, baina, aizu, ezin… Dopinaren kontuaz ez dut erantzungo, ez bada behintzat nire abokatuaren aurrean. Eta Sanferminez... Bai, hiru bat aldiz egon

bat Igor Susaeta

naiz Iruñean, eta izan naiz kapaza tren geltokirako bueltako bidea egiteko. Hori bai, utz nazazu orain Estafeta kalean, eta ez dut uste asmatuko nuenik. Zumarragako festak izaten ari dira hau idazten ari naizen bitartean. Barka hain denso egotea. Aizu, aipatu duzu Goierri. Idazten dugu Goiberrin… Baina goierritartzat al daukazu zure burua? Nik ez.


06 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Ezkerrean Mari Karmen Arzelus bere Urretxuko farmazian berrordainketak eragingo dizkien aldaketak bi bezerori azaltzen. MIRIAM LUKI

Berrordainketaz Aste honetan jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak botiken berrordainketa. Norberaren errentaren araberakoa izango da, eta farmazialariek diotenez ordainketak berak baino, errenta maila erakusteak sortu du errezelo gehien. Miriam Luki Urretxu Astelehenaz geroztik farmaziara errezetekin joanda, bezero bakoitzak duen kodea kontuan hartzen du botikariak. Kode hori osasun txartel bitartez lortzen dute, hori dela eta, derrigor eraman behar da txartela aurrerantzean. Botiken berrordainketaren zenbatekoa bakoitzaren errentak ezartzen du jada. Orain artean, pentsiodunek ez zituzten botikak ordaintzen, eta gizarte segurantzan aktiboan zeudenek %40 ordaintzen zuten, salbuespenak salbues-

pen. Izan ere, puntu berezia duten medikamentuak salbuetsita egon dira. Mari Karmen Arzelus farmazialari zumarragarrak sendagai horiek zeintzuk diren zehaztu du: «Behar-beharrezko botikak dira, esate baterako, diabetea, tentsioa, minbizia edota psoriasirako lagungarriak direnak». Horiek erostera joanda, bezeroek asko jota 4,20 euro ordaintzen zituzten. Berrordainketa martxan jarri dutenerako, dena den, hainbat medikamentu gizarte segurantzatik kanpo atera dituzte. «Horrek bai garestitu die beze-

roei botiken gastua». Premiapremiazkoak ez direlakoan, begietarako hidratatzaileak, libragarriak, hanturaren edo artitrisaren kontrako pomadak zein katarrorako jarabeak ez zeuden gizarte segurantzaren baitan.

Osasun txartela Botikak saltzerakoan osasun txartelak adieraziko die orain botikariei bezeroari zein ekarpen dagokion. Berrordainketatik libre egongo diren taldean ondokoak nahiz beren onuradunak daude: sindrome toxikoa dutenak, gizarteratze

errentak dituztenak, asistentzia-maila dutenak, subsidioa agortu duten langabetuak eta minusbaliotasunak dituztenak. Azken kategoria honekin «dudak» sortu zaizkio Ana Quintana farmazialari legazpiarrari, «ez baitira zehazten minusbaliotasunaren ezaugarriak». Hurrengo taldean 18.000 eurotik beherako errenta duten pentsiodunak zein bere onuradunak sartu dituzte. Ekarpena botikaren %10 izango da kasu honetan, baina topea 8,14 euro izango da hileko. 18.000 eta


GOIBERRI 07

ASTEKO GAIA

100.000 euro arteko errenta duten pentsiodunek 18,32 euro ordainduko dute hileko. Gizarte segurantzan aktiboan daudenen artean errentaurkila bera ezarri dute, baina toperik ez daukate botiken ordainketan. Arzelusen arabera, «finean, 18.000 eta 100.000 euroko errenta dutenen artean biztanleriaren gehiengoa egongo da. Kasuak, halere, oso anitzak dira». Farmazialari zumarragarrak dioenez, «berrordainketak ez du orokorrean sendagaien igo-

era esanguratsurik sortuko», eta gehitu du, «langabetuek, adibidez, lehen errezeta berdea zuten, eta orain ez dute ezer ordainduko». Edonola ere, botikariek berrordainketa sistemaren oinarrian 2011ko datuak daudela gogoratu dute, eta eguneratuta ote dauden ez dakite. Arzelusek azaldu duenez, «gero eta gehiago dira beren egungo egoerarekin bat ez datorren errezetarekin datozen bezeroak; gehienak orain langabezian daude». Beste traba bat ere su-

«Berrordainketak, orokorrean, ez du sendagaien igoera esanguratsurik eragingo» Mari Karmen Arzelus Famaziagilea

Hilean 120 pilula, eta ezjakintasuna nagusi

A

gifes elkarteak buruko eriak dituzten gaixoak zein senideak biltzen ditu Gipuzkoan. Jesus Mari Kerejeta eta Ana Mari Etxeberria Agifeseko kideak dira. Berrordainketak halako gaixotasunak dituztenei zertan eragiten dien galdetuta, lehenengo erantzuna irmoa da: ez dakite ezer ere, inork ez die zuzeneko informaziorik eman. Kerejetak zein Etxeberriak bizitza osorako botikei lotuta dauden senide bana dute, eta lotura hori «derrigorra» da. Biren senideek 120 pilula hartzen dituzte, gutxienez, hilean. Ez dira, gainera, edonolako botikak, «betiko botikariak ere ez baitizkigu errezetarik gabe ematen», dio Kerejetak. Horrezaz gain, botika garestiak dira. Bi botika mota hartzen dituzte beren senideek: buruko gaitzari dagozkienak eta botika horien bigarren mailako efektuei aurre egiteko behar dituztenak. Lehenengoen errezetak buruko osasun zentroan egiten dizkiete, bigarrenak osasun zentroan. Botika horiek talde berezian egon ohi dira gizarte seguran-

tzak egiten dituen multzoetan. Puntu bat daukate, botikariek zizeroa deitu ohi diotena, eta puntu horrek behar-beharrezkoak direla adierazten du. Hori dela eta, garestiak izanda ere, minimo bat ordaindu izan dute. Berrordainketaren gaiari buruz egunkarietan irakurri duena baino ez dakiela, dio Kerejetak. Eta Etxeberriak, kezkatuta, betiko farmaziara jo du beren egoera zertan aldatuko den jakiteko. Bere senitartekoaren medikamentuak ez direla aurrerantzean garestiagoak izango argitu diote. Etxeberriaren senideak lan egiten du, eta bere osasun txartela dauka.

«Honez gero, errezetetan bere kategoria zein den adierazten duen kodigoa jarri diote». Kerejetaren kasua bereziagoa da. Senidea bere onuraduna izan da orain artean, eta dagoeneko ez da. Gutun bidez jakinarazi zioten aldaketa, «baina ez dakit zergatia, ez eta nora jo galdetzera. Dena dela, ez zait iruditu askoz gehiago ordaintzen dugunik». Ordainduko duten dirua baino beren kezka beste bat da, Kerejetaren hitzetan: «Guk derrigor behar dugu pilula erreserba bat, bestela muturreko egoeretan Donostiako larrialdietara baino ezin dugu jo».

Kerejeta eta Etxeberria. MIRIAM LUKI

matu dute, Quintanaren hitzetan, «farmaziako eguneko martxan bezeroek ez dute txartelarekin etortzeko ohiturarik». Eta, txartelari dagokionez, gogoratu du, lehen txartelek iraungitze data zutela; «orain ez, betiko txartelak balio du».

Etorkinen egoera Kezka baino arazo gisa ikusten du Quintanak etorkinen egoera. Osasun txartela eskuratzeko urtebetez bertan erroldatuta egon direla frogatu behar dute. «Orain arte pasaportea erakusten ziguten eta beste edozeinek bezala %40 ordaintzen zuten, baina zer gertatuko da urtebeteko erroldarik ez dutenekin?». Etorkin horiek botikaren %100 ordaindu beharko dute berrordainketa sistema honi jarraituz, «eta ezin badute?», galdetu du botikariak. Berrordaiketak farmaziako eguneroko martxa oztopatzen duen edo ez ikusteko dagoela diote bi botikariek. Momentuz, farmaziara berrordainketaz galdetzera joan diren bezeroek azaldutako dudak agertu ditzakete soilik, Quintanaren hitzetan: «Botikak ez direla izugarri garestituko esan diegu. Hala ere, beren kezka nabarmenena errentarekin lotuta dago. Errenta aitorpena ekarri behar diguten galdetzen digute, edota farmaziako erakusmahaian ondoan duenak jakingo ote duen bere errenta zein den». Arzelusek gehitu du «farmazialari gisa bezeroari buruz nahi baino informazio gehiago» izango duela eta edozein modutan, «poliziaren lanak ez ditugula egingo argi daukagu». Sistemaren onuren artean botiken «erabilera arrazionalagoa» aipatu dute. Arzelusen arabera,«ez da botikina biltegi bihurtzeko aukerarik egongo, bakoitzak behar duena baino ez du izango etxean. Urte askoan behar baino botika gehiago erosi ditugu». Osasun zentroetan hilabetez hilabete egingo dituzte orain errezetak.


08 GOIBERRI

ERREPORTAJEA

Ametsen fabrika Gurrutxaga anaiek euskal folklorean oinarritutako txotxongiloak egiten daramate bizitza erdia Iruñean. Josune Zarandona Iruñea Joseba eta Mitxelo Gurrutxaga anaiek (Legazpi, 1954 eta 1955) Legazpi utzi eta Iruñeara joan behar izan zuten bizitzera 70. hamarkadan. Herritik hiri handi baterako saltoa handia izan zen, baina poliki-poliki joan ziren Iruñeako girora egiten. Lanbide ezberdinak probatu eta gero, Ametsen fabrika eraiki dute bertan, euskal folklorean oinarritutako txotxongilo, buruhandi eta erraldoien unibertso txikia. Gurrutxaga anaiek Legazpikoak dituzte haurtzaroko oroitzapenak. Aitona, jatorriz araiarra, 36ko gerraren ondoren joan zen Legazpira bizitzera. Amonarekin batera, Gurrutxaga bodega ireki zuten han, egun Izadi Zaleak mendi elkartearen egoitza dagoen lekuan. Bodega 60. hamarkadan itxi zuten, baina familiak ostalaritzaren tradizioari jarraipena eman zion. «Osaba Migel eta izeba Begoñak Gurrutxaga taberna ireki zuten ondoren, Kale Nagusian. Orain dela gutxi tabernaren 50. urteurrena ospatu dugu», zehaztu du Josebak. Aitak Patrizio Etxeberria lantegian egiten zuen lan, baina Josebak aipatu duenez, lantegian «arazo batzuk» izan zituen, eta orduan hartu zuten Iruñeara joateko erabakia. «Aitaren Legazpiko zenbait lagu-

nek etxetresnak egiten dituen Koska enpresa ireki zuten garai hartan, eta bertara joan zen lanera». Iruñeako San Jorge auzoan jarri ziren bizitzen. Hasierak gogorrak izan zirela oroitzen du Mitxelok, «aldaketa handia izan zen. Astebururo Bergaresa hartu eta Legazpira bueltatzen ginen lagunak eta familia bisitatzera». Baina, poliki poliki joan ziren bertako bizitzara egiten. Joseba aitarekin hasi zen lanean Iruñean, eta Mitxelok, bien bitartean, oinarrizko ikasketak amaitu zituen. Soldaduska amaituta, zenbait lanetan aritu ondoren hasi zen Mitxelo artisautzaren munduan lehenengo urratsak ematen. 1979an, Bartzelonara egindako bidai batean hasi zen dena. «Rambletako postuetan artisautza lan asko ikusi genituen. Panpinak egiten zituen artisau bat ezagutu genuen, eta nik ere horrelako zerbait egin nezakeela iruditu zitzaidan. Beti izan dut eskuekin gauzak egin eta sortzeko abilezia».

bat erosi eta denda ireki zuen Iruñeako alde zaharreko San Anton kalean. Josebak etxetik kanpora lan egiten zuen, «baina ahal nuen guztian laguntzen nion anaiari», zehaztu du. Poliki-poliki irudiak garatuz joan ziren, eta 80. hamarkada hasieran euskal folklorean oinarritutako piezak egiten hasi ziren. «Gorputz osoko panpinak egiten zirela ikusita, buruak egin eta txotxongiloak egiteko ideia bururatu zitzaidan», dio Mitxelok. Ideia horretatik sortu ziren erraldoiak, buruhandiak, kilikiak, eta beste hainbat pertsonaia, Ametsen fabrika deitu zioten unibertsoan. Urteekin, horiek bihurtu dira beraien ikur eta nortasunaren adierazgarri. Iruñeako bildumako erraldoi guztiak, Gasteizkoak, Tuterakoak, Peraltakoak eta Tafallakoak egin dituzte, baita kiliki eta buruhandiak ere, «Patata, Verrugas, Coletas, Barbas, eta gure ikur bihurtu den Caravina-

Euskal folklorearen ikur

Gurrutxaga anaiek Legazpikoak dituzte haurtzaroko lehenengo oroitzapenak.

Lanik gabe zegoen orduan Mitxelo, eta askotariko figurak eta panpinak egiteari ekin zion, «intxaurren oskolekin barkutxoak egiten nituen, irudi mugikorrak, ispiluak apaingarriekin, panpinak...». Hasiera batean asko saltzen zuten eta, lokal

Panpinak egiteaz gain, 1997an San Ferminetako kartel lehiaketa irabazi zuten.


GOIBERRI 09

ERREPORTAJEA

Iruñeako San Anton kaleko tailerrean, kaxetan gordeta dituzte Gurrutxaga anaiek urteetan sortuz joan diren panpinak eta txotxongiloak. J. Z. gre ezaguna ere bai, besteak beste», dio Josebak. Denda 1997an itxi zuten bi anaiek, «kanpotik etorritako artisautza produktuak saltzen zituzten denda asko ireki ziren. Ezinezkoa zen haiekin lehiatzea, eta denda itxi behar izan nuen», azpimarratu du Mitxelok.

San Anton kaleko lokala Denda itxi bazuten ere, San Anton kalean, oraindik orain duten tailerrean txotxongiloak egiten jarraitu zuten. Orduan, azoketara sarriago joaten hasi ziren, euren produktuak saltzeko bide bakarra zen hura. «Lehenago ere joaten ginen arren, denda itxita azoka gehiagotara joaten hasi ginen: Iruñea, Errenteria, Getxo, Olaberria, Ordizia, Urretxu-Zumarragan Santa Lutzi azoka, Plentzia...». Bizimodu gogorra dela aitortu dute biek, baina esperientzia on asko eman dizkiena ere bai. «Amets asko egin dugu, ezagutza asko elkartrukatu eta lagun asko ezagutu», azpimarratu du Josebak. Txotxongiloak eta panpinak egiteaz gain, 1997ko San Fermin jaiak iragartzeko kartel lehiaketa ere irabazi zuten. «Gure Caravinagreren irudia oso ezaguna egin zen», dio Josebak. Izan ere, San Ferminak oso barrutik bizitzen dituzte urtero bi anaiek. Irudian ikusten den gurditxoarekin ateratzen dira biak, kilikiz jantzita txotxongiloak saltzera. «Harrigarria da zenbat jendek eskatzen digun beraiekin argazki bat ateratzeko», zehaztu dute. Oraindik, San Anton kaleko lokalean jarraitzen dute panpinak egiten, modu xumeagoan, Mitxelok kanpoan lan egiten baitu. Hala ere, Ametsen fabrikak, bide luzea duela iragarri dute bi legazpiarrek.


10 GOIBERRI

GAZTEAK

«Zegama-Aizkorri Junior Trail mendiko nire lehen lasterketa izan da» Olatz Unanue korrikalari aramarrak irabazi du aurten Zegama-Aizkorri Junior Trail gazteentzako proba. Asier Zaldua Arama Olatz Unanuek (Arama, 1996) Zegama-Aizkorri Junior Trail lasterketa irabazi du, eta garaipen horri esker, Salomon talde ospetsuarekin arituko da datorren denboraldian.

Zein kiroletan aritu zara orain arte? Gehienek bezala, eskola kirolean eman nituen lehen pausoak. Atletismoa eta eskubaloia ziren gehien gustatzen zitzaizkidan kirolak, baina bietan aritzea gehitxo zen, eta atletismoa aukeratu nuen.

Zein lasterketetan parte hartzen duzu? Ordiziako Txindoki taldeko kidea naiz eta fondoko lasterketetan parte hartzen dut: neguan krosa egiten dut eta udan 3.000 eta 1.500 metroko lasterketetan parte hartzen dut. Zegamakoa nire mendiko lehen lasterketa izan da. Pista ez zait asko gustatzen eta mendian probatzea erabaki dut.

MIKEL ISUSI

Babeslea

«Mendian burua erabili behar da: lokatz gutxi dagoen tokietatik pasa, adibidez»

Zer egin duzu zure mendiko lehen lasterketa irabazi ahal izateko? Orain arte mendian ibiltzen nintzen, baina oinez. Aitak mendiko lasterketetan parte hartzen du eta berarekin joan naiz entrenatzera Zegama-Aizkorri proban parte hartu aurretik. Ibilbidea erakutsi dit eta nola korrika egin irakatsi dit. Ez nuen irabaztea espero. Nire helburua gustura bukatzea zen.

Alde handia al dago pistatik mendira? Ondo moldatu naiz, baina aldea handia da. Pistan abiadura handiagoa da. Mendian kontu handiz ibili behar da, erortzeko arriskua baitago. Pistan ez bezala, mendian tranpa asko daude, eta burua erabili behar da: lokatz gutxi dagoen tokietatik pasa, adibidez, ahalik eta ahalegin txikiena egiteko eta indarrak gordetzeko.

Pista uzteko asmorik baduzu? Ez. Klubarekin konpromisoa hartu nuen eta jarraitu egingo dut. Gainera, pistan aritzea ona da abiadura lantzeko.

Salomon taldearekin korrika egin behar duzu. Oso aukera ona da. Irailean bi lasterketa daude Katalunian eta horietako batean parte hartzeko asmoa dut. 8,5 kilometroko luzera du.


11 GOIBERRI

GARAI BATEAN

Zaldibiako Herri Harresia Herri Harresiak zerbait berritzailea direla badirudite ere, aspaldi, 1983an eta 1984ean, antzeko erresistentzia mugimenduak egon ziren Zaldibian, Guardia Zibila eta Ertzaintza udaletxetik ikurrina kentzera joan zirenean. Ane Arrieta Zaldibia Donostian eta Ondarroan egindako Herri Harresiek oihartzun handia lortu dute, bai Euskal Herrian eta baita nazioarte mailan ere. Hainbat goierritar ere izan dira horietan, gazte auzipetuei babesa azaldu eta Ertzaintzari gazteak eramaterako unean erresistentzia erakusteko. Baina, metodo berria dirudien hau, izen berarekin ez bada ere, aspaldi egin zen Goierrin, Zaldibian. 1983ko Santa Fe jaietan iritsi ziren, lehenik, Guardia Zibilak Zaldibiara, udaletxeko balkoian zegoen ikurrina kentzera. Zaldibiarrek, ordea, kendu bezain pronto jarri zuten atzera, eta Guardia Zibila berriro iritsi zenean hasi ziren istiluak. Udal zinegotziek udaletxea okupatu zuten eta handik alde egiteko asmorik ez zutela azaldu zuten. Herri Harresi moduko zerbait egin zutela esan liteke: udaletxe barruan zinegotziek, eta kanpoan herritarrek. Gobernadorearekin bilduta zeuden alkatea eta zinegotzia ez beste zinegotzia guztiak eraman zituzten atxilotuta udaletxean ikurrina kentzen ez uzteagatik. Ordu hartan Zaldibiako alkate zen Migel Mari Jauregi Altzo-k ongi gogoratzen du orduan gertatutakoa: «Ikurrinaren kontuarekin zazpi aldiz joan zitzaizkidan Guardia Zibilak etxera bila», gogoratzen du.

letxean, eta gertatu zitekeenaren aurrean «pixka bat zain» ere bazeudela dio Altzok. Sorpresa, ordea, nortzuk eta nola etorri ziren izan zela dio. «Ordura arte jantzi fosforitoz jantzita ibiltzen zirenak ziren ertzainak guretzat; herrikoagoak. Baina, orduan hasi ginen garbiago ikusten estatuaren menpekoak zirela».

«Egoera berria» Ertzainei herritarrek kendutako materiala erdian zutela, Zaldibiako orduko alkatea (eskubian) eta zinegotziak udaletxean bilera egiten.

Gertatutakoaren inguruko binetak ere egin ziren egunkarietan.

84an Ertzainek 1983ko festetako gertakariek herriko festak erabat alrebestu bazituzten, 1984ko festak ez ziren hobeto joan. Ordurako ikurrina berriro jarrita zegoen uda-

Bandera ezberdinak atera zituzten manifestazioan.

«Orduan atera zituzten lehen aldiz gomazko pilotak», dio, baina, egoeraren berritasunak bi aldeentzat ekarri zuen urduritasuna. «Ertzainek, haientzako egoera berria zela esaten zuten. Ulertzeko; denbora behar zutela». Eta ertzain batzuek gomazko pilotak eta borrak erabili bazituzten ere, beste batzuei herritarrek eurek kendu zizkieten, borra, gomazko pilota, kartutxoak eta zorroak. «Egoera hura berria zen denontzat eta ertzaina batzuk egiten ari zirena ondo egiten ari ziren ere ez zeuden ziur». Orduan ere herriak erresistentziaz erantzun zuen, eta are indar gehiagoz gainera. «Izugarrizko jendetza bildu zen udaletxearen bueltan, Herri Harresi bat zen hura!». Manifestazio jendetsuak ere egin ziren. «Elkartasuna erakutsiz, ikurrinaz gain, beste hainbat lekutako banderak atera ziren kalera, ikurrinak udaletxean egon behar zuela aldarrikatzeko». Gertakari haien inguruko egunkarietako albisteak eta berari etxera iritsitako oharrak ondo gordeta ditu Altzok. Nahi duenarentzat goiberri. hitza.info orrialdean daude ikusgai.


12 GOIBERRI

IBILBIDEA

Beasainen ikuspegi desberdina ikus daiteke Loinatz auzotik. LOINAZ AGIRRE

Beasain, katetik katera Beasain industriagatik da ezaguna batez ere, baina Katea-Gudugarreta-Loinatz ibilbide honetan, industriaguneak eta baserriguneak uztartuko ditugu; zutarri historikoa dagoen lekua, Katea auzoa, kiroldegia, izango dugu abiapuntua. Loinaz Agirre Beasain Beasaingo Antzizar kiroldegitik abiatuko dugu gaurko ibilbidea, Katea auzotik. Auzoari izena ematen dion zutarria dago bertan. Beasainen historian garrantzia handia izan duen zutarria da, izan ere, 1851eta 1869 urte bitartean probintzia mailako aduana izan zen Beasaingo katea. Bertan, udal zergak kobratzen zitzaizkien herrira sartzen ziren merkagai guztiei, foruen garaian herri bakoitzak horretarako eskubidea baitzuen. ÂŤEstatuak Etxegarateko errepide berria egin zuenean, beste probintzietatik zetozen merkagaiak ere Beasaingo Katetik pasatzen ziren. 1869an errepide horren kudeaketa diputazioari utzi zionean, aduana Etxegaratera eraman zutenÂť,

diote historialariek. Gaztelatik zetozen bi bideak, San Adriango leize zulokoa eta Arlabango mendatekoa elkartzen ziren lekuan zegoen kate hori. Zutarriak katea du ezker aldean, ka-

teak bidea zeharkatu eta igarobidea ixten zuen. Antzizar kiroldegia eraikitzeko bota zuten zutarria. Historia azaltzen duen plaka ere badu zutarriak. Bertatik hasiko dugu ibilbidea.

Eztanda erreka lagun izango dugu ibilbidean zehar. L. A.

Zutarritik ezker aldera, bidegorritik, Ormaiztegi aldera hartuko dugu. Estanda lantokiko aparkalekua bukatzen denean, bidegorria utzi eta ezkerrera egin eta Eztanda errekatxoa pasako dugu zubitik. Paisaia guztiz aldatuko zaigu; errekaz beste aldera, baratzak ikus daitezke. Zubia pasa eta eskuinera dagoen pista hartuko dugu, baratzeak ezker eskuin ditugula. Pistari jarraituz, trenbidea azpitik zeharkatu eta aldapa piko samarra ikusiko dugu berehala. Muxika baserrira iritsiko gara. Bideari jarraituz, aldapa behera eginez, oraingoan trenbidea azpitik pasa eta bidegorrira iritsiko gara, Salbatore aldeko industriaguneetara iritsiz. Abiadura handiko trenaren lanak


GOIBERRI 13

IBILBIDEA

Gudugarreta

XIV. Aizkorriko Lagunen eguna ospatuko dute Zegaman igandean ztaileko lehenengo igandean, hilak 7, ospatzen dute zegamarrek Aizkorriko Lagunen eguna. Aurten hamalaugarren edizioa egingo dute. Larunbatetik hasiko dituzte ekitaldiak: 11:00etatik 13:00etara, Xilotekaren irekiera antolatu dute Aizkorriko Ataria Interpretazio Zentroan. Bertako egurrak ukitzeko eta gertutik ezagutzeko aukera izango da Imanol Artola adituaren eskutik. Igandean, berriz, Aizkorrira igoko dira zegamarrak, eta hitzordu desberdinak daude horretarako. Lehenengoa, goizean goiz, 06:00etan, Zegama-Aizkorri-Zegama mendi irteera egingo dute Amezti Mendi Elkartekoek gidatuta eta lagunduta, plazatik abiatuta. Bigarrena, 08:00etan, San Adrian-Aizkorri-San Adrian mendi irteera, Aldaolako aparkalekutik abiatuta, Amezti Mendi Elkartearen gidaritzapean. Aizkorrira igotzen ez direnentzat, 11:00etan, Aizkorriko Ataria Interpretazio Zentroan, Sandrati denboran zehar igarobidea hitzaldia eta erakusketa gidatua egingo dute Aranzadi Zientzia Elkarteko Alfredo Moraza arkeologoaren eskutik. 12:00etatik 15:00etara, Eusko Labeldun hegaluze eta sagardo dastaketa egongo da herriko plazan.

U

Irteera-helmuga

Katea-Gudugarreta-Loinatz auzoak Luzera: 3 kilometro Denbora: 1h Altuera gehiena: 180 m. Altuera gutxiena: 160 m. Desnibela: 20 m. Zailtasuna: Erraza

ere nabariak dira, paisaia erabat aldatu baitute. Bidegorria hartuko dugu, eskuinera, Beasain aldera, berriz ere Eztanda erreka lagundu dugula.

Gudugarreta eta Loinatz Industrialdean barrena, burdinezko zubi gainetik erreka pasa eta ehun bat metro eginda, kontu handiz, errepidea pasatuko dugu. Beste industrialde bat zeharkatuko dugu, beti ere Gudugarreta jartzen duen seinalea erreferentziatzat hartuta. Gudugarreta auzoko etxeetara eta baserrietara iritsi baino lehen, eskuinera egin duten bide berria hartuko dugu. Tren, auto eta lantokien hotsa na-

barmena da. Eskuin aldera jarraituz, baserri giroan sartuko gara berriz ere. Erlauntzak, zelaiak, belar bolak... ikus daitezke ezker-eskubi. Txorien hotsak ere entzun daitezke. Atsedena hartzeko aulkiak daude bide bazterrean, zuhaitzen babesean. Mendiko pistari segika, Loinatz auzora iritsiko gara, Loinazko ermitara. Beasainen beste ikuspegi bat ikusiko dugu bertatik, Aralar lagun dela. Eskuineko bidea hartu eta aldapa pikoa jaitsiko dugu errekara iritsi arte. Eskuinera egin eta Errekarte Haundi baserrira (ezkerrean) iritsiko gara. Eskuinera eginda, Errekarte kaletik, kiroldegira, Katera, iritsiko gara berriro ere.

Zegamarrak Aizkorrin. ZEGAMAKO UDALA


14 GOIBERRI

INTERNET

saretik goierri.hitza.info

Sarean ikusia

Hitzaren webgunearen bisitak gora Goierriko Hitzaren aspaldi ekin zion paperezko edizioaz gain, edizio elektronikoa lantzeari. Harrezkero urtez urte gora egin du webgunearen bisita kopuruak, eta aurten ere, datu horiek hobetzea lortu da. Urteko lehen seihilekoan, 145.000 bisita izan ditu goierri.hitza.info webguneak, iazko epe horretako datuak (89.271) nabarmen hobetuz. Ikusitako orrialdeen kopurua ere igo da, iazko 118.000 orrialdeetatik aurtengo 182.500 orrialdeetara. Igoera horretan zerikusi handia izan dute webguneak eskaintzen dituen bideoek, horiek ere bisita kopuru onak lortu baitituzte. Eta baita sare sozialek ere, webgunera gero eta jende gehiago sartzen baita Facebook eta Twitter sareetatik.

Datuak

145.014

Bisita. Goierriko Hitzaren webgunean 2013ko lehen seihilekoan izan duen bisita kopurua. Kargatutako orrialdeen kopurua kontuan hartuta, berriz, kopuru hori 182.549ra iristen da.

39.543

Bisita. Otamotzen webguneak urteko lehen seihilekoan izan duen bisita kopurua. Orrialdeka, 79.870 bisita dira guztira.

31.643

Bisita. Goiberri aldizkariaren webguneak izan duen bisita kopurua; orrialdeka 92.513 lirateke.

ALBISTERIK IKUSIENAK: 1. Atez ateko ontziak puskatu eta hustu dituzte Legorretan. 2. Beasaindar bat Guggenheim museotik bota dute biluztu eta Internazionala abesteagatik. 3. Fidantzapean aske utzi dute Euri Albizu segurarra. 4. Jon Lekuona ordiziarra iritsi da Iruñeara. 5. Korrika iritsi da Goierrira. BIDEORIK IKUSIENAK: 1. Zegama-Aizkorri 2013. 2. Korrika 18 Goierri garaian. 3. ‘Dantza zati bat’ Beasainen. 4. Ongietorri beroa Ampo Ordiziari (kopa irabazi ondoren). 5. Korrika 18 Goierri behean.

Andromatoia Hainbat lagun, beren borondatez, telefono mugikorretarako Android sistema euskaratzen ari dira. Proiektu hau, «puntu kritikora iritsi» dela uste dute, eta laguntza eskatu dute. Horretarako, Andromatoia antolatu dute hilaren 12rako. Codesyntax etxearen egoitzan, Eibarren, elkartuko dira, 15:00etan. Izena emateko, mezu bat bidali behar da androideuskaraz@gmail.com helbide elektronikora. androideuskaraz.akting.eu




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.