Goierritarraren eta Otamotzen astekaria
105. zenbakia. 2014ko maiatzaren 30a
Barruko orrietan ezkontza gehigarria.
Eibarrekin igo dira zerura Alain Eizmendi beasaindarra eta Dani Garcia zumarragarra 8-9
GOI B ERRI Alain Eizmendik eta Dani Garciak Eibarrekin lehen mailara igotzea lortu dute. G. ARANBURU
02 GOIBERRI
PUBLIZITATEA
GOIBERRI 03
KATE MOTZEAn
Mitxel Badiola
Futbol entrenatzailea
«Guztion erreferentzia da Jagoba Arrasate» Mikel Albisu Zumarraga Futbol jokalari eta entrenatzaile Urolan hasi ondoren, hainbat talde ezagutu ditu Mitxel Badiolak (Zumarraga, 1970) , eta gaur egun Realean ari da infantil txiki taldea entrenatzen. La Salle Legazpiko irakaslea da eta Jiu Jitsua ere praktikatzen du, denbora duenean.
Gazteak ikusita, nolako etorkizuna du Realak? Zubietan entrenamenduetan ikusten den energia dela eta, etorkizun oparoa.
Entrenatzaile bat. Guztion erreferentzia den Jagoba Arrasate.
Futbolari bat. Magiaz beterik dauden, Carlos Vela eta Antoine Griezmann. Nere iloben gustukoenak!
Zaletasun bat. Kirola praktikatzea.
«Zubietan entrenamenduetan ikusten den energia dela eta, etorkizun oparoa du Realak»
MIKEL ALBISU
Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga
GOI B ERRI
Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011
Pelikula bat. El caballero oscuro. Liburu bat. Rosa Argentinaren Saber crecer.
Musika talde bat. Bryan Adams.
Abesti bat. Il Divoren La luna. Janari bat. Txuleta handi bat!
Edari bat. Ura.
Oporretarako leku bat. Hondartza duena, Girona edo Donostia.
Amets bat. Guztiok gure esentziarekin bat egitea.
Jaso duzun oparirik bereziena. Bikoteak oparitutako Un mar de emociones liburua. Gorroto duzuna. Faltsukeria eta pertsonak gutxiesten dituzten jarrerak.
Goierriko txoko bat. Futbol zelaia gertuan duen edozein. Lasaitzeko, Antioko inguruak.
Zumarragan biziko ez bazina... Ez dut, momentuz, neure burua beste toki batean ikusten.
Egoitzak: Beasain:
Webgunea:
Oriamendi, 32. 20200.
Posta elektronikoa:
goiberri.hitza.info
Urretxu:
goiberri@hitza.info
Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.
Publizitatea:
Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08
Bezero arreta / harpidetzak:
607 530 424 – publi@goiberri.info 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info
04 GOIBERRI
IRITZIA
Beasaingo Berdintasun Foroaren adierazpena
Bizi eskubidearen aldeko legea easaingo Ud aletxean bildurik, Berdintasunerako Foroko Emakumeek ondoko gogoeta egin dute Espainiako Parlamentuan onarturiko abortulege berriari buruz: Lege horrek oraindik jaio gabe dagoen izakiaren eskubideak defenditu nahi ditu, baina, horretarako, jadanik guztiz bizirik eta osatuta dagoen emakume baten eskubideak urratuz. ÂťLege hori kamuflaje perfektua da menpekotasun matxista iraunarazteko, emakumeek euren gorputzei buruz erabakitzeko duten eskubidea deuseztatuz. Lege horren helburua, emakumeek izandako ama-rola iraunaraztea da, emakume ororen nahitaezko betebeharrak amatasuna, etxea eta etxekoen zaintza... balira bezala. Lege horren arabera bizirik dauden emakumeek ezin dute
B
erabaki zer egin euren gorputzekin, nahiz eta hil ondoren pertsona guztiek euren organoen kontrola izaten segitzen duten, eta bizirik daudela baimenik eman gabe ezin zaien organorik erauzi, organo horiek bizitza bat salba dezaketen arren ere. Gaur egungo krisi sozioekonomikoan, krisiaren eragina gehien sufritzen dutenak emakumeak direnean, lege hori oztopo handia da emakumeak garapen pertsonal osora irits daitezen. Gainera, ez da ahaztu behar enpresa askotan ez dituztela kontratatu nahi izaten haurdun geratzeko adinean dauden emakumeak. Lege horrekin drastikoki murriztu nahi da Espainian egiten diren abortuen kopurua, baina horrela zifra ofizialak baino ez dituzte gutxiagotuko, klinika pribatuetara joateko baliabide ekonomiko nahikorik ez dutenak abortatzeko metodo desegokiak aukeratuko baitituzte, edota Portugal eta Frantziara
ÂŤLege hori kamuflaje perfektua da menpekotasun matxista iraunaraztekoÂť
emigratuko baitute abortatzeko. Ez ote litzateke beharrezkoa ikastetxeetan kalitatezko heziketa sexuala eskaintzea, gure seme-alabek garapen naturala izan dezaten sexuari eta metodo antikontzeptiboei buruzko taburik gabe? Gainera, legeak ez du bermatzen bizitza duinik oraindik jaio gabe daudenentzat, Estatuak murriztu egin baititu jadanik anomaliaren batekin jaiotzen direnentzako gizarte-laguntzak, gaur egun ere ia existitzen ez direnak. Horrez gain, ez dago familia barneko benetako bizikidetza lortzeko politikarik, emakume langilea denbora luzeagoa egon ahal izateko familiarekin; eta egun osoz umeak zaindu nahiko balitu, gaur egun emakumeak ez dauka bermaturik berriro lanera itzuli ahal izatea. Lege horren arabera, gizarteak errudun sentiarazten du abortatzea erabaki duen emakumea, legeak hiltzailea dela adierazten baitu. Libreki aborta daitekeen gizarteetan, ez da horrelako errudun-sentimendurik izaten. Berez, emakume batentzat betidanik izan da zaila abortatzeko erabakia hartzea. Gehiegizko krudelkeria da emakumea kriminalizatzea, gure laguntza eta babesa eman ordez, batzuetan gure iritzia bestelakoa izan arren.
GOIBERRI 05
IRITZIA
Asteko irudia
Josu Maroto
Aupa Eibar Eibar futbol taldeak lehen mailara igotzea lortu du. Tartean dira Alain Eizmendi eta Dani Garcia goierritarrak. Zorionak!
Heziketaren haritik tira egin behar dinat gaur, Joxepa! Duela gutxi Maria Jose Lera psikologoak hitzaldi bat eman zinan Lazkaon. Interesgarria izan zunan, oso. Azken batean, irakasle honek gidatzen duen Golden 5 programak begirada bat eskaintzen omen zigun: ikuspegi horretatik gure seme-alaben heziketan indarguneetan jarri behar dinagu arreta eta, ez hainbeste, ahulguneetan. Hara zer gertatzen zaigun gure seme-alabekin hitz gutxitan: Haurrak haur izateari uzten dion arte ez al diogu horrela hitz egiten? Erortzen bada, «lasai, txiki, altxa eta saiatu berriro, oso ondo ari haiz eta!» Okerren bat egiten badu, «ai, umea, hori ez dun/k egiten. Tira, lasai, hurrengoan hobeto egingo dun/k eta!» Lehenbizikoan ez badu kasu egiten, bi besoekin heldu eta goxo esango zionagu «aizan, txinpirina, aitatxok edo amatxok hots egindakoan aurrenekoan etorri behar dun, e!?» Baina, zer gertatzen dun haurra koxkortu ahala? Eta zer esanik ez nerabezarora heldutakoan. Ez al gaitun horrelatsu jarduten?
Erortzen bada, «esaten di(n)at ba munduan baldarragorik ez dagoela!» Okerren bat egiten badu, «ai, umea, baina-baina nola egin dun/k hori? Ez dun/k sekula ikasiko. Alperrik dun/k!» Eta kasurik egiten ez badu, «baina-baina zer hago, gorra ala? Noiz ikasi behar dun/k aurrenekoan kasu egiten?» Ba, hori, martxa horretan nola izan haiteke baikor seme-alabekin eta arreta indarguneetan jarri? Erantzunik ba al dun?
Inazio Usarralde
bat eta
Aupa, Iñaxio!, fuerte hator, aitte paperean. Ni jarriko nauk amarenean eta ea gure seme-alabak ondo hezteko prestatzen garen. Heziketari buruzko hitzaldietatik, beti, gauza bera pentsatzen irteten nauk: «Ze gaizki hezten ari garen gure alaba, dena gaizki egiten ari gara!» Eta ez duk hala, baina entzuten ditugun teoriak eta hainbat adibide praktiko gure jardunetik urruti daudela ikusten dugunez, halako etsipen sentsazioa izaten diat. Baina, bestalde, hitzaldietan entzundakoei esker gure jarduna aztertu eta hobetzeko bideak ikusten dizkiagu; beraz, zuzenketetarako aukerei heltzeko prest izaten gaituk. Ez duk gutxi! Mª Jose Leraren hitzaldia interesgarria izan zuan, guztiz, bai gurasoon gure seme-alaben heziketarako, bai irakasleen ikasleen heziketarako eta, baita, bizitzan pertsonen arteko harremanetarako baliagarria. Entzundakoak entzunda, hauek dituk, labur, maiz esan beharko genituzkeen esaldiak, haurrei bezala nerabeei, gazteei, helduei eta adinekoei: ederki ari haiz, geroz eta hobeto; ze ondo ari den hala-
bat
Joxepa Madariaga
koa, hitz eginez arazoak konpontzen; txalo!, behar duenari laguntza eman dio eta; hobeto ere egin dezaken/k ba hori; hi gai haiz; animo!, egin dezaken/k eta. Lagunduko dinagu/diagu eta lortu baietz! Penak eta ezinak hor zaudek, badizkiagu, noski, baina ezezkoak eta kexak alde batera utzi eta, elkar errespetatuz, zuzentasunean, pozik eta zoriontsu bizitzea helburu hartzen badugu, gozatu egingo diagu. Heldu ditugun indar-guneei eta izan gaitezen baikorrak!
06 GOIBERRI
GAZTEAK
ÂŤAnaiak lasterketetan parte hartzen zuen eta inbidia eman zidanÂť Iker Imaz txirrindulari segurarrak bi lasterketa irabazi ditu dagoeneko denboraldi honetan. Asier Zaldua Segura Iker Imaz (Segura, 1998) kadete mailako txirrindularia da, Beasaingo Inoxcra taldekoa da. Datorren urtean gazte mailara pasako da eta Ordiziako Ampo-Caja Rural taldean arituko da.
Nolatan halako bizikleta zaletasuna? Benjamin mailan hasi nintzen, Lehen Hezkuntzako 4. mailan nengoenean. Anaiak lasterketetan parte hartzen zuen eta inbidia eman zidan. Berak 18 urte ditu eta dagoeneko ez da bizikletan ibiltzen.
Nolako txirrindularia zara? Esprintetan ez naiz gaizki moldatzen eta aldapa gora ere ez. Erlojupekoak, ordea, oso gogorrak iruditzen zaizkit. Orain arte taldekakoak bakarrik egin ditut. Bakarkakoak izugarri gogorrak izango direla suposatzen dut. ASIER ZALDUA
Babeslea
Lasterketa asko irabazi al dituzu? Haur mailan zortzi bat lasterketa irabazi nituen. Gainera, duela bi urte gure taldeak Gipuzkoako erlojupeko txapelketa irabazi zuen. Denboraldi honetan bi lasterketa irabazi ditut: Elgoibarkoa eta Debakoa. Bietan ihesaldi batean sartu nintzen, taldetxoa helmugara heldu zen eta esprinta irabazi nuen.
Zeintzuk dira zure erronkak denboraldi honetarako? Aurki Gipuzkoako taldekako erlojupekoa dugu. Ea podiumera igotzen garen. Bestalde, lasterketaren bat gehiago irabazi nahi nuke.
Datorren urtean maila berean jarraituko al duzu? Ez. Datorren urtean gazte mailan arituko naiz. Loinatz txirrindulari elkarteak ez du gazte mailako talderik eta AmpoCaja Rural taldean arituko naiz. Lehen urtea izango dudanez gazte mailan, zaila izango da denboraldi honetan bezain ondo ibiltzea.
Nola ikusten duzu etorkizuna? Amateur maila bitartean jarraitu nahi dut. Nire ametsa profesional mailan aritzea da eta ahal dudan guztia egingo dut horretarako. Ikasketei dagokienez, DBH4 egiten ari naiz Beasaingo institutuan eta batxilergoa egiteko asmoa dut.
Telebistan ematen dituzten lasterketak ere ikusten al dituzu? Bai. Italiako Giroa ikusten ari naiz.
Zein duzu gustuko txirrindularia? Lehen Euskaltel-Euskadi taldekoak jarraitzen nituen bereziki eta egun, berriz, euskaldun guztiak. Joaquim Rodriguez ere gustuko dut.
08 GOIBERRI
ERREPORTAJEA
Eibarren pistolero Edozein futbolarirentzat helburu dena lortu dute Eibar taldeko bi goierritarrek: 1. Mailara igotzea. Dani Garcia zumarragarrak eta Alain Eizmendi beasaindarrak armagile hirian historiari tiro egin diote, eta erdiz erdi jo. Aimar Maiz Beasain Inork gutxik pentsatuko zuen duela urtebete igandean zer pasatu zen. Eibar futbol taldea 2.B Mailatik 2. Mailara igo zen, lehen ere urte mordoa lehiatutako esparrura. Baina, guztien ezustekorako denboraldi bikaina osatu, eta Liga bukatzeko bi jardunaldi falta direnean, matematikoki Espainiako 1. Mailara igotzea lortu zuen, Ipuruan, Alavesi irabazi ondoren. Lehen aldiz jokatuko du Eibarrek maila gorenean, 74 urteko ibilbidean. Europako liga indartsuenetako zelai txikiena (5.250 ikusle) eta taldea duen herri txikiena izango da. Hori dena egia bihurtzen bi jokalari goierritarrek parte hartu dute. Alain Eizmendi (Beasain, 1990) eta Dani Garcia (Zumarraga, 1990). Zuhur baina seguru ziren Alavesen partidaren aurretik, igoko zirela. «Lehenengo gure partida, eta gero datorrena datorrela», zioen aurreko astean Garciak. Eta lortu dute. «Izugarrizko denboraldia egin dugu, ez genuen pentsatu ere egiten hau. Merezi izan dugulako igo gara», dio Eizmendik. Garciarentzat, 2013-14 denboraldia «pentsaezina» izan da, eta «joko borobila» egin dutela iritzi dio. Halako balentria lortzeko — ligako aurrekontu txikienetakoa du, 3,9 milioikoa—, faktore bat baino gehiago uztartu direla aitortu du Garciak: «2. Mailan egon den liga ero horretan, futbolean jada ez du kalitateak bakarrik balio. Taldeak gauzak
egiteko duen gogoak balio du, batez ere. Eta maila honetan gu gara gogo gehiena jarri duen taldea. Bi arloak ditugu: gogoa, eta kalitatea ere bai. Nahasketa ona, egin duguna egiteko». Lehiakortasuna. Hor dago gakoa Eizmendiren ustez. «Guk talde oso lehiakorra dugu. Gaizka Garitanok [entrenatzailea] ez dauka inongo arazorik, jokatzen duenak jokatzen duela, badakielako ondo egingo duela». Denboraldi guztian «gozatu» egin duela dio beasaindarrak. «Goian egotea guretzat ametsa da; igotzea, zer esanik ez». Aldagelan zegoen konfiantza handiak eta partidaz partidako lanak erdietsi dute, bere aburuz, lorpena.
Beste ‘jokoak’ irabazgai Eibarrek zelaian lortu du 1. Mailan aritzeko eskubidea. Izerdiz eta lanez. Ez da nahikoa izango, ordea. Klubaren kapitala handitzera behartu du Espainiako Kirolaren Kontseilu Gorenak, eta abuztuaren 6rako 1,7 milioi euro gehiago bildu beharko du (2,1 milioiko kapitala izateko). Bestela, 2. B Mailara jaitsiko da. Futbolariek egingarri ikusten dute kapital handitzea. Duela bi aste 400.000 euro batuta zeuzkan klubak. «A Coruñan Deportivori irabazi ondoren, 125.000 euro gehiago bildu ziren. Igota, nik uste dena ondo joango dela, eta azkenean bilduko dela behar den dirua», dio Garciak. Bestetik, «kirol arloa ekonomikoari tiraka» ari zaiola nabarmendu du Eizmendik.
«2. Mailako futbol ero honetan jada ez du kalitateak bakarrik balio, gogoak baizik» Dani Garcia
Eibar taldeko futbolaria
«Kirol arloa tiraka ari zaio ekonomia arloari. 1. Mailan aritzeko arazorik ez da egongo» Alain Eizmendi
Eibar taldeko futbolaria
«Taldea ondo badoa, beste arloa ere ondo joango da. Ez da inongo arazorik egongo 1. Mailan aritzeko», dio Eizmendik. Baina Gipuzkoa den herrialde txikian ere eragina izan dezake. Bai harrobiko egituran, bai futbol profesionalean. Reala eta Eibar; Eibar eta Reala. Elkarren artean lankidetza ituna duten bi klub lehiaketa berean ariko dira. Futbolariek ez dute arazorik ikusten hor ere: «Polita izango da. Eibarren modu sinestezinean biziko dute, eta Realarentzat ez dut uste eragozpena izango denik. Erabat kontrakoa baizik: itundutako klub bat 1. Mailan egoteak berari ere lagun diezaioke, jokalariak hazten. Derbi polita izango da», azaldu du zumarragarrak. Egoera «berezia» izango dela iruditzen zaio Eizmendiri. «Baina bi taldeak dena lortzera irtengo lirateke elkarren aurka ari direnean ere. Realak onura jasoko luke, Eibarri utzi dizkion jokalariak futbolistikoki eginago itzuliko dizkiolako». Eta paradoxa oraindik gehiago kizkurtzeko, Eibarreko bi goierritarren egoera dago: biak Realaren jokalariak dira izatez. Garcia 2012-13 denboraldirako utzi zion Realak Eibarri, eta Eizmendi iazko udan. Hala ere, hor ere badago irtenbindea, biei ala biei ekainaren bukaeran bukatzen baitzaiei Realarekin duten kontratua. Eizmendik, esate baterako, Realaren aurreneko taldearekin 2. Mailan debuta egin zuen, Juanma Lilloren garaian. Parti-
GOIBERRI 09
ERREPORTAJEA
Alain Eizmendi eta Dani Garcia, orain urte asko ez dela jokatu ohi zuten Igartza zelaian, Beasainen. GOTZON ARANBURU da bat jokatu zuen. Garciak, bere aldetik, aurten ezagutu du 2. Maila —aurrez Alacanten jardun zen—. Datorren urtean derbi gipuzkoarra Eibarrekin jokatzeko aukerarik baldin badu, zumarragarrak garbi du: «Beti irteten naiz oso motibatuta, baina Realaren aurka gehixeago irtengo nintzateke».
Etorkizunaz, irribarre Dani Garciak sasoiko partida guztiak jokatu ditu, txartelengatik zigortuta egon den biak izan ezik. 37 neurketa, denak hasieratik. Gehien jokatu duena da, Irureta atezainaz aparte. Eibar historikoaren euskarri sendoa izan da, zelai erdian. «Abantaila batekin abiatu nintzen: Alain denboraldi honetan etorri da, berria zen taldean. Ni iaztik nengoen, eta entrenatzailea konbentzitu beharrik ez duzu. Iazko joko mailan segitzea zen nire egitekoa. Gaizkak [Garitano] konfiantza izan du nirekin, eta eskertua natzaio». Eizmendik ere izan ditu aukerak. 28 partidatan jokatu du, 16tan hasieratik. Bi gol ere sartu ditu. «Minutuak baditut, eta hori eskertzekoa da. Nire postuan —erdilaria da— eta orokorrean talde guztian jokalari oso onak daude. Sartzen zail dago». Etorkizunari buruz, futbolariek ohi duten hitz neurtuz jardun dira. Lehenengo helburua Alavesi irabaztea zen; gero 1. Mailara igotzea. Horiek uste baino lehen lortuta, datorren urteko asmoez ez dute hitz erdirik aurreratu. Irribarre egin du Garciak. «Nire ordezkariarekin ez dut hitz egin. Esan nion denboraldia bukatu arte Eibarren zentratuta egon nahi nuela. Gero, etortzen dena, ongi etorria». Eizmendik ere «momentuz» ez du ezer loturik. Etorkizuna, ordea, primerakoa dute.
10 GOIBERRI
ASTEKO GAIA
Anitzaren altxorra Aniztasunaren mahaiak antolatuta kutur arteko azoka egingo dute Urretxun ekainaren 7an. Jatorri guztietako urretxuarren erakusleihoa izan nahi du azokak, etorri direnen eta bertakoen arteko elkar ezagutza sustatzeko Miriam Luki Urretxu Egun Urretxun sei milatik gora lagun bizi dira, guztiak urretxuarrak. Batzuen genealogia zuhaitzean atzera joanda, adar guztiak Urretxun geratzen dira. Beste batzuen adarrak, aldiz, Gipuzkoan bertan, Extremadurako bailaratan, Afrikan, Amerikan zein Asian hedatzen dira. Urretxu mosaiko bat da, horrenbestez. Mosaiko horren baitan eratzen den kultur aberastasuna azaleratzea, erakustea, nabarmentzea eta balioztatzea da Aniztasun Mahaiko kideen grina.
Datorren larunbatean egingo duten bigarren kultur arteko azokak Urretxu populatzen duen aniztasun horren ikur eta erakusleiho izan nahi du. Hainbat herrialde egongo da bertan, ordezkatuta eta nork bere herrialdeko gastronomia, dantzak, musikak zein ohiturak erakutsiko ditu. Azoka ez da, halere, aniztasun mahaiaren ekintza bakarra; lana sakonagoa da. Urretxuko Udalak 2009an abian jarritako proiektuaren muina urretxuarren artean elkar ezagutza bultzatzea izan da hasiera-hasieratik. Iñaki
Arriaran udaleko gizarte zerbitzuetako teknikariaren hitzetan, «elkar ezagutza baita beldurrak eta aurreiritziak uxatzeko bidea». Proiektua Urretxuk jasotzen duen aniztasunaren diagnosia egiten abiatu zuten. Ikerketa kuantitatiboak kopuruak eman zituen eta kualitatiboa kanpotik etorritakoen beharretan oinarritu zuten, besteak beste.
Aniztasun mahaia Bigarren urrats batean, egitasmoa erakundeetatik komunitatera eraman zuten, herrita-
rrengana, alegia. Hala, kanpotik etorritakoak nola bertan jaiotakoak deitu zituzten eta aniztasun mahaia osatu zuten. Arriaranen esanetan, «harrera ona izan zuen urretxuarrengan, eta udaletik mahaiak behatoki funtzio bat izatea ere nahi genuen». Bide batez, 20122013an garatutako ekintza plana martxan jarri zuten eta horren barruan Urretxu Biziz dinamika sortu zuten. Bideo sorta bat egitea erabaki zuten. Kanpotik etorritako urretxuarrak eta bertakoak hartu emanetan jarri zituzten bideo horien
GOIBERRI 11
ASTEKO GAIA
bitartez. «Bideoek sare bat sortzen lagundu, eta aniztasunaren inguruko gogoeta zabaltzeko modua ere izan zen», gogoratu du Arriaranek. Bideoetan urretxuarrek beren oroitzapenak, bizipenak eta sentipenak kontatu zituzten. Aurten aniztasun mahaia berritu egin da eta kide batzuek lekukoa hartu diete bidea hasi zuten beste kide batzuei. Elkar ezagutza erdietsi bidean, ekintza bateria daukate esku artean. Ostegunetako pintxo potea nazioarteko bihurtu zuten orain gutxi, eta hainbat herrialdetako pintxoak eman zituzten tabernetan. Ekintzak arrakasta itzela izan zuen. Arriaranek azaldu duenez, «aniztasuna zeharka ahal beste ekintzatan landu nahi dugu, dagoeneko egiten direnak aprobetxatu eta gure ukitua eman». Henna ikastaroa egiteko asmoa daukate, baina ikastaroa propio egin baino, adibidez eguneko zentrora eramatea pentsatu dute. Cricket ikastaroa antolatu zuten, eta haurren
harrera bikaina izan zen. Hala, behin ikastaroa amaituta, oraindik ere cricketean jokatzera joaten dira.
Ezkerrean Iñaki Arriaran, Mohamed Omar, Mikel Babiano eta Jon Altolagirre. Eskubian, dantza afrikarrak iazko kultur arteko festan Urretxuko Gernikako Arbola plazan. MIRIAM LUKI/GATTIKEN
Harrera plana Elkar ezagutza bultzatzeaz gain, aniztasun mahaiak beste eginkizun bat dauka. Urretxura etortzen direnek dituzten beharrak identifikatu eta harrera programa bat diseinatu nahi dute eragile guztien elkarlana sustatuta. «Eskola moduko bat sortu nahi dugu, non eragileek irakasle lanak egingo dituzten», dio Arriaranek, urtea amaitu baino lehen ikastaro bat egin nahi dutela gehituz. Dagoeneko aniztasunarekin lanean ari diren eragile guztien artean sarea osatu nahi dute: «Ez dugu ezer berria asmatu, indarrak metatu nahi ditugu». Aniztasun mahaiaren partaideak aldatu dira iaztik hona, eta Aurten hasi da Mohamed Omar pakistandarra: «Mahaiko kideek zer pentsatzen dudan galdetzen didate eta errespetatzen nautela sentitzen
«Bertakoen eta etorri direnen elkar ezagutza da beldurrak uxatzeko bidea» Iñaki Arriaran
Urretxuko teknikaria
«Aniztasun mahaiko kideek errespetatzen nautela senti arazten didate» Mohamed Omar
Urretxuar pakistandarra
dut», dio. Euskal Herrira iritsi aurretik Frantzian eta Italian bizi izan da, baina han ez du hemen aurkitu duen gizatasuna topatu. Hala ere, «autobusean nire ondoan jarri nahi ez duenik aurkitzen dut, eta etsigarria da. Horregatik, elkar ezagutza sustatzea giltza dela uste dut». Omarrek cricket eskolak ematen dizkie haurrei. Pakistango 43 lagun bizi dira Urretxun. Omarren hitzetan, «mahaira etortzeko esaten diet baina askorentzat hizkuntza traba bat da». Mikel Babiano urretxuarra da eta mahaian parte hartzen du. Atzerrian bizi izan da luzaroan eta mahaia beldurrak kentzeko «antidoto onena» dela dio, «bertakoen eta etorri direnen arteko zubi bat da». Babianok beldurrak ezjakintasunarekin zuzenean lotu ditu, «ifrentzua elkar ezagutza da eta ezagutzarekin batera aberastasuna dator». Azoka Aniztasun Mahaiaren jardunaren beste urrats bat da; mahaiak ez dio ibiltzeari utziko aniztasuna altxorra dela ederki zabaldu arte.