GoiBerri 100. zenbakia

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

100. zenbakia. 2014ko apirilaren 25a

Altxorra artxiboan Lazkaoko Beneditarren Artxiboak funtsak biltzen jarraitzen du 6-9

Aiora Urdangarin 3 Iritzia 4-5 Andoni Berriotxoa 10-11 Kriketa Urretxun 12 Mikel Alvarez 14-15 Guriditegi historiaren lekuko 16

Material guztia deskribatzea, sailkatzea eta ordenatzea da artxiboko lan nagusia. GOTZON ARANBURU


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE moTZEAn

MIKEL ALBISU

Aiora Urdangarin Pandero jolea

«Kotxean buelta asko ematen dizkiot Zea Mays-en Oihu abestiari» Mikel Albisu Ataun Laket taldeko pandero jolea eta abeslaria da Aiora Urdangarin (Ataun-Aia, 1986). Pandero irakaslea era bada, eta Euskadi Irratian aritzen da teknikari lanetan.

Liburu bat. SP-rako Tranbia. musika talde bat.

Amets bat.

Euskaldunak batez ere. Bat aukeratzekotan, Berri Txarrak.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.

Abesti bat.

Jaso duzun oparirik bereziena. Inguruan dudan jendea edukitzea.

Asko ditut, eta ea pixkanaka betetzen joaten diren. Hainbeste dauzkat...

Elgoibarko txoznak.

Azkenaldian kotxean buelta asko ematen dizkiot Zea Maysen Oihu abestiari.

Eta parrandarako?

Janari bat.

Gezurra.

Gogoa izanez gero, edozein.

Amak prestatzen duen edozein. Ah! Eta aitaren bakailaoa pil-pilean.

Goierriko txoko bat.

Kontzertua egiteko plaza bat.

Zaletasun bat. Denbora dudanean mendira edo tokatzen den lekura bueltaxka bat egitea.

Pelikula bat. Intocable, oso ona! Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga

GOI B ERRI

Edari bat. Ardo zuri on bat.

oporretarako leku bat. Ez naiz izan, baina Kuba.

Gorroto duzuna.

«Gazteei erraztasunak jarriko nizkieke Aian bizi ahal izateko»

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Agautz gaina.

Herriko alkate bazina... Gazteei erraztasunak jarriko nizkieke Aian bizi ahal izateko.

Ataunen biziko ez bazina... Ataunen ez bada, inon ez!

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.hitza.info

Urretxu:

goiberri@hitza.info

Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

607 530 424 – publi@goiberri.info 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info


04 GOIBERRI

IRITZIA

Eskeine Legorburu GoiBerriko zuzendaria

Zenbaki borobila, borobiltzen jarraitzeko i urteko bidea egin du dagoeneko GoiBerri aldizkariak, eta iritsi gara 100.zenbakira ere. Eskuartean duzun zenbaki hau da, zehazki, 100.a. Goierritarra eta Otamotz aldizkarien baturatik sortua, Goierri osoa ere batu nahi izan dugu bide honetan, eta eskualde izaera indartu, Goierri egiteko tresna izan baita GoiBerri zenbakizzenbaki. Goierritar ugarik izan du orri hauetan hitza emateko aukera, eta hitzak hizki bihurtuta, eskualdeko bi zutabe garrantzitsuren sustraiek luzatzen jarraitzen dute. Zuhaitza hazten joan da bi urte hauetan, eta hazten doa, adarrak sendotzen, eta hitzak loratzen. Asteroko fruitua da orain GoiBerri, Goierriko Hitza egunkariaren osagarri; eta ongarri ditu sarean hitzak irudi bihurtzen dituen euskarriak.

B

Zenbaki borobila da 100, eta zenbakia borobiltzen jarraitzeko helburuz jarraituko dugu lanean. Eskualdeko 22 herrien eta goierritarren arteko harremana saretzen indartuko dira zuhaitz honen adarrak, Goierriko gizartearen laburpenak indartuko baitu aurrerantzean ere paper zuria, goierritar ugariren topaleku izaten jarraituko baitu. Euskara oinarri hartuta, erronka ugari ditugu aurreantzean, zenbakiak eta urteak borobiltzen joateko. GoiBerriren webgunea berritzea izango da aurtengo helburu nagusietako bat, garai berrietara egokitzeko bidean paperaren osagarri izango baita aurrerantzean ere Interneteko orrialdea, baina modu osatuagoan. Eta Goierriko Hitza egunkariaren 10.urteurrenak emango digu bigarren zenbaki borobila. Urrian iritsiko da Hitzaren urteurrena ospatzeko garaia, bai-

na bitartean izango da urteurrena gogoratzeko tarterik. Izan ere, 100 zenbaki, hamar urte ete hamaika kontu ditugu oraindik –eta gutxienez– elka-

«Zuekin jarraitu nahi dugu zenbakiak borobiltzen»

rrekin egiteko. Eta zuekin egiten jarraitu nahi dugu. Elkarrekin jarraitu nahi dugu zenbakiak borobiltzen. Gero eta gehiago zarete zuen konfiantza GoiBerrin jartzen duzuenak (harpideak, irakurleak, enpresak, publizitatea jartzen duzuenak, banatzaileak, kolaboratzaileak, langileak...) eta zuek egiten duzue astero GoiBerri. Horregatik, lerro hauen bidez, zuenganako esker ona luzatu nahi dut, eta zenbakiz zenbaki, orriz orri eta hitzez hitz orain arteko bidetik jarraitzeko gonbita luzatu nahi dizuet. Izan ere, zuek gabe, zaila da bidean aurrera egitea; zuhaitzak loratzen eta indartzen jarraitu behar du, elkarrekin zenbaki borobilak borobiltzen jarraitu behar du.

Txinpartak «Independentismoak beste sentsibilitate bat behar du sozialki eta ekonomikoki» Ander Iturriotz

Soziologia irakaslea

50 urte Ampok. 50. urteurrenaren harira, Nola ikusten duzu mundua 50 urte barru gaia hartuta, idazlan lehiaketa antolatu du, euskaraz zein ingelesez. Ekainaren 13rako aurkeztu behar dira lanak. Informazioa eta oinarriak idazlana @ampo.com-en eskura daiteke.

Aitor Irastortza Zaldibiako Aitor Irastortza bertsolariak irabazi du 2014. urteko Gabiriako Osinalde bertsolari txapelketa. 19 urte ditu zaldibiarrak. Publikoaren saria, berriz, Aitor Salegi zestoarrak jaso du, harria hitza emanda botatako bertsoagatik. Mikel Iturriotz urretxuarra ere finalean izan da.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

100. zenbakia Zorionak GoiBerri eta jarraitzaile guztiei. 100. zenbakira iritsi gara!

Zein bide egiten dute tribuna honetan zuk eta nik idazten ditugun hausnarketek? Norbaiti inporta al zaizkio? Irakurtzen al dira? Inork mehatxatu al zaitu hau edo bestea idatzi duzulako? Inork seduzitu al zaitu ezdakitzein hitz erabili zenuelako? Egurtu al zaitu kaputxudunen batek gaueko orduko txikitan edo eguzki galgatan? Bi hilabetez behin idatzi behar honek ez dakit zentzurik ba ote duen. Esan nizun, bai, zuri tokatzen zitzaizula, eta kasurik ez zenidan egin! Beraz, hemen nago, lanean, larunbatez, eta ordenagailuko ordularia esaten ari zait 19:08 direla. Ordu egokia hausnarketa sakonenerako, Unai. Horregatik beragatik, ia beti bezala, bi hilabetero moduan, ez dakit zeri buruz idatzi. Nola izan gaitezke polemiko, Unai?Nola lortu lauzpabost iruzkin GoiBerriko webgunearen gure espaziotxoan? Jon Artolak eta Mikel Alvarezek idatzitako aurrekoak bazuen, ene uste apalean, polemikarako gaia, eta hari ere ez zioten iruzkinik egin —igual twitter-era zabaldu beharko dugu

Bat eta Bat hau?— Onartu beharra daukat, halere, eztabaida sortu duela nire inguruko fororen batean edo bestean. Beraz, Unai, erantzun zerbait sorraraziko duena, esaterako, halako zerbait: «Baina ze ostia esaten ari da hau!»

Igor Susaeta

bat eta

Lehenik eta behin, barkamena eskatu beharrean nago; zuri Susaeta jauna, GoiBerriko langileei eta baita irakurle orori ere. Guri tokatzen zitzaigun testua idaztea duela pare bat aste eta kale egin nizuen. Begira nola diren gauzak, (idatzi genuen behin komunikazio-inkomunikazioaren inguruan) WhatsApp-az eta hotmail-az eta hala ere kale! Pasa egin zitzaidan data eta konturatzerako berandu zen. Ez da berriz pasako! Zure aste honetako hausnarketak zer pentsatua eman dit eta zurekin erabat ados nago, Susaeta jauna. Nik ere baditut zure inpresio horiek. Behin ia-ia egurtu ninduten Urretxuko bi lagunek Ehunmiliaken inguruan idatzi ondoren; gainerako idatzien inguruan ez dit inork aipamenik egin eta hamaika egin ditugu horrezkero! Askotan pentsatu izan dut testu batean «badakizue Pepito kabroi bat dela?» jartzea, eta jendea aztoratzen den aztertzea, ea kalean zerbait esaten didaten, irakurri dutenaren seinale izango zen behintzat.

bat Unai Kerejeta

Pentsatzen dut baita ere, denbora pasa ahala, eta inork irakurtzen ez gaituela ikusita, gero eta zailagoa egiten zaigula idaztea. Ez al zaizu horrela dela iruditzen? Beraz, Goiberrin irakurle zaren horrek badakizu, Susaetak eta nik ere eskertuko genukeela gure testua irakurri duzuela esango bazenigute, ados ote zaudeten, sekulako astakeria bota dugula... Horrela, hurrengo idatzirako gaur falta izan zaigun indarra berreskuratuko genuke.


06 GOIBERRI

ERREPORTAJEA

Geroa gaurtik elikatzen Lazkaoko Beneditarren Artxiboa etenik gabe funts gehiago jasotzen eta ikertzaileen eskura jartzen ari da. Aimar Maiz Lazkao Hiru urte bete ditu Lazkaoko Beneditarren Artxibo berriak. 2010eko abenduan inauguratu zuten eraikina, monasterioaren alboko bi solairuko etxe modernoa eta egokia. 2011ko udaberrian eratu zuten fundazioa beneditarrek, Lazkaoko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. Artxiboa ez da baltsa, ordea. Etengabeko iturria da hara iristen den funtsen emaria. Lehendik iturburu oparoak eta emankorrak aurkitu izanagatik. Lehena eta oraina nabarmen bereizi ziren duela hiru urteko erabaki horietan. Hiru laguneko taldea ari da gaur egun lanean. Juan Joxe Agirre zubigilea bera, Miren Barandiaran beasaindarra eta Etxahun Galparsoro donostiarra. Tarteka, artxibozain gehiago hartzen dituzte. Orain, adibidez, Euskadiko Ezkerrak emandako artxibo handia sailkatzen laugarren kide bat ari da, diru laguntza bat tarteko. Artxibo «bizia» da Lazkaokoa. «Etengabe ari gara jasotzen. Egunero zer edo zer iristen da». Euskodok elkartearen bitartez, baita Angel Gainza zaletu bilbotarraren borondatezko material bilketari esker ere. Biltzaile sarea osatuta dauka, aspalditik, Lazkaoko artxiboak.Gainera, elkarlanean jarduten dira artxiboak. Batek errepikatuak dituenak besteei

ematen dizkie, eta alderantziz. «Juan Joxerekin hasi zen, 1980an», dio Barandiaranek. Bertako biltegirako ez ezik, euskal artxibistika mugimendu osoa abiarazteko ere giltzarria izan da Agirre. Aro aldaketarekin, azpiegitura erosoagoak, baliabide hobeak eta kontserbaziorako baldintza egokiak irabazteaz gain, metodologian ere asko aurreratu dute. Eta horretan ari dira gaur egun, buru-belarri: material guztia deskribatzen, sailkatzen eta ikertzaileen eskaerak bat-batean erantzun ahal izateko ordenatuta gordetzen. Batetik, Juan Joxe Agirrek monasterioko ertz batean pilatuta zeukan material mordoarekin ari dira, oraindik. Bestetik, egunero jasotzen dutenarekin. «Lehenengo antolatu egin behar da, zeren material guztia nahastuta etortzen zaigu. Hemen, batez ere, material politikoa eta soziopolitikoa interesatzen zaigu, eta horren inguruan dagoena: sindikatuak, euskarak ere pisu handia izan du, protestak...», dio Barandiaranek.

Juan Joxeren kaxa Euskal Herriaren luze-zabalean bulego, egoitza eta lokal askotan dago Juan Joxe Agirre idatzita duen kaxa huts bat. Elkarteek, alderdiek, erakundeek edo Lazkaoko harrobiaren ga-

rrantziaren berri duen edonork hara botatzen ditu sortzen dituen kartelak, afixak, agiriak. Eta betetakoan, Lazkaora. Bildumatan bereizten dute, gero, artxiboan. Gaika, alderdi politikoka, edo kasu berezietan, arloari dagokiona sortuta. Goierrik bere bildumatxo bat badu, herrietako agiri batzuekin, 1970eko hamarkadatik. «Oraindik lan asko dago egiteko, deskribatzen eta sailkatzen», dio Galparsorok. «Nik 15.000 kartel inguru sailkatu ditut, baina 35.000 daude. Hala ere, dagoeneko ikertzaile bat zerbait zehatzaren eske etorzen denean eman diezaiokegu». Informatizatuta daukate artxiboaren edukia. Galparsoro izan zen, langile laguntzaile bezala, Agirrerekin hasi zen lehenengoa, orain zazpi-bat urte. «Material asko zegoen, baina dena pilatuta. Izugarrizko kaxa pila, bata bestearen gainean. Egon bai, baina

Euskal Herriko gai soziopolitikoak jaso eta gordetzeaz gain zerbitzua ematea da artxiboaren xedea Biltzaile-laguntzaile sare zabal batek hornitzen du biltegia, eta hori du «balio handiena»


GOIBERRI 07

ERREPORTAJEA

Miren Barandiaran, Juan Joxe Agirre eta Etxahun Galparsoro, Lazkaoko Beneditarren Artxiboko langileak. G. ARANBURU

horrela edukitzeak ez zuen inolako erabilgarritasunik». Oraingo lana «hau dena» deskribatzea dela argi du Barandiaranek. Baina ez da horretan geldituko: «Helburua jendeak erabiltzea da, bestela alferrik ari gara gordetzen. Jendeak erabiltzeko, baina, jakin egin behar da zer dagoen, eta ondo antolatuta eduki».

Etorkizuna, itxaropentsu Beste zenbait erakunderen kontrara, Lazkaoko artxiboak etorkizuna ondo bideratuta dauka. Batetik, biltzaile eta laguntzaile sarea ikaragarria delako, boluntarioki eta musutruk ekarpenak egiten dituztenak. «Horrek izugarrizko balioa dauka. Lan boluntarioa da, ez dugu ezer ordaintzen. Urtetako lanaren fruitua da, konfiantza baten ondorio ere bai. Zorionez, jarraitzen du, eta espero dugu jarraituko duela. Sare horren balioa ezin da diruz ordaindu», dio Barandiaranek. Bestetik, sortu den azpiegitura jasangarria delako, epe luzera ere. «Honen kostua oso merkea da: hiru pertsonaren soldatak eta eraikinaren mantenimendua. Ez da izugarrizko dirutza gastatzen hemen. Nik uste artxibo honek etorkizuna ziurtatuta daukala», gaineratu du Galparsorok. Garbi dituzte zeintzuk diren etorkizuneko proiektuaren zutabeak: jasotzea, kontserbatzeko. «Hau ez da ezer patrimoniala, ez da liburutegi publiko bat. Gauza hauek jasotzeko eta gordetzeko dira, ahal bada betiko». Eta, bigarren zatia, «garrantzitsuena», eskatzen duenari zerbitzua ematea. Gauza batek duen balioa inork eman nahi dion hori izan ohi da. Lazkaoko artxiboari askok aitortu diote altxor izaera.


08 GOIBERRI

ERREPORTAJEA

Artxiboko apalen artean Euskal Herriko historia garaikidea daukate bilduta. Juan Joxe Agirrek buruan du paper bakoitzaren historia. G. A.

Atzeko historia ere bertan Memoria harrigarriz, artxiboan dauden agiri, aldizkari eta funts askoren berri dauka Juan Joxe Agirrek. Lurrean bilduta, jendeari eskatuta ala ate joka egoitzetara joanda, berak bilduak baitira. Beste artxibo bat du buruan. A. Maiz Lazkao Euskal Herriari buruzko artxiboa sortu du, baina une bakoitzean galdetu beharrekoa da Juan Joxe Agirre zertan ari den. Edozeri heltzeko nagirik ez baitauka. Aita gurea munduko 700 hizkuntzatan idatzita ageri den txosten bat sailkatzen ari da gaur egun. Tartean, euskarazko 100 aldaera desberdin ere baditu. Duela hiru urte arte, Agirreren burua zen artxibo erraldoiko ordenagailua. Zer eskatu, Google bilatzaileak baino lehenago emango zuen eskura. Paper, agiri, aldizkari edo kartel bakoitzaren historia ere ia-ia

«Debalde, batere dirurik gabe lortu ditut nik. Orain diruarekin ere ezin da, ez daude eta» Juan Joxe Agirre

Artxiboaren sortzailea

bai baitaki. Atzeko historia da, Agirrek bere eskuz idatzia, lehen lerrotik. Hainbeste daki, ezen bisitaria proban jartzea ere gustatzen zaio. «Zein da lehenengo egunkari nazionalista?», galdetu dio, tupustean, kazetariari. Eguna? Euzkadi? Ezta usainik ere. «El Correo Vasco. Sabino eta Koldo Arana anaiek egin zuten. Maiatzean hasi eta irailera arte. Gobernuaren aginduz debekatu zuten. Hori da lehenengo egunkari nazionalista. Eta hemen dago», dio Agirrek. Halako bildumak eskuratzeko, etenik gabe bila jardundakoa da Agirre. «Ez dago siniste-

rik! Debalde, batere dirurik gabe bildu ditut denak. Orain diruarekin ere ezin dira lortu, ez daude eta».

Igandeetan ere lanean Ezin konta ahala gertaera ditu. Kontatzen dituenak, eta ez dituenak. Eguneroko artxibozain lana gutxi ez, eta larunbatigandeetan aldizkariak enkuadernatzen ditu. Txiste bat gogorarazi dio argazkilariak: Igeltseroak bere laguntzaileari: ‘Atseden hartzen duzun bitartean, igo itzazu adreilu batzuk’. Halaxe da Agirre: euskal historia garaikideari eraikin onena egin dion igeltseroa.


GOIBERRI 09

ERREPORTAJEA

4.000-5.000

6.800

Jasotako agiriak. Urtean funts edo agiri kopuru horixe sartzen da Lazkaoko Beneditarren Artxiboan. Dohaintzan emanak dira, pribatuek, erakundeek nahiz mota guztietako elkarteek. Gehientsuenak kartelak izan ohi dira, Euskal Herria toki oparoa delako kartelgintzan. Aukeraketa eta inbentarioa egiten dute artxibora iritsi orduko.

Aldizkariak. Aldizkarien tituluak 6.800 inguru dituzte. Bakoitzaren ale kopurua, asko aldatzen da gero. «Balio handiena, askotan, bi zenbaki besterik ez dituztenek daukate, ez dagoelako besterik», dio Barandiaranek. Politikari edo soziopolitikari buruzkoak dira. Goierrin argitaratzen zirenak eta direnak, horiek denak jasotzen dituzte.

35.000

35.000

Kartelak. Azken lau hamarkadetako historiaren erakusgarri grafiko interesgarrienak dira. Guztira 35.000 baldin badaude, 15.000 edo 16.000 dauzkate katalogatuta, oraingoz. Antolaketarako, 208 apal kaxoidun dauzkate, artxiboaren luzera osoa hartzen dutenak. Kaxoi bakoitzean zer dagoen informatika datu-basean daukate jasota.

Eranskailuak. Artxiboaren beste bilduma baliotsu bat dira. «Kartel txikiak dira eranskailuak», dio Juan Joxe Agirrek. Euskal Herriarekin zerikusia dutenak bakarrik gordetzen dituzte, bai afixak, bai pegatinak. «Galbahea pasa beharra dago, errepikatutakoak asko iristen direlako, edo hemengo gaiekin loturarik ez dutenak», dio Galparsorok.

4.000

1970

Egutegi txikiak. Agirre 1958an hasi zen poltsikoko egutegitxoak biltzen eta gordetzen. 4.000 inguru dauzka. «Hasieran denak berdinak ziren, baina Franco hil ondoren, 1975ean, hasi ziren politikoak ere». 56 urteotan urtero-urtero jaso ditu, eta urte bat ere huts egin gabe dauzka bilduman.

Urtetik Goierriko bilduma. Atal berezi bat osatzen dute Goierriko gaiek, alderdi politikoetan edo gainontzeko bildumetan kabida ez duten agiriek. 1970eko hamarkadan hasi zen Agirre. Uraren eta urtegien arazoak, eskualdeko osasungintza eta ospitalea, herrietako kultur asteak, Jakintza asteak, omenaldiak... daude.


10 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

Andoni Berriotxoa Argazkilaria

«Argazki bakar batek ere ez du merezi bizitza arriskuan jartzea» Josune Zarandona Urretxu Andoni Berriotxoa Lubaki -k (Urretxu, 1982) haurra zenetik izan du argazkigintzarako jakinmina. Egun, argazkilari profesional gisa irabazten du eguneroko ogia. Denetarik egiten duen arren, bere berezitasuna gerra argazkilaritza da, eta batez ere, horregatik egin da ezagun. Nazioarte mailako hainbat sari ere jaso ditu egindako lanaren ordainetan. Telebistarako eta gobernuz kanpoko erakundeentzako egiten du lan. Bere argazkiak munduko egunkari eta aldizkari garrantzitsuenetan ere argitaratu dira: Nesweek, International Herald Tribune, Washington Post , The Guardian eta New York Times, batzuk aipatzearren. Berriki Urretxun antolatu den gerra argazkilaritzari buruzko jardunaldian ere parte hartu du.

Herrian zure lanari buruz hitz egiteko aukera izan duzu orain gutxi. Ilusio handia egin dit herrian hitzaldi bat egin ahal izateak. Beste batzuetan egin dudan bezala, nire hitzaldia Alepon (Siria) egon nintzeneko ikusentzunezko batekin hasi nuen. Ondoren jendeak galderak bota ditzan saiatzen naiz. Izan ere, egunkarietan argitaratzen

den horretaz harago, jendeak nazioarteko gaien inguruan jakin-mina baduela konturatu naiz. Egunkariek ez dute benetan gertatzen ari dena bere osotasunean azaltzen.

dut inoiz Gorka bezalako batekin topo egin. Argazkigintzako nozioak ikasi nituen berarekin, baina gero beti askatasuna ematen zidan nik nahi nuena egiteko.

Argazkilaritza beti izan duzu gustuko?

Noiz konturatu zinen argazkilaritzatik bizi nahi zenuela?

Argazkiak ateratzea beti gustatu izan zaidala esan daiteke. Gogoan dut, ikastolarekin haurra nintzela Baigorrira (Nafarroa Beherea) egindako irteera bat. Aitari bere argazki kamera baino ez nion eskatu bertara eramateko. Hamabi argazkiko kamerarekin joan nintzen eta lehenengo ordu erdian amaitu nuen karretea. Gero, 19 urte nituela Gorka Salmeron argazkilari legazpiarrak Urretxuko kultur etxean argazkilaritzari buruzko ikastaro bat eskainiko zuela jakin nuen, eta izena eman nuen.

Bidaiatzea ere asko gustatu izan zait beti. Anaia eta biok Land Rover zahar batean Saharako desertua gurutzatu genuenekoa dut gogoan. 70 karrete gastatu nituen bertan, eta

Esan daiteke, beraz, Salmeronek bultzatu zintuela argazkilaritzara? Asko zor diot Gorkari. Agian, une hartan beste irakasle bat izan banu gaur ez nintzateke nagoen lekuan egongo. Gorkak argazkilaritzaren oinarriak irakatsi zizkidan, baina hori baino gehiago, argazkilaritzarako grina ere berari esker neureganatu nuen. Gerora ere argazkilari ezberdinekin aritu naiz, baina ez

«Argazki batek, bere xumean, gauzak aldatzeko ere balio dezakeela konturatu naiz» «Errazagoa da Siriako frontea gurutzatzea, argazki bat saltzea baino, askotan» «Bostok argazki agentzia garai berrietara egokitzeko apustu bat da»

argazki asko atera nituen. Argazki haiek nik errebelatu nituen gero Urretxuko kultur etxean dagoen estudioan.

Ez da hori, dena den, Saharara egin duzun bidaia bakarra. 2010ean berriz itzuli nintzen. Manifestazio batean nengoela 18 urteko gazte batek hanka bat galdu zuen pertsonen kontrako mina bat zapaldu eta gero. Argazki haiek aterako aukera izan nuen , baita gero zenbait argitalpenei saltzeko ere. Argazki haiek argitaratzetu eta gero, Danimarkako gizonezko bat nirekin jarri zen harremanetan. Nire argazkiak ikusi zituela esan zidan eta gazte hari laguntzeko asmoa zuela, berarekin harremanetan jartzeko eskatuz. Orduan konturatu nintzen, argazki batek, bere xumean, gauzak aldatzeko ere balio dezakeela.

Ordutik beste hainbat bidaia eta esperientzia ere bizi izan dituzu. Nigan eragin gehien izan duen bidaietako bat Birmania eta Tailandia artean dagoen Karengo lurraldera egindakoa da. Oso esperientzia gutxirekin joan nintzen bertara, zer egin nahi nuen ere aurrez jakin gabe. Bertara iritsi nintzenean Karenen gatazka luze bat zegoela konturatu nintzen, munduko


GOIBERRI 11

ELKARRIZKETA

zaharrenetakoa, nahiz eta telebistan agertu ez. Hastapen bidaia izan zen, batez ere, niretzat. Argazkilari asko ezagutzeko aukera izan nuen bertan, eta han ateratako argazki bat Sueziako aldizkari anarkista bati saldu niola gogoratzen dut. Prezio oso onean gainera. Han egindako lanak, hemen agentzietan nire burua ezagutzera emateko balio izan zidan, batez ere.

Gatazkak dauden lurralde gehiagotan egoteko aukera ere izan duzu. Iraken, Argelian, Marokon, Saharan, Egipton, Sirian, Turkian... izan naiz. Baina Karenera egindako lehendabiziko bidai hartan ez bezala, orain lan egin behar dudan lurraldearen gaineko informazioa biltzen dut aurretik. Internet bidez, liburuak irakurriz edo bertako literaturan sakonduz, adibidez. Hango kazetariekin ere kontaktua egiten dut aurretik, nolabait beraiek direlako behin han zaudela bideratuko zaituztenak.

Zer da eremu honetan mugitzen den argazkilari batek gogoan eduki beharrekoa? Batez ere, oso garbi eduki behar da beti, argazki bakar batek ere ez duela zure bizitza arriskuan jartzea merezi, argazkia oso ona izanagatik ere. Bestalde, benetako gatazka editoreekin izaten dugu. Errazagoa da askotan Siriako frontea gurutzatzea, bertako editore bati argazki bat saltzea baino.

Euskal Herriko beste argazkilari batzuekin batera Bostok argazki agentzia sortu duzu.

GOTZON ARANBURU

Argazkilaritzaren eta kazetaritzaren mundua digitalizatu denetik asko aldatu da, eta Bostok garai berri horietara moldatzeko apustu bat da. Denetik egiten dugu, baina egunerokotasunari baino gehiago argazkien bitartez zerbait kontatzeko beharrari ematen diogu pisu gehiago. Orain, adibidez, herri kirolen inguruko erreportaje bat egin behar dut Ingalaterrako enkargu bati erantzunez.


12 GOIBERRI

GAZTEAK

Kriket ikastaroan parte hartzen ari diren haurretako batzuk, Mohamed Omar irakaslearekin. ASIER ZALDUA

Kriketa: Pakistango estadioetatik, Urretxura Asier Zaldua Urretxu Futbola ez da milioika zaletu dituen kirol bakarra. Europatik, Hego Amerikatik eta Afrikatik kanpo, beste batzuk arrakasta handiagoa dute. Pakistanen eta Indian, adibidez, kriketak. Bi herrialde horietan kirol nazionala da eta sekulako kriket estadioak dituzte. Urretxuko eta Zumarragako haurrek kirol hori ezagutzeko aukera dute, Urre-

Babeslea

txuko Udaleko Aniztasun eta Bizikidetasun mahaiari esker. Mahai horren helburu nagusia kanpotik etorri diren urretxuarren eta bertan jaio direnen arteko harremanak sustatzea da. Kideetako batek, Mohamed Omar pakistandarrak, kriket ikastaro bat antolatzea proposatu zuen, eta guztiek begi onez ikusi zuten bere proposamena. Ikastaroan 64 haurrek eman

dute izena: 6 eta 8 urte bitarteko 29k eta 9 eta 12 bitarteko 35ek. Lehen eskola apirilaren 6an hartu zuten eta guztiak oso pozik gelditu ziren: haurrak, irakaslea eta udal ordezkariak. Omarrek 25 urte ditu eta 2009an atera zen Pakistandik. Egun, Urretxun bizi da. «Hemengo kuadrillakoek asko maite naute eta jendeak oso ondo hartu nau. Oso pozik nago». Ikastaroa «oso ondo» hasi dela dio. «Mutikoak gustura aritu dira eta bi talde sortu ahal izango ditugula uste dut. Oso gogotsu aritu dira eta hori da garrantzitsuena. Oso pozik nago eurekin». Gipuzkoako beste herri batzuetan kriket taldeak dituzte dagoeneko. «Ber-

garan eta Arrasaten, adibidez, taldeak dituzte. Egunen batean Urretxukoak haien kontra aritzea gustatuko litzaidake».

Haurren iritzia Neska-mutikoek ere oso pozik bukatu zuten entrenamendua. Aimar Tome, Jokin Idigoras, Ander Josue, Iker Agirrezabal, Eñaut Agirrezabal eta Xuban Udabe izerdi patsetan zeuden oraindik galderak erantzun zituztenean. «Ez genuen kirol hau ezagutzen, baina asko gustatu zaigu. Batearekin pilota jotzea da gehien gustatu zaiguna. Datorren astean ere oso gustura etorriko gara. Ea talde bat osatzerik dugun», esan zuten.


GOIBERRI 13

PUBLIERREPORTAJEA

Beasaingo Ezkiagako auzotarrek hartu dute hitza Beasaingo Udala esperientzia pilotua ari da egiten Ezkiaga auzoan. Bertako auzotarrak auzoan 120.000 euro zertan inbertitu nahi duten erabakitzeko prozesuan murgilduta dabiltza. Prozesuaren helburua auzotarrek beraien auzorako zer behar edo nahi duten erabakitzea da; 120.000 euro zertan inbertitu nahi duten erabakitzea: «Auzotar moduan, beraien auzoaz hausnarketa egitea da asmoa, beharrak identifikatuz, lehenetsiz eta adostasunak bilatuz», dio Zezilia Herrador Parte Hartze zinegotziak.

pasako diren proposamenak adostuko dituzte.

Bozketa Apirilaren 30etik maiatzaren 11ra bitartean, auzotarrek proposamenik gustukoena bozkatzeko aukera izango dute, auzoko puntu esanguratsuetan jarritako postontzietan eta ezkiaga@beasain.net posta elektroniko bidez. Auzotar bakoitzak bozka bakarra emateko aukera izango du. Azken bilera maiatzaren 13an egingo dute.

Proposamenak jasotzeko postontziak jarri dituzte auzoan.

138 proposamen

Ezkiagako prozesuko bilerak

Prozesuaren lehen fasean, apirilaren 16ra bitartean, auzotarrek iritziak eta proposamenak bideratzeko aukera izan dute. Ezkiagako auzotarrek hitza hartu dute eta Beasaingo Udaletik emandako datuen arabera, 138 proposamen aurkeztu dituzte Ezkiagako auzorako. Jasotako iritzi eta proposamen guztien azterketa teknikoa egin ondoren, datorren asteartean, hilak 29, bigarren fase batera

• Apirilak 29, asteartea: Jasotako proposamen guztiak aurkezteko bilera egingo dute auzotarrekin, 19:00etan Murumendi eskolan. Bilera horretan bideragarriak diren proposamenak zeintzuk diren aztertuko dituzte eta proposamen horiek bigarren fase batera pasako dira. • Apirilaren 30etik maiatzaren 11ra arte: Bigarren fasera pasa diren proposamenak bozkatzeko epea. Auzotar bakoitzak behin bozkatu ahalko du. • Maiatzak 13, asteartea: Bozketaren berri emateko eta erabakia berresteko bilera egingo dute auzotarrekin. 19:00etan Murumendi eskolan.

Bigarren fase batera pasako diren proposamenak hilaren 29an adostuko dituzte


14 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

ANE ARRIETA

Mikel Alvarez Kazetaria

«Gaur egungo Euskal Herrian heldu egiteaz da online nobela hau»


GOIBERRI 15

ELKARRIZKETA

Ane Arrieta Beasain Ikusentzunezko Komunikazioa ikasi zuen Mikel Alvarezek (Beasain, 1982) eta egun Goierri Telebistan lan egiten du. Hortik aurrerakoan, bere ametsa ahal den neurrian egi bihurtzen inbertitzen du denbora: online nobela bat egiten, eta berau modu berezian zabaltzen.

Nola hasi zara idazten? Nire ametsa gidoigintza izan da beti. Pare bat film labur egin nituen karrera garaian, Azken trena eta Xabiertxo . Imajinazioa nire bizitzan konstante bat izan da: oso ondo pasa arazi didana eta arazo bat, era berean. Baina, nola egingo dut nik pelikula bat? Norekin? Nik idatzi dudan gidoi horrek merezi du pelikula bat? Norbaitek jarriko du dirurik hau egiteko? Gauzak ez dira horrela errealitatean, eta horren aitzakian, neure burua frenatzen ari nintzen, zerbait egiteko.

Zergatik orain? Aurrez ere idazten zenuen? Sei urte neramatzan oharrak hartzen, idazten honetarako. Eta orain egin beharra nuela pentsatu dut. Nire bizitzako une lasai batean nago, eta egoera hau aprobetxatu behar nuen.

Zeren inguruko nobela da? Gaur egungo Euskal Herrian heldu egiteaz da. Nerabezaro luzatu bat ari gara bizitzen. El guardian entre el centeno liburua gogorarazten dit.

Zerez baliatzen zara hori azaltzeko? Bi kontakizun uztartzen dira. Alde batetik, Txomin pertsonaiaren Islandiarako bidaiko gertakariak biltzen ditut hirugarren pertsonan eta, bestetik, lehen pertsonako kontakizuna dago, Finlandian. Lehen pertsonan hitz egiten duena ez dakigu nor den, ezta zein momentutan idazten duen ere. Baina Txominen ibilerak ulertzen laguntzen dio irakurleari: Islandiarako bidaiak bizkarrezurra ematen dio istorioa kontatzeko.

Eta nola kontatzen duzu hori? Modu oso ez ortodoxoan. Ez du zertan hizkera jasoan idatzia izan behar, zuzen... Euskaraz kaka ere egin beharra dagoela uste dut. Gainera, ez daukat egoki idazteko presiorik. Hori bai, euskaraz baliabide literario falta dudala konturatu naiz, baina, kapituluak aurrera doazen heinean, hobeto idazten noala konturatu naiz: working progress egiten ari naiz. Ironia asko erabiltzen dudala uste dut: oso neurea dut. Hala ere, idatziz, ez da hain erraza ironia egitea.

Zu al zara Txomin? 2010ean Islandian izan nintzen hamabost egunez. Despelote publiko bat bada, baina, fikzio punttu bat sartuta, zer den egia eta zer ez garbi ikusi gabe: autofikzioa deitzen zaio orain.

nuen Marta Zausek egin dit. Eta gustatu zait, atalak garbi ikusten dira.

Denbora eta gogoa ere behar dira... Bai. Lanean zortzi ordu egin ondoren, pereza pixka bat ematen du egia esan. Baina, jada hasi naiz eta segi beharrean nago orain. Askok ez dute ulertzen, lanetik atera eta euren ustez ezertarako ez den zerbait egitea: ez naiz Igartza sarietara aurkeztu, umiltasun lezio bat ere bada, eta askok ez dute ulertzen gustuz horrelako gauzak egitea: «Zertarako egin behar duk?» Galdetzen didate askok, « Ez duk ba saldu behar?!» Eta nik erantzuten diet: «Hik San Silbestre proban ere parte hartzen duk, eta badakik

Online nobela dela diozu... Bai. Nik ez nioke nobela deituko; zerbait umilagoa da: online nobela dela esango nuke. Asteartero zatitxo bat zintzilikatzen dut theindezents.com blogean.

Zergatik astearteetan? Jendeak irakurtzeko aukera gehiago izateko. Asteburuan jende gutxiago ibiltzen da Interneten eta asteleheneko tartea uzten diet kokatzeko. Igandetan prestatzen dut zirriborroa, eta asteartean igotzen dut.

Blogeko bertsioan loturak eta abestiak sartzen dituzu. Deskribapenak ez zaizkit gustatzen. Horregatik, hautazkoak dira: nahi baduzu sartzen zara linketan. Sentimenduak musika bidez ere azaltzen ditut. Erreferentzia asko daude. Horrez gain, nire blogera igotzen dudan nobelaren atal bakoitzaren amaieran bideoklip bat sartzen dut, bideoklip hori aurrrez aipatu dudalako, edo bideoklipak nolabaiteko erlazioa duelako idatzitakoarekin .

Mota honetako online nobelarik ezagutzen al zenuen aurrez?

Eta, zer da Finlandia? Ametsetako lurra da: leku imajinario bat da, egoera bat da, eta han, denak enkajatuko duela uste du. Islandiarako bidaiak bizkarrezurra ematen dio istorioa kontatzeko. Pelikula indie bat da, paper artean trabatuta.

ez haizela Olinpiadetara iritsiko». Ni gustura sentitzen naiz. Kevin Smith bezala sentitzen naiz. Bere gustuko pelikulak egiten zituen eta gustatzen ez zitzaizion kakak egiten zituen dirua irabazteko, eta jende mordoak ikusten zituen.

Seguru baten batek egin duela horrelako zerbait nik baino lehen, baina ez dut ezagutzen.

«Ametsetako lurra da, leku imajinario bat da, eta han denak enkajatzen duela uste du» «Nik ez nioke nobela deituko: zerbait umilagoa da: online nobela dela esango nuke»

Nobelarekin hasi aurretik, idazteko ohiturarik ba al zenuen? Lehen ere theindezents.com

«Islandiarako bidaiak bizkarrezurra ematen dio istorioa kontatzeko»

nire bloga zen eta idazten nuen bai; gustatzen zait. Astean pare bat aldiz edo idazten dut. Tartean, Sustatuk, Sarezko Euskarazko Testurik Onenaren saria eman zidan. Lehen neukan bloga Idoia Aiestaranek egin zidan eta oraingoa, Jazpanako kide

«Lehen ere theindezents.com nire bloga zen eta idazten nuen bai; gustazen zait»

Webgunean zintzilikatzeaz gain, papereko edizioan ere eskura daiteke. Blurb webaren bidez editatu dut liburua. Nahi adina eros daitezke: ez dut liburu kopuru jakin bat saldu beharrik. Nire blogean eros daitezke 4,50 euroan. Baina, nire helburua ez da saltzea. Nahi ez duenak, Interneten irakur dezake. Hamasei liburutxo izango dira: Islandian (eta Finlandian) pasatzen dituen hamasei egunak.

Halako istorio guztiak nola antolatzen dira? Ez da erraza. Zaila egiten ari zait. Ondo banatu behar da kapitulu bakoitzean zer sartu. Webgunera igotzen ditudan atal batzuk motzegiak iruditzen zaizkie batzuei, baina zerbaitegatik mozten ditut justu hor. Ez gehiago eta ez gutxiago. Hor bukatu behar dute.

Nork diseinatu du azala? Azala Ana Fauxek egin du eta bere ahizpa da bloga egin didan Marta Faux. Azala, irakurtzen ari zaren heinean ulertzen duzu.


16 GOIBERRI

GARAI BATEAN

Guriditegi etxea bere armarriarekin Legazpiko Brinkola auzoan. INDALECIO OJANGUREN / GIPUZKOAKO ARTXIBATEGI OROKORRA

Guriditegi historiaren lekuko

Josune Zarandona Legazpi Guriditegi etxea Legazpiko Brinkola auzoan dago, Arabaolatzaenea auzunean. Etxe ederra da, aurrean Arabaolatza errota, antzina burdinola izandakoa, alboan Etxeaundi eta atzean Urola erreka dituela. Agirietan 1649. urtean egiten da etxearen gaineko lehendabiziko aipamen idatzia. Etxearen jabeak Guriditarrak

izan dira beti, eta gaur egun ere hala izaten jarraitzen du, azken hamarkadetan bertan bizi ez badira ere. XIX. mendearen amaiera eta XX. mendearen hasiera artean taberna egon zen Guriditegin. Izan ere Ergoena auzoa (egun Brinkola) asko hazi zen trenbidea egin zutenean eta ostatu premia areagotu egin zen inguruetan.


GOIBERRI 17

PUBLIERREPORTAJEA

Otea, hari lanak egiteko zure denda Goierrin Jostearen eta sortzearen inguruko gozamena sustatzeko asmoz ireki zuen Otea denda Udete Justok. Dagoneko 20 urte igaro dira ordutik, eta urte hauetan guztietan hazten joan da proiektua. Infitex eta DMC markako produktuekin hasitako bidea hazten joan da, eta 2.000 urtetik Beasaingo Oriamendi kalean aurki daiteke hari lanetarako beharrezko guztia. Pixkanaka material eta zerbitzu berriak eskaintzen hasi dira Otean eta azpimarratzekoa da urte hauetan guztietan egindako lanaren ondorioz kuadrillentzako festetarako egiten dituzten blusetan duten esperientzia edo Gabonetarako baserritar jantzietan eskaintzen duten aukera zabala. Eskolarako amantalak ere egiten dituzte, bai ikasleentzat eta baita irakasleentzat ere.

Sarean ere bai Haurtxontzako beharrezko osagarriak ere badituzte Otean, besteak beste, mantak, toallak, bainurako kapak, panpintxoak... Dena Otean bertan bor-

datuta erosi daiteke, eta berdin baserritar edo euskal jantzietan ere. Bordatzeaz gain, dena norberaren gustuen arabera pertsonalizatzen dute Otean. Material guzti hori sarean ere eskuratu ahalko da, www.laboresotea.com helbiden martxan jarri duten on-line dendan.

Udete Justo eta Sonia Santacreu Beasaingo Otea dendan. E.L

ÂŤKuadrillentzako blusak, euskal jantziak eta amantalak egiten dituguÂť Ikastaroak ere bai Dendan eskaintzen duten materiala nora erabili ikasteko ikastaroak edo josten ikasteko ikastaroak ere eskaintzen dituzte Otean: josten ikasteko oinarrizko ikastaroa, hari lan ikastaroa eta uztailerako antolatu duten ikastaro trinkoa. Gerturatu Oteara eta galdetu ikastaroei buruzko informazio gehiago!


18 GOIBERRI

INTERNET

saretik domeinuak.eus

Sarean ikusia

Euskararen interneteko komunitatea zabaltzear

ZuZeu atariak 5 urte bete ditu

GameBoy kontsolaren 25. urtemuga gun bat besterik ez da falta. Urtetako lanaren ondoren, biharko iragarri dute domeinuak.eus webgunearen sorrera. Eta honekin batera, euskararen eta euskal kulturaren leiho berri bat zabalduko da Interneten, ‘.eus’ luzapenarena, alegia. Honekin batera zabalduko da luzapen hori erabiltzeko erregistroak egiteko epea. Beste hizkuntza eta komunitate batzuek Interneten beraien lekua zutela ikusita, euskarak ere bere tokia behar zuela sinistuta hasi zen lantalde bat

E

‘.eus’ domeinuak sortzeko lanean, aurretik Katalunian sortutako ‘.cat’ mugimenduaren bidetik. Dozenaka erakundek eta elkartek eman diote atxikimendua (tartean Euskaltzaindia, EHU, EiTB, Kontseilua edota Ikastolen Elkartea). Bihartik aurrera emango dituzte eskaerak egiteko argibide guztiak. Iragarpen moduan, bideo bat zabaldu dute.

‘.eus’domeinu berriaren bideoa hemen ikus daiteke:

Klik

Bideojokoen industria goitik behera irauli zuen GameBoy kontsola eramangarriak 25 urte bete ditu. Ordurako sortua zen Nintendo etxea, eta Game&Watch izeneko joko eramangarriei esker ezagun egiten ari zen. 1989ko apirilaren 21ean, ordea, joko ezberdinak kargatzeko aukera ematen zuen kontsola berritzailea sortu zuten, GameBoy izenekoa. Konpetentziak beste aparailu batzuk atera bazituen ere, Nintendo etxearena zen merkeena, eta arrakasta berehalakoa izan zen. Mende laurdenean, 118 milioi unitate saldu dituzte.

Blogak eta iritziak bildu eta eztabaidagune izateko asmoarekin sortu zen, duela bost urte, ZuZeu ataria. Euskal internauten artean erreferentziazko gunea izatea lortu du; hilero 20.000 bisita jasotzen dituzte, eta bost urtean, 10.000 sarrera baino gehiago izan ditu. zuzeu.com

Teknologia

Ahotsa irudiz janzteko APPa Ahots mezua grabatu eta honi animatutako irudiak jartzeko dohako aplikazioa da Tellagami. Pertsonaiaren ezaugarri fisikoak eta atzeko irudia aukeratu eta keinuz eta imintzioz lagunduko du audioa. Maite Goñi informatika adituak euskarazko mezu batekin egin du froga. sustatu.com




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.