GoiBerri 83. zenbakia

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Ganadu feria baino gehiago Abenduaren 13an, egun osoko jaiarekin ospatuko dute Santa Lutzi Urretxun eta Zumarragan 17-19

83. zenbakia. 2013ko abenduaren 6a

Bi asto postuan eta jendea ikusmiran iazko azokan. MIRIAM LUKI

Joxe Mari Gabiria 3 Iritzia 4-5 Elkar-en sorrera 6-7 Carlos Gozalez 8-9 Adur Alustiza 10 San Nikolas Seguran 12-13 Euskara eguna Zumarragan 16


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE MOTZEAN

Joxe Mari Gabiria ETBko kazetaria eta bertsozalea

«Bertsolari Txapelketako txapela Bidasoaren beste aldera joango da» Asier Zaldua Zumarraga Gaur zortzi Santa Lutzi feria egingo dute Urretxun eta Zumarragan. Joxe Mari Gabiria (Zumarraga, 1954) ganadu azoka egiten den kalean bizi da. Igandekoa ere egun handia izango du. Izan ere, bertsozalea da. Berak eman zizkion lehen eskolak Maialen Lujanbiori.

Beatles.

Ingurukoen eguneroko maitasun izpitxoak.

Abesti bat.

Gorroto duzuna.

Musika talde bat.

Beatles taldearen Michelle.

Agintekeria.

Janari bat.

Goierriko txoko bat.

Itsaski eta arrain paella.

Edari bat.

Zeraingo Aizpea, umetan bertara joaten baikinen.

Sagardoa.

Herriko alkate bazina...

Oporretarako leku bat.

Pertsonekin hitz egingo nuke eta ez alderdiekin.

Zaletasun bat.

Urbasa. Bertara egunpasa joatea baino hoberik ez dago.

Inguruko herriak ezagutzea.

Amets bat.

Liburu bat.

Pertsonen eta herrien zapalkuntza bukatzea.

Xabier Montoiaren Azken afaria eta Txomin Peillenen Gauez ibiltzen dena dira irakurri ditudan azkenak.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna. Alaben jaiotze egunak.

Jaso duzun oparirik bereziena.

«Zumarragako alkate banintz, pertsonekin hitz egingo nuke eta ez alderdiekin»

Zumarragan biziko ez bazina... Urretxun.

Nork irabaziko du Bertsolari Txapelketa Nagusia? Txapela Bidasoaren beste aldera joango dela uste dut: ez da Bidasoatik asko urrunduko.

ASIER ZALDUA

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga

GOI B ERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Lierni Ormazabal Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.hitza.info

Urretxu:

goiberri@hitza.info

Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

673 69 90 95 – asubinas@bidera.eu 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info


04 GOIBERRI

IRITZIA

Antxiñe Mendizabal Aranburu Idazlea

Kirola eta literatura uvenal poeta erromatarrak «Men sana in c o r p o r e sano» idatzi zuenean, zuzen zebilelakoan nago. Poema osoa irakurrita, konturatuko gara idazleak gorputzaren, adimenaren eta arimaren arteko oreka aldarrikatzen zuela. Honek guztiak, izango du, ziur aski, zerikusirik, kirola egitean, endorfina-jarioak eragiten duten ongizate sentsazioarekin. Beraz, poeta erromatarraren goiburuari jarraituz, eta Haruki Murakami idazle japoniarraren De qué hablo cuando hablo de correr liburuan inspiratuta, hasi nintzen korrika egiten. Murakami mundu osoan sona handiko idazlea izateaz gain, maratoilari ezaguna da. Besteak beste, bere liburuan dio maratoi baterako prestatzea eta korrika egitea, eleberri bat idaztea eta argitaratzea bezalakoa dela. Eta horrez gain dio korrika eginez bururatzen zaizkiola bere istorioetarako ideia asko.

J

Nire burua neurriz kanpo baloratu nuela uste dut Murakamiren urratsei jarraitu nahian. Lasterketek nire giharrei sufrikario latza baina ez zien ekarri. Ez nuen aurrenekoan etsi, eta, nire minak arinduko zituen masajista baten igurtzien laguntzarekin batera, borondatea sendotu beharra izango nuelakoan, korrika egiten jarraitu nuen. Alabaina, gogoak baietz zioen; gorputzak, ordea, ezetz, era guztietako agujeta, zaintiratu eta uzkurduren bidez kexatuz. Pentsatu izan nuen sormen lanik handienak gizakiaren sufrimendu garratzetatik sortuak izan direla, baina ez dut uste gorputzeko minek eragindakoak izan direnik, gogoaren sufrimenduak baizik. Gauzak horrela, eta korrika eginez nire gorputza nahikoa endorfina sortzeko gai ez zela ikusita, uztea erabaki nuen. Dorothy Parkerren poemak irakurtzen ari nintzen bien bitartean, eta bururatu zitzaidan drogak izan direla zenbait artistarentzat inspirazio iturri, Par-

ker berarentzat. Ezaguna da drogekiko adikzioak eta idazle askok hartu-eman estua izan dutela: Jean Cocteau, Anne Sexton, Stephen King, Ernest Hemingway, Charles Baudelaire, Truman Capote, F. Scott Fitzgerald, Charles Baudelaire, William Faulkner, Tennessee

Williams, Jack Kerouac, Edgar Allan Poe, John Steinbeck, Charles Bukowski, Aldous Huxley…. Zorionez edo zoritxarrez, drogek niri ez didate inoiz onik egin. Laburbilduz, nire metodo propioa bilatu behar izan dut poeta erromatarraren idealera hurbiltzeko. Orain, gimnasioan astintzen dut gorputza eta igerilekura joaten naiz ondoren erlaxatzera, zorioneko oreka bilatu nahian. Uste dut nire ahaleginak balio izango duela Durangoko azokara sasoi onean iristeko, azkeneko hilabeteetako esprintaren ondoren batik bat. Gorputza zaildu dut standaren atzean orduak zutik emateko, eta, hango zurrunbiloan ez gehiegi nekatzeko, arnasketa ariketak egiten aritu naiz. Durangon ikusiko gara, beraz. Literaturaz gozatzeko aukera izango dugu eta, akaso, lagunartean, eta aurtengo azokako gonbidatua den Eskoziaren omenez, whiski zurrutada bat besterik ez bada, dasta dezakegu. Duela aste batzuk, Behobia-Donostia maratoian 28.000 lagunek hartu zuten parte; iaz Durangoko azokan 106.000 sartu-irten egon ziren. Ea iazko marka apurtzeko gauza garen. Oharra: korrikalariek ere badute lekua egunotan Durangon, Joseba Jaka herri lasterketan parte hartuz.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Durangoko Azoka Urtero bezela hemen dugu Durangoko Azoka, eta burura etorri zaidan lehenego pestsonaia Toti Martinez de Lezea izan da. Nire omenalditxoa, berari eta Nur liburu bilduma ilustratzen duen Juan Luis Landa marrazkilariari.

Udazken patxadatsua izango genuela entzun uste izan nion telebistako sasi-jakintsu horietako bati orain dela hilabete batzuk. Bete-betean asmatu duenik ezin esan! Arrasate aldean, besteak beste, galdetu bestela... Bestelako gairik ere bada, Legazpin zaborren gaiaren inguruan egin duten desobedientziarako deiaz harago. Eta ez, ez da Igeldoko galdeketa (demagun Brinkolak herri izan nahi duela, zer gertatuko litzateke Aizkorripe horretan?). Bertsolari Txapelketa Nagusiaz ari naiz. Legazpin ere egin zuen geldialdia orain dela aste batzuk, eta dagoeneko BEC-eko finala baino ez da falta. Saio jendetsuak, sarrerak agorturik ia plaza guztietan… berebiziko ikusmina sorrarazten duen kultur adierazpena da, ezbairik gabe. Ordezkari goierritarrik ere bada. Tartean, zu. Villabonan kantatu zenuen lehenbiziko saioan eta galbahea igarota, Gernika-Lumon jardutea tokatu zitzaizun finalerdietako lehen itzulian. Hortxe bukatru zen zure ibilera (puntuaketek agintzen dute horrelakoetan, beste ezeren gainetik), baina egindako lana-

rekin pozik egoteko moduan zaudela uste dut. Esandako guztiak esan ostean, bi aukera emango dizkizut zure erantzuna bideratzeko abiapuntu gisa: a) txapelketa nagusia bezalako ekimen bateko saio baten atarian, saioan zehar eta saio ostean bertsolari batek izan ohi dituen sentipenak lau lerrotan irakurleei ezagutaraztea edo b) Igeldoko galdeketaren gaineko zure iritzia ematea. Irakurleok, baita nik ere, a aukeraren aldeko hautua egingo duzula espero dugu…

Gorka Azkarate

bat eta

Bejondeizula! Toki diskretua aukeratu duzu isilgordean aritzeko! Elkarri penak kontatzen hasita, tristea da Internetdun mugikorrak esku ahur bihurtu zaizkigun garaiotan, kanpoko akuilu baten beharra izatea elkarren berri jakiteko… Telebistako sasi-jakintsuei ez diet kasu handirik egiten egia esan, baina ia erabat konbentzituta nago, denok daukagula pixka bat sasi-jakintsutik (gu bion kasuan, pixka bat baino gehiago, goierritarrei esateko zerbait daukagulakoan lerro hauek idazten aritzen garen unetik). Eta bai, udazkena kargatuta etorri da. Igeldo aipatu duzu, besteak beste. Nik argi daukat. Brinkolaren kasuan ere, argi edukiko nuke. Txapelketa… izenak berak esaten du: Nagusia. Saio bakarraren faltan, Goierrik izango du bere ordezkaria BECen (zorionak Aitor!). Aspaldi agortu ziren finalerako sarrerak. Eromen horren erdian oholtzaratzea, luxua da. Eta aitortzen dut, asmatu eta publikoarekin bat egiten duzunean, momentu hori, magikoa da. Baina magia

bat

Nerea Elustondo

hori du bertsoak. Eta bai, bertsoak esan dut. Asmatzea eta publikoarekin bat egitea magikoa baita, izan txapelketan hala izan beste edozein saiotan. Ez nuke sinetsi nahi sekula sentitu ez duzunik… Ez dakit a) ala b) erantzun ote dizudan. Igual, biak. Bakar bat ere ez, akaso. Geratuko gara toki publikogoren batean, elkarri pozak kontatzeko!


06 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Euskal eleen aleak Jon Jaka zegamarrak Elkar Fundazioak egun biltzen dituen enpresak sortzeko lehen urratsak eman zituen anaiekin eta hainbat kiderekin 70ko hamarkadan; euskal kultur industriaren hastapenaz, orainaz eta geroaz mintzatu da. Miriam Luki Zumarraga Egunotan han hemenka izango diren liburu eta disko azoketan euskarazko tituluak errenkadan irakurri ahal izango dira. Irakurri ahal izango dira, hain zuzen, euskaraz idazten, euskarara itzultzen eta euskaraz kantatzen duten sortzaileak egon badaudelako. Eta, sortzaileez gain, Euskal Herrian lan hori guztia euskaraz argitara emateko eta zabaltzeko lantegiak daudelako. Hori, ordea, ez da beti horrela izan. Euskal kultur industriaren memoria gordetzen duen per-

tsona bat baino gehiago dago, eta horietako bat da Jon Jaka (Zegama, 1952); bere biografia aletzean, euskarazko kultur industriaren sorreraren lekukotza ere jaso daiteke, etxez etxe liburuak saltzen zituen garaitik hasi eta, egun, Elkar Megadendako zuzendari den arte. Liburu munduarekin lehen kontaktua 17-18 urterekin izan zuen. «Joseba anaia zena ordurako buru-belarri zebilen, eta berak bultzatu ninduen ordu libreetan etxe batzuetan liburuak eskaintzera», kontatu du Jakak. Urtebete beranduago,

«behin betiko saltoa» eman zuen: «Lan egiten nuen lantegia utzi, eta etxez etxeko salmentan murgildu nintzen». Orduz geroztik hiruzpalau urte eman zituen Goio eta beranduago Xanti anaiekin Walt Disney-ren Gauza Harrigarriak liburu sorta saltzen. Ikastolekin lankidetzan aritzen ziren, izan ere, ikasmaterial gutxi zegoen euskaraz eta «haientzat baliagarria izan zitekeen edozer material biltzen eta eramaten» saiatzen ziren. Euskara itzaletan zegoen arren, argi izpiak biderkatzen zi-

tuzten euskaraz ikasten ari ziren haurrek, erakusten ari ziren irakasleek, gau eskoletan ari ziren helduek, materiala biltzen eta zabaltzenzutenek... «Hiruzpalau urtetan dezente handitu zen ikas materialen eskaintza». Franco hil zenean, baina, «bide itxaropentsu batzuk» irekitzen hasi ziren: «Joseba anaia zena Baionatik (Lapurdi) itzuli zen eta jada han sortu zuen Zabal liburu denda hemen jarri behar genuela erabaki genuen». Bilintx liburu denda ireki zuten, Donostiako Alde Zaharreko Esterlines kalean.


GOIBERRI 07

ASTEKO GAIA

«Uste genuen, euskarazko liburuak bakoitzaren garaje, soto eta biltegietatik atera eta liburu denda duin batean kokatu behar zirela; sasi-klandestino izatetik plaza zabalera salto egin behar zutela, eta sakabanaketaren ahuldadetik, elkartasunaren sendotasunera eraman behar zirela».

Bilintx liburu denda 1976. urtean euskarazko liburu, ipuin, disko, poster, joko eta bestelako hainbat produktu jarri zituzten salgai; «euskal material guztien topaleku izan nahi genuen». Bilintx ireki zutenean sortu zuten Zabaltzen banatzailea. «Euskal material guztiak erakutsi nahi genituen, bakar bat ere gorde gabe, eta denon eskura ipini nahi genituen». Jon Jaka ari da garai hartako pasadizoak kontatzen, baina bera ez zen bakarrik egon. Sei bidelagunekin batera eman zituen hasierako urrats haiek: Joseba, Goio eta Xanti Jaka anaiak, Joxemari eta Iñaki Sors eta Ignazio Lizarraga. Bi-

lintx eta Zabaltzen sortu eta gero Elkar argitaletxea irekiko zuten hego Euskal Herrian, Iparraldean egindakoaren jarraipen gisa. «Elkar argitaletxearen sorrera bedeinkazio bat izan zen; izan ere, guztia hutsunez beteta zegoen». Garai hartan ez zegoen egun dagoen euskarazko idazle kopururik, «han hemenka idazlanak sortzen hasi ziren, batez ere, haurrentzat eta gazteentzat». Horrez gain, itzultzen eta itzulitakoa argitaratzen hasi ziren, eta «denbora ez oso luzean lan dezente» atera zuten. Jakak ez du aipatu gabe utzi nahi garai hartan bidaide izan zuten beste lagun bat: Joxan Ormazabal zegamarra. «Anaia Josebaren kintoa eta lagun-mina. Ormazabalek hainbat lagun zirikatuta eta lagunduta haurrentzako zenbait liburuxka idatzi ziren». Ikas materialen ekoizpena, musika eta diskagintza, Elkar liburu dendak –egun 18 dendek osatzen dute katea–, banaketa sarea, Elkar argitaletxearen

Ezkerrean Bilintx liburu denda handitu zuteneko argazkia, 1980 inguruan; Jon Jaka, Joxe Azurmendi eta Manuel Castells. Eskuinean Zabaltzenen 25. urtemugan Mikel Laboa parez pare eta bere eskuinean Jon Jaka eta Joxe Auzmendi. JAKA/BERRIA

«Euskarazko liburuak sotoetatik atera eta denda duin batean kokatu nahi genituen» Jon Jaka

Elkar Fundazioa

neba-arrebak –Ttarttalo, Sua, Txertoa–, liburu denda birtuala, e-booka... Sarea amarauna bihurtu da jada. «Egindako bidea oparoa izan da, baina euskal produkzioak gabeziak ditu oraindik, hainbat arlotan ezer gutxi argitaratzen baita euskaraz –arkitektura, medikuntza edo ekonomia...–. Hala ere, asko aurreratu da. Oso ondo idazten duen idazle asko dugu; beste kontu bat irakurleena da; hemen ez da proportziorik ematen». Eta ikusten dituen mamuen artean kontsumitzaileen ohiturak eta pirateoa daude: «Espero eta desio dut, luze gabe, legalki, pirateoa ordenatuko dela, ordenatu beharra dagoela». Memoria hauek ekinaren ekinez sortutakoak dira, ea hor jarri du Jakak azkeneko gakoa: «Egunean egunerokoari ekinez aurrera egin beharra dago, aurrerantzean ere euskal kulturak merezi duen leku duina izan dezan. Guztion zeregina da; norberak, beraz, bere arloan ekin diezaiola».


08 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

Carlos Gonzalez Pediatra

«Gure haurrak hazten eragozten digun bizitza eredua aldatu behar da» Erredakzioa Beasain Carlos Gonzalez pediatrak (Zaragoza, 1960) hitzaldia egingo du datorren ostiralean, hilak 13, Igartza jauregian, Beasainen. Ttiklik eta Irriargi elkarteak antolatuta haurren behar afektiboak eta haurren aurreneko garaietako elikadura izango ditu hizpide. Nazioarteko Esnearen Ligako Osasun Aholkularitzako kide da eta 1992tik 100 ikastarotik gora eman ditu osasun alorreko profesionalentzat. Metodo konduktistaren kontra, tartean Eduard Estivill espezialistarena, atxikimenduz haztearen defendatzaile sutsua da.

Informazioa nonahi eskura dagoen garai hauetan, sarea eta liburutegiak hazieraren inguruko liburuz beteta daude. Zerk eraman zaitu idaztera? Guraso batzuek (eta nire editorialak) ume hazixeagoen inguruan idazteko eskatu zidaten, eta niri idaztea gustatzen zaidanez, animatu egin nintzen.

Azken hamarkadetan eta gaur egunera arte, hazieraren, edoskitzearen eta umeen elikaduraren inguruko mito ugari zabaldu dira. Baina, tradizionalki eman izan den hazierara itzultzen ari al da gizartea? Zentzu batzuetan bai. Izan ere, amagandiko edoskitzea izugarri ari da ugaritzen, eta gero eta

guraso gehiago dira beren seme-alabekin lo egitera animatzen direnak (edo hori egiten dutela errekonozitzen dutenak). Bestalde, ordea, orain mende bat ohikoa zen semealabei zaplaztean ematea edo latigoarekin jotzea, edo gela ilunetan egotera zigortzea. Espero dut gauza horiek betirako desagertu izana.

Umeak besoetan eramatea, nahi duten guztietan bularra ematea edo beraiekin lo egitea umea gaizki heztea dela diote batzuek. Horrela dela uste duzu? Uste dut oihu egitea, jotzea, umilatzea eta mehatxu egitea dela gaizki heztea. Uste dut umeei kasurik ez egitea, edo beraiekin denbora gutxi pasatzea dela gaizki heztea. Baina maitasunak ez du inoiz inor gaizki hezi.

Zeintzuk dira mezu horien ondorioak? Uste duzu errudun sentitzen diren amengana iristen direla? Kasu batzuetan bai. Guraso batzuek, bihotzeko min handirekin, haurrak besoetan ez hartzen edo negar egiten uzten saiatzen ziren, mundu guztiak hori «txarra» zela esaten baitzien. Beste guraso batzuek egin egiten zuten, debekuen gainetik, baina beldurrarekin

eta errudun sentituta egiten zuten. Horregatik idatzi ditut nire liburuak.

Zuk defendatzen duzunaren arabera, gurasoetako bat etxean geratu eta haurren ardura izan behar du. Gaur egungo gizartean, hori posible al da? Bizitzeko modua aldatu beharko litzateke? Bai, ez dut zalantzarik, gure bizitzeko era aldatu beharko genuke, gure haurrak haztea eragozten digun bizitza eredua ezegokia eta jasangaitza delako. Eta beste bizitza eredu bat posible da, beste lehentasun batzuekin. Alemanian, iparraldeko herrialdeetan, umerik

«Umeei kasurik ez egitea edo haiekin denbora gutxi pasatzea da gaizki heztea» «Jaten behartzeak ondorio larriak eragin ditzakeenez umea ez behartu inoiz jatera»

gehienak gurasoekin egoten dira lehenengo sei urteetan. Duela gutxi, katalan batekin ezkondutako ama belgiar bat ezagutu nuen. Esan zidan bere amaginarreba eskandalizatuta zegoela, funtzionario lanpostu bat utzi zuelako bere haurra zaintzeko. Komentario kurioso bat egin zidan: «Ikusten dudanez, Espainian emakumezkoak agindutakoa egitera ohituta daude: lanera joan behar da eta lan egiten dute, ezin dute erabaki. Pentsatzen dut frankismoaren hondarrak direla».

Jokabide horiekin umeak kaltetuak izan daitezke? Umeak dagoeneko kaltetuta daude. Aurretik inoiz ez zuten haurrek hainbeste denbora pasa gurasoengandik banaduta. Nik ez nuen eskolarik zapaldu 5 urtera arte. Orain, haurrik gehienak sei hilabete baino lehen eskolaratzen dituzte.

Zer ari da gertatzen hainbeste emakumek bularrik ezin dutela eman uste izateko? Egia esan, garai hori pasatzen ari da. Interes komertzial, presio sozioekonomiko eta medikuntza alorreko akats ugari behar izan ziren horrenbeste emakume engainatzeko. Baina hori aldatzen ari da; gero eta emakume gehiago dira bularra eman dezaketela dakitenak.


GOIBERRI 09

ELKARRIZKETA

batzuk (ez denek) amaren esneak eduki dezakeena baino burni gehiago behar dute. Horregatik, lehenengo eskaini behar zaien elikagaien artean oilaskoa edo haragia daude, burni gehien dutenak direlako. Ume batek ez badu oilaskorik edo haragirik jan nahi, burni tantak emango dizkiogu eta arazoa konponduta. Beste elikagai batzuk emateko arrazoia heziketa ikuspegi batetik egiten da, eta ez nutrizio ikuspegitik: haurrak normal jaten ikasten joan dadila nahi dugu. Hau da, elikadura normala (gurasoek jaten dutena, txikitu gabe) eta bere kabuz jatea, eskuekin eta bere erritmoan. Horregatik, nahiago dut papilarik edo purerik ez ematea, eta sei hilabetetik aurrera umeek beraiek jana ahora eramaten uztea. Aita aditu bezala ematen dudan aholkua da, ez mediku bezala, papilek ez dutelako inolako gaixotasunik eragiten.

Sarri, otorduetan liskarrak sortzen dira. Haurrak jatera behartu behar dira? JON URBE

Arazo errealak dira edo informazio faltagatik gertatzen da? Ttiklik eta Irriargi elkarteko amei esker, adibidez, profesional on askori esker, gero eta ama gehiago daude ondo informatuta.

Noiz arte eman dezake bularra ama batek? Amak edo haurrak nahi duen arte. Pediatra bezala, medikuntza alorreko aholkuak bakarrik eman ditzaket, baina ez dago datu zientifiko bakar bat ere bizitzako edozein unetan amaren esnea kaltegarria izan daitekeela dioenik. Beste abere baten esnea hartu baldin badaiteke, arrazoi gehiagogatik har daiteke amaren esnea. Mediku batek ez dauka eskubiderik umeari hainbeste bular ez emateko esateko.

Pediatren egitekoa al da umeek

nola lo egin behar duten, umeak non eduki behar diren eta halako aholkuak ematea? Umearen osasunean eragin dezakeenean bakarrik. Adibidez, oso argi dago umeak buruz behera edo alde batera begira jarrita lokartzeak, bat-bateko heriotza eragiteko aukerak handitzen dituela. Horregatik, pediatrek umea buruz gora jartzeko aholkatzen dugu (umeak bere kasa ematen badu buelta, ez da ezer gertatzen). Datuek ziurtatzen dutenez, lehen sei hilabeteetan haurrak beste logela batean lo egiteak bat-bateko heriotza arriskua areagotzen du; horregatik sei hilabetera arte haurrak gurasoen gelan lo egin dezala aholkatzen dugu. Osasunean eragiten ez duten eta loarekin lotura duten

/ ARGAZKI PRESS

beste gai batzuek ez dute medikuntzarekin loturarik, eta kasu horietan familia bakoitzak erabakiko du zer komeni zaion gehien.

Umeari elikagai solidoak emateko garaiari buruz, pediatra bakoitzak bere irizpideak ditu. Zuk, adibidez, esaten duzu umeak urte bete izan arte bularrarekin asetzen direla behar nutrizionalak. Beraz, nola hasi beharko da ama bat elikagaiak ematen umeari? Nik sei hilabetetik aurrera bularraz gain beste elikagai batzuk ematea defendatzen dut, une honetan aditu internazional gehienek aholkatzen duten bezala. Baina eskaini, ez behartu, ume batzuk asko jango dutelako, beste batzuek gutxi eta beste batzuek ezer ez. Sei hilabetetik aurrera ume

Inola ere ez! Ez txarrera oihuka, behartuta, mehatxuekin, edo zigorrekin eta ez onera distraituz, hegazkinarina eginez edo sariak eskainiz. Umea bakean utzi behar da. Behartzeak arazo larriak eragin ditzake haurrengan: gatazkak, goragaleak, jokaera arazoak, eta obesitatea. Umea ez behartu inoiz jatera.

Txertoen aurka ere gero eta iritzi gehiago zabaltzen ari dira. Zoritxarrez badaude pertsona batzuk, medikuak tartean, gurasoak engainatzen eta bere seme-alabak ez bakunatzeko aholkatzen. Oraintxe bertan Espainian Hego Amerika osoan baino gorrin kasu gehigo dago urtean. Polioa Siriara itzuli da eta errefuxiatuen exodoarekin ondoko herrialdeetara berehala iritsi daiteke. Arriskua etengabea da, eta horregatik, En defensa de las vacunas liburuan txertoaren kontrako gezur absurdo bakoitza gezurtatu nahi izan dut.


10 GOIBERRI

GAZTEAK

ÂŤLasaia naiz, baina nazioarteko txapelketetan urduri jartzen naizÂť Adur Alustiza ehiztari segurarra Gipuzkoako eta Euskadiko txapeldunordea da plater-tiraketan. Asier Zaldua Segura Adur Alustiza (Segura, 1996) ehiztari familiakoa da: bere aitona ehiztaria zen eta bere bi osabekin eta Igor Larrea lehengusuarekin joaten da ehizara.

Nolatan hasi zinen ehizan? Aitonarekin txiki-txikitatik joan nintzen ehizara. Aitona hil zen eta orain osabekin eta lehengusuarekin joaten naiz. Aitonak Daniel Larrea zuen izena. Seguran bizi zen, baina Zegamakoa zen. Zegaman zaletasuna handia dago.

Plater-tiroketan ere aritzen zarete. Bai. Lehengusuak zaletu ninduen. Berak lehiaketa pila bat irabazi ditu, baina nik oraindik ez. Gipuzkoako eta Euskadiko txapeldunordea izan naiz 21 urte azpikoen mailan. Espainiako eta munduko txapelketetan ere parte hartu dut; horietan ez dut emaitza onik lortu.

Non entrenatzen duzue? ASIER ZALDUA

Babeslea

Astean bizpahiru aldiz Oiartzunera joaten naiz osabekin eta lehengusuarekin.

Amets egiten hasiz gero, nora joango zinateke gustura? Argentinara. Han ehiza asko dago, baina bidaia benetan garestia da.

Zer nahiago duzu, plater-tiroketa ala ehiza? Ehiza. Txakurrekin egiten da eta askoz ere gustukoagoa dut. Txakurrak etxekoak ditugu, setter eta spaniel arrazakoak.

Igor Larrea, zure lehengusua, munduko onenetakoa da gazte mailan. Aholkuak ematen al dizkizu? Berak nola egiten duen begiratzeko esaten dit. Aurpegia eskopetan ondo sartzea eta kontzentratzea ere gomendatzen dit. Lasaia naiz, baina nazioarteko txapelketetan urduri jartzen naiz. Izan ere, ez dut nahikoa esperientziarik.

Zure lehengusuak bera baino hobea izango zarela dio. Ikusi egin beharko da. Saiatuko naiz, baina bera oso ehiztari eta plater-tiratzaile ona da.

Zeintzuk dira zure helburuak datorren urterako.

Ehizara nora joaten zarete?

Ahalik eta gehien hobetzea.

Galeperretara Nafarroara joaten gara eta oilagorretara Huescara (Aragoi, Espainia). Asteburu honetan ere joango gara. Lagunak Ormaiztegiko jaietara doaz, baina nik nahiago dut ehizara joan.

Kirol garestia da zuena. Hala da. Eskopetak, platerak eta kartutxoak oso garestiak dira. Ahal dugun moduan moldatzen gara. Nire lehengusuak babesleak ditu, baina nik ez oraindik.



12 GOIBERRI

MOTZEAN

Errelebo bila Gaur ospatuko da Seguran San Nikolas eguna, eta berari laguntzen izango dira, azken 24 urteetan bezala, Jose Luis Etxeberria eta Laureano Telleria. Lana, ordea, «nekagarri» egiten zaie azken urteetan eta erreleboa nahi dute. Ane Arrieta Segura Garai batean herri gehienetan ospatzen zen San Nikolas eguna, baina, galtzen joan zen. «Seguran ere galtzera zihoala ikusten genuen eta Laureanok festa honi heltzea proposatuta hasi ginen biok antolatzen». Halaxe azaltzen du Jose Luis Etxeberriak, Laureano Telleriarekin batera San Nikolas eguneko festa antolatzen nola hasi ziren. Duela 24 urte hasi ziren Segurako kaleak haurrez, gozokiz eta txanponez beteko dituen San Nikolasen festa antolatzen. Duela 24 urte hasi ziren baita ere, San Nikolas poni txikiaren gainean eramaten. Garikoitz Oiarbideri lagundu ziotela gogoratzen dute, 1989ko aldi hartan. Aurrez, 1940 inguru aldera arte, zaldiz joaten zen San Nikolas kaleetan zehar, baina, urteren batean zaldia gaizto xamar portatu zela eta, utzi egin zioten: oinez joan zen Te-

lleriak eta Etxeberriak lekukoa hartu artean. Lehenik Abaltzisketatik ekarri zuten ponia, Pako Muñoak lagunduta. Geroztik Etxeberritik ekarri izan dute eta Isidro Arrondok eramaten zuen. Azken 24 urte horietan festa egun hau dezente aldatu da. Esate baterako, Ikastola sortu zenetik, lehen gaztelaniaz abesten zen San Nikolasen kanta euskaraz abesten da. Gozokiak leiho edo balkoietatik botatzeko ohitura ere aldatu da: garai batean etxerik aberatsenetan bakarrik botatzen ziren garaiko frutak, intxaurrak eta antzekoak, eta egun, dauden etxe erdietatik edo behintzat botatzen dituzte gozokiak eta txanponak, eta bakarren batek ohitura jarraitzearren baita garaiko fruta ere. Garai batean San Nikolasi eta bere laguntzaileari gozokiz betetako kukurutxoak lauzpabost etxe aberatsenetan bakarrik ematen zitzaizkien, eta

«Galtzera zihoala ikusten genuen eta Laureanok festa honi heltzea proposatu zidan»

egun, etxe askotan ematen dituzte kukurutxoak. San Nikolasen eginbeharrak ere aldatu dira. «Garai batean, etxez etxe meza dirua biltzen zuen San Nikolasek, eguna baino lehen. San Nikolas jantzi behar zuenaren etxean entsegu txiki baten modukoa ere egiten zuten, egunaren bezperako eguerdian, eskolatik irtendakoan», dio Telleriak. Orain gutxi arte, elizan dagoen San Nikolasen aldarearen aurrean meza txiki baten moduko zerbait ere egiten zen, baina, egun jada ez da halakorik egiten.

Jose Luis Etxeberria

Ramona Lezeta

«Garai batean, etxez etxe mezarako dirua biltzen zuen San Nikolasek» Laureano Telleria

San Nikolasen festaren bueltan izan da ahaztu gabe aipatu beharreko beste familia bat ere: Ramona Lezeta, bere aurrekoak eta bere ondorengoak. Beraiek arduratu dira urte mordoan egun honetarako santutxoaren jantzia gordetzeaz eta


GOIBERRI 13

MOTZEAN

Goiko argazkian, Jose Luis Etxeberria eta Laureano Telleria. Behean, Maixabal Telleria erdian oroigarriarekin, San Nikolas izandakoez inguratuta, 1999an.

janzten laguntzeaz. Ramonaren alaba Maixabel Telleria Lezetak hartu zuen lekukoa, eta aurten ere berak jantzi du San Nikolasen jantziarekin Ekai Azurmendi Telleria. San Nikolas nor jantzi aukeratzeko modua ere aldatu da. Garai batean Ramona Lezetak berak aukeratzen zuen mutikoa, baina, bere alaba Maixabel Telleria ikastolako irakasle moduan hasi zenean, mutikoen artean zozketa egiten hasi ziren. Hala ere, tartean salbuespenak ere egin dira. Azken urteetan neskatoak ere sartzen dira zozketan.

Erreleboaren beharrean 78 eta 76 urte dituzte Telleriak eta Etxeberriak, eta Germanenetik Gainargirainoko bueltak «nekagarri» bihurtu zaizkie azken urteetan. Horregatik, erreleboa hartuko duen norbaiten beharra ikusten dute. Ohiturarekin jarraitu nahi bada, «Guraso Elkarteak edo antzerako talderen batek ardura hartu beharko lukeela» iritzi dute. Esperantza horrekin egingo dute gaur, akaso, azken herribuelta San Nikolasekin.


14 GOIBERRI

INTERNET

saretik goierrikozerbitzuak.com

Goierriko zerbitzu gida Goierriko Hitzak eta GoiBerri aldizkariak, euskara hutsean egindako Goierriko lehen zerbitzu gida argitaratu dute. Paperezko edizioarekin batera, ordea, edizio digitala ere martxan da dagoeneko. Goierriko Zerbitzuak webguneak, eskualdeko enpresak, dendak, zerbitzuak eta erakundeak biltzen ditu. Menu nagusia, bederatzi ataletan dago banatuta: dendak, elikagaiak, erakundeak, enpresak eta zerbitzuak, etxegintza, motorra, osasuna, ostalaritza eta edergintza. Horrez gain, negozioak

izenaren, herriaren edo sektorearen arabera aurkitzeko bilatzaile bat ere badu. Zerbitzu publikoen (autobusak, farmaziak, taxiak...) telefono zenbakiak ere jasotzen dira. Ordenagailuan zein mugikorrean ere kontsulta daiteke.

Sarean ikusia

Klik

Baita kultura digitala ere

Xakea euskaraz lantzeko gunea

Abenduaren 5etik 8ra ospatuko da Durangoko Azoka, eta azken urteetako bideari jarraiki, musikaz eta argitalpenez gain, kultura digitalak ere bere tokia izango du bertan. Kabi@ deitu duten esparruan, teknologia berrien inguruko sorkuntza ezagutzeko aukera izango da, hainbat adituk emango dituzten ikastaroen, hitzaldien eta erakustaldien bidez. kabia.info

Goierri Kirol Elkarteak hasi du xake eskolaren ikasturtea. Horrekin batera, xakea.org atariaren bidez, xakea euskaraz eta modu didaktikoan lantzen dute.

Mintzatu sare soziala, berrituta Euskarak munduan zehar betetzen duen lekua zabaltzen duen sare soziala da. Egunotan, itxuraz eta edukiz berrituta aurkeztu dute webgunea.



16 GOIBERRI

GARAI BATEAN

Euskara eguna 1928an

Zumarragan 1928ko irailean ospatu zuten Euskara Eguneko irudi bat. GOIBERRI

Ane Arrieta Zumarraga Euskara Eguna Zumarragan aspalditxo hasi ziren ospatzen. Irudian agertzen diren sei gizonak okasiorako jantzi ziren XIX. mendeko euskal janzkerarekin, euren ama hizkuntzaren eguna ospatzeko. Argazkia zehazki, 1928ko irailean egin zuten Euskara Egunekoa da. Bertan agertzen diren lagun guztien izen eta abizen guztiak lortzerik izan ez bada ere, abizenak ondorengoak dira. Goiko ilaran, ezkerretik eskuinera Kasto Ormazabal, Begiristain eta Aldanondo daude. Beheko ilaran, ezkerretik eskuinera, berriz, Otxoa, Hilario Badiola eta Juanito Aranburu daude, pipa, zahato eta makilak eskuetan hartuta.


GOIBERRI 17

SANTA LUTZI

Santa Lutzi azoka 08:00-14:00: Abere feria eta sariketa. Zumarragako Urdaneta hiribidean. 08:00-14:00: Nekazaritzako tresnen feria. Zumarragako La Salle-Legazpi ikastetxeko patioan. 08:00-14:00: Azoka bereziak: errezil sagar, fruta eta barazki sariketak. Landare salmenta, eskulan erakusketa eta Euskal Herriko jakiak salgai. Zumarragako Euskadi plazan. 09:00-14:00: Eskulanen erakusketa eta salmenta. Zuma-

rragako Euskadi plazan eta trenbidearen gaineko zabalgunean. 09:00-14:00: Azoka bereziak: fruta eta barazki sariketak, eta Euskal Herriko jakiak salgai (eztia, ogia, gazta, taloak...). Urretxuko Gernikako Arbola plazan. 09:00-14:00: Eskualdeko ezti sariketa, Gipuzkoako Eztizaleen Elkarteak antolatuta. Urretxuko Areizaga kaleko arkupeetan. 09:00-14:00: Eskulanen erakusketa eta salmenta, Urretxuko Iparragirre kalean. 09:00-14:00: Oilasko eta kapoi sariketak Urretxuko Areizaga Kalebarren plazan. 13:30ean sari banaketa. 09:00-16:30: Arabar Errioxako XXII. Ardo Azoka, Urretxuko Iparragirre plazan. 13:30: Artzain txakur erakustaldi komentatua antzarrekin, Urretxuko Zubimusu plazan.


18 GOIBERRI

SANTA LUTZI

Santa Lutzi egitaraua

Abenduak 12, osteguna: 18:00-21:00: Arabar Errioxako XXII. Ardo Azoka, Urretxuko Iparragirre plazan. 19:00: Imuntzo, Alaitz Telletxea, Iñaki Zabaleta, Saioa Lizarralde eta Ander Malbadi trikitilariek girotuko dute ardo feria. 19:00: ‘Manuel Ruiz’ Arabar Errioxako XXII. Ardo dastaketalehiaketa. Urretxuko udaletxean. 19:30: Trikitilari emanaldia, ‘Gure kolkotik’: Imuntzo, Alaitz Telletxea, Iñaki Zabaleta, Saioa Lizarralde eta Ander Malbadi. Zelai Arizti aretoan.


GOIBERRI 19

SANTA LUTZI

Abenduak 13, ostirala: 09:00: Urretxuko Lizarriturri Txistulari Elkartea eta Iratzarri Dultzaineroak Urretxuko kaleetan zehar. 09:00-10:00: Santa Lutzi feriako XXI. Argazki rally-ko (digitala) izen emateak Urretxuko Aizpuruenea kultur etxean. Gaiak izena ematerako orduan jakinaraziko dira. Prezioa: 5 euro. 15 urtetik beherakoek dohainik. 10:00: Tolosako dultzaineroak Zumarragako kaleetan zehar. 10:30-12:30: Sekundino Esnaola Musika Eskolako Trikitilari Taldea Zumarraga eta Urretxuko kaleetan zehar. 11:30: Zumarragako Musika Banda eta Antxi単ako Ama Txistulari Taldea Zumarragako kaleetan zehar. Eguerdira arte: Zumarraga-Urretxuko trikitilariak bi herriotan zehar arituko dira. 09:00-14:00: Bertatik Bertara.

Bertako baserrietako produktuen txosna. Urola Garaian sortutako produktuekin egindako ogitarteko goxoak, bertako baserrien eta produktuen informazioa, ekoizleak eta salmenta puntuak, eskualdeko eskaintza... Areizaga-Kalebarren plazan. 12:30: Herri kirolak. Aizkolariak: Olasagasti-Rekondo, LarretxeaDorronsoro eta Ugaitz MugerzaAzurmendi. Harri jasotzaileak: Goenatxo II, Goenatxo III eta Joseba Segurola. Urretxuko Ederrena pilotalekuan. 17:00: Profesionalen arteko pilota partidak. Lehenengo partida: Aritz Lasa-Pe単agarikano Mendizabal III-Merino I. Bigarren partida: Xala-Barriola Martinez de Irujo-Zabaleta. Urretxuko Ederrena pilotalekuan. 18:00: Idi probak. Parte hartzaileak: Fernando Salegi, Asier Izagirre eta Paulo Aranberri. Zumarragako Euskadi plazan.



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.