Goierritarraren eta Otamotzen astekaria
93. zenbakia. 2014ko otsailaren 28a
GOI B ERRI Xabier Dorronsoro Hegazkin pilotua
«Hegazkinak txikitatik gustatu izan zaizkit» 6-7
Xabier Dorronsoro olaberritarrak Airbus A320 bat pilotatuko du. AIMAR MAIZ
Iñaki Mozo 3 Iritzia 4-5 Oiangu zaintzen 8-9 Gorka Santesteban 10 Frutagintza ekologikoa 11 Gabiriako neskak 1933an 12 Iker Azpeitia 13
02 GOIBERRI
PUBLIZITATEA
GOIBERRI 03
KATE MOTZEAn
MIKEL ALBISU
Iñaki Mozo Kirolaria
«Aralarreko gailurrak egunerokotik ihes egiteko leku aproposa dira» Mikel Albisu Beasin Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzietan lizentziatua da Iñaki Mozo (Beasain, 1987). Lanbidez, berriz, ziklo Indoor-eko monitorea, Arri-BKL saskibaloi taldeko prestatzaile fisikoa, eta kirol eta kultur ekitaldietako aurkezlea.
Kirola egiteko, areto barruan ala aire librean?
Aurkezteko, Ehunmiliak. Korrika egiteko, Vandekames mendi lasterketa (Katalunia).
Oporretarako leku bat.
Zaletasun bat.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Bertso saioetara joatea.
Lehen ekitaldia aurkeztu nuenekoa, hitz bakoitza esatearekin bat ikusleei begiratzen nien.
Gorroto duzuna.
Josef Ajram-en ¿Donde está el límite?
Goierriko txoko bat.
Abesti bat. Mikel Urdangarinen Badira hiru aste.
Korrikaldi motza errepidean, luzea mendian.
Janari bat.
Lasterketa bat.
Edari bat.
GOI B ERRI
Faltsukeria.
Musika talde bat.
Korrika egiteko errepidea ala mendia?
Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga
Lagos (Portugal).
Pelikula bat. El intocable. Liburu bat.
Dudarik gabe aire librean, naiz eta eguraldia lagun ez izan.
Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo,
Garagardo fresko freskoa.
Berri Txarrak.
Fetucciniak karbonararekin.
«Lehen ekitaldia aurkeztu nuenean, hitza esantearekin bat ikusleei begiratzen nien»
Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Lierni Ormazabal Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011
Aralarreko gailurrak, egunerokotik ihes egiteko leku aproposa dira.
Herriko alkate bazina... Nahiko komeri!
Beasainen biziko ez bazina... Mendia gertu eta itsasoa urruti ez duen lekuren batean.
Egoitzak: Beasain:
Webgunea:
Oriamendi, 32. 20200.
Posta elektronikoa:
goiberri.hitza.info
Urretxu:
goiberri@hitza.info
Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.
Publizitatea:
Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08
Bezero arreta / harpidetzak:
607 530 424 – publi@goiberri.info 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info
04 GOIBERRI
IRITZIA
IĂąigo Igartza
rekin Amara auzoan gozatutako doako umeentzako antzerkia ere; liburutegietan izaten ditugun ipuia kontalariak edo tailerrak (eskulan, literaura, musika, arte eszenikoak...), liburu, komiki, musika eta filme eskaintza zabala... Agenda kulturalei so egiten diet, gida, Donostia kultura, kmon, kafe antzokia, kulturweb, noiz, egukarietako asteburu programazioa... eta zur eta lur geratzen naiz. Grisa, grisa da horrenbeste kolore artean kulturaren Bez -a igotzea, baina are beltzagoa marmarka jardun eta Acdc, Springsteen, BBK LIVE eta ho-
Bankuko langilea
Kulturaz goza dezagun egiak itxirik, parean dudan kafe kikararen usai dantza barneratzen zait eta gozamenean lasaitzen zait gorputza. Arima ere bai. Kafe hutsaren apar sendoak oroitzapen goxoak dakarzki nirera, alboan, banandu ezin diren bikotea bailiran, kafea eta oroitzapenak. Dantzan hasi zaizkit une ederrak, aspaldikoak eta atzokoak eta edari nostalgikoaren lehen dastamenarekin... Agian gerokoak izango ditudan oroitzapenak ere bai. Laster hasi naiz nere imajinazioan geroa margotzen, hutsaren oihal zurian, oroitzapenak eskuartean eta bizipen ederrak errepikatu asmoz, amestuz. Kolorez orrazten ditut lehen tentazioak, musikarenak, eta emozioz gogoratzen ditut lagunak kantari, begi zabalik eta parean dutena ezin sinetsirik. Garagardoen joan etorria, eskutik eskura eta irribarreen eskaini eta jasotzea. Jaialdi ederra izan
B
zen hura, dudarik gabe eta besarkada batean bildu ginen 6 lagun. Libertatearen sentimendua areagotzen duen une horietako bat bizi genuen eta berriro ere emango da! Irrifartxo bat ageri zait ezpain alboan. Margotzen hasi naiz gogotsu, nere iraganaren une ederrak eta izango direnak. Eskuetan kolore bustiak antzematen ditut ilusioz, ume baten ezinegonaz, nere imajinazioan den lientzoa ausardiaz onartzen dut. Alde batetik bestera kolore deigarriak, pailazoen aurkezpen anarkiko baina zentzuduna, umeen arreta osoa jaso eta beraiekin jolasten duena jajaja. Hortxe det semea memorian, auzo antzerki batean, dohainik izan den antzezlanari so eta preziorik ez duen espresioan, ahoa ezin itxirik, harrituta eta liluratuta. Jajaja nabarmen egiten dut parre neurean, oroitzapen horiekin. Penaz ere begiratzen diot margotu nahi dudan geroa kul-
turalari, bai, horretaz baitoa kontakizun hau. Ezinaren eta bakardadearen grisa barneratzen zait aurreko astean AndrĂŠs lagunarekin gozatutako kontzertua oroitzean. Inglaterratik etorritako talde bikain baten kontzertua eskaini zitzaigun gipuzkoar areto batean. 10 euro sarrera eta ordu eta erdiko saioa, itzela indartsua eta gertukoa. 70 pertsonek gozatzeko parada izan genuena. Baita Jon-ekin Motz tabernan (taberna dexentek eskeintzen duten eta oparitzen diguten bezala) ikusitako azken kontzertua, debalde eta 15 lagun bildu zituena edo semea-
rrelakoek bakarrik betetzea aretoak edo jaialdiak. Tristea kexu jardutea eta doakoak ez eskertzea edo prezio sinbolikoetan eskaintzen direnak ez gozatzea. Etxetik, zure sofatik irakurtzen didazunari esaten dizut, telebista aurrean orduak ematen dituzunari, mugi ipurdia eta zoaz, gozatu eta jantzi zure oroimenen koadroa, gaur duzu biharra oroiminez janzteko unea, lagunekin, semearekin edo bikotearekin eta ez pentsa ez dela ezer eskeintzen, Bezaren igoerak eskusa dela (%21ak sarrera normal batean euro 1 suposatu du). Eta batez ere aupa altruistaki zuen lokaletan gozatzeko aukera ematen diguzuenoi, Gaizka, IĂąaki.... Nire kultura lagunei, muxu, dudarik gabe.
GOIBERRI 05
IRITZIA
Asteko irudia
Josu Maroto
Inauteriak Bat baino gehiago hegazkin pilotuz mozorrotuko da asteburu honetan, baina ez da mozorroa Xabier Dorronsoro hegazkin pilotuak lanerako erabiltzen duena. Aitzaki honekin 80ko hamarkadako filma etorri zait burura. Ondo pasa inauteriak!
Erabaki garrantzitsu bat hartu berri dut Mikel. Bai jauna! 12 bat urtetako mutiko bat kalean bakarrik lasterka ikusi ondoren, nik ere hala egiten hasteko garaia badudala erabaki dut. Nik ere korrika egiten hasi behar dudala. Izan ere, zerbait handia galtzen behar dut! Mutil zein neska, ume nahiz heldu, pijo edo borroka, jende anitza ikusten dut bidegorrietan korrika. Eta ni, behiak trenari lez beste aldetik begira. Baina nahikoa da! Mens sana in corpore sano! Zertarako irakurri, musika entzun, pelikulak ikusi... Apokalipsia iristen denean Txindoki puntara babestera 35 minututan igotzeko gai ez bazara? Zertarako ikasi hizkuntza bat orein baten ehizan joan eta atzetik jarraitzeko gai ez bazara? Zertarako suspertu zure kreatibitatea, ondoren herriko seme-kuttun bere borondatez bizitza arriskuan jarri duen mendizale bat egiten badute? Zertarako egon hilabetetan liburutegia arratsaldez noiz irekiko zain, kiroldegia egunero zabaltzen dutenean?
Bai Mikel, zerbait handia galtzen behar dut eta ez nago horrela jarraitzeko prest. Etorkizuneko belauneko arazo edo eskuindar bihurtzeko arriskuak kontutan hartuta ere. Zeren badakizu, ezkertiar izatetik eskuindar pragmatiko bihurtzeko ezinbesteko aro bat omen da norberaren gorputzean arreta jartzea. Edo hala dio behintzat Zizekek.
Jon Artola
bat eta
Nik ere sentsazio berbera daukat azkenaldian, eta nire herrian arrotz sentitzen hasia naiz. Urrun ikusten nuen plaga bat izatetik, gertuan eta sekula esperoko ez nuen lekuan, pandemia hau zabaltzen ari dela ikusi dut. Baina aizu! Agian arrazoi duzu eta gu gara oker gabiltzanak. Goierri kirolaren herrialdea bilakatzen ari da eta leku guztietan mendi lasterketak, BTT probak, duatloiak, ultratrailak eta megaultramatadak besterik ez daude. Hori bai, zineklubera egunetik egunera jende gutxiago joaten da, liburutegiak frikientzat babestoki bilakatu dira, eta %90ak edo ez du normalean irakurtzen, edo Kilian Jorneten biografia da irakurri duen azken liburua. Dagoeneko ez dugu gogoratzen orain 10 urte arrakasta soziala eskaintzen zuten jarduerak zeintzuk ziren, eta garbi dugu, gaur egun pundamentuzko pertsona bat izateko, gutxienez Arriarango Mendi Lasterketa egin behar duzula, eta kilometroa ez dakit zenbat denboran.
bat Mikel Alvarez
Gu ere entrenatzen hasi beharko gara lanak libre uzten digun denbora urrian eta, agian, gu ere pro-gizonak izatera iritsiko gara. Orduan Artola, eta orduan bakarrik izango gara kontuan hartzeko moduko pertsonak eta une horretan, ez dugu liburutegiko ordutegi tristea ezagutuko, ezta inportako ere. Kilian Jorneten biografia irakurriko dugu eta ez zaigu axolako Zizekek zer esaten duen. Nor den ere ez dugulako jakingo.
06 GOIBERRI
ELKARRIZKETA
Xabier Dorronsoro Hegazkin komertzialetako pilotua
«Pilotu bezala gehien sentitzen duzun unea lehen aireratzea da» Aimar Maiz Olaberria Lurretik zerurako jauzia emango duela esatea ez da metafora Xabier Dorronsororentzat (Olaberria, 1987). Abioneten instruktore izan ondoren, hegazkin komertzialen pilotu gisa hasiko da lanean, martxoan, Vueling konpainiarekin. Airbus A320 bat erabiliko du, espezializazio kurtsoa egin du eta.
Nondik datorkizu hegazkinetarako zaletasuna? Txiki-txikitatik. Hiru-lau urte nituenetik beti gustatu izan zaizkit. Batez ere lehenengo bidaia egin nuenetik, Tenerifera, oporretan. Lau-bost urte nituen. Kabinan sartu ginen, eta orduantxe sortu zitzaidan harra. ‘Hau da nirea’, pentsatu nuen. Jostailuzkoak erosi, aldizkariekin hasi, eta mundu honetan gero eta gehiago sartu nintzen. Simulagailuekin ere bai, etxean. Gaur egun edozeinek eduki ditzake, ordenagailuan. Nahiko onak daude, baina gaizki ikasten da hor egia esan, zerorri bakarrik hasten zarenean.
Baina gehiago ere beharko da. Non eta zer ikasi zenuen? Erabakia hartzen duzunean pilotu izan nahi duzula, gaur egun bi modu daude: bat unibertsitateko karrera egitea —nire kasua—, eta bestea eskola ofizial batean kurtsoa egitea. Oso
desbedinak dira. Biekin lizentzia berbera lortzen da, baina unibertsitatean karrera bat duzu. Estatuan bi lekutan bakarrik dago titulu ofiziala: Reusen —ni izan nintzena— eta Salamancako eskolan.
Karrera berezitua ala espezializazioa da pilotuarena? Zehazki horretarako da karrera. Gradu ofiziala da, lau urtekoa. Izena zehatz Aire Lineako Garraioko eta Aire Operazioetako Pilotua da, titulu hori lortzen duzu. Horrez aparte, lizentzia.
Zer ikasgai sartzen dira hor? Urtero asignatura batzuk daude, gainditu beharrekoak; ez dago bat uzterik. Lizentzia ateratzeko ikasgai ofizialak 14 dira: meteorologia, nabigazioa, hegazkinaren sistemak... Beste batzuk aeronautikako zuzenbidea, psikologia eta zentzu horretakoak dira. Denetik sartzen da. Gure lana ere halakoa da, denetik ikusten da eta. Karrerakoez gain, beste 14 azterketa teoriko eta bi praktiko Estatuak egiten ditu, lizentzirako. Pilotu komertzialek proba dezente gainditu beharra daukate.
Oinarrizko lizentziarekin zein hegazkin eraman ditzakezu? Monomotor guztiak, eta pistoizko bimotorrak, espezialitaterik behar ez dutenak. Hegazkin komertzial bat eramateko,
horren espezialitatea egin beharrean zaude. Adibidez, Airbus A320 batek berea dauka, eta Boeing 737 batek berea. Bat edukitzeak ez du esan nahi bestea eraman dezakezunik. Espezialitatea egin duzun modelo hori bakarrik eraman dezakezu.
Orain arte zer lan egin duzu hegazkin gidaritzan? Nik kurtsoa 2009an bukatu nuen. Ingalaterrara joan nin-
«Nire bizitzako ametsa, egiazki, bete dut, hegazkin komertzial bat pilotatu dudalako» «Bost urterekin pilotuen kabinan egon nintzen, eta orduantxe sortu zitzaidan harra» «Goierriko bista ikusgarria da goitik; kanpoko jendeak ere esaten du hori»
tzen, ingeleseko titulua ateratzera. Itzulitakoan instruktore egin nintzen, erakusten hasteko. Zeren konpainia batean sartzeko ordu kopuru bat eskatzen dute, eta bi modu daude betetzeko: dirua ordaindu, edo bestea sektorean ahal duzun tokitik hasi. Kurtsoa egin eta Hondarribiko eskolan sartu nintzen 2010ean. Orain arte 1.500 ordu egin ditut. Urrian Vuelingetik deitu zidaten, probak egitera joateko, lehenengo aldiz. Gainditu nituen, eta abenduan A320aren espezialitatea egin nuen. Martxoan hasiko gara.
Martxoaren 3an zoaz, ezta? Bai, jada hegan egiten hasiko gara martxoan. Basea Bartzelonan edukiko dut, El Prat aireportuan. Han biziko gara, gertuan, ordubete baino gutxiagoan egon behar dugulako.
Komandante batekin hasiko zara. Kabinako bigarren gisa? Bai. Hegazkin komertzial guztietan bi pertsona joaten dira, biak pilotuak: ezkerrean joaten dena komandantea da, eta eskuinekoa lehenengo ofiziala. Biek lan berbera egiten dute, eta biek eramaten dute hegazkina. Batek jauzi bat egiten du, eramaterakoan, eta gero besteak ekartzen du. Eramaten ez duenak besteari laguntzen dio. Komandantea da hegazkin ho-
GOIBERRI 09 07
ELKARRIZKETA
rretan pasatzen den guztiaren arduradun nagusia. Diferentzia ardura horixe da. Bigarren izateak esan nahi du komandanteari zerbait pasatuz gero zu zarela arduraduna.
esaten du: kosta eta Donostia oso politak, baina barrualdea, Goierriko bailarak eta Etxarri aldea, ikusgarria da goitik. Eduki dudan sustorik handiena, gainera, Goierrin izan nuen, putreekin. Nahiko altu ibiltzen dira, eta bandada batekin topo egin genuen Beasainmendin, Usurbe gainean. Hegazkina ez da mugitu behar halakoetan. Putrea bera egiten da bola bat eta behera erortzen da. Baina horretaz fidatu behar duzu. Zu 200dik gora kilometro orduko zoaz, eta non jotzen zaituen, aberia dezentekoa egin lezake. Sustorik handiena horixe eduki dut; ez zen ezer pasatu.
Ardura esaten denean, bat, noski, hegazkina ondo eramatea da. Baina gehiago izango dira. Zentzu guztietan. Den-dena daukazu bete beharra. Lehenengo, iristen zarenean, hegazkina nola dagoen ikusi, zeren aurrekoak gaizki utzi badu erantzukizuna zurea da. Bestetik, jende asko doa, 170 pertsona gutxienez, eta edozeini edozer gauza pasa liezaioke: bat drogatuta tokatu liteke, bestea edanda, bat gaizki sentitzen dela... Erabakiak komandanteak hartzen ditu.
Lan berriaren etorrerarekin, nola zaude? Lehenengo gauza, ilusionatuta. Nire betiko helburua konpainia batean sartzea eta hegazkin komertzial bat eramatea izan da. Instruktore bezala ere oso gustura egon naiz, hegan egitea gustatzen zaidalako. Hasteko gogoarekin nago, eta ea garapenean goraka joaten garen. Hurrengo helburua, konpainia batean ondo zaudenean, eta urteak eta orduak dituzunean, komandante egitea da. Hori oraindik urruti ikusten dut, ordu asko behar direlako.
2001etik, gainera, hegazkinak oso kontrolatuta daude. Bai, asko aldatu da abiazioa. Ordu arte munduko konpainia guztiek lege bat zeukaten —kabina itxita, atea itxita...—, baina ez zen erabat betetzen. Gaur egun, atea irekitzea arraroa da, zerbait berezia pasatzen da. Ni bost urterekin kabinan egon nintzen. Aitak azafatari galdetu zion ea erakutsi ziezadaketen. Gaur egun ezinezkoa da. Ezagunak izanez gero errazagoa da, baina ezezagun batzuk ezin dira kabinan sartu.
Beraz, bizitzako ametsa beteko duzu. Bai. Egiatan bete dut, zeren ia hegazkin komertzial bat pilotatu dut. Orain, lehenengo erronka, gertukoena, jendea eramatea da, hegazkina neronek eramanez, baina jendearekin.
Beraz, Olaberriko haurrek zortea edukiko dute... Ez dut uste [barrez]. Hori ere komandantearen eskuetan dago, hark esaten du kabinan zein sartzen den eta zein ez.
Goierriren gainetik hegan ibilia izango zara. Dexente. Hondarribian egon naizen hiru urteetan, instruktore bezala dezente etortzen ginen hona. Ikasleei irakasteko barrualdera sartzen gara, pixka bat despistatzeko, nabigatzen ikasteko... Gainera, hemengoa izanda, beti gehiago erakartzen zaitu: hona inguratu, Aralar ikusi, zure etxea gainetik ikusi, bizi zaren eremua... Bista ikusgarria da. Gainera, Goierri nahiko polita da. Kanpoko jendeak ere
Zer sentitzen da hor goian?
Goiko argazkian, Xabier Dorronsoro olaberritarra Vueling konpainiako pilotu uniformearekin. Sorbaldan lehen ofizialari dagozkion galoiak ditu. ÂŤTxapelik ez dugu erabiltzenÂť, dio. Behean, A320 hegazkin bat gidatzen, espezializazio ikastaroan. GOIBERRI
Espeziala da. Gehien sentitzen duzun momentua lehenengo aireratzea da, kurtsoan zaudenean. Lehendabiziko aldiz hegazkin handi hori hartzen duzunean zerbait espeziala sentitzen da. Azken batean, 170 pertsonatik gora eramaten dituen aparatu batekin zoaz, 75 tona... hitz handiak dira, eta hori eramatea ardura da. Baina ez duzu horretan pentsatzen, baizik zure lana momentuan ahal duzun ondoena egiten.
08 GOIBERRI
ERREPORTAJEA
Oiangu zaintzen Aisialdi guneaz gain, ondare natural aberatsa jasotzen duen eremua da Oiangukoa. Ingurua aztertu eta kudeaketa plana eginda, herritarrengana gerturatzeko lehen pausoak ematen hasi dira Aranzadi eta Udala elkarlanean. Janire Arrondo Ordizia Ordiziarrek asko erabili eta estimatzen duten ingurua da Oiangukoa. Zaindu eta mantendu beharreko gunea da, balio natural eta paisajistiko nabarmenekoa. Aisialdi gunea eta larreez gain, inguruan duen baso masa oso aberatsa da, gainera, ikuspuntu ekologikotik. Azken urteetan polemikak ere zipriztindu du Oiangu, golf eremuaren proiektua zela-eta. Gunearen lehengoratzea izan da Ordiziako Udalaren azken bi urte eta erdiko erronketako bat. Herritarrekin parte hartze pro-
zesua ireki zuten parkearen etorkizuna zehazteko; hala, golferako jarritako hormigoizko 28 zutoinak kendu zituzten; mahai, eserleku eta erretegiak konpondu; eta Oianguren baserriaren teilatua ere konpondu zuten. Parte hartze prozesu horretatik jasotako ideia izan zen Aranzadi Zientzia Elkarteari Oiangu eremuaren gaineko azterketa egin zezan eskatzea ere. 2013an zehar osatu zuten Aranzadiko Botanika sailekoek Natur Balioen Azterketa eta Interes Bereziko Guneen Inbentarioa. Ondoren, Oiangurako
kudeaketa plana osatu zuten eta otsailean lehen ekintzak garatzen hasi dira. Udalak bost urterako hitzarmena egin du Arazadirekin parkea kudea dezan. Zuzenean hartu du parte azterketan eta kudeaketa planaren diseinuan Yoana Garciak (Ordizia, 1984); Aranzadiko Botanika saileko kidea da bera.
Natur ondarea Aranzadik egin duen azterketan ondare naturalaren hainbat aldagai ikertu dituzte: habitatak, fauna eta flora espezieak,
eta paisaia. Ondare natural aldetik garrantzitsuena aisialdi gunearen inguruko basoak eta horiek larreekin batera osatzen duten mosaiko egiturazko paisaia da. Azaleraz horren eremu zabala ez bada ere, biodibertsitatearen ikuspuntutik garrantzi handia duten hariztia eta haltzadia bezalako baso autoktonoak jasotzen dira bertan. Baso mota horiek Gipuzkoan zein EAEn bereziki suntsituak izan dira beste landaketa artifizial batzuen mesedetan eta hainbat azpiegitura eraikitzeagatik. ÂŤOrdiziakoa baso masa jarraia
GOIBERRI 09
ERREPORTAJEA
landare edo animalia espezie dauden ikusteko leku aproposa dela uste du Garciak.
Parkearen kudeaketa
da, dibertsoa, ikuspuntu ekologikotik oso garrantzitsua», dio Garciak. Bertan dauden zuhaitz eta landare espezie gehienak arruntak dira Gipuzkoan; baina, Oianguk duen berezitasuna dibertsitatea da. Bereziak dira Oiangun aurki daitezkeen zuhaitz mugarratuak ere. Ikazkinek ikatza egiteko adarrak mozten zizkietenez forma berezia dute gaur egun zuhaitz horiek. «Forma horrek ahalbidetzen du zuhaitz horietan animalia, landare, goroldio zein onddo espezie ugari bizi ahal izatea», dio Garciak. Hariztira inguratu eta basoa bera dentsoa, landarez josia, ikusten dugunean askok «zikin» dagoela uste duten arren, hor dagoena «aberastasuna» dela dio Garciak, zaindu beharreko aberastasuna: «Zuhaitz zahar baten adar bat erortzen denean hor utzi behar da onddoak garatzeko, xomorroak bizi ahal izateko, txoriak jateko xomorro horien bila joateko, ugaztun txikiak bertan ezkutatu ahal izateko...». Egunez ani-
maliarik ez ikusteak ez du esan nahi basoan bizirik ez dagoenik. Baso horiek, inguruko landaeremuko elementuekin batera mosaiko itxurako paisaia osatzen dutela azpimarratzen du Garciak; ekologikoki zein paisajistikoki balio handia du. Altamirako putzuak ere harreta berezia merezi duela uste du Aranzadiko kideak. Artifizialki sortua izan den putzu bat da, baina inguru heze horrek fauna eta landare espezie ugari garatzea ahalbidetzen du. Garciak dioenez Txingudi edo Salburua bezalako hezegune handiak baloratzen ditugu, baina txikiak ere kontuan hartu beharrekoak dira. «Urteetan zehar ez zaie kasurik egin, asko nahita lehortu dira», dio berak. Altamirako putzuan badago, gainera, Gipuzkoan soilik beste lau lekutan dagoen landare espezie bat: urzain-belarra edo Alisma lancolatum. Didaktikoki ere balioa izan dezakeen eremua da Altamirako putzua. Bertara bisitak egin, uretatik laginak hartu eta zein
Oianguk duen berezitasuna da dibertsitatea. Joan den igandean hegaztientzat babesteko eta ugaltzeko habi kutxak jarri zituzten gaztetxoen laguntzarekin. GOIBERRI
Behin azterketa naturalistiko eta paisajistikoa eginda, ingurunea mantendu eta hobetzeko asmoarekin kudeaketa plana diseinatu zuten Aranzadi Zientzia Elkartekoek. Landu beharreko gaien artean jaso dute Oianguko habitat naturalak, seminaturalak eta espezie berezien kontserbazioan lan egitea. Biodibertsitatearen babesa ardatz nagusi izanik, espazioaren erabilera jasangarria eta iraunkorra bideratzeko egituraketa ere garatu dute. Parkeak aisialdiaz eta ingurumenaz gozatzeko eskaintzen duen aukera aprobetxatuz, natur balioak ibiltariengana hurbildu eta naturarekiko sentsibilizazioa lantzea ere jasotzen du kudeaketa planak. Naturaren aldeko egitasmoak lantzearekin batera garrantzitsua da jendeari erakustea, horien aldeko kontzientzia har dezaten. «Ezagutzen duzun hori maitatzen duzu, eta maitatzen duzuna zainduko duzu», dio.
Paperetik ekintzetara
«Baso masa jarraia da, dibertsoa, ikuspuntu ekologikotik oso garrantzitsua» «Ezagutzen duzun hori maitatzen duzu; eta maitatzen duzuna zainduko duzu» Yoana Garcia
Aranzadiko kidea
Oianguko balio naturalak herritarrengana hurbiltzeko ingurumen heziketa eta sentsibilizazioa lantzen egingo dute ahalegina. Planean jasotako lehen ekintzetako bat garatu zuten joan zen asteburuan, Txoribox programarena. Parkean dauden zuhaitz gazteek zulo naturalik ez dutenez, hegaztiek babesteko eta ugaltzeko ordezko gisa erabil ditzaten hogei habikutxa jarri zituzten. Altamirako putzuaren konpontzea, fruta arbolen landaketak, habitat naturalak berreskuratzea, hitzaldiak eta irteerak, informazio panelak... Elkarlana oinarri hartuta, egitasmo zerrenda luzea osatu dute kudeaketa planean. Guztiak dira beharrezkoak Yoana Garciaren ustez.
10 GOIBERRI
GAZTEAK
«Irratia eroso sentitzeko eta jendea ezagutzeko tresna paregabea da» Kk’inzona irrati libreko ‘Gu ta gutarrak’ saioko ahotsa da Gorka Santesteban orain zazpi urtetik hona. Josune Zarandona Urretxu Gorka Santestebani (Zumarraga, 1979) haurra zenetik gustatzen zaio irratia. Etxean «beti» entzun du irratia, eta batez ere «Segura Irratia», aipatu du. Irratirako zaletasunak bere irratsaio propioa egitera eraman du, eta orain zazpi urtetik hona Urretxuko Kk’inzona irrati libreko (FM-ko 98.0) ahots ezagunenetakoa da.
Nolatan hasi zinen Kk’inzona irratian zure saioak egiten? Kk’inzona sortu zenetik nabil bertan gauzak egiten. Aurretik, Gipuzkoa FM-k Zumarragan zuen irratian ibili nintzen, bi urtez magazin bat egiten. Gero, Europa FM-k hartu zuen hura. Garai berean jakin nuen Kk’inzona sortzeko bidean zela, eta han aritzea izan zen nire aukera.
‘Gu ta gutarrak’ saioa egiten hasi zinen, eta oraindik ere horrekin jarraitzen duzu. Aitor Lizarazu Ginz laguna eta JOSUNE ZARANDONA
biok hasi ginen saioa egiten. Ordu hartan hamabostean behin egiten genuen saioa, eta
Babeslea
«Hasieran herriko gaiak lantzen genituen, orain saioa kanpora zabaldu da»
gaur egun asteroko maiztasunarekin egiten dut. Hasiera batean herriko gaiak lantzen genituen, batez ere, baina orain irratsaioa kanpora zabaldu dela esango nuke.
Zertan aldatu edo garatu da saioa zazpi urte hauetan? Hasieran, herriko albisteak, asteburuko agenda eta elkarrizketa bat sartzen genituen. Gerora, saioa garatuz joan da eta tarte gehiago ditu orain. Kolaboratzaileak ere baditut, eta hilean behin etortzen dira beren tartetxoa egitera.
Azken bi urte hauetan saioa bakarrik egiten duzu gainera. Bai, orain bi urte Ginzek saioa utzi zuen eta orain ni bakarrik nabil. Hasieran ez nekien bakarrik egiteko gai izango nintzen ala ez. Aldaketa handia izan da niretzat, baina oso ondo moldatzen ari naiz.
Lan asko ematen al dizu saioa prestatzeak? Ez. Egia esan, ostegunean hasten naiz ostiraleko saio prestatzen. Elkarrizketetarako kontaktuak lehenago egiten ditut, hori bai. Asko ikasi dut zazpi urte hauetan. Irratia niretzat eroso sentitzeko eta jendea ezagutzeko tresna paregabea da. Ez dago astea amaitzeko modu hoberik, 19:00etatik 21:00etara saioa egitea baino.
GOIBERRI 11
GURE LURRA
Frutagintza ekologiko ikastaroa Biolurrek antolatuta martxoaren 7an eta 8an Zaldibiako Goizane eraikinean egingo dute; plazak mugatuak dira.
Ikastaroa Bi eguneko ikastaroa izango da, teorikoa eta praktikoa. non. Goizanen (Zaldibia). noiz. Martxoak 7 eta 8. ordutegia. Goizean 09:00etatik 13:00etara Goizane eraikinean, eta arratsaldean 15:00etatik 19:00etara, baserrietara bisita praktikoak. izen ematea. Martxoak 4.
penak gaztelerara itzuliko dituzte.
Arrakastaren faktoreak Loinaz Agirre Zaldibia Gipuzkoan nekazaritza ekologikoa sustatzea helburu duen elkartea da Biolur. Kontsumo ekologikoa, arduratsua eta solidarioa bultzatu eta ezagutaraztea dira Biolurren helburu nagusiak. Ildo horretan, martxoaren 7an eta 8an frutagintza ekologiko ikastaroa antola-
tu du. Zaldibian izango da ikastaroa, Larraitz bidean dagoen Goizane eraikinean. Fruta zaintzan eskarmentu handia duen Juliette Demaret teknikari frantziarrak emango du. Jean Luc Pettiten kolaboratzailea da eta frutazaintza ekologikoan aholkularitza lanetan ibiltzen da Demaret. Frantziarraren azal-
Gai desberdinak landuko dituzte bi egunetako ikastaroan. Batetik, fruta-arbola sail arrakastatsua lortzeko faktoreak landuko dituzte. Helburu hori lortzeko landaketak, fruta arbolen elikadura eta ongarriketa, ongarri organiko eta mineralen aukeraketa, zuhaitzen osasun babesa eta fruta arbolen inausketak garrantzia handia
Besteak beste, sagarra, udarea, kiwia, intxaurra, arana, gerezia eta fruitu txikien inguruko azalpenak emango dituzte. A.M.
izaten dute, eta hori guztia landuko dute Zaldibian.
Baserrietara bisitak 16 orduko ikastaroa da eta goizetan Goizanen bertan azalpenak jasoko badituzte ere, arratsaldetan baserrietara bisita praktikoak egingo dituzte. Ikastaroan parte hartu nahi duenak, martxoaren 4a baino lehen eman behar du izena, 943 76 14 47 telefono zenbakira deituta edo josune@biolur. net posta elektronikora mezua bidalita. Biolurreko bazkideek 30 euro ordaindu beharko dituzte eta bazkide ez direnek, 50 euro. Biolurretik jakinarazi dutenez, plaza kopuru mugatua dago. Goizanen bertan bazkaltzeko aukera izango da, 12 euroan. Izena ematerakoan bazkaltzen geratzeko asmoa dagoen ala ez azalduko beharko da.
12 GOIBERRI
ARGAZKI ZAHARRA
Ezkioko Joaquin Sicart argazkilariak ateratako argazkia da Gabiriako neskatoena. JOAQUIN SICART
Gabiriako neskatoak 1933an Ezkioko Joaquin Sicartek Gabiriako eskolako neskatoei 1933-34 ikasturtean ateratako argazkia da.
Goiko ilaran, ezkerretik eskuinera: Bixenta Zabaleta (Jauregi), Enkarna Garziandia (Sekretarioenea), Maria Agirre (Etxetxogoikoa), Jesusa Pe単agarikano (Gabirizarraundi), Joxepa Urkiola (Aunditegi), Maria Angeles Igarzabal (Merkategi), Juana Urbistondo (Arroaga), Antonia Oria (Gabirizartxiki), Agustina Lasa (Zantegi), Maria Kristina Jauregi (Agerretxemendi), Dominika Lasa (Etxeberribengoa), Maria Kruz A単orga (Izargoena) eta Maria Luisa Jauregi (Agerretxemendi). Bigarren ilaran, ezkerretik eskuinera: Dominika Txintxurreta (Txoko), Bixenta Alustiza (Landeta), Inaxi Txintxurreta (Txoko), Karmen Pikasarri (Baztarrika), Maria Sarriegi (Isastegi), Feliziana Agirrebengoa (Otsategi), Pilar Urkiola
(Aunditegi), Eugenia Salsamendi (Astiazaran), Mikaela Garziandia (Sekretarioenea), Epifania Arratibel (Zuazulagarakoa) eta Asunzion Arbiza Etxebeste (Hernaniko maistra). Hirugarren lerroan, ezkerretik eskuinera: Dominika Urbistondo (Arroaga), Inaxi Zelaia (Zuazolazpikoa), Trinidad Pikasarri (Baztarrika), Engraxi Apaolaza (Olalkiaga), Maria Txintxurreta (Txoko), Segunda Goitia (Gabirizarraundi), Luzia Urbistondo (Arroaga), Juana Oria (Gabirizartxiki) eta Dolores Salsamendi (Astiazaran). Lurrean eserita, ezkerretik eskuinera: Ramona Zabaleta (Jauregi), Anita Gabilondo (Igoarangarakoa), ezezaguna eta Natibidad Azarola (Mandola).
GOIBERRI 13
MOTZEAN
Saltsa guztietako perrexila Legazpin hainbat proiektu eta kultur ekintzatan hartu izan du parte, orain horietako zenbait utzita dituen arren. Josune Zarandona Legazpi Iker Azpeitia pertsona ezaguna da Legazpin. Herriko hainbat ekintzatan eta proiektutan parte hartu du azken urteetan, orain, horietako zenbait utzita dituen arren. Uzteko erabakia hartzeak «pena» eman diola aitortu du. Dena den, zenbait proiektutan «urte asko» eman dituela eta «atzetik datozenei ere lekua utzi» behar zaiela pentsatzen duten horietakoa da. Antolaketan aritzea gustuko du, gero «jendeak gozatu egiten duela» uste baitu. Orain, D-Pintxos musika taldean du jarrita arreta guztia. Taldea 2009an sortu zen eta 2012an lehenengo diskoa kaleratu zuen. Une honetan «bigarren diskoa izango dena prestatzen» dabiltza, ekainean sartu-
ko baikara berriz, grabazio estudiora», esan du. Diskoa osatuko duten zenbait abestiren melodiak eginda dituzte jada, «hitzak jartzea falta zaigu», zehaztu du. Web gunea ere sortu berri dute oraintxe: dpintxos.com. «Taldearen historia, guri buruzko informazioa... bildu dugu bertan eta, gure diskoa doan jaisteko aukera ere badago», dio.
Futbola zainetan Baina Azpeitia, Legazpiko Gazteak Kirol Elkarteko sortzaileetako bat ere izan da. «Gaztetxean futbol talde bat izateko helburuarekin sortu genuen», azaldu du. Futbol taldea 2006an desagertu zen, baina elkarteak 2008tik Futbol 7 Txapelketa herrikoia antola-
D-Pintxos taldean du arreta jarrita orain Azpeitiak; ekainean bigarren disko grabatuko dute. J. ZARANDONA
Azpeitiak gustuko du ekintzak antolatzea, jendeak «gozatu» egiten duela uste baitu
tzen du, «herriko jende askok parte hartzen du beti». Maiatzean hasiko dira kanporaketak eta finala ekainaren 28an izango da aurten. Dagoeneko izena eman daiteke. Gainera, Azpeitiak Sorgintxulo aisialdi taldean 15 urte egin ditu, Gazte Asanbladan ere ibilitakoa da eta Goiz Deia txistulari taldeko kide ere bada.
14 GOIBERRI
INTERNET
saretik fronton.es/eu
Sarean ikusia
Eskupilota, frontoietatik telefono mugikorretara
Software garapen tresnak euskaraz
WhatsApp eta Facebook
skupilota zale asko duen kirola dela gauza jakina da. Azken urteetan telebista dela medio izan duen gorakada ere ez dago zalantzan jartzerik. Teknologia berrien arloan, ordea, herren gelditzen ari zen. Bainet eta Pulsar Concept etxeek, ordea, telefono mugikorretarako eta tabletetarako balio duen bideojokoa sortu dute. Aurrez ere izan ziren ordenagailurako bideojokoak sortzeko ahaleginak; azkena, 2002ko Jai Alai Sport izenekoa. Orain sortu duten Fronton jokoak, eskupi-
E
lota du oinarri, eta benetako jokalarien eta frontoien irudiak erabiltzen ditu, denak 3Dan eginak. Fronton jokoa dohakoa da eta Iphone eta Android motako telefono mugikorretan erabili daiteke, AppStore eta Google Play zerbitzuen bidez jaitsita. Hizkuntzari dagokionean, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez dago.
Bideojokoa nola egin duten azaltzen duen bideoa:
Klik
Azken astean zeresan ugari ematen ari da WhatsApp mezularitza zerbitzua. Batetik, Facebook erraldoiak irentsi duelako. Kopuruak ere ez dira nolanahikoak; Mark Zuckerberg-en konpainiak 13,8 milioi euro ordaindu ditu. Hala ere, Facebooken sortzailearen arabera, ÂŤWhatsAppek dagoeneko ordaindutakoa baino gehiago balio duÂť. Bestelako zeresanik ere izan da, ordea. Izan ere, erosketa hori egin eta hiru egunera, WhatsApp-en zerbitzua etenda egon zen lau orduz. Erorialdi horri probetsua atera ziona Telegram izan zen, ordu gutxian milioika deskarga izan baitzituen; gehitxo agian, hura ere erori egin baitzen.
Euskarazko softwarea sortu eta garatzeko baliabideak eta laguntza tresnak eskura jarri ditu UZEIk, lokalizazioak.com webgunean. Besteak beste, interfazeak euskaratzen laguntzeko gida praktikoak, lokalizazioetarako tresnak eta lexikoaren glosarioa, webguneen itzulpena edota euskaratutako aplikazioak aurkitu ahal izango dira bertan. lokalizazioak.com
Europarren %70 pirata da Europako herritarren hamarretik zazpik pelikulak doan deskargatzen dituzte. Hori da Europar Batzordeak pasa den astean aurkeztutako txostenaren ondorioetako bat. Datu horiek, 4 eta 50 urte arteko 4.608 laguni egindako inkesta batetik ateratako ondorioak dira. argia.com/teknologia