Goierritarraren eta Otamotzen astekaria
88. zenbakia. 2014ko urtarrilaren 24a
Eredu berria lantzen Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta lantzen hasi dira Goierrin 6-6
Itziar Etxezarreta 3 Iritzia 4-5 Inazio Imaz 8-9 Uxue Ezkurdia 10 Josune Zabaleta 11 Ibilbidea Beasainen 12-13 Ormaiztegiko txakurra 14
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren aurkezpena Beasaingo Igartza jauregian. GOIBERRI
GOIBERRI 03
KATE MOTZEAn
Itziar Etxezarreta Gai jartzailea eta bertsozalea
«Gustuko dut keramika egitea, baina ez daukat denborarik» Mikel Albisu Ezkio-Itsaso Bertsozalea da Itziar Etxezarreta (Ezkio, 1978), azken Gipuzkoako txapeletan gai jartzaile aritu zen eta Martxoan Bertsoa lehiaketan ere parte hartzen du. Ingenaria da ikasketaz, eta Zumarragako empresa bateko bulego teknikoan lan egiten du.
Ezkiokoa ala Ezkio-Itsasokoa?
paldi irakurri nuen.
Pelikula bat. Eraztunen jauna (I, II eta III). Musika talde bat. Hertzainak.
Abesti bat. Izarren hautsa. Janari bat. Bixigua.
Edari bat.
Orain arte Ezkio-Itsasokoa.
Txanpaina.
Bertsolaria, gai jartzailea ala bertsozalea?
Oporretarako leku bat.
Gai jartzailea eta bertsozalea.
Amets bat.
Korsika.
Bertsolari bat.
Euskal Herri independentea.
Andoni Egaña.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Zaletasun bat.
Amets jaio zen aguna.
Gustuko dut keramika egitea, baina ez daukat denborarik.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Liburu bat. El clan del oso cavernario, as-
Gorroto duzuna.
Bidaia bat. Hipokrisia.
Goierriko txoko bat.
«Ezkio-Itsasoko alkate banintza oraingo alkatearen bidea jarraituko nuke»
ARGAZKILARIA
Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga
GOI B ERRI
Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Lierni Ormazabal Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011
Izazpiko punta.
Herriko alkate bazina... Oraingo alkatearen bidea jarraituko nuke.
Ezkion biziko ez bazina... Auskalo! ez daukat lehentasunik.
Egoitzak: Beasain:
Webgunea:
Oriamendi, 32. 20200.
Posta elektronikoa:
goiberri.hitza.info
Urretxu:
goiberri@hitza.info
Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.
Publizitatea:
Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08
Bezero arreta / harpidetzak:
607 530 424 – publi@goiberri.info 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info
04 GOIBERRI
IRITZIA
Andoni Salamero Irakaslea
Zuon altzoan, zuon altzotik
013. urteak agur eginda, 2014.a etorri zitzaigun erd i m i n e z mundura, erditzearen saminak eta pozak bultzatuta. Biziak dakarkigu opari berri hau, urte berri hauxe, gure orainaren bidez, egunero, itxuratzeko, bizipenak sentiberatasunez bizitzeko, sentituz maitatzeko. Biziaren sabel emankorra ama baten antzerakoa da, bere umeak, gizaki bakoitza, gertutik maite ditu, hurbiletik ditu zaintzen, magaltzen. Hargatik, Biziak badu, nire ustez, emetasunetik, kutun eta samur zaigunetik asko, badaki norberak izatean, bakoitzari egokitu zaion bidean, askatasunez bizitza behar duela urratu, bizitza diot, izaki orok jaiotzetik heriotzera doan bitartean egin beharreko aldia, eta ez Bizia, Biziak, beti, aurrera jarraitzen baitu, bere bidean, egoera desberdinetara egokituz, izanaren bihotzean bat eginez, arnasa hartuz. Sortze-ekintza zoragarrian, Bizia bezala, hasieran, erditzean, eta ondoren, lan eta lan aritzen diren emakumeei egin nahi nieke gorespen eta omenaldirik beroena, lerro hauek haientzat eskaintza-opari eginez. Ume jaio, eme izan, eta emakume, emaztegai, emazte, ama, amama, gure ondoan
2
zein urrunean, bihotzean, gogoan dauden emakumeak estu, bero besarkatu nahi nituzke, samurtasunaren atea irekitzen jarrai dezaten eskatuz, izanaren eskaintza eztia zuon jakintzaz eta sentikortasunez partekatzeko, guri, gizonoi, barne-muinetik irakasteko. Neuk, oraingoan, atrebentzia handiz, nire arreta lau emakumeengan erreparatu nahi nuke. Laurak gogoan dauzkadanez, neure oroitza, omenalditxoa egin nahi nieke. Lehenengoak, Mari Karmen Mendiak, aspalditik Zumarragan zein Urretxun, gure bi herriotan kultur ekintza desberdinetan egindako lana nabarmendu nahi nuke, ardura handiko emakumea, arrastoko dama; abesbatzan kide izan nuen Goiargin, abesterako orduan bere ahotsak oso harritzen ninduen, hura bai jarritako sentimendua! Eta bihotza? Abesteko askok dohainik izan dezakegu, jakina, baina bihotza jartzen denean, haren taupek zeharkatzen gaituzte, hurbileko gogoa ukitzen, hunkitzen digu, bat eginez abesten duenarekin. Zirrara hori sentiarazi dit, beti, Mari Karmenen ahotsak. Eskerrik asko, zuri. Bigarrenik, guztiok oso ezagun ditugun emakumeok, beren txokoetan, sukalde-lanetan arituz, erakutsitako jendetasuna, karisma, hurbiltasuna
ÂŤLan eta lan aritzen diren emakumeei egin nahi nieke gorespen eta omenaldirik beroenaÂť
eta batez ere lanean hain beharrezkoa den pazientzia eta apaltasuna azpimarratu nahi nituzke, izan ere, gutako zenbati ez ote dio maitasuna, irria eskaini! BalentiĂąa Salegi eta Ana Aranburu ditugu, hurrenez hurren, BalentiĂąa eta Iburreta jatetxeko emakume perkatsak. Hauek, biek ala biek, zenbat momentu on eskaini dizkigute, janari onik asko dastatuz, haien hitzen berotik ere janez, ez baitzaio bakarrik soinari jaten ematen, gogoari ere bai. Gizatasuna erakutsi dute, mahai eder batean prantatzen diren jaki gozoetatik falta behar ez den osagaia. Hori bai jakin, gora zuek! Jaso besarkada estua. Azkenik, azkena ez zarelako, zuri, Maier, Maier Urrate Antia, bizitzaren arantzek eramandako lorea. Zuri, isiltasun minenetik, errespetu osoz eskaintzen dizkizut hitzon lurrinik freskoena, Biziaren bufadaz jantziak, sentiberatasuna, emetasuna izatera garamatzan Bizi horri goratuak. Zauden tokian bakez bildu ditzazula, Maitasunik kutunenaz taupatu, bat izan zaitezela gure arnasetan, zalantzarik gabe, maitatzen jakin izan duzun horrek, maitekor maitatzen jardungo baituzu, Maitasunaren izenean biltzen garen bakoitzean. Neuk horren alde apustu egingo dut, herritar askok ere bai. Maite-maite besarkada zuri eta etxeko guztiei.
GOIBERRI 05
IRITZIA
Asteko irudia
Josu Maroto
Oinetakoak eta txirrindulariak Botak apaintzea eta bizikletari buruzko argazkiak, denetariko jendea dugu Goierrin!
Zer moduz habil? Hainbeste ekonomia, kultura eta balore krisiren artean zutik irauten al duk? Asaldatuta zabilek jendea azken aldian, eta ez duk gutxiagorako: familia askoren egoera gero eta okerragoa duk, bai Euskal Herrian, baita Espainian ere. Eta Espainian Burgoseko Gamonaleko, diru premian dagoen jendearen auzoko protestak entzuten dituk azken egunotan. Istiluak direla, kontenedoreak direla‌ izan diagu bai haien berri. Ikusi ditiat baita ere istilu hauen harira Espainiako egunkari batek eta besteak egindako umore binetak, eta modu batean edo bestean. Haietako batean, zakarrontzi bat lurrean agertzen huan, eta militanteen buruak militanteei esaten ziean: kontuz, jaso zakarrontzia, bestela gure borroka guztia deslegitimatzen du eta!. Ez zian arrazoirik falta. Baina horrelakoetan zera pentsatzen diat: ez al zaiok Burgosen inori otuko Euskadin zakarrontzi bat lurrean agertzen den aldiro zenbaiten ideien defentsa deslegitimatzen digutenik, han bezalako huskeriengatik hemen ere atxilotzen dela jendea, eta zenbaitetan torturatu ere bai gainera? Zenbaitek
denborarekin ikusiko dutela esaten zidak, baina ezetz uste diat: Valentzian ere sekulakoak eta bi pasa zitiztean ikasleen protestekin orain urte pare bat, baina hortik ez dik inork gurekin enpatiarik edo ulerkortasunik garatu. Bertakoekin konpondu behar, beraz. Eta bertan, enpatian ez zekiat, baina batasunean bai aurrerantz goazela, pausoz pauso edo tantaz tanta. Tanta guztiek itsasoan bukatzen al ditek?
IĂąaki Apalategi
bat eta
Zer esango diat ba, ez diat uste tanta guztiek itsasoan bukatzen dutenik. Umetan behintzat prozesua ziklikoa dela ikasi genian, eta itsasotik berriro hodeietara, hodeietatik berriro lurrera, lurretik itsasora... Historian ere antzerako zerbait gertatzen dek, aidanean. Garai berriez hizketan harrapatzen gaitiztek arazo zaharrek, oroitzapen zaharrek amets berriez hizketan... Zer nahi dek ba esatea. Aspaldi galdu nian nik Ebroz beherakoengan esperantza. Beti pentsatu izan diat toka zekizkigukeen ugazabarik okerrenak tokatu zitzaizkigula historiako bingoan, eta kontainerrak kontainer, berdintsu pentsatzen jarraitzen diat. Baten batek esango zidak haize berriak ere badatozela, badirela Pablo Iglesias bezalakoak, eta uste baino gehiago gainera. Niri ezpaina okertzen zaidak Maiatzaren 15eko harekin gogoratzean, ordutik hona gizartean zenbat eragin duen majo ikusi diagu eta. Ez dituk proposamen berri edo banaketa zahar bakarrak, ordea. Hor zeudek hiztegi izena hartu duten besteak ere. Bestea bezain inte-
bat Aitor Sarriegi
resgarria iruditzen zaidak berri hori ere; badakik, aspaldiko legea dek: banandu eta irabazi. Programazioko algoritmo ezagun bat ere halaxe dek, eta bide batez, ez zetorrek gaizki irabazteko programa ere beharko dela pentsatzeko. Hori bai, joko-zelaia dek gakoa, eta etxea diogunean ere azalera non hasi eta non bukatzen den ados jarri arte ez diat uste irabazteko gai izan gaitezkeenik. Ezta besteak bananduta ere.
806 GOIBERRI
ASTEKO GAIA
Egitasmoaren aurkezpena Ordiziako Barrena kultur etxean; hainbat eragile, norbanako eta talde elkartu ziren bileran. MIRIAM LUKI
Ahots guztien sarea Beasaingo udaletxean egingo dituzte Goierri beheko eskubide sozialen kartaren bilerak, otsailetik aurrera.
Miriam Luki Goierri Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta sortzeko elkartu dira gehiengo sindikala eta hainbat eta hainbat eragile. Gune plataforma sortu dute krisiaren izenean egiten ari diren murrizketei erantzun baino alternatiba bat eraikitzeko. Gauzak beste era batera egin daitezkeela eta egin beharko direla erakutsi nahi dute. Proiektua Hego Euskal Herriko herrietan eta eskualdetan jarri dute martxan, izan ere, gutun sozial hori euskaldunek nahi duten ereduarekin osatu nahi dute. Egitasmoa Goierrin da jada, hasi dira aurkezpenak egiten eta otsailean bilerei ekingo diete. Haizea Mendia LAB sindikatuko kideak eta gutun soziala-
ren egitasmoa Goierrin martxan jartzeko lantaldeko kideak esan du, «itxaroten egon beharrean gure eredua zein den esateko garaia» dela. Iazko maiatzeko greba orokorra «erantzunezko greba» izan zela dio, «alternatiba bat eraikitzen hasteko mugarria». Eskubide sozialen kartaren giltza da, hain zuzen, alternatiba hitza: erasoei erantzun baino egungo eredu ekonomikoaren eta sozialaren aurrean alternatiba bat eraiki nahi dute. Goierriko mugimendu sozialek, sindikalek eta norbanakoek bere egin dute karta bat adosteko erantzukizuna. Krisi ekonomikoaren izenean gobernuek egindako murrizketen ondorioen zerrenda egin
GOIBERRI 07
ASTEKO GAIA
dute, besteak beste: zerbitzu publikoak izaera publikoa galtzen ari dira, murrizten ari dira, berrordainketa ezarri dute, langileen eskubideak murriztu nahi dituzte, lan baldintzek okerrera egin dute eta bazterketa areagotu da.
Goierri beheko datuak Goierri beheko datuak emanda murrizketa horien guztien ondorio zehatzagoak ere erakutsi dituzte: 2008tik langabezi tasa %150 hazi da, lanean ari direnen prekarietatea areagotzen ari da, ehunka langile lan hitzarmenik gabe dago, Ordizian 17 etxegabetze egon dira, eta 600 familiek oinarrizko errenta bermatzeko diru laguntza jasotzen dute (80 familiek Lazkaon eta 185 Beasainen). Gutun sozialeko dinamizatzaileen arabera datu horiek guztiak «orain arteko eredu ekonomikoaren eta sozialaren porrotaren adierazle besterik ez dira». Euskal Herrirako alternatiba bat eraikitzea herritarren esku dagoela diote, «bada garaia aldaketa sozial eta politiko bat Euskal Herrian bultzatzeko, bada garaia euskal gizarteak gizarte justu eta solidario bat eraiki dezan, bere borondatez, beste inongo inposaketarik edo esku-hartzerik gabe». Borondate hori biltzeko herriz herri aurkeztuko dute proiektua eta ahots guztiekin
sarea ehunduko dute. Txapis Otegi ELAko kidea eta gutun sozialaren lantaldeko kidea da Goierrin, eta dioenez, «erantzuna sare mailan eman behar da; proiektu honek sare hori josten lagundu nahi du». Egitasmoa Goierrin martxan jarri duen talde dinamizatzailearen kideak azaroan hasi ziren biltzen. Sindikatuetatik hasi eta antolatuta dauden taldeetaraino eragileen zerrenda egin zuten; norbanakoentzat ere badago tokia. «Gure helburua eztabaidak egiteko modua diseinatzailea izan da. Abenduan Beasaingo Igartzan lehenengo aurkezpena egin genuen, eta eztabaida martxan jartzeko konpromisoa hartu genuen», azaldu du Mendiak.
Goierri garaian ere bai Urtarrilean herriz herriko aurkezpenak egin dituzte Goierri behean, gutun soziala zer den eta zertarako egin nahi den azalduz, eta eragile sozial guztiei egin diete gonbidapena. Hala, «Goierri behean herri asko dago, eta eskualde mailako bilerak Beasainen egitea erabaki dugu», zehaztu dute. Lehenengo fasean, Goierri beheko herri guztietan, gutun sozialaren nondik norakoa aurkezteko bilerak egiten ari dira. Ondoren, bigarren faseari ekingo diote, eta otsailean eztabaidak egingo dituzte Beasaingo udaletxean, larunbat goizetan.
Eskubideak Herriz herri egingo dituzten batzarretan hamahiru eskubide landuko dituzte. lurralde eta ingurumen eskubideak. Elikadura burujabetza, garraio eredua, azpiegituren erabilera. lan eskubideak. Enplegu duina izateko eskubidea, lan banaketa, parekidetasuna. eskubide politikoak. Politika fiskala, finantza sistema eta aurrekontu ereduak. eskubide sozialak. Osasun nahiz hezkuntza unibertsala, doakoa eta kalitatezkoa. bizitzaren mantentzea. Menpekotasun egoeran dauden pertsonentzat kalitatezko sistema publikoaren bermea. parte-hartzea. Demokrazia partehartzailea. indarkeriarik gabeko bizimodu askea. Emakumeek pairatzen duten indarkeriarekin lotuta. jatorri aniztasuna. Jatorri ezberdineko pertsonentzat eskubide berdinak. eskubide kulturalak. Kultura sortzeko baliabideak sortzea. aniztasun funtzionala. Aukera berdintasuna. hizkuntza eskubideak. Euskararen ofizialtasuna eta aitortza. aniztasun sexuala. Diskriminaziorik ez. erabakitzeko eskubidea. Autodeterminazio eskubidea.
Urretxun eta Zumarragan talde bat eta Legazpin beste bat sortu dute Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren inguruko bilerak dinamizatzeko. Urretxun zein Zumarragan gutunaren aurkezpen bilerak Gabonen aurretik egin zituzten, eta kartak hartzen dituen eskubideak lantzeko bilerei aurreko astean ekin zieten. Hamabost bat lagun bildu dira aurkezpen bileretara, norbanakoak eta talde ezberdinetako kideak. Jon Loinaz LAB sindikatuko kideak eta Urretxun zein Zumarragan gutuna lantzeko sortu duten talde dinamizatzailekokideak esan duenez, «eskubide sozialetan egiten ari diren murrizketen aurrean, beste eredu bat nahi dutenak» ari dira parte hartzen bilera horietan. Ez dira egun asko Juan Gelman poeta argentinarra zendu dela. Gelmanek, egungo egoerari buruz galdetuta beldur zela esan zuen elkarrizketa batean, «ez bakarrik krisi ekonomikoagatik, krisi espirituala ere badago, badirudi espiritua ere murriztu nahi digutela, eta okerrena da gosearen genozidiora, terrorismora eta denontzat ez den hezkuntzara ohitzen ari garela». Gutun soziala lantzeko hamahiru eskubide soziopolitikoren gogoeta mahai gainean jarriko dute Goierrin; hala, mahaiaren bueltan ezinbestekoak dira egungo egoerara ohitzeko prest ez dauden herritarrak.
Geovanny Molina
Ainara Ormaetxea
Xanti Salceda
Txapis Otegi
Inmigrantea «Badirudi autoak noiz kolpatuko zain jarrita gaudela. Altxatu eta hemen gaudela erakutsi behar dugu. Immigranteontzat egoera are okerragoa da, askok sare sozialik ere ez dugu. Gutunaren eskutik jendeak erreakzionatzea espero dut. Guk, Ekuadorren lortu genuen; lehendakari bat kendu genuen».
Inmigrazio teknikaria «Egun gero eta jende gehiago dago arrisku egoeran. Pertsona jada ez da zentrua. Erreakzionatzea kostatzen zaigu sistemak harrapatuta gauzkalako, beldur gara. Gutunak elkartu, eta zerbait egiteko balio izatea nahiko nuke; nire kezka da ea kartaren inguruan jende ezberdina biltzeko gai izango ote garen».
Askapenako kidea «Politikariek garbi erakutsi dute botere ekonomikoak agintzen duela eta herritarren eskubideak ez dituztela bermatzen. Gutunarekin herri aktibazioa sortzea espero dut. Eskubideen karta herri harresi moduko bat izatea nahiko nuke, etor daitekeenaren aurrean babestu ahal izateko».
ELAko kidea «Gutunaren helburu garrantzitsuena prozesua bera da. Euskal Herriko eragile sozialak eta militanteak aktibatu, eta sare bat sortu behar da. Jendea ez dago lozorroan, desaktibatuta gaude beldurtu gaituztelako. Gure eskubideen protagonistak garela sentitzeko garaia da, eta guk geuk baino ezin dugu lortu».
08 GOIBERRI
ELKARRIZKETA
Inazio Imaz Bildumagilea
«Ehun urteotako txirrindularien 62.000 argazki dauzkat jasota» Loinaz Agirre Idiazabal Inazio Imazen (Idiazabal, 1943) bizitzaren parte da txirrindularitza ia duela 50 urtetik. Izan ere, 1965ean, txirrindularien argazkiak biltzen hasi zen, eta harrezkeroztik «ordu, egun eta urteetako lana» dauka karpetetan txukun-txukun bilduta. «Jakin izan banu ez dakit berriz ere hasiko nintzatekeen», dio idiazabaldarrak. 62.000 argazki inguruko argazki bilduma dauka Imazek karpetetan urteka antolatua. Originalak dira gehien-gehienak. Imazekin hitz egin eta txirrindularien argazki bilduma ikustea txirrindularitzaren historia ikasteko modua da, albumetako orriak pasa ahala txirrindulari bakoitzaren historia kontatzen baitu.
Noiz eta nola lortu zenuen txirindularien lehenengo argazkia? 1965ean. Goierrin ziklo krosa oso modako zegoen eta Ordiziara joan nintzen ziklo krosa ikustera. Talamilloren argazki bat eman zidaten. Oso ezaguna zen, oso ona zen ziklo krosean. Jendeak asko maite zuen. Burgoskoa zen. Oso sinpatikoa zen. Bost urtera istripuan hil zen. Garai hartan, bizikleta hartu eta inguruko karreretara joaten
ginen. Orduan, argazkiak kotxeetatik botatzen zituzten propaganda egiteko eta erraz lortzen ziren. Orduan karrera gehiago ere izaten zen.
Eta bigarrena? Errenteriko Otaño Frantziako taldeetan zebilen. Eskutiz bat idatzi nion bere argazkia eskatzeko eta dedikatuta bidali zidan. Etxera bidali nion eskutitza.
Eta hirugarrena? Bazegoen talde handi bat garai hartan: Carpano. Idatzi egin nien argazkiak eskatzeko. Orduan arazoa helbideak bilatzea izaten zen; ez zegoen Internetik. Aldizkariren batean bat Italiakoa zela ikusi nuen eta 'Carpano. Italia' jarrita eskutitza bidali nuen. Erantzun egin zidaten. Garai hartan munduko talderik onena zen. Argazki horiek lortu nituenean, gustatu egin zitzaidan eta talde guztiei eskatzen hasi nintzen.
Hala ere, 1965. urtea baino lehenagoko argazkiak ere badauzkazu bilduman. Bai, jende ona ere badago. Madrilgo bildumagie batekin harreman ona egin nuen eta harek argazki asko bidali zizkidan. Txirrindularitzaren 100 urtetako historia 62.000 argazkitan jaso dut.
Bilduma egiten hasi zinenean,
txirrindulariekin zuzeneko harremana zeneukan orduan?
Bai. Kas taldeak azkenerako koloretan egin zituen.
Bai, aurrenetik bai; harreman pertsonala izaten zen. Gerora ezinezkoa zen hori. Adibidez, argazki historiko famatu bat badago, 1947ko Frantziako Tourrean Copi eta Bartali, elkarri botila emanez agertzen direnak. Bartalik berak dedikatuta bidali zidan metroko posterra.
Zein duzu argazkirik kuttunena, gustukoena edo bereziena?
Txuri-beltzean izango ziren lehenengo argazkiak...
«Garai batean argazkiak autoetatik botatzen zituzten eta erraz lortzen ziren» «Bartalik berak dedikatuta Copiren eta bien metroko posterra bidali zidan» «Pena emango lidake, baina salduko nuke bilduma, nekatzen ari naiz»
Bertako txirrindualriena: Otaño, Perurena, Lasa, Loroño, Olano... Argazki berezi bat ere badaukat: Frantziako Tourrean hirugarren izan zen Bernardo Ruiz Ordiziara etorri zenean, ikusleen artean, ni neu ateratzen naiz.
Goierriko txirrindularien argazkiak edukiko dituzu. Bai, askorenak. Goierriko talde batena ere bai. 1958-59. urtean talde bat atera zuten Beasainen: Beasain Caobani. Oso talde polita zen. Txirrindulari askorentzat hasiera izan zen. Talde osoaren argazkiak dauzkat. Ataungo Urrestarazu anaiak daude, adibidez.
Bildumagile batek zer behar du? Ordena, antolakuntza, pazientzia, txukuntasuna, etengabe eskatzea aritzea....
Bildumagileen artean harremanik ba al daukazue? Bai, badaukagu. Lehen asko, orain gero eta gutxiago. Madriden eta Burgosen badaude pare bat bildumagile. Gasteizen ere bat bai, baina askoz ere argazki gutxiago dauzka. Frantziako eta Italiako bildumagileekin ere izan dut harremana.
GOIBERRI 09
ELKARRIZKETA
Argazkiak trukatzen al dituzue? Bai. Argazki bat ona baldin bada, bat baino gehiagogatik aldatzen dugu. Hasieran errazagoa zen, jendea jatorragoa zen. Orain asko kostatzen da, argazki bakoitzagatik gehiago eskatzen da.
Bukatzeko asmorik ba al duzu? Gero eta zailagoa da argazkiak lortzea. Batzuk Internet bidez bidaltzen dizkidate argazkia, baina paperean botatzea oso garestia da.
Etxean jarraitzailerik ba duzu? Egin dudan lana asko estimatzen dute, baina ez dago jarraitzailerik.
Salduko al zenuke? Pena emango lidake, baina salduko nuke; nekatzen ari naiz. Baina ez da erraza hainbeste urtean aritutako gauza bat ahaztea.
Horrelako bilduma bati prezioa jartzea erraza al da? Nere bizitzaren zati garrantzitsua da, ordu asko eskaini baitizkiot. Neretzat ez du preziorik baina proposamenak entzuteko prest nago. Zaila da horrelako bilduma bat erosteko prest dagoen jendea bilatzea.
Beste bildumarik egin izan duzu? Hasi bai, baina jarraitu txirrindularitzarekin bakarrik. Eskolara joaten nintzenean Chocolates Zahorreko futbolisten albumak baditut gordeta. Baina futbolak ez nau hainbeste erakarri. Zigilu bilduma egiten ere hasi nintzen baina ez nien jarraitu. Baina txirrindulariekin aritu naiz ondoen.
Postariaren zain egoten al zara egunero?
Goiko argazkian, Inazio Imaz. Behean argazki bildumako harribitxiak. MIKEL ALBISU
Bai. Gaur ere iritsi zaizkit Danimarkatik Contadorren taldearen argazkiak. Bitxikeria bat ere badaukat: Frantziako RMO taldekoek ‘Idiazabal, Argentina’ jarrita bidali zizkidaten argazkiak. Baina eskutitza Argentinako Idiazabaldik bueltan iritsi zen. Kostatu zitzaion iristea baina iritsi zen. Bi urtetan gertatu zen gauza bera.
10 GOIBERRI
GAZTEAK
Uxue Ezkurdia, ezkerrekoa, Gabonetan Zumarragan jokatu zuten Euskadiko Kopan. GOTZON ARANBURU
Goierriko labela Bera Bera eskubaloi taldean Asier Zaldua Ormaiztegi Bera Bera Euskal Herriko eskubaloi talde garrantzitsuena da eta bertan ere aurkitu daiteke goierritarrik. Edo goierriko labela duenik, behintzat. Uxue Ezkurdiak 19 urte ditu eta donostiarra da, baina bere gurasoak goierritarrak dira: ama ordiziarra eta aita ormaiztegiarra. Gabonetan Euskadiko Kopa jokatu zen Zumarragan eta Ezkurdia bertan izan zen. Bi partidak
Babeslea
jokatu zituen eta bost gol sartu zituen guztira. Aitak Ormaiztegiko taldean jokatzen zuen eta, hala, ez da harritzekoa berak ere eskubaloia hautatu izana. «Eskola kirolean hasi nintzen eta berehala konturatu nintzen eskubaloia nire kirola zela», dio. Lehen pausoak Aitor ikastolan eman zituen, eta ondoren Egia taldean hasi zen. Bera Bera eta Egia elkartu zirenetik,
Bera Bera taldeko jokalaria da. Bera da donostiar bakarra. Ezker hegalean jokatzen du eta konpetentzia latza du, Eli Pinedok eta Matxalen Ziarsolok ere postu horretan jokatzen baitute. Ezkurdiaren dohain nagusia azkartasuna da. Gehienetan bigarren taldearekin aritzen da, baina dagoeneko hainbat partida jokatu ditu lehen taldearekin. «18 urte bete berritan estreinatu nintzen Ohorezko Mailan. Maila horretako talde batzuk gurea baino askoz ere apalagoak direnez, bigarren taldekook ere Ohorezko Mailan jokatzeko aukera izaten dugu», aipatu du. Denboraldi honetan Bera Berak Txapeldunen Liga jokatu
du eta Ezkurdiak kluben arteko mundu mailako txapelketa garrantzitsuena ezagutzeko aukera izan du. «Mazedoniara eta Norvegiara joan nintzen eta Donostian partida bat jokatu nuen. Telebistan ikusten ditudan jokalarien aurka jokatzea sekulakoa izan zen», aitortu du.
Ikasketak Etorkizunera begira, ikasten, gozatzen eta dituen aukerak baliatzen jarraitu nahi duela aipatu du. Enpresa-ikasketak ari da egiten eta kirola eta ikasketak uztartzea ez dela gogorra dio. «Goizetan unibertsitatera joaten naiz eta arratsaldean entrenamenduetara. Ondo antolatzea da kontua».
GOIBERRI 11
MOTZEAN
Botintxo, bota arruntak berezi bihurtzeko Ane Arrieta Zegama Lumak, parpailak, oihal zatiak, sokak, gerrikotxoak... denetariko apaingarriak jartzen dizkie Josune Zabaletak (Zegama, 1989) botintxo-ei. Bota takoidunak, takoi gabeak, australiarrak bezala ezagutzen diren etxeko zapatilen tankerako botak... denekin ausartzen da Zabaleta, eta arrakasta handia ari da izaten. Haur Hezkuntza ikasten ari bada ere, denborapasa polita aurkitu zuen zegamarrak duela hiru hilabete inguru. «Interneten ikusi nituen lehen aldiz horrela apaindutako botak. Gero, Beasaingo Arteka dendan ikastaro bat egin nuen, eta bertako irakasleari horrelako apaingarriak egiten irakasteko eskatu nion, eta horrela hasi nintzen», dio.
Eskua hartzen ari da Hasieran Interneten ikusten zituen adibideak imitatuz hasi zen edergarriak egiten, baina, eskua hartzen ere hasi da eta material gehiago ere ari da gutxika-gutxika lortzen. Orain, eskuartean duen materialaren eta okurritzen zaizkion ideien arabera lan egiten ere hasi da. Olentzerok eta errege magoek botintxo-en salmenta gehi-
tu dutela dio, eta dagoeneko 20 pare baino gehiago saldu ditu. Bota batzuk erosi eta apaindu egiten ditu, baina, asko jendeak ekartzen dizkio, berak apain ditzan. «Postaz bidaltzen dizkidate batzuetan, eta apaintzen ditudanean postaz itzultzen dizkiet nik ere», azaldu du. Nahi izanez gero, norberak eskatutakoaren arabera egiten ditu apaingarriak. Horrez gain, zapata pare batzuk erosi eta apaindu ere egiten ditu, gehienei gustatzeko modukoak, taila ezberdinetan, eta horrela ere erosten dizkiote. Bota normalak apainduta 55 euroan saltzen ditu, bota australiarrak apainduta 40 euroan eta umeen bota australiarrak 25 euroan. Postaz bidali edota eskura eramaten dizkioten botak, berriz, 20 euroren truke apaintzen ditu. Postaren gastuak eroslearen kontu. Josune Zabaletaren pitxiak ikusgai daude Interneten ere ikus litezke. Batetik, botintxo.wordpress.com blogean eta bestetik Facebooken eta Twitterren ireki dituen orrialdeetan Botintxo izenean. Lortu duen arrakasta ikusita, gerora begira jarri du begirada Zabaletak. Botak apaintzeaz gain, eskulan gehiago egiten
Josune Zabaleta, berak apaindutako ‘Botintxo’-ekin. GOIBERRI
«Interneten ikusi nituen lehen aldiz horrela apaindutako botak» Josune Zabaleta Bota apaintzailea
hasteko asmotan da. «Aurreraxeago kalentadoreak egiten hasiko naizela uste dut; orain egiten ditudan apaingarrien modukoak, baina, bota bakarra apaindu ordez, bota guztientzako balioko duten apaingarri aldagarriak». Feria batzuetara joaten hastea ere badarabilki buruan.
12 GOIBERRI
IBILBIDEA
Beasaingo ikuspegi desberdina ikusiko dugu ibilbide guztian zehar. LOINAZ AGIRRE
Beasain aurrez aurre Beasain parez pare, aurrez aurre dugula egingo dugu gaurko ibilbidea Ugartemendia auzotik gora eginez. Usurbe, N-1 errepidea eta trenbidea lagun izango ditugu ibilbide osoan. Beasainen ikuspegi desberdina ezagutuko dugu. Loinaz Agirre Beasain Beasaingo herriko plazatik, Loinazko San Martin plazatik, hasiko dugu gaurko ibilbidea. Senpere kaletik barrena, Lazkao aldera egingo dugu, Txintxurreta etxe pareraino. Errepidea zeharkatu eta Ugartemendi auzo aldera hartuko dugu. Txindoki Institutik gora eginez, eskuinera dagoen lehenengo bideari helduko diogu, Ugartemendi goikoa baserriraino. Hemen berriz ere eskuineko bidea hartuko dugu aldapa gora eginez. Ugartemendiko ur biltegira
dagoen utzi, eta eskuin aldera dagoen bidean jarraituko dugu.
Pinu arteko bidean gora eta behera eginez, Beasainen bes-
Beasain, N-1 eta trenbidea. LOINAZ AGIRRE
te aurpegia ezagutuko dugu. Beasain eta Usurbe parez pare ikusiz, Zunzunegi, Atari-Eder eta Txintxurreta baserrietaraino iritsiko gara. Herriko azokan saltzen dituzten barazki asko bertakoak dira. Txintxurreta aurrean dugula, eskuin aldera hartuko dugu aldapa behera. Baserrigunetik kale aldera jaisten hasiko gara poliki-poliki. Berehala ezker aldean, burdinezko hesi gorria eta Indar enpresaren teilatua ikusten hasiko gara. Aizkorri mendikatea ere ikusiko dugu ibilbidearen zati horretan. Beheraxeago
GOIBERRI 13
IBILBIDEA
Irteera helmuga Igartza Monumentu Multzoa
Beasain-Beasain Luzera: 4,6 km Denbora: 1h 30 min Altuera gehiena: 219 m. Altuera gutxiena: 158 m. Desnibela: 61 m. Zailtasuna: Erraza
eginda, errepidea utzi eta eskuinera dagoen bidetxoari jarraituko diogu.
Autobide gainetik N-1 autobide nagusia gainetik
pasako dugu burdinezko zubi gorritik, ibilgailuen hotsaren laguntzarekin. Eta aurreraxeago, burdinezko beste zubi batetik, trenbidea pasako dugu. Eskilarak jaitsi eta Beasaingo Igartza
futbol zelai ondora iritsiko gara. Eskuin aldera hartuko dugu, trenbidearen ertzetik. Ezker aldera gelditzen den etxe multzoa pasatakoan, ezkerrera egingo dugu, harrizko bidean, Igartza Monumentu Multzora iristeko. Burdinola, errota, ermita, jauregia, zubia eta Dolarea ikus daitezke bertan. Zutik irauten duen Euskal Herriko monumentu multzorik garrantzitsuenetakoa da. Done Jakue Bideko zati da, eta Eusko Jaurlaritzak 2012an Kultur Ondare izendatu zuen. Igartzako zubitik eskuin aldera hartuko dugu, bidegorria ezkerrean dugula. Metro gutxira, eskuinean, 36ko gerran Beasainen fusilatu zituzten herritarren omenezko eskultura ikus daiteke. Nafarroa etorbidea puntarik punta pasa, Kale Nagusian sartu eta berehala iritsiko gara berriz Loinazko San Martin plazara.
Idiazabalgo Herri Krosaren 34. lasterketa etzi egingo dute orrika egitea gustuko duen herritar talde batek antolatuta, 1981eko San Blas jaietan egin zuten lehen aldiz herri krosa Idiazabalen. Aurtengoa 34. lasterketa izango da, eta herriko Ampo kooperatibaren 50. urteurrenaren harira, lasterketa lantegi barrutik igaroko da aurten. Ohi bezala, umeak izango dira korrika egiten lehenak, 10:45ean hasita; helduen lasterketa 12:00etan hasiko da. Azken urteetako batez bestekoari jarraituz, 600dik gora parte hartzaie espero dituzte antolatzaileek.
K
14 GOIBERRI
GARAI BATEAN
Ormaiztegiko txakurra Aurrerago dagoena edo dabilena atzetik etorrita harrapatu, eta hura gaindituta atzean uzteari esan ohi zaio ‘Ormaiztegiko txakurrarena egitea’. Teoria baten arabera, XIX. mendeko lehen karlista-gerran izan dezake sorburua esaldiak. txakurraren metafora hori. Zenbait ikertzaileren arabera, Prim txakurra esamoldeak ideologia errepublikazalea eta liberala duten herritarrak irudikatzen ditu, Juan Prim jeneral katalanaren eta Espainiako presidentearen parekatzea eginez.
Deskargarko bataila
Txakurra eta artzaina Ormaiztegin, Arrastoak feria batean, 2007ko uztailean, Berjaldegi zelaian. Lehen Karlistaldiko bi pertsonaia —eta aurkari— dira ‘txakurra’ eta ‘artzaina’, goierritarrak biak. ANGEL ELORTZA Aimar Maiz Ormaiztegi Idiazabalgo gazta bezain ezaguna da Ormaiztegiko txakurra. Esaera zaharren bilduman leku handia egin du Euskal Herrian barrena, eta asko erabili ohi da gaur egun. «Arrapar y pasar». Parera iritsi eta aurrea hartu. Kirol lasterketetan, adibidez, usu esan ohi dute esatariek. Auzo herriko gazta nondik datorren jakina da. Baina, Ormaiztegiko txakurraren esamoldea? XIX. mendeko Lehen Karlistaldian (1833-1840) egon liteke sorburua, Tomas Zumalakarregi jeneral karlista ormaiztegiarrarengan, hain zuzen. Oier Gorosabelek eibar.org webguneko blogean zabaldu zuen bidea: Eibar aldean «Ormaiztegiko txakurra» deitzen zioten Zumalakarregiri, etsaitzat zutenek. Karlistaldietan ez da bakarra
Zumalakarregi eta zakurkeria, Deskargako batailaren adibidea omas Zumalakarregi ormaiztegiarra buru zuten indar karlistak Ordiziako hiribildua hartu nahian zebiltzan, 1835eko maiatzaren azkenean. Gerrilla-ekintzetan bakarrik ez, posizioak konkistatzen ere bazekiela erakutsi nahi zuen. Baina Ordiziako liberalek eutsi egin zioten erasoari, eta laguntzaren zain gelditu ziren, setiatuta. Ordiziaren salbaziora hiriburuetako tropa liberalak hurreratu ziren: Gaspar Jauregi ‘Artzaia’ urretxuarra Donostiatik Tolosara, Espartero Bizkaitik Bergarara eta Valdes Arrasaten zegoen. Zumalakarregik taldeak bidali zituen norabide horietan, kontraerasoari euts ziezaioten eta Ordizia hartzeko lain asti izan zezan. Ekainaren 2an, Espartero Deskargan kokatu zen, bereen borrokadei orokorraren zain. Beste liberalek zirkinik egin ez zutenez, eta ekaitza lehertu zuenez, Bergarara erretiratzea erabaki zuen. Zumalakarregik bidalitako Eraso buruzagiaren taldea inguruan errekonozimenduan zebilen, eta Deskargako kanpaleku liberaleraino sartu zen ustekabean. Liberalek uste izan zuten karlisten eraso gogor bat zela, eta Bergararako itzulera desastre huts bihurtu zuen izuak. Karlista talde txiki batek 2.000 liberal menderatu zituen. Beldurrez, Espartero Bilbora bildu zen, Valdes Iruñera eta Jauregi Donostiara. Gainontzekoa ‘txakurrarentzat’ geratu zen.
T
Beste lotura argirik ez dago Ormaiztegiko txakurraren kontua Zumalakarregiren ibilerei egozteko. Baina Eibarren, nahiz eta Ormaiztegiko txakurra Tomas Zumalakarregi identifikatu, ez zuten ezagutzen «arrapar y pasar » esaera. Bi kontzeptuak noiz eta nork lotu dituen, horixe da gakoa. Hala ere, eta Ormaiztegiko militarrak Lehen Karlistaldian egin zituen balentriak ikusita, begibistakoa da asoziazioa: dena galduta edukitze ustetik, indarrak berdindu eta irabazi. Askotan egin zuen hori Zumalakarregik, gerrilla erako borroketan edo gerraren beraren estrategian. Ildo horretatik, Oier Gorosabel ikertzaileak berak Deskargako bataila (Urretxu) ipintzen du gailentzearen adibidearen hipotesitzat. «Kokapenagatik, eta batailaren ezaugarriengatik —horregatik kakotxak—, errezeloa daukat ea ez den hori izango esaera honen jatorri iluna. Gaitza konfirmatzea, baina horra hipotesia», dio Gorosabel eibartarrak. Argibide gehiagoren faltan, bideragarri izan liteke kontua. Ulergarria behintzat bada Zumalakarregiren, Ormaiztegiko txakurraren eta ‘harrapatu eta pasatu’ kontzeptuaren lotura.
GOIBERRI 15
INTERNET
saretik hiztegitxoak.eu
Sarean ikusia
35 hizkuntza jasotzen dituzten ‘hiztegitxoak’ uskara jaldi hadi plazara esaldi ezaguna bota zuenean, Bernat Etxeparek ez zuen berehalakoan pentsatuko euskarak inguruan hainbeste hizkuntza izango zituenik. Harrezkero garaiak ederki aldatu dira, ordea, eta gaur egun, immigrazioa dela tarteko, gero eta herrialde eta kultura gehiagotako jendea bizi da gure artean. Eta euskarak, inguruko hizkuntza handiekin ez ezik, kanpotik datozenekin ere elkarbizitzen asmatu behar du. Filosofia hori abiapuntu moduan hartuta, Euskaltzaleen Topaguneak 35 hizkuntza ezberdinetan oinarrizko hitz eta
E
Ipuinak euskaraz entzuteko APPa
Gipuzkoako mapa berria?
esamoldeak biltzen dituen hiztegitxoak sortu ditu. Eta paperean argitaratzeaz gain, sarean ere jarri ditu, hiztegitxoak.eu webgunean. Euskaratik 35 hizkuntza ezberdinetara eta alderantziz egindako itzulpenak daude bertan, PDF formatoan. Horien artean, albaniera, islandiera edota swahilia aurki daitezke, besteak beste.
Klik
Polemika ez ezik, ezin sinistua eta makina bat txantxa eragin ditu UPyD alderdiak egin duen azken proposamenak. Herrialde bakoitzeko udalerriak murriztea proposatzen ari dira; Gipuzkoaren kasuan, 89 herritatik gehienak desagertu eta 18 izatera pasako ginateke, beti ere, proposamen horren arabera. Goierriri dagokionean, 3 herritan banatuko litzateke: Beasain, Ordizia eta Zumarraga, gainontzeko udalerriak desagertaraziz.
Ipuinak irakurtzeko ez ezik, entzuteko aukera ere ematen dute teknologia berriek. Iditek etxeak garatu duen Ipuinak Entzun aplikazioak, Grimm anaien eta Hans Christian Andersenen 10 ipuin biltzen dituzte, denak ere, zein baino zein ezagunagoak. euskalapps.net
Segurako kirol elkartearen weba Segurako Kirol Elkarteak teknologia berrien aldeko apustua egin du, webgune berria sortuta. Elkartearen historia, argazkiak eta foroa ditu, besteak beste. Facebook-en kontua ere zabaldu dute. segurakirola.com