GoiBerri 81. zenbakia

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

81. zenbakia. 2013ko azaroaren 22a

Aurora Iturrioz Berdintasun teknikaria

ÂŤIdeia feministak kaletik datozÂť 8-9

GOI B ERRI Urola Garaiko Mankomunitateko berdintasun teknikaria da Aurora Iturrioz. JOSUNE ZARANDONA

Alberto Irastorza 3 Iritzia 4-5 Musikari familia 6-7 Natalia Mora Gil 10 Juanita Arana 11 1903ko postala 12 Indabak, eltzerako prest 13


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE MOTZEAn

JANIRE ARRONDO

Alberto Irastorza Baserritarra

«Noizbait baserritarron lana aitortua eta baloratua izatea dut amets» Janire Arrondo Olaberria Pirinear arrazako behien ustiategia du Alberto Irastorzak Olaberriako Borda baserrian. Zuzenean saltzen du haragia. Abeltzaintzaren etorkizuna, ordea, «ilun» ikusten du berak. «Kanpoko haragia erosiz kalte handia egiten ari gara, horrela ezin da jarraitu», dio berak.

karia bai, hori egunero.

tua izatea, noizbait.

Pelikula bat. Izarren argia. Musikari bat.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.

Benito Lertxundi.

Kirola egin behar nuela-eta bizikleta oparitu zidaten alabek iaz, ez dut oraindik estreinatu.

Zaletasun bat.

Eta txuleta laguntzeko?

Denbora dudanean Nafarroara joatea, Azkoa ingurura edo, egun pasa egin, behiak ikusiz...

Lagunak eta ardoa.

Oporretarako leku bat.

Liburu bat.

Amets bat.

Ez daukat pazientziarik liburu bat hasi eta bukatzeko. Egun-

Baserritarrok egiten dugun lana errekonozitua eta balora-

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga

GOI B ERRI

Alabak jaio zirenekoa.

Jaso duzun oparirik bereziena.

Abesti bat. Baldorba, Lertxundirena. Janari bat.

Gorroto duzuna.

Pirinear arrazako behi baten txuleta.

Goierriko txoko bat.

Frantziako edozein txoko.

Faltsukeria.

«Herriko alkate banintz, herritar guztiak berdin tratatzen saiatuko nintzateke»

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Lierni Ormazabal Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Atxurbi mendia, Idiazabalen.

Herriko alkate bazina... Herritar guztiak berdin tratatzen saiatuko nintzateke.

Olaberrian biziko ez bazina... Nafarroa iparraldeko edozein herri txikitan.

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.hitza.info

Urretxu:

goiberri@hitza.info

Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

673 69 90 95 – asubinas@bidera.eu 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info


04 GOIBERRI

IRITZIA

Angel Oiarbide

Gure Esku Dago ekimeneko kidea

Har dezagun bidea zken hilabeteetan izan dugun euriteen inguruan, meteorologo aditu batek zioen, ziklo euritsuak 30 urtez behin gertatzen direla. 1953an, 1983an ere izan omen zen, eta aurten tokatu da naturaren ziklo hori. Datorren urtean nahiko bagenu ere, seguraski ez dugu izango horrelakorik. Naturak bere zikloak dituen bezala, gizakiek eta herriek ere badituzte beraienak. Euskal Herrian 50-60eko hamarkadak ziklo berri baten hastapenak izan ziren: kooperatiben sorrera, ikastolak, euskararen eta euskal kulturaren suspertzea, eta abar luze bat. Ziklo hasiera hark, sortutako inertziek eragindako uhinaren aparrak, gaur egun arte iritsi zaizkigu. Korrikako lekukoa bailitzan, XXI. mendeko euskal herritarrei iritsi zaigu, herri eta bertako herritarrak oinarritzen duten balore, jarrera eta izaera bat. Historian zehar etenik gabe barreiatuz, zikloz ziklo. Herri honetan, momentu historiko batean gaude. Lur hauetan ziklo berri bat jada hasia da. Momentuz, uhinik apenas eragin ez duen ziklo hasiera batean gaude. Euskal Herriko ziklo hasiera honek, Europa mendebaldeko herrietan (Flandia, Catalunya, Scotland, Ipar Irlanda...) hasten ari den ziklo berri batekin koinziditu du. Seguraski berriz ezagutuko ez dugun gertaera baten aurrean gaude. Aukera handi baten aurrean gaude! Autodeterminazio kontzeptua bera, XIX. mende amaieran

A

sortu zen Europan. Estatu egiturarik ez zuten nazioek, horretarako tresnak eta baliabideak edukitzeko bere buruari emanten zieten zilegitasuna. 1905. urtean Norvegia Suediatik independizatzen da, erreferendum bidez. Mende eta erdian Europa, Europa ekialdea behintzat, erabat aldatzen da, Europa osatzen duten nazio askok bere kolorea emanez. XXI. mende hasiera honetan, 2014.urtean zehazki, mugarri bat izango dugu. Mugarri historiko bat. XXI. mende hasiera honetako mundu mailako superpotentzia baten eremuan dagoen herri batek bere etorkizuna libreki hautatzeko pausoa emango du, modu txalogarri eta eredugarri batean. Adibide horrek aldaketa haundiak ekar ditzazke. Mugarri horretatik aurrera mundu mailan estatu batek pedigri demokratikoa izateko, izango duen exigentzi maila orain artekoa baino zorrotzagoa izango da. Adibide hori gerta aurretik zena baino. Gurea bezalako herrientzako aukera paregabea. Adibide horrek bere baitan dituen balore, eskema eta oinarri demokratikoz eragin eta kutsatzeko.

Inertzia aprobetxatu Baina nola aprobetxa genitzake etortzekoak diren inertzi horiek? Itsasontzi batek, aurrera egin dezan, haizearen indar guztia aprobetxatzeko, oihal sendoa eta zabala behar duen bezala, guk ere behar-beharrezkoa dugu herritarren sarea osatzea. Helburua herri honetan oinarri bat, oinarri demokratiko bat

ÂŤHelburua ez da abertzaleen metaketa; demokraten metaketa baizikÂť osatzearena da. Autodeterminazioan edo erabakitzeko eskubidean, sentsibilitate guzien topagunea irudikatzen dugu. Helburua ez da abertzaleen arteko indar metaketa osatzea. Gure aldarrikapena eta helburua ez delako aldarrikapen abertzale bat. Demokraten metaketa osatzea da helburua. Autodeterminazioa ez da helburu politiko bat. Prepolitikoa baizik. Edozein helburu politiko aukeratu ahal izateko beharrezkoa den oinarri demokratikoa. Beraz, helburua norabide honetan gizartea kontzientziatu, sentsibilizatu eta aktibatzea da. Topagunea sustatu. Errezelo eta deskonfiantzetatik, konplizidade eta elkarlanera pasatzea. Gizarte zatitu hau bere oinarrietatik josten hasteko garaia da.

2007an Goierrin sorturiko txinparta, horretan ari da. 2014. urte atari honetan, Euskal Herriko txoko ezberdinetan, ilusiozko txinparta ugari sortu dira. Indar eta argitasun gehiagorekin. Pausoz pauso. Txikitik handira doan mugimendu herritar honek, egoeraren eta garaiaren garrantziaz jakitun, 2013ko ekainaren 8an elkarlanerako dinamika bat jarri zuen martxan: Gure Esku Dago dinamika alegia. Lelo bat baino gehiago, Gure Esku Dago jarrera bat delako. Garaiak eta momentuak eskatzen duen mailako jarrera pertsonal eta kolektiboa. Gehienetan muga eta horma handienak gure buruan ditugu. Eta muga mental horiek dira pausoak ematen zailtzen eta galerazten digutenak.

Jarreran dago gakoa Herri honek duen gaitasunaz jakitun, 2014ko ekainaren 8rako ariketa praktiko bat jarri da mahai gainean: Durangotik IruĂąeara bitarteko Giza Katea . 123 kilometro eskuz esku. Orain artean bezalaxe, ekainaren 8ra begira goierritarrok badaukagu egitekorik. Giza kateko 4 kilometro osatzeko erronka dugu. 1.600lagun inguru. Izen ematea hasia da jada. Abestiak dioen bezala: Har dezagun bidea, gure esku dago eta. / Milaka lagun oinez, eskutik oratuta. / Jende zoriontsua, herri libre batean. Alper-alperrik egongo gara goitik zer etorriko zaigun zain. Gure Esku Dago!

Batu, elkartu gaitezen Utzi ditzagun axalkeri eta txikikeriak, eta heldu diezaiogun batera oinarriei. Momentu historiko honetan joka dezagun arduraz. Irudikatu eta diseinatu dezagun etorkizun hobea, eta izan gaitezen gure herriaren eta gure etorkizunaren protagonistak. Etorkizunari heldu diezaiogun eskuekin.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Santa Zezilia Euskal musikari guztien omenez aste honetako irudia. Nahiz eta batzuk santuari debozio handirik ez izan ziurrenik!

Zer diok, Arif Ergel? Asteburuan Erreinuko kapitalean ibili nauk… (eta ez nauk Iruñaz ari) eta bost zentzumenak ondo zorroztuta etorri nauk handik. Bai, bai. Espainiako hiriburuak, Madrilek, zentzu guztiak aktibatu dizkit. Turistentzako atrakzio erakargarri diren «circuito sensitivo» erraldoia bihurtuta dago Madrilgo zentroa. Izkina denetan IKUSTEN dira uniforme zuriak hiriko etorbide nagusiak betetzen. Euri edo harri, jendeari beren eskubideak urratuak izaten ari direla ikustarazten. ENTZUN ere entzuten da, espainiar guztien presidenteak etorkizuneko artaldekideak nazioaren subiranotasuna eta batasuna ahotan hartuta nola jartzen dituen lerdea dariela. Krisi honek eragindako klaseen arteko banaketa geroz eta nabarmenagoek eragindako etxegabetzeek uzten duten ZAPORE mingotsa dastapapilatan. UKITZEKOTAN nahiago ezer ez ukitu, krimen eskenatokietan gertatzen den bezela, zerbait leporatuko

digute bestela eta. Halare, bost zentzumenetan gehien zorroztu zaidana USAIMENA izan da. Madrilek egunotan izan duen zabor kiratsa sartu zait barreneraino. Gainontzekoengatik etekina atera beste ezer buruan ez duen gobernu/udaletxe batek zikindutako hiriaren ustel usaina. Jende guztiaren ahotan entzun, kale izkina guztitan ikusi, nahitaez dastau, ukitu eta usaindu dugun ustel kiratsa. Euren isla.

Jon Plazaola

bat eta

Gabon Yaw Atxianpong gaztea! Ez zaizu arrazoirik falta. Espazioa zurian uztekotan nago, bat eta huts-ekoan, baina ezin baztertu suari egur gehiago botatzeko aukera hau. Zaborraren kiratsa diozu. Tamalez, Madril alde horrekin batzen gaituen arazoa da: beren zaborrarekin modu arduratsuan jokatzen ez duten pertsonen arazoa. Hitz egin, adostu, konpondu, elkarrekin. Hitzak besterik ez dira, horrelako jarreren ondoan. Umeei irakasten dizkiegun hitzak, helduek ahaztu ditzaten. Saldu. Urrea edo airea. Baina erosi. Gehienetan, zaborra. Asmo handiegiak, herri txiki batentzat. Madril-i ustel kiratsa dario, baina gurean dagoen usaina ez da hobea, eta zer esanik ez Zumarragan eta Urretxun dugun airearekin! Zaborra, begiak itxi arren barreneraino sartzen zaiguna. Zaborra bat, ez-ikusiarenak zero. Be basque. Be pozik. Zaborra lurperatu egin da; errekara bota; su eman zaio edota ke bihurtu eta airera bota dugu. Balkoietan ere zintzilikatu dute, arazoa ezkutatu nahi duen protesta bistosoan. Muturrera joz, meta-

bat Alex Areizaga

morfoseatu eta errege bihurtu den kasurik ere ezagutzen da. Baina nik are eta ideia erosoagoa eta errazagoa emango diet euren zaborragatik kezkatu nahi ez duten borroko guzti horiei: utzi zure zabor poltsak bizilagunaren ate ondoan, eta kitto! etxekonekoaren balkoira botatzea ere hobesten da. Gero, ez-ikusiarena egin, edo bota errua hirugarren bati. Baina ez ahaztu: zure eskubide guztia duzu zure zaborraz ez arduratu behar izateko, azken finean, ez baita zurea, beste guztiona baita. Be Ana Bottle. Be pozik.


06 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Juanito Idiakez, berak sortu zuen abesbatzaren 25. urteurreneko egunean. ANE ARRIETA

Musika odolean Zumarragako Idiakeztarrek belaunaldiz-belaunaldi transmititu dute musikarekiko zaletasuna. Santa Zezilia bezperetan, musikarekiko zaletasun hori nola jaso, nola sentitu eta egun nola sortzen duten azaldu dute. Ane Arrieta Zumarraga Santa Zezilia eguna, musikarien eguna da gaur, azaroak 22. Musikari sena odolean eramaten den edo ez esaterik ez badago ere, familiak zerikusi handia izan dezakeela, behintzat, kontu jakina da. Goierrin ere familia asko daude, belaunaldiz belaunaldi, afizio hori ondorengoei transmititu dietenak. Horietako bat da Zumarragako Idiakez familia. Atanasio Idiakez birraitona, Juanito aitona, Lurdes alaba eta Lourdesen bi semeak musikarekin estu-estu lotuta egon

dira, eta daude egun ere. Birraitona eta aitona Ezkio-Itsasokoak ziren eta biak izan ziren elizako organojole. Juanitok, organua jotzeaz gain, eskusoinua eta solfeoa ere ikasi zituen, eta Zumarragara bizitzera joan zenetik herriko haurrei musikan alfabetizatzen eta eskusoinua jotzen irakatsi zien arratsaldetan, goizez Orbegozon lan egin ondoren. Bere alaba Lurdesek ondo gogoan ditu etxeko musikasoinuak: «Jaio ginenetik entzun dugu musika etxean. Aitak etxean entseatzen zuen, eta

«Gogoan dut nola etortzen ziren ikasleak etxera solfeoa eta esku soinua ikastera» Lurdes Idiakez Musikaria

etxeko lanak egiten nituen bitartean nola entzuten nuen gogoratzen dut. Ikasle dezente etortzen ziren etxera solfeoa eta eskusoinua ikastera ere». Musika talde batean ere aritu zen teklatua jotzen. Bodetara eta antzeko ospakizun puntualetara joaten zirela kontatu du. Hori gutxi ez, eta Ezkio-Itsasoko abesbatza sortu zuen Juanitok duela 25 urte, Orbegozon jubilazioa hartu zuenean. 85 urte zituenean utzi zuen abesbatzaren zuzendaritza, eta egun Xabier Barriolak gidatzen ditu Ezkio-Itsasoko abes-


GOIBERRI 07

ASTEKO GAIA

lariak. Donostian bizi da egun, eta adin horrekin hainbeste joan-etorri egiteari uzteko unea zela ikusi zuen. «Musikak asko esan nahi du niretzat, eta nire bizitzaren zati handia da», dio Juanitok. «Nire ustez, denok jakin beharko genuke musika pixka bat, bizigarria delako», gehitu du. Berak ere gogoan ditu bere aitagandik jasotakoak: «Sei urte nituenean abestu nuen lehen motetea herriko elizan. Moteteak partitura txikiak dira, eta aitak prestatu zidan hura, okasiorako. Aitak organoa jo eta nik abestu egin genuen». Musika hamalau urtera arte ikasi zuen bere aitagandik, eta hamalau urterekin hasi zen Orbegozon lanean. Baina, lantegitik kanpo tinko eutsi zion musikarekiko zaletasunari eta, batez ere, zaletasun hori besteei transmititzeari.

Juanitoren seme-alabek ere jarraitu diote familiako afizioari. Seme zaharrenak, Jose Antoniok, eskusoinua jotzen ikasi zuen aitarekin, eta Pili eta Lurdes alabek pianoa jotzen ikasi zuten.

Jarraipena duen afizioa Lurdesek, Juanitoren alaba gazteenak, Legazpiko ikastolan lan egiten du, musika irakasle bezala. Pianoa jotzen ikasi zuen gaztetan eta egun Zumarragako Goiargi abesbatzean abesten du, urte askoan. Oso musikazalea da bera ere, eta bere bi semeei ere musikarekin gozatzen irakatsi die. Alain Beltza da Lurdesen seme zaharrena eta musikalki, honek ere, ibilbide azpimarragarria du. Zumarragako bandan ibili zen hamar urtez oboea jotzen, Legazpiko batukadan hamaika urte daramatza, Ba-

Juanito Idiakez bere hiru seme-alabekin ezkerrean, eta eskubian Juanito etxeko pianoa jotzen. GOIBERRI

«Denok jakin beharko genuke musika pixka bat, bizigarria delako» Juanito Idiakez Musikaria

«Oinez goazenean, txalo egitean... denok sortzen dugu musika, inkotzienteki bada ere» Alain Beltza Musikaria

Alain Beltza laranjaz, Samba Dzanga taldearen kontzertuan. ANGEL ELORTZA

tuband taldean aritu zen (batukada, tronpeta eta saxofoia batuz), eta azkenaldian Samba Dzanga taldean ere badabil, Brasilgo musika lantzen, Sanbatik Edanaz. Bere anaia Markelek ere Zumarragako bandan jo izan zuen zenbait urtez tronpeta, eskubaloiari heldu aurretik. Alainek, bere amak bezala, «etxean, soziedadean, autoan...» etxekoekin asko abestu izan duela dio. «Aitonak, gurasoek, osaba-izebek.... asko abestu izan dugu, normalean pianto baten bueltan jarrita», kontatu du. Alainentzat ere musika «oso garrantzitsua» izan da bere bizitzan. Musika, ordea, alde guztietan dagoela dio Alainek. Alfabetatuak egon ez arren ere, «oinez goazenean, txalo egitean... denok sortzen dugu musika, inkontzienteki bada ere».


08 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

Aurora Iturrioz Berdintasun teknikaria

«Berdintasun egoera faltsu bat sortu dugu, eta arriskutsua izan daiteke» Josune Zarandona Legazpi Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Eguna izango da datorren astelehenean, azaroaren 25ean. Aurora Iturrioz (Ordizia, 1978) Urola Garaiko Mankomunitateko berdintasun teknikariaren iritziz, arazoa konpontzetik urruti dago oraindik eta, horregatik, beharrezkoa da, batez ere, prebentzioaren alorrean lan egitea.

Izatez, ekonomian lizentziatua zara. Nolatan zaude orain, berdintasunaren alorrean lanean? Enpresa aholkularitzan lan egin izan dut, baina aholkularitza hori emakume elkarteekin ere egin izan dut sarri. 19 urte nituenetik beti izan naiz emakume taldeetako partaide, Bizkaiko Emakumeen Asanbladan, adibidez. Gaur egun Donostiako Emakumeen Etxea elkarteko kidea naiz.

Eta gainera, Urola Garaiko Mankomunitateko berdintasun teknikaria ere bai. Berdintasun teknikari bezala aritzeko beharrezko formazioa ere badaukat. Formazio hori, batez ere, gizarte mugimenduetatik eta parte hartze oso aktibotik jaso dut. Gaur egun instituzioetan berdintasuna lantzea mugimendu feministaren lorpen bat bezala ikusi behar da. Nire ustez, instituzioek

egindako lana aitortu beharko lioke mugimendu feministari. Izan ere, ezinezkoa da berdintasun politikak egitea, mugimendu feministari bizkarra emanez.

Hala ere, administrazioaren berdintasun politikek eta mugimendu feministek talka egin dute sarritan. Gauzak egiteko moduak ezberdinak dira, eta sarri adostasun falta bat egon da mugimendu feministaren eta administrazio publikoaren artean. Dena den, biak elkarren osagarri dira; are gehiago, kaleko mugimendu feminista administrazioaren motorra dela esango nuke. Ideia feminista berriak kaletik datoz, bertan egiten diren aldarrikapenak eta hausnarketak bere egiten ditu askotan administrazioak.

Zer da, batez ere, molestatzen zaituena? Une honetan mugimendu feminista hausnarketa bat egiten ari da. Sarri, sakontasun askorik gabeko aldarriak egiten dira, berdintasunari buruzko diskurtso politak helarazten zaizkio gizarteari, hainbat jarrera sexista berdintasuna bailiran agerraraziz. Askotan, gazte askok dituzten portaera sexistek harritu egiten gaituzte, baina hori da ikasten dutena. Berdintasun

egoera faltsu bat sortu dugu, eta hori oso arriskutsua izan daiteke.

Gazteen jarrera sexista aipatuta, azken urteetan indarkeria sexistagatik salaketak jarri dituztenen %30 hogeitasei urtetik beherako neskak izan dira. Gipuzkoako, Arabako eta Bizkaiko datuak dira horiek. Egitura sexista duen gizarte batean bizi gara, eta hori da arazo guztiaren muina. Gizonezkoak eta

«Egindako lana aitortu beharko liekete instituzioek mugimendu feministari» «Amatasunagatik jardunaldi murriztua dutenen %84 emakumeak dira oraindik» «Indarkeria mota askotakoa izan daiteke; jipoi batetik harago doan arazo bat da»

emakumezkoak desberdinak gara gure artean, baina hori ez da arazoa. Arazoa da egiturazko bereizketa bat ematen dela. Jende gazteak ere oso barneratuta du egitura sexista hori eta, ondorioz, normaltzat hartzen ditu bereizketara daramaten zenbait jokaera.

Heziketa kontua da orduan. Bizi garen gizartean emakumeak eta gizonezkoak balio ezberdinetan hezten gaituzte. Gizonezkoa emakumezkoaren gainetik dago zentzu askotan. Oraindik ere emakumea da etxean lan gehiago egiten duena, lan munduan kontratu kaskarragoak dituena, eraso sexista gehiago jasaten dituena... Adibidez, Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban amatasunagatik jardunaldi murriztua dutenen %84 emakumezkoa da oraindik, edo 2011ko errentaren gaineko zergaren aitorpenean emakumeen lan etekina gizonezkoena baino %40 txikiagoa izan zen. Egitura sexista batean bizitzearen ondorioak baino ez dira horiek.

Emakumeekiko indarkeria ere egitura sexista horren barruan ulertu behar da, hortaz? Noski. Dena den, indarkeria mota askotakoa izan daiteke, jipoi batetik harago doan arazo konplexuagoa da. Indarkeria


GOIBERRI 09

ELKARRIZKETA

sexista kontzeptua erabiltzen dugu, adibidez, edozein emakumeek jasan dezakeen indarkeria mota bat izendatzeko. Bortxaketa bat, jazarpena... Genero indarkeria, aldiz, bikote harremanaren esparruan ematen dena da. Horren baitan, indarkeria ekonomikoa, indarkeria soziala eta indarkeria fisikoa eman daitezke. Kasu batzuetan guztiak batera ematen dira, beste batzuetan, ez dira, adibidez, eskuetara iristen.

Aipatu duzuen egitura sexista dago, beraz, guztiaren oinarrian. Egitura sexista horretan eragitea lortzen badugu, indarkeria mota guztietan eragitea lortuko dugu. Oso prozesu luzea da, baina administrazioak baditu lanerako hainbat tresna. Esate baterako, Goierri garaian prebentzioa lantzeko bi egitasmo ditugu une honetan martxan: Jabekuntza Eskola eta Beldur Barik egitasmoa.

Lehenengoa emakumeei zuzenduta eta bigarrena gazteekin lan egiteko balio duena. Jabekuntza eskola emakumeei zuzendutako espazio bat da. Egitura sexistaren inguruko hausnarketa bultzatzen da bertan, emakumeei kritikoak izateko, hobeto bizitzeko, parte hartze sozio-politikoan aritzeko baliabideak eskaintzen zaizkie. Eta Beldur Barik hezkidetza programa bat da, gazteekin, gazte hezitzaileekin eta ikastetxeekin elkarlanean garatzen duguna.

Orain urte bete erakundeen koordinaziorako protokoloa ere sinatu zenuten.

JOSUNE ZARANDONA

Indarkeria sexista pairatzen duten emakumeei arreta hobetzeko tresna bat da. Ezkio-Itsasoko, Legazpiko, Urretxuko eta Zumarragako gizarte zerbitzuek, udaltzainek, Ertzaintzak eta Osakidetzak sinatutako hitzarmena da. 2014rako eskualdeko indarkeria kasuen datuak biltzea da helburua, dugun errealitatearen argazki bat egin eta lanean jarraitzeko.


10 GOIBERRI

GAZTEAK

ÂŤLehen inpresioa oso garrantzitsua da eta arropa funtsezko erreminta daÂť Natalia Mora Gil estilista urretxuarrak telebistan eta zinean egiten du lan; jantzitegiaren arduraduna da bietan. Asier Zaldua Urretxu Natalia Mora Gilek (Urretxu, 1986) Batxilergo Artistikoa ikasi zuen Beasainen eta Arte Ederrak EHUn. Unibertsitate ikasketak bukatu ondoren, Donostiara joan zen Moda eta Patroigintza ikastera. Bukatzeko, Madrilen Estilismo masterra egin zuen.

Argi al zenuen moda munduan lan egin nahi zenuela? Diseinua ikasi nahi nuen, baina Espainiako unibertsitateek ez zuten ospe ona. Ikuspegi orokorrago bat izatearren, Arte Ederrak ikastea erabaki nuen. Bukatu nuenean moda munduan murgiltzeko gogoarekin jarraitzen nuenez, Moda eta Patroigintza ikasi nuen. Ondoren, diseinu munduan salgarriak diren gauzak egitera mugatuta egongo nintzenez, Estilismoa ikasi nuen.

Zer egiten du estilista batek?

ASIER ZALDUA

Babeslea

Telebista saioetako aurkezleen jantziak aukeratzen ditugu, adibidez. Pelikuletan aktoreen jantzitegia diseinatzen dugu. Batzuetan arropa erosi edo alokatu egiten dugu eta besteetan, berriz, diseinatu eta egin.

Nondik nora ibili zara lanean? La pecera de Eva telesailean, Michael Jackson musikalean eta film labur askotan lan egin dut. Tartean, aurten Goya saria

irabazi duen Aquel no era yo film laburrean.

Zergatik gustatzen zaizu horrenbeste estilista lana? Arropa helburu batekin egiten edo hautatzen dugu. Zer edo zer komunikatzeko. Arroparekin gauza asko esaten dira. Lehen inpresioa oso garrantzitsua da eta arropa funtsezko erreminta da horretarako. Gainera, zine mundua oso ondo dago. Haur soldaduei buruzko grabazio batean, adibidez, arropa zikindu eta txikitu egin behar izan genuen.

Zertan zabiltza egun? Zumarragako ChloĂŠ dendan lan egiten dut eta Roberto Verino diseinatzailearen estilista taldean nago. Cibeles pasarelarako prestatzen ari gara. Gainera, durbanteak eta burukoak diseinatzen ditut.

Arropa asko erosten al duzu? Arropa erostea gustuko dut, baina pelikula baterako arropa erosten aritu ondoren, gogoa galtzen dut. Gaur egun, dendakoa eta Ingalaterrako web orrietakoa erosten dut. Asos eta Topshop asko gustatzen zaizkit.

Goierrin nola janzten da jendea? Orokorrean, ondo. Madrilen baino hobeto, nahiz eta hemen klasikoagoak garen.


GOIBERRI 11

MOTZEAN

eta pintxoek sekulako ospea zuten. Baserritik barazkiak, babarrunak eta ilarrak eramaten nituen eta bezeroek oso gustura jaten zituzten.

Noiz utzi zenuten Giroki? 63 urterekin utzi nuen, ordurako oso nekatuta bainengoen.

Dena den, oraindik sukaldean aritzen zara. Semeak sagardotegia ireki zuen Donostian eta, hasieran, sukaldeko lanetan lagundu nion. Tximinia dela eta, bizilagunekin gorabeherak izan zituen eta hura utzi eta Madrilen beste bat irekitzea erabaki zuen. Duela 12 urte joan zen.

Zergatik Madrilera? Madrilen jende asko bizi da eta, beraz, diru asko mugitzen da.

Zer eskaintzen duzue Madrilgo sagardotegian?

Juanita Arana, Beasaingo odolki lehiaketan, epaile lanetan. ASIER ZALDUA

Juanita Arana Sukaldari ormaiztegiarra

ÂŤOjarbide baserriko babarrunak Madrilgo onenak direla esaten duteÂť Asier Zaldua Ormaiztegi Juanita Arana (Ormaiztegi, 1931) Ojarbide baserrian jaio zen. Sukaldaritza ikasi zuen Segurako Katalina Goiarekin eta ondoren banketeak prestatzen lan egin zuen. Ezkondu zenean utzi zuen sukaldari lana, baina handik urte batzuetara Giroki taberna ireki zuen Donostian. Egun, semeari laguntzen dio Madrilgo Donosti sagardotegian.

Nolatan sukaldari? Sukaldaritza gustuko nuen eta gurasoek Segurara bidali ninduten ofizioa ikastera, Katalina Goiarengana. Bost urte eman nituen astero Segurara joaten, oinez, menditik. Goia primerako sukaldaria zen eta 30 bat neskei eskolak ematen zizkien.

Ojarbideko babarrunak eramaten ditugu eta Madrilgo onenak direla esaten dute. Bakailao tortilla, arraina, odolkia... ere ematen ditugu. Eta kroketak eta babarrunak nik esandako erara egiten dituzte. Oraindik ere saltsan ibiltzen naiz eta semeak aholku eskatzen dit.

Non dago sagardotegia?

Liburuak ere argitaratu zituen. Bere errezetak apartak dira. Jatetxe eta hotel onetan lan egin zuen.

naria ez zen gaur egun bezainbeste apaintzen.

Luisa Fernanda kalean, Ferraz eta Princesa kaleen artean, Plaza de EspaĂąatik gertu. Politika eta zine munduko jende asko etortzen da gure sagardotegira.

Urte asko eman al zenituen enkarguz lanean?

Madrilen ondo moldatzen al zara?

Non hasi zinen lanean?

Ezkondu nintzen arte. Senarrak Beasainen denda zuen eta ez zitzaion gustatzen ni sukaldari ibiltzea. 20 urte Beasainen eman nituen, eta senarrak denda itxi zuenean, Giroki taberna ireki genuen Donostiako Alde Zaharrean. Neure buruarengan konfiantza nuen. Banekien ondo moldatuko nintzela. Lan asko egin genuen. 16 urte eman genituen bertan eta orain alokatuta dugu. Oraindik ere ni arduratzen naiz maizterrak lortzeaz.

Bai. Donostian bizi naiz, baina sarritan joaten naiz Madrilera. Bizitzeko ez zait asko gustatzen, baina jendea oso irekia da eta oso ondo hartu gaituzte. Primeran pasatzen dut han. Denek de usted hitz egiten didate eta opari asko egiten dizkidate. Sagardotegi denboraldiaren irekieran eta San Sebastian bezperan sekulako festak egiten ditugu. Madrildarrak euskaraz abesten jartzen ditugu, eta Txuri-Urdin primeran abesten dute. Euskaldunok nik uste baino ospe hobea dugu Madrilen. Hitzekoak eta langileak garela esaten dute.

Goiari banketeak prestatzeko deitzen zioten eta batzuetan ni bidaltzen ninduen. Garai hartan ezkon-oturuntzak eta halakoak etxean egiten ziren, eta ni etxeetara joaten nintzen bazkaria prestatzera. Behin, Nafarroako Iturmendi herrian, beheko suan 80 pertsonentzako bazkaria prestatu nuen. Ormaiztegiko bainuetxean ere lan egin nuen.

Zer jaten zen garai hartako oturuntzetan? Legatz betea, legatza otarrainarekin, otarraina, oilaskoa, txipiroi beteak, arkume errea... Ja-

Zer eskaintzen zenuten Giroki tabernan? Gure ogitartekoek, errazioek


12 GOIBERRI

GARAI BATEAN

1903an Seguran idatzitako postala da. Euskaraz idatzita dago testua . ANDER YURRITA

Ormaiztegi 1903ko postalean

Loinaz Agirre Ormaiztegi Ormaiztegiko zubia ageri den postala, 1905 urte aurrekoa da. Ander Yurrita ormaiztegiarrak emandako datuen arabera, ÂŤ1905. urtera arteko posta txartelen berezitasuna zen aurreko aldean idazten zela mezuaren testua. eta atzeko aldean izena eta helbidea bakarrik idazten zela. Horregatik, aurreko aldean, argazkiaren alboan

mezuaren testua idazteko hutsunea egoten zenÂť. 1905eko abendutik aurrera posta txartelek aldaketa izan zuten: aurreko aldean argazkia bakarrik joango zen eta atzeko aldean, testua eta helbidea, marra bertikal batekin bereiztuta. Argazkiko posta txartelari buruz esan, Seguran idatzia dagoela 1903an. Testua, gainera, euskaraz dago.


GOIBERRI 13

GURE LURRA

Beasainen azaro hasieran egin zuten XXIV. Fruitu eta Barazki Lehiaketako indaba beltzak. ANE ARRIETA

Indabak, eltzerako prest Sukaldeko harribitxiak dira. Indabak, babak edo babarrunak, izenak izen, urte sasoi honetako plater preziatua dira; are gehiago hotzaren etorrerarekin. Ugari dira Goierrin indabak ekoizten dituztenak; uzta jasota eta saltzeko prest dute. Janire Arrondo Goierri Ur hotzetan jarri, olioa bota eta su bizia eman irekiten jarri arte. Orduan, sua jaitsi eta motelmotelean eduki behar dira, hiru ordu inguru. Gatza bota, minutu batez irekin eta sua itzalita utzi salda loditu dadin. Sakramentuak, berriz, aparte egitea, hobe. Indabak prestatzeko, gainera, badaude bi arau: ez dira beratu behar, zaporea, itxura eta ezaugarriak aldatzerik nahi ez badugu; eta presiozko eltzea alde batera utzi.

Tolosako Babarruna Elkartean egon edo ez, ugari dira Goierrin indaba ekoizleak Udaberriko euriak ereitea atzeratu bazuen ere, kalitate oneko uzta jaso dute azkenean

Horiek dira babarrun ekoizleek ematen dituzten gomendioak. Goierrin «uzta bikaina» jaso dute aurten Lazkaomendiko Iztueta Garakoakoek, esate baterako. Udaberriko euriteak zirela-eta, sanferminetan erein zuten indaba; berandu. Urrian, behintzat, jasotzeko garaian lagundu du eguraldiak. Eguraldi ona behar dute leka lehor jasotzeko. Ia jaso eta poltsaratuta dituzte 600 kilo indaba beltz. Gustura geratu da Rosa Intsausti ekoizlea: «Oso ondo

egosten da, azala nahiko fina dute-eta», dio berak. Tolosako Babarruna labeldun indaba ekoizten dute Lazkaomendin, Legorretako Ajoaineko Joxe Mujikak eta Manoli Urangak bezala. Asko mimatzen du Mujikak soroa; 200 edo 300 bat kilo jaso dituzte. Dagoeneko lagunei banatu die eta etxean ere dastatu dute. Sariak ere ugari jaso dituzte Ajoainekoek lehiaketetan; baina ez dutela sekreturik dio, lekuaren eta egindako lanaren ondorio dela.


14 GOIBERRI

INTERNET

saretik blogseitb.net/euskara

Irudia

Euskara, hizkuntzarik erabilienen artean uskara hizkuntza txikia izan denaren ustea izan dugu betidanik. Euskal Herria herri txikia den bezalaxe. Baina teknologia berriei dagokionean, hain txikiak al gara? Tamainaren arabera ala erabileraren arabera, non gaude aurrerago? Galdera horiei erantzuten saiatu da ETBko Tribuaren Berbak, Kike Amonarrizek gidatutako telebista saio berria, lehen atalean. Saio horrek egindako ikerketaren arabera, munduan 7.000 hizkuntza hitz egiten dira, baina

E

400 bakarrik dira milioi bat hiztunetik gorakoak; horien artean dago euskara. Hala ere, beste 2.470 hizkuntzarekin batera, arriskuan dauden hizkuntzen artean sailkatu du Unescok. Bestelakoak dira erabilera aztertzen duten datuak. Interneti eta sare sozialei garrantzia handia ematen dien Calvet barometroaren arabera, munduko 51. hizkuntza da euskara. Wikipediari dagokionean, 35. hizkuntza da, artikulu kopuruaren arabera. Eta Twitterren erabili daitezkeen 38 hizkuntzen artean dago. Hori dena ikusita, uste bezain txikia al da euskara?

Hondros saria irabazi du Lubakik Andoni Lubaki argazkilari urretxuarrak Chris Hondros nazioarteko fotokazetaritza saria jaso du, Siriako gerran egindako lanagatik. AP agentziarentzako lan egin zuen Sirian, eta bere lanak, nazioarteko egunkari eta aldizkari askotan publikatu ziren. Bidaia hartan, Alepon gatazka jarraitzen ari zen bitartean, errebelde talde batek bahitu egin zuen, eta ordu batzuren buruan askatu zuten. Bere lanak, lehiaketaren gunean ikus daitezke: photojournalism.org

Klik

Han eta hemen

Beldur Barik bideo lehiaketa

Euskararen ginkana abian

ON Zientzia bideo lehiaketa

Berdinsarea berdintasunaren aldeko udal elkargoak antolatuta, Beldur Barik bideo lehiaketa egin dute. Euskal Herriko hainbat ikastetxetako ikasleek parte hartu dute bertan. Horien artean dago Lazkaoko San Benito ikastolako DBH4ko ikasleen lana. beldurbarik.org

Kutxa Ekoguneak euskaraz eta euskararekin dibertitzeko sortutako Euskararen Ginkana lehiaketa antolatu du, hirugarren urtez. Astero internet bidezko probak egingo dituzte gaztetxoen artean, eta lau talde sailkatuko dira finalerako. euskararenginkana.net

Elhyurarrek eta Donostia International Physics Centerrek ON Zientzia bideo lehiaketaren 4. edizioa antolatu dute. Bideo laburren bidez, zientzia eta teknologia dibulgatzeko lanak egin behar dira. 3.000 euro arteko sariak banatuko dituzte. onzientzia.tv

San Benito ikastolako ikasleen lana ikusteko:




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.