Goierritarraren eta Otamotzen astekaria
74. zenbakia. 2013ko urriaren 4a
Lantegia langileen eskuetan Leberri kooperatiba sortu dute Letagen ari ziren langileek 6-7
GOI B ERRI Arantxa Begiristain 3 Iritzia 4-5 Arantxa Ruiz de Larrinaga 8-9 Beasaingo gaztetxea 10 Ibilbidea Mutiloan 12-13 E単aut Telleria 14 Ormaiztegiko Leberri kooperatibako langile bat lantegian motor batekin lanean. GOTZON ARANBURU
02 GOIBERRI
PUBLIZITATEA
GOIBERRI 03
KATE MOTZEAn
Arantxa Begiristain Gaintzako Oteñe jatetxekoa
«Itsaskiekin osatutako entsalada da gehien atsegin dudan janaria» Asier Zaldua Gaintza Arantxa Begiristain (Ataun, 1966) kudeaketarako informatika teknikaria da eta eta argitaletxe batean ere lan egin zuen. Egun, bere senarraren familiaren jatetxean lan egiten du: Gaintzako Oteñen. Garai honetan lan asko dute: joan zen astean herriko jaiak ospatu zituzten eta datozen asteetan ehiztarien bisita jasoko dute. Berak ez du ehiza gustuko.
idazlearena.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Musika talde bat.
Nire seme-alabak jaio zirenekoak.
Gatibu. Eta musikagile moduan, Juan Karlos Irizar.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Abesti bat. Xalbadorren heriotzean. Janari bat.
Nire lehen autoa. Bizi ginen tokitik mugitzeko aukera eman baitzigun.
Itsaskiekin osatutako entsalada.
Gorroto duzuna.
Edari bat.
Goierriko txoko bat.
Egunero edateko, ura, eta otordu berezietan, xanpaina.
Oporretarako leku bat.
Zaletasun bat.
Itsasoa duen edozein herri txiki.
Itsas ertzean ibiltzea.
Amets bat.
Liburu bat. Amaren eskuak, Karmele Jaio
Erlojuari begira egon beharrik gabe bizi izatea.
Harrokeria eta faltsukeria.
«Lehen autoa da jaso dudan opari bereziena, mugitzeko aukera eman baitzigun»
Lareo eta bere ingurua.
Herriko alkate bazina... Orain daukagunari jarraituz, herri parte hartzaile eta bizia edukitzen saiatuko nintzateke.
Gaintzan biziko ez bazina... Ataunen.
ASIER ZALDUA
Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga
GOI B ERRI
Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Lierni Ormazabal Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011
Egoitzak: Beasain:
Webgunea:
Oriamendi, 32. 20200.
Posta elektronikoa:
goiberri.hitza.info
Urretxu:
goiberri@hitza.info
Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.
Publizitatea:
Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08
Bezero arreta / harpidetzak:
673 69 90 95 – asubinas@bidera.eu 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info
04 GOIBERRI
IRITZIA
Kizkitza Ugarteburu
Igartubeiti baserriko teknikaria
Igartubeiti baserria ipuzkoako Foru Aldundiak, mota horretako arkitektura tradizionala gordetzeko testuinguruan, Ezkio-Itsason dagoen Igartubeiti baserria erosi zuen 1992an. Baserria jatorriz XVI. mendekoa da, baina handitu egin zen XVII. mendean. Nabarmentzekoa da sagardoa egiteko erabiltzen zen habe luzeko dolarea, baserriaren elementu bereizgarrienetako bat, Euskal Herrian gutxi batzuk gelditzen baitira. Horrez gain, baserriak ia osorik zituen jatorrizko egiturak eta, beraz, Gipuzkoako Foru Aldundiak erabaki zuen martxan jartzea eredugarritzat jo den baserria berritzeko proiektua, XVII. mendean Igartubeiti baserriak zuen itxura berreskuratzeko. 2001eko udan, Igartubeiti baserriak ateak ireki zituen. 2007an, berriz, baserrian bertan jendeari emandako informazioa osatzeko asmoz, Interpretazio zentroa ireki zen. Bertan, harrera gunea, ikusentzunezkoen ibilbidea, erabilera anitzeko gunea (lantegi pedagogikoak eta aldi baterako erakusketak) eta denda daude.
G
Igartubeiti baserrian urrian ospatzen den Sagardo Astea da jarduerarik zirraragarriena eta garrantzitsuena. XVI. mendeko baserritarren ohiko prozedura jarraituz, dolareko lana berreskuratu eta jendeari jarduera haren berri zuzenean eta zehatz-mehatz eskaintzen diogu. Aurten urriak 9tik 18ra bitartean prentsatuko da sagarra, astean zehar egunero goizeko 11:30etan eta larunbat zein igandea, goiz eta arratsaldez, 12:00etan eta 17:00etan. Bi egun hauetan, Arizkungo Jo ala Jo elkarteak kirikoketa eskainiko du eta Yartu elkartekoek Kortaberria familia antzestuko dute. Aurten sagar gutxi dagoen arren, Ezkio-Itsason bildutako sagar bariedade ezberdinak ere izango dira ikusgai. Azken edizioetan bezala, argazki lehiaketa eta sagar edo sagardoarekin egindako errezeten lehiaketa ere antolatu ditugu. Bestalde, azkeneko urteetan bezala, aurten ere gastronomi jarduera izango dugu, Josu Landa, Ezkioko Ostatuko sukaldariak zuzenduko du tailerra eta bertan, parte hartzaileek bi plater egingo dituzte urriak 17an,
ostegunean, arratsaldeko 18:30etatik aurrera Igartubeitiko Interpretazio zentroan. Sagarra estutuz lortutako muztioa kupeletan sagardo bihurtu ondoren, martxoan, barrikotea antolatzen dugu, sagardoa dastatuz eta bertsoekin gozatuz, festa giro alaiean. Igartubeiti baserriko dolarean sagardoa egiteaz gain, musika kontzerturako eszenatoki ere bihurtzen dugu bertako akustika bereziaz gozatuz.
Urrian ospatzen den Sagardo Astea da jarduerarik zirraragarriena eta garrantzitsuena.
Hezkuntza programari dagokionez, ikastetxeei zuzendutako ibilbide gidatuez gain azpimarratzekoa da familiei zuzendutako eskaintza, hilabetero 2 larunbatetan tailerrak antolatuz. Familiei zuzendutako txartela ere martxan ipini dugu abantailak eskainiz. Hemendik aurrera haurrek beraien urtebetetzea Igartubeitin ospatzeko aukera ere izango dute. Epe luzerako egitasmo eta programak koproduzitzen ditugu Igartubeitin, beste eragile batzuekin lankidetzan, AREAGO egitasmoa, esaterako. Baserria eta Interpretazio zentroa ezagutzen duten bisitariek, bertan eskuratuko duten mugikorraren bitartez, bi kontakizunez gozatzeko aukera dute. Lehenengoa, Maialen Lujanbioren eskutik, baserri inguruko ibilbide bat da, non pertsonai ezberdinen bitartez, sagardo garaian baserrian gertatutako pasadizo baten kontakizuna azaltzen dituzten bertsoak “ezkutatzen� diren. Arantxa Iturbek sortu du bigarrena. Lau denbora eta lau pertsonai-ahots kokatu ditu museoaren inguruan, ejerzitotik ihes doana, bere senarretik ihesi doana, mundu modernotik ihesi doana eta etxetik ihes egin ezin duena. Informazio gehiago: www.igartubeitibaserria.net
Txinpartak Beasain Elkarlanean
ÂŤAtzeralditik lehenago ateratzea gure esku dago. Ez da ez Europako Batasunaren ez Nazioarteko Diru Funtsaren erantzukizuna, gurea baizikÂť Peio Gibelalde
Adegiko lehendakaria
Beningo Manta herriari elkartasuna adierazteko helburuarekin, ekintza ugari antolatu ditu asteburuan Herriak Elkarlaneanek. Besteak beste, era ezberdinetan prestatutako olagarroa jateko aukera egongo da. Bihar, afari solidarioa egingo dute.
GOIBERRI 05
IRITZIA
Asteko irudia
Josu Maroto
Iritsi da ehiza garaia Kartutxo kaxak gastatzeko ordua!
Joan zaigu aurtengo Zinemaldia ere Mikel. Berriz ere hustuko zaizkigu orain zineak eta jendeak ez du pelikula arraro gehiago ikusiko datorren Zinemaldira arte. Panorama tristea hortaz zineklubentzat, ekintza kultural gehienetan bezalaxe, jendeak jaialdi handiak babesten dituen bitartean ekitaldi txikiak jendez husten baitoaz pixkana-pixkanaka. Goierriko zineklubaren kasuan, ostegunetako planak egiterakoan pintxo-potearen konpetentzia gogorra duela ere aipatu behar. Baina beno, ez nuke hortik bideratu nahi, azken aldian buruan dabilkidana Zinemaldiko sari ezberdinen kontua baita. Dakizunez, orain gutxi arte Donostia Saria bizi guztiko karrera bati ematen zitzaion, gaur egun beraien karreretako gailurrean dauden aktoreei ematen zaien bitartean. Kasualitatez gainera, Espainian beraien azken pelikulak promozionatzen dabiltzanak denak, noski. Publizitate hartu-eman huts bat azken batetan. Baina Mikel, aldaketa egokia iruditzen al zaizu hori zuri? Ez al du horrek sariaren balioa eta jaialdiaren ospea gutxitzen? Eta putzu
sakonagoetan sartuz, ba al du gainera zentzurik zine jaialdi batetan sariketa bat egoteak? Artearen mundua erabat subjetiboa dela jakinda, hots, neurgailu absoluturik ez dagoela, zer saritu eta zer ez? Eta azkenik Mikel, jendea erakartzeko glamourra ekarri beharko al lukete Goienizera? Eta sariak banatu Jazpanan?
Jon Artola
bat eta
Galdera asko gaurkoan ezta Artola? Ez dakit nire erantzunek buruan duzun kaka nahaste hori arinduko ote duten, baina saiatuko naiz ahal dudan neurrian erantzuten. Gogoan ditut nik ere Donostiako Zinemaldian bizitza osoko ibilbideak saritzen zituzteneko garaiak, eta zure berdina pentsatu izan dut azken urteetako aldaketaz. Hala ere, izan zen erabaki hartan beste arrazoi bat, eta zuk ere gogoratuko duzu ziur. Bizitza osoko ibilbideak saritzeak, sarituak adinekoak izatea dakar eta urteetan zehar, Zinemaldian saria jasotzen zuena, urte horretan bertan hil zen. Une bat ere iritsi zen, non adineko aktore ezagunek ez zuten jaialdira etorri nahi horrek, urtean zehar munduari agur esango ziotela esan nahi zuelako. Txorakeria hutsak besterik ez dira, baina badakizu nolakoak diren zeluloideko izarrak Artola‌ Gauzak horrela, eta gafe sona hori urruntzeko edo, saritu gazteagoak ekartzen hasi ziren. Nik dakidala, oraindik ez da sariturik hil urtean bertan. Hala ere, zurekin ados Hugh Jackman edo Antonio Banderas omentzeak zentzu handirik ez duela esatean, zuk azpimarratu du-
bat Mikel Alvarez
zun arte horri, ezer gutxi eskaini diotela iruditzen baitzait. Hala ere, ondo jan ahal izateko, kaka ere ongi egin behar da eta zuzendari eta aktore askok, milioika ikusle dituzten film komertzialak egiten dituzte, gutxi batzuk ikusten dituzten film independenteak egin ahal izateko. Norena da errua, beraz, Artola? Sarien kontua, hobe, hurrengorako utziko dugu burua berotu didazulako. Hurrengo bat eta batean, egurra!
06 GOIBERRI
ASTEKO GAIA
Ormaiztegiko Leberri kooperatibako langile bat lantegian motor baten barrualdea betetzen. GOTZON ARANBURU
Kimu baten istorioa Letag enpresaren errautsetatik Leberri kooperatiba sortu berri du goierritar talde batek Ormaiztegin.
Miriam Luki Ormaiztegi Ormaiztegin kooperatiba berri bat martxan jarri du Goierriko langile talde batek. Letag zenaren porrotaren ondoren, bi bide zituzten langileek: etsi ala lanari eutsi. Langile batzuek bigarren bideari ekin zioten. Bidea ez da erraza izan, baina egun Leberri kooperatibaren ateetatik motorrak eta alternadoreak ateratzen dira berriro. Leberriko esperientzia ez dago makroekonomiari lotuta, eta diskurtso potoloetatik urrun dago; hala ere, krisi egoeran kimu berderik badago, Leberriko langileek gorpuzten dute. Kooperatibaren ibilbidearen oinarrian kalitatezko produktua dago, bezeroak daude eta urtetan erdietsitako teknolo-
gia-jakintza dago. Horiek dira, hain zuzen, Letag enpresatik jaso dituzten errautsak. 1955ean ireki zuten Letag Ormaiztegin. Hasieran, esmerilagailuak, gaineztatzeko makinak eta haizagailuak fabrikatzen zituzten. Gerora, motorrak eta alternadore bereziak egiteari ekin zioten. 100 langile izatera iritsi zen, baina 2009-2010 urteetan krisiak biziki kolpatu zuen. Enplegu-erregulazioko espedienteen garaia hasi zen, eta zazpi hilabetean hartzekodunen konkurtsoa deklaratu zuten. Jabier Ibarzabal da Leberriko administrazio arduraduna. Karguak, dena dela, ez dauka pisu askorik Leberriko unibertsoan; ez du gain soldatarik ezartzen,
GOIBERRI 07
ASTEKO GAIA
Motorrak eta alternadoreak produzitzen dituzte. Mantenu lanetan gero eta indar gehiago jartzen ari dira, baita ordezko piezen merkatuan ere. Beheran lantegia kanpotik, Ormaiztegin. GOTZON ARANBURU
ezta lan jardunaren eremua mugatzen ere. Hori esanda, Ibarzabalek Letagen porrotaren zergatia azaldu du: «Bankuek ez ziguten krediturik ematen eta erakundeen laguntzarik ez zen iritsi». Finantzaketarik gabe geratu ziren, eta «egoeraren kudeaketa hobea ere egin ahal zen segur aski».
Fenix hegaztia 2012ko irailean Letag enpresaren jarduera eten egin zen; 35 langile zituen. «Ordurako gutako batzuek aurrera egiteko erabakia hartuta genuen, beti ere, lan talde txikiago batekin». Kooperatiba bat sortuko zutela argi zuten, hogei langile inguruk osatua. Kanpotik etorritako krediturik zein laguntzarik gabe, koo-
«Letag hondoratu zenean bankuek ez ziguten krediturik eman, ezta erakundeek ere» «Produktuaren berezitasunari esker, berriz jaiotzeko gai izan gara»
Jabier Ibarzabal Leberriko langilea
peratiba martxan jartzeko ezinbesteko zuten kapitala langileek ipini zuten. Abentura berrian sartu ziren hamasei langilek desenplegua kapitalizatu zuten. «Oso erabaki zaila izan zen, batik bat, 50 urtetik gorako langileentzat. Letag enpresako hainbat soldata kobratu gabe genituen eta langabezian geratuz gero, jaso ahal genuen diru iturri bakarra kapitalizatu beharrean egon ginen». Kanpoko aholkulari baten laguntzarekin bideragarritasun plana egin zuten, «giltzarria» izan dena. Planaren zutabeak produktua eta oinarri teknikoa izan dira. Bezeroak ere ez dauzkate saltzeko. «Gure borroka kooperatiba ahal bezain pronto eratzea izan da. Baina, arazo askorekin egin dugu topo, eta guk nahi baino gehiago atzeratu da», azaldu du Ibarzabalek. Aurreko otsailean osatu zuten Leberri kooperatiba. Erakundeekin Letageko instalazioetan lan egin ahal izatea adostu zuten, baita makinak erabili ahal izatea ere. «Guk produzitzeko premia genuen. Martxan jartzeko guztia alokatu genuen eta enkanteak atera zirenean oinarri teknikoa –dokumentazioa– eta makinak erosi genituen». Lantegiaren egoitzari dagokionez, aldatzeko asmoa daukate: «Bila ari gara, eta ahal dela Goierrin geratu nahiko genuke». Motorrek mugimendua sortzen dute eta alternadoreek energia produzitzen dute. Leberritik ateratzen diren makinekin munduko hainbat bazterretan trenak zein barkuak mugitzen dira. «Gure makinak
Saudi Arabiara nahiz New Yorkera doaz, baina guk ez ditugu zuzenean bidaltzen». Leberrik Indar edo CAF enpresentzat egiten du lan, eta beren merkatua zabaltzen ari dira poliki-poliki. Produkzioaz gain, mantenu lanei eta ordezko piezen hornidurari bereziki erreparatu diete, «fakturazioan duten tokia aintzat hartuta». Produzitzen ari dira dagoeneko. «Gurekin segitu duten bezeroak ditugu, itxaron ere egin digutenak eta berrien bila ari gara». Esate baterako, Goierrin egoitza duen multinazional bati baztertzen dituen motorrak konpontzeko aukera eskatu zioten. Aukera eman zieten, eta orain lehen txatarrera botatzen zituzten motorrak konpontzeko bidaltzen dizkiete. Motorrak nahiz alternadore bereziak artisauen eran egiten dituzte. «Gure produktuaren berezitasun horri esker berriz jaiotzeko gai izan gara».
Soldatak tarifa finkoan Leberri kooperatiba horizontala da. Ordutegi zabala dute, eta soldatak «tarifa finkoan» ezarri dituzte Ibarzabalen esanetan. «Ingeniariak eta tornulariak antzekoa kobratzen dute. Horrez gain, dagokiguna baina %80 gutxiago kobratzen dugu», dio Ibarzabalek. Argi izan zuten hasieratik, kapitalizatu zuten desenplegua soldatetan baino produkzioari bide egiten erabiliko zutela. Mikel Jauregi kooperatibako lehendakaria da, baina buzoa jantzita eta eskuak zikin aritzen da lanean. «Hemen guztiok denetarik egiten dugu», dio. Urte amaierara arte lana segurtatuta daukate. «Hurrengo urtean ikusteko dago gertatuko dena». Leberriko langileen hitzetan birjaiotzeko prozesuan zuhurtzia ezinbesteko bidelagun izan dutela antzematen da. Okerrenean jarri dira hasieratik, hortik aurrera dena hobera egitea baino ez baita.
08 GOIBERRI
ELKARRIZKETA
Arantxa Ruiz de Larrinaga Gipuzkoako Foru Aldundiko Parte Hartze Zuzendaria
«Goierriko 16 herritan 34 parte hartze esperientzia egin dira» Loinaz Agirre Zerain Zerainen bizi den Arantxa Ruiz de Larrinagak (Donostia, 1965) El Salvadorren izan zuen lehen harremana parte hartze dinamikarekin. Euskal Herrira itzuli zenean, Elhuyarren hasi zen lanean euskara normalizazio planetan, eta El Salvadorren ikasitakoa enpresetan praktikan jarri zuen. Lezoko Udalean 2000. urtean izan zuen parte hartze prozesu bat dinamizatzeko ardura. 2011n Gipuzkoako Foru Aldundiko Parte Hartze Zuzendaria izendatu zuten.
Duela bi urte Parte hartze Zuzendaritza sortu zuen Foru Aldundiak. Zer ekarri dio Gipuzkoari? Diputazioaren lan ildo garrantzitsu bat da parte hartzea. Horregatik sortu zen zuzendaritza hori, eta horregatik jarri zen Diputatu Nagusiaren Kabinetean. Parte hartze kultura zabaltzea nahi genuen, politika beste modu batera egitea. Parte hartze araua onartua zegoen ordurako, baina paper batek ez du ezer ere aldatzen. Benetan aldatzen da, aukerak jartzen badituzu herritarrek bere herrian eta bere intereseko gaietan parte hartzeko. Bi urteotan gure saiakera handiena izan da herri gehienetan herritarrek parte hartze esperientziaren
bat edukitzea, ezagutzeko nola egin daitekeen. Epe luzeko lana da; aurrerago konturatuko gara horren ekarpenaz.
Parte hartzen duen jendea gustura gelditzen al da? Normalean bai. Hasieratik garbi baldin badago zertan parte hartuko duen, zeintzuk diren joko arauak, eta prozesua ondo betetzen bada, jendea gustora gelditzen da, baina esperientzia txarrak ere izan dira, eta horiek berriz parte hartzeko dinamiketara ekartzea zaila izaten da. Goierrin 22 herritatik 16 herritan 34 esperientzia izan dira. Goierri oso aktiboa da, herri gehienetan parte hartze esperientziaren bat izan da.
Joko arauak aipatu dituzu. Zein joko arauez ari zara? Parte hartze prozesuaren hasieran esan behar da bertan erabakitakoa irizpideak izango diren edo erabakitakoa beteko den. Prozesuaren ibilbidea zehaztuta egon behar da.
Zertan irabazten da parte hartzearekin? Batzuek botere galtzea bezala ikusten dute, baina nire ustez, beste lasaitasun bat ematen du, gauzak egiteko orduan, badakizulako, jendearen babesa duela erabakiak. Niretzat irabazteko asko dauka. Azkenean, beste kudeatzeko modu bat
da. Alegia, egin dezakezun hori bakarrik egin dezakezu, herritarrentzat kudeatu dezakezu, edo lantzen dituzun gauza guztietan herritarren parte hartzearekin. Seguru emaitza oso desberdina izango dela.
Bilerak, on line ekarpenak egiteko aukera...Tresna desberdinak erabiltzen dituzue parte hartze prozesuetan. Parte hartze prozesuetan garrantzitsua izaten da aniztasu-
«Epe luzeko lana da; aurrerago konturatuko gara horren ekarpenaz» «Parte hartze mekanismo bakoitzak bere ahuleziak eta indarguneak ditu» «Hurrengo erronka parte hartze dinamikak erabakigarriak izatea da»
na egotea, ahalik eta jende desberdin gehienek parte hartzea. Parte hartze prozesuaren gaiaren arabera, kolektibo zehatz batzuk gehiago interesatzen dira. Baina orokorrean uste dut, parte hartze prozesuak unibertsalak izan behar direla; hau da, edozein herritarrek parte hartzeko modukoak eskaini behar ditu. Anitza izateko beste mekanismo batzuk jarri behar dira martxan bilera presentzialez gain, daukagun bizimoduarekin, bizi garen erritmoarekin interesa duenak moduren bat izateko parte hartzeko. Teknologia berriak erabiliz on line ekarpenak egiteko aukera zabalduz, adibidez. Osagarriak izan behar dute. Presentziazkoak garrantzitsuak dira, besteen iritziak eta eztabaidak entzutea aberatsa baita.
Eremu eta gai desberdinak landu dituzue parte hartze prozesuetan; hondakinen gaiarekin ere bai. Legazpin eta Ordizian kontsultak egin dituzte... Herri kontsulta parte hartzeko beste mekanismo bat da, demokrazia zuzenekoa. Oso ondo baloratzen dugu eta oso tresna inportantea iruditzen zaigu. Oraintxe gure eskumenekoa den gai batean Herri Kontsulta bat martxan jartzera goaz Igel-
GOIBERRI 09
ELKARRIZKETA
don. Kontua da noiz eta zein kasutan erabili herri kontsultak. Mekanismo bakoitzak bere ahuleziak eta indarguneak ditu, eta gauza batzuetarako edo beste gauza batzuetarako aproposagoak izan daitezke. Hondakinen kontuarekin, kultura aldaketa bat planteatzen da, arazo handi bat dugu hondakinekin, eta ez bakarrik guk, mundu mailako arazoa da. Argi dugu ez ditugula nahi zabortegiak eta errauste plantak gure etxe ondoan. Arazo horrek ez du irtenbide aproposik denon artean eta bakoitzak zerbait egiteko prest ez bagaude. Zerbait egin beharko dugu, ba? Orain artekoarekin emaitzak ez direlako nahikoak. Kasu horretarako guretzat interesgarriagoa da herritarrekin parte hartze prozesu bat egitea, gaiaz informazioa jasotzeko, herritarrek euren artean eztabaidatzeko, kontzientziatzeko aukera ematen duelako parte hartze prozesuak. Klabe eraikitzailean eta eraldatzailean jartzeko baliagarria delako. Bestalde gure erakundeak ez daude oraindik oso prestatuta baliabide aldetik kontsultak martxan jartzeko eta oso garrantzitsua, ezinbestekoa, da kontsultak berme guztiekin egitea. Asko dugu ikasteko eta egiteko oraindik alor honetan.
Goierriko garraio publikoari buruzko parte hartze prozesua hasiko da datozen egunetan rriaren erdi aldean hasita, Goierriko autobus zerbitzua hobetzea helburu duen parte hartze prozesua jarriko du martxan Gipuzkoako Foru Aldundiak. Goierriko herri guztietan bilerak egingo dituzte. ÂŤGoierriko autobus zerbitzua hobetzea da helburua. Hau da momentua aspalditik dauden emakidak berritzera goazelako, herritarren beharretatik abiatuta. Teknikariek aurreproiektuak landu aurretik herritarren beharrak eta proposamenak jasoko ditugu eta horietan oinarrituko dira teknikariak irtenbide teknikoak proposatzeko. Abiapuntutik kontuan hartzen ditugu herritarrak. Hori aurrerapauso ikaragarria da. Eta ez da hor bukatzen. Teknikoki landu eta aurreproiektua egingo dute, eta Aste Santua aurretik bigarren txanpa etorriko da. Landutako proiektua berriz ere herritarrekin landuko da. Uda aurretik, behin betiko garraio proiektua egina egongo da eta legegintzaldia bukatu aurretik autobus zerbitzu berria martxan egongo da- azaldu du Arantxa Ruiz de Larrinagak. Parte hartze prozesu honetan bilerez eta on line tresnez gain, Autobus Egunak antolatuko dituzte. ÂŤGarraioaren kasuan baditugu kolektibo batzuk identifikatuta, gazteak, jatorri desberdinetako herritarrak... Horiek parte hartzeko lan berezi bat egin beharko da. Bestalde emakumeak daude, badakigu asko erabiltzen dituztela autobusak eta bereziki aztertu nahi ditugu dituzten beharrak. Autobus Egunekin, aurrez zehaztutako egunetan, dinamizatzaileak autobus geltokietan egongo dira eta autobusetan bidaiatuko dute, erabiltzaileei zuzenean entzuteko eta ekarpenak jasotzekoÂť.
U
Zein da bi urteotako balorazioa? Oso positiboa. Nik uste dut praktikan, egunerokotasunean, ari garela parte hartzea kontuan hartzen; eta jendea parte hartzea zer den ezagutzen ari da. Nik uste hori dela bidea, eginez ikastea. Ondo abiatu gara, ia herri guztietan jarri dira parte hartze dinamikak, batzuk handiagoak eta besteak xumeagoak. Borondate politikoa ere badago erabakiak kontuan hartzeko. Beste erronka handi batzuk ere baditugu: parte hartze dinamikak erabakigarriak izatea eta parte hartze arauan aldaketak egitea, egindako ibilbide honetan ikasitakotik.
10 GOIBERRI
GAZTEAK
Gazte bat Beasaingo gaztetxeko rokodromo berrian eskalatzen. ASIER ZALDUA
Beasaingo gaztetxea: 9 urte eta goruntz! Asier Zaldua Beasain 30 urte baino gehiago pasatu dira jada lehenengo gaztetxeak ireki zituztenetik. Beasainen ere bat baino gehiago egon da. Egungoaren bultzatzaileetako batek, Egoitz Irizarrek, bi gogoratzen ditu: Kale Nagusikoa eta Pikuondo etxekoa. Lehenengoa lokal pribatua zela eta udalak jabeari alokairua ordaintzen ziola oroitzen du. «Herriko gazteek kudea-
Babeslea
tzen zuten, gutxi gorabehera». Pikuondo, berriz, gazteek okupatu zuten eta «erabat autonomoa» zen. Egungoa 2005eko abuztuaren 22an okupatu zuten. «Garai hartan udalak gazteoi eskaintzen ziguna ikusirik, udalaren biltegia izandakoa okupatzea erabaki genuen. Gauez eta aurpegiak tapaturik sartu behar izan genuen eta udalak lehen unetik erakutsi zigun ez zuela
gure erabakia ontzat hartuko». Egun, udalarekin duten harremana hobea da, baina ez dute legeztatzea lortu. «Argindarra eta ate berriak elkarlanean jarri genituen, baina beti saiatu gara gauzak gure kabuz egiten».
Sorkun eta Lucio Urtubia Bederatzi urte hauetan ekitaldi asko antolatu dituzte: antzerki saioak, kontzertuak, txapelketak, erakusketak, hitzaldiak, tailerrak... Irizarrek Sorkun abeslariaren kontzertua eta Lucio Urtubia anarkistaren hitzaldia gogoratzen ditu batik bat. «Sorkunen kontzertuan 450 lagun elkartu ginen eta Urtubia etorri zenean gaztetxea jendez lepo egon zen». Gaur
egungo egitasmoen artean, joan zen astean inauguratu zuten rokodromoa azpimarratu du. Tailerrak ere izango dira. Etorkizunari dagokionez, itxaropentsu ageri da Irizar. «Gaztetxeak, belaunaldien arabera, indar gehiago edo gutxiago du. Urte batzuetan gutxi batzuk egon ginen, gazteen artean lokalak alokatzeko joera nagusitu zen garaian, baina hori aldatzen ari da. Geroz eta jende gehiago dator gaztetxera», aipatu du. Gazteak lanerako prest ikusten ditu. «Euren aisialdiak eta bizimoduak ardura die eta, gazte bakar batek aurrera egin nahi duen bitartean, gaztetxeak bizirik iraungo du», amaitu du.
12 GOIBERRI
IBILBIDEA
Barnaola baserriaren inguruan meategietako dikeen aztarnak ikus daitezke oraindik ere. ARGAZKIAK: ANE ARRIETA
Burdin usaina jarraituz Mutiloa eta inguruetan ibilbide ugari daude markatuta, baina, markatutako ibilbideak jarraitu gabe ere, berehala aurkituko ditugu burdin minerala lantzen zituzten txokoen hondarrak, animaliak eta zuhaitz zein baratze ederrak. Ane Arrieta Mutiloa Mutiloako baserri artean bueltatxo bat emanez gero, nahitaez topo egiten da meatzariek inguruetan egin zituzten lanen arrastoekin. Ibilbide asko daude aukeran, asko ondo markatutakoak (Gaztaren bidearen zati bat, Troi Bidearena...), baina erraz egiteko moduko ibilbidea da jarraian azaldutakoa. Oinez zein bizikletaz egin daiteke sei kilometroko ibilbide hau. Motorrez ere joateko aukera badago, baina autorik ezin da igaro ibilbidearen azken zatian, errepidea ez baita egoera onean. Mutiloara iritsitakoan, herrira sartu gabe errepidean aurrera jarraitu behar dugu, bidean
gora. Baserri artean, mota askotako zuhaitzak aurkituko ditugu eta baita baratze eder eta baserri inguruetako hainbat abere ere: behiak, behorrak... Lenkarantxiki baserri inguru-
ra iritsitakoan, behor mordoxka bat egoten da eta pare horretan gurutzatuko gara Troi bidearekin, ezkerrera. Aurreraxeago jarraituta, meategietako dikeen hondarrak
Aztiriatik Zeraina doan bidea, hemen ezkerretara hartu behar dugu.
ikusteko aukera izango dugu, gure ezkerrera. Eta berehala, Ormaiztegitik datorren Bide Berdearekin topatuko gara, ezker-eskuin. Aurrera jarraituta Orue landetxera edo Kortzuerdi baserrira joateko bidegurutzean Orue aldera hartuko dugu, eskubira. Berehala dagoen bidegurutzean, Zerain eta Segura jartzen duen seinalea jarraituko dugu. Handik, garai bateko meategiak izandako pabilioietara iritsiko gara. Aurreraxeago Troi bidearekin egingo dugu topo berriz. Pixka bat jarraituta Manastegizaharregi ikusiko dugu bidearen ezkerrera. XIX. mende amaieran, Ma単astegizahar ba-
GOIBERRI 13
IBILBIDEA
Aralarko ikazkintza eta basogintza ezagutzeko aukera dago Lizarrustin taunen, Aralar Parke Naturalean, Lizarrustiko parketxearen ondoan, txondorra piztuta dago irailaren 22az geroztik. Lurra Natur Zerbitzuak eta Gipuzkoako Parketxe Sareak antolatutako ekimenarekin, Aralarren ikazkintza eta basogintza historian zehar nolakoa izan den ezagutzeko aukera eman nahi zaie bisitariei. Urriaren 12ra arte egongo da txondorra piztuta. Taldeentzat bisita gidatuak ere antolatu dituzte (ordua aurrez erreserbatu behar da). Txondorraren inguruan festa egingo dute urriaren 12an. Txondorra ateratzeaz gain, goizean, 10:30ean, zailtasun baxuko mendi ibilaldi gidatua egingo dute Akerretaraino. Txondor plazak, pago motzak eta basoaren erabilera zein den ikusteko aukera izango dute ibilbidean bisitariek. Bazkaria ere antolatu dute: Ikazkin menua (baratzuri zopa, babarrunak eta mamia). Bazkaria aurrez erreserbatuta 15 euro kostako da eta bertan, 17 euro. Bazkalondorengo giroa Aitor Sarriegi eta Eneko Lazkoz bertsolariek alaituko dute. Lizarrustin bertan, goizean, Zero Sette akordeoi taldearen musikarekin gozatzeko aukera izango da.
A
Manastegizahar putzua
Irteera-helmuga
Mutiloa-Aztiriko bidea-Mutiloa Luzera: 6km Denbora: 1h 30m Altuera gehiena: 500 m. Altuera gutxiena: 250 m. Desnibela: 250 m. Zailtasuna: Erraza
serriaren inguruak burdina minerala eraldatzeko tailer handi batean bihurtu ziren, eta hemendik gertu zeuden meategietatik ateratako mineral biltegiratzen eta garbitzen zituzten bertan. 1912an, esaterako, 34.500 tona burdin minerala bildu eta garbitu ziren. Garbitu ostean, plano inklinatu baten bidez Barnaolaraino jaisten ziten, handik Ormaiztegira trenez eramateko, eta Ormaiztegitik europar siderurgietara. 1911n inguruko herrietako 162 meatzarik lan egiten zuten bertan, 06:00etatik 18:00etara. Egun aztarnak bakarrik geratzen dira. Bidera itzuli eta gora jarraituta, segituan Manastegizahar
putzuarekin topo egingo dugu. Animalia eta landare harrigarriak aurki daitezke bertan. Aurrera segita Zeraindik Aztiriara doan errepidera iritsiko gara eta beheranzko bidea hartuko dugu. Ezkerrera gelditzen den bigarren irteera hartuko dugu, hormigoizko bide bat hartuz. Handik segi eta iturri batekin egingo dugu topo. Kolore laranjaska du iturri horrek uraren inguruan, metal-ura denaren seinale. Bidegurutze horretantxe eskubira hartu eta aldapan behera joango gara negutegien artean. Mutiloako herrigunera iritsiko gara honela, metal usaina darion bidea amaituz.
Irailaren 22an piztu zuten txondorra Lizarrustin. MIKEL ALDASORO
14 GOIBERRI
MOTZEAN
Joan den urteko azarotik ari da igandean egingo den Tolosako Laskorain ikastolaren aldeko Kilometroak antolatzen Eñaut Telleria. ANE ARRIETA
Kilometroak milimetroka Igande honetan egingo dute Kilometroak Tolosan, Laskorain Ikastolaren alde. Festa erraldoia hau antolatzeak, ordea, urte osoko lana eskatzen du. Lan horren ardura hartu zuen, orain urtebete, Eñaut Telleria segurarrak. Ane Arrieta Segura Xiba proiektuan lan egin du urte askoan Eñaut Telleriak (Segura, 1977). Proiektu haren amaierarekin batera iritsi zitzaion Kilometroak jaian Ikastolen Elkarteko Koordinatzaile izateko proposamena, Igor Elortza ormaiztegiarrak hamahiru urtez bete zuen postua, hain zuzen ere. «Kilometroak guztiek dituzte gauza komunak, baina, bakoitzak bere ukitua du. Nire lana, urtero errepikatzen diren lanak lotzea da», dio Telleriak. Horren barruan, hamahiru batzordetan banatzen dituzte egin beharrekoak: «Trafikoa,
«Kilometroak guztiek dituzte gauza komunak, baina, bakoitzak bere ukitua du» Eñaut Telleria
Kmk.eko koordinatzailea
osasuna, protokoloa, zirkuitua, segurtasuna...». Tartean, urtean zeharrerako lotuta dauden ekintza jakinak ere badaude, hilero egiten den ekintza parea: Rrealeko partida, saskibaloi partida, bizikleta eta patinen martxa, Ahora Astea, Bonberenea txarangarekin eta abeslari ezagunekin egindako kontzertua, bertso-saioa... Ekintza sorta horrekin 2012ko azaroan hasi ziren, eta dendan ere urte osoan ari dira produktuak saltzen, kalean zein kilometroak.net orrialdean. Aurtengo Kilometroak berezi egingo duten ekintzen artean, erronka proba egongo da. 14-16
urte bitarteko 100 gaztetxo inguruk egingo dute Erronka, ariketa ezberdinak eginez. Bestalde, gune ezberdinen artean gelditzen den ibilbidean ere «sorpresak» aurkituko dituzte Kilometroakera joaten direnek: Tolosako eta inguruetako musika taldeak, esaterako.
Dena karta bakarrean Urtean zehar egiten diren ekintzak asko badira ere, karta bakarrean ia-ia dena jokatzen den partida da Kilometroakena, eta eguraldiak pisu handia izan ohi du karta horretan. Beraz, «zirarekin bada ere», Tolosara gerturatzeko deia egin du Telleriak.
GOIBERRI 15
PUBLIERREPORTAJEA
Manex akademia
Eskola laguntza pertsonalizatua ngeniaria da Manex Ezeiza beasaindarra. Hezkuntza arloan han eta hemen aritu ondoren, bide berriari ekin dio: Manex akademia ireki du Beasaingo Urbialde plazako 2. zenbakian. Klase partikularrak eta errefortzuzkoak ematen ditu. Eskola pertsonaliztuak ematen dituzte Manex Akademian. «Akademiaren ardatza pertsonalizazioa izango da. Ikasle bakoitzaren arazoaren tratamendu indibidualizatua, ez ezagutza mailan bakarrik, baita giza garapen eta pertsonalei dagokienean ere».
desberdinetan bana ditzakegu. Batetik, inongo arazorik ez baina beren jakintza maila perfekzionatu nahi duten ikasleak. Bestetik, eguneroko lanetan laguntza eta eskolan ikusitakoa hobeto barneratzen laguntza behar duten ikasleak. Eta azkenik, arazoren bat izan dezakeen ikaslea eta bultzada bat behar duena, motibazioa eta bere burua gainditzeko metodologia berezia erabilita». Manex Akademiaren «misioa kalitatezkoa eta pertsonala den formakuntza zerbitzua ematea da, ikaslearen giza garapenak eta garapen pertsonalak ere helburu izanik. Ikasgaiak gainditzea nahikoa ez den gizarte honetan, ikasleei arrakastarako laguntza emango diegu».
I
Ordu kopurua aukeran Eskola ordu kopurua erabiltzaile bakoitzak erabakitzen du, nahiz eta beharraren arabera egokitzeko aukera izaten den. Talde txikiak dira Manex Akademian. «Gure ikasleak multzo
Lehen H. - Matematika - Gaztelera - Euskara - Gizarte ....
DBH-Batxiler. - Matematika - Fisika - Tekno... -Kimika
Goi/Erdi Mailako Zikloak - Interpretazio Grafikoa - Metrologia - Mekanizazio Prozesuak - Autocad eta Solid Works
MANEX AKADEMIA Urbialde plaza, 2 - Beasain - 656 309 335 manexakademia@outlook.com manexakademia.wix.com/manex
Gurasoekin harremana Gurasoekin harreman zuzena izateko ahalegina egin du Manex Ezeizak, aurrez aurre eta teknologia berriekin, ikaslearen garapenaren berri izan dezaten. «Ikasleaz gain gurasoak ere proiektu honen zati garrantzitsua direnez, beharrezkoa deritzogu komunikazio on bat izatea», uste du Ezeizak.