Goierritarraren eta Otamotzen astekaria
107. zenbakia. 2014ko ekainaren 13a
Emakume atxilotuen oroimena Frankismoaren garaiko TOP-en bortizkeria jasan zutenei domina 6-7
Felix Goiburu 3 Iritzia 4-5 Justina Jauregi 8-9 Josune Azurmendi 10 Zegamarrak Arantzazun 1959an 11 Guillermo Murciego 12-13
GOI B ERRI Ordena Publikoaren Auzitegiaren errepresioa jasandako emakumeei Urrezko Domina eman die Foru Aldundiak. WILKIMEDIA COMMONS
GOIBERRI 03
KATE moTZEAn
Felix Goiburu Harakina
«Merkataritzak herriari bizia eta balorea ematen dizkio» Mikel Albisu Segura Harakina da Felix Goiburu (Donostia, 1972), zaletasunez mendizalea eta kirolaria. Hori bai, «1977. urteaz geroztik Seguran hazia eta hezia».
Los pilares de la tierra. musika talde bat.
Herriko dendetan erosketak egiteko arrazoi bat.
Janari bat.
Hainbeste daude… baina norberak nahi duen tokian eros dezake.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna. Granpoiak lehen aldiz jantzi zizkidaten eguna (Aitzol Telleriak
Doctor Deseo.
Abesti bat.
Mont Blanc-en).
Xabier Leteren Izarren hautsa, Mikel Laboak abestuta.
Jaso duzun oparirik bereziena. Osaba Jose Inaziok oparitu zidan bere R-5 zaharra.
Bertako ganaduaren txuleta eta aitak egindako gazta.
Gorroto duzuna. Mendian mendizaleak gurutzatzean diosala ukatzea.
Edari bat. Garagardoa.
Zer eskaintzen dio merkataritzak herriari?
oporretarako leku bat.
Bizia eta balorea.
Amets bat.
Pelikula bat. Gran Torino. Liburu bat.
Bilobak hazten ikustea eta 80 urterekin Aizkorri kanaletik igotzea.
Nepal eta Pirinioak.
«Gorroto dut mendian mendizaleak gurutzatzean diosala ukatzea»
Goierriko txoko bat. Aizkorriko ipar pareta.
Herriko alkate bazina... Lo-galdu ugari izango nuke. Agintzea beti da zaila.
Seguran biziko ez bazina... Gabirian biziko nintzateke.
MIKEL ALBISU Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Beasain, Itsasondo, Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga
GOI B ERRI
Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011
Egoitzak: Beasain:
Webgunea:
Oriamendi, 32. 20200.
Posta elektronikoa:
goiberri.hitza.info
Urretxu:
goiberri@hitza.info
Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.
Publizitatea:
Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08
Bezero arreta / harpidetzak:
607 530 424 – publi@goiberri.info 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info
04 GOIBERRI
IRITZIA
Garbiñe Etxaniz
Elikadura Makrobiotikoan Aholkulari-Laguntzailea
Gizakioi dagokigun elikadura III izakioi dagokigun elikadura zein den eta zergatik aztertzekotan geratu ginen azken artikuluan eta horixe egingo dugu. Gure gorputzaren beharrak zein diren argi eta garbi ikusi ahal izango dugu bere egitura, kalitate eta diseinuari erreparatuta. Aurreko guztiak kontuan hartuta nola osatuko genuke platera? - Zerealak jatorduko elikagaien %50 izan behar du pisuan (eskukada bat gutxi gorabehera): arroza, garagarra, artatxikia, oloa, garia, zekalea... findu gabeak eta uretan egosiak. Ah! Chocokrispis, kellog’s eta horrelakoak ez dute balio, gaur egun jende gehienak uste baitu horiek jatea dela zerealak jatea. - Barazkiak jatorduko elikagaien %35 izan behar du pi-
G
suan (bi eskukada gutxi gorabehera): tipulak, azenarioak, kalabazak, porruak, arbiak, brokoliak, azaloreak, bardana, Loto sustraiak, aza txinatarra, aza berde kizkurra edo buruaza eta hosto berdeak...; eta itsasoko barazkiak ahaztu gabe: algak! Gurean lau urtaro ditugunez, ez da komeni barazkiak gordinik jatea, ezta denbora luzean sukaldatuak ere, gehiengoak egiten duen lez. Izan ere, gordinik janez gero, hesteetako flora kaltetzen da, haizeak sortzen dira, eta ondorioz, elikagaiak ez dira ondo xurgatzen; aitzitik, asko sukaldatuz gero, nutrienterik eta bitaminarik gabe geratzen dira. - Lekaleak eta eratorriak, jatorduko elikagaien %10 izan behar du pisuan (lau goilarakada gutxi gorabehera), eta osoko zerealekin batera, gure gorputzak behar dituen proteina osoak ematen dizkigute: azukiak, soja beltza, dilistak, gar-
«Ez ahaztu elikagaiak direla, baita ere, inguratzen gaituen guztia: ingurunea, familia, lagunak...»
bantzuak, mungo babarrun berdea, tofua, seitana tempeha, natto... Jatordu nagusietako %5a osatuko lukete zopek, haziek, fruitu lehorrek, olioak, shoyuak, misoak, ongailuak eta pickleak. Frutak eta postreak jatorduetatik kanpo jan beharko genituzke; gainera, garrantzitsua da gure klimako frutak kontsumitzea, eta gatz pixka batekin sukaldatuz gero hobeto. Izan ere, horrela sukaldatuta, fruta alkalinizatzen laguntzen du, eta horrenbestez, hesteetako florari eta digestioari ez dio gordinik jandakoan adina eragiten. Eta ez ahaztu! elikagaiak direla, baita ere, inguratzen gaituen guztia: ingurunea, familia, lagunak, hezkuntza, arnasten dugun airea, entzuten duguna, esaten duguna…. Horrek eragin handia du guregan, eta, horregatik, asko zaindu behar ditugun alderdiak dira, batez ere baxu antzean gabiltzanean...
GOIBERRI 05
IRITZIA
Asteko irudia
Josu Maroto
Agiñaga 25urte dira Agiñaga auzoa Zumarragakoa izatera pasa zela, eta igandean ospatuko zuten. Ez zait ez frontoia ahaztu, baina nik nahiago nuen horrela!
Zer diok, Cviti! Bueno, ze nahi dek esatea ba? Buruari bueltak ematen nenbilen okasio hontarako gaia aukeratu nahian. Beno, hori eta monartema bilakatu zaiguna ebitatu asmoz. Baina, lagun, azkenean hori gelaren izkinan dagoen elefantea ignoratzea bezelakoa litzateke. Begira, ni neu ere topikorik errezenean erori naiz, 39 urtez Espainiako buru guztien artean koroa eraman duen bakarra eta pakidermoa elkarrekin esaldi berean jarriz. Azken garaietan Juankar Lehenengoaren lepotik, beti hain kanpetxano eta gertukoa iruditu zaigun horren lepotik barre egin nahi izan dugunean, elefantearen aitzakia edo txistea erabili du plebeak. Garaiotako bufoi garen bakarrizketalariok ere bolo- bolo erabili dugu gure ahotan JC eta Dunboren familiakideen konparatiba. Eta ez da izango Espainiako koroak beste motiborik eman ez digulako. Abdikazioa (denon hiztegietan bat-batean sartu den aditz berria),izan zen egunean beste behin ere whatsappeko argazki montaje hoiek izan genituen protagonista. Barre egiteko material asko
eman digu urteetan Juan Carlosek, eta agian horregatik merezi du beste titulo bat; Rey del Mambo, Rey del pollo frito edo O’Rei izan diren bezela. De Niro pelikula hartan bezela Komediaren Errege. Hori da, Komediaren Errege. Eta barre lasai egitera gonbidatu nahi zaitut. Bentaja ederra atera digu berak 39 urtetan.
Jon Plazaola
bat eta
Arrastion Fabio Felicio ahaztua; O’rei-rena gustatu zait, JC baloi batekin imajinatuta, baina nahiago dut King Kong titulua eman, sabanaren erdian pakidermoarekin borrokan ari dela. King-ton ere izan daiteke, gure adineko frikien txistean. Baina egia da, JC-ren lana aipagarria izan dela espainiarrek zapaldutakoon umorea garatzeko bidean: esan daiteke, euskaldunon aldapagora arintzen zuen bufoia genuela King Afrika, eta bestela galdetu diezaiotela zure gelako izkinan ezkutatzen den elefante arrosari, ea zenbat barre egin duen el Rey Leon pelikulako protagonistarekin. Eta txiste asko egin ditzakegu (tartean Ana Botella «te kin is abdikeision txudei» esaten), baina bitartean, erregearen bizioak ordaintzen jarraitzen dugu, bizioak eta serbizioak. Frankismoko kontakizunak datozkit gogora; nola bizilagun guztiek egin behar zuten ekarpenen bat, faxistek hiriburuak hartzen zituzteneko ospakizunetarako. Eta ordainetan, gosea, tortura, heriotza. Frankok jarri zuen O’Rei, eta txiste eta tontokeri artean, frankismoa XXI. men-
bat Alex Areizaga
dera egokitu digute. Eta ordainetan, gosea, tortura, heriotza. Jubilazio bat beranduago, bizilagun guztiak gara, erregearen agurra ordainduko dugunak. Toma de Teruel bezala ospatuko dugu Toma de Pelo hau. PD1: Ez ahaztu: Franko-O’Rei-Felipe. Bidea motza da. Atzo izan zen. PD2: «Elefante ha dejado el grupo».
06 GOIBERRI
ASTEKO GAIA
Oroimenari domina Frankismoaren garaiko Ordena Publikoaren Auzitegiaren bortizkeria eta errepresioa jasan zituzten emakumeei eman zieten atzo arratsaldean Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurtengo Urrezko Dominetako bat. Ane Arrieta Gipuzkoako Foru Aldundiak Urrezko Dominak eta Plakak banatu zituen atzo Donostian. Urrezko dominak elkarte edo taldeei ematen dizkiete eta plakak, berriz, norbanakoei. Aurtengo plaka Benito Lertxundiri eman diote, eta dominak bi talderi: Beroa Gipuzkoako Harrera Familien Elkarteari eta 1963 eta 1977 urteen artean frankismoaren garaiko TOP Ordena Publikoaren Auzitegiaren bortizkeria eta errepresioa jasan zuten emakumeei. Errepublikarrak, sindikalistak, alderdi politikoetako kideak.. denak izan ziren auzitegi haren biktima. Horiek guztiek atxiloketa arbitrarioak, arrazoirik gabeko atxiloaldiak eta torturak jasan zituzten. Baina emakumeek injustizia bikoitza jasan zuten, erregimenarekin bat ez egiteagatik, haren kontra borrokatzeagatik, eta emakume izateagatik. Teodora Nazabal, GurutzeSukia eta Arantxa Jauregi zaldibiarrak ziren tartean, ustez «beste munduko ezer egin gabe»: «Tortura bidez ateratzen zituzten izenak, eta edonorenak esaten ziren; esan beharra zegoen», baieztatzen dute hirurek: «Euskararekin, euskal kulturarekin... Euskalduntasunarekin lotutako edozer zen delitu». Hirurek ere, ez zituzten egun asko pasa atxilotuta, baina, jasandakoak ez dituzte nahi bezain azkar ahaztuko. Hiruretan, Arantxa Jauregi
atxilotu zuten lehenengo. Segika zutenaren jakitun zen hasieratik. Ordiziako kuartelera eramaten zituztenei beregatik galdetzen zietela zekien, eta maiatzaren 1ean salbuespen egoera deitu zutenean, bere etxea mihatu zuten 00:30ean hasita. Aita eta bere ahizpa gaztea (14 urterekin) deklaratzera eraman zituzten, neskatila hari estutu eta zaplaztekoa emanez. Arantxagatik eta bere ahizpa zaharrenagatik ere galdetu zieten galdeketetan. Arantxa Lazkaon zen, festetan. Segika zebiltzala jakinda, bera aurkeztu zen Tolosako komandantzian, baina, eguna bertan pasa eta libre geratu zen. Argazki batean agertzeagatik zen susmagarri. Baina, maiatzaren 29an, Tolosako bere etxean, atxilotu zuten Jauregi, 17 urte zituela. «Bakarrik nengoen etxean eta pisukideak txantxetan ari zitzaizkidalakoan ireki nuen atea. Sozialak ziren. Segituan pistolak buruan jarri zizkidaten, galdera mordo bat egin zizkidaten denek batera... Sekulako presioa jasan nuen. Gezurretan harrapatu ninduten eta sekulako zaplaztekoa eman zidaten». Gobernu Zibilera eraman zuten eta inkomunikatuta eduki zuten hiru egunez. «Odolez betetako manta bat ematen zidaten gauetan, eta horrela jakiten nuen egunez edo gauez zen. Gainerakoan, egun osoa zen berdina. Itukinak entzuten nituen nonbait eta mirilatik begira nituela nabaritzen nuen: es
una mujer, parece una muñeca, entzuten nituen gau eta egun eta zer egingo zidaten beldur handia ematen zidan. Hor ez dakizu sekula zer egingo dizuten. Edozer espero dezakezu». Ondo-ondo itxitako ate zaratatsu haren atzean hau ere entzuten zuela gogoratzen du: «Se va a morir el viejo (Francogatik ari ziren) y vamos a tener que dejar a estos cabrones libres».
Galdeketak eta presioa
«Es una mujer, parece una muñeca entzuten nuen eta beldur handia ematen zidaten» Arantxa Jauregi
«Beldur handiagoa pasa nuen bigarren atxiloaldian, bakarrik nengoelako» Gurutze Sukia
«Galdetu zizkidatenak gezurra zirela, asmatutakoak zirela esan zidaten» Teodora Nazabal
Galdeketak egiteko soilik ateratzen zuten Jauregi gela ilunetik. «Galdera mordo bat egiten zidaten, denek batera: ni erotzea zen euren asmoa, ahuldu egin nahi ninduten, informazioa errazago ateratzeko. Denek batera hitz egiten zuten, oso azkar eta oihuka». Ama bisitan joaten zitzaion, fruta, esnea... jateko zerbait eramanez, baina, gutxi iristen zitzaion inkomunikatuta zegoen zulora. Amak adin txikikoa zela esaten zien, «ahal zuen moduan, erderaz halamoduz moldatzen zen eta». Hiru egun barruan pasa eta aske utzi zutenean, kalera atera eta orientazioa erabat galduta zuen. «Ez nekien lurra edo zer zapaltzen nuen. Bueltaka ibili nintzen. Aske nengoela banekien, baina, nun nenbilenaren arrastorik gabe. Horrelako presioa sartzen dizute... Oso tentsio fuertea da». Eta ahal zuen moduan iritsi zen etxera. «Bata-bestearen atzetik atxilotzen gintuzten. Mordo bat
GOIBERRI 07
ASTEKO GAIA
Goitik behera: Arantxa Jauregi, Gurutze Sukia eta Teodora Nazabal. GOIBERRI
eraman gintuzten atxilotuta bolada hartan». Oraindik leku itxiei beldur die Jauregik, zulo ilun hartan pasatako iluntasuna, hotza eta beldurra gogora ekartzen dizkielako.
Franco hil ondorengoak Gurutze Sukia 1975eko azaroaren 21ean atxilotu zuten: Franco hil ondorengo egunean. Asko ziren ordurako atxilotuak eta, badaezpada ere, Lazkaoko lehengusuen etxera joana zen. Han harrapatu zuten. «Ikastolako irakaslea nintzen, papeletaren batzuk atera nituen, Ez Dok Hamairuren kontzerturen bat antolatu... beste munduko ezer ez», dio. Hamar egun pasa zituen Tolosako kuartelean, eta oroitzen duenez, «25.00 pezeta pagatuta» atera zen kanpora. Bigarren aldiz ere eraman zuten, 1976ko apirilaren bukaeran: «Antiguora (Donostia) eraman ninduten, Muñecas zegoen han orduan. Poli bueno, poli malo paperak zituzten», gogoratzen du. Bigarren atxiloaldi hura «gogorragoa» izan zen Sukiarentzat: «Lehen atxiloaldian bañera egin zidaten, gogor kolpatu... fisikoki okerragoa izan zen. Baina, gela hartatik irtetzen ginenean, jende mordo bat gela berean sartzen gintuzten, eta haien babesa nuen. 16 zaldibiar behintzat bageunden». Bigarren aldia psikologikoki gogorragoa izan zen: «Flexioak, mehatxuak nirekiko eta nire ingurukoekiko... bakarrik nengoen eta mendira eraman eta bertan akabatuko nindutela mehatxu egiten zidaten... Beldur handiagoa pasa nuen bigarren atxiloaldian, bakarrik nengoelako». Urtebetetze eguna ere bertan igaro zuela gogoratzen du: «Bi atxiloaldietan ez ziguten lo-
rik egiten uzten. Nire urtebetetzea zela jakin zuten nonbait, eta 04:00etan zerrategi batetara eraman ninduten. Zoriondu egiten ninduten; katxondeoan zebiltzan. Piñazko zuku bat edan arazi zidatela gogoratzen dut, eta beldur nintzen hark zer izango zuen».
«Nik ez nekien ezer» Seat 850 batean joan ziren, 1975eko azaroaren 26an, kalez jantzita, Teodora Nazabalen bila, bere etxera. Tolosako kuartelera eraman zuten bera ere, eta hiru egun pasa zituen. «Ikastolako kuotak ordaintzen nituen, eta ordaintzeko jendea bilatzen nuen. Baina, ez nuen beste ezer egiten. Galdetzen zizkidaten gauzak ez nituen ulertzen eta ez nekizkien». Honek ere probatu zituen «ilez eta gonbitoz» beteta zeuden bañerako ur zikinak, «buzo urdina jantzita». Bere pistola non zegoen galdetzen zioten atxilotu zuten unetik, behin eta berriro. Berak, ordea, ez zuela pistolarik eta ez zuela pistolarik. «Ezer ez nekiela sinetsi zidatenean, galdetu zizkidatenak gezurra zirela, asmatutakoak zirela esan zidaten: Nik zer kontatuko zebiltzan, probatzen». Kuarteleko hirugarren solairuan egon zen Nazabal, bañera gelaren ondoan. «Egunez kartetan eta ibiltzen zen gurekin Buen Trabajo deitzen zioten bat. Gauez etortzen ziren gaiztoak» eta bañera-festa hasten zen. «Ondoko gelan geunden eta ezin izaten genuen lorik egin entzuten genuenarekin: geu izan gintezten hurrengoak». Indultuarekin askatu zuten bera ere, «10.000 pezeta ordainduta. Gero itzuli ziguten diru hori, baina Ikastolako kuoten dirua ez zidaten sekula itzuli». Gogoratuak izatea eskertzen dute urte haietan atxilotutako emakumeek: «Guk ere majo sufritu genuela gogoratzea inportantea dela uste dut», dio Jauregik.
08 GOIBERRI
ELKARRIZKETA
Justina Jauregi Agiñaga auzoko bizilaguna
«Zumarragara joateko berezko joera genuen, gertuago zegoelako» Miriam Luki Zumarraga Justina Jauregi 1932an jaio zen Etxetxiki baserrian, Agiñagan. Auzoaren Zumarragako eremuan dago Etxetxiki, izan ere Agiñagako zati bat Zumarragaren lurretan eta beste bat Azkoitiakoetan zegoen garai hartan. Zatiketak logika guztiak
apurtzen zituen ordea, Aizpurutxotik gertuen zegoen zatia Zumarragari zegokiolako eta Zumarragara lotuena zegoena Azkoitiari. Aurreko asteburuan auzo osoa Zumarragaren barruan dagoela 25 urte bete direla ospatu zuten. Jauregik, halere, banaketa horri ez dio inoiz
«kasu gehiegirik egin». Justina Jauregi Agiñagako emakume edadetuena da gaur gaurkoz.
Orduan, zeu Zumarragan jaiotakoa zara. Bai, neu eta baita neure zazpi seme-alabak ere. Gizona Aizpurutxokoa nuen, Azkoitiakoa beraz. Gure jaiotetxea Zuma-
rragako lurretan egon da beti; Urrusti, Zumakorta eta Txerren baserriak ere bai. Gero Urdanbietara etorri ginen, Azkoitiako zatian.
Zuen joera Zumarragara ala Azkoitira egitea zen? Medikutara, adibidez, Zumarragara joaten ginen beti. Egin
GOIBERRI 09
ELKARRIZKETA
Garai hartan ez zegoen egun dagoen errepidea, herribidea zegoen, eta guk lasterbide bat erabiltzen genuen.
Ezkondu eta Urdanbieta baserrira etorri zinen. Baserri hau Azkoitiako lurretan zegoen? Ezkondu eta beranduago, orain 39 urte, etorri nintzen baserri honetara. Geu etorri eta 14 urtera Zumarragara bildu zen Agiñaga guztia. Nik ez dut inoiz alde handirik nabaritu, ez diet horrelako gauzei kasu gehiegirik egiten. Ordura arte gure bizitza Zumarragan egiten genuen, gertuago zegoelako, eta aldaketak joera hori ofizial bihurtu zuen.
Hala ere, Azkoitirako joera ere izan duzue Agiñagako bizilagunek.
MIRIAM LUKI
San Andres egunean, esate baterako, beti joan izan gara Azkoitiako feriara. Azkoitia beti izan da euskaldunagoa, eta guretzat errazagoa izan da hizkuntza aldetik.
Zergatik zegoen Agiñaga bitan zatituta? beharreko gehienak ere Urretxun eta Zumarragan egiten genituen. Azkoitiara kontribuzioa pagatzera eta Elizarekin zerikusia zuten izapideak egitera joaten ginen soilik. Zumarragara sei bat kilometro daude eta Azkoitiara hamasei bat; aldea handia da. Azkoitiara doan errepidea 1960an inauguratu zuten eta aurretik oinez joaten ginen edo trenez, Izukitzan – Agiñaga azpian dagoen auzoa– apeaderoa zegoen. Bestela, errepidea ez zegoenean oinez joaten ginen Azkoitiara nahiz Zumarragara.
Ez zen, bada, bide erraza izango, ezta? Tripa galantarekin eta astoarekin joanda nago ni, emaginarena errebisioa egitera. Gogoan daukat elurra mara-mara ari zuela. Atzera begiratuta nola kristo bizi gara oraindik horrenbeste pasa eta gero? galdetzen diot neure buruari, ez baitzen bakarrik joatea, atzera etxera bueltatu ere egin behar ginen.
Gure etxean legenda bat kontatzen zen, zeinetan harri batzuk bota zituzten eta harriak non geratu hantxe ezarri zuten Agiñagako muga; zati bat Zumarragan eta bestea Azkoitian.
Ogia egin duzue beti etxe honetan eta garia Azkoitian ehotzen zenuten. Oleta mendiaren beste aldean dagoen Azkoitiako auzo bateko Montes baserrira eramaten genituen garia eta artoa. Zakuak hartu eta gauez askotan joandakoak dira gure etxeko gizonak, eta ni neu ere bai. Gauez joaten ziren ilbetea aprobetxatuz, goardia zibilak atzetik izaten zituztelako.
Zergatik? Ogi beltza baino ezin genuen jan. Razionamenduaren garaia zen eta gurean garia ereiten genuenez ogi zuria jateko aukera genuen, baina era klandestinoan. Ezkutuan joaten ginen Montesera, eta lau ordu behar genituen joan etorria egiteko. Handik behintzat irina eginda
ekartzen genuen, beste toki batzuetan itxaron egin behar zen eta bi egunen bueltan itzuli egin behar ginen irinaren bila. Irin horrekin labesua –ogia– egiten nuen.
Zure senarrak fabrikan lan egin zuen? Bai. 23 urterekin ezkondu nintzen, ume zahar bat nintzen ordurako, baina ezkondu nintzen behintzat. Ezkondu eta berehala umea izan behar zenuen, bestela bekatua zen. Gizonak harrobian egin zuen lan lehenengo eta ondoren Orbegozon aritu zen lan istripu bategatik hanka moztu zioten arte. Ondoren gorriak eta bi ikusita gaude. Bi anaia ere etxean nituen; guztira, hamaika lagun ginen handia ez zen etxe batean.
Zazpi seme-alaba izan zenituen. Baserrian bertan erditu zinen? Azkena bere aitaren istripuaren ondoren jaio zen. Bai, denak etxean jaio ziren. Emagina etortzen zen, baina hari deitzera oinez jaisten ziren eta oinez igotzen ziren gero.
Nolakoa zen egun bat zuretzat? Goiz esnatu eta behiak jaizten nituen, ganadua asko gustatu izan zait beti. Umeak eskolarako prestatzen nituen eta bazkaria egiten nuen. Garai hartan ez genuen labadorarik eta hamaika lagunekin zenbat arropa garbitzeko! Labadora bezalako asmakizunik ez da egon! Zen-
«Errepidea ez zegoenean oinez joaten ginen Azkoitiara nahiz Zumarragara» «Azken urteotan dena aldatu da eta gu bizi izan garen bezala bizi izana ezin da sinistu»
bat jai ez nituen emango makina bat arropa garbitzen!
Zeintzuk ziren zuen elikaduraren oinarriak? Gosaltzeko esnea eta taloak. bazkaltzeko babak, porru patatak eta urdai pusketa bat baldin bazegoen; gero sagar erreak. Noizean behin sardinak, antxoak edo bakailaoa.
Gaztetan igandetan festarako tarterik izan al zenuen? Bai, jaian hiru bat ordu edo izaten genituen eta ibiltzen ginen, baina gero etxera, bestela errosario galanta entzun behar genuen eta. Guk ez dugu libertaderik eduki, lanean segitu behar genuen, tarra-tarra.
Aukeran, Trinitate jaia ala Agiñagako San Martin? San Martin jaia beti ospatu da hemen, baina gonbidautzak egiteko eguna da. Niri Trinitate jaia bereziki gustatu izan zait beti; ez dakit zer duen Oleta mendi horrek, baina hemengo denak haize egiten dira. Garai batean han ezin zen lotuta dantzan egin Azkoitian debekatuta zegoelako, eta Oleta Azkoitiakoa zen; dantza egitera Zumarragara joaten ginen.
Agiñagan auzotarren artean ondo konpontzen zaretela esaten da. Beti lagundu gara auzoan. Elkartea sortzeak ere lagundu zuen; eskerrak sortu zutela bestela ez zelako hemen ezer egongo. Nik poza daukat Agiñagan zazpi haur dagoelako, horrek bizipoza ematen dizu.
Nola ikusten duzu egungo mundua? Ni inoiz baino hobeto bizi naiz orain, erosoago, nonbait. Goiz esnatzen naiz eta lanak egin, asko daukat oraindik egiteko. Azkeneko 40 urteotan dena aldatu da eta gu bizi izan garen bezala bizi izana ezin da sinistu ere egin; argirik gabe, urik gabe... Hala ere, zetorrenari heldu eta aurrera egiten genuen. Orain pilulen mende bizi gara. Baserriko bizimodua, bestalde, ezinak eraman du; egun ez dago baserritik bizitzerik.
10 GOIBERRI
GAZTEAK
«Gozatu egiten dut antzezten, zaletasun hutsa baino askoz gehiago da» Ordiziako Urrup antzerki taldean dabil Josune Azurmendi, eta, aurten, ‘Krauxk’ film laburra zuzendu du. Irati Badiola Zegama Goenkale telesaileko platoetara joan nahi izan zuen Josune Azumendik (1994) sei urterekin estra lana egitera. Hura izan zen aktore munduarekin izan zuen lehen hartu-emana. Harrezkeroztik, antzerkiak eragiten dion zirrara indartuz joan da, eta egun, irakasle ikasketak egiten ari bada ere, oso argi du bere pasioa antzeztea dela.
Zein taldetan ekin zenion aktore ibilbideari? Ordiziako tailer batean eman nuen izena lehenik, hamalau bat urterekin. Han gorpuptz espresioa eta beste zenbait ariketa landu nituen; baina nik antzeztu egin nahi nuen, beraz, hurrengo urtean, Urrup taldean sartu nintzen, eta han hasieratik izan nuen antzezteko aukera.
Zenbat antzezlan egiten dituzue urtean?
IRATI BADIOLA
Normalean antzezlan bakarra prestatzen dugu urtean, eta, urten zehar, obra hori hainbat tokitan antzezten dugu.
Babeslea
«Eskenatokian beldur guztiak ahazten ditut, eta erabat sartzen naiz pertsonaian»
Zer da antzeztetik gehien erakartzen zaituena? Justu antzeztera atera aurreko , sentsazio hori. Arratsaldeko entseguan lasai-lasai egoten naiz, baina juxtu eskenatokira ateratzear nagoenean tentsio puntu bat senitzen dut, eta gogo handia ere bai; oso sentsazio ona da. Gainera, eskenatokian beldur guztiak ahazten ditut, eta erabat sartzen naiz antzezten dudan pertsonaian.
Zein genero duzu gustukoen? Orain arte komediak baino ez ditut egin, drama ukitua izan du baten batek, baina, ez dut lan erabat dramatikorik egin. Oso gustura aritu naiz, jendeari ondo pasarazten baitiogu; dena den, gogo handia dut lan dramatiko batean parte hartzeko.
Aktore profesional izan nahi duzu edo zaletsun moduan planteatu duzu? Etorkizunean antzerkiarekin zerikusia duen goi mailako gradu bat egin nahi dut. Nire ametsa aktore izatea da, bizitza guztia pasako nuke honetan. Aurten, adibidez, unibertsitateko zenbait lagunek film labur bat egin nahi zuten, eta zuzendari aritu naiz lan horretan. Filma Krauxk da, aurreritziak haustearen ingurukoa. Gozatu egiten dut honetan, zaletasun hutsa baino askoz gehiago da.
GOIBERRI 11
GARAI BATEAN
Zegamarrak 1959 urtean, Arantzazura egin zuten erromesaldiko irudi batean, Arantzazuko santutegiko eskaileretan. GOIBERRI
Zegamarrak Arantzazun 1959an
Ane Arrieta Zegama Arantzazura erromes joateko ohitura 1469an hasi zen Zegaman eta inguruko herrietan, Arantzazuko Ama Birjina agertu zenean. Orduz geroztik ohitura bihurtu da erromesaldia. Urte batzuetan debekatuta ere egon zen erromesaldia. Izaan ere, 1590ean Konstituzio Sinodalek modu honetako erromesaldi luzeak debekatu zituen, baina, 1602an Fray Mateo Burgos IruĂąako frantziskotar gotzainak zegamarrei baimena eman zien Arantzazura erromes joan ahal izateko. Bertako argudioa ondorengoa izan zen: ÂŤZegamarrak gainerantzekoek baino debozio biziagoa diotela Arantzazuko AmariÂť. Erromesaldia Pentekoste Pazkoatan egiten da, eta aurten ere halaxe egin dute askok,
aurreko igande goizean abiatuta. Han harrera egin eta bertan lo eginda, astelehen arratsaldean itzuli ziren, atzera oinez (edo autobusez), Zegamara. Arratsaldean, Zegamara iritsitakoan, San Bartolome baseliza inguruan gozokiak bota zituzten eta Ama Birjinarekin prozesioa egiten zuten elizara, eta han meza izaten dute. Azken urteetan, iluntzean, Kasino elkarteak antolatzen duen idazlan lehiaketako sari banaketa egiten dute. Egun handia izaten da zegamarrentzat, eta eskolako haurrek ere jai izaten dituzte astelehena eta asteartea. Irudiko argazkia 1959ko erromesaldiko irudia da, eta Arantzazuko santutegiko eskaileretan dago aterata. Oraindik ere, leku beretsuan ateratzen dute zegamarrek argazkia.
12 GOIBERRI
MOTZEAN
Gillermo Murciego Argazkilaria
ÂŤInoiz baino kamera gehiago dago, baina jendeak ez daki zukua ateratzenÂť Asier Zaldua Urretxu Gillermo Murciegok (Urretxu, 1970) Gorka Salmeron legazpiarraren eskutik eman zituen lehen pausoak argazkigintza munduan. Argazkia elkarteko kidea da, eta ikastaroak ematen ditu.
Nolatan halako zaletasuna? Erlaxatzeko, jendearekin egoteko eta eguneroko buruhausteak albo batera uzteko modu bikaina da.
Zeintzuk izan ziren zure lehen pausoak? Argazkigintza beti iruditu zait interesgarria, baina duela 15 bat urte hasi nintzen buru-belarri. Reflex kamera bat erosi nuen eta handik urtebeteraedo ez niola zukurik ateratzen konturatu nintzen. Garai hartan Gorka Salmeronek ikastaroak ematen zituen Urretxuko kultur etxean, eta izena ematea erabaki nuen. Bi ikastaro egin nituen berarekin. Bera izan da nire maisua. Ordutik, nire kabuz ibili naiz. Duela gutxi, gauean argazkiak ateratzeko ikastaroa egin dut Nojan (Espainia).
Urretxuko Argazkia elkarteko kidea ere bazara. Elkarteak bolada txarra bizi zuen eta Salmeronen ikastaroetara joan ginenoi bertan lan egitea proposatu ziguten. Baiezkoa eman genuen. Astean behin elkartzen gara argazkigintzaz eta gure argazkiez hitz egiteko. Gainera, urtero bi rally antolatzen ditugu eta ikastaroak ematen ditugu.
Lehiaketetan parte hartzen al duzu?
Guk antolatzen ditugun rallyetan parte hartzen saiatzen naiz: santalutzitan eta santaisabeletan. Legazpiko Artzain Egunekoan ere ia urtero parte hartzen dut. Rallyak gustuko ditut. Antolatzaileek proposatutako erronkari erantzuna ematea polita da.
Sari asko irabazi al dituzu? Ez asko. Santalutzitan herritar onenari saria irabazi nuen eta santaisabeletan lehen saria. Legazpin bigarren saria lortu nuen eta Urretxuko eta Zumarragako udalek antolatu zuten azken argazki lehiaketan koloredun argazkien kategorian lehen saria lortu nuen, eta txuribeltzekoen mailan hirugarrena. Poz handia hartu nuen, oso maila oneko jendeak parte hartu baitzuen. Gainera, lehiaketetan argazkien edizioak garrantzia handia du eta ni ez naiz oso trebea horretan.
Zein argazki mota atsegin duzu?
Reflex kamera bat erosi eta urtebetera konturatu nintzen ez niola zukurik ateratzen Paisai onak ateratzeko eguneko ordu jakin batzuetan joan behar da
GOIBERRI 13
MOTZEAN
Murciego, Argazkia elkarteak Urretxun duen lokalean. A. Z. Argazkilariok etapa ezberdinak igarotzen ditugu. Gai batez nazkatzen garenean, beste bat hartzen dugu. Azkenaldian, makro argazkiak, gauekoak... ateratzen ditut. Gaueko argazkigintza oso erakargarria da. Gainera, bi seme-alaba ditut eta ez dit beraiekin egoteko behar ditudan orduak kentzen.
Asko aldatu al da argazkigintza zu hasi zinenetik? Argazkigintza analogikoaren garaian hasi nintzen ni. Egun, edizioak askoz ere garrantzia handiagoa du eta, gainera, argazkiak berehala ikusten ditugu. Atera duguna ez bazaigu gustatzen, berehala hobea ateratzen saia gaitezke.
Zer diozu kultur etxean ematen ari zaren ikastaroaz? Hamar lagunek eman dute izena. Gehienez hamabost lagun hartzen ditugu eta beti gehiagok ematen dute izena, baina
oraingoan ez da hala izan. Hamar ikaslerekin erosoago lan egingo dugu. Gainera, guztiak, gutxi gorabehera, adin berekoak direnez, ez dago alde handirik batzuen eta besteen artean.
Zer irakatsi behar diezu ikastaroan izena ematen dutenei? Inoiz baino reflex kamera gehiago dago kalean. Baina jendeak ez daki euren kamerei zukua ateratzen. Izan ere, gidaliburuak gutxieneko ezagupen bat dutenentzat daude prestatuta. Euren kamerak erabiltzen ikasteko, jendeak ikastaroetan ematen du izena.
Kamera erabiltzen jakiteaz gain, zer behar da argazki onak ateratzeko? Paisaia onak ateratzeko eguneko ordu jakin batzuetan joan behar da, fotokazetaritza egiteko albistea dagoen tokira joan behar da...
14 GOIBERRI
INTERNET
saretik Datuak
goierri.hitza.info
Giza katea sare bihurtu da Interneten 21.960 rabakitzeko eskubidearen aldeko giza kateak aurreikuspen guztiak gainditu zituen. 150.000 lagunetik gora bildu ziren Durango eta Iru単ea artean. Baina sarean izan zuen oihartzuna ere, ez zen gutxiagorako izan. Herri ekimeneko hainbat hedabidek elkarlanean egindako jarraipenak ere bere fruituak eman ditu. Goierriko Hitzak egindako lanari dagokionean, webgunearen bisita kopurua hirukoiztu egin zen, aurreko igandekoekin alderatuz. Giza-katearen Goierriko ibilbidea laburbiltzen duen bideoa izan da arrakastarik gehien izan duena. Youtuben 8.000 ikustalditik gora izan ditu, eta dagoeneko, urte-
E
ko hiru bideorik ikusienetako bat da. Giza katearen inguruko beste bideo batzuek ere izan dute zabalkundea: Kataluniako Castellersek Beasainen egindako giza-dorrearen bideoak 793 ikustaldi izan ditu; UrretxuZumarragako irudiek 608, eta Lazkaoko ekitaldikoak 431. Sare sozialetan ere, zabalkunde handia izan dute gizakatearen inguruko albiste, ar-
gazki eta bideoek. Goierriko ibilbidearen bideoa 225 lagunek elkarbanatu zuten, 57k atsegin, eta denera, 18.000 lagunengana iritsi zen. Lazkaoko ekitaldiaren albistea (1.667) eta giza-dorreena (1.439) ere asko zabaldu ziren. Azkenik, Twitter-en 30 txiotik gora bidali genituen igandean, eta 60 bertsio eta aipamenetik gora izan genituen.
Zabalkundea. Giza katearen inguruko albiste eta bideoek Facebook-en izan duten zabalkundea. 18.328. Giza katearen Goierriko bideoa. 225 lagunek elkarbanatu eta 57k atsegin dute. 1.667. Lazkaoko ekitaldiaren albistea. 12 atsegite. 1.439. Castellers-ak Beasainen. 1.378. Giza katea egin ondorengo lehen albistea. 28 atsegite.
9.832
Ikustaldi. Giza katearen inguruko bideoek Youtuben izan duten bisita kopurua. 8.000. Giza katearen Goierriko bideoa. 793. Castellers-ak Beasainen. 608. Urretxu-Zumarragako bideoa. 431. Lazkaoko ekitaldiko irudiak. Lazkaotarrak igandeko giza katean, Zubierreka inguruan. A.MAIZ
GOIBERRI 15
ERREZETA
Txekor isatsezko hostopilak, patata purearekin eta sagarrarekin
Juanjo Martinez de Rituerto Aldasoro taberna
Txekorraren isatsa hezurren tarteetatik zatitu, irinetatik pasa eta oliba oliotan frijitzen da buelta eta buelta, haragia zigilatzeko soilik. Bitartean tipula, porrua, azenarioa, baratxuria eta piper berdea txikitu. Isatsa ateratakoan barazki guztiak oliotara gehitu eta gorritzen utzi. Orduan, ardo beltz zorrotada bat bota eta lurruntzen utzi. Ondoren, isatsa gehitu behar da, pixka bat egiten
utzi eta salda gehitu, dena estali arte. Behin irakiten duenean, su eztian jarri eta xamurtu arte egiten utzi, isatsaren arabera, ordu bete edo ordu eta erdi behar izan dezake. Isatsa atera eta epeltzen denean haragia eta hezurra banatu. Bitartean, saltsa irabiatu eta txinotik pasatu fina geratzeko. Beste aldetik, patatak 20 minutuz egosi behar dira. Ondoren zuritu, oliba olio pixka bat gehitu eta puregailutik pasatu.
Sagarrari zuztarra kendu eta xerratan ebaki, zuztarraren zuloa erdian utziaz, eta zartagitik pasatu, buelta eta buelta.
Aurkezpena Molde biribil bat plateraren erdian jarri, oinarrian sagarra jarri, gainean isats geruza bat, ondoren patata pure geruza, beste isats geruza bat eta gainean sagar xerra bat jarriz amaitu. Gainetik saltsa bota eta zerbitzatu.
Osagaiak Txekor isatsa Irina Tipula Porrua Azenarioa Baratxuria Piper berdea Ardo beltza Salda Patatak Sagarra Oliba olioa Gatza