GoiBerri 89. zenbakia

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

89. zenbakia. 2014ko urtarrilaren 31

Bolak biraka segi dezan Goierri da bola jokoaren Gipuzkoako azken gordailuetako bat 8-9

Izaskun Vazquez 3 Iritzia 4-5 Nerea Elustondo 6-7 Patxi Aldanondo 10 Itsasondo, familia giroan 11 1948ko santa eskea 12 Baserriko produktuak saltzeko makina 13 Antonio Agirre segurarra, Olaberrian, Gipuzkoako Taldekako Bola Txapelketan tiratzen. AIMAR MAIZ


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE MOTZEAn

MIKEL ALBISU

Izaskun Vazquez Aldaize aldizkariaren koordinatzailea

«Idiazabalgo jaietan eguraldiak lagunduko balu, askoz hobe!» Mikel Albisu Idiazabal Idiazabalgo Zirika irratian hasi zen, eta gaur egun Aldaize aldizkariaren koordinatzailea da Izaskun Vazquez (Bilbo, 1990). Txikitatik Idiazabalen bizi da. Ikus-entzunezko komunikazioa ikasi zuen eta lan mundua nola dagoen ikusita, administrazio eta finantzetako goi mailako zikloa egiten ari da.

balu, askoz hobe!

Oporretarako leku bat.

Zaletasun bat.

Edonora joango nitzateke, atsegin dut bidaiatzea.

Asko: bidaiatzea, argazkiak ateratzea, lagunekin egotea...

Lehenengo aldiz kamera aurrean albiste bat ematen jarri nintzen eguna.

Musika talde bat.

Jaso duzun oparirik bereziena.

Berri Txarrak.

Abesti bat.

Mozorro gaua.

Janari bat.

Zerbait falta al zaie Idiazabalgo jaiei?

Edari bat.

Ez, baina eguraldiak lagunduko

Zurito bat konpainia onean.

Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga

GOI B ERRI

Amets egiteari ez uztea.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.

Clint Eastwood-en Mystic River.

Idiazabalgo jaietako momentu bat.

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo,

Amets bat.

Liburu bat. Un burka por amor. Pelikula bat.

Berri Txarraken Bueltatzen. Itsaski entsalada.

«Lehenengo aldiz kamera aurrean albiste bat eman nuen eguna ez dut inoiz ahaztuko»

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Lierni Ormazabal Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Bidaia bat.

Gorroto duzuna. Faltsukeria eta inbidia.

Goierriko txoko bat. Asko; adibidez, Larraitz.

Herriko alkate bazina... Herritarrei entzungo nieke.

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.hitza.info

Urretxu:

goiberri@hitza.info

Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

607 530 424 – publi@goiberri.info 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info


04 GOIBERRI

IRITZIA

Ion Telleria Auzipetua

#40akLibre skualdeko hainbat kultur elkarte eta Herrikoetako ordezkariak, Jon Gorrotxategi beasaindarra, Xumai Matxain zaldibiarra eta neroni Madrildik bueltan gabiltza azken hilabeteetan. Xumai eta biok azkenekoz joan gara aste honetan hara, eta asko dira aurrerantzean joan beharko dutenak. Eta, asko, gehiegi, oraindik gurera itzuli ezin direnak. Gure aurkako auzi hau arazoa baino aukera izatea nahi genuela esan genuen hasieran, uste genuelako, uste dugulako, konponbidearen aldeko konfiantzak eta zubiak eraikitzeko baliatu behar genuela. Horretan saiatu gara orain artean, eta horretan segi asmo dugu; gutako batzuri espetxe zigorra jarriko digutela uste dugulako. Gu, ezker abertzaleko militanteak gara, eta hala aitortu dugu Madrilen auzitegian ere. Baina epaiketaren amaieran izan ohi den azken hitz baterako, azken alegatorako, tartean

E

ez dugu gure aldarrikapena egingo, euskal herritarren ordezkaritza zabal baten esku utzi dugu azken hitz hori. GoiBerriren ale hau argitaratu den egun berean egin dute publiko adierazpena aurpegi ezagun ugarik. Azken hitz hau ez baita gure aldarrikapena, edo ez gurea bakarrik behintzat; gure ustez Euskal Herrian jada sortu den sujetu berri baten, gehiengo berri baten adierazpena da eta zuena egiten baduzue kopiatu eta etxe atarian, dendako leihoan, facebook-en edo nahi duzuen tokian jarri eta hedatzeko deia egin nahi dizuegu. Honela dio gehiengo berriaren adierazpenak:

«Gu» berriarena Zubiak eraiki nahi ditugu lehen harresiak zeuden lekuan. Gurea bando herria izan da. Identitatearen inguruko bateko eta bestekoena, ideologiaren araberakoena... eta garaile eta garaituena, «eurak» eta «gu», betiro. Baliteke, oraindik ere, hala izatea neurri batean. Baina

bi urteko prozesu demokratikoaren ostean, subjektu berri bat sortu da, “gu” berri bat; gu, bakean eta justizian oinarrituko den etorkizun berri baten alde egiten dugunak, konfrontazioa eremu politiko hutsera mugatuko den etorkizunaren jabe izan nahi dugunak; denok irabazle izango garen etorkizuna. Etorkizunerako zubiak. Atzera begirako estrategia “antiterrorista”-ri lotzea herri honen etorkizunaren eraikuntzarako zama latza da. Eragile politiko eta sozial orok eman du urratsen bat denok batera ekin behar diogun etorkizuna eraikitzeko. Gehiago beharko dira, baina agerikoa da lekuz kanpo

daudela konponbidea eten edo oztopatu asmoz eraikitzen dituzten harresi berriak, eta epaiketa hau horietako bat da, garrantzitsua gainera. Garaiz eta lekuz kanpo dagoen anakronismoa da. Ilusio zubiak. Epaiketa hau, antzeko beste ekinbide batzuen antzera (edo estrategia beraren baitan egiten ez diren urratsen moduan) frustrazio eragile da. Herritarrok ilusio desioz gaude, ordea, bakean eta justizian oinarrituko den etorkizuna eraiki nahi dugu, errespetua eta aitorpena oinarri izango dituena. Justizia zubiak. Bada arrazoibide eta tresna juridiko aski epaiketa honen emaitza bakearen aldeko urrats txiki bat izan dadin. Justizia, garai berri baterako trantsizio ikuspegitik aplikatzen hasi behar da. Gure aurkako epaiketan berez delitu ez diren ekimenak aurkeztu ditu akusazioak froga gisa, hala aitortu du, gainera; helburuak dituzte epaitzen, ez bitartekoak, jardun politikoa dute epaitzen eta ez delituak. Egungo testuinguruan, politikak irten egin behar du eremu polizial eta juridikotik. Horregatik guztiagatik, adierazpen honetan prozesu judiziala bertan behera uztea eskatzen dugu, edo auzipetu denak absolbitzea edo egokien den modua, baina 40 gazte hauek libre nahi ditugu.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Nerea Elustondo Bertsozale Elkarteko genero taldean dabil Nerea Elustondo legazpiarra, eta bertsolaritzan genero berditasuna lantzen dute. Auskalo zer esango luketen beste bi hauek!

Hasteko, agur bero eta zintzo bat Ormaiztegiko Arana tabernako ahizpei, San Andresetan gure basakeriak irribarre benetako batekin agoantatzeagatik; batez ere Izazpiko puntan, ezustean, agurtu ninduenari. Beste batean deskribatuko ditut ordu txikietako astakirtenkeriak eta hankasartzeak. Badakizu? Etorkizunari buruz hausnartzen nabil. Bai, bai. Oraina bizitzeko-eta esaten dute ustezko iraultzaile izandako burges berriek elkarrizketatzen dituztenean, baina etorkizunak arduratzen nau; eta asko, gainera. Izango da, igual, egunero-egunero bizi dugunari argiak baino ilunak ikusten dizkiodalako. Eta ez naiz ari herrialde proiektuez-eta. Ez, ez, ez dakizu zenbateraino aspertzen nauten diskurtso absolutistek. Ari natzaizu zutaz, nitaz, hartaz, besteaz eta hangoaz, gutaz, eta elkarren artean komunikatzeko hartu ditugun bideez. Geroz eta oparoagoak omen, geroz eta aukera gehiago omen. Baina aniztasun horrek aurrez aurreko komunikazioari zenbateraino eragiten dion ikusten dudanean, ia-ia deprimitzeraino tristetzen naiz. Irudikatzen baititut keinu-

rik, solasik eta irribarrerik gabeko harremanak. Hotzak, Unai, geure baitara are gehiago bilduko gaituztenak. Ez da izango, ordea, hautu pertsonal bat. Zerbaitek, norbaitek, bultzatuko gaitu, eta okerrena da ez digutela bakarrik egoten erakutsi. Izua diogula bakardadeari. Bikotekide batek bestea ordezkatzen duela geure barrura egin beharreko bidaia hori saihestu nahi dugulako nola edo hala, adibidez. Baina bidean hausturarik ez gertatuta ere, harantz goaz, ziztu bizian. Badaukagu zeren aurka edo alde borrokatu, lagun.

Igor Susaeta

bat eta

Gogoratzen dut bai, Ormaiztegiko festetan nola ibili zinen Susaeta jauna. Ni ere han nintzen eta! Gogoan dut ordu txikietan elkartu ginela eta esan zenidala bazkaria eduki zenuela... eta ez nau harritzen gau hartan zuk basakeriak egin izana. Kar, kar, kar. Bide batez, ez da ideia txarra hurrengo idatzia ordu txikietako pasarteen inguruan egitea. Baditut makina bat kontatzeko modukoak, beste batzuk berriz... ez dira hemen kontatzeko modukoak. Komunikazio-inkomunikazioari buruz, berriz, arrazoia eman beharrean nago. Adibide garbienetariko bat da mugikorra piztu eta whatsappean 200 mezu dituzunekoa, hori bai, ia denak, lerdokerilizunkeriak, prefabrikatutako txisteak, beste bat ez dakit non bazkaltzen ari dela (eta plateraren argazkia), zapatila berriak erosi dituela besteak.... baina tajuzko ezer ere ez. Eta baldin badago, mezu itsaso horretan galtzen da, inork irakurri gabe. Eta bitartean, ziur talde horretan dauden guztiek dituztela euren kezkak eta beldurrak, ametsak eta desioak‌ baina horiek sekula ez

bat Unai Kerejeta

ditut ezagutuko. Ados guzti honekin, ezta Igor? Internetarekin ere berdin, sare sozialetan mila lagun baino gehiago eta gero igande arratsalde aspergarri batetan ez duzu inor zinemara, paseatzera joateko edo sikiera hitz egiteko aurkitzen. Gu ere ez ote gabiltza horrela, emailez baino ez gara eta kontaktuan jartzen. Noiz hartu genuen azkenekoz pote bat, kafe bat edo edari isotoniko bat elkarrekin?


06 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

Nerea Elustondo

Bertsolaria eta Bertsozale Elkarteko genero taldeko kidea

«Ez gatoz inori lekua kentzera, baina guk gure espazioa nahi dugu» Janire Arrondo Legazpi Bertsolaritza genero ikuspegitik aztertu eta eraldatzeko asmotan lanean dabil Nerea Elustondo (Legazpi, 1981). Gaztetxotan heldu zion bertsolaritzari berak; Bertsozale Elkarteko genero taldean dabil gaur egun. Buru-belarri ibili da lanean joan den larunbateko Bertso Eguna antolatzen. Generoa izan zuten sakoneko gai; umorea bidelagun. Konplexurik, lotsarik eta taburik gabe oholtzaratu ziren emakumeak. Ez ohiko irudia eman zuten. Zer pentsatua eman zuten. Bide berririk ireki ote zuten? «Ez gara biktimak, ez dugu negar egin nahi; emakume garela ospatu nahi dugu», dio berak.

Bertsozale Elkarteko genero taldeko kidea zara. Zein helbururekin egiten duzue lan? Hiru emakumezkoz eta hiru gizonezkoz osatutako borondatezko taldea da hau. 2009an sortu zen, elkarteko koordinatzaileek proposatuta. Elkarteak jasotzen dituen sail bakoitzean genero ikuspegia txertatzen ahalegintzen gara. (U)morez jardunaldiak, hitzaldi irekiak edo sortzaileentzako formazio ikastaroak antolatzen ditugu. Saiatzen gara hori guztia jendarteratzen. Sarean daude an-

tolatu ditugun jardunaldien bideoak...

Generoa lantzeko interesa ba al dago bertsolarien artean? Nik uste dut gero eta gehiago direla interesa dutenak. Hala ere, oraindik badira kostatzen ari diren esparruak.

Aurtengo Bertso Eguna emakumeek antolatu duzue, emakumeak izan zarete protagonista... Eta emakumeentzako eta gizonentzako pentsatu eta egindako saioa izan da. Badirudi generoarena emakumeon kontua dela, baina, hau guztion kontua da. Jorge Oteizari buruz egin zenean nik ez nuen sentitu gizonentzat bakarrik zenik. Matxismoa da denok izorratzen gaituena; emakumeak zein gizonak. Gu ez goaz gizonen kontra, gu matxismoaren aurka goaz.

bat urte hasi ginen mugitzen. 2003an lehen topaketa gisako bat egin genuen; 10 lagun elkartu ginen. Gutxi ginen, baina guretzat izugarrizko esperientzia izan zen. Han hasi ginen bertsolaritzaren eta emakumeen gaineko taldeko gogoeta egiten. Irailean, 10 urte geroago, antzeko deialdi bat egin eta Askizun (Getaria) 45 emakume bertsolari elkartu ginen. 16tik 66 urte arteko emakumeak; kezka eta

«Matxismoa da denok izorratzen gaituena; emakumeak zein gizonak»

Bertsozale Elkarteak berak proposatu zuen Bertso Eguna generoaren gainean antolatzea, ezta?

«Hiru emakume jarri zituzten sexuaz hizketan; aho bizarrik gabe aritu ziren»

2008an Bertsozale Elkarteko Sustapen Batzordeak generoa gai hartuta Bertso Eguna antolatzeko proposamena egin zuen, baina orduan ez genuen posible ikusten. Entzuna dut 1993. urtean bildu zirela batzuk. Gu duela hain-

«Zein dira gure posturak? Kantaerak? Umorea? Horren bila gabiltza»

mamu beretsuekin. Askizukoaren ondoren iritsi zen, berriro, Elkartearen proposamena. Oraingoan bai, apustuari heltzea erabaki genuen.

Erronka potoloa izan al zen? Bertso Eguna entzutearekin zerbait garrantzitsua irudikatzen dugu, serioa. Kursaala da, 1.800 ikusle... Horrelako saio asko ez dira egiten. Gure taldearen filosofia izan da garrantzia hori kentzea, presioa kentzea; horrek askeago lan egiteko aukera eman digu eta nik uste emaitza hobea ekarri duela.

Zer izan da lehen topaketa hartatik gaur egunera aldatu dena? Emakumeen artean mugimendua sortu da, gogoeta asko ere egin da. Pentsa, Bertso Eguna antolatzen 37 lagun ibili gara, denak boluntario. Asko ikasi dugu.

Hala ere, ikusleen arreta bereganatuko zuen emakumeen presentziak eta gaiak berak. Aurretik ere bazegoen ikusmina, eta nik uste dut, inor ez zuela indiferente utzi aurtengo Bertso Egunak. Publiko zabal baten aurrean gaia azaleratzeko behintzat balio izan du, eta zerbait mugitu zela esango nuke. Orain ikusi egin beharko da zein ondorio uzten duen horrek. Duela 20 urte, dozena erdi ez ziren izango mikrofonora


GOIBERRI 07

ELKARRIZKETA

hurbiltzen ziren emakume bertsolariak. Larunbatean, parte hartu zuten 56 sortzailetatik 48 ziren emakumeak, eta badira gehiago ere. Garrantzitsua iruditzen zait jendea horretaz ohartzea. Ez gatoz inori lekua kentzera, baina guk ere nahi dugu gure espazioa.

ditako hiru emakume jarri zituzten sofa batean eserita sexuaz hizketan. Aho bizarrik gabe kantatu zuten. Ederra izan zen! Publikoan, emakumeak gozatzen, gizon batzuk ere bai; baina bat baino gehiagori egin omen zitzaion deseroso xamarra. Nik uste, oso bide interesgarria egin dezakegula umoreari tiraka.

Generoaren gaia zerbait serio eta ilunarekin lotzen da; zuek umoretik landu duzue.

Emakume bertsolariak oholtza gainean ordezkatuta al daude?

Emakumeok genero bazterketa biktima bezala bizi izan dugu. Zein gaizki gauden, ezin dugu hau egin, ez bestea... beti negarrez. Traumak izaten jarraitzen dugu, baina ezin dugu biktimismoan erori. Emakume izatea ez dugu trauma bezala bizi, emakumeak garela ospatu nahi dugu.

Taula gainean %20 gara emakumeak. Bertso eskoletan aritzen diren haurren %48 neskak dira. Helduetan %26. Plazetan %20 gara; 2005ean txapelketetan %15 parte hartzea izan zen; gaur egun %21ekoa. 2013 Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen fasean %30 ginen emakumeak.

Bertso Egunarena, beraz, aitzakia izan da genero ikuspegitik bertsolaritzaz gogoeta egiteko?

Zergatik dago haurretatik gaztetxoetara horrelako aldea?

Dudarik gabe. Guretzat jabekuntza eskola bat izan da. Gogoeta asko partekatu ditugu, bizipenak ezagutu. Esperientzia izugarria izan da.

Nerabezaroa iristen denean neskei mamuak etortzen zaizkigu. Neskak eta mutilak oso ezberdin hezten dira. Mutilei beti publikoa izaten erakusten zaie, patioa okupatzen... Gu ere oso berandu ohartu ginen gure inguruan zerbait arraroa gertatzen zela. Sentitzen genuena beste emakumeek ere sentitzen zutela ohartu ginen.

Topaketa horretan jasotakoaren arabera, nolako egoera bizi duzue gaur egun emakume bertsolariek? Jaso dugun tradizio guztia maskulinoa da. Gizonen bertsoak ikasten genituen, gizonen posturak, kantakerak, umorea... gizonak imitatuz egin ginen bertsolari. Tradizio eder hori jaso dugulako zordun sentitzen gara, baina zein dira gure posturak? Kantaerak? Umorea? Horren bila gabiltza.

Txapelketa Nagusia pasa berri denean, egokia al da Maialen Lujanbio, adibidez, emakumea dela azpimarratzea?

kumeok gure espazio propioak behar ditugu. Bidea emakumeok eta gizonek, denok, egin beharra daukagu.

Nabarmena da emakumea dela. Batzuetan azpimarratzea komeni da, beharbada, baina berak Bertso Egunean kantatu zuen bezala: emakume hitza sarri entzuteak, bete egiten gaitu. Ez zait iruditzen Maialenen meriturik handiena lehenengo emakume txapelduna izatea denik; ez ekarri duen iraultza eta gero.

Zer da emakumeei gehien kostazen zaizuena?

Emakume gehiagoko saioak ikusiko al ditugu?

Beharbada, umorea. Umorean indar handia dute erreferente konpartituek, eta badira zenbait gai historikoki tabuak izan direnak emakume baten ahotan. Launbatean hiru belaunal-

Helburua ez da zazpi emakume eta gizonezko bat aritzea; kontua litzateke horrela aterako balitz hori natural bizitzea. Publikoak bertsolari gisa ikus ditzala.

Emakumeek bere eredu propioa sortu behar dute? Ez dakit eredu den hitza. Ema-

JANIRE ARRONDO


08 GOIBERRI

ERREPORTAJEA

Adinaren batez bestekoa gero eta handiagoa da Goierriko bolatokietan. Gazteak ere inguratzen dira, baina «segimenik gabe». AIMAR MAIZ

Bolak biraka segi nahi Goierri da bola jokoaren Gipuzkoako azken gordailuetako bat. Herriz herri egoera oso bestelakoa da bailaran ere.

Aimar Maiz Goierri Urtarrilaren 6an hasi zen bolatako denboraldia, Goierrin. Legazpin Errege eguneko tiraldia izan zen, eta 10 urteko mutiko batek lehen aldiz bota zuen. Erregeek ekarritako oparitxo bat izan zen bola jokoarentzat, aspaldian oso bakana baita gazteen —are haurren— presentzia. Tradiziozko herri kirol gehienak bezalaxe, herri edo bailara gutxi batzuek eusten diote bolateari. Goierri, tartean. Gipuzkoa mailako edo eskualdeko lehiaketetan erregularki parte hartu ohi duen bolari multzoa gutxitzen ari da, pixkanaka. Eta batez besteko adina, igotzen. 40-50 bolari inguru aritzen dira. Bukatu berri den taldekakoa izan ohi da jende-

tsuena, 76 partaiderekin. Baina salbuespena dira halakoak. «Pixka bat jaitsi egin da bolatarako joera, herri batzuetan. Seguran, orain 50 urte, 30 bat bolari egongo ziren. Orain ere badago kopuru hori, baina ez dira ibiltzen», azaldu du Xepeino Agirre bolari segurarrak. Lehenago ere herrian bota bai, baina kanpoko lehiaketetara joaten zirenak gutxi zirela aitortu du Agirrek, «hiru edo lau». Izan ere, gauza bat baita lagun artean eta festa giroan bolatan jardutea, eta beste bat lehiaketa ofizialetan lehiatzea. Nahiz eta egin beharrekoa berdina izan, pertzepzioa desberdina da. «Seguran lehenago uda partean egunero-egunero egiten zen bolatan, erreal biko


GOIBERRI 09

ERREPORTAJEA

eta errealeko jokoa. 11 bolatoki ziren herrian. Baina nik Gipuzkoa mailako tiraldietara joan nahi izaten nuen, eta ez zegoen modurik taldea egitekorik. Jendeak ez zuen nahi, herrian ibili arren. Azkenean, Zeraingo ekipora joan nintzen neroni», gogoratu du Agirrek. Markos Madina legazpiarrak ere «oso eskas» ikusten du bolaren egoera Legazpin. «Gazteek ez dute nahi, ez dira azaltzen. Bolatokia geldirik egoten da. Guk gazteak ekarri ditugu bolatokira, baina gero hoztu egin dira, segimena falta zaie. Legazpin afizio handia egon da, oso handia. Baina orain ia ez dago gazterik batere, eta etorkizunik ez dauka». Laurogei urte eginda dago Madina, eta 53 urte darama lehiaketetan. «Txapelketetan lehenengo aldiz 1960an bota genuen guk. Jai eta aste ibiltzen ginen». Gaur egun, Beterriko tiraldietara ez joatea erabaki du, «erretiroa» hartu duelako. «Goierriko tiraldietan segiko dugu, zutik gabiltzan artean».

Zenbait herritan harrobia Errege egunean Legazpin debuta egin zuen haurra gabiriarra da. Ez zen kasualitatea: bere gurasoek eta haren kuadrillako batzuek duela bi hilabete ekin zioten bolatan entrenatzeari, taldean. «Zer edo zer egiteko gogoagatik hasi gara, ibiltzeagatik. Lagunak ikusten nituen, baina ni oraintxe hasi naiz, duela bi hilabete», dio talde horretako Juan Ramon Aramendik. Aramendik dio bere aitak ondo botatzen zuela bolatan, eta «pixka bat ikasteko» gogoz hasi da bera orain. «Lehenengo aldiz iazko Gabiriako festetan bota nuen nik». Astean hiru egunetan aritzen dira, negu aldean, eskua hartzen ikasteko. Ostiraletan, berriz, «izugarrizko kuadrilla» elkartzen dira Alkain-Buru bolatokian. 11-12 lagun. Hiru talde ateratzeko adina badaudela esaten dute. Taldekako txapelketan, adibidez,

«Seguran lehenago uda partean egunero egiten zen bolatan, erreal edo erreal biko jokoa» Xepeino Agirre Segurako bolaria

«Federazioaren helburua bola jokoa pixka bat mantentzea da, eta zerbait mugitzea» Luis Aizpeolea

Zeraingo bolaria eta Bola Federazioko lehendakaria

«Legazpin afizio oso handia izan da, baina orain ez dago gazterik. Bolatokia geldirik egoten da» Markos Madina Legazpiko bolaria

«Lagunak ikusita hasi naiz. Aitak ondo botatzen zuen lehen, eta nik ere ikasi nahi dut» Juan Ramon Aramendi Gabiriako bolari hasi berria

Gabirian soilik atera dira aurten bi talde. Neskato eta mutiko batzuk ere animatu dira, eta bola txikiekin airtzen dira. Seguran, adibidez, 15 urtetik gorako zortzi-bat laguneko harrobia dago. Larrietan, 12 federatu txartel badira, «baina bat han bizi, bestea hemen, zaila da gero elkartzea». Gabiriako eta Segurako harrobiez gain, Zerainen ere gazte batzuk aritzen dira. Xepeino Agirrek berak Olaberrian ere gidatu izan ditu haurrentzat saio batzuk, udan. «Iazko udan pare bat aldiz etorri nintzen, baina egun batekoa motza da. Gurasoen bultzada ikaragarria da umeendako», dio Agirrek. Idiazabalen ere azken hamarkadan atera dira bolari gazteak. Gazteekin lana egin beharko litzateke, segurarraren iritziz. «Herri mailan hasi beharko litzateke, alkatearekin edo kulturako jendearekin hitz eginda». Eta eskoletara «zabaldu beharra» dagoela ziur da. Bolatoki eramangarria egin izanak aukera ematen duela dio, baina «egurrezkoa eta motzagoa» (13 bat metro) beste bat egin beharra ikusten du, umeentzat. Gurasoen laguntza, eta taldeko giroa. Hori ere garrantzitsutzat dituzte bolariek. «Nik uste dut hor taldea behar dela. Mutikoak eta neskak baloiaren atzetik denak korrika joaten dira. Baina bolatan, batek jokatu eta besteek itxaron egin behar. Jokoa ere desberdina da». Kuadrillako giroa pizteko, ordea, tresna aparta izan daiteke.

Helburua, mantentzea Hezkuntzan, gazteriaren artean edo herrietan beste estrategiarik martxan jartzen ez den bitartean, bolatearen etorkizuneko erronka «mantentzea» da, Gipuzkoako Bola eta Toka Federazioaren lehendakari Luis Aizpeolea zeraindarrak dioenez. Hala ere, «zerbait mugitzeko» ideiarekin ari dira lanean. Batetik gazteekin, «etorkizuna ziurtatzeko». Bestetik,

Bolatoki eramangarria eraiki du Bola Federazioak olatan jokatzeko, gogoaz gain, ezinbestekoa da bolatokia. Goierrin herri eta auzo askotan desagertu dira. Aurrerantzean, aitzakiarik ez da izango, Gipuzkoako Bola eta Toka Federazioak bolatoki eramangarria egin duelako. Xaflekin ixten da bi alboetatik, eta belardi artifizialdun zorua dauka, geruza sintetiko bigun baten gainean. Aise muntatu eta desmuntatu liteke, eta larriek bezala haurrek joka dezakete. Herrietara ez ezik, ikastetxeetara edo jaialdietara ere eraman nahi du federazioak, bolatea ezagutarazi eta zaletasuna zabaltzeko. Donostian estreinatu zuten, abenduaren 27, 28 eta 29an. «Arrakasta handia eduki zuen. Edozein herritara eramateko aukera ematen du, eta leku batzuetatik hasi zaizkigu eske. Horrekin jendea mugitzea espero dugu, bolatan hastea; batik bat umeak eta gazteak», azaldu du Luis Aizpeolea federazioko lehendakariak.

B

bolatoki eramangarriaren esperientziarekin. Guraso batzuk ere bola jokoa zabaltzeko lanean hasi direla dio Aizpeoleak. «Baina gazteek hainbeste aukera daukate kirola egiteko...». Gipuzkoan bi eremutan mantentzen da bolatoki modalitateko bola jokoa: UrnietaHernani-Ereñotzu-Donostia sagardotegi eremuan, eta Goierrin. Hain zuzen, sagardotegiekin uztartzea izan liteke bolatearen biziraupenerako beste bide bat, antzinako bitasuna atzera sendotuz.


10 GOIBERRI

GAZTEAK

ÂŤGurasoek ikasketek lehentasuna dutela esaten didate eta arrazoia duteÂť Patxi Aldanondok Ormaiztegiko ziklo-krosa irabazi du eta laugarren egin du Espainiako txapelketan. Asier Zaldua Beasain Patxi Aldanondok (Beasain, 1996) odolean darama txirrindularitza. Tradizioz datorkio, gainera, Xabier Aldanondo txirrindulari ohiaren semea baita.

Umetatik bizikletak ikusi dituzu etxean. Hala da. Aita ONCE taldearen aritu zen eta anaia ere txirrindularia izan zen. Ni baino bi urte zaharragoa da anaia eta iaz utzi zuen txirrindularitza.

Lasterketa asko irabazi al dituzu orain arte? Aurten Ormaiztegi, OĂąati eta Asteasuko ziklo-kros lasterketak irabazi ditut, eta errepidean kadete mailan proba bat irabazi nuen. Modalitate guztietan moldatzen naiz ondo, baina gazte mailan ez dut lasterketarik irabazi oraindik.

Zein lasterketa atsegin dituzu? Ziklo-krosa nahiago dut, baina lokatzetan eta lehorrean ibiltzen naiz gustura.

Aitak aholkurik ematen dizu? ANGEL ELORTZA

Babeslea

Lasterketetara etortzen da, eta gogor entrenatzeko eta gauzak

ondo egiteko esaten dit.

Nazioartean lehiatzeko aukerarik izan al duzu? Aurten Belgikan egon naiz Euskadiko selekzioarekin, eta esperientzia polita izan da. Han ziklo-krosak hemen futbolak bezainbeste indar du. Txikitatik aritzen dira ziklo-krosean eta guk baino askoz ere teknika hobea dute. Hango lasterketak festa bat dira, eta familia osoa joaten da ziklo-krosa ikustera.

Nola ikusten duzu etorkizuna? Datorren urtean 23 urtez azpikoekin aritu beharko nintzateke, baina ez dakit zer egingo dudan. Injeniaritza ikasteko asmoa dut eta ikasketak eta entrenamenduak uztartzea oso zaila da. Gurasoek ikasketek lehentasuna dutela esaten didate eta arrazoia dute.

Nola ikusten dituzu Jon Ander Intsausti, Alex Aranburu eta Pello Olaberria goierritarrak?. Oso ondo. Gauza politak egiteko gai dira, eta ea zortea duten. Umetatik ezagutzen ditut eta onena opa diet.


GOIBERRI 11

MOTZEAN

Itsasondo, familia giroan Itsasondoko 0-10 urte bitarteko haurrentzat eta gurasoentzat ekitaldiak antolatzen ditu Familia Giroan programak. Erredakzioa Itsasondo Itsasondoko haurreskolak, eskolak, guraso elkarteak eta udaletxeko suspertzaileek lan taldea osatu dute. Besteak beste, 0-30 urte bitartean herriak eskaintzen dituzten aukerak ezagutarazi nahi dituzte. Ildo horretan, ekintza ugari egiten dituzte urtean zehar Itsasondon. Eguzki Lore ludotekak martxan jarri duen Familia Giroan programa da horietako bat: 0-10 urte bitarteko haurrentzat eta beraien gurasoentzat zuzendua dago programa. Guraso txokoan eta ludotekan egoten diren haurrak eta familiak gonbidatu nahi dituzte Familia Giroan programako ekintzetan parte hartzera.

Gabonetan Idiazabalgo Gazta Museora egindako bisita. EGUZKI LORE LUDOTEKA Gabonetan, adibidez, Idiazabalera joan ziren. Batetik, Idiazabalgo Gaztaren Intererpretazio zentrua ezagutzeko aukera izan zuten, eta horrez gain, Aranburu baserrian, gazta egiteko makineria ezagutu eta ondoren, gazta probatu eta erosi zuten. ÂŤArratsalde polita pasa-

tu genuenÂť, diote arduradunek.

Trufazko bonboiak Hurrengo ekintza ere prest dute dagoeneko itsasondoarrek. Otsailaren 18an, asteartean, arratsaldean, trufazko bonboiak egiten ikasiko dute Itsa-

sondoko haurrek zein gurasoek. Horri lotuta, eta antolaketa lanak errazteko, derrigorrezkoa izango da aurrez izena ematea, otsailaren 10etik 14ra bitartean, udaletxean bertan, edota posta elektroniko bidez: ainara@itsasondo.net .


12 GOIBERRI

ARGAZKI ZAHARRA

Santa Ageda bezperako eskea Beasaingo plazan hasten zuten Matxinbentako gazteek. GOIBERRI

Santa eskea auzoz auzo 1948an

Mikel Albisu Beasain 1948. urteko Santa Ageda bezperan, Beasaingo udaletxe aurrean egindako argazkian, Matxinbentako gazteak ageri dira Joxe Lizaso koplariarekin eta Santa Marinako Segoetxe baserriko soinu jolearekin. Argazkian goiko ilaran: Sebastian Lasa, ezezaguna, Juanito Lasa, Joxixio Mendia eta Juan Joxe Mendia. Aurreko ila-

ran: Antonio Aranburu, Joxe Lizaso, Santa Marinako Segoetxe baserriko soinu jolea, Joxe Lasa eta Joxe Gurrutxaga. Astigarretako apaizari atea jo omen zien matxinbentarrek, eta hark irekitzen ez zuenez, ondorengo kopla kantatu zuen Joxe Lizasok: ÂŤAtea jotzen hasi zaizkigu, ezin ba pakian utzi, nere lagunak itxoin pixkaten, horixe pazientzia gutxiÂť.


GOIBERRI 13

GURE LURRA

Baserriko produktuak makinan Eguneko 24 orduetan erosi litezke bertako baserrietako produktuak eta jateko prest dauden jakiak Beasainen. Ane Arrieta Beasain Beasaingo Usurbe antzokiaren ondoan dagoen aldapan, 24 orduz janaria eta edaria saltzen duen makina dago. Aurrez Nafarroa etorbidean, Gernika pasealekuaren parean, zegoen makina hau eta bertan Zegamako Anatxe baserriko arrautzak zeuden salgai. Orain, Alegiko (Gipuzkoa) Ibai Ganzarainek erosi du makina eta areto ondora eraman du, «bistagoan gelditzen delako». Anatxeko arrautzak saltzen jarraitzeaz gain (dozena erdia 1,50 euroan), beste hainbat produktu ere erosi litezke. Altzoko (Gipuzkoa) jogurtak kristalezko ontzietan saltzen ditu: bi neurritakoak daude, 0,65 euroan batzuk eta 1,60 euroan besteak. Gaztak laurdenkaka bilduta saltzen ditu zazpi euroan, Idiazabalgo Aranburu etxekoak eta Gabiriako Baztarrika baserrikoak; ketuak eta ketugabeak daude aukeran. Baztarrikako ardi-esnea ere saltzen du, ostiraletik asteartera bitartean, «asteburuan jen-

de gehiagok egiten duelako mamia eta Osasun sailak bost eguneko epea ematen duelako esne horren salmentarako», dio Ganzarainek. «Geroz eta esne gehiago» saltzen omen da eta, eskaintza egunerora zabaltzea ari da pentsatzen. Produktu horiez gain, Ameztoi marka zarauztarrak prestatutako janaria ere saltzen da makinan: txipiroiak tintan eta haragi bolak saltsa espainiarrarekin.

Lorategi kalean dago produktuak saltzeko makina, Usurbe aretotik gertu. ANE ARRIETA

Eskaintza handiagoa Laster, produktu gehiago ere eskuratu ahalko dira: «Nafarroako zainzuriak, piperrak, barazki heltzeakaria, orburuak eta beste barazki batzuk». Euskal Herriko produktuak dira makina honetan saltzen jarri nahi dituenak. Negozioa ongi pentsatua du. Orain arte aipatutako makinaren ezkerrean litxarreriak eta antzekoak saltzeko makina bat dago, eta beste aldean gelditzen den kristalaren lekuan pantaila digital bat jartzeko asmoa ere

badu, hala nahi duten enpresek bertan publizitatea jar dezaten. Oraingoz, makinetako edukia iragartzen duten marrazkiak eta oharrak daude.

Ez dira apurtzen

Inguruko herrietako produktuak daude salgai, eta laster produktu gehiago jartzeko asmoa dute

Itxura batera, eman dezake arrautzak halako altueratik behera erori eta hautsi egingo direla, baina, makina honek igogailu txiki bat dauka, aukeratutako produktuaren altuerara igotzen da eta orduan erortzen da produktua, oso altuera txikitik, eta arrautzak ez dira hausten. Bertako produktuak 24 orduz esku-eskura daude janaria saltzeko makina honetan.


14 GOIBERRI

INTERNET

saretik otamotz.com

Klik

Otamotz berrituta dator ei urteko ibilbidea egin eta gero, itsuraz eta indarrez berrituta dator otamotz.com , Urretxuko eta Zumarragako albisteak biltzen dituen ataria. Zintzo Mintzo euskaltzale elkarteak 2007an sortu zuenetik, harrera ona izan du webguneak bi herriotako irakurleen artean; sei urtean, 450.000 bisitatik gora izan ditu. Aurrera begira ere, erreferente izatea da atariaren helburua.

S

Ibilbide berri honetan, Goierriko Hitzako kazetariek egunero argitaratuko dituzten albisteez gain, agendak eta ohar laburrek ere toki berezia izango dute. Horrez gain, orain arte euskarri digitalean nahiz paperean argitaratutako informazioa eta argazkiak ere mantendu egin dira, artxibo moduan. Gune berrituak bilgune izateko helburua ere badu; hala, bi herriotako elkarteei eta kultur eragileei deialdi zabala egin zaie, bertan parte har dezaten.

Han eta hemen

Urretxu Biziz ataria berrituta Urretxuko Udalak herritarren partehartzea bultatzeko sortutako urretxubiziz.com webgunea berritu du. Atariaren «funtzionalitatea» bilatzea izan da helburu nagusia; horretarako, «itxura sinpletu eta erabilgarritasuna hobetu» dute. Herritarrek, herriko gaien inguruko iritzia eman dezakete bertan.

Teknologia

Teknologia

Mezularitza sare segurua

Sugaar, istorio interaktiboa

Elkarren artean komunikatzeko modua irauli du WhatsApp mezularitza zerbitzuak. Baina haren segurtasun falta kritikatu dute askok. Horren ordezko moduan sortu dute Telegram; mezu sekretuak bidaltzen ditu, informazioa ez da gordeta gelditzen, eta gainera, doakoa da.

Euskaraz badira umeentzako ipuinen inguruko APPak, baina Gestionet Multimedia etxeak beste pauso bat eman du Sugaarren Mendian istorio interaktiboarekin. Protagonistek bidaia bat egin beharko dute, eta erabiltzaileen esku egongo da zein bide hartu behar duten

telegram.org

euskalapps.net


GOIBERRI 15

PUBLIZITATEA



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.