Goiberri 110. zenbakia

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

110. zenbakia. 2014ko uztailaren 4a

GOI B ERRI

Euskararen domeinua Euskara eta euskal kultura Interneteko komunitate baten baitan kokatzen ditu ‘.eus’ domeinuak 6-7

Teresa Barrena 3 Iritzia 4-5 Zumarragako ospitaleak 30 urte 8-9 Segurako historia panpinekin kontatua 10 Ordiziako Amets Bide dantza taldea 11 BLY 12 Laguntzak nekazarientzat 13


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

kATE MOTZEAn

Teresa Barrena

Izpar goxoki-dendaren nagusia

«Umeez gain, helduak ere etortzen dira goxokiak erostera» Irati Badiola Idiazabal Teresa Barrena (Lezaun, Nafarroa, 1953). Idiazabago Izpar dendaren nagusia da duela 20 urtetik. Barrenak goxokiez gain, eskolako materiala, jostailuak, liburuak eta egunkariak saltzen ditu, besteak beste.

Oporretarako leku bat.

Idiazabaldarrek goxoki asko erosten al dituzte?

Abesti bat.

Bai, ume asko dago herrian, eta horrek badu eragina. Baina haurrez gain, helduak ere etortzen dira goxoki bila bezero onak dira idiazabaldarrak.

Amets bat.

Talde mexikarrak. San Ferminetakoa. Bete ditut guztiak.

Janari bat. Urdaiazpikoa.

Edari bat. Ura

Dena. Ikaragarri gustatzen zait nire lana.

Jaso duzun opari bereziena.

«Alkate banintz, ideologiez harago begiratuko nuke, ongizatea lortzeko herriarentzat»

GOI B ERRI

Musika talde bat

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.

Eguzkia hartzea.

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu kudeatzailea: Aloña Landa koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Gustura irakurri nituen Ken Folleten Un mundo sin fin eta Los pilares de la tierra.

Zer gustatzen zaizu gehien dendari izatetik?

Zaletasun bat.

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga

Donostiako Paseo Berria .

Liburu bat.

Nire semeak jaio ziren egunak. Seme zaharrenak lehen soldatarekin erosi zidan lore-sorta. Larrosa horiak ekarri zizkidan.

Gorroto duzuna. Bidegabekeriak.

Herriko alkate bazina... Idologiez harago begiratuko nuke, eta herriarentzako ongizatea lortzea izango nuke helburu.

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.hitza.info

Urretxu:

goiberri@hitza.eus

Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

607 530 424 – publi@goiberri.eus 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.eus


04 GOIBERRI

IRITZIA

Rufino Iraola Garmendia Erretiratua

Nork sortu zuen Eliza? garo berria da San Pedro jaia. Garai batean, sona handiko santua zen gure artean, «zeruetako giltzak» berekin omen dauzkan aginte handiko santua. Baina munduko agintearen ondorioa da San Pedroren zeruko aginpidea: «Petrus zara zu eta harkaitz horren gainean eraikiko dut nire eliza eta Herioaren indarrak ez du suntsituko» (Mt 16,13-19) Testu horretako hitzak sarriegi erabili dira, Jesusek Eliza zuzenean sortu zuela, argudiatzeko eta Pedro ipini zuela Eliza horren buru defenditzeko. Jakina, eliz aginte gogor arduratu da «Elizaren jatorri jainkotiarra» harilkatu eta aldarrikatzeaz eta Pedroren figura, Erromako aita santu eta gotzain goren gisa, indartzeaz. Horrela bihurtu dira haren «oinordeko» gainerako guztiak. Frantsizko I.a 265.a da kate luze horretan. Botere orok ditu arriskuak,

I

eta Eliza ez da izan salbuespena. Monarkia absolutuaren atzeko zerbait bilakatu zen eliz instituzioa, kontrol eta aginte guztia bere esku zuela, nahiz eta, gizarteak bere autonomiaren alde borrokatzeari ekin zion heinean, amore ematen hasi zen. Jesus ez zen fidatzen botereaz eta Elizari, maiz asko, ahaztu egin zaio hori. Entzun Jesusen hitzok: «Dakizuenez, buruzagiek tiraniaz hartzen dituzte mendean herriak, eta handimandiek beren agintea ezarriz zapaltzen. Zuen artean, ordea, ez du horrela izan behar. Zuen artean handien izan nahi duena izan bedi zerbitzari. Eta zuen artean lehenengo izan nahi duena izan bedi guztion morroi» (Mk 10,42-44). Gaur egun, exegeta zorrotzenen artean kontsensua erabatekoa da: Pedro Elizaren zimentarritzat hartzen duten hitz horiek, inolaz ere, ez dira Jesusenak. Baizik eta Mateoren komunitateak egindako gogoeta (berandu samarrekoa), eta Je-

susen ezpainetan ipiniak, indar eta autoritate handiagoa emateko. Hain zuzen, Mateoren idatzian bakarrik azaltzen dira baieztapen horiek; datu esanguratsua, noski. Markosen eta Lukasen testu paraleloetan ere aurkitzen dugu Jesusek bere ikasleei egiten dien galdera bikoitz bera: «Nor dela dio jendeak gizonaren Semea?»; «Eta zuek, nor naizela diozue?». Baina hor amaitzen dira (Mk 8,27-

30; Lk 9,18-21). Hauen testuetan ez da azaltzen Mateorengan azaltzen den eranskin espezifikoa. Beraz, Mateoren komunitateak egindako irakurketaren aurrean gaude, eta ez Jesus historikoaren hitzen aurrean. Horrela idaztea ez zen harritzekoa antzinatean: talde batek garrantzitsutzat jotzen zuena lepora zekiokeen, zuzenean, pertsonaia famaturen bati — kasu honetan, Maisuari berari— , esan bezala, indar eta autoritate handiagoa emateko. Hori konprenitzean, aita santutza eta Elizaren inguruan eraiki den doktrina kasik fundamentalista erlatibizatzen ari gara, eta hori oso sanoa da: ebanjelioaren xumetasuna berreskuratzen dihardugu; horren argitan, Elizak berak ere berritu beharko luke. Argi dagoena da Jesusena ez zela izan mezu “erlijiosoa”, eta ez zuen sortu eliza espezifiko bat. Harena proiektu espiritual bat (guztiz gizatiarra) da, eta edonork “konekta” dezake proiektu horrekin. Denak bere baitan hartzen dituen mezu espiritualak baldin badu lehentasuna, Elizak, aita santuak eta erlijioak dute zentzua, bakar-bakarrik, pertsonaren eta espiritualtasun irekiaren zerbitzuan bizi diren neurrian. (cf. “Jesús no fundó ninguna iglesia”, E.M. Lozano).


GOIBERRI 05

IRITZIA

Josu Maroto

Asteko irudia

Ospitaleak 30 urte 30 urte bete berri ditu Zumarragako ospitaleak. Zorionak!


06 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Ordizia Rugby Elkarteak, Zeraingo Herriak eta GOIERRIKO HITZA egunkariak ‘.eus’ domeinua estreinatuko dute. Janire Arrondo PuntuEus Fundazioaren gonbidapena jaso zutenean, zalantzarik gabe proposamena onartzea erabaki zuten Ordizia Rugby Elkartean. Batzar orokorrean egitasmoaren nondik norakoak argitu eta Aintzindari Programan sartzea erabaki zuten. Goierrin Zeraingo Herriaren web ataria ere ‘.eus’ dominua erabiltzen aintzindari izango da, «handien artean txikia». Baita Iparragirre Eraikuntzak enpresa edo hedabideen artean Goierriko H ITZA egunkaria bera ere. Euskal kulturaren erakusgarri, handiak eta txikiak, proiektu beraren parte izango dira. Euskarak eta euskal kulturak Interteteko aterpe teknologiko propioa izan dezaten martxan jarritako egitasmoa da ‘.eus’ domeinuarena. Hala, behin ICANN erakundeak iaz domeinuaren eskaria onartu ondoren, ibilbideari hasiera eman zion PuntuEus Fundazioak. Apirilaren 26an aurkeztu zuten Aintzindarien Programa eta joan den ekainaren 28an ‘.eus’ domeinua estreinatu duten lehen 92 entitateen zerrenda aurkeztu zuten. ‘.eus’ domeinuaren abiaratze aldiari ekin dioten aitzindarien artean bederatzi enpresa daude, 23 erakunde publiko, 14 hedabide eta euskal kulturgintzako 46 entitate.

Kulturaren erakusgarri Aldaketa nola egin, domeinu zaharrarekin zer gertatuko ote zen eta gisako zalantzak argitu behar izan zituzten Ordizia Rugby Elkartean. Behin www.ordiziarugby.eus domeinua erregistratuta, azken egokitze teknikoak eginda martxan izango dute ataria; lehengo ‘.com’ luzapena ere indarrean mantenduko dute, ordea.

Fase esklusibo horretan parte hartzeak ekarpen ekonomiko berezia eskatzen du aintzindarientzat. Ekarpen hori, ordea, finantzarioa edo espezietan egin zitekeenez, ‘.eus’ egitasmoari zabalkundea eman eta publizitatea egingo du trukean errugbi elkarteak. Ane Irastortza elkarteko kideak GoiBerriri azaldutakoaren arabera, Altamirako zelaian ‘.eus’ egitasmoaren logoa jarriko dute egun hauetakoren batean, elkarlanaren ikur gisa. Egitasmoaren hedapena eta publizitatea egingo dute zeraindarrek ere. Herriko elkarteak, taldeak eta eragileak biltzen dituen www.zerain.com web ataria, www.zerain.eus ere izango da aurrerantzean. «Ohorea» izan da beraientzat egitasmo honetako partaide izatea. Hala dio, Arantzazu Muñoa Zeraingo udal taldeko kideak. Aintzindarien Programa martxan jartzera zihoazela ikusi zutenean euren proposamena egin zuten. «Herri txikia izan arren, gu ere euskal kulturaren erakusgarri izan gaitezke. Herri lanean ari garen komunitatea gara, artzainak, nekazariak, turismo agentzia... biltzen dituena», dio Muñoak. ‘.eus’ egitasmoaren hedapenaz gain, espezietan egingo du domienuaren ordainketa Zeraingo Herriak ere, bisita turistikoekin, esate baterako. Ordizia Rugby Elkarteak eta Zeraingo Herriak beste 90 entitaterekin batera osatzen dute aitzindarien zerrenda. Izaera, dimentsio eta jatorri ezberdinetako entitateak dira. Tartean daude AEK, Aranzadi Zientzia Elkartea, Bertsozale Elkartea, Euskaltel, Kutxabank, ELA eta LAB sindikatuak edo EH Bildu, adibidez. Bakoitzak bere beha-

Kronologia Ibilbide luzea egin du PuntuEus Fundazioak 2008an jaio zenetik. Pazientziaz zain egon ondoren iritsi zen ICANNek domeinua onartu zuen eguna. 2008 PuntuEus Elkartea jaio zen. Tamaina eta jatorri ezberdineko 60 elkartek eta erakundek baino gehiagok egin dute bat elkartearekin; 26.500 atxikimendu pertsonaletik gora ere jaso dituzte. 2011ko ekainak 20 Lehen mailako domeinu orokor berriak eskatzeko aukera irekitzea erabaki zuen ICANN erakundeak Singapurren egin zuen bere 41. bileran. 2012ko ekainak 16 ICANN erakundeak ‘.eus’ domeinuaren eskaria onartu zuen; eska-

ria ebaluatzeko bete beharreko baldintzak betetzen zirenez, hurrengo fasera pasa ziren. 2013ko ekainak 14 ICANN erakundeak ‘.eus’ domeinua onartu zuen. 2013ko urriak 5 Puntu Eus Elkarteak domeinuak erregistratzeko pausoak zeintzuk izango ziren argitu zuen. 2014ko apirilak 15 www.domeinua.eus web ataria aktibatu zuten. 2014ko apirilak 26 Aintzindarien Programari hasiera eman zioten. 2014ko ekainak 28 92 aintzindarirekin abiaratze aldiari hasiera eman diote. 2014ko abenduak 3 Fase irekiari ekingo diote.


GOIBERRI 07

ASTEKO GAIA

Euskal sareari aitortza

rren arabera, egokitzapen teknikoak egin ahala edo komunikaizo estrategien arabera jarriko dute martxan helbide berria; irailera arteko epea izango dute aintzindariek domeinua indarrean jartzeko. PuntuEus Elkarteak eman duen azken hau, urrats handia izan da domneinuaren ibilbidean. Dagoeneko euskal domeinuaren erabilerarena errealitate bihurtzen hasi delako. Abenduaren 3ra arte, Euskararen Nazioarteko Egunera arte, ‘.eus’ domeinuaren aintzindariak izango dira aktibatuta egongo diren bakarrak. Irailetik aurrera, ordea, edozein elkarte, enpresa, erakunde edo norbanakok bere web atariarentzako eskaera egin ahal

Iratxe Esnaola koordinatzailea eta Joan Mari Torrealdai PuntuEus Fundazioko lehendakaria, aintzindarietako batzuekin Bilboko Kafe Antzokian egindako agerraldian. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS

izango du. Horiekin eta gerora begira egitasmora batzen direnekin abenduaren 3tik aurrera abiatuko dute fase irekia.

Komunitatean kokatuta

Abenduaren 3tik aurrera edonork domeinua erabiltzeko fase irekia abiatuko dute Baldintza batzuk beteta, euskara eta euskal kultura sarean zabaltzea ekarriko du ‘.eus’-ek

Bilboko Kafe Antzokian egin zuten aurreko larunbatean abiarazte aldia irudikatu zuen ekitaldia. Bertan Iratxe Esnaola egitasmoaren koordinatzaileak eta Joan Mari Torraldai PuntuEus Fundazioaren lehendakaria gustura agertu ziren egindako lorpenarekin. Esnaolak azaldu zuenez guztira 113 domeinu-izen ezberdin proposatu ziren, 92 entitateren eskutik. Erabaki bat hartu zuten, entitate bakoitzak soilik domeinu-izen bakarra eska zezan. Egitasmoaren garrantzia

goraipatzen du Iratxe Esnaolak: «‘.eus’ domeinuak Interneten komunitate baten baitan kokatzen gaitu. Komunitate hori gero eta ikusgarriagoa den heinean, komunitate horren kideak zein diren argi ikusiko da», dio. «92 horiek dagoeneko kokatu dute bere burua komunitate horretan, beraz, aintzindariek komunitate hori ikusgarriago egiteko konpromisoa dute». Aurrerantzean ere, ’eus’ domeinuak berak dituen irizpideengatik ez dio edonori emango luzapena, eta baldintza batzuk bete beharko ditu. Baldintza horiek ekarriko dute egitasmoaren helburuak betetzea; euskal kultura eta euskarazko edukiak sarean gero eta gehiago izatea, alegia.


08 GOIBERRI

ERREPORTAJEA

Ospitaleak 30 urte Goierritarren eskaera ozenari erantzunda 1984an inauguratu zuten Zumarragako Ospitalea. Orduz geroztik eraldatu egin da eta 95.000 biztanleri ematen die arreta bertan. 30 urte dira ireki zutela eta ospatu egin dute. Miriam Luki Zumarraga Goierriko 30 urtetik beherako edonorentzat Zumarragako Ospitalea beti egon da dagoen tokian, eta hango kontsultetara zein larrialdi zerbitzura jotzea normaltzat dute. Ospitalea ez zegoen garaiarekin akordatzen dira zaharragoak, eta osasun arloan eskualdean zegoen gabeziarekin ere bai. Zumarragako Ospitaleak 30 urte bete ditu. Miguel Calvillo ordiziarrak gogoan du 1970eko urteetan goierritarrek eskualde izaeraren aldarria egin zutenekoa: «Eskaeretako bat eskualde

mailako ospitale baten eraikuntza izan zen». Orduan errepide nahiz garraio publiko bidezko komunikazioak zailak ziren hiriburuekin, eta han zeuden osasun zerbitzu handienak. Goierritarrek Donostiako Insaluden –Espainiako orduko osasun zerbitzua– egoitzan 30.000 sinadura aurkeztu zituzten. Ez ziren gutxi izan bidean aurkitutako trabak eta egitekoak, eta aldarriaren oihartzuna goratzeko manifestazioa deitu zuten. Ordizian egin zuten 1976ko otsailean, eta Goierri

osoko 30.000 lagun bildu ziren. Zortzi urte beranduago, Ernest Lluch garai hartako Osasun ministroak inauguratu zuen Zumarragako Ospitalea, Gipuzkoako eskualde mailako lehenengo ospitalea izan zen; Insaludek Euskal Herrian inauguratu zuen azken ospitalea. 30 urte igaro dira jada eta orduz geroztik, ospitaleak eraldaketa bat baino gehiago izan du.

800 profesional 1988an Insalud osasun zerbitzu espainolaren menpe egotetik Osakidetzaren menpe ego-

tera igaro zen; orduan egin zituzten osasun transferentziak. Urte hartan bertan Azpeitiko eta Beasaingo osasun zentroetan espezialisten kontsultak jarri zituzten, errehabilitazio kontsultak ere bai. Zumarragako Ospitaleak Azkoitiako eta Azpeitiako biztanleak ere hartzen ditu; guztira, 95.000 bat biztanle. Egitura aldaketa beste mugarri bat izan da ospitalearen historian. 2011n Erakunde Sanitario Integratua osatu zuten. Ospitaletik bertatik beste osasun unitateekin koordinazioa bultzatzeko erakundea da.


GOIBERRI 09

ERREPORTAJEA

Ospitalera Goierriko eta Urolako zazpi osasun zentro bildu dira. Biztanleria gero eta zaharragoa izanik, gaixotasunak gehiago kronifikatu dira eta gaixotasun askotariko koadro klinikoak ugaldu; ospitalearen egitura aldaketak egoera horri erantzun nahi dio osasun zerbitzuen arteko koordinazioa eta elkarlana bultzatuz. Ospitaleak 30 urte hauetan zerbitzuak ugaritu ditu. Zerbitzu hazkunde horren isla dira, esate baterako, erditze guneak eta hemodialisiak egiteko esparrua. Egun 800 langile inguruk eskaintzen diete arreta 95.000 bat biztanleri. 30. urtemugaren festan ospitalean hasieratik lanean ari diren hainbat profesional omendu zituzten; 1984an ospitalea 250 langilerekin jarri zuten martxan. Ospitaleko langileak egonkortzea erronka bat izan da urte hauetan guztietan. Teresa Garmendia Goierriko eta Urolako ESIko kudeatzailearen hitzetan, «orain erraza ematen du iritsi garen tokira

heldu izana, baina bidea ez da samurra izan, eta profesional askok gogor lan egin du egungo egoera egonkorra izan dadin. Hemendik igaro diren profesional guztiek beren alea jarri dute».

Ezkerrean 30. urteurrenaren ospakizun ekitaldian urte horietan guztietan lanean aritu diren profesionalak Darpon osasun sailburuarekin. Eskuinean kanpo kontsulten eraikinaren lanak. MIRIAM LUKI

Lantaldeari gorazarre Urtemugaren jaian Jon Etxeberria Osakidetzako zuzendariak eta Jon Darpon osasun sailburuak Garmendiarekin bat egin zuten ospitaleko langileen lana goraipatzerakoan. Eta hala nabarmendu du Etxeberriak: «Lan onaren adibidea zarete». «Eskerrak eman behar zaizkie hemen aritu diren eta aritzen diren profesional guztiei», gehitu du Darponek. Darponek eskerrak emateaz gain, esfortzu bat ere eskatu zien profesionalei egoera ekonomikoaren testuinguruan, «guztion esfortzuak batuz beste 30 urte betetzeko». Darponek garai zailak direla esan zuen, «osasungintzarentzat ez da inoiz aro errazik egon; dirua genuenean behar asko ikusten

«Eskualde izaera aldarrikatu, eta besteak beste ospitale bat eskatu genuen» Miguel Calvillo Gizarte eragilea

«Osasungintzak ez du inoiz aro errazik bizi; diru askorekin beharrak asko dira, gutxirekin ere bai» Jon Darpon

Osasun sailburua

genituen eta orain, dirurik ez dagoen honetan ere beharrak asko dira. Egoerak hobera egitea, eta azkar inbertsioak egiteko moduan egotea espero dut». Zumarragako Ospitaleari buruz hitz egiterakoan, profesionalen lan onaz gain, biztanleengan sustraitutako egitura dela ere azpimarratu zuten ordezkariek. Teresa Garmendiak esan zuenez, «biztanleek gertukoa sentitzen dute». Kalitatea, prestigioa edo modernotasuna ere aipatu zituzten. Bien bitartean, 30 kanpo kontsulta hartuko dituen eraikin berriaren eraikuntza aurrera doa. Tamaina izan da azken urteetan ospitaleak izan duen erronkarik handiena, txiki geratu baita. Urteurren ekitaldian ordezkariek hitza hartu zuten, baina haiei hitza profesionalek berauek eman zieten. 30 urteotan egindako lana gogoan, aurkezpen lanak egin zituzten langileen hitzak emozioz beteta egon ziren, batez ere, bidean egon direnekin eta jada ez daudenekin gogoratu zirenean.


10 GOIBERRI

GAZTEAK

Segurako historia panpinekin kontatua Irati Badiola Segura Segurako historian izan diren zenbait pertsonaia herrian dira berriro, Amaia Berasategik (Zegama, 1991) fofutxa panpin moduan biziberritu baititu. Segurako Erraztiolatza museoan eros daitezke Segurako panpinak. Berasategik eskulan ugari egiten ditu, tartean fofutxa panpin pertsonalizatuak. Facebookeko Esku Lan Txoko profilean saldu ohi ditu bere artelanak. Oraingoan, ordea, bere osaba Rafa Berasategi Erraztiolatzako arduradunak eskatuta, historian atzera egin du, eta Segurako sei pertsonaia irudikatu ditu. Erraztiolatzako arduraduna segurar taldetxo bateko kide da. Talde hori Nabarralde elkartearekin batera, Segurako antzinako pertsonaien inguruan aritu da lanean, eta hala, orain arte herritar askorentzat ezezagunak izan diren hiru pertsonaia aurkitu dituzte. Marizotin, Maribeltz, eta Xangarin dira pertsonaia berriak. Lehenengoak bi ostatu zituen, bata Lizarraten, eta bestea Erraztiolatzako bailaran. Garai hartan bi ostatu izateak diruduna zela adierazten du. Xangarin eta Maribeltz, berriz, Marizotinen bilobak ziren.

Babeslea

Amaia Berasategi zegamarra Segurako Erraztiolatza museoan, egin berri dituen sei irudiekin. I. BADIOLA

AIta Gasteizen hil zitzaien Nafarroa defendatzera joan zenean 1200. urtean, eta ama, berriz, desagertu egin zen. Orduan, amonak berarekin bizitzera eraman zituen.

Historian atzera egin du eta Segurako sei pertsonaia irudikatu ditu

Zonalde honetan, esaterako, sendagile lanetan ibili zela jakin dute, eta era berean, mugaz bestaldekoei laguntzen omen zien.

Irudiak eta informazioa Zango arin Badirudi Xangarin zango arin hitz elkarketatik eratorritako izena dela. Izan ere, mutil hau ostaturako produktuak ekartzen ibiltzen zen handik eta he-

mendik, eta aldi berean, gaztelarren inguruko informazioa ekarri ohi zuen. Maribeltzi amonak belarrez zainketak egiten irakatsi zion. Pertsonaia hau Nafarroa konkistatua izan zen lekuetako dokumentuetan pertsonaia mitologiko moduan ageri da, eta zonalde guztietan ez ditu egiteko berdin-berdinak. Nolanahi ere, guztietan euskaldunei laguntzen ibili zen pertsonaia izan zela ikusten da.

Hiru horiez gain, Seguran ezagunagoak diren pertsonaien fofutxak ere egin ditu zegamarrak; Marigorri, Balentin txiki eta Maritxu irudikatu ditu. Irudiak dokumentuetako informazioan oinarrituta egin ditu Berasategik, pertsonaiek zituzten ezaugarriak ahalik eta zehatzenen irudikatuta. Irudi bakoitzak, gainera, bere informazioaren berri ematen duen txarteltxo bat darama, erosten duenak pertsonaia horren historia ezagutu dezan.


GOIBERRI 11

GARAI BATEAN

50 oroitzapen, iruditan Etxeetako kajoi azpietan ondo gordetako argazkiak atera, hautsa kendu, eta erakusgai eduki dituzte. Ordiziako Amets Bide dantza taldekoek azken 50 urtetako argazki bilketa egin dute, eta harribitxi politak aurkitu ere bai. kenean bildu eta oroitzapenak elkarbanatzeko aitzakia polita bihurtu da. «Askok digitalean eman dizkigute, beste asko paperean etorri dira. Altxor ugari aurkitu ditugu», dio taldeko kideak. Hala, guzti horiek jaso, behar zen kasuetan digitalizatu eta dokumentatzen lan luzea egin behar izan dute. Dantzari ohiez gain, herriko beste hainbat bizilagunek eta elkarteetako kidek ere eman dizkie argazkiak. «Txapel Gorri elkartekoek argazki pilo bat zituzten gordeta eta digitalizatzeko utzi dizkigute», diote.

Altxor ugari Gaur egungo Barrena Kultur Etxe aurreko Nikolas Lekuona Plazan ateratako argazkia da, jaietako uztailaren 28 batekoa, haur aurreskuarena. AMETS BIDE Janire Arrondo Ordizia Istorioak, anekdotak zein pasarte ugari utzi ditu Amets Bide dantza taldeak sortu zenetik gaur eguneraino. Hain justu ere, aurten 50. urteurrena ospatzen ari dira. Urtemugaren aitzakian hainbat ekintza egiten ari dira urtean zehar. Urtarrilean argazki bilketari ekin zioten. Taldeko Enara Etxeberria eta Usue Garmendia arduratu dira dokumentazio lan horretaz. Urteurren ospakizunetarako dantzari ohiekin emanaldiak prestatu dituztenez, dantzarako hitzorduak aprobetxatu dituzte jendeak etxean zituen argazki zaharrak jasotzeko. «Argazki pilo bat jaso dugu, ehunka», dio Etxeberriak. Taldeko kideek pentsatzen zuten jendeak etxeetan argazki asko izan behar zituela, eta az-

Hilabete osoan zehar egon da ikusgai erakusketa D’elikatuzen kainaren 6an, ostiralarekin, ireki zuten Ordiziako D’elikatuzen Amets Bide dantza taldearen 50 urteko ibilbideko hainbat une jasotzen dituzten argazkien erakusketa. Argazkiekin batera, ordea, azken hamarkadetako oroitzapenak eta istorioak jasotzen ditu erakusketak. Argazkiez gain, erabili izan dituzten jantzi eta beste hainbat material ere jendaurrera atera dituzte. Ikusteko gogoz, jende ugari pasa da bertatik hilabete osoan zehar.

E

Jasotako argazkien artean dago Amets Bideren lehen taldeko argazkia. 1964an sortu zen taldea eta 18-20 bitarteko 30en bat pertsonek osatu zuten hasieran. Lehen emanaldia ez zen urte gutxi batzuk geroago arte iritsi. Ordiziako Herri Antzokian egin zuten 1969an; orduko argazkia ere jasota dute. Asko talde argazkiak eta emanaldietakoak diren arren, detaile txikiak jasotzen dituzten irudiak ere badaude. Horien artean dago orrialde honetako argazki nagusikoa, jaietako haurren egun batekoa. Iñaki Hidalgo kultur teknikariak eman zien argazkia dantza taldekoei. Edonola ere, Hidalgok ere ez dauka datu gehiagorik argazkiaren gainean, noizkoa den edo zeintzuk diren. Haur egun batekoa dela dio, uztailaren 28koa, eta gaur egungo Barrena Kultur Etxe aurreko Nikolas Lekuona Plazan aterea. Irudi polita hau ere, atzera egin eta oroitzapenak astintzeko.


12 GOIBERRI

MOTZEAN

Modaz blai dator BLY Moda pertsonalizatua, diseinu minimalistak, patroi sinpleak, ehun naturalak, zeresana ematen duten estanpatuak... Segurako Miren Gallastegiren eta Ziordiko Aurkene Ormazabalen BLY markaren osagaietako batzuk dira. Ane Arrieta Segura Euria gogotik ari zuen egun batean hasi zen dena. Miren Gallastegi segurarra eta Ziordiko (Nafarroa) bere lagun Aurkene Ormazabal kafe bat hartzeko gelditu ziren. Etxera bueltan blai egin ziren euriarekin eta, orduan, argi ikusi zuten zer egin behar zuten: zirak edo anorakak. Ormazabal ingeneritza industriala ikasten hasi bazen ere, utzi eta Modaren Diseinua ikasketak egin zituen. Gallastegik, berriz, ingeneritza industriala ikasi zuen, baina, honek ere modaren mundua gustoko nonbait, eta Modaren Diseinuaren inguruko kurtso bat egin zuen Madrilen. Ziordikoak, zerbait egiteko gogoa zuela esan zion segurarrari, baina, ez zekiela nondik hasi. Egun euritsu hura iritsi zen arte.

‘Prêt à porter’ ere bai 2013ko azaroan hartu zuten kafe hartatik denbora pixka bat pasa da, eta ez dira lo egon. Anoraka bereziak eta pertsonalizatuak egiteaz gain,

Ezkerrean, Miren Gallastegi eta eskuinean Aurkene Ormazabal. BLY

2015eko udaberri-uda denboraldirako prêt à porter edo egunerokorako jantzien kolekzioa ere ari dira prestatzen, eta datorren urtean dendetan egotea espero dute. «Patroi sinpleak, diseinu minimalista eta zeresana ematen duten estanpatuak» dituzte euren diseinuek, Gallastegiren arabera. Materialak, berriz, ahalik eta naturalenak: kotoia eta zeta. Horrez gain, enkarguz ere egiten dute lan: ezkongai batentzat eta ezkontzako gonbi-

datuentzat ere ari dira jantziak egiten. Ezkongaiarena, gainera, «berrerabilgarria» dela dio Gallastegik: «Soineko motza nahi zuela esan zigun ezkongaiak, eta guk bi piezatako jantzi bat proposatu genion, gero egunerokoan berrerabili ahal izan ditzan; gustatu zaio ideia». Anorakak egiteko ehun berezi bat erabiltzen dute (kirol dendetako anoraken ezberdina), eta anorakak ere pertsonalizatuak izaten dira. Bulegoa Olaztin (Nafarroa) badute ere,

bezeroekin beste leku batzuetan gelditzen dira, tratu pertsonalizatua eskaintzeko. Olaztin diseinatzen dituzte jantziak, Bartzelonan estanpatu, eta Madrilgo jostun batzuk egiten dituzte. Zenbait enkargu, berriz, Etxarri-Aranatzen (Nafarroa) bizi den jostun batek egiten dizkie. Datorren udaberrirako euren jantziak dendetan egotea espero dute eta laster irekiko duten webean ere egongo dira salgai. Facebooken eta Instagramen ere badute kontua.


GOIBERRI 13

GURE LURRA

Artzaina Aizkorriko larretan artaldea inguruan duela. IDIAZABAL GAZTAREN IBILBIDEA

Laguntzak nekazarientzat Gipuzkoako Foru Aldundiak 2.730.000 euro bideratu ditu nekazaritza inbertsioetarako, iaz baino 190.000 euro gehiago. Gainera, aurten, 238.000 euro emango dizkie udalei lanpostu berdeak sortzen laguntzeko. Irati Badiola Dagoeneko ireki du Gipuzkoako Foru Aldundiak Landa Garapeneko diru laguntzen deialdia. Hala nahi dutenek uztailaren 11ra arte eskatu ahal izango dituzte diru laguntzak. Aurtengoan ustiategiak modernizatzeko nekazariek jaso dezaketen kopurua iazkoa bino % 5 handiagoa izango da. Gipuzkoako Foru Aldundiak 2.730.000 euro banatuko ditu nekazaritza iraunkorragoa sustatzeko, abeltzaintza ez intentsiboari laguntzeko eta lurreko baratzezaintza garatzeko. 480.000 euro nekazari eta abeltzain gazteei laguntzeko izango dira. Orain arte, gazteen adin muga 40 urtekoa zen, alabaina, aurten, 41 urtera artekoek eskatu ahal izango dituzte

480.000 euro banatuko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak nekazari gazteei laguntzeko Gehienez 100.000 euro jaso ahal izango ditu onuradun bakoitzak aurtengo deialdian

gazteei zuzendutako laguntzak. Aurten iaz baino 40.000 euro gehiago ezarri dira aurrekontuan, gazteek euren instalaziorako kontratatzen dituzten maileguen interesak bonifikatzeko. Diru laguntzak jasotzeko sistema ez da konpetitiboa izango, hots, baldintzak betetzen dituzten guztiek jasoko dute laguntza hori. Bestalde, onuradunak, gutxienez 10 urtez aritu beharko du nekazaritzan lanean, behin laguntza jaso duenetik kontatzen hasita, eta aurtengo deialdian, gehienez, 100.000 euro jaso ahal izango ditu. Laguntza eskaerak ustiategiari dagokion eskualdeko nekazaritza bulegoan aurkeztu behar dira. Gipuzkoako egoitza

elektronikoan ere egin daiteke eskaria, www.gfaegoitza.net helbidean.

Lanpostu berdeak Urteroko laguntzez gain, aurten, diputatuen kontseiluak laguntza lerro berri bat onartu du Gipuzkoako udalerrietan lanpostu berdeak sortzeko. Programa honek 238.000 euroko aurrekontua dauka, eta erabili gabe dauden nekazaritza lurrak prestatzeko, eta herritar langabetuei zein nekazaritza ekologikoan ari diren baserritarrei errentan eskaintzeko baliatuko da. Horrez gain, udalek lurren azterketak egiteko, edota kanal laburreko salmenta bultzatzeko ere jaso ahal izango dute dirua.


14 GOIBERRI

INTERNET

saretik goierriturismo.com

Sarean ikusia

Goiturren webgunearen bisitak %65 igo dira

Badok.info gunea aurkeztuko dute

Testamentu digitala

idaiak edo asteburu pasako irteerak antolatzerako garaian, bidaia agentziek adinako garrantzia hartu du Internetek, dagoeneko handiagoa ez bada. Horren jakitun, Goitur turismo agentziak webgune goitik behera berritu zuen iaz, eta bilatzaileetan hobeto posizionatzeko ahalegina egin du. Ahalegin horrek eman du bere fruitua, urtebetean, bisitak %65 igotzea lortu baitute. Pasa den astean eman zuten Goiturreko arduradunek webguneko datu horien berri, eta

B

balorazioa, ezin positiboagoa izan zen, emaitzak «oso onak» izan baitira. Bilatzaileei dagokionean, Google-en nahiz turismo arloko bilatzaileetan aurrean egoteko «lan aktiboa» egin dutela azaldu dute. Gainontzean, webgunearen edukiak modu «sinple eta argian» jarri dituzte. Jatorri ezberdinetako publikoa erakarri nahian, webgunea bost hizkuntzatan dago ikusgai. Horrek ere, eman du emaitzarik, izan ere, 92 herrialde ezberdinetako jendea sartu da, nahiz eta gehienak Kataluniakoak eta Espainiar Estatukoak izan.

Klik

Internetek eta sare sozialek gero eta zerbitzu gehiago eskaintzen dituzte, baina horietako gehienetan, erregistratu beharra dago. Facebook, Twitter, Google eta abarrek, ‘arrasto digitala’ deitzen dena uzten dute, eta honek, gero eta kezka handiagoa sortarazten du erabiltzaileen artean. Adibide bat: hil eta gero, Facebook-ek gure urtebetetzea lagunei gogorarazten jarraitu behar al du? Edo zer gertatzen da diru kontu bati lotutako zerbitzuekin? (dendak, bankuak...) Hori dela eta, gure kontu guztien pasahitzak jasotzen dituen dokumentu bat senideen esku uzteko gomendatzen dute adituek.

Berria egunkariak sortutako euskal musikaren ataria da Badok.info. Duela urte batzuk sortu bazuten ere, aurten eraberritu ez ezik, biziberritu ere egin nahi dute, artxibo lana egiteaz gain (2.000 disko bildu dituzte), eduki berriak sortuz eta eskainiz. Jon Eskisabel arduradunak, Lazkaon aurkeztuko du egitasmoa astelehen honetan, 19:00etan, Gerriko txokoan. badok.info

‘Euskaraz bizi nahi dut’ lehia Donostiako Zinemaldiak eta Kontseiluak, Euskaraz bizi nahi dut lehiaketaren aurtengo edizioa aurkeztu dute. Hizkuntza zinematografikoaren bitartez euskaraz bizitzearen nahia irudikatzea da lehiaketaren helburua. Lanak entregatzeko epea irailaren 8an amaituko da. euskarazbizinahidut.org




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.