GoiBerri 108. zenbakia

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

108. zenbakia. 2014ko ekainaren 20a

GOI B ERRI Iñaki Zabalo ordiziarra Goierri Eskolako atarian. AIMAR MAIZ

Iñaki Zabalo

Goierri Eskolaren zuzendaria

«Etengabe pentsatu du Eskolak non dagoen eta nora joan nahi duen» 8-9

Maite Iturralde 3 Iritzia 4-5 Gi-631 Herri Opera 6-7 The Melody 10 Jon Pol Agirre 12 Aikur museoa 15 Segurako eta Olaberriako festak 16-19


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE moTZEAn

MIKEL ALBISU

maite Iturralde Arkitekto teknikoa

«Baserriak gordetzen dituen altxorrak ezagutu eta baloratu behar dira» Mikel Albisu Ezkio-Itsaso Arkitekto teknikoa da Maite Iturralde (Ezkio-Itsaso, 1.977), eta eraikitako ondarearen zaharberritze masterra egiten ari da. Bere tesina Ezkio-Itsasoko dolare baserri baten arkitekturaren azterlanean onarrituko da.

Zein egoeratan daude EzkioItsasoko baserriak? Kudeaketa ez da xamurra, ingurumenaren gaineko eragina murrizteko neurriak hartzea ezinbestekoa ikusten dut. Beste herri askotan bezala hanka sartzeak izan dira.

Baserri bat berritzeko garaian, zer hartu behar da kontutan? Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Beasain, Itsasondo, Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga

GOI B ERRI

Bere historia ezagutu eta aintzakotzat izanik, gure beharrak asetzeaz gain, baserriak ezkutuan gordetzen dituen altxorrak zeintzuk diren ezagutu eta balorean jartzeko ahalmena eduki behar da.

Janari bat.

Zaletasun bat.

Amets bat.

Mendia.

Bihar lanera joateko beharrik ez izatea.

Pelikula bat. La vida de Adele. Liburu bat. Chinua Acheberen Todo se desmorona.

Kantari bat. Silvio Rodriguez.

Abesti bat. Sueño con serpientes.

Arroza txirlekin.

Edari bat. Ardo kopatxo bat, txuria nahiz beltza.

oporretarako leku bat. Mali (Afrika).

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.

«Gure baserriak berritzerakoan beste herrietan bezala hanka sartzeak izan dira»

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Amets iloba jaio zen eguna.

Jaso duzun oparirik bereziena. Gauguin izeneko liburutxo bat. Gorroto duzuna. Mespretxua.

Goierriko txoko bat. Lazkaomendi.

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.hitza.info

Urretxu:

goiberri@hitza.info

Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

607 530 424 – publi@goiberri.info 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info


04 GOIBERRI

IRITZIA

Ion Telleria

Segiren auzian absolbitua

Poztu garenon gehiengo berria ibratu gara! Bai, ez goaz kartzelara. 2 0 0 9 a n abiatutako 40 gazte independentiston aurkako auzia denon absoluzioarekin amaitu da, eta bi ondorio nagusi utzi ditu ebazpenak: poza lehena, eta poztu garenok osatzen dugun gehiengo berria; legeak borondatea duela aginte, bigarrena, legerik aldatu beharrik gabe borondatea dagoenean sufrimendua ez areagotzeko neurriak hartzea ez dela horren zaila. Poza, noski, gurea lehenbizi, norbere burua libre ikusteaz gain, militantzia kide izan garen 40ok ez dugulako berriz espetxera joan beharko. Poztu gara gu, eta poztu dira gure ingurukoak. Baina esango nuke ia denok poztu gaituela absoluzioak. Gure antzeko mundu ikuskera dutenak eta kontrakoa dutenak. Ebazpena ezagutzearekin batera poza sentitu dugun denok gehiengo berri bat osatzen dugu, Gu berri bat. Izan

L

ere, azken urteetan Euskal Herrian ireki dugun aro berriarekin konponbidearen alde, bakearen alde, garai berri baten alde egiten dugunok gara gehiengoa. Epaiketaren amaieran Gu berriaren adierazpena deitu genuena egin zuten publiko 40 pertsona ezagunek. Orri hauetara ere ekarri genuen adierazpen hura. Laburrean, politikak epaitegietatik irten behar zuela genion, eta bazela garaia denok irabazle egingo gaituen etorkizuna eraikitzeko. Genion epaitegietako erabakiak garai berri baterako trantsizio ikuspegitik aplikatu behar zirela, eta gure ebazpena horren adibide da. Ez dute legerik aldatu, gu absolbitu gaituen legedi berberarekin dozenaka herritar espetxeratu dituzte, espetxean dira batzuk, eta zigorra beteta kalean beste asko. Ikuspegi hori bera, ordea, gatazkaren ondorioen zuzeneko biktima direnei ere aplikatu behar zaie. Legea ez da oztopo irailetik aurrera

ÂŤLibratu gara, eta orain guk oihukatuko dugu Libre! antzeko egoera sufritzeko arriskuan direnen defentsanÂť abiatuko dituzten epaiketa berriak eteteko, legea ez da oztopo preso diren gaixoak aske utzi eta urrun direnak gerturatzeko,

legea ez da oztopo espetxe politikan sakoneko aldaketak eman eta Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren egoera arintzeko... Ez da legea arazo, borondate falta baizik. Zoritxarrez gure absoluzioa salbuespena da, oraindik, ez arau. Gure epaiketaren amaieran 40 herritarrek egin bezala, orain gu 40 absolbituok gure egiten dugu azken hitz hura, gehiengo berriaren adierazpen hura, eta gure egiten dugu harresiak zeuden lekuan zubiak eraiki nahi ditugula dioen adierazpena, etorkizunerako ilusio eta justizia zubiak eraiki behar direla dioen adierazpena. 40 militante irabazi ditu konponbideak, guri ere sufritzea tokatu zaigun arren, ez dugulako sufrimendu hori mendekurako edo bestearen aurka egiteko erabiliko. Denon artean, ebazpena ezagutu eta poztu garen denon artean igaro behar dugu konponbidearen zubia. Lehendik nahikoa sufritu duenak gehiago sufri ez dezan, sufrimendu berririk sor ez dadin eta guk independentzia eta sozialismoa, eta parekoak lehenesten duen proiektu politikoa defendatu ahal ditzan, aukera berdintasunean eta herritarren borondatea muga bakar gisa. Libratu gara, eta orain guk oihukatuko dugu Libre! antzeko egoera sufritzeko arriskuan diren guztien defentsan.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Herri opera Gure herriak batu dituen herri opera izango da bihar. Aupa Urretxu eta Zumarraga!

Uda gain-gainean dugu eta horrekin batera burura datozkigu gure imajinario kolektiboan txertatuta ditugun sinboloak eta elementuak. Batzuk bizi izan ditugulako eta beste batzuk ikusi ditugulako. Baina «uda» esatean, oporraldia, bidaiak, eguzkia, atsedena, hondartza, mendia, jaiak, zerbezak, txiringitoak, izozkiak, haurren udalekuak, igerilekua, belarretan aritzea... hamaika irudi datozkigu burura! Bakoitzak bere eran bizi dugu garai hau ere, baina gizarte moduan baditugu halako jokabide ustez «estandar» batzuk. Haurrek eta gaztetxoek oporraldi luzea izaten dute eskolan. Lan finkoa (edo gutxienez hala deitutakoa) duten gehienek hilabete lanera joan gabe pasatzeko aukera izaten dute. Eta badirudi garai hori ehuneko ehunera zukutu beharra dagoela; bestela bat tontoa edo dela. Badirudi urte guztian dozenaka egun txar edo erdi-purdiko pasatzea erraz onartzen dugula, baina udako egun zoragarri, magnifiko eta libre horietan denbora ondo aprobetxatu behar dela. Badirudi kanpora ez doanak ez duela oporrik egiten; badirudi

Euskal Herriko festa guztiak pasatzen ez dituen gazteak ez duela garaiari dagokion uda bizi; badirudi haurrak hiru hilabetez ekintzaz eta egiteko planifikatuz beterik ez badaude, ez dela uda ona haientzat. Hainbeste aurre-espektatiba sortzen ditugu! Bizi ditugun garaiotan, urtean zehar ere pasa beharreko penditz eta malkarrekin nahikoa ez, eta gero irailean aldapa omen dago! Urte guztia eta uda beste modu batera planteatuko bagenitu, ez ote litzateke iraileko aldapa ordekaxeago izango?

Ion Muñoa

bat eta

Batzuen opor sasoia besteen lan aukera bihurtzen da, eta zer esango dugu bada! Lanerako aukera izanda, pozik gainera! Urtean zehar lanik izan ez duenak gustura hartuko ez du bada, uda sasoiko lana? Egia da krisi egoera baliatzen ari direla hainbat ugazaba, lan prekarioak soilik eskaintzeko eta ez da gauza bera noski, oporrak norberaren erabakiz sasoi batean edo bestean hartzea, edota derrigorez hartu behar izatea. Oporrak beraz, lanaren ordaina badira, nola hasi oporretan pentsatzen, lanik ezean? Oinarrizko gaietan pentsatzearekin nahikoa lan duenak, oporretan pentsatuko duela iruditzen al zaizu? Ez al ditu oporrak «luxutzat» hartuko? Uste dut askorentzat iraileko aldapa, urteko aldapa gogorraren beste zati bat baino ez dela. Aipatzen dituzun estandar horiezaz gain beste mila alternatiba ere badaudela iruditzen zait, eta zertarako estandarrak bete? Ez al da zilegi oporretan norberak nahi duenaz gozatzea? Ni, beti izan naiz alternatiba zalea, eta eguneroko martxatik irtenda, (iratzar-

bat

Eneritz Gorrotxategi

gailua ez jartzearekin eta erlojua eskumuturretik kentzearekin) opor usainean jartzen naiz. Ez dut uste estandarrak betetzeagatik opor sasoi hobea edo okerragoa izango denik. Norberaren gozamena baldin bada helburu, norberak aztertuko du non topa dezakeen bilatzen duen hori; etxe inguruan, herrian bertan, milaka kilometrotara… Beraz, oporretan, gozatzea lortzen baduzue eta zoriontsu bazarete, bejondeizuela!


06 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Gi-631 Herri Operaren kanta eta Julen Izagirrek egindako diseinua –pantailan– Zumarragako Zelai Arizti aretoan aurkeztu zuten. ASIER ZALDUA

600 bihotz operan Bihar aurkeztuko dute Urretxuko eta Zumarragako ‘Gi-631 Herri Opera’ bi herrietako kultur aniztasunaren isla.

Miriam Luki Goierri Gi-631 Herri Operak ez du opera lirikoen antzik. Gorka Hermosa soinujole urretxuarraren eta Herri Operaren zuzendari artistikoaren hitzetan, «Richard Wagner musikagile alemanak zioen opera arte guztien bilgunea zela. Wagnerren operaren kontzeptua gure herrietara moldatu dugu eta 600 bat artista elkarlanean aritu gara». Urretxuk eta Zumarragak izena aldatuta izango dute 2383. urtean; Gi-631 deituko dira, bi herriak zeharkatzen dituen errepidea bezala. Herri Operaren baitako film laburraren eta antzezlanaren abiapuntua 2383an kokatu dute. Bi protagonistek mila urteko jauzia egingo dute eta herri-izaera

berreskuratzea izango dute helburu. Kontakizun hau da eskainiko dituzten hamalau musika piezak lotuko dituen haria. Urretxuko Udalak herrigintza landu nahian hainbat parte hartze mahai abiarazi zituen, tartean, kultur arlokoa. Mahai horren jardunarekin bat egin zuen Gorka Hermosak herrian lan egiteko gogoa zuen. Behin bi bide horiek elkartuta, Herri Operaren lehenengo zirriborroa egin zuten. Operaren kontzeptua zein izango zen zehaztu eta gero, Urretxuko eta Zumarragako artisten zerrenda osatzeari ekin zioten. Hermosak azaldu duenez, «hiruzpalau hilabete eman genituen artisten zerrenda osatzen, eta harremanetan jartzen».


GOIBERRI 07

ASTEKO GAIA

Artisten arteko koordinazio lanetan ezinbestekoak izan dira sare sozialak. Hermosak Facebook-en Urretxu-Zumarragako Artea izeneko orria ireki zuen eta bertan, honezkero, 1.500 lagunek izena emana dute: «Bilgune birtuala izateko xedearekin sortu nuen. Artistok gure herrikideak zertan ari diren jakin dezagun». Facebook-en sortutako profil hori artisten arteko lanaren abiapuntua eta jomuga izan da. Hermosak Whatsapp-a ere ez dauka saltzeko: «Mezu zerbitzariari esker lantaldeak osatu, eta komunikazioa areagotu dugu». Operaren prozesuan bilera birtualak ohikoak baino gehiago izan dira. Wagnerren operaren kontzeptuari jarraiki, prozesuan Urretxuko eta Zumarragako musikariak, bertsolariak, argazkilariak, dantzariak, arropa diseinatzaileak, film egileak, produktoreak, aktoreak, ileapaintzaileak, gidoigileak, diseinatzaile grafikoak eta abar luze bat elkartu dira. Hermosak diren guztiak ez egoteagatik

barkamena eskatu du aldez aurretik, eta idazleekin arantza duela esan du: «Gidoia zatitan idaztea zaila egin zitzaigun eta idazleen lana ez da guk nahi beste azalduko. Edonola ere, ariman bada ere taula gainean egongo dira».

‘Baina bihotzak dio’

«Wagnerren hitzetan opera arte guztien bilgunea da; hori herriotara moldatu dugu» «Whatsapp-ari esker lantaldeak osatu, eta komunikazioa areagotu dugu» Gorka Hermosa

Zuzendari artistikoa

Herri operak badu bere abestia. Jaiotzez urretxuarra den Jon Maiak egin zuen letra eta musika Edurne Iturbe trikitilari urretxuarrak sortu zuen. Baina bihotzak dio titulua jarri zion Maiak. Ahotsak bi herrietako kantariek ipini dituzte: koruetakoek, rock taldeetakoek, Sekundino Esnaola musika eskolako ikasleek, rap taldeetakoek... Ahotsekin batera musikari askok parte hartu dute abestiaren grabazioan. Herri Operaren abestian musika estilo asko nahastu eta elkarren ondoan jarri dituzten bezalaxe, opera emanaldiaren hamalau piezetan musikariak batere ohikoa ez den eran ezkonduko dituzte; esate batera-

ko, txistulariak eta jazz estiloa jorratzen duen Big Band-a. Edurne Retegi Urretxuko txistulariak nahasketa hori nabarmendu du: «Bi abestitan koruarekin eta soka orkestrarekin arituko gara, bestean jazz talde batekin. Azken honek ikasteko aukera polita eman digu. Herri Opera bi herriotako kultur aberastasuna erakusteko modua da». Iñigo Peñagarikano Zumarragako txistulariarentzat, «musika estilo ezberdin bat probatzeko parada» eman die operak Jesus Mari Domingez Buli txalaparta jotzaileak nabarmendu du, «bi herriotan inoiz ez da halako lankidetza lanik egin». Herri Opera bihar aurkeztuko dute Urretxuko Gernikako Arbola plazan, 22:30etan, eguraldi ona lagun; bestela Ederrena frontoian bi emankizun egingo dituzte, 19:00etan eta 22:30ean. Bi udalek Herri Operari bidea eman diote eta parte hartuko duten 600 artistek musutruk bihotza eta gogoa gehitu diote.

Jon Plazaola Gidoigilea eta aktorea

«Txalogarria da 600 bat artistek norabide berean arraun egin izana» M. Luki Jon Plazaola (Urretxu, 1982) Gi-631 Herri Operaren baitako film laburraren protagonista da, Barbara Rivas zumarragarrarekin batera.

Nolatan sartu zinen Herri Operaren proiektuan? Orain urtebete inguru Facebook-en Urretxuko eta Zumarragako Artea izeneko orrialdea ikusi nuen, eta horren atzean nor zegoen jakiteko jakin-mina sortu zitzaidan.

Gorka Hermosak sortu zuen...

Bai, ez da edonor, kanpoan dezenteko fama dauka. Elkar ezagutu genuen eta aspaldi buruan zuen proiektu honi buruz hitz egin zidan. Istorioa idazteko proposamena egin zidan, eta lanean hasi ginen. Gorkak, Barbarak eta Joseba Apaolazak ere herritik kanpo lan egiten dute, nik neuk ere bai; horregatik, guretzat proiektu hau herrian bertan egitea gauza handia da.

Istorio futurista bat asmatu duzu.

Bai, hasieran denei arraro samarra egin zitzaien, baina neurera ekartzea lortu nuen.

Prozesua emankorra izan al da? Urtebetez lanean aritu gara, batzuk intentsitate gehiagorekin eta beste batzuk gutxiagorekin, baina denok musutruk. Eta benetan txalogarria da bi herri txiki hauetako 600 bat artistek norabide berean arraun egin izana. Nik, behintzat, ez dut beste inon horrelakorik ezagutu, eta harro nago gure herrietan gertatu delako.

JOSUNE ZARANDONA


08 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

AIMAR MAIZ

Iñaki Zabalo Goierri Eskolaren zuzendaria

«Goierriren onura bat da denok helburu batekin ari garela, elkarlanean»


GOIBERRI 09

ELKARRIZKETA

Aimar Maiz Ordizia Ikasketak Goierri Eskolan egin zituen Iñaki Zabalok (Ordizia, 1968), Arrasaten ingeniaritza ikastera joan arte. 1992an itzuli zen atzera, lanera. Hogei urte zuzendaritza karguetan daramatza, azkeneko hamarrak zuzendari. Eskolaren historiaren erdia —aurten 50 urte bete ditu— barrutik ezagutu du. Elkarlana eta garai bakoitzera egokitzen jakitea nabarmendu ditu Zabalok, balio handienak. Ospakizunak abenduan hasi zituzten, eta asteazkenean dute ekitaldi nagusia, 10:30ean, Eskolan. Han izango dira Urkullu lehendakaria eta Garitano ahaldun nagusia. Liburua ere egin dute, Joseba Imaz eta Mikel Urteaga kazetariek, nahiz ez den orain iritsiko.

Zer dauka ospatzeko Goierri Eskolak, urteez gain? Belaunaldi asko izan ditugu 50 urteetan, eta horiek hezi ditugu. Hasieran guraso elkarte zena 1986an Goierri Fundazio bihurtu zen, eta giltzarri garrantzitsua izan zen, babes juridikoa eta baliabide ekonomikoak eman zizkiolako. Eskualdeko 18 udal eta 40 enpresa daude. Ikaslan 1987an fundazio modura sendotzea, Goieki sortzea, ingeniaritzako ikasketak txertatzea 2001ean... Lortek etorri zen gero, eta azkena, kontzeptu bezala, Goierri Berrikuntza Gunea. Hori dena du ospatzeko.

Zertara egokitu behar izan du Eskolak bere ibilbidean? Liburua egin duen Joseba Imaz kazetariak aipatzen du gure DNAn dagoela zer egiten ari garen zalantzan jartzea; ondo dagoen, nola den posible egitea, nola berrikusi... Orain ari gara berriro bueltak ematen, egoera ikusita. Eskualdeko lehen diagnostiko bat egin da, beste batzuekin alderatuta, eta horrekin birplanteatuko dugu norantz jo. Etengabe pentsatu du Eskolak non dagoen eta nora joan nahi duen. Bidaia denok egin behar dugu, elkarlana ezinbestekoa da. 50 urteotan, lanbide

heziketan 8.200 ikaslek lortu dute titulua, eta portzentaje handi bat Goierriko enpresetan dabil lanean. 9.200 langile pasatu dira ez arautuko formatuan, 90 tematika desberdinetan, gaitasuna teknikoak eta kudeaketakoak hobetzeko. Eta, 13 urteotan, ia 400 ingeniari lizentziatu dira.

Hasierako printzipioei eutsita? Bailarako beharrei erantzutea da gure bokazioa, formakuntzan eta zerbitzu tekniko-teknologikoen aholkularitza eskainiz enpresentzat. Goierri Eskola gizartearen ekimen modura jaio zen, eta horri eutsi dio bilakaera osoan. Hezkuntza teknikoaz gain, giza-heziketari ere balioa eman dio.

Krisi garaian gaude, nahiz eta Goierri beste toki batzuk baino gutxiago erasotu duen. Nola irtengo gara? Sekreturik ez daukagu, ez bada lana egitea eta elkarlana sustatzea. Hiru urtean behin, gogoeta egiten dugu, eta urtero berrikusi, interes taldeek (gurasoak, administrazioa, enpresak eta beste eragileak) zer esaten duten ikusteko, ahalik eta gertuen hurbiltzeko beharretara eta itxaropenetara. Azken aldaketek eskatzen dute azkar eta egoki erantzutea. Zorionez, eskualdean ditugun enpresa garrantzitsuak nazioarteko merkatuetan lehiatzen ari dira, eta estatus hori mantentzeko lan handia, ona eta gaitasuna izan dute.

Nazioarteratzea izan da hain gaizki ez egoteko gakoa? Bai. Diagnosian azaltzen da, giltzetako bat izan dela eskualdeko enpresa asko hemendik eta Espainiatik kanpora egotea beren produktuak merkaturatzen. Langabezia tasa %13 da Goierrin, pasatzen ari denarekin; 1991n %18 genuen. Beste eskualdeekin alderatuta, datu ona da, zenbakiz. Baina garrantzitsua da lana sortzea; lan kualifikatua eta kalitatezkoa.

Eskolak zer paper du horretan? Gogoetak egin eta interes tal-

deei entzuten diegunean, ikusten da ikasleak teknikoki ondo prestatuta ateratzen direla. Baina beste gaitasun batzuk ere behar dira, geroz eta gehiago: taldean ondo lan egitea, komunikazio gaitasuna, kanpoan saltzen denean hizkuntzaren tratamenduan arreta handia... Eta mugikortasuna. Gure kulturan ez dago hori. Sei hilabete lanera Kanadara, AEBetara edo Errusiara joatea kosta egiten zaigu. Bestetik, iniziatiba, sormena eta egiten denarekin ez konformatzea ere behar dira.

tsonekin ondo lan egitea da hurrengo erronka. Epe motzean, eskualdeko enpresa traktoreek —eta auxiliarrek—, ez dugu uste aldaketa handia izango dutenik ekoizpen mailan. Baina, 2045erako, demografia garapenean, biztanleria-adinaren piramidea txanpinoi formakoa izatea aurreikusten da: enborra mehea eta burua handia. Enborreko pertsonek mantendu beharko dituzte goian daudenak. Hala, osasunarekin lotutako sektorea indartu egingo da.

Goierriko ekonomia, historikoki, metalgintzak elikatu du, nagusiki. Zer egin beste herrialde batzuetako ekoizleek tokia ken ez diezaioten?

Eskola hasi da osasungintzako ikasketak eskaintzen.

Kuriosoa da, hainbeste urte kostatu da maila horretara iristea, eta bizpahiru urtean beste potentzia batzuk iritsi dira, ez agian puntu horretaraino, baina gertu bai. Produktuak, lehengaiak, teknologia eta makinak saldu egiten dira, baina hor pertsonak daude. Balio erantsia pertsonak ematen die. Per-

«Gure DNAn dago zer egiten ari garen zalantzan jartzea. Etengabe pentsatu du Eskolak bidea» «Krisitik irteteko sekreturik ez daukagu, ez bada lana egitea eta elkarlana» «Produktuak eta teknologia saldu egiten dira. Balio erantsia pertsonak ematen die»

Bai. Behar berriak daude, eta enpresak ari dira jada osasun sektorean mugitzen. Udalek eskatuta, menpekotasun egoeran daudenei arreta berezia emateko pertsonak prestatzen ari gara. Arrakasta izan du. Bestetik, zalantzarik gabe, energia sektorea ere berpiztu egingo da, eta zorionez eskualdean baditugu enpresa indartsuak arlo horretan. Nanoteknologiak ere aipatzen dira; beharbada iritsiko dira, baina epe labur batean ez; ertain-luzera.

Eskolaren fundazio eredua mistoa da: erakunde publikoak eta enpresak. Bien ala bien finantza zailtasunak ikusita, arriskurik badu Eskolak? Arriskurik, ez. Eragile horien laguntzagatik ailegatu da gure Eskola besteen eredu izatera. Beti ongietorriak dira, baina zorionez Eskola ez da eragile horietatik jaso ditzakeen laguntzetatik bizi. Haien ekarpenak berrikuntzara bideratuta daude, ez ohiko gastu arruntera. Goierri Eskolak beste iturri batzuk bilatu eta aurkitu ditu.

Etorkizuna nolakoa datorke? Gure ezaugarri bat izan da garaian garaiko gizartearen beharretara egokitzea. Amaierako helburuen fokua elkarlanean jarri behar da. Goierriren onura bat da, nahiz sentsibilitate desberdinak izan, denok helburu komun batekin ari garela: elkarlanean eskualdea garatzeko.


10 GOIBERRI

GAZTEAK

«Etorkizunean, Britainia Handiko ‘X Factor’ saiora joatea da gure asmoa» ‘Twin Melody’ taldeak 15.000 jarraitzaile ditu Youtuben eta 150.000 ikustaldi izan ditu euren bideo batek. Irati Badiola Ordizia Aitana eta Paula Etxeberria ahizpak (Ordizia, 1997) Twin Melody dira musika munduan. Pianoa eta bi ahots baliatuz, naziorteko pop artisten abestiak bertsionatzen dituzte. Facebooken, Twitterren, Instagramen eta Youtuben zabaltzen dute euren musika, eta mundu osoko jarraitzaileak dituzte.

Betidanik izan duzue gustuko musika? Bai, beti gustatu izan zaigu, baina 13 urtetik aurrera gehiago saiatu gara. Lehenik, karaokeetan abesten hasi ginen, praktikatzeko, 14 urterekin kantu eskolak hartzen hasi ginen, eta 15ekin kontzertuekin.

Youtuben bideo asko dituzue; ikusienak 150.000 ikustaldi izan ditu; jarraitzailerik ez zaizue falta. Atzerriko zale asko dituzue, ezta?

IRATI BADIOLA

15.000 jarraitzailetik gora ditugu jada, gehienak AEBekoak dira. Alemaniakoak, Poloniakoak eta, neurri txikiagoan, Fran-

Babeslea

«Musika asko gustatzen zaigu, baina beste grina batzuk ere baditugu»

tziakoak ere baditugu; baina hori, batez ere, gure musika estiloak herrialde horietan oihartzun handiagoa duelako da.

Batik bat Interneta darabilzue zuek musika zabaltzeko, baina aurrez aurreko kontzertuak ere egin dituzue? Bai, egia esan, Internet oso baliabide ona da, erraza da gure musika horrela zabaltzea. Halaber, herrian abestu izan dugu, hala nola, Ordiziarrock jaialdian edota Barrenan .Tolosan ere eman ditugu kontzertuak. Joan zen astean Ordizian izan ginen.

Zein da zuen ametsa musikaren munduan? Abestetik bizi nahi genuke, baina, aldi berean, jendeari laguntzeko zerbaitetan ere jardun nahi dugu. Musika asko gustatzen zaigu, baina beste grina bazuk ere baditugu. Dena den, oraindik ez dakigu zer ikasi. Musikan eskaintza interesgarriren bat izan dugu, baina gazteak gara, eta lehenik batxilergoa bukatu behar dugu.

Etorkizunera begira zer pauso emango duzue musikaren alorrean? Britainia Handiko X Factor saiora joatea da gure asmoa. Saioko arduradunek ezagutzen gaituzte, eta gainera, artista esanguratsu ugari atera da saiotik, On Direction, adibidez.



12 GOIBERRI

MOTZEAN

Zer dela eta hazi da horrenbeste saskibaloi zaletasuna? Urte asko daramatzagu gogor lan egiten: igande goizetako saskibaloi eskola, kanpusa, 3x3 txapelketa... Lanak bere fruituak eman ditu.

3x3 txapelketarekin saskibaloia kalera ateratzen duzue. Bi egun horietan haur eta gazte askok jokatzen dute saskibaloian, eta Gernikako Arbola plaza jokalariz lepo ikustea deigarria da.

Zer eman dizu saskibaloiak? Partida guztietan gozatu dut, eta gehienetan zer edo zer ikasi dudala uste dut. Beti oso ondo pasatu dut. Saskibaloiak une onak eta lagun pila bat eman dizkit.

Zein da Goierrin ikusi duzun jokalari onena? Sergio Gonzalez, esango nuke.

Jon Pol Agirre, Urretxuko Aldiri kiroldegian. ASIER ZALDUA

Zein da zure talde kuttuna?

Jon Pol Agirre

Nire lehen taldea Goierri da, noski, eta bigarrena Baskonia. Lehen, urtean behin joaten ginen Gasteizera Baskoniaren partida bat ikustera, baina geroz eta gutxiago joaten naiz.

Goierri kirol elkartearen saskibaloi sailaren arduraduna

Zein da zure gustuko jokalaria?

ÂŤLana banatzen dugu eta hala askoz ere errazagoa da klub bat aurrera ateratzeaÂť Asier Zaldua Urretxu Jon Pol Agirrek (Urretxu, 1972) urte asko daramatza saskibaloi munduan. Ikastola-Urmek taldean eman zituen lehen pausoak. Ondoren, Goierri taldean jokatu zuen, eta egun, Goierri kirol elkartearen saskibaloi sailaren arduraduna da.

Nondik datorkizu saskibaloirako zaletasuna? Futbol zalea nintzen, baina Urolak ez ninduen hartu eta saskibaloian hasi nintzen, sortu berria zen Ikastola-Urmek taldean. Kuadrillako beste batzuekin hasi nintzen saskibaloian: Aitor Bastarrika, Aitor Chico eta Asier Garmendiarekin. Ordurako, Gorka Oruesagastik eta Gorka Garmendiak Goierrin jokatzen zuten. Garai

hartan NBAk izen handia hartu zuen gure artean. Magic Johnson, Kareem Abdul Jabbar, Isiah Thomas, Michael Jordanen... garaia zen, eta erraza zen zaletzea.

Zerotik hasi al zineten? Bai. Eskola kirolean ikasitakoa bakarrik genekien. Baina ederki pasatu genuen. Valentin Berriotxoa zen gure entrenatzailea.

Nolako jokalaria zinen? Pibot txikia nintzen. Borrokalaria. Defentsan erasoan baino dezente hobeto moldatzen nintzen.

Ze ibilbide osatu zenuen? Ikastola-Urmek taldean kadete eta gazte mailan aritu nintzen, eta ondoren Goierrira joan nintzen. 23 urte azpikoen talde-

an urte batzuk eman nituen eta talde nagusian partida gutxi batzuk jokatu nituen. Jokatzeari utzi eta berehala entrenatzaile lanetan hasi nintzen. Saskibaloi saileko ordezkariak utzi zuenean, nik hartu nuen bere tokia, etaordutik, antolaketa lanean nabil.

Asko aldatu al da saskibaloia urte hauetan guztietan? Ikaragarri aldatu da. Sailaren ardura hartu nuenean hiru talde bakarrik genituen: kadeteena, gaztena eta nagusiena. Duela bizpahiru urte, berriz, hamabost talde eduki genituen. Egun, hamabi ditugu. Horiei, saskibaloi eskola gehitu behar zaie. Bestalde, aipatzekoa da saskibaloiak nesken artean hartu duen indarra.

Joe Dumars asko gustatzen zitzaidan. Detroit Pistons taldean jokatzen zuen, Isiah Thomasekin-eta. Pistons NBAko talde kuttuna nuen. Urte haietan bakarrik ibili zen ondo! Ez iezadazu galdetu egun nola dabiltzan. Apenas ikusten dut telebista, eta hemengo taldeak nola dabiltzan ere ez dakit.

Goierrirekin nahikoa lan izango duzu. Zorionez, lan talde ederra osatu dugu. Hainbat entrenatzaile ditugu, gurasoek ere asko laguntzen digute... Lana banatzen dugu eta hala askoz ere errazagoa da klub bat aurrera ateratzea.

Saskibaloi saila Goierriren sail historikoetako bat da. Hala da, baina egia esan ez dakit zein urtetan sortu zen. Lehen partida ofiziala 1971n jokatu zela uste dut, baina lehenago La Salle-Castellblanch izeneko talde bat zegoen.


Publierreportajea

13

Mendia ere Beasaindik gertuago dago orain Beasaingo Udalak egindako aurrekontuen parte hartze prozesuaren barruan, landa eremuko auzoetako herritarrek egindako eskarietako bati erantzuna eman dio udalak. Hala, landa eremuko auzoak eta herrigunea uztartzeko autobus zerbitzua jarri du martxan. Astean bi egunetan, astearteetan eta ostiraletan, izaten da autobus zerbitzua auzoetara, erdiguneko tren geltokitik abiatu eta Mandubiako gaineraino. Salbatoren, Arriaranen, Garinen eta Astigarretan egiten ditu geldialdiak autobusak. Mari Mar Zelaia zinegotziak azaldu duenez, auzoetako bizilagunentzat ez ezik, gainerako beasaindarrentzat eta goierritarrentzat ere oso erabilgarria da auzoetara doan autobus zerbitzua: «Plan polita izan daiteke, esaterako, 09:05ean geltokian autobusa hartu, Mandubiaraino joan, bertan buelta bat eman eta 13:00etan itzultzea». Izan ere, Beasainen inguru horretan dauden natur baliabideetara gerturatzen du autobusak, adibidez, Mandubia-Mandubia GR55 mendi bueltara. Mandubian hasten eta amaitzen den ibilbide biribila da, Larrarte, Garin eta

Astigarretan barrena egiten dena. «Autobusak ibilbidearen hasieran uzten zaitu, eta itzuleran —oinez itzuli nahi ez duenak— autobusa erabili lezake berriz herrigunera jaisteko. Oso zerbitzu erosoa da, eta herrian ditugun bi GR ibilbideetara gerturatzen du mendiaz gozatu nahi duen edozein». Gipuzkoako Mendi Federazioak katalogatutako ibilbidea da GR55 Mandubia-Mandubia itzulia. Beasaingo Udaletik jakinarazi dutenez, momentuz, dohainik da auzoen eta herri erdigune arteko autobus zerbitzua. Martxotik dago martxan auzoetara doan autobus zerbitzua, eta sei hilabeteko proba ari da egiten Beasaingo Udala. Autobus zerbitzua astearteetan eta ostiraletan eskainiko da, goizeko ordutegian. Bi egunetan lehen autobusa 09:05ean aterako da auzoetara bidean, tren geltokitik, eta hurrengoa 12:30ean. Mandubiatik erdigunera joateko lehen zerbitzua 09:30ean izango da eta hurrengoa 13:00etan. Salbatoren, Arriaranen, Garinen eta Astigarretan egingo ditu geldialdiak.

Autobus zerbitzuaren ordutegiak. UDALA

Auzoetara joateko autobusa Mandubiako gainean. L.A

943 02 80 50

www.beasain.org

udala@beasain.net


14 GOIBERRI

GARAI BATEAN

Bertsolariak, irrintzia botatzen ari denari begira. JESUS ELOSEGI/GUREGIPUZKOA.NET

Bertsolariak Ederrena frontoian

Asier Zaldua Urretxu Argazki hau 1933an atera zuten, Urretxuko Ederrena pilotalekuko balkoian. Bertsolariak, tartean Txirrita, irrintzia botatzen ari denari begira ageri dira. Ederrena pilotaleku zaharra 1907an eraiki eta 1993an bota zuten. Urte horietan denetik egin zuten bertan. Frontoia plazarekin eta alboan zuen etxearekin batera eraiki zuten. Koldo

Argando単a agirizainak etxea dagoen tokian ikastetxe bat egin nahi zutela esan du. Baina udalak ez zuen horretarako nahikoa diru, eta lursaila saldu behar izan zuen. Etxearen parean, berriz, balkoi moduko bat egin zuten. Azpialdean txistulariek jotzen zuten eta azokako postuak jartzen zituzten eguraldi txarra egiten zuenean.


GOIBERRI 15

GURE LURRA

Erleak, zerua eta eztia Urretxuko Aikur museoan diote udaberria erleentzat ona ari dela izaten, erleak indartsu daudela; hala eta guztiz ere, eguraldiak ezti ekoizpena erabat baldintzatzen duenez, ez dakite oraindik nolakoa izango den aurtengoa. Miriam Luki Urretxu Aurtengo udaberrian lainoak zein eguzkia zeruaren jabe egiten ari dira txandaka. Erleentzat ez da, antza, eguraldi txarra. Urretxuko Aikur Erle Museoko Josune Epelderen hitzetan, «indartsu daude, zoragarri». Aurtengoan lan asko egin dute jada erleek, dena dela, maiatzean ez du eguraldiak batere lagundu eta akaziarekin ezin izan dute apenas lanik egin. Erleak indartsu egon arren, eguraldiak urtero bezala erabat baldintzatuko du ezti produkzioa. Eguraldiari dagokionez, iaz ez zen kasik udaberririk egon, eta uztailera arte ez zuen epeldu. «Nahikoa lan izan genuen erleek bizirik iraun zezaten», gogoratu du Epeldek. Iaz erleek egin zuten ezti apurra gaztainarekin egin zuten uztaila partean. Aurten larra edo sasia loratzen hasi da jada, eta eguraldiak hobera egiten badu larrarekin lanean hasiko dira aurki erleak. Larraren ondotik gaztaina etorriko da. Aikurren oraindik ez dakite zenbat ezti izango duten. Erleak ondo egon behar dira eztia ekoitzi dezaten, baina eguraldiak ez badu laguntzen erle indartsuenak ere ez dira eztia egiteko gauza.

Urretxuko Aikur Erle Museoan bi eratako eztia produzitzen dute: labelduna eta ekologikoa. Bakoitzak bere araudiak ditu, baina bietan kalitatea bermatzea da helburu nagusia. Labeldun eztiari «konbentzionala» esaten dio Epeldek. Eusko Jaurlaritzak tokian tokiko erletegiak kontrolatzen ditu, baina eztia ez du erlezain bakoitzak ontziratzen. Gipuzkoako, Arabako eta Bizkaiko erle-

Josune Epelde –eskuinean– haurrei azalpenak ematen Aikur erle museoan. AIKUR

zainek Getarian (Gipuzkoa) dagoen erletegira eramaten dituzte abaraskak. Han eztia ateratzen dute eta labeldun eztia ontziratu egiten dute. Kontrol guztiak bertan egiten dituzte.

Ezti ekologikoa Ezti ekologikoaren prozesua ez da nolanahikoa. «Erlea urrutira joan daiteke janari bila, lore bila, alegia», dio Epeldek. Esparru hori zenbateraino zabaltzen den zehaztu du, «hiru kilometroko erradioan ibili daitezke». Erlezainaren lana eremu horretan lan egiteko toki erosoak bilatzea da; dena dela, hau

ezti ekologikoa zein konbentzionala ekoizteko baldintza da. Horrez gain, derrigor lorejana egon behar du toki horietan. Gainera, inguru hori kutsatu gabekoa izan behar da. Eztia ekologikoa izan dadin baldintza gehiago egon badaude, tartean, erlauntza barruan erabiltzen diren produktu guztiak biologikoak izatea. ENEEK Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak produkzio ekologiko guztia kontrolatzen du. Aukeratutako tokia nahiz ekologikoa izateko legedia betetzen den ENEEK ikuskatuko du.


16 GOIBERRI

SEGURA

San Joan festak Seguran

Ekainak 20, ostirala, mozorrotuen gaua:

Ekainak 21, larunbata, koadrilen eguna:

17:30: Ardixarra etxearen berrirekiera. 19:00: Dantzaldia I単igo Perurenarekin. 19:30: Mozorrotuen topaketa eta Segurako Txistulariekin kalejira. 20:00: Zopa Pertzaren jaitsiera. Segurako Alboradaren doinuaz, pregoia eta ondoren mokadua plazan. 23:00: Dantzaldia I単igo Perurenarekin. 23:30: Kontzertuak txosnetan.

10:00: Plater hausketa, Mendotze aldean. Antolatzailea: Txoritegi elkartea. 15:00: Kuadrillen arteko bazkaria. Frontoi zaharrean. Eguraldi txarra bada Baratze pilotalekuan. 16:00: LVII. San Joan txirrindulari proba. 17:30: Gipuzkoako toka eta bola txapelketa Erreboten. 18:00: Nesken eta mutilen futbito txapelketaren finalak, batukadaz alaiturik. Baratze pilotaleku ondoko kantxan.

19:00: Buruhandiak eta erraldoiak. 20:00etik 21:30era eta 23:30etik aurrera: Disko festa I単igo Etxenikerekin. 23:30: Kontzertuak txosnetan.

Ekainak 22, igandea, haurren eguna, Korpus eguna: 10:30-14:00: Haurrentzat jokoak. 11:00: Meza Nagusia eta ondoren Korpus eguneko prozesioa. 12:00-14:30: Kilkir txaranga. 14:00: Haurren bazkaria Frontoi

zaharrean. 16:30: Buruhandiak eta erraldoiak. 18:00-21:00: Kilkir txaranga. 19:00: Haurren danborrada. 20:30: Korpuseko herri afariak plazan. 22:30: Herritarren eskutik antzerki emanaldia.

Ekainak 23, astelehena, San Joan bezpera: 15:00: Presoen aldeko bazkaria. 16:00: XXV. Gipuzkoako txirrindulari itzuliaren amaiera, jubenil mailan.


GOIBERRI 17

SEGURA

19:30: Erromeria ‘Astiasaran anaiak eta Leire’ taldearekin. 23:00: San Joan sua. Txistulariekin herritarren Sorgin Dantza. 23:45: Erromeria ‘Astiasaran anaiak eta Leire’ taldearekin. 23:45: Dantza lehiaketa txosnetan.

na-Chorens (Zegama-Mutiloa). 2. partida: Saralegi-Ibai Zabala eta Idoate-Apraiz. 19:00: ‘Gelajauziak’ emanaldia plazan. 20:30-21:30 eta 23:00: Dantzaldi gidatua Oskizola taldearekin.

Ekainak 24, asteartea, San Joan eguna:

Ekainak 25, asteazkena, San Joan bigarrena, elegante eguna:

10:15: Goiz eresia Kriseilu Txistulari taldearekin. 10:45: Prozesioa San Joan irudiarekin eta meza nagusia parrokian. 12:00: Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolarien Agurra udaletxeko balkoitik; herriko abesbatzaren emanaldia; atari eta balkoi ederrenen sari banaketa, eta herritarren hamaiketakoa. 13:00: Herriko kirolari txapeldunei omenaldia eta herri kirolak. Azurmendi eta Ugaitz Mugerza aizkolariak, Goenatxo II. eta Goenatxo III. harri jasotzaileak; eta trontzalariak: Aitziber LizarraldeAinhoa Otaño eta Jasone Aranburu-Alazne Etxaburua. 18:00: Buruhandiak eta erraldoiak. 18:00: Pilota partidak Baratze pilotalekuan. 1. partida: IntxaustiImaz (Segura) eta Matxinandiare-

11:30: Jubilatuentzat toka, igel eta bote jokoak. Plazan. Ondoren: Hamaiketakoa, Atseden Elkartean. 11:30-14:30: Puzgarriak igerilekuan. Eguraldi txarrarekin Baratze pilotalekuan. 13:00: Toka, bola eta sokatira txapelketa herrikoia,plazan. 13:00: Txakolin dastaketa. 17:00-19:00: Puzgarriak. 20:00: Herri afari elegantea. 20:00etik 21:30era eta 23:00etatik aurrera: Orots taldearekin dantzaldia. 23:30: Zopa pertzarekin kalejira, trikitilariak, poteolari eleganteak eta herritarrak lagun direla. Irteera Txanbolinpetik. 00:00: Zopa Pertzaren igoera eta agurra. 00:30: Txosnen itxiera festa.


18 GOIBERRI

OLABERRIA

Olaberriako festak

Ekainak 20, ostirala: 17:30: Antzerki saioa, Kometa ludotekaren eskutik, Ihurre-Zaharran. 18:30: Marrazki lehiaketako sari banaketa, udaletxean. 20:30: Kantu afaria, Arkupe elkertean.

Ekainak 21, larunbata: 10:00: Jubenil mailako XXV Gipuzkoako Txirrindulari Itzulia.

10:30: Herriko San Joan pilota txapelketako finalak. Ondoren: XXIX Arkupe gomazko paleta txapelketa. 18:00: Pregoia, txupinazoa eta buruhandiak trikitilariekin. 19:30: Gaztetxoen II. Bola txapeleketa. 21:00: Arkume txuletatxoen parrilakada. Ondoren: The Joselontxo’s taldearen musika saioa.


GOIBERRI 19

OLABERRIA

Ekainak 22, igandea: 10:00: Gipuzkoa mailako plater tiraketa. 10:00: Gipuzkoa mailako bola txapelketa. 12:30: Txakolin dastaketa, pintxoak eta bertsolariak. 15:00: Gipuzkoa mailako plater tiraketaren arratsaldeko saioa. 17:00: Zaldi gainean paseoak. 18:00: Haurrentzako erromeria Porru DJ-arekin. 20:30: Eusko labeleko txerri saihetsa eta Gernikako piperrak. 22:30: Deabru Beltzak taldearen su ikuskizuna.

Ekainak 23, astelehena: 11:00: Jolas parkea eta hormairudiaren margoketa. 13:30: Haurrentzako bazkaria. 19:00: Lora bedeinkapena eliza atarian. 19:30: San Joan arbola zutitzea.

19:30: Apar festa. 22:30: San Joan sua, dantzariekin eta txalapartariekin. Ondoren: Errimatuz hip-hop taldearen bat-bateko saioa.

Ekainak 24, asteartea: San Joan eguna: 10:00: Herri mailako plater tiraketa. 11:00: Meza nagusia, Zeba abesbatzak lagunduta. 12:15: Udalak eskainitako hamaiketakoa. Ondoren: Neskatxen soka-dantza. 15:00: Herri mailako plater tiraketaren arratsaldeko saioa. 16:30: Gazteen saskibaloi txapelteka. 17:00: Briska txapelketa, IhurreZaharran. 18:00: Bordetxe abere zirkoa. Bukatzeko: Txokolate jana.



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.